|
Baina ageri da beste gai bat ere, jarrera etikoarekin zer ikusia duena, hizkuntzaren normalizazioak hiztunaren askatasunean duen eragina hain zuzen ere. espainiar prentsarentzat, euskararen auzian euskal abertzaletasunak du protagonismo nagusia eta bere alderdi nahiz buruzagiak, PNV eta Ibarretxe ditu hizpide. euskarari buruz hitz egiterakoan bi herri izaera kontrajartzen dira, Euskalerria eta baita Espainia ere. euskarari buruz hitz egitean gaztelaniaren egoeraz ere hitz egiten da, baita katalanaren errealitateaz ere. eta euskararen eztabaidan oso lotuta ageri dena da indarkeriaren erabilpena, espainiar batasunaren oinarri den Konstituzioa eta Eusko Jaurlaritzak daraman politika. eztabaida politikoa eta euskadi espainia arteko nazio eztabaida da beraz oso estu lotzen zaiona euskararen eztabaidari. baina ageri da beste gai bat ere, jarrera etikoarekin zer ikusia duena, hizkuntzaren normalizazioak hiztunaren askatasunean duen eragina hain zuzen ere. aipamen hauek egiterakoan beren jarrera honako hau da: euskadiko erakundeen gidaritzan bideratzen ari diren hizkuntza politika kritikatu egiten dute. euskararen normalizazioa auzitan ipintzen dute, euskara, gizarteak ontzat ematen ez dituen gaiei eta
|
bideei
lotuta azaltzen dute, kasu askotan, indarkeriari. hizkuntza politikaren kostu ekonomikoa gehiegizkotzat jotzen da. eta euskara normalizatzerakoan inposaketarik gerta ez dadin, euskararen sustapena hiztun bakoitzaren borondatearen mailakoa izan lukeela eta ez gehiagokoa adierazten da. egunkari hauek berauek, gaztelaniak ipar edo hego ameriketan bizi dituen testuinguru zailetan, espainiar hiztunen ... euskararen kontrako erasoen salaketa egiten da, gernikako estatutuak gizarte elebiduna sortzeko zuen helburuak porrot egin duela adieraziz. elebitasunaren porrota agerian jartzen dute, hainbat arlotan euskal hiztunek izaten dituzten hizkuntza eskubideen urraketak aipatuz. erakundeei aldarrikatzen zaie bestalde, euskararen gizarte egoera normalizatuaren bermea, bereziki eusko Jaurlaritzari. honi ziurtatu ezin duena eskatzen zaio askotan, euskarak gaztelaniaren aukera berdinak izatea gizartean. euskararen inguruko arazoak agerian ipiniaz, estatuarengandik bizi dugun zapalketa nabarmenago egiten da, estatu espainiarraren kontrako estrategia erreboluzio egilea justifikatuz. bestalde, diario de notiCiaS’ek upn protagonista nagusitzat aipatzean edo deiak euskal erakundeak eta bere buruzagiak aipatzeko joeran ere, posizio politiko ezberdinak kritikatuz edo babestuz nolabait eztabaida politikoan txertatuta ageri da euskara. dena dela, euskal prentsaren artean el Correo eta diario VaSCo egunkariek ageri dute euskararen gaia politizatzeko joera argiena, espainiar prentsarekin lerrokatzean, euskararen eragile nagusitzat politikari abertzaleak aipatuz, espainia euskadi arteko nazio eztabaida jorratuz, gaztelaniaren errealitatearekin parekatuz, eta azkenik, larriena dena euskararentzat, bidezkoa ez den jokabideei, indarkeriari lotuaz gure hizkuntzaren errealitatea. honakoa da egunkari hauen jarrera euskarari buruz:
|
|
— zenbaitek, euskara, gizartean ontzat ematen ez diren gaiei eta
|
bideei
lotuta azaltzen dute, politizazioarekin lotuta, arazo sortzaile eta gizarte banaketaren eragiletzat jotzen dute. euskararen normalizazioa, hiztunaren borondatean oinarritu behar dela aipatzen dute, askatasunez, inposaketaren arazoa mahai gainean jarriz. garbi azpimarratzen da euskara gutxiengoaren hizkuntza dela gizarte honetan. — beste batzuentzat, euskararen kontrako eraso horrexek ematen dio bide, elebitasuna eta hizkuntzen elkarbizitzaren akordioarekin haustera, euskararen normalizazioa motelegia eta gutxiegizkoa dela kritikatu eta gune elebakarrak aldarrikatzea ikusten da irtenbidea. euskararekiko gizarte egoeraren inguruan ez adostasunak daude joera politiko ezberdinen artean ere:
|