2000
|
|
Lehen liburutik memorian iltzaturik geratu zait iduri bat, liburuan marrazturik azaltzen zena eta esperimentu bati loturik dagoena, zeina osaba eta biok etxerat itzuli eta aste pare bat gabe aitzinatu baikenuen; baina, esplikazioneen errazteko, hemen berean marraztuko dizut
|
buruan
geratu zitzaidan iduri hura, adierazten duena nola kanoi batetik desarratzen eta jaurtikitzen den burdinazko bola bat erremediorik gabe geldi geratzen den, mahai baten gainean geldi dagoen pisu eta neurri bereko bertze bola baten kontra ekinez gero, bigarren bolak lehenaren abiadura bereganatzen duen bitartean:
|
2008
|
|
Dena nik aurreikusi bezala gertatu zen, nik egin nahi nuenaren kontra alegia. Bere etxeko atarian buruz
|
buru
geratu ginelarik, eskuetan nuen uhala eman nion eta, elkar ezagutu berriek egin ohi duten eran, masailetan musu bana emateko gerturatu nintzaion. Eskuetan zuen uhalarekin nire lepotik zintzilikatu eta musu luze bat eman zidan.
|
|
Askotan, kaletik presaka lanera noala, neure irudiari erakusleiho eta kristaletan islaturik erreparatzen diot eta kosta egiten zait iheslari baten moduan galdu gordean doan gizon hori neu naizela sinistea. Inoiz edo behin beti atzetik segika dudan itzal zelatari horri aurre egin eta buruz
|
buru
geratu izan natzaio ispiluren batean begira, eta horrela, aurrez aurre izan dudanetan, ez da gai izan begiradari luzaz eusteko, barre haize bat ezpainetan jarri eta ez ikusiarena egin ohi du. Bekainak altxatuz diosala egiten badiot, berriz, irribarre lotsati batekin erantzun ohi dit, beldur da nonbait nirekin hizketan ikusiko ote duten.
|
|
Hotelean, beste tokietan bezala, igogailuetan doazenek kapelua kentzen dute aurrean andre bat dagoenean, baina gaur ikusi dugu denak kapelua
|
buruan
geratu direla nahiz eta andre bat jaisten zen, izan ere, beltza zen andrea. Aita eta biok buru hutsik geratu gara baina beste inor ez.
|
2011
|
|
Badakit Intxinuaneko semeetako batek Faustino izena zuela. Neurearen kidekoa izan eta
|
buruan
geratu. Niri nire osaba Faustinorengatik jarri zidaten.
|
|
Barandari bi eskuez eutsi eta indar egin du aurrerantz toboganean behera, baina irrist egin diote, eskuin eskukoak askatu baino lehen, ezker eskuko hatzek, eta semeari agur agur egiten saiatu da gainera. Okerturik hasi du jaitsiera, pixkanaka jiratzen joan da
|
buruz behera
geratu arte, mantso doa; slip ak toboganak beste estilo batean jaisten dituztenentzat diseinaturik daude antza; barrabilak airean, txirristan behera hartzea arrunta den abiadura murrizteko tarte lauagoan ez aurrera ez atzera geratu da Joseba, gaztetako nire amodio platonikoa.
|
2012
|
|
Esan nion nire gaztelua zela, eta nire egoitza, baina banuela beste atseden leku bat mendialdean, printze gehienek zuten bezala, zenbaitetan atseden hartzeko erabiltzen nuena, eta beste batean hura ere erakutsiko niola; baina gure arazoa une horretan itsasontzia eskuratzeko ahaleginak egitea zela. Bat etorri zen nirekin, baina esan zidan ez zekiela zein neurri hartu eta erabat galduta zegoela, oraindik beste hogeita sei
|
buru
geratzen baitziren ontzi gainean, eta azpikeria madarikatua egin zutenez gero, eta harengatik legez heriotza merezi zutela jakinda, gogor eutsiko ziotela egoerari besterik ezean, eta aurrera egingo zutela, bazekiten eta menderatuak izanez gero, Ingalaterrara edo edozein ingeles koloniatara iritsi bezain laster, urkamendira eramango zituztela, eta horregatik ez geniekeela erasorik egin, horren gut...
|
|
Alabaina, bere misioa zeritzan haren aurrean atzera egin gabe, Bovaryren etxera itzuli zen Canivetekin batera, zeina M. Larivierek, abiatu aurrez, biziki ardurarazi baitzuen eginkizun horretaz; eta, bere emaztearen mukerdurarengatik izan ezean, berarekin eramango zituzkeen bere bi haurrak ere, ingurugiro bortitzetara ohitzearren, hura aurrerantzean
|
buruan
geratuko zitzaien lezio bat, exenplu bat, irudi solemne bat izan zedin.
|
2014
|
|
Mahatsen pasadizioa
|
buruan
geratu zaio une batez Mireni. Beti jan izan ditu mahatsak; etxeko eta betiko ohitura balira bezala, zergatiari sekula erreparatu gabe.
|
2015
|
|
Hala ere, oraingoan bai, Sylviek irabaziko duen segurantza osoa du. Ez da bera izango, beste behin, beso, hanka edo
|
bururik gabe
geratuko den panpinatxoa.
|
|
Eskuetatik erortzen utzi du liburu mardula, eta, buruarekin bi mugimendu zirkular egin ondoren, haren atzetik erortzen utzi du bere burua, nahikoa modu zinematografikoan.
|
Buruz gora
geratu da, liburuen gainean luze, itxuraz jolaserako gogo jaioberriz.
|
|
Berehala sendagile bat etorri da gurasoekin hitz egitera. Doaia eta biok, orduan, buruz
|
buru
geratu gara. Eta kopeta ukitu diot arrebari, eta bustirik zegoen.
|
|
–Ez, egia esan ez, onartu zuen azkenik?. Gorputza nekatua dago, baina
|
burua
geratu gabe lanean.
|
2018
|
|
–Hainbeste ere ez. Baina bost urteko ume baten
|
burua
geratuko zaio, laurogeita hamabost urteko agure baten mugikortasunarekin.
|
2020
|
|
Gizon baten oihu itoa aditu da, eta zaku bete patata nola, astunki erori da zerraldo haren gorputza, lurrera bidean enborra eta haren gainean zeuden ontziak ere eramanez.
|
Buruz gora
geratu da lurzoruan, mugitu gabe. Gizonaren bi eskuak begi bistan geratu direnez, lasai hurbildu da Txarro haren ondora bigarren pistola tiro egiteko pronto duela.
|
2021
|
|
Ez nuen erantzunik topatu: nire
|
buruak
geratu nahi zuen, baina nire oinek ez. Ez dakit zergatik joan nintzen portura, baina han ibili nintzen, zalantzek nire erraiak setiatzeari utzi zioten arte.
|