|
Beñardo, izan ere, euskaraz bizi zen eta euskarak bizi zuen? atera ere, ur garbi fresko bat bezala ateratzen zitzaion ahotik ume umetatik edoskitako hizkuntza, goitik beherako
|
bidean
erraz bezain oparo hedatzen zena eta, bere ibilian, ibai ur handi edo errekasto jostalari bihur zitekeena, ur jauzi edo ur zurrunbilo: hots, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri; esan nahi baita, hamar urte zituenerako, euskarak eta euskarak bakarrik antolatuak behar zituela Beñardok burmuinak, non baitzeutzan adimen irudimenen izatea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituztèn nerbio zirkuituak eta bestelako azpiegiturak. Beñardoren neuronak elebakarrak ziren ezinbestean, halakorik esaterik bada?, hamar urtetan garatu eta osatutakoak mila estimuluren eraginpean, gelditzen ez den makina baita garuna, baita lotan dagoenean ere; Beñardok, ondorioz, euskararenak eta euskararenak bakarrik zituen burmuinetako bide sare haiek, begiz ikusten zuèn mundua ulertzera zeramatenak, baita bere egitera ere, mundua bere eginez egiten zuen munduak, aldi berean, bere?, ahoan artikulatutako hotsen bidez, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz bat bitarteko, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri bat, oztopo handirik gabe.
|
|
Baina Beñardo, menturaz, alor hartan ere alfer hutsa zen, eta alferkeria zuen bere desinteres interesatuaren arrazoi; edo, beharbada, ez zuen beste hizkuntza bat ikasteko beharrik sumatzen. Beñardo, izan ere, euskaraz bizi zen eta euskarak bizi zuen... atera ere, ur garbi fresko bat bezala ateratzen zitzaion ahotik ume umetatik edoskitako hizkuntza, goitik beherako
|
bidean
erraz bezain oparo hedatzen zena eta, bere ibilian, ibai ur handi edo errekasto jostalari bihur zitekeena, ur jauzi edo ur zurrunbilo: hots, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri; esan nahi baita, hamar urte zituenerako, euskarak eta euskarak bakarrik antolatuak behar zituela Beñardok burmuinak, non baitzeutzan adimen irudimenen izatea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituztèn nerbio zirkuituak eta bestelako azpiegiturak –Beñardoren neuronak elebakarrak ziren ezinbestean, halakorik esaterik bada–, hamar urtetan garatu eta osatutakoak mila estimuluren eraginpean, gelditzen ez den makina baita garuna, baita lotan dagoenean ere; Beñardok, ondorioz, euskararenak eta euskararenak bakarrik zituen burmuinetako bide sare haiek, begiz ikusten zuèn mundua ulertzera zeramatenak, baita bere egitera ere –mundua bere eginez egiten zuen munduak, aldi berean, bere–, ahoan artikulatutako hotsen bidez, esaldi kate distiratsu edo ateraldi zorrotz bat bitarteko, birao lotsagabe edo bertso hunkigarri bat, oztopo handirik gabe.
|