Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Kazetaritza eskoletan esaten zen esamolde bat parafraseatuz, irratilariak zenbat balio, nola beraren agendak zenbat pisu; hau da, irratilari berriemaile edo iruzkingilearen balioa iturriekiko erlazioan dago. Eta honi hertsiki lotzeak bide arriskutsu batera eraman gaitzake, zeren iturrien nolabaiteko menpekotasuna agerian gera baitaiteke. Esaterako, irratilari profesionala ezin da inoiz iturri bakar baten menpekotasunean geratu, iturri desberdinetatik etor daitekeen informazioa kontrastatu egin beharra baitago.
2006
‎Beraz: Espainiako biderik arriskutsuenak 20 kilometro baino gutxiagoko errepide nazionalak dira. Penintsula osoan daude banatuta, eta bide sare osoaren %1 osatzen dute.
‎Han, Santiagorako bidea utzi eta hegoaldera hartu genuen basoen babesean, Pontedouroko lurretan sartzeko. Ardura handirik gabeko ibilbidea bazirudien ere, gainezka egiten zidan urduritasunak, bide arriskutsu haietan norbait zelatan geneukalakoan.
2008
‎84 min. Afrika australean, Kolo izeneko animalia txiki bat bizi da. Bera baino handiagoak diren animalien atzaparretatik ihes egin du, bere gurasoengana itzultzeko bide arriskutsuan. Angelu (Oscar), Donibane Lohizune (Rex).
‎84 min. Afrika australean, Kolo izeneko animalia txiki bat bizi da. Hura baino handiagoak diren animalien atzaparretatik ihes egin du, gurasoengana itzultzeko bide arriskutsuan. Angelu (Oscar), Donibane Lohizune (Rex).
2009
‎Hil aurretik, gauza bat eskatuko dio Koldok Txomin anaiari: zain dezala Gaizka bere semea eta urrundu dezala hartu duen bide arriskutsutik.
‎Txurreroak ere ez zekien, eta eskerrak. Olaetatik Kantoietarako bidea arriskutsua baitzen oso, itsaso zakarra zegoenetan. Olatuak goiko kaminoraino iristen ziren orain bai orain ez, eta azpian harrapatzen zutena itsasoaren sabelera eramaten zuten betikara bakarrean.
‎Hala ere, hileko kuota faktore erabakigarria da. Baliteke, kasu batzuetan, ez konpentsatzea etxez aldatzea, likidezia lortzeko bide arriskutsua delako. 700 euroko hipoteka duen etxebizitza batean, alokairuko beste bat egon luke, 500 eurokoa baino handiagoa ez dena, aukera hori baloratu ahal izateko.
‎Berak botere logika eta iraultzaren logika, hau da, herriminaren logika, nahasten dituelako. Bi logiken nahasteak iraultzatik faxismora daraman bide arriskutsuan kokatzen ditu gure iraultzaileak. Harrapatuta daude, bai.
2011
‎Hozkailuaren kanpoaldea ere garbitu behar da, ahaztu gabe, eta behar bezain maiz, gainera: gomazko junturak eta ateen heldulekuak (kutsadura bide arriskutsuak izaten dira horiek).
‎leize zuloan barneratzeko bide arriskutsua, ur ertzera
‎egin behar dute amildegiaren gailurreraino. Bide arriskutsua da,
‎Baina zuzenean zerura joateko merezimenduak izan arren Suge Bide arriskutsuan zehar abiatu nahi du Kaitorekin entrenatzeko?
‎Ingeles eta amerikar hauek salbatu eta Frantziatik atera nahian, Frantziako iparraldetik hasi eta Gibraltarreraino, erresistentzia taldeak antolatu ziren. Euskal Herriko Ipar eta Hegoaren arteko muga gaindituz gero, biderik arriskutsuena eta zailena egina zuten.
2012
‎Hala, ibilbidea bide historiko eta publikoetatik joan dadin saiatu dira. Eta horretarako, ahal den neurrian errepideak eta bide arriskutsuak saihestu dituzte, erromesaren segurtasuna bilatzeko asmoarekin. Hirutik bi Santiago de Compostelara (Galizia) iristea izaten da hemendik pasatzen diren erromesen helmuga.
‎Liburu digitala bide arriskutsua da, zalantzarik gabe.
‎froga edonor harrituta uzteko modukoa izan zen, eta ni, gure arbasoen eta haien hala moduzko astrologiaren lepotik barre egin banuen ere, nahi gabe lerratu nintzen haien bidetik. Hala ere, garaiz gelditu nintzen bide arriskutsu horretan eta, arau dudanez ezeri erabateko ukorik ez egitea eta ezertan itsuki ez sinestea, metafisika alde batera utzi, eta oin azpian zapaltzen ari nintzen lurrari erreparatzeari ekin nion. Ordu ezin hobean etorri zitzaidan zuhurtasun hori:
‎Lehenengo debozio eta berotasuna galdu ondoren, huskerietan eta bide arriskutsuan sarturik, erabakigarria izan zan Teresaren geroko jainkozko bizitzarako, aitak neskatila gazteen hezierarako monasterio baten sartzea. Holan kontatzen deusku Teresak:
‎Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du urteak daramatzala trazaduraren mugaketan sartuta. Horretarako, ibilbide fisiko “erabilgarri eta segurua” finkatu da, eta ibilbide hori egiteko bide historiko eta publikoetatik joatea lehenetsi da, eta, ahal den neurrian, errepideak eta bide arriskutsuak saihestu dira. Beraz, “XXI. mendeko” ibilbide bat ezarri da, historian zehar taxutu dena eta zeharkatzen dituen lekuen kultura ondarea erakusten duena.
‎Erromako Klubak jakinarazi duenez, karbono dioxidoaren emisioak gehitzeak bi gradu zentigraduko tenperaturen batez besteko igoera eragingo du 2052rako, eta 2,8 gradu igoko da 2080rako, gobernuek eta merkatuek klima aldaketaren aurka behar adina egiten ez dutela salatzeko. Txostenaren arabera, mende honen lehen erdian klimaaldaketari aurre egitean izandako porrotak mundua jarriko du “beroketarako bide arriskutsuan, bigarren erdian”. Haren iritziz, “nekez onartuko dute gobernuek beharrezko erregulazioa merkatuak ingurumena zaintzen duten irtenbideetara diru gehiago bideratzera behartzeko, eta merkatuek ez dute gizateriaren alde lan egingo”.
2013
‎Ikerketaren berri kezkaz hartu dute talde horretan ere. «Oso bide arriskutsua ireki dezakeela ikusten dugu», azaldu du Gari Torregrosak. Txostena «manipulatua» dela garbi utzi du, baina ez du sartu nahi joko horretan.
2014
‎Hori baita Uriberen xedea, Santosen bakerako eginahalak zapuztea. Era berean, Kolonbiako hedabide handiek bide arriskutsua hartu dute, eta eskuin mutur horren teoriak bere egin dituzte. Esaterako, Alzate jeneralaren inguruko gertakaria deskribatzeko bahiketa hitza behin eta berriro erabili dute.
‎1 Amulategi baserritik Markinara jaisteko dagoen bidea arriskutsua denez 1,6 h behar izan genuen zati hori egiteko. Batez besteko zer abiadura eraman genuen?
‎Bai, bera bezalakoa izango zen. Gizon arrunt bat, bizitzaren gorabeherengatik, leialtasunez, bide arriskutsu bat hartu beharrean egokitutakoa. Infiltratuak zer aurpegi ote zuen irudikatzen saiatu zen tarte batez; baina halako ezinegon batek, susmoa baino areago deserosotasuna zen zerbaitek —izen bat gogoratu nahi eta ezin denean bezala— ahalegin hartan kontzentratzea galarazten zion.
‎Artxarea zer den galde egitea berriz koherente da rolean, suspenditua den pertsonaia horrek hori eskatzea, komedia batean balitz arras egia litzateke, bertsolaritzak ordea toberan ezartzen gaitu, eta gaia erabiltzen du bide arriskutsutik ene ustez, nahasten du euskara ontsa jakitea, euskalkia nahi bada, erruraltasunarekin eta hau ez da hain abila, bertsoa bera ona izanik ere, puntuazioaren arabera diot. Haiek guti ezarri badute ez da horretarako:
‎Mistikak Charles utzi zuenean, nirekin etorri zen eta bide arriskutsura eraman nuen.
2015
‎Gero Orioko tabernak ibili zituen gorri berezia eskatzen, eta ia dena ahaztuta zuenerako, Antiguako koadrilarekin poteoa bere orduan hasteko autobusa hartu zuen. Gurago izango zukeen beste edozertaz hitz egitea, baina koadrilakoek bezperan Usurbilgo bidean gertatutako istripuaz entzunda ote zegoen galdetu ziotenean ezin izan zuen tristurazko irribarre bat ezkutatu, eta ez, ez, erantzun zien, ez zuela ordura arte istripuaz deus entzun, gaua Costa Vasca hotelean emanda baitzegoen, eta ez zitzaiola batere harrigarri egiten hala ere, oso bide arriskutsua baitzen Usurbilgoa, hainbeste sigi eta hainbeste saga, eta ea karreterak hain labainkor edukitzeko eman behar al ziren zergak, eta noizko egin behar zuten bide berria, eta tamalgarria zela benetan, eta Cuencaren omenez edan behar zutela zurrutada, tamalgarria, bai, izugarri gustatuko zitzaiola Cuenca hura hil aurretik ezagutzea, benetan tipo jatorra izan behar baitzuen derrigor, zeren...
‎Apostoluak ez ziren egongo orduan gero egongo ziren bezain sendo fedean, eta guk badugu orain motiborik halaxe sendo egoteko. Nik diotsuet, alabak, bide arriskutsutzat dudala eta deabrua Sakramentu guztiz Santuaren debozioa hondaraztera etor daitekeela hortik.
‎Dagoeneko etorri da erregeordea, eta aita frai García ongi dago, ikusi ez badut ere. Gauza gogorra da halako adinean hain bide arriskutsuan jartzea ondare kontuagatik, zerurako prestatzeari baizik eman behar ez genionean. Jainkoak eman diezagula, eta berori egin dezala nik eskatzen diodan bezain santu, amen, amen.
2016
‎Horrela, Alberto eta haren ustezko gaixotasuna hizpide hartuz, oharkabean bezala sartu genuen gure gaueko solasaldietan Finzi Continitarren gaia, ordura arte tabu izandakoa. Oso ondo konturatzen ginen biok bide arriskutsu batetik sartuak ginela, eta horrexegatik hain zuzen zuhurtzia handiz mugitzen ginen beti, pauso okerrik ez egiteko adi. Baina zehaztu behar dut haietaz familia bezala, «instituzio» bezala (ez dakit nor hasi zen hitz hau erabiltzen:
‎Berak ere zehatz ez daki zer den, baina halakoetan, nonorako bultzada hori sentitzean, ur lasterraren kontra ez dela joan behar? etortzen zaio burura eta, beste barik, biderik arriskutsuena edo, behinik behin, deserosoena hartzen du.
‎lujuriaren bide arriskutsuak,
‎Gurekin dator bidea arriskutsua delako.
2017
‎Gero, intentziozko amak adoptatu behar du umea. Bide arriskutsua da, eta alde guztiak daude babesik gabe hor. Gaur egun, estatuak begiak ixten ditu:
‎Gizon horiek dira, nire ustez, giltzak. Ziur nago harremanak badirela akelarrearen eta gure egitekoaren artean. Bide arriskutsua da. Lehenik, egiaztatu nahiko genuke, ohartzen bazaizkizu abenturako mugak.
2019
‎Kobazulora heltzeko bidea arriskutsuegia zen. Lainoa sartzen ari zen, gainera.
‎iruditzen zaio destino ilun batek gobernatzen duela mundua, eta harrokeria dela haren kontra altxatzea. Ibilarazi nahi dizkioten bide arriskutsu horiek ez ditu zapaldu ere egin: normala da haietara gogotsu ez jotzea.
2020
‎Fidelek, fitxak mugitzen zituen bitartean, izenaz bakarrik galdetu zuela pentsatzen zuen. Pertsona baten izenaren istorioa azaltzea elkar ezagutzeko bide interesgarri bat izan daiteke, baina bide arriskutsu bat ere izan zitekeela ikasi zuen Fidelek arratsalde hartan.
Bide arriskutsua da.
2021
‎Bestelako migrazio bideen itxiera dela eta, udazkenetik aurrera Kanaria irletara iristen ziren migratzaileen kopurua biziki handitu zen pertsona 2020an. Afrikatik Europarako migrazio biderik arriskutsuena dela esan digute. Datu ofizialen arabera 2.000 hildako baino gehiago izan dira 2020 urtean eta 3.000 baino gehiago 2021eko lehen seihilekoan.
Bide arriskutsua
‎AEBak dituzte helburu migratzaile horietako askok, eta, hara joateko, Dariengo oihana zeharkatzen dute, zeina munduko bide arriskutsuenetako bat den, han dauden droga trafikatzaileen ondorioz. Izan ere, migratzaileak atzematen dituzte, eta droga eramatera derrigortu.
‎Blanca Diaz de Antoñanak bazekien, elurtearen ondoren, Izarrarako bidea arriskutsua zela, baina ez zeukan errepideak garbitu arte itxaroterik. Sendagileari azken bisita egin zionetik, iruditzen zitzaion mundua azkarregi ari zela itzulika eta bera, aldiz, geldoegi mugitzen zela.
2022
‎Hamar hildako urtean, Bidasoan ito emigranteak Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan, azken hilabeteetan hainbat kasu izan dira. Frantziara, Alemaniara zein Europa iparraldera bidean doazen emigratzaileak, itsasoz, mendiz... ahal den modura saiatzen dira muga zeharkatzera, kontrolei ihesi, hainbatetan bide arriskutsuen aldeko hautua egiten dute.
‎Leoren eritasuna ez zen herrialdetik ateratzeko larritasunak eragin, baina Venezuelan jende asko dago horren ondorioz estresa gaixotasun larriak eraman dituzte. Bide arriskutsuak leku egokira iristeko Venezuelarren kanpo desplazamenduaren prozesuak utzi dituen ondorio bereziki mentalak ez dira migratzaile horietako gehienen egoera odisea bihurtu duten bakarrak. Izan ere, etorkizun hobe baten bila herrialdetik ateratzeko bidea ez da askotan egokiena.
‎Izan ere, etorkizun hobe baten bila herrialdetik ateratzeko bidea ez da askotan egokiena. Gero eta jende gehiagok zeharkatzen ditu oso bide arriskutsuak, hala nola Tapoi del Dariéneko oihanak, segurtasun eta egonkortasun horren bila. Dariéngo Tapoia Kolonbia eta Panamaren arteko muga da, eta 5.000 oihan, ibai eta mendi ditu.
‎Bestetik, Geroa Baik ere oso arriskutsutzat jo ditu Maiaren adierazpenak, uste dutelako bizikidetzaren kontra egiten dutela, eta udalaren eginbeharra ez dela hori, baizik eta gizarte kohesioari eusteko politikak proposatzea. Halako adierazpenek bide arriskutsu bat irekitzen dutelakoan daude, eta berretsi dute Nafarroa harrera herria dela, eta gizartearen gehiengo handi batek bat egiten duela horrekin.
‎Venezuelako eta Kolonbiako herritarrak dira eskatzaile nagusiak, baina nabarmen ugaritu dira Marokokoak, Malikoak eta Senegalgoak: «Gero eta bide arriskutsuagoetatik iristen direnak, itsasoz edo lurrez». Jende gutxiago heltzeak, hala ere, ez du ekarri babes handiagoa ematea:
‎Gustatzen zaidalako egin nuen arraun iaz, eta ez irabazteagatik, lehen egiten nuen bezala. Obsesio bihurtuta neukan, perfekzioa bilatzea zen denaren oinarria, eta bide arriskutsu horretatik askatzea lortu nuen iaz. Lasai ibili nintzen.
‎Horrez gain, Melillako harresiaren altuera handitu egin dute. Horrek migrazio bideak aldatzea eragin du, eta Europara iritsi nahi dutenek bide arriskutsuagoak hartzen dituzte.
‎Eta zer izango zen Londresetik Parisera bakarrik etortzea garai hartan: bide arriskutsuak, itsas trabesiak, hiru egunetako gurdi bidaia Calaisetik hiriburura, arrazoi argirik gabeko atzerapenak, iruzurgileen saiakerak, zurrumurruak, uluak, errepideko zuloak eta gauak, argi elektrikorik gabeko gau definitiboak. Dena, dena, dena emakume gorputz baten barrutik sufrituta.
‎Ez horixe! Bide arriskutsuetan ibilitakoak, bideak berritzera kondenatuta daude bizitza osoan. bakoitzak bere gain hartzen duen eguneroko arriskua da.
2023
‎Mediku konboiak Europako herrialdeetarik abiatzen direlarik ez dakite xuxen noiz helduko diren, bidea arriskutsua izanez. Ewa Dzieduszyckik kontatzen zuen Europaren parte batean aski errexki ibiltzen bada,
‎Legea bi urtez izango da indarrean. «Arauak lege prozesu berrien eta lehendik daudenen erabilera sustatzea du helburu, eta muga zeharkatzeko bide arriskutsuak saihestea», adierazi du Estatu Departamentuak komunikatu batean.
‎Marokotik jende gutxiago irten denez, ehunka eta ehunka lagunen bizia salbatu da. Ez da ahaztu behar Europara iristeko biderik arriskutsuena Atlantikoko bidea dela, Kanarietakoa.
‎Migratzaileek Ipar Euskal Herrira iristeko duten beharraz baliatuz, bada migratzaileak beste bide batzuetatik eramaten dituztenak, hori bai, diruaren truke. Horiek bide arriskutsuak direla azpimarratu du Arangurenek.
‎ikasleei 13 urte bete arte sakelako telefonorik ez erosteko kompromisoa hartu dute. Frantzian, eskolak pantailaz betetzen ari direla eta, gogoetarik gabeko bide arriskutsua egiten ari direla salatu du CoLINE gurasoen kolektiboak: haur eta gazte bakoitzari tableta edo ordenagailu eramangarria emateak ez bide du ikasketa hoberik bermatzen, eta hainbat gaitasun kamusten ditu.
‎Migratzaileen aldeko elkarteek gogora ekarri dute, gainera, migrazio bideak arriskutsu bilakatu direla mugetako kontrol sistematiko horien ondorioz, geografikoki hala ez badira ere. Erraterako, Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan, zortzi migratzaile hil dira muga igaro nahian.
‎Gauzak horrela, gizarteak oro har gero eta iritzi negatiboagoa du irakasleari eta haren profesionaltasunari dagokionez, eta gero eta errespetu gutxiago zaio autoritate figura eraikitzaileari; 139 eta hezkuntza sistema gero eta bide arriskutsuagoa eta zalantzazkoa hartzen ari da diziplinaren eta esfortzuaren balioak sustatzeari dagokionez, baina hortik haratago, adibide bat emango dut. Zilegi da horrekin bat ez etortzea, noski, baina, eman nahi den mezua ulertzeko baliagarria izango dela uste dugu, nahiz eta ñabardura asko daudela jakin.
‎Bene Yarekin batera bizi da, iristeko leku zailetan, mendiko animalia eta landareak zaintzen. Mitoaren beste bertsio batzuek diote Macariok ez diela herritarrei uzten basoan biderik zabaltzen, bide arriskutsuak hartzera derrigortzen dituela, ardiak ezkutatzen dizkiela...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia