Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 115

2002
‎Otegi txaloka hasiko ez dela badakit, adibidez, egoera den bezalakoa baita. Inporta zaidana da batean eta bestean hori analizatzen eta bere bidea egiten hastea. Espainiako eskuina hortik joango den itxaropenik ez daukat.
‎Ez da, ondorioz, ameskeria hutsa jite honetako Euskal Unibertsitatea indarrean jartzen hastea, bidea egiten hasia den egitasmoa baizik. Mondragon Unibertsitateak hautu hori egina du eta lehen urratsak ematen hasia da.
2003
‎Arren eskatu nion eta garbi asko esan ere bai baldintza hori bete ezean ez egitekoren bat egiteko gai nintzela, erabat nire onetik ateratzen nintzelako. Nobela bat bukatzen ari zarenean azken egunak tristeak eta grisak izaten dira, eta argitaletxera bidaltzeko estalkian sartu eta begira geratzen natzaiolarik, ez da askotan saminik sentitzen, arintasuna baizik, hainbeste ordu kendu dizkizun izaki hori bere bidea egiten hasiko delako, bere gisara jitoan badoalako. Mundua txikia da eta ondoren, erakusleiho batean harro edo norbaiten eskuetan maitekiro ikusten duzularik, apenas jeloskortasunik sentitzen den.
‎Halako batean, argia zirudien izpi bat ikusi genuen guregana hurreratzen. Itsasoaren ilunean hondoratu ostean, kanporako bidea egiten hasita, igeri eginaz eskuarekin heldu nahi den argi izpiaren antza zuen. Eta harantz joan ginen.
‎Nik uste dut on genukeela —politikariak erratzen badira ere— geure bidea egiten hastea, eta honako Espirituzko Jardue rok proposatzea, aurrena gure buruei eta gero gure politikariei:
‎Eta mezu hori jende arrunta —ez euskaldun, ez euskaltzale, ez abertzale den gehiengoa— barneratzen ari da. Gure artean ere halako ustea bide egiten hastea baizik ez da falta, Nafarroako Gobernua ren aspaldi honetako erabaki eta neurri guztiek beren zentzua aurkitzeko. Une honetan, sentipen horixe dugu etsairik handiena.
2004
‎Gero, oihalean pintura ematea besterik ez da geratzen. Olio pinturaren hasiberrientzako aholkuak Hona hemen pinturatik olio pinturarako bidea egiten hasten direnentzako gomendio batzuk. Jarri pintura gutxi paletan.
2005
‎Baina Eskualdunak hutsunea utzi zuenean, hutsune hori bete beharrez, euskalzale batzuk elkartu eta Pierre Lafitte zuzendari izendatuta Herria astekaria sortu zuten 1944an. Tramite eta diruarazoak gainditu ondoren, Eskualdunak utzitako oste edo ondorenaren eragina gainditu behar izan zuen lehendabizi eta bere bidea egiten hasi, batez ere haren pentsamolde erradikaletik aldenduz. Bere aurrekoaren moduan, hamar mila ale ateratzera heldu zen lehen hamar urteetan; 50eko hamarkadan gailur gailurrean zegoen.
‎Baina Ebanjelioaren indarra bere bidea egiten hasia zen jadanik. 217an aita saindu hautatua izan zen Kalisto, Karkoforo giristinoaren esklabo ohia, bere nagusiak libratua.
‎Cares ibaiaren ertzeko bidea eginez hasi genuen ibilaldia. Aldapa gogortzen zenean, Idoia atzean geratzen zen, eta eskua ematen nion.
2006
‎Batasunaren erranetan, Euskal Herri osorako burujabetza fiskalaren aldeko bidea egiten hasteko tenorea da. «Ez da momentua zenbait zerga biltzeko eta bertze batzuetan aldaketa ttiki batzuk proposatzeko.
‎«Ez da momentua zenbait zerga biltzeko eta bertze batzuetan aldaketa ttiki batzuk proposatzeko. Garaia da Kontzertua eta Komenioa gaindituz burujabetza fiskalaren aldeko bidea egiten hasteko Euskal Herri osorako, behar dugun erritmoa markatuz eta estrategia amankomun baten inguruan indarrak bilduz. Kontuan eduki behar dugu Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereak ez dutela inolako ahamen fiskalik».
‎Orain itzulerako ordua da, alabaren gaixotasunak sortutako beldurra uxatzeko unea, hodei beltzen artean ostarte distiratsua agertzeko garaia, atzera begiratuz aurrera egiteko sasoia. Tinta beltza bidea egiten hasi da argipean, ostera ere.
2007
‎Agirreren gose greba hari esker, ikusmen urritasunak dituztenen eskubideen hutsunea agerian geratu zen. Agirreren aburuz, «plazaratutako egoeraren larritasuna onartu dute eta bere bidea egiten hasiak dira. Dena dela, badakite erantzuna eman behar zaiola, baina ez dira horretarako gai, borondaterik ez dutelako».
2008
‎Hala da behintzat jarduera soilik politikoari armatuari baino garrantzi handiagoa eman nahi dionarentzat. 2003an Batasunaren ilegalizazioa bide egiten hasi zenetik, nabarmen ikusi da ezker abertzalearentzat askoz onuragarriagoa dela hauteskundeetan egotea ez egotea baino.
‎Astekari honek joan den azaroan intentzio horiek aurreratu zituen. Gaur, apustu hori bidea egiten hasi da proiektu zehatz eta errealen bidez, beste bide tradizional batzuk ahaztu gabe, noski. Eta are garrantzitsuagoa:
‎Gainera, LCD teknologia zaharkitua geratzen ari da OLEDekin alderatuta: OLED teknologia bidea egiten hasi besterik ez da egin.
‎Baietz!, eta Tomasen eskua Rosaren kuleroetarainoko bidea egiten hasten da.
2009
‎Argitaratu gabe ere, testua bere bidea egiten hasi eta komentuetatik atera zen. Julian Casanova Zaragozako Historia Garaikideko katedradunak, esaterako, oso kontuan hartu zuen La Iglesia de Franco liburua egin zuenerako.
‎Bitartean heldu eskutik ibilbide luzeko poema liburua argitaratu zuenetik zazpi urtera iritsi da Bilbao New York Bilbao, ikusmin bizia sortuta. Gaztelaniazko edizioaren bezperan, lehen nobela ere bidea egiten hasi da.
‎Interneten ematen ari diren eztabaidek, egia jakiteko baino gehiago, haren bila bidea egiten hasteko lagungarri direla diote hainbat adituk.
‎Blogari ez diogu egitura zurruna ezarri nahi. Bidea egiten hasteko, blogean dauden atalekin hasi gara: manipulazioa, Zen plana, hausnarketak, galderak, gomendioak...
‎Aurrerabiderik gabeko ahalegin ugari geratu zen bidean. 1964an, Baionan, hainbat euskal idazlek egindako biltzar batean batasun bidea egiten hasteko proposamen batzuk onartu ziren. Lau urte geroago, 1968ko urrian, Euskaltzaindiak Arantzazuko Batzarrean batasunerako bidea ireki zuen.
2010
‎1960ko hamarkadan bidea egiten hasitako ikastetxeak dira bi horiek. Bietan, 0 urte bitarteko ikasleak dituzte egun, eta hezkuntza kooperatiba gisara dihardute.
‎XX. mendeko 60ko hamarkadan, erregimen politikoa aldatu beharra euskal gizartearen gehiengo zabal baten aldarrikapena bihurtu zen. dinamika horretan murgilduta, ordura arte debekatua edo gaizki ikusia izan zen guztia, begikotasunez begiratzen hasi zen. abertzaletasunak gidatutako euskal nortasunaren berpizkundea abian zen, euskararen aldeko mugimendua barne, eta abertzaletasunaz kanpoko sektore asko ere joera nagusi horretara bildu ziren. ikastolen mugimendua berreskuratu eta berreraikitzen hasi zen urte haietan, euskal iritzi publikoa euskara deskubritzen hasi zen. gurean beste hizkuntza bat egon bazegoela hasi zen ohartzen, diktadura frankistak ezarritako debekuari muzin eginez. pixkanaka, euskara modan jarri eta erdaldun askorentzat hizkuntza hori erakargarri bihurtu zen. Jende andana hasi zen euskara ikasten. euskal kanta berria ere bidea egiten hasi zen eta jendaurreko erakusleiho ezin hobea eskaini zion euskarari. euskara batuak lehen urratsak eman zituen eta, aldeko zaletasunak eta kontrako jarrerak agerraraziz, euskararen corpusa hizpide —eta auzi— bihurtu zen. Corpusa ez ezik, gure hizkuntzaren statusaren gaineko kezka ere gizartean hedatu zen. gizartea zein euskaltzale gehienak —ez guztiak— erabateko ezjakintasun soziolinguistikoan murgilduta zeuden. horrexegatik, hizkuntza ezagutza eta hizkuntza erabilera ez ziren analitikoki behar bezain ongi bereizten eta euskara ikaste hutsak hizkuntza hori biziberritzeko nahikoa izango zela uste zabaldua zen. aldeko iritzi publikoaren haizeak bultzatuta, ezjakintasun egoera hura lur emankorra zen itxaropen itsua lora zedin.
‎Aurten ere Vodafone karpa izango dugu Kobetamendin eta, eta bertan programazio paraleloa izango da entzungai. Bilboko, Madrilgo eta Bartzelonako DJ esanguratsuenekin batera, Euskadiko musika esparruan bidea egiten hasi berri diren talde onenetako batzuk ere pasatuko dira Vodafone karpatik. Programazio honekin, antolakuntzak lekua egin nahi dio proposamen ez hain ezagunei ere.
‎Madariagak, gerrak Euskal Herrian iraun zuen bitartea, ia denbora osoan, Arin Mendi atoiontzian egin zuen lan. Ekainaren hasieran Euzkadiko JaurlaritzakKayue kanoaren agindua eman zion eta Bilbotik Baionara bidea egiten hasi zen, pertsonak eta korrespondentzia garraiatuz. Misio berri honetan ez zuen askorikiraun nazionalek Bilbo handik egun gutxira hartu zuten eta.
‎Orain, Juan Jose Ibarretxe mundu akademikoan bidea egiten hasi da, eta batere zalantzarik gabe, ekarpen handiak egingo ditu. Abentura berri horretan onena opa diot noski.
‎Orobat, onartu beharrean gaude gehiegizko xahutzeak eta garapen ereduen desorekak, etorkizun ez oso urrunean proiektatuta, egoera jasangaitzera eramango gaituela ingurumenaren eta biofisikaren ikuspegitik, eta horrek ere ekarri du iraunkortasunaren beharra. Iraunkortasunerantz bidea egiten hastea premiazkoa da; izan ere, mundu osoan hondatzen ari dira ekosistemak, eta horrek muga nabarmena ezartzen du denbora aldetik. Ez daukagu denborarik ametsetarako, espazio berriak sortu, ilargia kolonizatu edo itsasoaren azpian hiriak eraikitzeko eldarnioetan ibiltzeko; daukagun ingurumen bakarretik geratzen zaiguna salbatu behar dugu eta jada hondatuta dagoena lehengoratzeko inbertsioak egin behar ditugu (Goodland & Daly, 1996).
‎Filosofian erlijioaren nagusigoa ahultzeko bidea egiten hasia zen, eremu sekularra indartuz, eta testuen interpretazio zabalagoa bultzatuz. Norbere iritzia ezezik, besteenak ere kontuan hartzekoak izan zitezkeen, arrazoimenaren erabilpenak emaitza diferenteak eman ahal zitzakeelakoan.
‎Bistan denez, maila eta eremu batzuetan Frantsesa bidea egiten hasia bazen ere, gizartea aski tinko mantentzen zen Iparraldean eta garaiari zegokion kultura garapena bideratu zuen; are gehiago dena, elebakarra izatea ez zen oztopo izan munduan barna ibiltzeko ere.
‎Araban gauza bera gertatzen zen; gehiengoa euskaldun mantentzen zelarik, erdara bidea egiten hasi zen toki eta gizarteko maila batzuetan, Gasteizen bereziki, bidaiariak ohartu ziren bezala. Gainerako lurraldeetan ere zabaltzen ari zen zenbait jende mailatan, baina ez eskualdeka.
2011
‎Komunikabideak indarra hartzen joan ahala, elkarteak haietan bere lekua izan zezakeela jabetu ginen. Garai hartan mendizaletasunak hedabideetan ez zuen gaur egun duen lekua, eta horretan bide egiten hasi nintzen. Propagandarako beti izan dut trebezia.
‎Egin Dezagun Bidea, presoen eskubideen aldeko herri ekimena, bidea egiten hasi da Nafarroan ere. Bihar, lehen urratsa egingo du; izan ere, manifestaziora deitu dituzte herritarrak:
‎Eta heldu hintzelarik, ni heuregana nindoala, euskaltegiko atarian zunan? nola hurbildu hintzaidan, irribarre zabal loratu berri eta aldi berean herabe bat ezpainetan, begiak nireetan tinko, begiek bat egiten duten horretan nekez esaten diten gezurrik?, eta nola inkontzienteki hire besoak gorputzetik libratu eta nireenganako bidea egiten hasi ziren, maitagarriro, besarkatzera bahentorkit bezala. Gorputzak mintzoak baino hobeto ematen ditin aditzera makina bat gauza, izan ere, eta aurpegia horrela argitzen denean, argitasun hori entzun ere egiten dela, gauza benetakoak adierazi behar ditin inondik ere; egoki interpretatzen asmatu behar!
‎Niretzat garrantzitsua izanik ere, ez zen gertakari hori luzapena eskatzeko erabili nuen arrazoi nagusia, idazle gisa bidea egiten hasteko antolatu nahi nuen bizimodu berria baizik. Dante Allighierik Beatrice hil eta berehala ez zuela beste emakumerik maitatuko erabaki zuen, eta maite hilaren omenez idatzi zuen Vita nuova. Geroztik idazle batek baino gehiagok erabili dute izenburu hori bizimodu aldaketa iragartzeko.
2012
‎Gaurkoa meditatzeko eguna izango da zure bizitzaren inguruan, helburu berriak ezartzeko eta zure ametsei bidea egiten hastekoa.
‎Kantuekin burutzen duen antzeko eragina zuten niregan Benitoren hitzek: laztantzen ninduten, barneratzen zitzaizkidan, nire baitan euren bidea egiten hasten ziren, eta denbora baten ondoren, lau urteren bueltan, beharbada, sumatzen nituen printzak nire psikologian, gauza askorekiko jarreran, bizitza ikusteko moduan; baina ez hitz haiek neureganatu eta modu berean eta hark erabilitako sintaxi zehatzarekin errepikatzeko, zeren aitortu behar dut sintaxi jostun ona dela Benito.
‎Artean bizitzak bide bakarra zuen, Urrestillako ametsetik zerurakoa, Paristik 864 kilometrora bizi nintzen eta on nahiak 140 kilometro harantzago era­man ninduen. Betiko ametsa izan nuena gauzatzera, sotana hartzeko beharrezko zen bidea egiten hastera, Xabierreko gaztelura. Ez da bada ametsik eta fan­tasiarik kabitzen gaztelu batean!
‎Bai, bere bidea egiten hasi da.
‎Ordenagailuei lotutako teknologien hedapenak betiko aldatu zuen zinemagintza; bada, ordura arte maketen edo gaininpresioen bidez egindako efektu bereziak ordenagailu bidez egiten hasi ziren.
‎Helburu horiek lortzeko hainbat ideia dituztela esan dute elkartekoek eta, besteak beste, herriko animalien inguruko arautegia aztertu, Udalarekin harremanetan egon eta gaiok elkarlanean jorratzeko bidea egiten hasi eta baztertutako, galdutako animalien kudeaketa egokia egin eta animaliekin elkarbizitza hobetzeko ikastaro eta hitzaldiak antolatuko dituzte.
2013
‎Aurreratuta zeuden negoziazioak atzera bidea egiten hasi ziren, erabat eten arte. Administrazioko tarta osoa desagertu zen beraz, eta Eusenorrek eta Lurrek ere ez zuten nahikoa abilezia izan egoerak onera egin zezan.
‎Kantuak berreskuratu eta moldaketak egiteko, maketa bat grabatu dute Elkar diskoetxearen estudioan, baina ez dute ikuskizuneko kantuekin diskoa grabatzeko asmorik, oraingoz behintzat, ez baitira diskoak kaleratzeko garai onak. Etortzekotan, geroago etorriko da diskoa, emanaldiek bere bidea egiten hasia dutenean, diskoa emanaldien aurretik grabatzea, egungo panorama ikusita, «etxea teilatutik hastea» bailitzateke, De Feliperen ustez.
‎Hirugarren aldian independentziarako bidea egiten hasten da emakume detektibea. Aldi honetarako, Torrijosek bi idazle izendatzen ditu:
‎Arestian esan den moduan, Xabier Mendiguren hizkuntzaren arloaz arduratu zen. Baziren zinemagintzan zein antzerkigintzan bidea egiten hasitakoak, eta beste batzuk irratigintzatik zetozen; guztiak izan ziren proiektu berri haren zutabe eta oinarri: Txaro Arteaga, Luis Alberto Aranbarri «Amatiño», Javier Aranburu, Iñaki Beobide, Xabier Elorriaga, Martin Ibarbia, Luis Iturri, Xabier Lete, Arantxa Urretabizkaia, Iñaki Zubizarreta?
‎Modako iraultzen inguruko komunitateak bisitatzen zituzten euskaldun ezkertzaleek, brigadetan hilabete batzuetako esperientzia bila. Bestetik, ‘gobernuz kanpoko erakundeen’ kooperazio profesionalizatua bidea egiten hasia zen.
2014
‎Benetan hezkuntzan sinesten duen gobernu batek ezin izango luke horrelakorik onartu". Haren ustez, garaia da Nafarroan gutxieneko adostasun batzuk lortzeko eta pixkanaka bidea egiten hasteko. " Bestela dugu aurrera egin".
‎Uztailera eta abuztura begira," bidea egiten hasteko beharra" aldarrikatu du EAJk," 2020an bultzatu nahi den Ignazioren bidearen zain egon gabe. Ordurako etxeko lanak eginak izan behar ditugu, eta turismo proiektu kontsolidatu bat izan behar dugu", adierazi du.
‎Txikitatik lagundu izan dut gurasoen jatetxean, baina postreek gehiago erakartzen ninduten; askatasun handiagoa dago mundu horretan gauza berriak egiteko. Garai hartako maisuengandik ikasi nuen, eta handik aurrera nire bidea egiten hasi nintzen, izozkiak ulertzeko modu berri bat garatuz. Jende gehienak izozki hitza gozotasunarekin lotzen du; zuk, ordea, gaziak ere egiten dituzu.
‎Inoiz ez zitzaidan otuko garbigailuari bere ideia politikoengatik galdetzea, faborez! Baina zulotik ateratzeko duen indar eta nahiaren ondorioz pentsatzen hasia naiz gure sukaldetik atera eta bere bidea egiten hasi nahi duela, bai; independentziaren bidea hartu duela, bere kabuz, beste errealitate batera abiatzeko nahia dauka. Kokoteraino dago gure izara, trapu eta arropa zikinak garbitzeaz, zulo estu eta ilun batean egoteaz, ezin dantzan egin, egunean infinitu buelta ematen bi hormek estutzen duten bitartean.
‎Garbigailu independentistak ez du oraindik indar metaketarik lortu sukaldean, labea eta hozkailua geldi baitaude. Baina garai berriak datoz eta, batek daki, beste tresnak ere garbigailuarekin batera zulotik atera eta bidea egiten has daitezke.
‎Baina Santos boxeo ingelesean trebatua zen, Gimnástica Zamacoisen, han Bilbon, Aranarekin eta Amilibiarekin. Londreseko joko olinpikoez geroztik bide egiten hasi zen boxeo ingelesa, borroka frantsesa baztertuz. Eta, bertzalde, Santosek ez zituen maite ostikadak.
2015
‎Horixe duk borrokarako gustuko dudan kemena. Begira, ofizio berri honetan bidea egiten hasi arte hi ez hadi ezertaz kezkatu. Nik lagunduko diat, nik aurreratuko diat duan dirua, hotel honetan biziko haiz, fakturak eta neuk ordainduko dizkiat, hi saiatu hadi gogor ondo boxeatzen.
Bidea egiten hasteko berehalako bi lantegi jartzen dizkio sindikatuak bere buruari: proposamen soberanistari" izaera soziala" ematea, eta" egungo esparru juridiko politikoa gainditzea nahi duten euskal sindikatu guztiekin hausnarketaeta azterketa eremu bateratua" sustatzea, proposamen horren edukiak lantzen hasteko.
‎Bakeari buruzko" hitz jarioa" utzi eta bakerako bidea egiten hastera deitzen dute bi sindikatuek: bakeranzko prozesuak gauzatu, gatazkaren oinarrian dauden arazo politikoei ekin eta distentsio eta humanizazio guneak garatu:
‎Politikariak bere poltsikoekin soilik kezkatuta zeuden bitartean, Banca Civica bere bidea egiten hasi zen. Irmotasuna erakusteko, hasieratik esandako mantra errepikatu zuten behin eta berriz:
2016
‎dioen pankartaren atzean joango gara, eta goiburuak adierazi nahi duena zera da; amnistia aldarrikatzea ez dela nahikoa, eta berau ezin dugula lelo huts eta lortuezin bilakatzen utzi. Amnistia preso eta iheslari denen etxeratze gisa ulertuta, gaurdanik bidea egiten hasi behar dugu, pausoz pauso baina etenik gabe, ez baita izango egun magikorik denen etxeratzea ekarriko duenik. Bestalde, amnistia bere osotasunean kontzeptu politiko gisa herri honek burutu beharreko prozesu independentistan eta horrek duen arrakastaren eskutik etorriko da.Orain gutxi arte, amnistia, arlo guztietan ukatzen gaituzten gobernuekin sinatutako akordio politiko negoziatua izango zela pentsatzen genuen.
‎PSOEkoen eta PCren jokabidea garbi zegoen: Mugica Herzog inperialista urdinengandik hurbilago zegoen inolako euskaldunengandik baino, eta PCk, sozialdemokraziaren bidea egiten hasia, antiabertzale jarraitzen zuen, eta aldaezin; baina, Euskadiko Ezkerra 1981 urte hasieran:
‎Solaskidearen hitz jarioak kulunkaturik, goxo doa Gorospe, argi izpi mehe bat bezala burutazio bat bide egiten hasi zaionean gogoaren baitan. Inori entzundako zer edo zer, garrantzirik gabe airean aienatzen dena baina nolabaiteko aztarna bat, hondar bat subkontzientean uzten duena, agidanean zerbaitez ohartarazi nahiko gintuzkeen taupadatxo bat.
‎Liskar eta kalapita horiek zirela eta, inoiz ez ziren Bergaratik mugitzen, eta hortaz ez bata ez bestea ziren bere helburura iristen. Ordea, zioen Monzonek, gutxieneko adostasun batean elkar hartu balute, bidea egiten hasi eta Maltzagaraino behinik iritsiko ziren elkarrekin, eta bidearen puska bat, biei ala biei komeni zitzaiena, egina zuketen, gerokoak gero. Era berean, eta hauxe da Telesfororen irakaspena parabola hau kontatzean, euskaldunen artean hor gabiltza errietan eta ahakarrean, batzuek Euskadi askatu eta gorria nahi dutela, besteek aldiz Euskadi askatu eta xuria, komunistak eta kapitalistak elkarren kontrako borrokan.
‎Ez dut ukatuko, lanbide honetan bidea egiten hasi eta aurrera jarraitu nahi nuelarik, Goenkalen egiten ari nintzen lanaren errekonozimendua jasotzea handia izan zela niretzat, bai kaleko jendearen aldetik eta baita profesioko lankideen aldetik ere. Handia da hori, jakina.
‎Bai, Euskal Telebista bidea egiten hasi zenean bagenuen ilusioa. Zenbat serie, zenbat film eta zenbat marrazki bizi!
‎Naziak boterera heldu aurretik Protokoloen milaka ale argitaratu ziren, eta hiri nagusietan Protokoloen inguruko eztabaida eta ikerketa taldeak sortu ziren. Gainontzeko estatu boteretsuenetan Siongo jakintsuen protokoloak liburua bidea egiten hasi zen. Kasu gehienetan Inperio Errusiarreko jeneral eta ofizial erbesteratuak zabalduta.
2017
‎Interneten ere agertzen gara. Moda munduan bidea egiten hasteko baliabideak dira.
‎Ez zenuten, ez nuen ulertzen zer ari zitzaidan gertatzen. Baina bidea egiten hasi ginen. Harriz harri.
‎Ez genuen asmatu hainbatekin. Baina bidea egiten hasia zegoen. Zabala zen, bidea, esan nahi dut.
‎Utzi? Aukerak berak harri eta lur laga du eta, aldi berean hasierako durduzaren azpitik jabaldura bide egiten hasi da xendra baten modura; ze ihesbidea seinalatze hutsak, amore eman ez izana nabarmendurik, harrotu egin du bere burua, nahiz eta hondoan jakin Guillermoren hitzek ageriko egindako “noiznahi utz dezaket” hori aukera ezinezko baten arrastoa baino ez dela.
2018
‎Bide berria ireki duzu Zuzenbidean, ohiko bidea egiten hasi zinena.
‎Hor ere pausoka egingo dugulako bidea... Baina noski hik garbi daukekan bezela, bide egiten hasi beharra zeok, aurrez aurre ez bada ere, azpiak janez, lan munduan ere gure aldeko birusak zabalduz...
‎«Programaren egitura islatu dugu espazioan, eta artista bakoitzak bere espazio propioa hartu du». Komisarioak nabarmendu du kalitate oneko proposamenak direla oro har, eta, bidenabar, Euskal Herriko artean «Artista Berrien Programa bezalako ekimenek» zer nolako garrantzia duten azpimarratu du bidea egiten hasiak diren sortzaileei aukerak zabaltze aldera. «Gazteen talentua» sustatzeko beharra defendatu du, halaber, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak.Ugaria da artistek eremuari eman dioten forma, espazio beteagoetatik soilagoetara.
‎Hain zuzen ere, ikerketa bat dute abian, ikusteko zer egin den auziaren inguruan orain arte, eta hemendik aurrerako urratsak erabakitzeko. Gomezek adierazi du lan horiek guztiak eginda utzi zituztela, eta proposamen zehatzak ere bazirela mahai gainean bidea egiten hasteko. Prozesua moteltzeko nahia ikusten du foru gobernuaren egungo jarreran.
2019
‎Fiskal nagusiak ez zituen zuzenean akusatu arduradunak, eta epailearen esku utzi zuen ikerketapean jarri edo ez. Hark, ordea, ez du ezer erabaki.Osakidetzako oposizioen gaia bidea egiten hasi da epaitegietan, baina ez han bakarrik. Arlo politikoan, Eusko Legebiltzarrean datorren astean eztabaidatuko dute Jon Darpon Osasun sailburua gaitzesteko proposamena; Elkarrekin Podemosek aurkeztu du eskaria, eta EH Bilduren eta PPren babesa izango du.
‎Osakidetzako oposizioetan salatutako iruzurra bidea egiten hasi da epaitegietan. EAEko fiskal nagusiak jarritako salaketaren harira, Gasteizko bigarren instrukzio epaitegiak auzibidea zabaldu du.
‎Inaxiok beste zurrutada luze bat eginez, begira begira gelditzen zaio lagunari. Hartutako alkohol kopuruak bere bidea egiten hasiagatik ere, haren begiei orain arte erakutsi gabeko hoztasuna darie. Jarraian, bizkarrari eragin, eta haren eskuetan jostailua baino ez den Colt metrailadoreari miresteari lotzen zaio berriz.
‎Ostalaritza mundura begirako lehen proiektuak bideratu dituzte, eta aurten bide horretan sakontzeko asmoa dute," euskal sagardoak presentzia handiagoa izan dezan". Honez gain," zuzeneko salmentan eta esportazioan bidea egiten hasi nahi genuke". Nazioartean saretzenSagardoaren Lurraldea etenik gabeko mugimenduan dabilela nabarmendu du baita bertako sagardogileen ordezkari Joxe Anjel Goñik. Produktu eskaintza berritzen batetik; sagardo ekologikoa, sagar zukua, apardun sagardoa... aipatu ditu. Horrekin batera, duela bi urte Sagardo Foruma eta hortik joan den irailean topaketa batzuk antolatu ziuzten.
‎Erreibindikazioaren oinarrian itzulpenarena zegoen, horixe egia, baina euskaratik erdaretara eginarena. Ez ziren aipatzen erdaretatik euskarara egindako itzulpenak, nahiz ordurako bidea egiten hasita zeuden Igela argitaletxea osoro itzulpenei emana, Literatura Unibertsala bilduma, Elkar argitaletxeko literatura sailean integratutako lehen itzulpenen ibilbidea, Erein argitaletxearen Bartleby itzulpen saila...
2020
‎Bertakoek argitu dutenez," aldaketa asko" behar dira Pasai Antxon. Herritarrek pazientzia izan dute hainbat hamarkadatan, baina askori amaitu egin zaio pazientzia, eta, hitz politen aurrean, euren bidea egiten hasiko dira batzuk," herria bizirik dagoela erakusteko".
‎Kontrako bidea egiten hasiko gara gu datorren astetik aurrera, etenaldi hau eta gero: herrian gertatzen dena zuen etxeetara eramango dugu, duela 26 urte pasatxo egiten hasi ginen bezala.
‎Alegia, amak omentzeak ezer gutxirako balioko zuela, Morenori bost gol sartuz gero, haietako bi Sagarnaren eta Borderen botetatik, eta Goñik eta Zubeldiak hamaika huts eginez gero aurkariaren ate hutsaren aurrean. Irabaztea eta datorren denboraldirako bidea egiten hastea zen funtsezkoena haientzat. Berdin dio Calderak entrenatzaile segituko duen.
‎2001eko otsailaren 17an, Donostian, Kursaal jauregian eginiko ekitaldi batean, Ibarretxek estatutuaren erreformaren eta herri galdeketaren «zilegitasuna» azpimarratu zuen, eta, hiru hilabete geroago hauteskundeak irabazi eta gero, asmo hori bidea egiten hasi zen, EAJk, EAk eta Ezker Batuak osatutako gobernuaren bitartez. Eusko Legebiltzarrak autogobernuari buruzko eztabaida monografikoa egin zuen urte hartako urriaren 25ean, eta, hirukoaren babesarekin, aurrera atera zen «autogobernuan sakontzeko batzorde» baten eraketa.
‎15 urterekin Iruñera joaten hasi zen palan jokatzeko. Dohain bereziak zituela erran zioten eta pixkanaka bidea egiten hasi zen, Nafarroako selekzioan eta Espainiakoan parte hartuz. «Bizitzako ikasgai aunitz ikasi ditut, errespetua, elkarlana, pertsona izaten irakatsi didate eta baita mundua ezagutzen ere».
‎Zenbait metro urrunduta, beste bazterrera hurbildu zen kaiko ertz ertzera iritsi arte eta hango ontziaren eta harriaren arteko uretara so geratu zen. Arnasa hartzen, astiro astiro, kolpe itzela erreakzioari bide egiten hasi zitzaion. Buruko minak zegoen eta tupustean konturatu zen klok klok haiek, hain bortitz eta oldarkor sentitzen ari zenak, ez zirela ontzi kroskoen harriaren aurkako jotzea, barneko bihotz taupadak baizik.
‎Bai, ordea, erdal ikertzaileen artean; horretaz arduratzen dira hamaika erakunde eta ikertzaile. Hala, zuzendariaren eta ingurukoen laguntzarekin, baina pentsamenduz umezurtz, nire bidea egiten hasi nintzen. Hasteko, oinarrizko datu baseetan arakatu nuen.
2021
‎Emanaldi monografiko bat edo kantaldi bat sor zitekeela iruditu zitzaion Xabierri". Bidea egiten hasteko, Baga Biga Produkzioak ekoiztetxeari proposatu zioten ideia. " Eta berehala jarri zuten martxan.
‎Historian lehen aldiz Euskal Herri osoa bere baitan eratuko duen mugimendu identitario bat abiaraziko da, bada, eta mendearen azken hondarretan, Sabino Aranaren eskutik, foruzaletasunetik nazionalismorako bidea egiten hasiko da mugimendu hori. 1892an argitaratuko du Aranak bere lehen lana (Bizkaya por su Independencia), Casalek Lore Jokoetan bertsotan ‘Zazpiak bat’ aldarrikatu eta urtebetera.
‎Larrinagak azaltzen duenez, gerraurretik zuen proiektu berari heldu zion euskal kulturgintzak gerraostean berriro bidea egiten hasi ahal izan zuenean; gerrak eta frankismoaren errepresioak asko ahuldu bazuen ere, mugimenduak oinarrizko ideia berak zerabiltzan esku artean:
‎Artista amateurrak komunitate bat dauka, inguruan". Eta paradigma oso bat bidea egiten has liteke, hasia da, ertzean. Kalitatez, eta erabat bestelako parametrotan.
‎Europan, telebistaren lehen hamarkadetako garapena kate publiko estatalen eskutik etorri zenez, estatuak kultura nazionaltzat hartzen zuena izan zen tokian tokiko masa kultura, eta horri merkatu handiagoei zuzendutako eskaintza globala gehitu zaio, enpresa pribatu multinazionalen eskutik garatua. Euskarazko kulturari telebista autonomikoaren plazan sortu zitzaion eremu horretan globalaren eta estatalaren ondoan bidea egiten hasteko aukera, eta bertsolaritza izan da aukera hori baliatzeko gaitasuna erakutsi duen alor bakanetako bat.
‎Lehen esan bezala, anHitzak proiektuaren ondorioa da Aniztasunmahaia. Bidea egiten hasi gara, eta oraindik egiteko asko dago. AMIA bat osatu da honakoak aztergai hartuta:
‎Besteren artean, gaien artean dagoen interkonexioa erraztu dela, ikasgaian hain gotortuta dagoen BHn ere. Eta, literaturaren didaktika horretan bere bidea egiten hasi dela iruditzen zaio, beste jakintza arlo batzuekin zubiak eraikiz, bere sasoian hain harreman naturala ez zuen beste arloekin ere bai; adibidez, matematikak edota azken urteotan erabat zeharkako bihurtu diren IKTak. Baina, ez da ikasgaien arteko harremana soilik estutu dena; bere iritzirako, literaturaren baitako gaiak ere lotura eta harreman handiagoz lantzen direla azaltzen du AIR1 ek, orain dela hamarkada batzuekin alderatuz.
‎hor dago Nafarroako adibidea, Eusko Legebiltzarreko egunerokoa eta Espainiako Gobernua. Geneukan marra bat igaro dugu eta bidea egiten hasi gara; EH Bildurekin, beste alderdi batzuekin... Egoera tradizionala zena aldatu den heinean, gure jarrera ere aldatu egin behar da.
‎Haren hitzetan, PPk eta PSOEk ez dute parte hartu «estatu espainolaren demokratizazioan», eta bide horretan pausoak eman dituztenak katalanak eta euskaldunak direla azpimarratu du. Alde horretatik, legebiltzarkideen bi heren erabakitzeko eskubidearen alde daudela zehaztu du Iriartek, eta nabarmendu garaia dela «esku balazta kendu» eta autodeterminazioaren bidea egiten hasteko.
‎(Oharra: pribilegio bat baino gehiago duenari, bidea egiten hasi ez bada, etxerako lanak pilatuko zaizkio)
‎Emanaldi monografiko bat edo kantaldi bat sor zitekeela iruditu zitzaion Xabierri”. Bidea egiten hasteko, Baga Biga Produkzioak ekoiztetxeari proposatu zioten ideia. “Eta berehala jarri zuten martxan.
‎Gaurkoa pasata, bihar esnatu nahi luke. Bada bidea egiten hasteko garaia. Ezin du sufrimenduaren zama seme alaben gain utzi.
2022
‎2.1 azpiatalean aipatu dugun bezala, argi samar dago gizonezkoen artean toka egiteak zer konnotazio dituen, zer iradokitzen duen –nahiz hor ere eboluzio bat ikusi dugun–; emakumezkoen artean, berriz, Echeverriak (2001, 2003)" espazio anbiguoa" zeritzon batera garamatza hitanoak. Espazio hori haien alde bideratzeko saiakeren lekuko izaten ari gara; noketa esanahi berriz beztitzeko ahalegina, nahiz oraindik bere bidea egiten hasi besterik ez den egin eta gaur gaurkoz definitzeke dagoen.
‎Portugalen eutanasia despenalizatzeko legea bidea egiten hasi da berriro
‎Akuilu lana egiten dugu. Bidea egiten hasteko eskatzen diegu.
‎Zer gomendio emango zeniokete kirolean bidea egiten hasten ari den nerabe bati?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia