Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 55

2003
‎Gales ipar mendebaldeko hilerri batean, esate baterako. Bere burua imajinatzen zuen Matiasek hilobi barruan, hilkutxa akoltxatu batean, gustura, gominolak jaten. Gominola pakete handi samarra imajinatzen zuen eta, gominolen artean, txokolate zati batzuk.
2004
‎–Gogorra izan behar du, ezta? Ezin dut neure burua imajinatu etxean bakarrik, senarraren deiari itxaroten. Egia esan behar badizut, nahiko larrituta nabil azken aldian kontu honekin.
2006
‎Lehendik ere lepoan zuen zama gehitu egin zaio. Karlos, ama, Fidel... eta orain auto hori, eztanda hori, buruan imajinatu duen ke eta su hori. Ihes egin nahiko luke batzuetan.
‎Bere bizitzako oroitzapen gozoenetakoak datozkio burura Urkiolako kanpaldiaz pentsatzean, eta konturatu da ia ahaztua zuela bertan izan zela astebetez kanadar denda batean lo egiten, sutan janaria berotzen, lagunen batek ekarritako gitarraren doinuak lagunduta abesten. Eta bere burua imajinatu du Urkiolako miradorean, Anbotora begira, harri zati mardul haien aurrean ozen barrezka, besoak altxatuta. Eta irudi honek beste bat gogoratu dio ezinbestean.
‎Amesgaizto hori izaten zuen. Bere burua imajinatzen zuen ordenagailuaren pantailan izen bat idazten: Karlos Lizarribar.
2007
‎Asmatuko al nuen, ordea, hortik aurrera ezer esaten? Neure burua imajinatu eta ezinezkoa iruditzen zitzaidan. Behartu gabeko egoera batean topo eginez gero, akaso...
‎bi hartuko ditut. Gero neure burua imajinatu dut etxera itzultzen, izokinaren arrastoak garbitzen, zerraldo polit bat aukeratzen, logelako zoruan negar egiten. Ilea nahasita betiere.
‎Etxean, senarraren zain dagoen bitartean, sofan eserita, telebista itzaliari begiratu eta bere isla ikusi du, eta, une batez, bere burua imajinatu du haur bat besoetan duela. Eta konturatu barik, bere burua kulunkatzen hasi da, atzera eta aurrera, egurrezko zaldiaren gainean ikusi duen ume ilehoria bezala.
2008
‎Ona da jende isila eta jende sinplea ez egotea telebistan, ona da tipo guztietako jendea ez izatea telebistan, ona da ideia guztiak telebistan ez izatea, ideia batzuk telebistatik aparteantza edo apartesamar izatea. Aspaldi ez dut neure burua imajinatzen telebistan, kutxa horretan, hain bizitzatik aparte, programa baten barruan eseria, liburuez ari adibidez, nire min erradikala adierazi ezinik, nire motza eta nire gutxijakina, artista naizen ustez, zerbait naizen ustez inbitatua, ez zaidana egokia iruditzen. Mundu horretatik, hitz zuzensamarren eta hitz ergelaskoen mundutik, literatura mundutik, telebista mundutik eta mundu deitzen diren mundu horietatik guztietatik aparte ibiliko naiz, ez naiz joanen telebistara nahiz ta jende zintzoak joateko deitu, ez naiz joanen, ez naizelako, sinplea da hori da dena, ez naizelako.
2009
‎nahiz ta buruan imaginatu
2010
‎nire buruan imaginatzeko aurretik.
‎Ariketa egin ondoren, txokolatezko pastilla batzuk jarri ziren berriro, parte hartzaile guztien eskura. Gozokiekin bere burua imajinatu zuen taldeak txanponak manipulatzen zituela uste zuen taldeak baino kantitate txikiagoa jan zuen. Ondorengo esperimentuetan, azterketa berean, saiatu ziren egiaztatzen ea irudimen ariketaren ondorengo kontsumo erantzunak ariketa egiteko aukeratzen zen elikagaiaren araberakoak ziren.
‎Lau talde osatu ziren eta, lehenengo biei, 3 eta 30 txokolatina jaten zituzten bitartean beren burua irudikatzeko eskatu zitzaien. Beste biei beren burua imajinatzeko eskatu zitzaien, 3 eta 30 gazta dado irensten zituzten bitartean. Ondoren, gazta zati txikiak zituen bol bateko talde guztiei jaten eskaini zitzaien.
‎Bere burua imajinatu zuen: bufanda zuria, jaka laukiduna, betaurrekoak, panazko galtzak.
‎" Munduaren ateak irekiko dizkizun jakintza" irakurri zuen Oliveirak. Bere burua imajinatu zuen esaldi hori ahoskatzen, eta atearen beste aldekoaren aurpegi sinesgaitza: " Zer esan duzu jakintzaz, gazte?".
2011
‎andereak gortina hatz puntez baztertu du kalera begiratzeko, eta bere burua imajinatu gura du han beheko espaloi hutsean ibiltzen, ez bakarrik, biak baitoaz kalean, aspaldian urrundu zitzaion mutila eta biak, eta leihotik amorante bioi begira geratzen da luzaroan, auto bozina batek kristalaren bestaldetik edo salako erlojuak etxe barrutik imajinazioa eten eta gortina itxiarazi arte
‎Ez, baina ilusio handia egiten dit izeba izateak. (bere burua imajinatuz) Izeba Itxaso, ¿ tú te imaginas?
‎Eskaintza egin zidan lehen aldian, nire herrira joan zitzaidan imajinazioa. Neure burua imajinatu nuen herriko lagunen bati konfidentzia egiten:
‎Bartzelonara etorri zinen batean, Cinco horas con Mario antzerkia ikustera eraman zintudan. Obra ikusten ari ginela, ondoan sentitzen zintudan, eta nik une askotan neure burua imajinatu nuen Carmen Sotillo protagonistaren tokian. Hark Mario senar hil berriari esaten dizkionen ordez nik zuri neureak esateko parada baliatzen nuen neure baitan.
‎Gizonak fantasia dauka, irudimena. Irudikatzen horretan bere burua imajinatu dezake giza eskubidez babestua, eta giza eskubideak asmatzen ditu. Baina ez didazue esango giza eskubideak naturalki, zuzenbide naturalean badirenik.
2012
‎Maleta ere hartu du, etxean errebisatzeko asmoz, baina, alergiak jota, ez da arropa ateratzen ausartu eta balkoian utzi du. Ikusi du, baina, garai batean erabiltzen zituen larruzko prakak daudela barruan, eta une batez bere burua imajinatu du praka haiek jantzita, dantzan, The Cure ren kontzertuaz gozatzen. Etxera sartu eta berehala probatu nahi izan du Raulek jaka, baina Martak ez dio utzi.
‎Maleta prestatu bitartean, garai bateko Alazne berreskuratzeko unea heldu dela pentsatu du. Takoidun sandaliak sartzean, bere burua imajinatu du Ibizako gau zoragarri horietako batean, azala belztuta, begietako marra beltza margotuta, terraza batean Margarekin batera gin tonic bat edaten, bere irribarrearekin zerbitzaria seduzitzen, baina gero zerbitzariaz paso egiten bere bihotzeko lagunarekin barrez lehertzen dagoelako. Ibizara zihoala esan zion lehen momentutik, gau batez biak bakarrik irten behar zirela esan zion Margak, garai batean bezala.
‎Zeure burua imajinatu duzu berarekin Lisboan, terraza batean fadoa entzuten ardo zuria dastatu bitartean, izkirak jaten eta oraindik izkiren usaina atzamarretan larrua jotzen hotel bateko gelan. Leihoa irekita, udako gaua zuen gelan sartzen, kilkerren hotsa eta izarren distira.
2013
‎Christian Bromberger antropologo frantziarrak emandako azalpena neure eginez, esan daiteke nazioarteko futbol txapelketetako ospakizunek aldizkako beharrezko biziberritze sinbolikoa eskaintzen dietela nazioei, garaileei bereziki. Alegia, beren burua imajinatzeko eta norbanakoen arteko iruditeriazko lotura eraberritzeko aparteko egokiera ematen dietela, ohikotasuneko bizieratik gaindikoa. Bestalde, Billigen teoria da egituratutako estatu nazioetan etengabean banderen haizatzea eta nazioaren oroitaraztea dagoela, oharkabean, nazio ekitaldi nagusietatik haratago eta gaindi.
2014
‎Goizeko tratamenduaren barruko antipsikotikoak ez dit nabaritzeko moduko eraginik egiten, ez bada hitz egiteko jarioa geldotzea, eskuan dardarizoak edukitzea, ahoa papardoaren antzera irekita edukiaraztea (ni konturatzeke adurra dariola maiz), edo, W doktoreak dioen bezala, nire burua errealitatearen mugen barruan mantentzea. Eta hori diostanean, neure burua imajinatzen dut ganaduaren artean, ondoegi hesitutako zelai zati karratu batean. Horregatik ez ei dut ikusi elefanterik egunotan, Abilify ak uxatzen duelako haluzinazio oro.
2015
‎Hara Rayleytarren istorioa, pentsatu zuen Lilyk. Bere burua imajinatu zuen Ramsay andreari kontatzen, hura jakin minez egongo baitzen Rayleytarrak zertan ziren jakiteko. Pittin bat garaile sentituko zen bera, Ramsay andreari esaterakoan ezkontza ez zela zoriontsua izan.
‎Graduatu nintzenean, ezin nuen neure burua imajinatu bakarleku bat zuzentzen basoaren erdian, baina hemen nago.
2016
‎Zure burua imajinatzen zenuen pantaila txikian?
‎Sorbaldatik zintzilik poltsa beltza, maleta handia herrestan, ileak harro? Neure burua imajinatu dut. Motxila handia bizkarrean, ordenagailua, smarta?
Buruaren inguruan imajinatzen zituen uhinen erasorik bortitzenak. Erritmo biziz astintzen ziren hari gardenen gisan irudikatzen zituen uhinok; garezurra zulatu eta barrura egiteko lehia itsuan zebiltzan airezko angulatxoen gisakoak, obulua ernaltzeko norgehiagoka amorratuan dabiltzan espermatozoideen antzekoak, haiek bezain grinatsu eta tematiak, baina gaizto eta kaltetsuak, bizitza sortu eta zabaldu ordez, eritasuna, mina eta heriotza eragiteko gertu.
‎Geure buruak imajinatzen ditut
2017
‎Ez al duzue zeuen burua imajinatu tabernako elkarrizketa horretan edo ohean burkoarekin eztabaidan. Eta ez al duzue jakin nahi zer esango zenuketen…?
‎Bere burua imajinatzen zuen Houstoneko ospitale prestigiotsu bateko laborategian lanean, Cambridge edo Oxfordeko unibertsitatean irakasten eta hitzaldiak ematen, edo, zergatik ez. Suedian bertan, Medikuntzako Nobel saria irabazten?
‎Babak esan zion bisualizazioak oso ondo funtzionatzen zuela boxeo konbateetan. Bere burua imajinatzeak beste baten aurrean. Nola mugituko zen haren aurrean.
‎Hotza sentitu zuen bat batean Beirek. Bere burua imajinatu zuen etxe hartan bizitzen eta pena eman zion. Pena sentitu zuen Babaz eta han zeuden gainontzeko haurrez.
2018
‎Oraingoan egin ahal izango dut. Neure burua imajinatzen dut, eskailerak igo bitartean,, abenturaren, berri Idoiari ematen, eta biok barrez lehertzen.
‎Funtsean: ez nuen neure burua imajinatzen haien ezkon ohean lardaskan, edo, neurri batean okerrago litzatekeena, nire imajinazioak aukera guztiak haztatzeko ohitura malapartatua baitauka, semearen edo alabaren ohe txikietan.
‎Eta mundu akademikoarentzat hitz egiten duen bitartean, bere burua imajinatzen du Núriak irudikatu bezala: beragana iristeko zubi guztiak dinamitatuta dituen zitadela.
‎– Esan nahi didazu ilusio batean bizi izan naizela? Dena nire buruak imajinatu duela. Egunez egun?
2019
‎Ospitaletik irtetean zuzenean joango zara etxera, aitaren etxera. Zeure burua imajinatzen duzu gurasoen etxera heltzen, etxeko txirrina jotzen, udalekuetatik bueltan arropa zikinez betetako maleta eskuan datorren neskatoa bazina bezala.
‎Akabatu egingo nuke. Neure burua imajinatzen dut Ottori tripan kutxiloa sartzen, lepoa mozten, ukabilkadak ematen konorte gabe utzi arte, Mirari kaleetan barrena arrastaka eramaten. Biak hiltzen ditudala imajinatzen dut eta gero Eneko itotzen dudala, bere lepo txikia nire atzaparretan zukututa.
‎Zergatik bat batean Elik nire laguna izan nahi zuen? Neure burua imajinatu nuen Basagoititarren etxera iristen, Eli atea zabaltzen gure ikaskide guztiak lagun zituela, denak barrez, nire lagunak izan nahiko zutela pentsatzeko bezain inozoa izan nintzelako. Ane ikusi nuen haien artean, beste guztiak baino gogotiago barre egiten, tripak bota beharrik, aurpegia gorri eta begiak malkotan.
‎Psikologoak esaten du gaindituko dudala, baino nik, oraingoz, ez dut neure burua gai ikusten horretarako. Ezin dut neure burua imajinatu Merkataritza Zentroan, saltzaileen berriketa txoroak sufrituz. Nire inguruan irudikatzen ditut, denak atsegin izan nahian, iji eta aja, arropak zein ondo ematen didan esanez, eta ni, erdi okertuta, hantxe nire adineko neskak bezala jantzi nahian, egoskor.
2020
‎" Dena zen berria; urduri nintzen, eta beldurrez. Hori gertatzen ahal zela jakin arren, gainera, nik ez nuen uste niri tokatuko zitzaidanik; ez nuen nire burua imajinatzen dialisia hartzen".
‎Hango bizimodua bai ederra. Nere burua imajinatzen dut bertan denbora guztin. Batzutan, gehiegi pentsatzeagatik, laino batin murgiltzen naiz eta ez nago ez hemen ez han, gauza hagitz arrarua da.
‎Gonbita heldu zitzaionean, ez zion arretarik jarri, ez baitzuen bere burua imajinatzen halakorik egiten. Une hartan, ez zuen bere burua ezertxo ere egiten imajinatzen.
2021
‎Baina korrika baino arinago iristen da hegan eta niri imajinazioak hara eta hona eramaten nau erraz. Neure burua imajinatzen dut albokoarekin berbetan noan bitartean Urkiolan gora korrika. " Iro iro iro, astiro" eta" hemen gaude euskararen alde" oihukatuko dut indarrez, sudurretik arnasten dudan bitartean.
‎Badakusat inoiz ikusi ez dudan aurpegi pila, baina bai aspalditik ikusita ez nituenak ere bai, besteak beste zaharkituagoak baina aldi berean beti bezain zuhurrak eta lehorrak begitantzen zaizkidan txikitako nagusi gehienenak eta ozta ozta igartzen ditudan nire orduko jolaskideenak. Hasi naiz buruaz agurka ia ia ere ustekabean, badira agur txikiak, hau da, buruaren astindu motelak, ezin dut nire burua imajinatu eskuaz agurka, ez da benetan oso nirea, munduan zehar, gutxi gora behera, hamaika piano saio eman arren, oraindik ere jende aurrean guztiz izutia naiz, prakak gorritzeraino egia esan, eta horregatik ere kezkatzen hasi naiz, dagoeneko nahikoa gorritu izan naizela ohartzen dut-eta. Ezta, ez, nazioarteko piano jole saridun baten propioegia, alajaina.
‎Osteguna gerturatu ahala, biderkatzen joan ziren pentsamenduok, gainera. Neure burua imajinatzen nuen, dotore plantan, Altxerriko eskailerak jaitsi eta Fridari ezpain ertzean musu txiki bat ematen, jazz kantu koskor bat dantzatzen haren gerri bueltari helduta, whiski on the rocks bat edaten biok edalontzi beretik... Une gozoak ziren, euforia usain bat ere bazutenak.
‎Esna edo lotan izan ote diren ez dakigun amets horiek. “Nire burua imajinatzen dut toki publiko ezberdinetan gauza arraroak egiten eta barregura sartzen zait”.
2022
‎Pikutara guztia. Bere burua imajinatzen du neoprenoa janzten eta Delphiko gela gorrietan sartzen. Ez du keinurik aurreztu, guztiak irudikatu ditu.
‎DÃdacek bere gurasoak etorri eta salbatuko zutela uste izateagatik beldurra pasa ote duen pentsatu du. Eta bere burua imajinatu du mendian goiti errepide bakartietan barrena, autoan lo egiten, berogailua aurrezten, gidariaren eserlekutik mugitu gabe, autoa zerbait gertatuz gero berehala abiarazteagatik, ibilgailua irrati baten ondotik mugiaraziz, goizean, kristalak barrendik lausotuak, ogi idorra janez, eta hotzak, bolantearen gainera biribilkatua, ondoan falta dituenei mira ikaragarria eginez, baso bakartietako...
‎Lurrera botatzen dut belar zigarroa. Gizonak, niri begiratzeari utzi gabe, hasperen egiten du, baina uste dut hasperen egiten duela bere burua imajinatu duelako txakurraren bila basoan sartzen eta bertan hiltzen. Uste dut, sentitzen dut, gizonak zerbait esan nahi didala.
2023
‎Alabaina, ezin ukatuko dut Petrak abstraitu egin ninduela, neure burua imajinatu nuela Panticosan; eta gorputzen hurbiltasuna, eta epeltasuna. Luísa...
‎orain eta hemen nago eta kito, ez dago besterik. Bestetik, pertsonaien azaletik neure burua imajinatuko ez nukeen egoera batean ikusteak eragiten didan harridura hori ere badago. Sentsazio horrek ere harrapatzen nau, eta adrenalina puntu bat ematen dit.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia