Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 52

2004
‎Jira beste aldera eta errotarantz abiatu nahi izan zuten korrika, baina alfer alferrik, La Vache qui Ritek ez baitzien ezertarako betarik eman. Burua makurtu eta adarrak aurreratuz, ziztu batean zuzendu zitzaien, eta luze gabe lurrean zilipurdika botea zeukan bata eta uxatua bestea.
2010
‎Hotelaren goiko solairua," ganbara", oso sabai baxukoa zen, eta burua makurtuta joan behar izan nuen pasabide estu batean aurrera. Ezker eskuin, atetilak zeuden, kandaduekin gakotuak.
‎Lubisen presentziak erabakiaren alde zatarra agerian uzten zuen. Alaska hotelera itzultzea burua makurtzea zen.
‎Ez du ezer erantzuten, burua makurtu du eta ordenagailura begira dago berriro. Zer gertatzen zaio, agian Mar eta bera ez daude ondo, baliteke bikotea apurtzear izatea, edota honezkero apurtuta ere?
‎Chiarak, zer esan asmatu ezinik, burua makurtu eta isilik geratu zen.
‎Chiarari barrutik zetorkion" Ez!" oihukatzeko gogo bortitza, handik ihes egitekoa, Palazioa zen urrezko kaiola hura betiko atzean uztekoa. Alabaina, urtetako hezieragatik edo kemen faltagatik, burua makurtu zuen berriro, lehen baino are makurtuago, eta halaxe esan zuen:
‎—Zango txiki zahar horiekin! —esan zuen txakurrak, burua makurtuz euri tanta lodiak begietara jausten zitzaizkiolako.
2012
‎Sastrakaren gainetik ikusten zuen buruak oihanaren alde ilunago baterantz egin zuen, eta harantz desbideratu zen Donatien ere. Batzuetan alde egiten zion bistatik; baina esmeraldaren argi berdea sumatzen zuen segituan, batzuetan argi bat eta beste batzuetan bi argi, eta areago ahalegintzen zen, tarteka burua makurtuz aihenik ez jotzeko. Neska luzeak ondo egiten zuen korri; berak, ez hain ongi.
‎Pentsamenduarekin dei egin izan balio bezala, Zakur Lepoluzea azaldu zen hostotxo berdeen artean. Korrika zetorren, burua makurtuz adarrik ez jotzeko, eta korrika pasa zen bere paretik ere, begiratu gabe. Handik gutxira Tximu Mozkorra ikusi zuen.
Burua makurtu nuen azalpen arrazional hark eragindako dartada disimulatzeko, eta kikararen ipurdian kafeak utzitako biribil zentrokideei behatu nien. Lerro biribilei bide itxi baten itxura hartu nien, izen mitikoz beterik labirinto batena.
Burua makurtu eta eskapu joan da, haserrearen gaineko argibiderik galdetu gabe. Ezagutzen baitu Pako!
‎Bere solasaldia bukatu duenean, Ganberak eskaerari buruz gogoeta egiten uzteko eskatu dio, eta printzeak, nahiz eta muin egin lioketen eskuan legearen arabera estatu horien guztien herederoa izateagatik, denen aurrean burua makurtu besterik ez du egin, eta jauregitik atera da Senatuak erabakia hartu arte esperatzeko.
‎Zazpiek, begiramenduz, buru makurtua egin diote erregeari, eta, ongi zigilatutako kutxa batetik, botila ipurzabal eder batzuk atera dituzte, odola bezain gorria den likido batez beteak, kandelen argi dardaratian errubi edo espinela leunduena bezalako dirdaia dutenak. Morroiek kontu handiz ireki duten beste kutxa batean, ongi zanpatua doa erresumako mendi garaienean botatako lehenbiziko elurra, eta, haren barrenean, hormaren hotzagatik eskuaz ukitzean min ere ematen duten kaliza batzuk daude.
2013
‎Hurrengo egunean, Jenerala eta elizgizonak lehorrera jaitsi ziren; meza eman zen; indio batzuk ere hurreratu ziren, eta arreta handiz entzun zuten, goi arnasaz bezala. Haien galderei, hura Zeruko negozioa zela esaten genien keinuka, eta indioek buruak makurtu eta gurutzeari errezatzen zioten; otoitzak eta gure hizkuntzan esaten genizkien hitz guztiak errepikatzen zituzten".
‎" kanoa bat atera zitzaigun bidera, barruan bi indio arrantzale zituela arrain kopuru handiarekin, hain arin eginez arraunean ezen hegan zihoazela zirudien. Ontzira igota, hitzik esan gabe, bi bira egin zituzten gure inguruan, hain azkar ezen ezinezkoa zirudien, eta bukatutakoan ontziaren atzeko alderantz joan ziren begirunez burua makurtuta. Zapi batean ogi bat emateko agindu zuen Jeneralak; hura hartu, eta zekarten arraina eman zuten trukean, inolako interesik gabe, eta ematen bukatutakoan, joan egin nahi zutela adierazi zuten keinuka.
‎Ematen zuen egindako guztiarekin asebeteta gelditu zela. Halere, Ixunke eta Alolioren izenak aipatuak izatean keinu esanguratsua egin zuen burua makurtuz, miresmenezko omenaldi modukoa eskaintzen ziela adieraziz eta zera aitortu zuen:
2014
Burua makurtuta eta begiak itxi itxi eginda, Lacostek negarrez hasteko zorian zirudien. Baina ez zuen negarrik egin.
‎—Bai, jauna —esan zuen Merino tenienteak burua makurtuz. Harroa zen mendekoekin, baina morroi espiritua gailentzen zitzaion nagusien aurrean.
‎Nire aldetik burua makurtzen dut telebista pantailarantz bolumena igo behar gabe albisteak entzun ahal izateko.
2015
‎Hori izan omen da diziplina egitarau guztien maxima. ...itz gutxitan, eraldatze eta berritze ororen hazia eta garabidea errepikatze zaildua da, horrela bereganatzen ditu jendeak disposizio hobeak, alegia, gaitasun eta ahalmen bereziagoak, handiagoak, jasoagoak Sloterdijkek kirolzale amateurren kasua goraipatzen du, zeren horiek erakusten digute" ariketetan zailtzen diren jendeen planetan" bizi garela.90 Mundu horren psikodinamika, beraz, bere buruaren gain makurtzen den arizalearena da, bere burua proiektu gisa ulertu ahal izateko munduaren eta bizitzaren jarioarekin hautsi behar du, ezin da han izan ura uretan den bezala.
‎Han mugatua izanen da elkarri hitz egiteko baimena. Gurean, patioan, preso hurrenen begitarteak ikus ditzakegu igandeetako mezatan, burua makurtua, eskuineko besoa altxatua, atzamarrak zeru hutserantz luzatuak ditugularik.
‎Jende uniformatua etengabe igarotzen zen handik; karabineroak, so|daduak, boluntanocik. Begiz jotzen ninduten; bitartean ni burua makurtuta, paper batean trenen ordutegiak aztertzen nuenarena haien begiradak saihestu nahian. " Aizu, erakutsi identitate paperak, zure permisuak eta behin behineko askatasunaren zedula" edozein unetan entzun nezakeen.
‎Ur uhinak ilargiaren argi grisaren pean borborka jaisten dira. Basapiztia egartiak bezalatsu lau oinean jarri, burua makurtu eta ibaiaren ispiluan gure begitarteak begiratuko bagenitu, korronteak gure aurpegiak eramanen lituzke.
‎Hankak lcistoz beteriko galtza pare batekin eginak daude; hautsiak baina agian erabilgarri dira; jadanik ez dugu horretaz pentsatzen, ordea. Burua makurturik lurrera begira dago, lotsatuta antza, esanez bezala hauxe egin didate, ezin izan dut saihestu. Aurpegia bilatu diogu, txorimaloaren irria ikusi nahian.
‎Herrian utzitako jendeaz biziki oroitzen nintzen mutiltxoari nengokiola. Horrela geundela, aitak burua makurtu eta semeari zer edo zer xuxurlatu zion belarrira. Mutilak bere begiak nireetan iltzaturik segitu zuen, baina zerbait esan nahi zuela zirudien; aitak hitz egin ondoren nahasia edo bere senetik ateratzeko puntan zegoela iruditu zitzaidan; ez dakit, baina oihukatzeko edo negar egiteko gogoari eusten zion.
‎Lo sakon dago Txabal, harri baten pare. Balirudike erretxineroaren buru makurtua nire sorbaldatik ateratzen dela. Oroitzen dut aldizkari batean ikusitako pintore frantses baten koadroa:
‎Miseriak hartutako zoko usain hitsa arnastu dut. Jagoleari burua makurtuz fideltasunaren keinua egin diot. Ez dut zapaldu haren itzala.
‎Rosaritok burua makurtzen zuen erantzunik eman gabe, lotsatiki irriño bat erakutsiz. Familiaren bizilekuan, Gurutzeaga baserriko behealdean, mahai handi bat ipinia zuten festa bazkarirako.
‎Doktoreak ez zuen ezer esan, eta, burua makurturik, isilik jarraitu zuen kontsulta gelaraino.
‎Segur niagok auzibide administratiboko epaileen objektibotasunak markatuko duela justiziaren iparra. Horixe dukek garantia onena, eta haren aurrean agintariok eta agindutakook burua makurtu behar diagu, begiramendu keinuan.
2016
‎Kafe gehiago, konfiantza gehiago esan zion Guiomarrek termoko kafe pixka bat kikaran hustuz. Danutak eskerrak eman zizkion buruaren makurtu altxa batekin.
‎Bellek burua makurtu zuen. Greta, berriz, erdibidean gelditu zen, zehazki zer egin behar zuen asmatu ezinez.
‎Carlosek burua makurtu zuen kolpetik eta bere aurreko mahai zatiari begira jarri zen han zerbait aztertu nahiz bezala. Mahaiaren mantela harizkoa zen eta txuria, eta txuritasun hartan erretiratuak ordurako aurreneko platera eta kubiertoakbere bi eskuek zerbezaz beteriko edalontzi bat inguratzen zuten.
‎Beste leku batean, hots, biziaren zati bat edo bizi osoa arriskuan zeukatenen lurralde apartekoan; eta adiskide zen horregatik, ez Guiomarrekin, edo Maria Teresarekin edo Dororekin, baizik eta gau hartan bertan ospitaleetako gela berezietan bakarrik lo egin zutenekin; eta baita suizidekin ere; eta alkoholikoekin; eta atrako batera abiatzeko zorian zeudenekin; eta norbaiti eraso egitera zihoan kriminalarekin edota kriminal horren biktima izango zen norbait delako harekin; eta baita, noski, atrakatzaile edo kriminalen aurka kaleratuko zen poliziarekin ere; eta Stefanorekin, Mikelekin, Jonekin, Jonerekin. ..., inork sekula eduki zezakeen etsai setati eta likitsena, dudarik gabe, baina baita, bere amenazuaren zinezkotasunagatik, borrokari duintasun bat eman ahal ziona ere; eta horregatik izaten ziren lurralde aparteko hartan bizi ziren guztiak hain soberbioak, etsai hari aurre egiteko balorea behintzat bazutelako, beraiek bai eta gainerakoek berriz mugaz bestaldekoek, ez; ez beren bulego eta fabriketan burua makurtzen zutenek; ez hogei urtez geroz funtzionario bihurtzeko ametsetan bizi zirenek; ez etxean gordetzeko aitzakia izatearren neguaren zain egoten zirenek. Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendexka haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batean adoleszentzia bukatu orduko.
2017
‎Baina ibilbidearen erdian, Minak bat batean aldatu zuen norabidea, mendebaldera joz. San Luis Potosirako bidea hartu zuen, ezen insurjenteen hainbat taldek burua makurtu gabe hantxe eusten zieten Borboi erregearen gudarosteei.
‎Non zeuden besteak, galdetu zien; alabaina bazekien erantzuna. Kronika guztiak bat datoz Minaren une latz hori deskribatzean eta, Minak zalditik jaitsi gabe, burua makurturik isilean negar egin zuen. Nafarrari mina eta haserrea piztu zitzaion:
2018
‎Padam, padam... abesten du orain Piafek, eta Marta zerbitzariari begira geratu da haren arreta lortu arte. Burua makurtuz, esker oneko keinu bat bidali dio mahaitik.
Burua makurtu gabe, tontorretik jaitsi, eta liburutegiaren atzerantz doan bidean sartu da azeria lasai ederrean. Oin kuxindunak erabat lurrean pausatu gabe doa.
2019
‎Ez, hark ez zuen Don Joan Arrizibita hil zen logelan hartuko ostatu. Ezin zen berandutu eta dagoeneko zutik zen bota txarol distiradunen gainean, Batzar txikia agurtu zuen Entzutegiko magistratu baten buru makurtzearekin, eta oina Chevroleten ointokian zuen jada jarria.
‎hots egin zuen Eliseok. Burua makurtu eta tu egin zuen zementuzko zorura.
‎Estalpeko mugimenduen arabera, bikiek eta Eliasek ondo hartu zuten elkar. Ikusten zuen Elias baietz edo ezetz egiten buruaz, edo lizar egurrarekin egiten ari zen barkua erakusten, ikusten zituen bikiak batera eta bestera mugitzen, edo eskuan trintxa edo beste lanabesen bat hartu eta arotz mahaiaren aurrean burua makurtuta, eta dena ondo zihoala iruditzen zitzaion.
‎Berak ondo zegoela erantzun eta burua makurtu zuen. Zutikako lanpararen argi elektrikoak zirkunferentzia bat osatzen zuen alfonbran, haren berezko hondar koloreari ukitu gorrizta emanez eta erdizka argituz bulegoko apaingarri batzuk, paretetako diplomak, unibertsitateko orla, argazkiak.
‎Berak ez zuen Salomeri buruz hitz egin nahi, eta isildu egin zen. Burua makurtu eta alfonbrari begira geratu zen. Hark ere kolore gorrizta zeukan.
Burua makurtu zuen, erreberentzia eginez. Gorra berria lurrera erori zen.
2020
‎Zurruta hartu eta berehala" loalditxo bat behar dut, autoa hartu aitzin" Izarbek esan, jarraian garondoko botoia ukiturik aulkiaren bizkarrean bermatu eta begiak bildu zituen. Berriz estasi jarreran zegoen; burua makurtua, aurpegia zurbila, ezpainak erdi irekiak.
2021
‎Atenasko agintariek hamabost talentuko bermea eskatu zuten, kopuru ikaragarri handia, gaur egungo milioika dolarren parekoa. Egiptoarrek ordaindu egin zuten, buru makurtu arranditsuekin eskerrak eman, eta demagunhamabi ilargialdi baino lehen mailegua itzuliko zutela agindu, eta madarikazio beldurgarriekin mehatxatu zuten beren burua liburuak behar bezala itzultzen ez baziren Atenasera, eta gero, jakina, beretu egin zituzten, emandako bermeari uko eginez. Atenasko agintariek bidegabekeria hura jasan behar izan zuten.
‎Alexandroren jeneralak hark sorgindurik bezala gelditu ziren hura hil eta gero. Haren keinuak imitatzen hasi ziren, haren janzkera, jantzi ohi zuen txanoa, burua makurtzeko zuen modua. Oturuntzak Alexandrori gustatzen zitzaion bezala ospatzen zituzten, eta haren irudia marrazten zuten egiten zituzten txanponetan.
‎Segur aski, liviotarrek heldu zioten klasiko greziarren liburutegi txiki bat biltzearen gastuak ordaindu beharrari, beren aberastasuna arrandian erakusteko eta jende kultua izateaz harrotzeko betiere. Zerbitzari izandakoak segur aski egunero goizean goiz jaiki zuen, lehengo jabeei errespetuzko bisita bat egin —salutatio matutina, gelaurrean aspertu harik eta bere nagusiak agertzeko mesedea egiten zion arte, eta, gaztaroan antzezlea izan zenean bezalaxe, burua makurtu eta tonu egokian hitz egin, egunero egunero esker onez, lehenago esklabo izandako esku greko haien artean luxuzko biribilkiak edukitzeko aukera emateagatik.
‎Euripidesen Troiako emakumeak tragedian, Troiako errauts ketsuen artean gabiltza, eta hor dira erregina eta printzesak atsekabez, jeneral inbaditzaileen artean zotz eginak. Bezperan luxuzko jantziak janzten zituzten oraindik, eta denek buru makurtua egiten zieten ongietorri gisara. Triskantza eta konkista gau baten ondoren, greziarrek iletik arrastaka eraman, banatu eta bortxatu egin zituzten.
2022
‎Niri ere gogorra egiten zait lan hau, baina, dudarik gabe, hau nahiago dut. Gurean, Candela, miseria da, han señoritoa ikusi orduko gizonezkoek bisera kendu eta esku artean estutzen dute burua makurtzearekin batera. Emakumezkoak beleen antzera jantzita.
2023
‎Duritok oihu bat bota behar izan zuen, tropak zapaldu ez zezan. Burua makurtu nuen eta nire oinen azpian ikusi, pasamontañas eta atorra berdeaz jantzita.
‎Laguntzarik gabe zorutik altxatu, burua makurtu eta, berriro ere, koipe orbanei adi, bulegorantz abiatu da. Muturbeltz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia