|
zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona. Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean? hautsetik hautserako
|
bidean
galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk, ikusgarriak?, eta ilunak hartuak, ikusi ere egiten ez zirenak, besteak:
|
|
zeruko aita guztiahaldunaren gizairudia erakutsi gabe, alegia, so egilearen arreta desbidera zezakeena, balizko aitak bizarra urdina edo urdinagoa ote zuen, edo bekozkoa ipinia ote zuen...; hargatik zegoen Teofilo Maria, menturaz, bere kontenplazio hartan liluratuta, hain bere baitan bildua eta hain, aldi berean, bere baitatik at, argiak, ezpatak eta koroak –hiru puntu bihurturik jada– triangelu bat osatuko balute bezala, non Jainkoak bere begia inskribatu eta nondik Jainkoak berak begi keinu bat egiten baitzion, ausaz, Teofilo Mariari; gero, baina, bizi zuèn paradisutik bat batean erauzia izan balitz bezala, begiak etengabe ixten eta irekitzen hasi zen gizona, modu ezin urduriagoan: zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako
|
bidean
galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: begi aurrean zuenak, ondorioz, azken judizioko eguna oroitaraz ziezaiokeen Teofilo Mariari, orduan ere halatsu etorriko baitzen Jainkoa bera ere –ezpata eskuan, koroa buruan eta argi distiratsua nonahi–, bere epaia emateko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen... komunista jainkogabe zikin haiek bezala... komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan:
|