Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2003
‎Ez zuen adorerik izan, gainera, manpara pixka bat zabaldu eta intrusoa nor zen begiratzeko. Begiratu gabe zekien, baina, Ana zela haginak garbitzen ari zena, nola ez, pentsioko beste inork ezin zituelako haginak hain dotore garbitu, inork ezin zuelako, bide batez esanda, hain soinu eredugarria egin haginak garbitzean.
2004
‎Logika honen zentzuan ulertu behar lirateke nik uste Luis Fernandezen burutapenok. Bide batez esanda, burutsuak: –Euskal Herria gizarte plurala dela diote, aberatsa bi kultura dituelako, erdaldunena eta euskaldunena, eta euskara guztion ondarea dela.
‎azken hamarkadotan euskarak bereganatu dituen erabilera esparru formal batzuk dituela gogoan isuri duen iritzia isurtzeko. Alabaina, erabilera esparru formal horiek, bakanak eta minorizatuak bide batez esanik, ez al dira euskararen egoera orokorra ikusteko ispilu eskasegia. Zatiaren bitartez osotasunaren berri aditzera eman nahi izaten denean, era horretan lardaskatzen da gehienetan egoera soziolinguistikoaren zinezko egoera.
‎Bi nazio nortasunen arteko sokatira indar kontua da, ez nahikunde arazoa: bide batez esateko, indar horien artean indar gehienak materialak dira, ez psikologikoak.
2008
‎»Post scriptum: Ez dizut kontatu Blandlyk? bide batez esanda, itsasontzi bat bidaliko du gure bila abuztuaren azkenetarako azaldu ez bagara, primerako gizona aurkitu duela kapitaintzarako, tente samarra, zoritxarrez, baina beste gainerakoan pagotxa ederra.
‎Konpromiso eredugarri horixe baita euskaldun berri askoren froga bikaina; leherrenak egin behar izan dituzte euskaldun bihurtzeko. Hain zuzen ere, elebitasunaren arlo pertsonalean horixe da bidea, azkeneraino abertzale erdaldun gutxik egindakoa, bide batez esanda. Hizkuntzaren bidea bide nekeza baita zinez, hizkuntza hori ama hizkuntza ez denean, eta zer esanik ez, mintzaira diglosiko baten bide malkartsua denean.
2009
‎Norari esnea hotz geratuko zaio, ordu erdi egingo du postala behin eta berriz irakurtzen, galdera erantzun gehiegi bihotzean eta kristo maitea, ezin burutik kendu aita eta semearen melodrama kontatzen duen abestia. Badago bide bat esaten dio semeak aitari Cat Stevensen ahotsean eta badakit joan egin behar naizela.
Bide batez esanik, dirudienez sukaldariek gehiago dakite zorionaz zorionari buruzko berezilari ofizialek baino. Argiñanok noizbait pozari loturiko errezeten sekretuak jakinaraziko dizkigu, eta aurrerantzean guztia izango da diferente.
‎( Bide batez esateko, jendaurrean egin dute hilketaren apologia. Iritzi horiek bortitzagoak eta legez kanpokoagoak dira, inolaz ere, De Juanaren bi artikuluetakoak baino; hala ere, inork ez die diligentziarik ireki edo konturik eskatu.)
‎aste osoa otoitzean, belauniko, besoak goiti, ezkerreko begia ahal bezain ezkerrera eta gora, eta eskuinekoa halaber ahal bezain eskuinera eta gora eramanez, margolan klasikoetan, Mariak eta Santuek erakusten duten jarreran. Bide batez esanda, nork bere burua kontzienteki nola definitzen duen sarritan ez da oso garrantzitsua: tradizio kulturalak eragin handia du, eta Joseba Arregi katolikoak bezala Fernando Savater ateoak ere gora begiratu eta arnasa sakonki hartuz eskatzen diote Goi Argiari laguntza eta etorria.
‎Bigarren adibidea txiste bat da. Bide batez esanda, Deleuzek zioen Nietzschek filosofian aforismoa eta poema baliabide estilistiko gisa sartu zituela; Zizekek ere berrikuntza garrantzitsu bat ekarri dio filosofiari: lehenengoa izan da filosofian txistea sistematikoki erabiltzen baliabide espresibo eta kontzeptual gisa.
‎Ezin da onartu zaborra dela-eta hiriburuak probintzia kolonizatzea. ( Bide batez esanda, Aldundiaren aurrekontuak ez lituzkete hiriburuek ia erabat irentsi behar.) Gure hiriburuen jarrera bera zuen funtsean Frantziak proba nuklearrak badaezpada ere antipodetako kolonietan egiten zituelarik, Mururoan.
2010
‎Polita litzateke galdetzea nork jarri zituen Interneten, eta zertarako. Bide batez esanda, Diputazioaren zigilua zuten, beraz edo Diputazioak berak edo Gilen abokatuak izango zituen. Niri ez zitzaidan inoiz burutik pasa horiek gero publiko egingo zirenik.
2011
‎Ea, neu konturatu gabe, nirekin haserretzeko motiborik eman diodan egundo. Seguru nago ezetz, ekibokazio bat besterik ez dela, errore basatia bide batez esanda, baina ez dut ezer arrazoitzeko edo eztabaidatzeko astirik, eskuineko besoa luzatu eta gogor jo nauelako kokotsean. Txorabiaturik, ozta ozta sostengatzen naiz tente, ahoko odol zaporeak eta kokotseko minak desorekatzen naute.
