Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2003
‎Kable horiek oso zabalak direnez, aireztapena oztopatzen dute, eta, zabalak direnez, IDE horiek nahiko laburrak dira. Normalean, airetik irteteko bidetik aldentzeko zailtasun gehiago izaten dituzte. Horretarako, kableak dagozkien arteketatik deskonektatu behar dira.
2004
‎Idazkerari buruz, hala ere, eta ene uste apalaz, Laffitte kalonjeak eragindako aldaketa batzuk (Azkuek eta Mitxelenak markatutako bidetik aldendurik ontzat emanak: ez partikula bereiz idazteari buruzkoa, adibidez), txar eta desegoki gertatu dira.
2005
‎Lurralde Plan Partziala LPP edo PTP izenekoan Uribe Kostako etenik gabeko urbanizatze trinkoa metroaren bidetik aldenduz Barrikaraino hedatzen da.
2008
‎Lehendakariari, esate baterako, dozena bat lerro bakarrik eskaintzen zizkion txostenak. . Kaskagogorra da, saiatua, helburu bat jarri eta bidetik aldendu gabe iristen daki. Iristen ez bada, helburua infinituan jarri duelako izango da eta badu joera hori.
2009
‎Autobide zabal horiek, alabaina, nekez uzten diete lekurik tokian tokiko kultura txikiei, salbuespenak salbu. Indar zentrifugoak desoreka hori gainditzen saiatzen dira, horrretarako zentro boteretsuen bideetatik aldendu eta euren bidegorri sare propioak eratuta. Haatik, dirua behar da horretarako, eta hor hasi ohi dira oztopoak hizkuntza gutxitu askorentzat.
‎Autobide zabal horiek, alabaina, nekez uzten diete lekurik tokian tokiko kultura txikiei, salbuespenak salbu. Indar zentrifugoak desoreka hori gainditzen saiatzen dira, horrretarako zentro boteretsuen bideetatik aldendu eta euren bidegorri sare propioak eratuta. Haatik, dirua behar da horretarako, eta hor hasi ohi dira oztopoak hizkuntza gutxitu askorentzat.
‎Xelebreei txori zeihar esaten zaie alemanez. Bidetik aldendu den zerbait adierazten du diagonalak. Desafinatu egiten duen doinu bat.
‎Gero, Aurobindo ikasleen aurrean mintzo da yoghien gorputzetan gertatzen diren zenbait energia fenomenori buruz; batzuengan, shidi edo ahalmen harrigarriak pizten dira; shidi horiek yogaren bidetik aldentzeko bultzagarri dira, deabru modukoak, yoghiari bere buruaren jabe izatea galarazi nahi diotenak.
2010
‎Bada, indarkeria matxista deritzona kondenagarria bada ere, askotan gai hau tratatzeko moduak benetako arazoa ezkutatzen du: indarkeria hori burutzen dutenak ez direla gizartearen bideetatik aldendu diren soziopatak, baizik eta gure gizarteak igortzen dituen sistema estruktural sexistak bereganatu eta indarkeriaz gauzatu dituztenak. Eta, egun, estruktura lazgarri sakon eta ezkutatu antzekoak gizarte erlazioen oinarri garrantzitsua direla oraindik.
‎nola esplika nezakeen, bestela, neure suizidio saio hura, une hartan zororik zoroenak bizi izan ez baninduen?; baina, irakasleari ez bezala, haren hizketaldiak ez zuen beste helbururik ikasleok geure izaeraz lotsatzea baizik (nola ez, bada, jatorrizko bekatuarekin lotuta bazegoen!), errudunago senti gintezen, garaiko Elizaren irakaspenen arabera?, guztiz aringarri gertatu zitzaidan esaldi hura: izan ere, irakaslearen bidetik aldenduz, umetan ume berezitzat har nintzaten nahi izan nuen, eta seminarioan apaizgai berezitzat?, ebanjelioko Jesusen beste esaldi harekin lotu nuen: –Ez epaitu, eta ez zaituzte epaituko?, eta ondorioak, jakina, guztiz bestelakoak gertatu zitzaizkidan.
‎nola esplika nezakeen, bestela, neure suizidio saio hura, une hartan zororik zoroenak bizi izan ez baninduen?; baina, irakasleari ez bezala —haren hizketaldiak ez zuen beste helbururik ikasleok geure izaeraz lotsatzea baizik (nola ez, bada, jatorrizko bekatuarekin lotuta bazegoen!), errudunago senti gintezen, garaiko Elizaren irakaspenen arabera—, guztiz aringarri gertatu zitzaidan esaldi hura: izan ere, irakaslearen bidetik aldenduz —umetan ume berezitzat har nintzaten nahi izan nuen, eta seminarioan apaizgai berezitzat—, ebanjelioko Jesusen beste esaldi harekin lotu nuen: " Ez epaitu, eta ez zaituzte epaituko", eta ondorioak, jakina, guztiz bestelakoak gertatu zitzaizkidan.
2012
‎Kristautasunean aurkituko dituzte beren gatazkaguztien erantzunak. Eta bidetik aldendu den hori guztiz damututa bete beharrekopenitentziak betetzeko prest agertuko da, onbidera berriro itzuli ahal izateko etabesteek barkatu egingo dute. Beraz, irakaspena, ondorioa argi dago, beti, ordena«zuzena» berrezartzen da.
‎Horrelako estrategia taktiken testigu zolia bezain salatzaile bizkorra izan da Txillardegi, beti eta denei euskararen helburu estrategikoa, ordukoa eta oraingoa, sutsuki eta temati gogoratuz. Ezaguna da nola egin izan dion behin baino gehiagotan aurre bere alderdi politikoari edota bere hurbileko edozein talde edo erakunderi, euskararen helburu estrategikoaren bidetik aldentzeko arriskuan ikusi izan duenean, aldian aldiko kalkulu edo jokabide taktikoak direla eta; minez eta saminez bere bazkidetza eta lankidetza bertan behera uzteraino batzuetan. Txillardegi ez zen inola ere apolitikoa euskararen alorrean; sentiberagoa zen, ordea, praktika politikoari buruz, taktika politikoei buruz baino.
‎110 Iulen Madariaga ETAren sortzaileetariko bat da. ETAren bidetik aldentzeko urrats nabarietan hasi zen 1992an, Urrats Berri ekimenaren denboretan, eta Herri Batasunean bere jarrera jakinarazi zuen: laburzki," berdinketa infinituko" egoera, atentatu indiskriminatuen ondorio galgarriak, borroka armatu osoaren bukatzeko garaia heltzen ari zela, minimoen gaineko negoziaketa, militante zibilen lehentasuna eta abertzaleen arteko fronte nazionalaren beharra.
2013
‎Literatura joera guztiak irakurri eta ezagutzeko zalea zen Erkiaga, gustuak gorabehera. Prestakuntza aldetik autodidaktatzat definituko nuke, irakurri eta irakurrita bere bidea egiten joan zen, aldian aldiko joeretara gutxi gorabehera egokituta, baina beti bere bidetik aldendu barik. Hizkuntzaren olgetaria da Erkiaga, gai sakonak nahiz eguneroko gauza txikiak olerkigai bihurtzen ditu, zentzu guztien bitartez jaso eta adierazita.
2014
‎Errepidetik jaitsiko gara Behorlegiko errekaren ubideraino, eta bi zubi gurutzatuko ditugu bata bestearen atzetik, eta, gero, ezkerrerantz egingo dugu. Pista batetik, ukuilu handi batzuen aurrez aurre izango gara aurki; bihurgune batera iritsitakoan, eskuineko bidetik aldenduko gara. Olhazarreko amildegiko uren albotik igoko gara; lehen bidebanatzean, gatozen ur ertzetik segituko dugu, eta bigarrenean, eskuinaldekora aldatuko gara.
‎Hiri hartan etapa luze baterako hornitu, horixe egin behar zuen. Eta gero Irkutskeko bidetik aldendu, Tomsk inguratzeko. Beste aukerarik ez zegoen.
2015
‎Bere desira lortzeko behar uste zuenetik urrun ostera, Iñigok ez zuen aitarengandik arrakastaren bidetik aldenduko zuen aholku kaxkar bat baizik lortu:
‎Aldakuntza bi horiek nahaste galanta ekarri zuten euskal ortografiara: gure inguruko hizkuntzen bidetik aldendu zelako, batetik, eta arauak ugaritu eta gauzak zaildu egin zirelako, bestetik.
‎Justus es, Domine, eta zure epaiak; pentsatzen hasi nintzen zein egia handia zen, honetan deabruak ez zuela sekula ere indarrik ni tentatzeko, Zuk, ene Jauna, ondasun guztiak dituzula eta fedeko beste ezertan ere nik duda egiteko eran; alderantziz zen: zenbat eta berezko bidetik aldenduago, hainbat sendoagoa nuela uste nuen, eta debozio handia ematen zidan: ahalguztiduna izatean geratzen ziren nigan burutuak Zuk egin ditzazun handitasun guztiak, eta honetan, diodanez?
2016
‎– Hori geroxeago argituko diat. Ez gaitezen bidetik aldendu. Martin, hiretzat ez duk zaila izanen koadro hori feriatzea.
‎" bidetik aldendu behar"?
2017
‎Eta ideia argia piztu zitzaion buruan: bera ez zela bidetik aldenduko. Tranbiaren bila bankutik jaiki zen, baina orduan telefonoak jo zuen.
‎" Seinale ona" pentsatu zuen Ximenok. Lagun zaharrak ziren biak eta baita beren gurasoak ere, eta elkarrenganako begirunea eta adiskidantza zor zioten aspalditik, nahiz eta bakoitzaren ofizioak eta bideak aldendu. Alaitasunez agurtu zuen Benitok bere lagun zaharra:
‎Traktoreak bidean gora jarraitzen du gidaririk gabe. Traktorearen atzean Xabi ikusten dugu eta bere ondoan Tomas, oso urduri dago, kezkatuta, ea traktorea bidetik aldendu eta jausiko den. Xabik lasaitzeko keinua egiten dio.
‎Tomas urduri. Traktorea bidetik aldentzen ari da.
‎Bere atzetik dagoen bidean, idi pare batek gurdi bati tiratzen diote. Haurrak bide bazterrean dagoen bizikleta hartu eta ziztu bizian eta sigi saga eginez bidean behera aldendu egiten da.
‎Baretu egin zitzaion; arreta Euskalduna jauregiaren fatxada herdoildura eraman zuen; laukiak begiratu zituen arnas erritmoari laguntzeko. Ongi zihoan, baina oinazeak burua gorputzari lotuta eusten zion, ezin zuen beste batzuetan bezala –horregatik hasi zen berriz ere lasterka egiten– gogoa airean erabili, batetik bestera, handik honantz inon gelditu gabe dantzan, budistek, bizitzaren metafora, aholkatzen zuten moduan, ez baitzitzaion –erraza zen esatea– ezeri atxiki behar, atxikimendua txarra baitzen, bidetik aldentzen baitzintuen. Bidea Joseba ote zen galdetu zion bere buruari, edo Iñigo ote zen.
2018
‎Beraz, itxuraz, ez zen oso aproposa Taylor inola ere lotzea Mendebaldeko Filosofo Gailenen panteoian onartuta zegoen teorialari gizonezko batekin. Gertrude Himmelfarb ek ere salatu zuen Taylorrek gehitxo eragin ziola Milli, zenbaitetan moderazioaren bidetik aldentzeraino, feminismo kontuetan batez ere. Filosofoek, argi dago, kontu handiz aukeratu behar dute emaztea; bestela, emakumeen subertsio politiko naturalak azpijana egingo dio haien.
‎Hurrengo egunean, arratsaldez eta lanetik irten ostean, nire ohiko bidetik aldendu eta, itxaropen askorik gabe, baina aurreko eguneko ekintzaren satisfazioaren hondarrak dastatuz atzera?, autobus geltokira hurbildu nintzen. Urrundik ikusi ahal izan nuen, hasieran sorpresa pixka batez, eta berehala itxaropenaz, zerbait aldatua zela:
‎Arnalek Arkitektura Saila sortu zuen 1786an (Mesuret, 1966). Sail berriak ez zuen beste helbururik izango, Arkitektura, Churriguera eta Ribera bezalako artista barrokoen eraginez harturiko gehiegikeriazko bidetik aldentzea baino. Helburu gorenaren mesedetan, burokrazia koskor bat abiarazi zuen Sailak, ekimen publikoko proiektu ororen zentsura zentro bilakatuz:
2019
‎Gero, Harian en soka boskote batekin aritu izan naiz, eta iruditzen zait bazegoela zaurgarritasun horretan helduleku berriak hartzeko nahia. Uste dut bizitzan, beste esparruetan bezala, ezagunak ditugun bideetatik aldentzen garenean, larrialdi egoera horietan bat batean ateratzen ditugula indar eta dohain batzuk beti harritzen gaituztenak. Eta zure burua artistikoki egoera horretan jartzea oso interesgarria dela iritzi diot:
‎Etorri berria zen Espainiatik, non hartu baitzuen heziketa Filipe erregearen gortean. Ilunabarreko iluntasunak nahastuta, bidetik aldendu eta oihan sarri batean sartu zen, zeinak ez zuen sekula amaitzeko itxurarik. Zaldi gainean aurrera egin ezinik, etsia hartuta gaua izeien azpian eta goroldio hezearen gainean igaro zuela, hara non ikusten duen, urrun samar, su baten dirdaia.
‎Baina bigarren aldi horretan ere alferrikakoak izan ziren errabino handiaren hitzak. Bekatu egin zuen emakumeak isilik jarraitu zuen, eta ez zuen bere bidetik aldendu nahi.
‎Egun batez, agian abailtzen ari den arrats garbi eta hotz honetako argia gogora ekartzen duen beste argi baten eraginez, esango dute, Gogoratzen al zara, lehen autoko isiltasuna, hitz zailak, begirada tenkatua eta adi adi, protestak eta errepikak, Utz nazazu Baixan, mesedez, tranbia hartuko dut, Ezta pentsatu ere, etxeraino eramango zaitut, ez da ezer, Baina zure bidetik aldentzen ari zara, Ni ez, autoa, Bizi naizen tokiraino igotzea ez da erosoa, Gazteluko oinetara, Badakizu, beraz, Rua do Milagre de Santo Antónion, zure fitxan ikusi dut, nolabaiteko lasaitze artegaren ondoren, gorputza eta gogoa erdi bareturik, baina hitzak zuhurrak oraindik, Maria Sarak ondorengo hau esan zuen unera iritsi arte, Mairuen hiria izan zen lekuan gaude, eta Raimundo Silva, asmoaz ... Autoa atearen aurrean gelditu zenean, Raimundo Silvak, hura gizalegearen araberako jokabidea ote zen oso garbi jakin gabe, gora igotzera gonbidatu behar zuela uste izan zuen, eta berehala damutu zen, Fintasun falta da, pentsatu zuen, eta ez dut ahaztu behar bere menpeko naizela, orduan emakumeak esan zuen, Beste egun batean, berandu da.
‎Gitari begira, Lalek ez du ikusi SSetako ofiziala. Ez da gai beragana balantzaka datorren fusilaren bidetik aldentzeko, kolpea jaso du, eta belauniko erori da. Gitak eta Danak garrasi egin dute.
2020
‎Trekking bideetatik aldenduta Sukhetar sherpa herrixka Nepal ekialdean, Katchenjunga eta Makaluren mendilerroen artean, dago kokatua. 2.000 metro luzeko mendi magal luzeetan eskegia, sagar bat adarretik nola.
‎Gehienek ibilbide bertsua izan dute aitzinetik; herrietan edo kultur elkarteetan jo dute, gauzak «txikitik» eginez. Hernandezen iritziz, arteaz daukaten ikuspegiak ditu elkartu; esperimentaziotik badute anitz, eta beti ohiko bidetik aldenduz egiten saiatu dira. «Kolektiboari ematen diogu garrantzi handia, azkenean, emozioetatik egite horretatik, uste dugulako gauza txikiak handiak direla».
‎Euskal Herrian, 50eko hamarkadan, alde batetik, estatu mailako erakundeak zeuden ezkutuko lanean, Alderdi Komunista bereziki, eta baita PSOE, USO, UGT eta CCOO ere; bestetik, euskal nazionalismoan, EAJ alderdi kontserbadorea lozorroan zegoen, eta EGI gazte taldea zein 1952az geroztik unibertsitatearen inguruan antolatutako EKI taldea hasi ziren mugitzen. Gazte abertzaleen bi erakunde horien inguruan zebilen talde batek 1958an ETA (Euzkadi Ta Askatasuna) sortu zuen, EAJ alderdiaren bidetik aldenduz, eta ezkerreko joera eta euskal kultura aldarrikatuz. ETAren lehen ekintzak ikurrinak leku berezietan jarri eta pintadak egitea izan ziren, baina 1960an lehen lehergailuak ere jarri zituzten.
2021
‎Mundua helburu hori lortzeko bidetik aldenduta dagoela ohartarazi zuen, joan den asteartean, NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programak, COP26 biltzarraren antolatzaileak. Konpromiso ausartagoak behar dira, eta ausardiak neurtuko du bihar Glasgown hasi eta azaroaren 12ra arte egingo den goi bileraren arrakasta.
‎Esan egin nion, eta ikusi nuen nola mudatzen zitzaion aurpegia. Buelta eman eta etorritako bidetik aldendu zen, ihesean bezala. Liburua irakurtzen jardun eta erosi gabe uzteagatik liburu saltzaileari barkamen azkarra eskatu ondoren haren atzetik abiatu nintzen.
2022
‎Haizearen hegaletan mugitzen dira nire hegaztiak eta polena; bere indarraren zati handi bat erreibindikatzen duzutenean noraino iritsiko dira beraien hegaldiak? Ohiko bidetik aldenduko al dira. Zeren errota bat erresistentzia bat da, eta haizea, korronte elektrikoa bezala, adimentsuki mugituko da traba gutxien duen lekutatik.
‎Ezjakintasunak eragindako espektatiba guztiak. Gizarteak daraman bidetik aldendu nahi nuen arlo batzuetan, baina ez gero errealitatean suertatu zaidan bezainbeste.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia