Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2003
‎Ni ikustean adeitasunezko imintzio bat egin zuen eskuarekin airean, erdibidean geratu zitzaion keinu labur eta lotsati bat, ikustekoa baita zeinen urria den gizasemeok elkarri diosalak egiteko erabiltzen dugun imintzioen errepertorioa: buruarekin keinu bat, esku zabaldua zutik. Komisarioak imintzio asko zituen, baina guztiak ziren zehaztu gabeak, bere gorpuzkerarekin bat ez zetozenak.
2008
‎Irteerako bidean, atarian, hitz batzuk esan zizkion ateko agenteak, eta, ezpain tartean zirrikitu bat utziz, buru keinu batez erantzun zion Kaskagorrik, zer esan zion ulertu ere egin gabe. Kalera bitarteko eskailerak jaistean, gabardinaren iduna goratu eta kapela belarrietaraino sartu zuen.
‎Eserita nengoen lekutik altxatuta haren bila joateko irrika sentitu nuen eta presaka nintzela esan nion Garibaldiri. Berak buruaren keinu batekin erantzun zuen eta eskuetan zuen edalontziari heldu zion, munduan beste heldulekurik ez balu bezala. Ozta ozta altxatu zen ni agurtzeko eta eseri egin zen berriro.
‎Bekainak altxatuz diosala egiten badiot, berriz, irribarre lotsati batekin erantzun ohi dit, beldur da nonbait nirekin hizketan ikusiko ote duten. Horregatik, jeneralean, elkarrekin baina aparte antzean ibili ohi gara, bakoitza bere bidetik, gaizki konpontzen diren bikote adinekoen antzera, eta ibilaldi baten buruan semaforo batek gelditzera beharturik edo kristalen baten bestaldean atzematen dudanean, buruaren keinu batekin egiten diogu diosala elkarri, disimuluan. Begirada barea du.
2009
‎Armentia urrats astunez hurbildu zitzaien, bere botatzarrak elur zikinean murgilduz. Haien ondora iritsita, buru keinu batez agurtu zituen.
Buru keinu batez erantzun zion Virginiari, esku batekin gonari eutsiz, barraren ertzeko aulki altu batean esertzen zen bitartean.
‎Nazariok buruaren keinu batekin, biboteari ere eragiten ari zitzaion etengabe, esan zion baietz:
‎Nazariok buruaren keinu batekin –biboteari ere eragiten ari zitzaion etengabe– esan zion baietz: baiezko hark, baina, ezezkoaren eremuaren ertzean behar zuen, hortxe hortxe, hain egin zuen keinu hura desgogara.
2011
‎Unibertso osoan ez zegoela, pentsatu nuen, dilinda hori baino ikuskizun miresgarriagorik, baina ez nintzen, noski, begiratzen jarraitzera ausartu. Buruarekin keinu bat egin zuen ondoren, bere adats luzea aurpegiaren alde banatara banatzeko.
‎Mojak hitzik ere ez zuen egin. Trasteak lurrean utzita buruarekin keinu bat egin, gelari azken begiratua eman eta bakarrik utzi gintuen biok?. Buruan zer dabilkizun jakin arte ez dizut traste hau erabiltzen utziko, gaineratu nion.
‎–Nora doaz? , esan nion buruaren keinu batez errumaniarrak seinalatuz. Irribarretsu seinalatzen nion taldetxoari begiratu zion, eta gero niregana itzuli zituen begiak, serio.
‎–Mesedez, eskatu zion?. Buru keinu bat aski litzateke. Nire aitonak tirokatu zuen mutil hura zara?
‎Mikelek buru keinu batez agurtu zuen taxi gidaria. Gizonak ez zuen oso aurpegi alairik.
2012
‎Egoitzen gurasoek esan zuten ez zutela mutilarekin politikaz hitz egiten, batez ere mutilak ez zuelako inolako interesik agertu. Poliziak ontzat eman zituen iruzkinak buruaren keinu batekin, eta aurrera egin zuen.
‎Lasai, eskuak jakan sartuta eta oroitzen zuena baino lodixeago. Buruaren keinu batez agurtu zuen Alainek, hurbiltzen ikusi zuenean, baina Oierrek, harengana ibiltzen jarraitu arren, ez zion agurra itzuli; sekula ez zuen begiko izan. Alain morroia zen, Egoitzi errekaduak egiten zizkiona, besterik gabe, baina busti beharra zegoenean Alainek beti esaten zuen ezetz, beti egin behar zuen saihestu ezinezko zerbait, eta Oier ez zen berarekin fidatzen.
‎–Halina dik izena, poloniarra, azaldu zion, zerbitzaria buru keinu batez seinalatuz?. Eta ez, ez gaituk katramilaturik.
‎Gizona jaiki eta mahai gainean utzi zuen freskagarria. Sofaren ondotik maletatxo bat hartu eta buru keinu bat egin zien Pilar eta Mariñari.
‎Zalantzan bezala egon zen apur batean, irtengo ez irtengo. Azkenik, gorputzaren erdia soilik kanporatuta, bikoteari begiratu zion eta buruaren keinu batez agur moduko bat egin zien.
‎Jauna makurtu zen, eta, bere besoa luzatzeko mugimendua egiten zuen bitartean, Emmak dama gaztearen eskua ikusi zuen haren kapelara gauza zuriren bat, triangelutan tolesturik, botatzen. Jaunak haizemailea jasoz, damari eskaini zion, begirunez; damak buruaren keinu batez eskerrak eman eta bere usaintzeari ekin zion.
Buruaren keinu batez erantzun zuen Emmak eta txori bat bezala desagertu zen alboko gelan barrena.
2013
‎Etxera itzuli behar dudala esan diot. Berak ez dut uste ulertu duenik, baina Freudek buruarekin keinu bat egin dit, baimena ematen didala adierazteko edo. Beste batean elkar ikustekotan geratu gara.
‎Jaunak esan zuenez, Longbournera bidean zegoen orduantxe, Janeren osasunaz galdetzeko asmoarekin. Darcy jaunak hala zela ziurtatu zuen buru keinu batez, eta Elizabethengan begirik ez pausatzeko erabakia hartzen ari zen, halako batean arrotzak begiratua eraman zionean. Gizonek elkarri begiratu zioten, eta Elizabeth, bien aurpegiak ikustea egokitu zitzaiola, zur eta lur geratu zen enkontruak biengan izandako eraginaz.
2014
‎Gurdiaren barrunbeetatik poltsa zahar bat atera eta pasa egin nion. Eskerrak eman zizkidan buru keinu batez.
‎Jurgik burua jiratu eta begira gelditu zitzaidan. Biak agurtu nituen buruaren keinu batez; une hartan etxeko atea ireki eta anaia atera zen. Mantala eta erabat barregarri gelditzen zitzaion sukaldari kapela zeramatzan jantzita.
2015
‎Itauna entzutea eta bere argazkietako munstro itxurako pertsona lausoen irudiak burura etortzea, dena izan da bat. Kasik ezin sumatuzko buru keinu batez baietz ihardetsi dio Sylviek, baina Gerarden soa galduta dago kafetik desagertzen ari diren uhinetan.
‎Pinter andereak baimena ematen dio buru keinu batez. Otis jauna, gurpil aulkitxoari neke handiz eraginez, gelatik irteten da.
‎Doppelmayr poetak, isilunea profitatuz, besoa jasotzen du komunera joateko baimena eskatuz. Pinter andereak buru keinu batez joan dadila esaten dio.
‎Erakundearen azken asanbladaz ere mintzatu zitzaizkigun. Buruaren keinu baten bidez gure begirada paper multzo batera bideratuz, eztabaidaren ekarpen idatziak zirela adierazi ziguten: denari buruz eztabaidatu zutela, era guztietako proposamenak izan zirela, batzuek borroka armatuaren bukaera ere proposatu zutela.
‎Buelta eman eta haiengana hurbildu da, isilik, meza ez oztopatzeko eta ahalik eta gizon gutxien konturatzeko. Martin eta Esteban ohartarazi ditu bisitaz, buruarekin keinu bat eginda, eta hirurak irten dira kanpora, etorri berriei harrera egitera.
‎Baina berdin zion. Ezer erantzun gabe buru keinu bat egin nion Yonathani eta ibiltzeari ekin nion. Gero gerokoak.
‎Ez nuen lortu besteek amarrua sinetsi zuten ala ez jakitea ordea. Buru keinu batez harreraren ezkerraldeko garitan zegoen Maddi agurtu eta aurrean genuen atera ziztu bizian gindoazela, kolpetik gelditu bainintzen. Aretoko sarreraren eskuinaldean, goiko solairuko logeletara zeramaten eskaileren txokoan, Arantxa nuen nire zain.
‎Iskanbila hura guztia, isildu beharrean, gehiagora zihoan. Joëlek buru keinu bat egin zidan eta jaiki egin zen. Bere atzetik joan nintzen.
‎Guk ere bai. Staze arduratu zen horretaz, sukaldariari buru keinu bat eginaz. Haurrei eredua eman beharra zegoen, noski.
‎Baiezko buru keinu bat egin nion begira nuen neska eder hari, zer esan asmatu ezinik. Ez nengoen ohituta neskekin hika hitz egitera.
‎Euskal Etxeko lagunak. Buru keinu bat egin nien agur gisa. Anjelmarik eskuko ordulariari erreparatu zion nabarmen.
‎M tentetu da dagoeneko eta ezpainen ertza lehortzen ari da, itxuraz lasaiago. Buruarekin keinu bat egin dio Xri eta hau oharkabean eskumuturrari heltzen ari dela konturatu da.
Buruarekin keinu bat egin zuen Ahedok, eta bera ere kanpora abiatu zen poliki. Inork ez zuen jateko gogo gehiegirik, nonbait.
‎Gainera, orduantxe mutil talde bat igaro zen bere aldamenetik eta laster konturatu zen Estebanen koadrila zela. Bera ere han zihoan eta, bere parera ailegatu zenean, buruaz keinu bat egin eta aurrera jarraitu zuen, besterik gabe.
‎Mahai gainean dauden orriei begiratu die inspektoreak, eta buruarekin keinu bat egin ondoren hireak dituk, ezta, esan dizu.
Buru keinu bat egin nuen amerikar poliziaren Jeep aren alderantz.
‎Soldadu gaztea ere isilean agertu zaio, gainontzekoak konturatu ez daitezen edo; kanpoko atea zabaldu dio. Ez dio berbarik egin, buruarekin keinu bat besterik ez, alde egin dezan. Axolagabe begiratu dio berak, ahotsik gabe;, horrenbesteko kaltea eragin dion auzoak lagundu egin behar ote du orain, bada?
‎Eskuak poltsikoetan doaz biak oraindik, badakigu-eta adin horretako zaparroentzat poltsikoak gauzaz beterik eramatekoak direla, baina bizi diren sasoian ez dago gordetzeko gauza handirik, bide beltzetik joan izan balira harri txintxarren bat edo sartuko zuten, baina besterik ezean eskuak sartu behar. Euretako bat ilekizkurra da, eta txitean pitean bidean topatzen dituen harriei ostikada ematen die eta bide bazterretik erdialdera bidaltzen ditu; harrietakoren bat beste aldeko bazterreraino ere heltzen da, eta horrelakoetan buru keinu bat egiten du, gustura gelditu dela adierazteko,, jaurtiketa ona, esaten duen futbolariaren antzera.
‎Gizona soldaduaren atzetik abiatu da, hall barrura lehenengo, eskaileretatik gora gero, oraingoan mahai osteko funtzionarioa ez baita mugitu, soldaduak aurretik pasakeran begiratu egin dion arren baimen eske bezala, eta funtzionarioak ere begiekin eta buru keinu batekin baiezkoa emango balio bezala. Eskaileretan gora doazela:
2016
‎Ebak, bere gizonaren orbanari begira, buru keinu bat egin zion, hain misteriotsu zen marka hura zuzenki adieraziz. Adanek ez zuen ezer ulertzen, eta berriz ere, egia esatera ausartzen ez balitz bezala, neskak orbanari keinu bat bota zion, bera saihets horretatik atera egin zela garbi adieraziz.
‎Munduko gizonezko guztiei nire irakaslearen zangoak gustatzen zitzaizkiela ematen zuen. Buruarekin keinu bat egin zuen, nire gustua edo suertea ontzat emanez bezala. Ni enfokatu ninduen ondoren linternaren argiarekin, eta nik ere beste keinu bat egin nion, bi eskuak gorantz zabalduz,, horrela dira gauzak?
‎Handik puska batera, Benitok, nahikoa estonaturik, hurbil nendila agindu zidan. Begira, esan zidan buruaz keinu bat eginez. Baietz esan nion, neu ere arrunt miraturik:
‎Eskuak bizkarrean lotu dizkiote, ia ezin da tente egon. Ondoan dagoen tipo handi batek buruarekin keinu bat egiten dio aldamenekoari, eta esku batetik tiratuz etxetik ateratzen dute inspektorea, txotxongilo bat bezala.
‎Zerbitzariak, beti bezala serio, buruarekin keinu bat eginez, barruan dagoela adierazten dio.
‎Joanesek buelta eman eta, buruarekin keinu bat eginez, zer nahi duen galdetzen dio.
2017
‎–Egun on, esan zien sartu zen lehengo ertzainak. Bigarrenak buruaren keinu batez agurtu zituen, bere burutik beste pentsamendu batzuk balebiltza bezala.
‎Buck esna zegoen ordurako, zirudienez; hala, nigana jiratu eta Kenek bezala bostekoa eman zidan. Orduan, Kenek buruaz keinu bat edo egin zion, Buck idazmahaira hurbildu zen eta handik whisky zuri botila eta eskukada bat zigarro atera zituen.
‎Ez al da hala, Buck? , galdetu zion buru keinu bat eginez.
‎Herritik kanpora irten eta ibai aldera bideratu nuen. Bere gisa joan zen buruaz keinu bat juxtu juxtu egin ondoren. Eta orduan gizalegeaz oroitu zela uste dut, zeren jiratu eta nigana etorri bait zen.
Buruarekin keinu bat egin zidan otoi zerbait erran niezaion. Baina ezin nuen, elbarritua izan banintz bezala.
‎Horretaz ari ginen gure aurretik Aitor Martinez pasatu zenean. Irribarretsu zihoan beti bezala, eta buruaren keinu batez agurtu gintuen. Irribarre egin nuen nahi gabe, eta Enekok ikusi.
‎Ez zuela ahaztu esan eta ate atzean desagertu zen; minutu erdira leihotik ikusi nuen kalean, nire leihora begira eskuak sakeletan. Buruarekin keinu bat egin zidan agur gisa eta gero... bai, ziur naiz oraingoan pareko etxera begiratu zuela, bigarren pisuko leihora, leiho horretaraxe, eta gero kalean gora abiatu zen paseatzen doanaren urrats geldoz, hasiera eta helmuga argi dituenaren baina bi puntuen arteko ibilbide jakina izan beharrean denbora kopuru jakina duenaren urrats geldoz.
‎Emakumeak buru keinu batekin agurtu zuen Asiain, arreta jendarmeari bihurtu aurretik. Asiain libre zegoen aulkian eseri zen.
‎Inspektoreak buru keinu bat egin, eta urrats astunez atera zen gelatik, atzean izerdi usaina eta lokatz mokorren arrasto bat utziz.
2018
‎Farmaziakoak egun hartan Gaizkaren zurbilari erdeinuz begiratu zion, eta Maite ohartarazi zuen, Naltrexona pastilla hartzeko, pertsona garbi egon behar zela, drogatu barik hogeita lau ordu gutxienez, eta buru keinu batez semea seinalatu zion. Bestela, gorputzean opiazeo arrastorik geratzen bazaio, pastillak egingo diona da barrutik eraso, eta horrek gorputzari egiten dio kalte.
‎Mendizaleen antzera, kofradia moduko bat osatzen dugu neguko hondartzazaleok, kofradia isil eta lotsatia ordea: elkar agurtzen dugu buru keinu batez, baina ez gara solas sakonagoetan menturatzen, elkarren bakardadea eta intimitatea errespetatzearren. Hala ere, nik izan nuen istorio bat neguko hondartzako beste izaki bakarti horietako batekin, eta ez nintzen lerrook idazten jarriko istorio hori kontatzeko ez balitz.
‎Berri Txarraken azkenekoa atera du jogailuaren ondoko CD metaren gainaldetik, eta erakutsi dit. Baiezkoa egin diot buru keinu batekin.
2019
‎Eta buru keinu batekin eman zion aditzera Mendeli joan zitekeela berriz.
‎Klarak baietz ihardetsi zion, buru keinu batez.
‎Perraila utzi gabe, korta batera gidatu ditu. Buruarekin keinu bat egin die bazter batean dauden upel batzuetarantz.
buru keinu bat niri, doi, kasik
2020
‎Goiko harrituta zegoen eta Mikelek buru keinu bat egin zion makina laga eta handik alde egin zezaten. Goikok ulertu eta, makina lurrean utzirik, Mikel uretarako aldapan zegoen txalupa bateraino eraman zuen.
‎–Hamar minutu bai? –Eta Mikelek baietz erantzun zionean, buru keinu batez erantsi zuen–: Goazen zer edo zer hartzera.
Buru keinu batez autoa seinalatu zion. Kasianok eztarria lehor zeukan eta totelka mintzatu zen:
‎Ez zegoen asmatu beharrik zertaz ari ziren jakiteko. Zendua ahaztu eta biziek aurrera, pentsatu zuen haien aldamenetik igarotzen zen bitartean, gelditu gabe, buru keinu batez agurtuz.
‎Ahaztu zaio ze izen duen galdetzea. Buru keinu batekin agindu dio ondora etortzeko. Behin.
‎Ez zuen apenas ezer jan. Mahaitik altxatu eta tabernako biltegira etortzeko esan zion buru keinu batekin. Bakarrik zeuden.
2021
‎" Zer esan du alfer alferrik bizi izateaz?", esan zion ahapeka ikasle batek besteari. " Entzun", esan zuen besteak buru keinu bat eginez irakasleagana.
2022
‎Kalanbrek buru keinu bat egin dio Liliri, oniritziaren bila, nonbait. Zirkinik ez Lilik.
‎Bestea buru keinu batekin kontentatu da.
‎Sexua eta rollo ona, bai, baina konpromisorik gabe. –Eta garagardoa bukatu du, aldi berean buruaz keinu bat eginez atzealdean daukaten tabernarantz. Txema bueltan dator bere tomate zukuarekin.
‎Horrekin laugarren graduko Vladimirren kondekorazioa iradoki nahi zuen, eta jada irudikatzen zuen nola kontatuko zuen bazter guztietan berak asmatutako hitz joko hura, merituzkoa, irudimena eta ausardia erakusten zituelako; alta, kondeak egunkarian jarri zuen berriro arreta, buruaz keinu bat eginez.
2023
‎Elkarri musu ematen diogun lehen aldia da. Eta handik alde egin baino lehen, buruarekin keinu bat egin dut urrunean dagoen emakumea agurtzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia