Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 219

2008
‎Espainiako Gobernuak Ibarretxeren «desafioari» ohiko bideetatik eta «Konstituzioaren tresnekin» erantzungo diola azpimarratu du Salgadok, eta beraz, baztertu egin du Ministroen Kontseiluak ezohiko bilera bat egingo duenik gaia aztertzeko. «Ez da ezer berezirik egin behar.
‎Hori dela eta, bi aukera aurreikus daitezke: (1) Aldundiak uko egitea aipatu eskumenei, eta horiek Eusko Jaurlaritzari itzultzeko tramitea hastea hark benetan garatu ditzan; edo (2) eskumen horiek toki entitateei ematea, finantzaketa bideak eta guzti.
‎«Gure planetaren mugak zeharkatu eta espazioan barneratzeko egindako lanak» zabaldu nahi dituzte antolatzaileek. Gerra Hotza amaituta espazioan sakontzeko bideak eta helburuak aldatu ziren; ilargian base iraunkor bat eraikitzea, Eguzki sistema esploratzea, Martera joateko misioak eta espazioko turismoa dira XXI. mendean landu nahi diren erronkak.
‎Honela dio adierazpenak: «Askatasun egun honetako data Jai Egun Nazional izendatzen dugu, gure herriaren instituzionalizazio bidean eta inoiz euskaldunok izan, mantendu eta onartu dugun Nafar Estatua berreskuratzeko lehen urrats bezala». Agiri horrekin sinadurak biltzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dute, gainera, sinatzaileek.
‎«Baina hori kasurik txarrenean, gainerakoan beti du zerbait irabazteko». Ez da berria musikaren munduan ohiko bideen eta «arrisku bideen» arteko dikotomia. Definitzen zail den eremu horretaz gogoeta egiteko, solastatzeko mahai ingurua egin zuten atzo Artelekun, Donostian, Auskal Muturreko Musikaren jardunaldien barruan.
‎Oporrak igarotzeko bide eta aukera anitz izaten da: autoan, autobusean, hegazkinean, autokarabanan...
‎Oposizioak Brasil eta Boliviaren arteko mugako pasabideak itxi ditu Santa Cruz departamenduan, Gobernuarekin bat ez datorrela manifestatzeko asmoz. «Brasilerako bideak eta aduanak itxita daude, eta migrazio bulegoak okupatu egin dituzte», azaldu du David Sejas UJC Santa Cruceko Gazteriaren Batasuneko presidenteak. Evo Moralesen gobernuak jarrera aldatzen ez badu, oposizioak gehiengoa duen gainontzeko departamenduetan ere berdin egingo dutela ohartarazi du, gainera, Sejasek.
‎Independentzia lortzeko xedean bistan da hainbat izan daitezkeela bideak eta zaila izango dela ziur asko eragile guztiak estrategia bakar baten inguruan biltzea, Maltzagako Mahaitik gure esku dauden ahalegin guztiak xede horretara bideratzen saiatuko garen arren. Denbora eskatuko du horrek.
‎Proposa dezagun espaloiak zabaltzea. Proposa dezagun hiri osoan egitea bizikleta bideak eta aparkalekuak. Proposa dezagun maiztasun handiko garraio publiko eraginkorra.
‎Demoek eraman bidea eta izan dezaketen geroa aztertu dute Baionan, Robles Arangiz fundazioaren eskutik
‎Beste esparru batean sartuz, ezin dugu ahaztu gai honetan Elizak duen erantzukizuna. Izan ere, hasiera batean, paradisuan, jatorrizko bekatuaren bidez eta gehienetan jainko suminkor eta ez oso barkabera aurkeztuz gu beti infernura kondenatzeko prest.
‎Pierre: Pirinioetan ireki ditugun bideak idazleek idatzitako liburuen parekoak dira guretzat; guk ez dugu libururik idatzi, baina hormatan eta harkaitzetan idatzi dugu, bideak eta marrak marraztu ditugu.
‎Ez du zalantzarik aldaketa garaia dela: UPNk eta Sanzek badakite Nafarroak azkeneko urte luzeetan egin duen bidea eta negozioa bukatzeko aukera erreala dela.
2009
‎Zer komunikatu bai, baina nola komunikatu? Horretarako bideak eta euskarriak aztertuko ditugu. Komunikatzeko modu eta estilo berritzaileak dituztenak gonbidatu ditugu:
‎Arriskuan daude eta ekologia balio kultural gisa zabaltzen badugu soilik iraungo dute, eta mendizaleek erantzukizun handia dugu mendien defentsan. Baditugu ingurumenaren kudeaketan parte hartzeko bide eta tresna eraginkorrak: informazio publikorako sarbidea, araubidetan parte hartzeko aukera edota justiziara jotzekoa.
‎Ordenagailuarekin teklaturik gabe, ahots bidez eta euskaraz aritzea posible da zientziako aditu AnHitz avatarraren bidez, hizkuntza teknologien garapenaren erakusgarri.
‎Hiru urteko bidaiak izango dira. Zortzi hilabete harako bidean eta beste horrenbeste itzultzeko. Horri Marten igaroko duten denbora gehitu behar zaio, dio Ruizek.
‎Bai, egitasmoak aurrera jarraitzen du. Jendea, bideak eta paisaiak iradokitzaileak dira oraindik. Nire gaiak oso sinpleak dira:
‎Iazko maiatzetik ari gara bilerak egiten. Egunero baditugu bazkide berriak, Internet bidez eta eskuorri banaketetatik landa. Urtarril bukaeran tokiko kongresu bat egin genuen, alderdia osatzeko.
‎Normal da enpresek ere zerbait utz diezaieten herriei eta herri elkargoei, alimaleko indarrak egiten baititugu haien ekarrarazteko, zehaztu du, aldiz, Baxok. Enpresek ere badute gure kolektibitateen beharra, gure bideen eta sareen beharra.
‎Animazioa bide eta helburu
‎Aurrean ur nahasiak baditu ere, Unai Ziarretaren lekukoa hartu zuen asteazkenean Koldo Amezketak, eta atzo bere ildo politikoa aurkeztu zuen. Amezketak iragarri du barne liskarrak publikoki agertzea bilatuko duela, eta argi utzi du erabat garrantzitsua eta beharrezkoa duen zeregina duela elkar ulertzeko bideak eta barne kohesioa sendotze». Protagonismo pertsonalak alboratu egin behar direla deritzo, ekainaren 20an egingo den Kongresura begira, EAko presidentziarako hautagai bakarra lortzea izango du helburu.
‎Gasteizen beste lasterketa bat ere bazen igandean, eta aurretik jakin banekien nortzuek parte hartuko genuen Beran; Alizia Olazabal tartean zela ikusita, aukerarik ez nuela pentsatu nuen. Mendiko lasterketetan ezagutu ditudan lagun batzuk gomendatu zidaten nire lasterketa egiteko; Berako ibilbide gogorraren berri banuen, eta banekien hasierako maldan estutu egiten zela bidea eta leku onean iritsi behar nintzela. Olazabal pixka bat atzerago zihoan, baina nik ez nuen atzera begiratu nahi.
‎Horren ziur egongo ez bagina eszeptikoagoak izango ginateke gobernu honek dituen arriskuak zeintzuk diren kontuan izanda. Bakea lortzeko epeei dagokienez, Egigurenek esan du orain arte egindako bidea eta sortutako egoerak umotzeko denbora dagoela. Uste dut batzuei erabaki bat hartzeko garaia iristen ari zaiela.
‎Serbiak jakin luke konponbide bakarra bakea, aitorpena eta autodeterminazioa direla. Arazoak bake bidez eta era demokratikoan konpondu behar dira. Onartu albanieraz idaztea, gure hizkuntzan dagoen goi eskola eta geroko ikasketak; eta gure sinboloak erabiltzeko askatasuna, bandera nazionala; libreki bidaiatzea Kosovora eta Mazedoniara.
‎Nazio Batuen Erakundearen arabera, berriz, jada 200.000 lagunek lortu dute borroka guneetatik eskualde seguruagoetara iristea. Beste 300.000 lagun, baina, bideetan eta errepideetan direla ohartarazi du nazioarteko erakundeak. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariko Ariane Rummery bozeramaileak errepideetan ez atzera ez aurrera dauden lagunen lekukotzak jaso ditu:
‎Bai, baina zenbateraino baldintza dezake kritika txar batek liburuaren bidea eta zure ibilbide profesionala?
‎Gainerako hondartzak hartuta zeudela, hala ere, egun batzuk nahikoa izan ziren gizon eta gerra material asko kontinentera heltzeko. Ez nekerik gabe, indar aliatuek Frantziaren iparraldean hartu zuten lekua, eta, abuztuaren 25ean, Paris askatu ondoren, Berlinerako bidea eta II. Mundu Gerraren amaiera gertuago zeuden.
‎Unea esatean ez da bizi garen momentua bakarrik, une hortan non garenak ere badu zerikusirik; esan gabe doa, kasurako, politika moeta bateri ez zaiola kritika berbera egiten gobernutik edo oposiziotik. Kolore ezberdineko kristalezko prismetatik haratago gure helburuak lortzeko ditugun bide eta era guztiak sartzen dira azterketa eta egitasmo hoietan. Korapilatsua benetan OTAN, de entrada, no aldarrikatu ondoren FG eta sozialistakideak gobernura igon eta laster adeitasun osoz onartu baitzuten erakunde militar hori Espainian.
‎Agiri hau sinatzen dugunok ikastolen Konfederazioaren eta federazioen lehendakari eta arduradun izan gara: badakigu zertaz ari garen, oso gertutik ezagutzen ditugu biltzar baten aurretik ikastolen arteko akordioak lortzeko bideak eta zein zailak izan ohi diren adostasunak. Horrexegatik ez dugu ulertzen zerk bultzatuta eraman duen Konfederazioaren gaurko lehendakaritzak VI. Biltzarra kinka larri honetara.
‎1990ean, Picassoren lan horien faksimileen 750 bilduma argitaratu zituzten, zenbakiturik denak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak zortzigarren zenbakia daramana eskuratu zuen. Lan horiek berriki zabalduriko Foru Liburutegian jarri ditu erakusgai, Gernika, bidea eta helmuga izenburupean, urrira bitarte. 42 zirrimarra dira.
‎–Puntu berean elkartu gara. Euren azkeneko ikasturtea izan da maila profesionalera bidean eta nire ikasketen etapa bat ere amaitu egin da?.
‎Garbi esateko, arabiarrek eskubide hori aldarrikatzeko beste hainbatek adina arrazoi edo gehiago badute. Arabiarrak Iberiar penintsulan ehunka urte bizi izanak eta garai hartako gizarte garapenean aitzindari izanak horretarako bide eta eskubide ematen baitie. Nola erantzungo lukete, ordea, espainiarrek?
‎Baja besterik ez. Bidali dizuet nire giltzurruna fax bidez eta eman dizkiet zure lankideei Munduko Datu Guztiak. Hiru hilabeteren ondoren emango didazu baja?
‎Suteei aurrea hartzeko lanak antzekoak dira administrazioen aldetik: suebakiak egitea eta garbitzea, zuhaitzak kimatzea, bideak eta sasiak garbitzea, basoak berritzea... Ezberdintasunik ere bada, hala ere.
‎Oraingoz salaketarik ez badute jarri ere, epaileari jakinarazi diote atxiloketak, oso bortitzak? izan zirela, eta kolpeak ez zirela atxilotzeko unean gelditu, baizik eta jarraitu zutela polizia etxerako bidean eta harat iritsi eta gero ere.
‎Bere sorreraren 10 urteurrenean Udalbiltza inoiz baino beharrezkoagoa da. Haien ustez, ezinbesteko tresna da nazio eraikuntzaren bidean eta gatazka politikoa modu demokratikoan gainditu ahal izateko. Beste prozesu demokratiko bat hasteko deia egin dute, eta, horretarako, abertzaleen arteko indar metaketaren alde egin.
‎Baina hori bilatzen genuen, zailtasunaren bila joan ginen. Helburua urrun ikusteak bide eta erronka zail baten aurrean geundela ikusarazi zigun. Zailena, ordea, eskalatu behar genuen bidea ikustea izan zen.
‎Denetarik probatzen jarraituko dugu, baina bi norabidetan, batez ere: abentura kutsua duten jarduerak Antartikan edo Argentinako Cha, i Chico mendian egindakoaren bidetik eta jarduera teknikoagoak uztartzen.
‎–Herri gisa, harresi bat eraiki behar dugu, Estatuari esateko oso argi errepresioa ez dela bidea eta behar ditugula bide politikoak jorratu. Gure eskua zabalik dago eta gure erabakimena tinko dago Euskal Herria egoera demokratiko batera eramateko.
‎Azken finean, manifestazioa indarrak metatzeko ariketa bat da, herri honek konponbideak behar dituela esateko, eta konponbidearen bila urrats esanguratsuak egiteko gai garela esateko. Hori da, gure ustez, bultzatzen ari garen bidea eta hori da milaka eta milaka herritar hauen bidez Euskal Herriak eskatzen duen bidea.
‎Sunbilla eta Bera arteko bidea berritzen 43,1 milioi euroko gastua egin du Gobernuak. Errepideen artean, istripu gehien izan dutenetakoa da N A bidea eta 2007 urteen artean 40 lagun hil ziren, eta eskualdeko udalek sarritan eskatu dute berritzeko.
‎Joaquin Otxoa marmarka igo da, egin behar duen ibilbideaz kexaka. Lehen autobus bakar batean egiten nuen Mendizorrotzarako bidea eta orain bi hartu behar ditut. Denbora galtzea iruditzen zait.
‎Kategoria jakin batzuetan sailkatzen ditu IUCNk espezieak haien gaineko arriskuaren arabera: galduak, basa bizitzan galduak, galtzeko zorian, arrisku handian, arriskuan, arriskuan egoteko bidean eta arrisku apalean.
‎Indarkeriari, terrorismoari eta errepresioari buruz galdetuta, ondoko bi baieztapenek jaso dute adostasunik handiena galdekaturiko 15 eta 29 urte bitarteko 1.655 gazte gipuzkoarren artean: Euskal Herrian, indarkeriaz harago, arazo politiko bat dago, eta arazoa konponduko da indar politiko guztien elkarrizketa bidez eta adostuz nola gauzatuko den euskaldunen erabakitzeko eskubidea. Gatazka politikoa badelako ustea eta elkarrizketaren eta erabakitze eskubidearen aldeko jarrerak dituzte, horrenbestez, Gipuzkoako gazteek.
‎Hori baita benetan duten erronka: bakoitzak bere nortasunari helduz aurrera egin, nahiz eta gainditu beharreko kontraesanak sortu bidean eta, halere, guztiaren gainetik, elkarrekin jarraitu. Baina musuaren kontu horrek ez dakit ez ote dituen bananduko...
‎Gaurko itzulia egiteko, abiagune egokia da herrixka (690m). Kareharrizko gailurrei zorrotz eta goi ordokiko bide eta zidorretan barrena, Larraun errekak sorturiko sakanaren goiko zatiari itzulia ematea da asmoa, iparrerantz abiatu eta hegoaldean amaitu. Hainbat zatitan ez dago bide garbirik, baina Urraulgoitiko tontor eta bazter ezkutuak ezagutzeko aukera paregabea da.
‎Hiru bide daude: erantzungailu bidez, Facebook bidez eta abildua@.eitb.com helbide elektronikora idatzita.
‎Azaroaren 14an plazaratu zuen ezker abertzaleak, Altsasun, aldez aurretik barnean eztabaidatu ondoren, euskal gatazkaren konponbiderako prozesu berri baten oinarritarako proposatzen duen agiria. Prozesu hori inolako indarkeriarik eta esku sartzerik gabe garatu litzateke, bide eta bitarteko politikoak eta demokratikoak soilik erabiliz, eta herri borondatea izango litzateke prozesu guztiaren subjektu aktiboa eta dinamizatzailea.
‎Arazoak 06:00 aldera hasi ziren. Haize indartsuak bide bazterretan pilatutako elurra bultzatu zuen bidera eta, izotzarekin elkartu zenez, oso egoera kaskarrean utzi zuen bidea ibilgailuentzat. Hainbatek izan zituen istripuak, eta bide erdian gurutzatuta gelditu ziren ibilgailuak.
‎Zaraitzun NA errepideak eta Iratin NA bideak itxita jarraitu zuten atzo ere, asteburu osoan bezala. Izabatik Belaguarako NA bidean eta Urbasako mendatean ibiltzeko kateak behar izan ziren atzo.
2010
‎Igandeko ETAren agiritik ez nuke ezer nabarmenduko; testua bere horretan ez zait interesatzen, testuingurua baizik. Kontua da ea zenbatean dagoen borondatea bide eta eremu politikoari lehentasuna emateko. Hori da garrantzitsuena.
‎Ezin du jarraitu egin duena egiten. Aipatu den bezala, gizartearen gehiengoak hala erabakitzen baldin badu aurrera egitea, hau da, bakearen bidean eta erabakitzeko eskubidearen bidean, estatu estrategia horrek bere pitzadurak izango ditu. Ezin baita etengabe eskema bat inposatzen jarraitu, herriaren gehiengoa eduki gabe.
‎Hala ere, Garzonek ez ditu bakarrik analisi eta interpretazioak egiten; mezu politiko jakin bat bidali nahi dio ezker abertzaleari: Ezker abertzaleak egin nahi lukeen edozein aurrerapausok [legalitatearen] bide eta mugen barruan egon behar du. Eta bere kideek lehenago ulertuta, lehenago ibiliko dute Espainiako bizitza demokratikoan parte hartzeko falta zaien bide zatia.
‎asko espero, bi ibilgailuk, nire aurrean eta bata bestearen atzetik, Stop seinalea ez errespetatuz nire bidea eta ni bertan nintzela gainditzea. Leku horretan maiz gertatzen dira horrelakoak.
‎Tokiotik Bilborantz jotzen du burtsaren arretak Wall Streetera bidean eta, atzo, gureak Txilerantz ere egin zuen hein batean Asel Luzarraga gogoan. Argi izpiek gidatzen dute txerritxo ehiztarien jomuga, Karontek itzalak nola eta 2.207 milioiren salerosketarekin ekin zitzaion aurtengoari.
‎Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak orain arteko mezua berretsi du, Madrilen. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren proposamena mezulari bidez eta edukiak dagoeneko hedabideetan filtratu ondoren jaso izana onartezina dela adierazi du, eta lehendakariak behar duen komunikazio estrategian kokatu du Lopezen proposamena, eta Gernikako Estatutua erabat betetzeko beharra jaso ez izana kritikatu du EBBko presidenteak.
‎Izaerak zati biologikoa, psikologikoa, soziala, kulturala eta antropologikoa du gutxienez, eta familian gauzatzen den hezkuntzan ez da posible seme alaba guztiak bide eta modu berdinak izatea. Jaioberri bakoitzak bere izaera eta genetika du, eta horrek sorrera puntu desberdina sortzen du anai arreben artean.
‎Isil isilik, lasterketarik dagoen edo ez erreparatu gabe Kaltenbrunnerrek K2 eta Everest falta ditu hamalauak igotzeko. Tontorrari bidea eta igotzeko modua lehenetsiz. Everest ehunka lagunek igoko duten ohiko bidetik igotzeari uko egin eta inor gutxik saiatu ohi duen erronka aukeratuta.
‎Nik uste dut euskal musikan emakumearen ahotsak ez duela oraindik bere tokia erdietsi. Badauzkagu oso musikari erreferentzialak (Maddi Oihenart, Anari, Sorkun eta abar), baina falta da behetik gorako bultzada hori; hau da, egoera bat non edozein neskak bere burua musikan hasi eta jarraitzeko konfiantza, bideak eta erreferenteak izango dituen. Hezkuntza gaia ere bada, dudarik gabe.
‎Kantagintza. Bideak eta norabideak. Xabier Montoia, Niko Etxart, Ibon Rodriguez, Jose Angel Irigarai, Unai Ibarbia.
‎Done Jakue bidearen arrastorik egon ez eta erromanikoa dagoen leku asko dago Europan, Irlanda kasu, beraz, beste eragile batzuk ere bilatu behar dira, beneditarren Clunny ordenak izan zuen indarra, esaterako. Salbuespenak salbuespen, Done Jakue bideak eta erromanikoak osatzen duten bikotea banaezina dela uste du Gorka Lopez de Munain historialariak: Bideari jarraituta, artisten lana etengabe errepikatzen dela ikusten dugu, gaiak errepikatzen dira, forma apaingarriak:
‎hankak mokokatzen ari den hegaztia, adibidez. Jesus Gonzalez de Zarate historialariak ere bidearen eta erromanikoaren arteko lotura erabatekoa nabarmendu du. Bidea XXI. mendeko Internet zen, kultura hedatzeko modua, eta ikus dezakegu egun nola Estibalizko baselizan (Araba) dauden kapitelak Frantzian ere badauden, bideari jarraituz.
‎Historialari batzuek Done Jakue bidea eta erromanikoa bereizten dituzte. Ez al ziren batera heldu?
‎Topagunea eta EHNE proiektu pilotu honekin ilusionaturik daude, hain zuzen ere aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko bideak eta aukerak irudikatu dituztelako.
‎Modu maltzurrez erabilia izan da azken dekretu hau, dauden erantzukizunak urtzeko, eta lotesleak ez diren bideetan uzteko harrobiaren ustiaketa, salatu zuen atzo Fito Rodriguez idazle eta Praileaitzen Lagunak elkarteko kideak, arestian aipatutako lau elkarte horiek batera Donostian egindako agerraldian. Indusketari eman beharrean, beste ustiaketei ematen zaio bidea eta babesa.
2011
‎Donejakue bidea eta Ernest Hemingwayren idatziak turistak Iruñera gehien erakartzen dituzten osagaiak dira. Bizi bizi egon da Alde Zaharra egunotan.
‎Edozein modutan, egia da egoera desberdin eta on bat dagoela: badirudi Batasunaren mundu politikoak hartu duela iniziatiba behingoz, eta berak zehazten diola bidea ETAri. Alderantziz izan da beti, eta guk horregatik kritikatu dugu hemen Gerry Adams bat ez izatea.
‎«Sentitzen dut segurtasun arrazoiengatik bidea eta ordua aldatu izana Jaizkibeli, eragina izan baita haren protagonismoan eta ikusgaitasunean eta aldarrikapenetan». Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak aitortu du Jaurlaritzaren erabakiak kalte egin diola Hondarribiko alarde mistoari.
‎Emakumea naizen aldetik, batzuetan emakumearen ahotsa nabarmen agertzen da». Familia, sorkuntza literarioa, gorputza, animaliak, bidea eta norabidea izan ditu hizpide.«Introspekzio ariketa bat»Ez du gogoan noiz erabaki zuen idazten ari zen horri Scanner izena ematea, baina badaki zergatik: «Argi neukan eguneroko bizitzako elementuekin egin nahi nuela.
‎Iker eta Eneko Pouk ere ahotan izan dute Bonatti: «Haren estiloa imitatzen saiatu ginen, haren tenorea edukitzen, haren tenplea eta odol hotza mantentzen, jakinda Bonatti bat eta bakarra zela».Paraboltik erabili gabe, eskalatzaile aitzindarien bidetik eta tontorretik gertu bibak eginez igo ziren hiru mendizaleak, eta La Clásica Moderna izena jarri zioten bideari. Mont Blanc mendiaren hegoaldeko aurpegian ireki zuten bidea, Aosta ibarretik sartu eta Freneytik igota.
‎orain dela hilabete batzuetako egoera irauli eta ia %2, 2ko hazkunde ekonomikoa lortu du errekorrezkotzat har daitekeen denboran. Paul Krugmanek eta beste ekonomialari entzutetsu batzuk ere goraipatu dute Islandiak egindako bidea eta aldi berean salatu okerreko diagnostikoari eta okerreko politikei zor zaiela EBren bilakaera negatiboa.Hain zuzen, defizita murriztea helburu duten austeritate politikek porrot egin dute leku guztietan. «Alemaniak austeritate bidez murriztu nahi badu defizita, alderantzizkoa lortuko du», iragarri du Kook, Japoniak laurogeita hamarreko hamarkadan izan zuen krisiaren irakaspenak gogoan.
‎Binakakoan, Eulaterekin, 22 irabazi zieten Olaizola II.a eta Zearrari, Gasteizen. Goizuetakoak istripua izan zuen finaleko bidean eta partidaren erdi aldetik aurrera txakalaldia izan zuen. Lehen zatia orekatua izan zen, baina azken txanpan Aspekoak gehiago izan ziren.
2012
‎Hala ere, ezin da autonomia erkidego horietan egindakoa gure autonomia erkidegora estrapolatu, gure Larrialdiei aurregiteko Euskal Sistema nola dagoen eratua ez ezagutzea litzatekeelako, beste edozein autonomia erkidegorekin konparatuta erabat ezberdina baita eta, beraz, bakarra. Zentzu honetan, gure legezko erreferenteak Larrialdiak kudeatzeko Legea, Larrialdiei aurregiteko Bidea eta Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren Taktika Operatiboak dira. Edozein gertaeraren aurrean aktibatu egiten diren tresnak dira.
‎Realaren larruazalean ederki asko bereiz liteke aldaketa. Inaxio Kortabarria salbuetsita, hasi Gorriti, Martinez eta Ormaetxearekin, horien lan zorrotzik gabe ez dago ulertzerik Puertollanoko igoera, ez eta Lehen Mailako ondorengo lurreratzea ere?, segi Gorriz eta Gajateren bidetik eta amaitu Loren Pikabea bikotearekin, iraunkorki jokatu duen azken erdiko atzelari parea?. Bilakaera begi bistakoa da.
‎Hori gertatzen ez den kasuetan, Interneterako publikazioa beste herrialde batetik egin litzateke. Hori lortzeko, publikatu aurretik Internet bidez eta modu seguruan (VPNak erabiliz adibidez) bidali lirateke fitxategiak beste herrialde horretara.
‎Boulevard ek Leonera (Espainia) eraman zuen txosna ostiralean, Dani Alvarez eta Ander Iribarrekin. Saihetsezinak diruditen Donejakue bideaz eta gastronomiaz gain, greban dirauten meatzariak eta errepresio frankista izan zituzten hizpide goizean. Luis del Olmo uhinetako kazikearen feudoan, haren estilo folklorikoa errepikatu zen parte batean, baina konpromisozko kazetaritza ere egin zen bestalde, Espainiako irratigintza generalistak aski zentsuratuak dauzkan bi gai landuz.
‎Bilbora erretiratzea erabaki zuen Wellingtonekin hitz egin eta gero. Hala, tropak buruzagirik gabe iritsi ziren Donostiara, Castaños Bilbora bidean eta Wellington Lesakan [Nafarroa] zegoelako, Iruñea hartu ondoren. Donostia uztailaren 22an setiatzen hasi ziren, baina ez zuten lortu, eta soldadu ingeles eta portugaldar batzuk atxilotu zituzten.
‎«Irakasleak behar zituztela eta, berehala etorri nintzen. Nire kabuz ikasi nuen idazten, Internet bidez eta etxean ezkutuan neuzkan liburuak irakurriz. Orain, beste batzuei bidea erraztu nahi diet, eta herriaren alde lan egin», dio gazte kementsuak, klasean sartu aurretik.
‎Zein dira bakerako oztopoak? Kolonbian bakea herritarrek definituko dute, beren borroka bideekin eta gerrari amaiera emateko eskaerarekin, gero eta eskaera ozenagoa egiten ari dira?, haiek jasaten baitute gehien gerraren eragina. Auzia desagertu eta gerra amaituko da, hura sortu eta elikatu zuten arazo sozial, ekonomiko eta politiko larriak konpontzen badira.
‎Auzia desagertu eta gerra amaituko da, hura sortu eta elikatu zuten arazo sozial, ekonomiko eta politiko larriak konpontzen badira. Herritarrek borroka politikoa garatzeko benetako bideak eta bermeak ezarriko balira ez legoke borroka armatuaren beharrik. Kolonbian denok egiten dugun galdera hauxe da:
‎Mendian edo pareta luzeetan behetik zabaltzen dituzun bideak ekipatzean, askoz ere gehiago baloratzen zaituzte, eta nork egin duen gogorarazten da. Kirol eskaladako eskalatzaileei askotan burutik ere ez zaie pasatzen nork zabaldu duen bidea eta nondik atera diren erabiltzen dituzten seguru horiek», adierazi du Maizek. Ez dituzte baloratzen, baina ez hori bakarrik; askotan, gainera, kritikatu ere egiten dituzte:
2013
‎ekonomikoa, legitimitateari dagokiona, egiturazko ustelkeriak ekarritakoa, katalanen ekinaldia, eta abar. Bide orri horretan, helburu bakarra independentzia lortzea izango dela kontuan hartuta, bideak eta borroka moldeak erabaki ahal izango dira, baina xede horretara bideratuta betiere. Beste edozein helburu, bidean estatu menperatzaileek egindako kontzesio gisa besterik ez dira izango onargarriak, baina inoiz ez azken helburu gisa.
‎Carlos Urkijo gobernuaren ordezkariak bide penala aukeratu izan balu, horrek behartuko luke Espainiako Auzitegi Nazionalera jotzera. Zergatik hautatu du administrazio bidea eta ez bestea. Berak azaldu du hori.
‎Guk esan nahi diegu Euskal Herri bat dagoela eta bere egituratzearen inguruan herritarrok erabaki nahi dugula. Haiei dagokie zehaztea, ordea, erabakitzeko eskubidearen inguruko bidea eta prozedurak. Katalanek Cap a la Indendencia leloa erabili zuten giza katean.
‎Ingeniaritza hori galarazteko egitekoa izango du aurkeztu berri duten Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordeak. Bake Bidearen eta Lokarriren ekimenez sortu da batzordea, Foro Sozialaren gomendioak betetzeko helburuarekin. Gomendio horiei lotua dago EPPKren aurrera begirako ildoa, eta, beraz, pentsatzekoa da kolektiboak egin asmo dituen harremanetara irekita egingo dela batzordea.
2014
‎Eta orain arte egindako ibilbide hori biltzen duen zuzenekoa kaleratu du orain: Bidea eta denbora (Bidehuts). Diskoa ez da atzera begirako bat, ez, behintzat, zentzu itxian, baina ezin esan, halere, atzera begirako baten kutsurik ez duenik.
‎Diskoa ez da atzera begirako bat, ez, behintzat, zentzu itxian, baina ezin esan, halere, atzera begirako baten kutsurik ez duenik. Bidea eta denbora, biak hartzen ditu kontuan. Eta presente izan dute horregatik kanten kronologia diskorako hautatutako abestiak ordenatzerakoan.
‎Nazioarteko adituek gatazka gainditzeko gomendioetan sakontzea da Baionako Bake Forumaren xede nagusia, bereziki gatazkaren ondorioetan eragitea eta konponbideari begira egin beharreko urratsak lantzea. Bake Bideak eta Lokarrik zabaldu zituzten gomendioak. Alde guztiek egin beharreko urratsak zerrendatu zituzten, zehaztuz, bidenabar, Frantzia eta Espainiari dagozkionak.
‎«Lasterketa luze bat da hau, eta aurrera segitu beharra dago; hobe ez geratzea zer egiten ari garen begira». Laneko giroa da hori, baina jokalariak ere badu bere bakardadea, bere buruarekin bakarrik egoteko une hori, eta hor denetarikoak dira buruaren bideak eta irudiak. Errastik garbi azaldu du bere buruan zer dagoen:
‎Putakumeak! Eskerrak poliziarik ez nuen topatu bidean eta galtzerdietan neraman dirua. Eta hori gutxi balitz, irlandarrak ez daude txapelketan, orain jakin dut.
‎Han ikus daitezke ibilbidearen nondik norakoak eta aterpe zein giden prezioak ere. Bai Biskarretek bai Peralesek aukera izan zuten zenbait enararekin hitz egiteko, bidea eta historia berreskuratzeko. Orain, haietako gutxi daude bizirik, eta bizirik daudenak oso zaharrak dira.
2015
‎Garrazaren erakusketarekin lotuta daude hainbat alderdi, ezinbestekoak iruditzen zaizkidanak. Lehenik, gaur egungo informazioaren eferbeszentzia edo abiadura; bigarrenik, informazio hau gureganatzeko ditugun bideak eta horien ezaugarriak; eta, azkenik, jasotzen dugun informazioaren egiazkotasuna.
‎Eta gainerako laurek bizikidetza sendotzeko beharrarekin dute zerikusia: iragana argitzea, biktimak, memoria eta bizikidetzaren kultura.Indarkeriaren amaiera «ordenatua» lortu aldera, Jaurlaritzak zigor eta espetxe arloetako politika proposamen berria landuko du, Zuzen Bidean eta Hitzeman dokumentuak oinarri hartuta. Aldi berean, presoen gizarteratzea helburu duen Hitzeman programa garatu, eta lortutako ondorioekin presoak gizarteratzeko eredu proposamen berria aurkeztea aurreikusi du.
2016
‎Beraz, amnistiak kontraesan gehiegi ditu».2007an, ezker abertzaleak Anaitasunako Proposamena aurkezteko atarian, hari babesa emateko agerraldian egon zen. 2011n, ezker abertzaleak «soilik bake bideekin eta jarduera politikoekin» konprometitutako proiektu bat behar zuela adierazi zuen, Altsasuko (Nafarroa) agerraldi batean.
‎Adarrara igoko gara? . Bai zera!. Salda ematen diete, doan, mendizaleei.. A, orduan bai! Eta hala abiatuko ziren hirurak, kaletik errepidera; errepidetik pistara; pistatik mendi bidera eta mendi zidorretatik harri artera, alkandora, minigona eta takoiekin, hego haize bortitzaren hotzaren edo orkatila bihurtzearen beldurrik gabe. «Lehen aldia dugu horrela gaupasaz mendira igotzen», esan zuen Otegik, «baina datorren urtean, berriz».Erotuta al daude urnietar hauek?
‎Eta ez da harritzekoa, programazio erabat gorabeheratsua eskaintzen baitu, etxeko produktu duinekin batera, beste edozer eskaintzeko gauza dira ETB1eko arduradunak: erdarazko habanera lehiaketak, rantxerak, edota euskaraz azpidatzitako erdal saioetatik hasi, Lasturko erromeriarekin segi edo saloi dantza eta kulturismo saioekin jarraituz, kamera ezkutu mutuekin bukatzeko... Igande goizetako Egi bidean eta meza santua ahaztu barik. Bitxia da erdarazko katean ez dutela erritu erlijiosorik eskaintzen...
‎Behin komunitate nekazari, beltz eta indigenen indar hori hedatuko delarik itunak nekazaritzari dakarzkion ahalmen guztiak garatzearen alde, espero izatekoa da suspertu egingo dela herri jarduera: besteak beste, hango bizi baldintzak, hezkuntza planak, etxebizitzak, bide eta zerbitzu publikoen azpiegiturak hobetzeko eta tokiko zein eskualdeko garapen planak landu eta betearazteko. Alor ireki bat dago hor zabalik ekintza sozialerako eta politikorako, eta, jakina, komunitateak berak eta gu geu ere prest geundeke nazioarteko edozein laguntza onartzeko.Luzeak bezain nekosoak izan dira negoziazioak; hala ere, emaitzek alderdi berriak ekarri dituzte bake prozesuei dagokienez.
2017
‎Andreak ez zituen gehiago ikusi, baina Kodesko bidean bi harkaitz sortu ziren, bata handia, bestea txikixeagoa.Haizpitartetik ateratzean, bidea erosoagoa gertatuko zaigu. Botatako izerdia lehortu, zintzurra freskatu eta atsedena hartzeko beta hartzen dugun bitartean, atzera begiratu eta honaino egindako bideari eta horren alboetara altxatzen diren penitenteei azken begirada botako diegu. Itzela ahalegina, ikusgarria paisaia.
‎Angela Merkeli txistu egin diote egunotan herrialdearen ekialdean, errefuxiatuekiko izandako jarrera irekiagatik. Presazko kazetaritzak bizi gaitu, baina zuhurtzia puntu bat eskatzen dute beti horrelako gertakizunek, are gehiago, gertatuak Kataluniako prozesuan, erreferendumaren bidean eta Espainiarekiko gatazkan izan dezakeen ondorioez hausnartzeko orduan.Luistxo Fernandezek bikain laburbildu du atentatu egunean jazotakoa, Kataluniako eta Espainiako agintarien lana, eta horren proiekzioa. «Guardia Zibilaren rola goresten saiatu dira azken egunetan aireportuko greban eskirol lan populistak egiten, baina benetako krisia piztu denean, mossoak ari dira lehen lerroan».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia