Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Nahiago ohe gainean gelditu balitz, niregandik gertuago, baina ez nion guraria adierazi. Begi lepoak alde guztietara bihurtzen ikusirik bide ninduen, neure buruari egiten ari nintzaion galderari galderaz erantzun baitzion:
‎Unaik kontent ematen zuen ni ikusteagatik, eta hori ez zen astoaren goizeko arrantza. Elkarrekin egindako azken asteburuak egina bide zuen mirari tikia. Eskua buru beltxaranaren gainean ezarri nion, deus erran gabe hala ere.
‎Alabaina, nik ezetz erran ahal izan baino lehen, Edurne/ Ixter puxkak hirugarren kikara atera zuen armairutik eta mahai gainean paratu. Gauzak non ziren ikasteko astia izana bide zuen. Anarterainoko gure topaldi guztietan bezala, txabusina zeraman soinean —etxean egoteko bere uniformea, nonbait— baina ez anaiarena, berriagoa eta koloretsuagoa baizik.
2002
‎Berehala jakin nuenez, Altzatik San Markorako bidea zuten egina, berriro Altzara itzultzeko asmotan.
‎–Zientziak ere bere bideak ditu, ordea...
‎Hargatik eman nahi zidan neuri karrera bat, kosta ahala kosta, eta hargatik esan zizkidan, beharbada, hitz haiek: " Zientziak ere bere bideak ditu, ordea...", bere lantokiko laborategietako jendea gogoan zuelako. Eta esaten zidan:
2003
‎Baina Ameriketako iraultza hura asmatu eta bideratu zuten gizonak ez ziren, ez Hobbesen, ez Spinozaren, are gutiago Bossueten katiximari jarraikitzen, XVII. gizaldian Ingalaterrako John Locke pentsalari liberalak ireki bidea zuten haiek hartzen.
2004
‎Baina bada lainorik sentitu gabe, ostarte argitan, gauza hauek argi eta garbi ikusteko gaitasuna duenik. Eskertzekoa da horrenbeste argitasun, handik eta hemendik kontzeptuak murriztuz eta bere ideologiara egokituz, nahi duenak gogoak emandakoa pentsatzeko parada bide duenez gero. Ostarteak ostarte, ordea, hitzaren argitasuna behar genuke oroz gainetik, eta zalantza handiak ditut nik Ibon Sarasolaren aburu honetan:
‎Euskararen gaitasun auziak jasan duen higadurak ez bide du harresirik eta bertsolarien munduan bertan errotzen hasia omen dago.543 Xabier Euzkitze behinik behin iritzi horretakoa dugu, bertsolari gazte batzuen aho mihietan dabilen euskarak ez bide du eredu baliorik: –Bertsolari artean darabilgun euskararen maila arras jaisten ari da, euskara degradatzen, zabartzen, erosionatzen ari da eta erremedio bat jarri behar zaiola pentsatzen dut?. 544 Ahozkotasunaren iturri joriena agortzen hasita baldin badago, zer ez da gertatuko alde guztietatik erdal munduaz itota bizi den hiztunaren kasuan?
‎Iru bide ditugu, nere ustez, ideia berriak azaltzeko.
‎Iritzi au izatea gogorra da; bañan ez dut uste, egia esan, euskaltzaleak aspaldi ontan oreka aundia izan dugunik. Euskera baño, bere burua altxa nai bide du bakoitzak bere iritzien bidez.
2005
‎Zelan jakin neuk sentitzen dudala sentitzen dudana? Gorputz honen ondoan betirako geratzeko gogoa neurea dudala pentsatzeko bidea badut behintzat, Bilbotik ateraz gero ez bainaiz konektatuta egon, baina lehengo sentipenak ostu badizkidate. Zelan berreskuratu?
‎Aspaldidanik utzia bide genuen kisu labea, bestalde, ez zen fotoan ikusten ahal. Harrizko zuloa gelditzen zen.
‎Hotela txukuna da, bai –iruzkindu dugu– Egurra bide du nagusi; eta egurra bero gertatzen beti.
2006
‎herri ezhistoriko horiek, esango digu Ortega-k, lurraren produktuak dira zinez, eta ez lurra aldarazi eta ez historia egiten dute; hots, natura dira, ez izpiritu, ik." Abenjaldún nos revela el secreto", Oharrok, Ortega-rengan usu bezala, irakurketa berri baten karietara paratuak, Afrikako historiaren teoria saio bat dira, Ibn Haldun en() historiaren filosofiari buruzko aitzakiatan, Erdi Aroko historialari islamiar handiaren ideiak bere eskemetara ekarriz. Erromatarrekin hasi eta, Ipar Afrika okupatu izan duten herri konkistariek(" pueblos superiores"," razas egregias"," cada gran nación colonizadora"), bakoitzak bere irudipenarekin alde egin du handik, eta Afrika zer den eta han zer gertatzen den, inork ez bide du tutik ulertu481. " Pues bien; la obra de Abenjaldún nos enseña que la aparente baraúnda de acontecimientos africanos se reduce a uno sólo:
‎Ez dut uste neskatxak limurtzeko oso metodo gomendagarria denik; XIX. mendean akaso, baina gaur egun barregarri eta guzti gerta litezke eskutitzetako beroaldi erromantiko horiek; hala ere, ez dizut ezer aurpegiratzen; ez nuke esango estrategia zaharkitua aukeratu zenuenik ere; besterik gabe, halakoxea zinela ondorioztatu: handiegia bide zenuen ahalkea ausartago jokatzeko, eta handiegia halaber barruko jorana zeure baitan gordetzeko.
‎Migel Mailuk, berriz, beretako haizea norabidez aldatua zelako markatzat hartu zuen proposamena: Nafarroa Behereko instituzio gorenean inork ez bide zuen ezbairik bere atxikimenduaz Albretarren aldera. Geroago jakinen zuen Antonio Agaramontek aholkatuta hautatu zutela diputaziokide.
‎Denen kontua egiteko, gutixko ziren Etxeberrirekin ikasi numeroak. Hala ere, ez bide zuten beren indarretan fidantza handirik. Erreginaren soldaduak murruen atzera itzularazi, bertze lanik ez zuten hartu, murru horiexen oinpean zati zati eginak utzi beharrean.
2007
‎Baduke bere eragina topatzeko erabiltzen den teknikak berak. Metodo horiek finduko eta bestelakotuko ez direno, ez bide dugu exoplaneta, normalagorik, hautemango.
‎Autokontzientzia falta total honekin, itxurazkoa da Afrikan despotismoak agintzea. Beltzek ez bide dute beraiek pertsona diren, kontzientzia ez ezik, sentimendurik ere. Euren erlijioa ere, fetitxista, infantila da.
2008
‎Ikaragarriak, benetan, kontu haiek; baziren han urkatuak, oholaren zigorra pairatutakoak*, itsas ekaitzak, Dortoka Uharte eta Karibeko toki eta gertaera basatiak. Bere esanak sinestera, Jaungoikoak inoiz itsasoan ametitu dituen gizonik makurrenen artean pasa bide zuen bizitza; eta istorio haiek kontatzean erabiltzen zuen hizkuntzak ia deskribatutako krimenak hainbat asaldatzen zituen gure nekazari xumeak. Aita beti ari zen esaten ostatuak lur joko zuela, laster jendea ez baitzen gehiago etorriko, zertarako eta, tiranizatua eta umiliatua izan ondoren, dardara batean oheratzeko; baina nik neuk uste dut mesede egiten zigula bera han izateak.
‎Han hemenka aditzen eta irakurtzen ditugunak irakurrita, ez bide dago nazio identitate inpliziturik: alegia, gure bizitzaren dimentsio nazionala modu kontzientean bizi ezean, gure bizimoduak ez bide du zerikusirik norberaren izaera nazionalarekin. Haatik, nazio identitatearen irispena zenbateraino hel litekeen azpimarratzeko, honako zehetasun hau egingo digu Ulises Moulinesek:
2009
‎Ezin naiz bete, ezelan,/ zernai aldikogaz?, transzendentzia eta eternitate gosea). Erreferentzia historikorik inoiz badago, behialako erromesen ebokazio zeharkako eder batean dago, aipaturiko 89 zenbaki horretan, baina. Salbatore Mitxelena edo Péguyren manerako ametsezko irudipen baten forman, hain zuzen Salbatoreren poeman erromes bideak duen sinbolismo historikoa iradoki eta segituan indibidualizatu, pertsonalizatzeko. Ez da herri bat erromes, Gandiagaren itxurako, bidazti baltzo?
‎Neskatxak Dixie Adams bide zuen izena eta besoetan zuen haurraz erdiberria omen zen, inoren laguntzarik gabe. Eritegira zekarren, haurra ongi zegoenez jakiteko eta jaioberriaren paperak legearen arabera egiteko.
‎Badago Ipar Carolinan hain zuzen ere horrelako ikerketak egiten dituen laborategia, G.L. Ryals of the Roche Biomedical Laboratory. 1960az geroztik, 30.000 kasu aztertuak bide dituzte, aita nor den jakiteko.
‎Aurreko aldian bezala hamarretarako han beharra zen, beraz, zazpietako autobusa hartu behar zuen derrigorrez eta sei eta erdietarako zeukan Angierekin topaketa. Manhattango Ekialdeko 86 kaletik Mendebaldeko 42 kalera, Port Authority geltokira, ia ia ordu erdiko bidea zuen. Ez zekien nola moldatu arazoa.
‎Armadaren zatirik handiena lurrez abiatu zen hegoaldera. Gortea, berriz, urez, Rodano ugaldea bide zuela. Hogei bat ontzi abiatu zen Lyongo kaietatik, goraino beterik jendez eta gauzaz.
2011
‎La muerte de las lenguas, 2001, 160 or. Oraingoz, beraz, 500 inguru omen. Ez dira asko 6.000ko erreferentzia hartuta, baina geroak itxura hobea bide du: –Laster, hizkuntza komunitate guztiek Interneterako sarbidea izango dute?.
‎Jokabide horren zergatia honela zurkaizten digu adituak: gizatalde etnikoetako kideek, batik bat gurasoek, jadanik ez bide dute ausardiarik eskola sistemaren barruan beren hizkuntza eta kultura estimatzeko. Ezta, halaber, programa elebidunaren egitasmoa aintzat hartzeko jarrera gaitasunik ere.
‎Nolanahi ere, hizkuntz aniztasunaren kontrako joerak erro sakonak omen ditu giza historian. Aspaldikoa omen da joera makurra, eta konnotazio erlijiosoak bide ditu jatorrian. Klaus Zimmermann-ek kontatzen duenez, Babelgo mitoan du sorburua hizkuntz aniztasunaren kontrako glotopolitikak.
2012
‎Ez nuen deus entzun nahi, nahastuta nengoen. Autoak Arrokaundietarako bidea zuen hartua eta berehala geunden forte ondoan aparkatuta. Ordurako ez nengoen negarrez.
‎soila zen, baina gotorra eta kareharri ederrez eraikia; teilatua ez zegoen batere egoera onean: teila asko pitzaturik zeuden eta zirrikituetan haizeak ekarritako lur sokiltxoetan sustraiak eginak zituzten landare ugarik arra bi gora egiten zuten; txoriek ere txitatze aroan habia leku gisa erabilia bide zuten teilatu hura, han hor hemen zeuden habia puska zaharrek salatzen zutenez. Fatxadari zegokionez, kontraleiho guztiak itxita zeuden, iparraldera ematen zuten bi leihorenak izan ezik.
‎Apatia orokorra, gorputzaren pixkanakako hondamena eta katalepsiaren ezaugarri batzuk zituzten alditxar sarri baina iragankorrak ziren diagnosi bitxiaren osagaiak. Usherren arrebak gogor egin zion beti bere eritasunaren zamari, eta ez zuen ohean geratu nahi izan; baina ni etxe hartara iritsi nintzen eguneko ilunabarrean, amore eman zion bere suntsitzailearen indar zapaltzaileari (asaldura ezin adierazizkoaz anaiak gauean esan zidanez), eta konturatu nintzen emakume hura azkenekoz ikusi bide nuela; Lady Madeline, bizirik behintzat, ez nuela berriz ikusiko.
2013
‎Hamzak bazekien ordurako gerrak bere bideak zituela, baita gauza batzuk ezinbertzean gertatzen zirela ere, bide haietan barrena.
‎–Ez diat hik niregatik aitzina egiterik nahi, heure merituengatik baizik. Goiti egiteko bidea, baina, neketsua duk, eta lan eta lan egitea duk sekretua, bideak duen lasterbide bakarra???, nahiz eta, noizean behin, desadostasunak zituen, hala nola karrera bukatu eta handik urte erdira azaldu ziona?
‎Bingley andereñoak nigana bide zuen estimazioaz erabat engainatuta egon naizela aitortzen badut, ene Lizzy maite maitea ez da, ziur naiz, bere adimenaren zorrotzaz nire gain harrotuko. Alabaina, ene ahizpa maitea, gertaerek arrazoia eman dizuten arren, ez ezazu pentsa egoskorra naizela hauxe esaten badizut oraindik ere, alegia, Carolinek nirekin nola jokatzen zuen aintzat hartuta, nire uste onak zure susmo txarrak bezain legezkoak zirela.
‎Berehalaxe eskatu zitzaien onespena Sir William eta Lady Lucasi; eta alegrantziarik alaienaz eman zuten, eman ere. Fortuna txikia eskaini ahal zioten alabari, eta, Collins jaunaren egoera aintzat hartura, aukera aukerakoa zen ezkontza hori; bestalde, erretore jaunak etorkizun bide zituen diru hobekuntzak ezin ederragoak ziren. Lady Lucasek zuzenean ekin zion kalkulatzeari, gai horrek beragan sekula sortutako jakin min handienaz kalkulatu ere?
‎Garai horretantsu, Gardiner andereak gogora ekarri zion Elizabethi zaldun hartaz agindutakoa, eta horren berri galdetu zion; Elizabethen albisteak areago ziren izekoa pozteko modukoak bere burua poztekoak baino. Wickhamek beragana bide zuen jaiera amatatuta zegoen, kito ziren haren adeiak, beste inoren miresle zen ordurako. Elizabeth ondo erne zegoen hori guztia ikusteko, baina ikusi zein idatzi, min handirik hartu gabe egin zezakeen.
‎Hamzak bazekien ordurako gerrak bere bideak zituela... baita gauza batzuk ezinbertzean gertatzen zirela ere, bide haietan barrena. Hala, egun batean, talde armatu bateko hiru soldadu harrapatu –taldea bere kasa zebilen:
‎" Ez diat hik niregatik aitzina egiterik nahi, heure merituengatik baizik. Goiti egiteko bidea, baina, neketsua duk, eta lan eta lan egitea duk sekretua, bideak duen lasterbide bakarra..." –, nahiz eta, noizean behin, desadostasunak zituen, hala nola karrera bukatu eta handik urte erdira azaldu ziona...
2014
‎Ismaelek kaleraino heldu behar zuen, eta berak, ziegaraino. Gainera, betaurrekoak anaiari eman zizkionez, ez zuen batere ondo ikusten (bista handia galdua du, poliziak emandako pelotazo batengatik) eta 211 ziegaraino iritsi arte, oztopo ugariko bidea zuen oraindik.
‎–Markesa andereak gauza garrantzitsuagoak bide zituen telefonoa nekatzea baino.
2015
‎Paul Riosen arabera, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza, biak alderdi sozialistaren gidaritzapean, ez ziren fio izan 2010eko apirilera arte. Batasunan iturri zuzenak zituzten, ez Egigurenek bakarrik, eta zerbitzu sekretuek ere beren bideak zituzten ezker abertzalean eta ETAn zertan ziren jakiteko. Baina ez zuten, nonbait, sinesten.
‎Penitentzia zuek egin behar duzue. Zuen gurutze bidea zuena da??.
‎Ramirezen galderei bat batean erantzun zien bozeramaileak baino argiago bide zuen Jose Miguel Beñaran Argala k, berari buruzko biografian Iker Casanovak eta Paul Asensiok bere ahotan jartzen dutena egia bada: –Behin kide bati esan zion [Argalak]:
‎Dena bukatu eta gero aitortu zidan Arrigainek zergatik aukeratu ninduen aitabitxitzat: berak galdua zuen sinesmena, baina, konfirmazioaren kate hartan sartuta zegoenez gero, bukaeraraino iritsi behar; adiskide kristauengatik eta batez ere gurasoengatik egiten omen zuen, baina, nire sinesmen gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta, modu sinboliko batean, bere buruarentzat bada ere, ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen. Aitorpenekin hasita, beste bat ere kontatu zidan, hiru urte lehenagoko gogo jardun haiei zegokiena eta hemen azaltzera noana.
‎Hamar bat kilometroko bidea dute guztira helburua iristeko. Eta beste horrenbeste itzultzeko.
‎Periklesen Hildakoen Diskurtsoan irakurtzen denez, gure bizitzako poz txikien tokia etxea da, poz handiena hiria. Pozak eta zorionak ez bide zuten behialako Atenasen beste sor eta iraungunerik hiria eta etxea baino. Gu, ordea, globalizazioaren aroan bizi gara.
‎bururatu zitzaion Miliari, eta ideia horrekin batera alkandora erraldoi baten barrualdearen irudia gogoratu zitzaion, bere jostura, tolestura eta puntada ezkutuekin. Goiz zen eta hotz egiten zuen, baina bere betiko geltokia hiriaren bestaldean zegoelarik, ordubete pasatuxeko bidea zuen gorputza epelduz joateko. Ttipi ttapa, ttipi ttapa, haren urratsak harizko bide mehe bat markatuz alkandora erraldoiaren barrualdean.
‎Gure bidea zuen asperrez utzia.
‎Errepide ertzera lagundu zion, handik bost minutuko bidea zuen autobusa gelditzen zen tokiraino.
‎Gizon harentzat esanahi bakarra izan zezaketen hiru hitz haiek: hil egingo da. Izan ere, behin baino gehiagotan ikusia bide zuen gertutik heriotza, gizakia azken arnasa hartu ondoren, eta ez zuen ahazteko.
‎Pieza asko ditu alargunaren puzzleak. Kolore bertsukoak dira batzuk; elkarrengandik gertu bide dute beren kokalekua: zeru hodeitsuan, itsaso goibelean edo elurretan, pinguinoekin batera.
‎Neurologia ataleko Ibáñez doktoreak, ordea, ez zuen ondo ahoskatzen hitz egiten zuenean. Oso poliki hazitako tumorea bide zuela burukoa, esan zion emakumeari, eta senar emazteek, biek entzun zuten hori. Esaldiaren bigarren partea, berriz, ez zion ondo ulertu gizonak.
bide zuten ituteetarikako tanto lodiek. Dena blai blai.
2016
‎Sozialismorako bidean, beraz, intelektualak eta ethniak somatzen ditu Marcuse' k eragille; eta gero eta konfiantza txikiagoa bide du komunista alderdietan eta langillerian bertan110.
‎Beste atari batean hasten dut lanaldia, eta zazpiak hogei gutxitan amaitzen dut. Hamar minutuko bidea dut haur gaixo horren atariraino. Zazpiak hamar gutxitan iristen naiz.
‎baina ez dut, ahalaz, oroitzapen txarrik kontatu nahi. Handik pasatu direnek ere jasan edo ikusi dituztenak ez bide dituzkete ahantziak?
2017
‎Nolaz eta bizitzarekin muga jakineko kontraturik sinatuta ez daukadan, aldapa arriskutsuenetara iristen naizenean frenoa laxo laxo uzten diat. Gizakiaren bizitza, batean gora eta bestean behera doan bidea duk. Jende zuhurrak bide hori frenoaz ibiltzen dik.
‎Aitzineko gauetan bezala, muezzinaren ahotsak atzarri ninduen. Meskitarik hurbilenera hainbat orenetako bidea genuen, baina aitak ez zuen inguruan meskitarik behar zer ordutan egin behar zuen otoitz jakiteko. Azken udaberrian mugikorrean ezarritako aplikazioak gaztigatzen zion, Salat erako deia eginez, hiri handi hurbilenaren araberako orduan.
‎–Paratu bertan kanpamentua. Handik egun osoko bidea duzue Tiraniminera. Hantxe aurkituko gaituzue bihar arratsean.
2018
‎Patriarkatu modernoan, gizonek askotariko bideak dituzte kontratu sexualaren baldintzei eusteko. Ezkontza kontratua funtsezkoa da oraindik ere eskubide patriarkalerako, baina, gizonek emakumeen gorputzak eskuratzeko dauzkaten bide sozialki onartuen artean, ezkontza orain ez da bat besterik.
‎Beraz, Foucaultek aldarrikatzen duen heterogeneotasuna diskurtso medikoak eratua da, hau da, Foucaultek lege juridiko zapaltzailetzat jotzen duen horrexek. Baina zer da Foucaultek hain estimatua bide duen heterogeneotasuna, eta zein helbururen alde dihardu?
‎Periklesen Hildakoen Diskurtsoan irakurtzen denez, gure bizitzako poz txikien tokia etxea da, poz handiena hiria. Pozak eta zorionak ez bide zuten behialako Atenasen beste sor eta iraungunerik hiria eta etxea baino. Gu, ordea, globalizazioaren aroan bizi gara.
‎Apur bat lelotuta bezala zegoen, parkerantz begira zegoen, parkeko leku jakin batera, berehala gertatzekoa zen zerbaiten bila zebilen, antza, nik inola ere halakorik susmatzen ez banuen ere. Halako gaztetasun bat ikus zitekeen haren aurpegian, haren begiradan, halako zoriontasun bat, ohituragatik bereganatua bide zuen halako lotsa baten kariaz ezkutatzen zuena. Ederra zen.
‎Arazo bat dago, ordea: Gaztetxea beste puntan dago, ordu erdiko bidea badut haraino iristeko, hogeita bost minutu bai gutxienez azkar joanez gero. Kotxea har nezake, baina berriro aparkaleku baten bila bueltaka ibili behar izango dudala pentsatze hutsak izerditan jartzen nau.
2019
‎Ulertzen duzu? Horrexegatik hartu nuen Filipinetarako bidea duela hogei urte, inguruko guztien aholkuaren kontra. Goizetik gauera aberastuko nintzelakoan nengoen, eta begira orain, ez dirurik ez osasunik eta ez ezer.
‎–Bai, beti. Bere etxerako bidea duk.
‎Tupperrean bueltaka zebilen arrainari begiratu zion, beti ezkerrerantz, zentimetro gutxiko bidea bazuen ere. Ezin izan zuen arraintxo urdina han utzi.
‎DKWraino bost minutuko bidea genuen. Furgoneta aldapan behera aparkatuta zeukan aitak, errepide ertzean.
2021
‎sentitu nuenak ez zuen frogatzen teoria horiek zuzenak zirenik, ezpada haiek sortu zituztenek THC edo bestelako substantziaren bat hartu zutela, ideia haiek otu zitzaizkien unean. Haien kasuan, buruak sortutako sentipena esperientzia mistiko argigarritzat hatu bide zuten, eta beren neurona nahastuek margotutakoa errealitatearekin uztartu. Horrek, ezinbestean, Nietzscheren irudia zekarkidan burura, irudi zaharretan ikusitako horietako porro mardul bat ezpain artean.
2022
‎–Dama fina irainduta sentitu da –Zhilinek ahopean, irribarre behartu bat eginez– Hezkuntza finekoa bide dugu. Ikusten duzu, Anfisa Ivanovna, gaur egunean jendeak ez duela maite egiak entzutea.
‎Goizeko hamaika eta erdiak dira Paula Raidd Néo lokaletik atera denean, eta zalantza sartu zaio ez ote den azkenean berandu iritsiko bere hitzordura. OFtalen arabera, 35 minutuko bidea du oraindik Justizia Klimatikoaren plazaraino, bere hitzorduaren lekura, beraz arineketan ibili du tramankuluaren aurreikuspenei ziria sartu ahal izateko. Marka litzateke gero berandu iristea goiz osoa olgetan igaro ostean.
‎Biziki eskertuko luke mantsoago joanen balira, eta ez ziztu zentzugabe horretan. Nike Maripotemkin Elisak ez bide du horretarako asmorik.
‎Handik aitzina, zibilizazioa, espaloiko segurtasunaren itxuran. Hamar minutu gehiagoko bidea du etxe azpiraino.
2023
‎Atean hamabi urte inguruko mutiko bat agertu eta korrika joan zen Lisaren besoetara. Neskak Lautaro esan zion neba txikia bide zuenari. Pixkanaka komunitatea osatzen zutenak agertu ziren, gizon eta emakume gazteak gehienak, eta lauzpabost haur. Iraultzak eta Zigorrek laster sentitu zituzten denen begiak eurei josiak, hiruzpalau zakurrek usnatzen zituzten bitartean.
‎Elisabethen semea nerabe egina zen, eta haren ondoan neskatxa bat, 8 urtekoa. Théodore bakarrik zegoen, bere semearekin, 11 urte bide zituena. Julesek bi haur zeuzkan inguruan, lehena amaren zaia pean, ibiltzen hasi berria, lau bat urteko neskatxa, eta bestea pare bat urte gehiago zeuzkan mutikoa.
‎–Baina nehori ez zion utzi herentzian, edo nehori ez zion eman... Ez bide zuen axola handirik, ez?
‎Alferrik errepikatu dio ez dela zuhurtzia bide osoan hark gidatzea, leher eginen duela, lokar litekeela... Ia hamar oreneko bidea dutela, eta hoberena dela txandaka gidatzea. Garikoitzek ez dio bere furgonetako bolantea utzi.
‎Eñautek etsitu du Yves horretan isildu dela ohartzean; ez bide du xehetasun gehiago kontatzeko gogorik. Edo materialik?
‎Igorleak harritu du, eta baita poztu ere: Arkaitz Pikabeak zerbait interesgarri bide du kontatzeko. Arkaitz da, orain arte, Xalbatez aparte, gai honetan interesa ezarri duen pertsona bakarra.
‎–Ez bide zuen bizi erraza izan Mariak, beraz...
‎Izerdia sentitzen hasi zen gorputzean, izerdi hotza garondotik lepora. Gogoratu zuen ordu erdiko bidea zuela kasik autoraino. Bere kalkuluen arabera zazpi eta erdietarako iluna nagusituko zen, hodeiak nola zetozen ikusita, lehenago agian; bestalde, zortzietarako gurasoak afarian egonen ziren eta haiekin eseri nahi zuen, herrira joan eta bisitatu gabe uztea ez zitzaion gizalegezkoa iruditzen.
‎Beste kontu bat da berarekin egiten duguna. Herodesen bidea dugu beldurgarriena, odoltsuena. Hobe da, beraz, ikusezina onartzea eta zaintzea, ez baditugu bide odoltsuak hartu nahi.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
bide 50 (0,33)
bidea 25 (0,16)
bideak 9 (0,06)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia