Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 14

2000
‎Nire oihuak halako kaserna airea zuen nonbait, ustekabetua, bidea libre uzteko keinua ere egin baitzuen. Damurik, haren txundidurak ni paretik iragateko bezain luze baizik ez zuen iraun.
2010
‎–Edo zure biktimaren familia akosatzea, bestela –eran tsi zuen beste morroiak, eta barreari eman zioten biek, kotxean sartzeko bidea libre uztearekin batera.
2014
‎Gerta dakidakeena bost axola zuri. On egingo lizuke ni desagertzeak, bidea libre uzteak, ezta. Hitz egiteko deitzen dizudala uste al duzu?
2015
‎Autoak segituan egin zuen hoteletik Kursaalera dagoen tarte laburra. Ez zebilen ia trafikorik; auto gidariek eta semaforoek elkar hartu zutela ematen zuen, urrezko maskorraren irabazleari bidea libre uzteko.
‎Zulotik apartatu naiz apur bat, Sylvieri lur azpirako bidea libre uzteko.
2016
‎Sap halako jirabiretan burua galtzen ari zen eta hobe zuen dena ahanztea, fedegabea zelako lehenik, eta gero, zientziari bere aitzinatzeko bidea libre utzi behar zitzaiolako. Berak zekien bakarra beste planeta batean beste jendea bizirik izan zitekeela, eguzkiak alde guzietara bere dirdira ematen zuelako, eta gizakiak gorantz joan baino, lur kanpotarrak beherako lurrera etor zitezkeela, espazioan eta grabitate gabeko eremuetan gora eta behera existitzen baldin bada, behintzat.
‎Ez autorik, ez trenik, ez autobusik, ez bererik ez besterenik ez zeukanak, ahal bezala joko zuen hego urrun hartarantz, esan nahi baita zaldiz, astoz, gurdiz, bizikletaz edo oinez. Lehenbiziko ibilgailu mota horiek, baserrian bai baina hirian ezin esan eskura zeudenik, gasolinazkoak baino zailago dudarik gabe; gasolina, ezantza, gasolio edo beste petrolio motaren batekin zebiltzanek, bide berean zaldirik edo beste lau hankako zamaririk ikusiz gero, klaxona joko zieten estreina, bidea libre uzteko, eta barre egingo zieten hurrena, modu horretan oso urruti ailegatzerik espero ote zuten galdezka; hasieran izaten zen hori, zeren, lehenbiziko kilometroak igaro eta gero, berebilak erregaia behar zuenean, hura lortzeko lanak! Gasolindegiak itxita, edo itxita ez bazeuden agortuta, erregai guztia ahitu zitzaielako eta berririk ekartzen ez, eta edukiz gero, berriz, berezko prezioa baino hamar, hogei, berrogei aldiz garestiagoa ere eskatuko zuten; auto gidaria haserre, sutan, ernegatuta, petrolio jabea akabatzeko imintzioak egiten hasiko zen orduan, baina, azkenean, amorrazioa irentsi eta pagatu egingo zuen txintxo txintxo, eta gustura gainera urre prezioan bada ere depositua betetzea lortu baldin bazuen, zeren oso litekeena baitzen, hurrena gasolina edo dena delakoa ahitutakoan berririk ez topatzea, eta orduan komeriak; hala, bidean aurrera egin ahala, gero eta ugariagoak ziren bazterrean lagatako autoak:
2017
‎Bai, jauna! Gauzak horrela gertatu ez izana desiratzen nuen, horrek Sam hondatu eta ni berriro hautatua ateratzeko bidea libre uzten bazuen ere, ia segurua zena bestalde.
‎... Horregatik maitasuna galdu duen maitaleak, erresuma gabeko erregeak, norabiderik ez duen gizarteak, edo prestutasunaren azken aztarnak betirako desagerturik agertzen zaigun etxeak bezala, oihuka deitoratzen du heriotza, denbora eta munduaren iragateaz helduko diren irriki, handiki, gizaki edo etorki berriei bidea libre uzteko.
2018
‎Gure aldetik, ikusten genuen hauteskundeetan parte hartu ez hartu dilemak erantzun bakarra zeukala: parte hartu; bestela, bidea libre uzten zenien besteei, PSOEri eta UCDri. Hori izan zen gure analisia, eta horrek ekarri zuen abertzaletasunaren bi adarren arteko zatiketa.
2019
‎Tyneko Andre Mariaren elizan arrandiaz ari ziren ospatzen Kinsky kondearen zerbitzuko mairu baten bataioa, eta Bohemiako goi noblezia han pilatu zen espektakulua ikustera. Liburugileek eta olana ehuleek, bi gremioek egun hartan baitzuten beren festa eguna, Plattner kalean egin zuten topo estandarte eta guzti, eta borrokan hasi ziren, bi segizioetako batek ere ez baitzion bidea libre utzi nahi besteari. San Joan enparantzan fraide kaputxino bat prediku sutsuan ari zitzaien Moldava ibaiko arrantzaleei:
‎Gogoko zuen. Nahikoa izan zitzaion orrialde eskas bat, eleberriaren lehenengoa, aurreko trama guztia abilki ixteko eta erizain gaztea bihurtu asmo zuen pertsonaia berriari bidea libre uzteko. Bazekien lehenengo lerro haiek irakurle batzuen haserrea eragingo zutela, baina ziur zegoen protagonistak aurrera jarraitzeko eta egoerari aurre egiteko erakusten zuen erabakitasunak irakurle mesfidatienak ere bereganatuko zituela.
‎Eloisa zaildu eta gogortu zuen bizitza berak ahul eta uzkur sortu nindinan ni. Haiek beren bizia ematera zihoazen bitartean, zirriborratutako lau paperen azpian gordeta niraunan nik, amorrazioaren harrak neure duintasun apurrak irensten ziezazkidan bidea libre utziz. Horra artista koldarraren halabeharra.
2022
‎Nengoen lekuan nengoela egunero deitzen nion ahizpari, eta gauzak bideratuta zeudela ematen zuen eta ilusioak egiten hasi ginen, baina ez genuen gure maitasuna egurastera atera, ez genuen inon jendearen bistan eta bakarka hitzordurik egin, ez zen gure artean maitasun adierazpen nabarmenik izan, beti bezain gordean jarraitu zuen gure harremanak, baina emazteak zerbait ikusi zuen, irribarreren bat sumatuko zuen gure ezpainetan, ez dakit, inoiz egin duen saiakerarik gogorrena burutu baitzuen, eta ospitalera bisitan joan nintzaionean begiak ireki zituen neke handiz bada ere, eta ahots oso apalez: " zer uste zenuten bada, bidea libre utziko nizuela?" esan zidan. Ez da gai bera zoriontsu izateko, baina ez dio inori zoriontsu izaten utzi nahi –jarraitu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia