2015
|
|
Bada, kanpoaldeari dagokionez behar deneraino iristeko ongi bagoaz ere, bertuteetan asko eta asko behar da honaino iristeko eta ez dugu axolagabe jardun behar, ez gauza txikian ez handian. Horregatik, ene ahizpak, eskatu ozen Jaunari, nolabait zeruaz goza baitezakegu lurrean, bere laguntza eman diezagula gure erruagatik gera ez dadin eta erakuts diezagula
|
bidea
eta eman diezazkigula indarrak ariman, altxor ezkutu hau aurkitu arte lurra aitzurtzeko, bada, egia da gure barruan dagoela, eta hauxe nahi nuke nik aditzera eman, Jaunak nahi badu nik hori egiten jakitea.
|
|
Gainerako guztiek batera baino nahigabe handiagoa eman zidan honek. Pentsatzen jarri nintzen ni neu ez ote nintzen izan
|
bide
eta neuk ez ote nuen hura minduta egotearen errua, eta ikuskari hauek ez ote ziren begitazioak, neukan otoitz guztia engainua, eta ez ote nenbilen engainatua eta galdua.
|
|
Eta horrela, Jaunak niri egin dizkidanetatik ez dut asko esateko asmorik, beste zerbait agintzen ez badidate? zerbaitetan on egin dezaketen ikuskari batzuk izan ezik, edota Jaunak halakoak eman dizkiona izutu ez dadin, ezinezkoa delakoan, nik egiten nuenez, edota Jaunak zer
|
bidetatik
eta nola eraman nauen agertzeko, horixe baita idazteko agintzen didatena.
|
|
1 San Mateo ondorengo egun batean, Hirutasun guztiz Santuaren ikuskaria eta grazian dagoen ariman nola dagoen ikusi ostean egon ohi naizenez nengoela, aditzera eman zitzaidan argi argi; halako
|
bide
eta konparazioez ikusi nuen irudizko ikuskariaz. Eta beste batzuetan Hirutasun guztiz Santua adimenezko ikuskariaz aditzera eman bazitzaidan ere, zenbait egun igaro ondoren ez zait gogoan geratu egia orain bezala, hau da, honetan gogoeta egin eta kontsolatzeko eran.
|
|
Egun hau datorrenean ongi izango dela botoak berritzea uste nuen. Eta hala egin nahirik, Birjina gure Ama agertu zitzaidan argizko ikuskari
|
bidez
eta botoak beraren eskuetan berritzen nituela eta atsegin zitzaizkiola begitandu zitzaidan. Ikuskari hau egun batzuetan gelditu zitzaidan, eta bera nirekin baitzen, ezkerralderantz.
|
|
Errentarik eta etxe propiorik izan ezik, inola ere ez zigukeela baimenik emango, eta itzul gintezkeela esanez bidali zuen aita probintziala. Bai, politak zeuden
|
bideak
eta eguraldia itzultzeko!
|
|
4 Berriro diot, gaitz hau izan duten pertsona asko ikusi eta tratatu duenak bezala, ez dagoela harentzat ahal duzuen
|
bide
eta era guztietatik lotzea baino beste erremediorik. Hitzak nahiko ez badira, erabil zigorrak; zigor txikiak nahiko ez badira, handiak; hilabete kartzelan edukitzea nahiko ez bada, lau hilabete:
|
|
Berak, azkenera arte, beti erakutsi izan zuen Madrilen fundazioa egiteko gogo eta asmoa, hainbat gutunetan ageri denez, baina gertakariek beste ildo bat hartu zuten eta ez zuen gauzatzerik izan bizi zela. Zalgurdian aldean eraman ohi zuen fundazioak kontatzen zituen koadernoa eta,
|
bideetan
eta batez ere Burgosen, kapituluak gehituz joan zen. Horrela sortzen dira azken lau kapituluak (28).
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin, ene aita. Atzo idatzi nion Mancerako
|
bidetik
eta nagusiari bidali nion gutuna, berorren aitatasuna Peñarandan dagoen jakiteko esanez, idazten didanez, eta berak izan ezik ez zezala inork jakin, ezta fraidea bada ere; eta Rokeren bi gutun bidaltzen zituen; han dator berorren aitatasuna joan dadila berehala hara; eta berorri idazten badio ere, beldur naiz bidean ez ote dituzten gutunak atzemango, eta horrela nik neuk idazten diot zer gertatz... Eta berorren aitatasuna idatzi didan lekura joan ez bada, berriro bidaltzen diot mezularia horra, eta ama prioreari zer erantzun behar duen abisu ematearren (Rokek esaten baitu hori besterik ez esateko, gure hondamendia litzatekeelako), eta idatziz bidaltzen dit nik bidaltzen diodana.
|
|
Begira, gauzak hasten dira eta berehala ez da konturatzen kalteaz eta gehiago irabaziko duela Jainkoaren aurrean eta baita munduaren aurrean ere limosnak egiteko edukitzean, berorren seme alabek ere gehiago irabaziko dutela. Oraingoz ez nuke nahi mandoa eros dezan, zalditxo bat baizik,
|
bideetarako
eta zerbitzuetarako. Orain ez dago erarik haur horiek pasea dezaten oinez izan ezik; utz biezaie ikasten.
|
|
59 Saia zaitez perfekzio eta debozio
|
bidean
eta horrela gauza guztiak egiten.
|
|
Ez dakigu erronka jo zuenaren gudu kartelak zer zioen, baina ziur asko penitentzia sonatu eta latzetarako aupada etorriko zen, Teresaren zentzuzko
|
bidetik
eta pedagogiazko estilotik at dagoena. Erantzunak beste aire batekoak dira, ez hain sonatuak, baina benetakoagoak.
|
|
Evorako argitalpena ez zuten begi onez ikusi garai hartako adituek, eta hein batean haren erantzukizuna zuen A. Graciánek, bere kontura, Perfekzio
|
Bidearen
eta Abisuen argitalpen berri bat egiteko erabakia hartu zuen, Salamancan, 1585ean.
|
|
geure
|
bide
eta argi
|
|
Lehen idazketan pasarte honetan ironia finagoa eta indar handiagoa agertzen ditu: Batzuetan ondoez batek jota geratzen dira
|
bide
eta zuhurtziarik gabe penitentziak egiteagatik. Kalte egin ziela ekartzen die deabruak gogora, eta penitentziarik ez egiteko sekula!, ezta Erregelak agintzen duena ere, dagoeneko probatua dutela-eta.
|
|
Eta Bizitza Liburuari buruzko testu bat gehitzen du berehala, bigarren idazketan osorik baztertu zuena: Bada, ene ahizpak, behin honezkero ematen du [Jaunak] ez duela nahi besterik esan dezadan, ez dakidalako zer esan, nik jarraitzeko asmoa nuen baina; bada, Jaunak irakatsi dizue
|
bidea
eta niri liburuan ipintzen, idatzia dagoela esan baitut, ur biziko iturrira iritsitakoan nola jokatu behar duten, eta han zer sentitzen duen arimak eta nola asetzen duen Jainkoak eta kentzen dion hemengo gauzen egarria eta nola daraman Jainkoaren zerbitzuko gauzetan haztera, haraino iritsi direnei oso probetxugarri izan eta argi handia ematen diena.
|
|
Bada, hura irabaztera joatean, edota ostera, Jaunak kementsuek irabazten dutela esaten duenez gero? eta errege
|
bidetik
eta bide ziurretik, gure Erregea joan zenetik eta haren hautatu guztiak eta santuak joan zirenetik joatean, hainbeste arrisku daudela esaten badizue eta hainbeste beldur agertzen badizkizue ustez altxor hau irabaztera biderik gabe doazenek, zer arrisku ez ote dute izango beraiek?
|
|
Eta horrela, ez da agertzen guztiengan; hasieretan, esan nahi dut. Haren balioa haziz doa egunetik egunera; berehala ikusten bada ere, bekatu eta bekatu
|
bideetatik
eta lagun txarretatik berehala aldentzen direlako eta beste ezaugarri batzuk ere ikusten dira. Baina arima kontenplaziora iristen denean, eta horretaz ari gara batez ere hemen?, Jainkoaren beldurra ere, maitasuna bezala, oso agerian ibili ohi da; kanpotik ere ez dago ezkutuan.
|
|
1 Bada, Jainkoak bide honetatik ez daramatzanei diotsuet, ene alabak, nik ikusi eta dakidanez, bide horretatik doazenek ez daramatela gurutze arinagorik eta harri eta zur geratuko zinatekete Jainkoak zer
|
bidetatik
eta zer eratan ematen dien ikusita. Nik badakit batzuen eta besteen nekeen berri, eta argi eta garbi dakit ezin jasanezkoak direla kontenplaziozkoei ematen dizkienak; gozotasunen jaki hura emango ez balie, lirateke eraman.
|