|
Maria Bibianaren bisitak, berriz, guztiz bestelakoak izaten ziren: Maria Bibiana, izan ere, hamahiru urteko neska gazte diskretua zen, zintzoa eta perfekzionista, jarrera hark eskrupulualdiak zituen ondorio kaltegarri, aldian aldian neska astintzen zutenak?, egoera bakoitzera egokitzen zekiena, hartarako bere
|
buruaren aurkako
ahaleginean jardun behar izaten bazuen ere maiz, nitasunaren ahotsa isilduz eta egoeraren nondik norakoen mende ipiniz: urruna zen, berezko senak halaxe agintzen zionean, baina hurbila ere izan zitekeen, bere sokako jendearekin batez ere; eta leku hartan eta une hartan, Maria Bibianaren sokakoa zen Gabino, biak ala biak arimaren salbazioaren negozioari emanak, buru belarri; batzuetan, galerian aurkitzen zuen Maria Bibianak Gabino, eta besteetan gelan; galerian aurkitzen zuenean, beste gaixo batzuekin batera, isilik egoten zen, edo hitz gutxi egiten zuen, edo kanpora irteten zen, baldin eta bere presentziak gaixoen elkarrizketa erosoa eragozten zuela ohartzen bazen; gelan aurkitzen zuenean, berriz, harekin egon eta eskua ematen zion behin edo behin, ez batari ez besteari ez asaldurarik eta ez urduritasunik sorrarazten ez zièn jarreran, edo santu onbideratzaile baten bizitza irakurtzen zion Maria Bibianak. Vida de los santos izeneko liburua eramaten zuen poltsan, badaezpada?, edo arrosarioa errezatzen zuten elkarrekin, edo, besterik gabe, senideen arteko elkarrizketak izaten zituzten, Jainkoaren bila abiatutako gizontto baten eta emakumetto baten artekoak ere izan zitezkeenak eta beren harremanak are estutzenago zituztenak.
|
|
Maria Bibianaren bisitak, berriz, guztiz bestelakoak izaten ziren: Maria Bibiana, izan ere, hamahiru urteko neska gazte diskretua zen, zintzoa eta perfekzionista –jarrera hark eskrupulualdiak zituen ondorio kaltegarri, aldian aldian neska astintzen zutenak–, egoera bakoitzera egokitzen zekiena, hartarako bere
|
buruaren aurkako
ahaleginean jardun behar izaten bazuen ere maiz, nitasunaren ahotsa isilduz eta egoeraren nondik norakoen mende ipiniz: urruna zen, berezko senak halaxe agintzen zionean, baina hurbila ere izan zitekeen, bere sokako jendearekin batez ere; eta leku hartan eta une hartan, Maria Bibianaren sokakoa zen Gabino, biak ala biak arimaren salbazioaren negozioari emanak, buru belarri; batzuetan, galerian aurkitzen zuen Maria Bibianak Gabino, eta besteetan gelan; galerian aurkitzen zuenean, beste gaixo batzuekin batera, isilik egoten zen, edo hitz gutxi egiten zuen, edo kanpora irteten zen, baldin eta bere presentziak gaixoen elkarrizketa erosoa eragozten zuela ohartzen bazen; gelan aurkitzen zuenean, berriz, harekin egon eta eskua ematen zion behin edo behin, ez batari ez besteari ez asaldurarik eta ez urduritasunik sorrarazten ez zièn jarreran, edo santu onbideratzaile baten bizitza irakurtzen zion Maria Bibianak –Vida de los santos izeneko liburua eramaten zuen poltsan, badaezpada–, edo arrosarioa errezatzen zuten elkarrekin, edo, besterik gabe, senideen arteko elkarrizketak izaten zituzten, Jainkoaren bila abiatutako gizontto baten eta emakumetto baten artekoak ere izan zitezkeenak eta beren harremanak are estutzenago zituztenak.
|