‎Mi hijo también va, Ixone le está esperando con el crío entzun zuenean lagunaren ahotik, eta autobusez joan behar zuela autoa Ixonek eraman zuelako, bere prestutasunak ezin izan zuen ezer egin gabe pasa eta nire burua eskaini zuen. Amaren lagunaren semearekin noa orain, Aitorrekin, institutuan nire klasean ibilitakoa bide batez esanda. Si no es por mí, no se relaciona.
‎Hasiera dibertigarria izan da, hori onartu behar dut, dibertigarria da fulamentuzko pertsona dela frogatzeko egiten ari den eginahala begiratzea, keinu kartsuz eta arazo praktikoen aurrean erabakitzaile agertuz, gero bere erabakiak zuzenean uretara jaurtitzera eramaten bagaitu ere, iragarkietan haurrek zikintzen direnean agertzen duten zoriona islatuz bustitzen denero. Bera ez da pija bat, garai batean gure medioan klase laidoztatuena, kriterio estetiko nahikoa sinplistetan oinarritutako sailkapena, bide batez esanda.
2012
‎Zortzi urte zeramatzala ezer argitaratu gabe; saiatzen zela, hamaika nobela hasia zela zirriborratzen, baina guztiek hartu zutela zakarrontzirako bidea. Eta bere literatur loria garaien kontakizunari ekin zion, behin baino gehiagotan aditua niona, eta gero eta apaingarri distiratsuagoz janzten zuena, bide batez esanda.
‎Oso itxura apala eta soila ematen diona, bide batez esanda. Nahiz eta harengatik laurehun eurotik gora ordainduko zuen.
‎Bakailaoak, beste kritikari batzuek bezala, Hots zuriaren proben PDFaren fotokopia bat jaso du argitaldariarengandik, bazkarira ekarri ez duena, bide batez esanda; ni ez nengoen prozedurarekin oso ados, baina argitaletxearen ohitura denez, lehenengo aldia da liburu bat bertan kaleratzen dudala?, ezin izan dut eragozpenik ipini. –Ona da komertzializaziora begira?, esan zidaten,, hartara, liburua kaleratu bezain laster kritika bat edo bi aterako dira, ikusiko duzu; horrek beti laguntzen du?.
‎Kafkak bazekien, bizirik segituz gero, literatura atzetik jazarriko zitzaiola, bere eskakizun azpiratzaile guztiekin, eta ziola bestela ihes egin... ez literaturari, ezta Max Brod astun horri ere. Bide batez esanda, jokaldi bikaina burutu zuen Brodekin: Kafkak ondo baino hobeto zekien Brodi bere paper guztiak erretzeko eskatzea zela ordura arteko bere obraren hilezkortasunari ate bat irekitzeko biderik behinena; barre egiten zuen hori kontatzen zidanean, eta, azken finean, literatura abandonatu nahi bazuen ere, horrek ez du esan nahi, bere autoexijentzia maila ezaguna gorabehera, harro ez zegoenik ordura arte idatzi zituen gauza batzuez...».
‎ni bezala 1960ko hamarkadan jaioa, Holokaustoak eragindako erru sentimenduak kultura juduaren azterketara, eta baita harekiko maitasunera ere? bultzatutako alemaniar horietakoa zen, uste baino zabalduagoa dagoen espeziea, bide batez esanda. Izan ere, horrela ezagutu nuen Ernst, sefardien literaturari buruzko kongresu batera lagundu nuenean nire emaztegaia, Toledora, handik baitzebilen gizona kopla zahar batzuetako hebreerazko maileguen inguruko komunikazio bat aurkezten.
‎Ikusi nindutela sumatu bezain laster, ahal bezain ozenki egin nuen oihu, eta Ostirali gauza bera eginarazi nion. Eta ahal bezain bizkor lasterka eginez, eta bide batez esan beharra daukat ez zela bizkorregi armaz zamatua nengoelako, zuzen zuzen jo nuen, lehen esan dudan bezala, hondartzan edo itsasertzean, besteak eserita zeuden lekuaren eta itsasoaren artean zegoen hilgai gizajoarengana. Harekin jardutera zihoazen bi harakinek hantxe utzi zuten, ezustean lehenengo tiroa entzun eta beldurrak airean itsasertzera abiatu zirenean, han kanoa batera jauzi egiteko; eta haiek bezala, beste hiruk ere bide bera hartu zuten.
‎Dena den, kontzientzia askatasuna onartu nuen nire jabetzan zehar. Hori bide batez esaten dut.
‎Ez ziren gu han ginenik konturatu, eta berehala desagertu ziren gure begien bistatik. Hori ikustean gure gidariak, eta bide batez esango dut gizona koldar eta doilor hutsa zela, erne ibiltzeko esan zigun, otso gehiago etorriko zirela uste baitzuen.
‎Jauzi egin eta, arriskua kontuan hartu gabe, jantzi bezain laster kanpora joan nintzen, nire zuhaizti txikian zehar, eta bide batez esango dut ordurako baso sarria zela; esan dudan bezala, arriskua kontuan hartu ez, eta armarik gabe irten nintzen, ohitura ez nuen arren; baina harri eta zur geratu nintzen, itsasora begiratu eta, legoa eta erdi ingurura, uharterantz zetorren txalupa bat ikusi nuenean, ahari bizkarra esaten genion haize oihala zeramana, eta, haizea alde zekartenez gero, uhartera erraz hurbiltzen ari zena.... Gainera, berehala ikusi nuen ez zetorrela hondartza aldetik, uhartearen hegoaldeko muturretik baizik.
Bide batez esango dut, ez zela egia. Zirudienez, Will Atkins hura izan baitzen, matxinatu zirenean, kapitaina preso hartu zuen lehenengo gizona, modu txarrean erabili zuena, eta eskuak lotu eta irain hitzak esan zizkiona.
‎Baina hori bide batez esan dut. Egurra mozten ari nintzela, konturatu nintzen zuhaixka edo sasi adar lodi baten atzean zulo moduko bat zegoela.
‎Horrenbestez, biharamunean neuk egindako sei kandela handi hartuta itzuli nintzen, ahuntz bilgorraz kandela bikainak egiten bainituen. Eta leku apal horretan sartu, eta, esan bezala, lauoinka ibili beharra izan nuen ia hamar iarda; eta bide batez esango dut abentura arriskutsu samarra zela, kontuan hartzen badugu ez nekiela bidea noraino iritsiko zen edo harantzago zer zegoen. Mehargune horren amaierara iritsi nintzenean, ikusi nuen sabaiak gora egiten zuela, hogei oin inguru edo.
‎Gaua han eman nuen, eta ez nintzen nire bizilekura itzuli; bide batez esango dut hori izan zela etxetik kanpo lo egin nuen lehenengo gaua. Gauean, lehenago ere hartutako neurri bera hartu nuen; zuhaitz batera igo nintzen, eta han ongi egin nuen lo.
2013
‎Gitarrarena, beno, osabarenean eta beti jotzen zuen lehengusuak. Orain Europatik dabil musika talde batekin, bide batez esanda. Baina hori, osabarenetik aparte, eta irratian inoiz ez, ez nuen gitarra askorik entzuten.
‎Zein ederto pasatu genuen lehengo egunean Forster koronelaren etxean. Kitty eta biok eguna bertan ematekoak ginen, eta Forster andereak gauean dantzaldi txiki bat izango genuela agindu zuen( bide batez esanda, Forster anderea eta biok hain gara lagun onak!); eta, beraz, Harrington andereño biei eskatu zien etortzeko, baina Harriet gaixorik zegoen, eta Pen bakarrik etorri behar izan zen; eta, ezetz asmatu zer egin genuen! Andrez jantzi genuen Chamberlayne, damatzat saldu ahal izateko... zein barregarria, egizue kontu!
‎– Bide batez esanda, Charles, benetan darabilzu buruan Netherfielden dantzaldi bat antolatzea. Zure erabakia hartu aurretik hemen gauden guztion iritzia eska dezazula aholkatuko nizuke; edo guztiz oker nago edo gure artean badago norbait zeinentzat dantzaldi bat, atsegin baino gehiago, zigor izango litzatekeen.
‎Egia esan, XVIII. mendea irudi sinplifikatu hura baino askoz ere aberatsagoa da, hain zuzen ere muturreko bi joera horien arteko (simetria, hoztasuna, arrazoi hutsa vs. gorabeherak, beroa, pasioa) hamaika nahaste eta sintesitarako bidea ematen zuelako. Jane Austenen benetako pentsaera, haren obran nagusi dena, ez zetorren bat Sense and Sensibility ko banaketa zurrun horrekin( bide batez esanda, obra horretan Marianne askoz ere maitagarriago egiten zaio irakurleari Elinor baino). Egia da Austen idazle augustuarra dela, baina, era berean, egia da erdigunea bilatzen zuela zentzuak eta sentiberatasunak irudikatzen duten mutur bien artean, eta ez zuela ez bata ez bestea ukatu nahi, baizik eta biekin aberastu.
‎Irrikatan nengoen jakiteko ea jaka urdina eramango ote zuen ezkontzara. Beraz, hamarretan gosaldu genuen, ohi bezala; uste nuen ez zela inoiz amaituko; zeren, bide batez esanda, jakin behar duzu izeko eta osaba izugarri desatseginak izan zirela ni haiekin izan nintzen denbora guztian. Sinesten badidazu, behin ere ez nuen kalea zapaldu, eta hamabost egunez izan nintzen han.
‎Kittyk bakarrik isuri zuen malkorik; baina suminez eta bekaitzez egiten zuen negar. Bennet andereak berbatsu adierazi zituen bere alabaren zorionaren aldeko gurari onak, eta sutsu, berriz, ahalik eta ondoen pasatzeko aukerarik ez galtzeko aginduak; aholku horri jaramon egingo zitzaiola pentsatzeko, bide batez esanda, soberan ziren arrazoiak; eta, agur egitean Lydiak isuritako zorion deiadartsua bide, inork ez zituen entzun haren ahizpen adio apalagoak.
2014
‎Zuek bertan behera uzteko gai izan ez zareten lege bat?, jarraituko du. . Ondo merezia duzuen lege bat, bide batez esanda. Zer uste duk, norbaiti axola izan zaiola Euskal Herrian, zuen parrokiakoei izan ezik??.
‎Gure, borrokaren? biharamuneko hizpide nagusia, ordea, ez da izan tiro trukea bera (gure kanpalekuan zeudenek entzun ere ez zutena, bide batez esanda), baizik eta Ixaka eta bion hitzezko txostenean agertu zen kontraesan bakarra: erreketeen artean emakume bat ikusi nuela iruditu zitzaidala niri, hari ez bezala.
‎Zure amaren gaitz bera dauka, baina okerrago dago, ia ez da ingurukoekin komunikatzen; baina atsegin ditu egongela horretako bistak, bertatik mendiak ikusten dira eta; horregatik eseri ohi dugu maiz leku horretan. Eta, bide batez esanda, Martinez jauna, gogorarazten dizut egoitzan ezin dela erre, ezta balkoietan ere. Gaurkoagatik ez ikusiarena egingo dugu, dena dela?
‎–Ni ere nekatuta nagon ba; begiak gorrituta amaitzen dinat eguna, pantaila madarikatu horren aurrean. Eta, bide batez esanda, noiztik arduratzen haiz hainbeste nire gizonaz, Josune. Hiretzat osorik, nahi badun?
Bide batez esanda, E k muxu bat ematen dit ezpainetan, ahal duen guztietan. Goikoen kontrako (esaten du, kamerak seinalatuz) iraultza ei da.
2015
‎Ez naiz exhibizionista bat hau idazteagatik. Ez naiz erori nagikerian guztiz fikzioa ez den zerbait idazteagatik( bide batez esanda: nor da fikzioa eta soilik fikzioa idazten duen idazle hori?), ez dut sentitzen fikzioa sortzeko nekerik, ez dut sentitzen fikzioa idazten duten idazleek baino meritu gutxiago dudanik.
‎Gogoratu testu hau 1513 edo, beranduenik, 1514an idatzia dela, eta Luteroren salaketa ospetsua, erreforma protestantearen abiapuntu gisa hartzen dena, 1517koa dela. Bide batez esanda, Lutero bitartean Erroman egon zen zenbait hilabetez, Julio oraindik bizirik zela; Erasmok 1509ko uztailean utzi zuen Erroma, bertan bolada luzexka batez bizi ondoren. Biek oso antzeko kontuak salatu zituzten, baina orain Erasmoren testuan zentratuko gara.
‎Ekaitz gertuaren trumoi zarata, etortzear dagoen tragediaren iragarle izan ohi da sarri (Woody Allenen filmetan, kasu? oso shakespearetarra hau dena, bide batez esanda: ekaitzak dakarren premonizio makurra, orkestraren danbor eta metal hotsen oihartzunek azpimarratua).
‎– Bide batez esanda, porrot handia izan zen, hitz politen eta ekintzen arteko leize sakonaren erakusgarri bikaina. Goazen testuarekin.
Bide batez esanda, ni ere telebistan agertzen naiz; ez ongile handi baten moduan, noski, baina nitaz aritzen dira, nire aurpegia ezaguna da. Jakina, ez ditut morroi petral horiek ospeagatik hil.
‎Goiz Argik bezala, tabloide formatua baino apur bat formatu txikiagoa zeukan (baina hark baino zortzi orrialde gehiago ere bai); horrez gain, Goiz Argin bezala, Anaitasunaren azalean, marrazki bat lagun zuela, editorial gisako testua agertu ohi zen. Barruan, alfabetatze liburuen iragarkien aldamenean (iragarkiok, bide batez esatearren, aldizkari horrek euskara batuaren eta helduen euskalduntze alfabetatzearen alde egiten zuen apustu garbiaren isla grafikoa ziren), sinaturiko iritzi artikulua (batzuetan azalekoaren segida) paratu ohi zuten. Ondoren, honako sailok:
2016
‎Itxaropen apur horiek, baina, goizaldeko lainoaren hari muturrak legez lurrundurik eta aienaturik geratu ziren denak; makurrik makurrenean beti izaten da alderdi onen bat, ordea, eta gure historia honetan faxisten garaipenak familia elkartzeko balio izan zuen, gurasoak ere Frantzia aldera iritsi zirenean alabaren bila joan baitziren, hura babesturik zeukaten euskal gobernuaren eskolara. Bide batez esanda, hor ari gara Frantzia gora eta Frantzia behera, jakin gabe noiz den La France eta noiz Ipar Euskal Herria, Landetan bezala Lapurdin ere jarri baitzituen eskolak Jaurlaritzak bere haurrentzat; hegazkineko gure emakumearen ezagutza ez da horrenbesteraino iristen ordea, Begoñaren eta honen gurasoena ere ez seguru asko: Frantzia entzun eta Frantzia errepikatuko zuten haiek denek, baina guri kontu eta arreta gehixeago eskatu behar litzaiguke, hori ere egia da:
Bide batez esan dezadan ez dagoela argi zer dagoen gure artean: adiskidetasun hertsi bat, maitasun istorio bat, elkarlan bat... ala denetatik pixka bat.
‎...en aurka aritzea, ezta Garan ETAren aurka, ezta Europaren edo torturaren aurka El Paísen, are gutxiago AHTa edo Athletic/ Erreala/ Osasuna/ Alaves/ Eibar kritikatzea Noticias taldekoetan, urratu ez dagozkionak?, edo euskal pluralismo intrintsekoa Vocento koetan, horiek guztiek elkarrekin konpartitzen duten tabu ia bakarra idazle ondarrutar unibertsalei egindako kritikarik (negatibo) mendreena da, bide batez esanda?. Edonola ere, zutabegilea ahalik eta molestia gutxien eragiten saiatuko da beti.
‎Alde horretatik, ni kanonaren nahiko aldekoa naiz: eskrezentzia inperialistez, androzentrikoez eta mendebaldarregiez pixka bat garbitutako kanona, nahi bada, baina edonola ere, kanonikoa; Ur Apalategik inoiz iradoki duen bezala, kanonak gutxienez haren kontra egiteko balio luke? bide batez esanda, eta gorago adierazitako zerbait konpontze aldera: institutuan ere literatura irakasle oso onak izan nituen, eta literatura maitatzen irakatsi zidaten; bihoakie hemendik omenezko agur bat Begoña Busturiari, Koldo Izpizuari eta Joaquín Forradellasi?.
‎12 Aurreko puntuko irizpidea hori, bide batez esanda, lehian legoke (euskal) nobedadeen eta nobelen programazio indiskriminatuarekin, eta arriskutsu bihurtzen du aldez aurretik testatu, hots, irakurri, gabeko liburuen proposamena:
‎(El Correo,). Hots, Pilatosena antzeztuz kasik, kritikariak idazlearen esku uzten du orain arte instituzio literarioaren baitan zegoen zeregina, kanona eratzearena alegia, kongruentea litzatekeena idazlea bere buruaren kritiko bilakatzeko joerarekin, bide batez esanda??.
‎Kurioski, aurreiritzi hori ez zaie aplikatzen liburuen aurkezpenei edo hitzaurreei, nagusiki idazleei enkargatzen zaizkienak eta ez aurkezle profesionalei edo aktoreei; izan ere, literatur kritikak ez diren arren, inolaz ere ez dira, argi gera dadila hori berriz ere?, ez litzateke gehiegikeria izango ahaidetuta daudela konstatatzea, behintzat. ...u baitu kritika oso gisa, irakurleari iruzurtxoa eginez, nire aburuz, inpresio erratua izan daitekeela aipatu dut puntu honen hasieran, zeren eta ohartu bainaiz, pixka bat gehiago pentsatuta, mota horretako komentario arbuiakor gehienak kritiko akademikoengandik jaso ditudala, autoitzulpenaren aurkako ohar larderiatsu gehienak itzultzaileengandik edo itzultzaile gaiengandik heldu zaizkidan bezala, bide batez esanda: kontzientzia gremialaren seinale lirateke, beraz, iritzi orokor batenak baino gehiago?.
‎literatura hispanikoaz hitz egiteak. Amerika osoan, Espainian eta beste herrialde batzuetan espainolez idazten dena bilduz?? Literatura bat zeinetan, bide batez esanda, lekua izango bailukete Toti Martinez de Lezearen nobela historikoek ere. Izan ere, zerk desberdintzen ditu nobela historiko argentinar estandar bat eta euskal nobela historiko estandar bat?
‎Eta, zer esango dizut, normala deritzot, idazle kaltetuak (edo beren mendekoak) edozein kale kantoi ilunetan aurkitzeko arriskua kontuan hartuta. Kale kantoian, edo Zuzendariari sailean, bide batez esanda.
‎Badago esaten duenik kritika gutxiengo baten kontua besterik ez dela, eta ez duela ezertarako balio. Ni ere nahiko ados egon ninteke iritzi horrekin, ez baitut uste soberarako balio duenik kritikak; poesiari edo filologiari gertatzen zaien moduan, bide batez esanda. Esanguratsua da ikustea, esaterako, zein eragin gutxi duten kritikek balizko kanonaren erakuntzan, Idurre Alonsoren eta Ibon Egañaren ikerketek aditzera ematen dutenez, behintzat.
‎kultur kazetari printzipaletako bat izan bazara, ezin duzu zure pertsonaia autofikzionala gutxietsi, esaten duzunak esangura berezirik ez duela aldarrikatuz. OK, euskaldun guztiak gara, definizioz,, periferiko? edo, ez zentral?, baina, Abereen etxaldeako Orwell baldarki parafraseatuz, ez zentral horietako batzuk zentralagoak dira beste batzuk baino??; bide batez esanda, ez dirudi Zabalak apalduko duenik bere jarrera autoflagelatzailea, epe laburrean behintzat, Berriako Hirudia sailean hasi duen bere lehenengo kolaborazioak aditzera ematen duen bezala(. Neure burua idazle bezala aurkezteak, batzuetan, otorduetan ardoa gaseosarekin nahastuta edaten duen enologo baten pare sentiarazten nau?: ene bada; ikus. Aproposko idazlea?, IX).
‎tresna soila. Lehenago aristokrazia feudalaren fetixea izan zen bezala, eta are lehenago, ziurrenik, patrizio erromatarrena, eta mandarin txinatarrena, eta apaiz burokrata sumeriarrena, bide batez esanda. Baina, aukeratzen hasita, eta hori kontuan hartuta ere, oinarri handixeagokoa iruditzen zait postmoderniak, postmoderniaren adar batek, behintzat?
‎hemendik nire elkartasuna adierazi nahi nioke Atutxari eta argitaletxeari, onartezina iruditzen baitzait komunikabide batek protekzionismo zabar hori sustatzea. Protekzionismo bat zeina, bide batez esanda, ez baita lehen aldiz gertatzen, Uriberekiko kritikei dagokienean: Berria bezalako egunkari batek edo Garako Mugalari gehigarriak antzeko praktikak burutu dituzte lehenago, idazle bera babeste aldera.
‎Ez dut ukatuko normalean Haur eta Gazte Literaturaren baitan kamuflatu ohi den letren segmentu horretan denetik egon daitekeela, ona, erdipurdikoa eta txarra, helduen literaturan bezala hain zuzen ere?, ezta kulturaren ondare unibertsalari obra nagusirik eman dionik ere: Robert Louis Stevensonen Altxor uhartea gazteentzako nobela gisa sortu zen, berez, nahiz eta bere jatorriko asmoa transzenditu eta heldu batek interesez ez ezik probetxuz irakur dezakeen, hain ohikoa ez dena, bide batez esanda?. Baina irudipena daukat, oro har, eta salbuespenak salbuespen, gazte literaturak eta haren garapen metastasikoak kalte egin diola literaturaren harrerari gazteriaren artean.
‎koherente eta monolitiko batek, eta haien iragan, eta presente? inperialak edo postinperialak; ezin uka nobela bezalako genero sortzez hibrido baina finean biribil eta omnikonprensibo bat ondo baino hobeto egokituko litzaiekeela, alde horretatik; eta, bide batez esanda, Kataluniako eta Galiziako literatura bernakuluetan ez al dira azken urteotan, narratibari dagokionean, gehiago nabarmendu, senezko, ipuinlariak, nobelagileak baino?
‎gorakadarekin: bilakaera bat zeinetara, bide batez esanda, euskal nobelagintza ez baitzen atzerapen historiko handiegiarekin egokituko. Eboluzio horretan txertatuko litzateke, hain zuzen, esperimentalismo, tanten?
‎Bertan, idazkuntzaren inguruko hainbat aholku eta aipu biltzen dira, idazle famatuek egindakoak, eta idazle horietako batzuen biografiek eta Antton Olariagaren marrazkiek lagunduta. Hau ere, testu nagusiarengatik, oso liburu gozagarria, bide batez esanda; baina ez dut horregatik ekarri hona. Kontua da hemen ere pauta berdinarekin egiten dugula topo:
‎soilik seinalatuko dut joera horrek sustrai sakonak dituela, baina kementsu berpiztu dela, edo dutela; gure artean, nabarmenen, beren buruak, pentsamenduaren poesiaren? praktikatzaile gisa autoizendaturikoek, espresio bat, bide batez esanda, niri Orwellen, pentsamenduaren polizia, hura ekartzen didana gogora, inolako justifikaziorik gabe, badakit?.
‎delakoan ere? zeinak, bide batez esanda, alde batera utz daitekeen eranskin hutsa baitirudi, nahiz eta horrela ez izan: liburu hau (ber) idaztean gehien gozatu dudan atala da, ziurrenik...
2017
‎–behe klaseen? beldur zen giro batean mamitu zen sorgin ehiza; bide batez esanda, espero zitekeen pentsamendu gaiztoak izatea jende hark, eduki zuten guztia galtzen ari ziren eta garai hartan.
‎Funtzio batzuk lehenesten ditu Fishmanek, modu nabarmenean lehenetsi ere, eta horretarako darabiltzan arrazoiak ez zaizkigu iruditzen aski sendoak. Bide batez esan dezagun euskaltzale askoren artean aho batez onartu izan direla Fishmanen lehentasun irizpideok, eta itzal luzea duela gaurko euskalgintzaren munduan soziolinguista handi horrek.
‎–Zer?!? , diotsat W ri, apur bat haserre, bere lana (ondo ordaindutakoa, bide batez esanda) ni entzutea ere badelako, eta ez didalako uzten horrenbeste maite ditudan zurrunbiloetan sartzen.
‎Lohitzuneko preso kopurua, adibidez, baina Iturri andreak ez zuen lerro bat ere galdu datu horien zergatia azaltzen. Zortzi urte alkatetzan eman eta datu horiek ezin azaldu, alderdiak erraz irabazten duen auzune batean, bide batez esanda. Gaia bukatzeko, erantzun zuen erabat ados zegoela Dylanen azken esaldiarekin:
‎–Ikusiko dugu? izan zen haren erantzuna, grina erakusten zuen lehenengo aldia elkarrizketa osoan, bide batez esanda. –Eta alkatetza lortu ezean, zer egingo duzu?
‎Aurreko gobernuak, Obamarenak, klimari buruzko goi bileretara bidaltzen zuen negoziatzaile Todd Sternen bidez, ahalegina egin du, alde batetik, hitzarmenak ez zitzan globalki zehaztu herrialde bakoitzak bete beharreko BG isurien mugak, baizik herrialde bakoitzak ezar zitzan bereak, hortaz, beti nahiago izan du hitzarmena borondatezkoa izan zedin?, eta, beste alde batetik, saiatu da ez zitezen Iparralde Globaleko herrialdeak soilik engaiatu klima aldaketaren kontrako borrokan, nahiz eta historian herrialde horiexena izan den erantzukizuna, eta ez Hegoalde Globalekoena?, argudiatuz ezen Txinak, Indiak eta gorabidean diren beste herrialde batzuek erantzukizun handia dutela, gaur egun egiten dituzten isuriak direla eta. Beraz, AEBek Kyotoko Protokolo huts egina baino akordio simetrikoago bat lortu dute oraingoan, hark Iparralde Globalari baino ez baitzion exijitzen BG isuriak mugatzeko? bide batez esanda, AEBek ez zuten berretsi protokolo hura?. Parisko Akordioaren egitura, beraz, bat dator azken urteetan klimaren goi bilera guztietan AEBek proposatu duten hitzarmen globalaren diseinuarekin.
‎nahiago du korapilo batean ez kateatu, nahiz eta Parisko Akordiotik irteteak kalte diplomatikoak eragingo lizkiekeen AEBei nazioartean. Bide batez esanda, Rex Tillersonek ez du eskarmenturik atzerri politikan, baina harremana du munduko hainbat agintarirekin, Exxon Mobil enpresaren ordezkari gisa zenbait kontratu eginak baititu Eurasian eta Ekialde Hurbilean, munduko energia enpresa erraldoietako bat da Exxon Mobil?. Han ere, ederki koipeztatuta daude ate birakariak.
2018
‎Ikertzaile batzuek hanpatu egin dute Y kromosomak testikuluen determinazioan parte hartzen duelako hipotesia, testikuluen ehunaren indukzioa gertakari aktibo gisa aurkeztuz (hau da, geneek agindutako prozesu gainartzaile gisa), eta obulutegien ehunaren indukzioa, aldiz, gertakari pasiboa (automatikoa) balitz bezala. Dudarik gabe, garapen prozesuen artean obulutegi ehunaren indukzioa testikulu ehunaren indukzioa bezain aktiboa eta geneek agindutakoa da, edo, bide batez esanda, zelulen diferentziazioaren beste edozein prozesu bezain. Ia ez da ezer idatzi gonada ez diferentziatutik obulutegien ehuna induzitzeko prozesuan parte hartzen duten geneen inguruan.
‎Beharbada Herculineren gorputza hermafrodita delako, bereziki zaila da kontzeptualki bereiztea haren oinarrizko ezaugarri sexualen deskribapena haren genero identitatetik (berak bere buruari atxikitzen dion genero identitatea, zeina, bide batez esanda, etengabe aldatzen den eta ez dagoen batere argi), eta haren desiraren noranzko eta objektuetatik. Herculinek berak esaten du zenbait pasartetan uste duela bere gorputza dela bere genero nahasmenaren eta plazer transgresoreen kausa, haiek balira bezala gauzen ordena natural/ metafisikotik kanpo nolabait geratzen den esentzia baten emaitza eta agerbidea.
‎Benetan desesperatuta egon behar dute horrelako jargoia armairutik ateratzen hasteko. Jakes naiz, bide batez esanda.
‎Eta botere hori, batzuentzat, irresistiblea suertatzen da. ( Bide batez esanda, Uncle Benen esaldia, berez, Rooseveltek bota zuen, 1945eko apirilean, bere heriotza egunaren bezperan, estatubatuarrak Japonia suntsitzeko prestatzen ari zirela.)
‎Euskadiren alde egin beharrekoak, edo, hobeto, Euskal Herriaren aldekoak, pentsatu du, bere burua irribarre txiki batekin zuzenduz. Ondoren ere, beste bitarteko batzuk erabiliz bada ere, egiten jarraitu duena, bide batez esanda.
‎Ez zen oso ipuin luzea, ziur zegoen horretaz, horregatik pentsatu zuen bat batean, iluminazio bat izan balu bezala, Antonio Lobo Antunesen kroniketako bat izan zitekeela, berari nobelak baino gehiago gustatzen zitzaizkionak, bide batez esanda, nahiz eta M. k ez zuen halakorik aitortzen, ez behintzat ozen, eta are gutxiago idatziz?, ondo baitzekien Lobo Antunesek ipuintxo horiek, urteetan zehar Visão aldizkarian argitaratuak, elikagarri soiltzat hartzen zituela, eta ez zituela inolaz ere bere nobelen maila berean ipintzen.
‎Ezkerraldeko izkinan, pareko espaloian, kabina bat zegoela gogoratu du, baina ez dago haren arrastorik. Ezta ondoan zegoen Citroënen kontzesionarioarena ere, bide batez esanda.
‎Tamalgarria. Gauza bat da haiek estrategia gradualagoa hartu izana, ez haustailea? bide batez esanda, Ibarretxeren tesien kontra?, eta erakutsi nahi izatea zeinen onuragarria gertatzen den beraien bide hori katalanen abenturarekin alderatuta; baina epai negatiboak egitea, Urkullu lehendakariak egin izan duen bezala. Horrekin dena esan dizut.
2019
‎Mogueime hemen dago, destakamenduan joatea egokitu zaio, eta aurrean, artzapezpikuaren ondoan, Mem Ramires ere ikusten ahal dugu, kasualitate interesgarria da Santaremeko gertaerako bi protagonista nagusiak elkartu izana une historiko honetan ere, biak garrantzi berekoak gertaera haren bukatzeko moduan, bietatik zeini egokitu zitzaion bestearen astoarena egitea behin betiko jakiten ez dugun artean bederen. Mintzaldi honetara etorri den jende guztia portugaldarra da, erregeari ez zaio ongi iruditu ultimatuma ematera joateko atzerriko jendeaz baliatzea indarra areagotzeko, nahiz eta, bide batez esan dezagun, zalantza handiak dauden Bragako artzapezpikua gure odol lusitaniarrekoa zenaz bezainbatean, baina, tira, garai haietan ere hasia zen gaur den egunera arte gorde dugun fama, kanpoko jendea atseginez hartzearena, alegia, eta haien artean karguak eta prebendak banatzearena, eta On João Peculiarrek, bere aldetik, hartua biderkaturik ordaindu zuen, aberriari eginiko zerbitzuetan.... Eta, esaten ere den bezala, portugaldarra baldin bazen, Coimbrakoa, gure jaidura migratzailearen aitzindari bezala ikus dezagun, diaspora itzelaren aitzindari, bere gaztaro guztia Frantzian pasatu baitzuen, ikasten, puntu honetan ohartarazi behar da herri hartaranzko gure emigrazioaren joeran aldaketa handia eman dela ordutik gaurko egunera arte, egun plutôt lotuago dago lan zikin eta nekagarriekin.
‎Euskara mundu zabal eta ireki gisa aurkeztu behar dugu eta bere zabaltasunean erakutsi, eta ez ideologia politiko bati lotutako mundu homogeneo gisa. Bide batez esanda, hori posible izan dadin, erantzukizun handia dute urteotan euskararen alde ezer gutxi egin dutenek (oztopoak jarri ez dituztenean). Bide honetan, eta bidegurutzetik ateratzeko, komenigarria litzateke euskalgintzak diskurtso autonomoagoa eta aglutinatzaileagoa eraikitzea.
‎Korrikak ere Euskal Herria mapan jartzen du eta gure buru bihotzetan txertatzen du, Euskal Herria irudikatu eta gorpuzten duten oso ekimen gutxi ditugun herri honetan. Bide batez esanda, gehienak euskalgintzarekin lotuak.
‎Alegia, ingelesa hemen dago, eta etxekotzen ari zaigu. Eta, bide batez esanda, inork ez du, inposaketa, hitza erabiltzen.
2020
‎–Profesional bat. Semearen antzera, bide batez esanda.
2021
Bide batez esanda, ez dirudi igerian zekienik Nikolek," y no sueltes nunca de las manos la peña" hori ondo ulertu badut behinik behin.
‎Eta, arestian esan bezala, Abina eraikinean txakolindegia iritzi ohi zaien horietakoa zeukaten andre gizonek atonduta. Luzaz hantxe iraungo zuena, bide batez esanda.
‎–Horixe –etorri zen bat John Whiteside– Bide batez esanda, zer moduz ari da Maltby mutikoa?
2022
‎Hohner kutxa batean kabitzen zitzaion zeukan anbizio urria. Oso osorik semearentzat gordea zuena, bide batez esanda, erromeriaz erromeria akordeoilariari paje lanak eginaz asebete zitzakeen eta bere utopia propioak. Are tamalgarriagoa ama, kixote traza hartua baitzion gizon ezdeusari.
‎Normalean, hala ere, Pinball eko bolen inertzia kaotiko berberak mugiarazten du batetik bestera, hortik ezizena. Harrotasunez darabilena, bide batez esanda, bere nortasun menostua ezkutatzeko erabiltzen baitu izengoitia, super-heroiek beraien hezur haragizko alter egoekin egin bezala. Egonez mentalak erasaten dionean Kanika urakan bat da, alienatutako super-heroia.
‎Dioenez, gustu zipitzik ez dutenek barrokotasun etsigarrienean girotzen dute bizilekua, estiloaren esentzia apaingarri arranditsu horietan erakusten delakoan, egiazki hautsa biltzeko baino balio ez duten arren. Kanpotik ikusita hauteman ezin daitekeen itsustasuna, bide batez esanda, harrizko fatxada dotorea baitauka jauregitxoak. Etxanozek aukeratu du etxea, beraz, ez du dekorazioaren inguruan deus esatekorik.
‎–Pozik nago institutuko literatura irakasle bezala. Laster katedradun, bide batez esanda. Probintziako gazteena –jarraitu zuen, harrokeria triste bat disimulatu ezinik.
‎–Zuk ere badakizu aipuak egiten, ikusten denez. Eta gaia desbideratzen, bide batez esanda. Baina ez dizut utziko, kontua ez direlako nik iraganean nahi nuenaren edo ez nuenaren inguruko eldarnioak, zure nobela baizik.
‎" Inori", zer esanik ez, bera, bere senar Paulo eta nire iloba Jontxu dira, nahiz eta arrebari esan niokeen Jontxu benetan dagoela interesatuta gaian eta elkarrekin gaudenean askotan galdetzen didala Ebroko batailari edo Aragoiko kolektibitateei buruz. Anarkista baino gehiago Ikasle Abertzaleak en inguruan dabilela esango nukeen arren, bere ama asaldatuko lukeen zerbait, bide batez esanda.
‎Irakurle orojalea izanda ere, konturatu nintzen liburu guztiak ez zituela, berez, gustuko, eta bazuela irizpiderik, bere lakonismoagatik eta izan genuen tratuaren laburtasun puntualagatik hura zein izan zitekeen guztiz ulertzera iritsi ez banintzen ere. Ezta Marga ere, bide batez esanda, harekin harreman luzeagoa izan arren; baina normala da, apika, Margarentzat aitona Floreal familia paisaiaren elementu bat zelako eta gauza batzuk jakintzat edo, hobeto esanda, ez bereziki jakingarritzat hartu ohi direlako, niretzat nekazari irakurzale uholde aurreko hura bitxikeria iruditzen zitzaidan bitartean.
‎Kontua da, eta protesta dezala Bloomek nahi duen bezainbeste, oso idazle zatarra zela pentsatzen baitzuen, kontua da, diot, Poe izan zela, Hawthorneri jarraituz, ipuin literarioaren forma sistematizatu zuen lehenengoa, eta horregatik dagokio pribilegiozko aipamen hori, nire ustez. Eta operazio hori literatur munduaren bazterretan eraman zuen aurrera, bide batez esanda, eta ez kasualitatez, garai horretan Estatu Batuetakoa ez baitzen britainiar sistema literarioaren periferia urrun bat baino: ordutik aurrera hasi zen literarioki independizatzen; baina, bueno, hori beste kontu bat da.
‎Tipoa nobelagile petoa zen; ipuinetan efektu gehiegi sartzen saiatzen zen, nobeletan egiten zuen bezala, eta horrek hondatzen zuen ahalegina, ipuinek konplexutasuna neurri bateraino baino ez dutelako onartzen. Zure izenkide Koldo Izagirreri antzeko zerbait gertatzen zaio, bide batez esanda –gehitu zuen Elenak, bere senarrari euskal literatura apenas interesatzen zitzaiola ahaztuta– Gainera, Faulkner bera oso kontzientea zen horretaz: " Porrot egin duen poeta naiz.
2023
‎Berak hartu zuen erabaki hori, aukeratu egin zuen, banatzea ere bere hautua izan zen modu berean. Inoiz hartu duen erabakirik onena, bide batez esanda. Nahiz eta alaba...
‎Alabaina, nerabezarora arte, niretzat normala da aitak harrikoa egitea eta amak apalategiak atontzea. Kozinatzea, jostea eta plantxatzea ez dira balio gorenak niretzat, ezta beste inorentzat ere, bide batez esanda. Eskolan ere, gelaren atze partean alferrean egoten ziren mozola haiek bidali ohi zituzten" etxeko ikasketak" egitera ganbarako gela batera:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia