Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2000
‎Maldan gora jarraitu eta berehala Santa Kruzeko ermita apainera helduko gara (1 km). Bidetik badirudi harro altxatzen dituela bere hormak, baina beregana hurbiltzen garenean goxo hartzen gaitu teilapean babesa eskainiz. Inguruan lorategi bat dauka eta udaberria baino lehenago lilipak (Narcissus nobilis) loratzen dira urtaro berriari ongi etorria emateko.Eskuineko bidea jarraitu eta borda dotoreekin topo egingo dugu.
‎Zinemarena horietako bat izan zen Euskal Herri zabalean, baina batik bat, nolaez, herri euskaldunetan. Eta horrela, gizarteak irrikatzen zuen mundu berri, desberdineta liluragarri batera iristeko bidea zirudiena, produkzioa eta banaketa bideratzenzituztenen planteamenduetara bortizki makurrarazten zuen tresna baino ez zen. Kulturfenomenoaren tasuna galdu gabe (eta horren aitzakiapean, noski), kultur kolonizazioaren lanabes ezin egokiagotzat agertu zen.
2005
‎Baina amona Kontxik oker jokatu zuen, beharbada, bere alaba Teresarekin. Eta onartu beharra zuen hura, begi bistan baitzituen bere alabaren heziketan jasotako fruituak, ustelak baino ustelagoak, lehen hogeita hiru urteetan ongi zorituak izateko bidean iruditu arren.
2008
‎Erdi korrika egin zuen aurrera, eta gizonek lurra botatzeari utzi zioten. Gero, beren herrixkarako bidea zirudienari ekin zioten. Geroz eta beldur handiagoz abiatu zen haien atzetik, arropatan pilatutako lurra astintzen zuen bitartean.
‎24 Baina izen bihur daitezkeen adjektiboak bihur ez daitezkeenetatik bereizteko baliatzen dituen frogak (test de la «sustantiva ción valorativa») ez bide dirudi euskararako balio dutenik (gazt. es aficionado/ es un aficionado), eusk.: * zale bat da.
2009
‎Horregatik izan daiteke honakoa une egokia Txillardegiren lana gogoan hartuta bere lanaren inguruko gogoeta eta ezagumendua sustatzeko. Ez dirudi hamarkada hauetan, ustez egindako bidea dirudiena bezain zolu sendoa duenik. Horra hor Behategiaren urteroko txostenen emaitza aldaezina21 NBE en txostenak berresten du gure egoeraren gaineko irakurketa hau.
‎Emakumezkoen arteko konfidentzia hori gabe oso zaila zen bestela hainbat gauzaz hitz egitea. Bestela, autore orojakilearena egin behar nuen, eta ez zitzaidan bidea iruditzen. Disparate bat izango zen.
‎Ez dio ardurarik ematen ikasleek beti adin bera izateak. Luxuzko bideak iruditzen zaizkio gazteak; batez ere, pasotismoaren garaiak joan zirenetik. Gu baino pragmatikoagoak dira, biziak.
2010
‎Esne Bidea dirudi, ezta?
‎Gasteizko gobernutxo sortu berrian konfiantzazko posturen bat lortu omen zioten, eta lehen bezala kopeta gora omen zebilen, herria altxatu beharrez. Tira, alde batera poztu egiten nintzen, gauzen berezko bidea zirudien horrek.
‎ETAko kupulan zegoela egunkarietan irakurri nuenean ia ezin izan nuen sinetsi. Pena handia eman zidan, ordurako indarkeriarena alferrikako bidea iruditzen zitzaidalako demokrazian. Bere aita ez bezala oso apolitikoa eta mundu honetatik kanpo zirudien Mikelek nik ezagutu nuenean.
‎Oinez joan nintzen nire neskalagunaren gurasoen etxetik institutura. Paseoa polita zen, eta Leioaraino joatea baino erosoagoa, noski, baina niri gurutze bidea iruditu zitzaidan. Etengabe erregutu nion patuari hasierako azterketan 97 gaia atera ez zedin.
‎Euskadiko Ezkerraren siglak bereganatu eta alderdiari norabide baskista emanez. Hasieran eztizko bide zirudiena gurutze bide bihurtu zen, PSOEren krisia. ustelkeria kasuak eta GAL zirela-eta. Hori guztia eragozpen eta astungarri bilakatu zitzaion PSE EE PSOEri, eta siglak pilatu arren, botoak galtzen jarraitu zuen bere aurreko emaitza propioekin alderatuta ere:
2011
‎Latinaren bidez, vasco da gerora gehien zabaldu den izena. Baina euskarazko euskaldunekin ez bide dirudi bat datorrenik, etimologikoki behintzat.
2012
‎Gure geroa ziurtatu dezaketen pertsonak hezteko eta erronka berriei aurre egiteko profesionalak sortzeko baldintzak sortu ditzala. Gaur egun ikasketa etapa ezberdinetan ditugun curriculumek Toureko mendi etapa bateko bidea dirudite; koherentzia indartu beharra dago, baita hezkuntza eredua berritu ere. Gure seme alabek erronka berriei aurre egiteko prest egon behar dute.
2015
‎Ziurtzat dut Jainkoak hauei askoz ere neke handiagoak ematen dizkiela. Eta bide trokatsu eta latzetik daramatzanez, eta batzuetan galdu egiten direla eta berriro ekin behar diotela bideari iruditzen zaienez, Haren Maiestateak eman behar die mantentzekoa, ez ura, ardoa baizik, mozkortuak egonik sufrimenduez kontura ez daitezen, eta jasan ditzaten. Eta honela, egiazko kontenplatiboetatik nekez ikusten ditut sufritzeko adoretsu eta prest ez daudenik; Jaunak, ahulak badira, lehen lehenik haiei adorea eman eta nekeen beldur ez daitezela izan egiten baitu.
‎Jaume Lopezi lapurtutako entresaka ere, Berria egunkarian orain gutxi agertu zena, ekarri nahi nuke, iruzkina bukatzeko. Eta Kataluniako independentismoaren arrakastaren giltzak mahai gainean jartzeko, hori dela bidea iruditzen baitzait: " Horregatik diot behin eta berriz independentismoa ez dela sentimendu bat.
2016
‎Berriz gora eta ezer ez. Hark Golgotako bidea zirudien. Beste ehun bat malda igo ondoren, Richarden pazientzia agortzen ari zen eta narda oihuetan hasten zela denak konturatu ziren:
‎Anekdotek merezi ez duten prestigioa dutela iruditzen zaio, egun edo une jakin batzuetan gertatutakoak edo egoera jakin baten aurrean egindakoak definituko balute bezala gizakia. Baina berak badaki ez dela horrela; bizitzako hiru pasadizo berezi hartu eta pertsona bati buruzko juzgua egitea okerreko bidea iruditzen zaio. Errutina bihurtzen diren jardunak dira gizonaren benetako izatearen berri ematen dutenak, eta ez bizimodu arruntetik ateratzen diren eginak eta gertatuak, diren deigarrienak izanda ere.
2017
‎Anquetilek bil bil eginda egin zituen azken metro haiek. Infernurako bidea irudituko zitzaion arratsalde hartan sumendiko gainerainoko malda. Iritsi zenean, albiste ona eman zioten.
2019
‎Glovorekin lanean ari diren jatetxeetako jabeak elkarrizketatu ondoren eta ikerlan sakonean oinarrituta, on demand delako banaketa plataformek ostalaritza sektorean duten eraginari erreparatu diogu, baita erabiltzen dituzten taktika monopolistei ere. Hasieran batean, enpresa horien banaketa zerbitzuak dirua erraz egiteko bidea badirudi ere, egiatan jatetxeei gastu nabarmena eragin diezaieke.
‎Beraz, egile inplizituak horrekin jolasten du eta berriro ere, bere pertsonaiaren miseriak agerian jartzen ditu ironia erabiliz. Ironiak kasu honetan, protagonista nagusiaren gizontasunaren zalantzak adierazteko zeharkako bidea dirudi. Bere inguruneak eskatzen dion gizontasunik ez duela adierazten diola esango litzateke, batetik sexualki ongi funtzionatu ez duelako amorantearekin; eta bestetik, bere emakumeak adarrak jartzen dizkion bitartean" macho" baten irudiak gogorarazten diolako bera ez dela haiek bezain" macho" a, beste batek emakumea kendu diolako.
2021
‎Giulia Quaggiok (2011) aztertu bezala, gobernu sozialista berriak kultura eta arteen alorra esentzia demokratikoaren adierazpen goren modura aurkeztu zuen, herritarrek agertoki publikoa eta eskubide zibilak berreskuratu ahal izateko irtenbide hoberen modura. Gainera, kulturarako hurbilpen horrek identitate demokratiko berri bat berreraikitzeko aukera eskaini zuen; hau da, atzeratua, kulturalki isolatua eta gainerako herrialde europarretatik desberdina zen Francoren Espainia atzean utzi eta nortasun ‘hobetu’ bat josteko bidea zirudien. Hala, estatuko gune desberdinetan kultura eta artearekiko begirada bera errepikatu zen.
2022
‎Egoera jakinetan, maskulinitatearen aldaketa onartzeak arrazionaltasunaren bidea irudi lezake. Hugh Trelawneyren kasua izan zen hori, argi eta garbi.
‎Oin punta izoztuek zapatila berrien kontra jotzen dute pauso bakoitzean. Gurutze bidea dirudi etxerako bideak. Sudur punta gorrituta sentitzen dut, eta muki urtuak ezpainetaraino iristen zaizkit.
‎Iruñeko Iratzarreko jardunaldietan Ibai Atutxaren hitz hartzean “basa” kontzeptuaren proposamenak klak egin zidan. Nolabait korapilo bat askatzeko bidea iruditu zitzaidan. Euskal Herrian bizi dugun zapalkuntza kontzeptualizatzeko modu bat eta begirada dekolonialarekin uztartzeko aukera bat.
2023
‎Zahartu ahala, pertsonekiko, animaliekiko, landareekiko maitasuna areagotzen ari zait, eta ez dut asmorik bulko horri kontra egiteko. Bakean hiltzera iristeko bidea iruditzen zait hori; ez dakit lortuko dudan, baina saiatuko naiz behintzat. Ahuldadetzat joko du norbaitek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia