Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 93

2001
‎Bitartean, ixtear dago oihal denda jaioterrian. Aitona amona zaharrek berrikuntzarik nahi ez, gurasoek zalantza asko, gazteek bakoitzak bere bidea eta lekua nahi: gerriak zabal eta gerrikoak estu.
‎Hitzak utzirik, berdin ez dira axala besterik, goazen larriagoetara. Hirurogeiren bat urte daramatzagu batasunera bidean eta badirudi, fruituei bagagozkie, batasun hori uxatzen aritu garela eginahalean, bai Gipuzkoan, bai Bizkaian, bai orain Lapurdin, Baxenabarren eta Zuberoan. Euskalkiak nahasi, bai, egin ditugu, Pasaiako ardogileek kolore bateko eta besteko isurkariak nahasten omen dituzten eran, baina nahastea ez da batzea eta ez da behin ere izango.
‎Aurretik gure herriaren historia luzean ez bezala, gaur egun lege arauak, botere politikoa, diru bideak eta tresna eraginkorrak ditugu euskararen alde. Badakigu, ongi jakin ere, gure hizkuntzari dagokionez gauzak ez doazela beti bide onetik, euskara herritar guztion kultur ondaretzat jo litzatekeen herrialde guztietan, eta harrigarria dirudien arren, bulego ofizial batzuetan oraindik euskararen erabilera sozialari hesi mugak jartzeko ahalegin gogorrak antolatu eta kudeatzen direla.
‎Bide berrien bila agertu zitzaigun Lauaxeta (Euskaltzaleaken joerarekin zituen harremanez zerbait gehi dezaket neronek ere) eta giro berrien aitzindari bezala Lizardi: ez ziren lekuko izan, igarle baino urte luzeen buruan baizik mamituko ez ziren bide eta giro berrien igarle. Ernamuina han zegoen, ordea, gero inork asma zezakeen lehorte gogorrenaren erdian hozituko zen ernamuina.
‎Ditudan bideak eta adiskideak egozten dizkit honek, lotsatuko naizelakoan. Hemen ere, oker ez banabil, ez darabil euskara behar lukeen bezain zehazki, ene erdarazko zenbait itzultzean bezalaxe.
‎Badakigu, noski, nondik datorren elkar ezin aditu hori. Batzuengandik besteenganako bideak eta zubiak zabaltzen saiatu behar genuke. " Ori desio nuke nik", behintzat.
‎Ikastaldi horiek ez ziren mendi mutil harentzat izan –behinola Eneko Loiolakoarentzat bezala– ezinbestean eta nekearen nekez egin behar diren egitekoak. Olerkari zaharretan –bukolikoetan epikoetan baino gehiago– aurkitu zuen betidanik poesiarako zekarren joerak eskatzen zuen bidea eta ez zen aurrerantzean bide horretatik baztertuko.
‎Ez gara, ordea, gehiegi larritu. Ez diogu inori entzungor egiten, baina jaramon gehiegirik ere ezin egin ingurukoei, hartu genuen bidean eta ibileran ibiliko baldin bagara.
‎–Eta zein bide eta ibilera dituzue horiek?
‎2 Ez beza inork pentsa gaurko zenbaiten asmoak erabat baztertzekoak direla deritzodanik, batez ere, errepide horretan bide eta bidexka askok baitute hasiera. Aita Villasante Kortabitartek azaltzen dituen eran.
‎Ezin uka, gainera, egoki eta estutasunik gabe burutu duela Etxaidek. Oztopoak, eragozpenak ezin konta ahala aurkitu behar zituen bere bidean eta gehienetan ez zaio irudituko ere irakurleari leku hartan eragozpenik izan zitekeenik. Zenbait pasartetan euskal ordain hoberik aurkituko lukeela beste norbaitek?
‎gizaldiz gizaldi, inoiz nabarmendu ez diren arbasoengandik datorkion jakinduria eta zuhurtzia, haiek irakatsi dizkioten buruzpideak eta portaerak. Euskaldun izatea ez da gizon izateko era bat besterik, gizon oso eta betea izatekoa horretarako kemenik dugunean, Txillida izatea gizon izateko bidea eta modua den bezalaxe. Ezin dezake Txillidak bere nortasuna uka, eta ezin uka dezake, dioena dioela eta degiena degiela, bere euskaltasuna.
2003
‎. Urteak heramatzan esanaz bergizarteratua hengoela, gerra kontuak gazte kontuak zirela, bortizkeria ez zela bidea eta abar eta abar. Horixe zuan-eta gidoia.
‎Interpola, estatuko, departamenduko eta eskualdeko poliziak gibeletik zeuzkala, sei hilabetez Txoko bidez bide eta motelez motel ibili zen. Toki urrintsu bakoitzean gau bat  pasatzen zuen eta ez zen sekula bietan gune berdinetarik iragaten.
‎bere aberria maite duenak ugaltzeko betebeharra du. Baina halako kritikak alde batera utzita, goazen ikustera zehaztasunez kastitateari eusten zionak zenbat bekatu bide eta tentaldietatik egin behar zuen ihes, seigarren aginduaren kasuistikaren arabera.
‎Gatozen orain gure gaiaren alderdi etikora. Liburu honetan aztertu dugun Kontrailustrazio bidea eta integrismo katolikoa azkenean ez direla garaile izan badakigu, nahiz eta ezin esan dezakegun besterik gabe ideia ilustratuak erabat gauzatu direnik. Ilustrazioak porrot egin ote duen edo zertan huts egin duen eztabaidatzea oso gogoko du azken garaietako filosofiak.
‎Hedabideak bide eta bihotza dira gizarte modernoetan. Bide, euren eskuetatik igarotzen ez dena historiak nekez idatziko duelako, lekuko apropos barik haizeak baitaramatza  mezuak; mundu modernoaren finkatze lan soziala pentsaezina da hedabiderik gabe.
‎Hala ere, ez gaitezen itsutu: paradigma nazionalaren kasuan sarriegitan nahasten dira bideak eta helburuak, nahi gabe edo nahita. Akats larria da hori, denen artean larrienetakoa.
2005
‎Informazioaren gardentasunerako eta herritarren partaidetzarako bideak eta mekanismo egokiak ezartzea da administrazioaren beste erronketako bat, berari baitagokio horiek guztiak eskaintzea. Herritar aktiboei, berriz, horiek guztiak eskatzea eta aktibatzea dagokie.
2006
‎Ezinezkoa dun aldez aurretik jakitea bi pertsona elkarren gisakoak diren ala ez. Hegazkinean ezezagun batekin elkartzen haiz San Franciscora bidean eta bihozkada bat dun. Zera, neskato hori hire bizitzako maitasunik handiena izan litekeela.
‎Zabal bideak eta aireak
‎Zabal bideak eta aireak. " Zabal" hori zer da?
‎Eta, batez ere, nori zuzentzen zaio? Nork zabaldu behar ditu bideak eta aireak. Zehaztasun horixe eskertuko genioke letraren egileari, izan ere, hemen asko ihesean dabiltza, euskararen berreskurapenaren ardura norena den zehazteko garaian.
‎Ez da erabaki erraza, ez dugu horrelakorik esango. Baina uste dugu ona eta osasungarria dela auzoaren alderdi praktikoak ikastea, onartzea eta erabiltzea, porque horixe izaten da norberaren tokiari egoki eusteko bidea eta garai berrietara egokitzeko modua. Euskarak irabazi eginen du, eta ez galdu.
2007
‎Geroztik, anitzak izan direla deskubritu ditudan lekuak, anitzak ateka, portu eta herrialdeak. Zinez diotsut, frankotan konpania ona zaidala gertatu bidean eta frankotan ekintza onen lekuko izan naizela, merezimendu handirik gabe, nihaurek ez baitut deus berezirik egin. Orain hezur minarengatik pausatzera bortxatua nauzu.
2008
‎Atearen beste aldetik nor nintzen galdetu zutenean, etxekoandrearen ahotsa ezagutu nuen, eta nik Tomasen emaztea nintzela esan nion, zotinka, bihotza urratu beharrez, istripu bat izan genuela bidean eta amildegian behera erori ginela, Tomasek ez zuela autotik irteteko aukerarik izan eta ez nekiela nola zegoen, eta argibide horiek guztiak amaitzerako atea zabaldu zidaten, susto batean hartu ninduten, nola bestela!, etxekoandreak besarkatu egin ninduen, gaixoa, gaixoa, esaten zidan behin eta berriro, eta etxekoandreak eta ezagutzen ez nuen gizonezko batek manta batean bildu ninduten, eta nik, ...
‎[Espiritu Saiatuaren etsipena.]" Egiaren bila ibili naiz egia diruditen zeren bidetik eta egiantzaren errepidetik, ahantzirik gezurra, sinesteko moduko gezurra, egiantzekoa dela beti, eta egia, nonbait ibiltzekotan, gezurra diruditen zeren estrata itsuan ibiliko dela, galdu galdu eginda".
2009
‎...ninduzun, behin eta berriz tentatu, ohara dagoen zakur eme batek bezala, bi aldeetatik ekiteko eskatu, eta, jainkoarren, gozamenez zoratzen ninduzun, aitor dut, baina urruntzen ari ginen elurretik, argia baztertzen, grina basaren mende erortzen, eta nahastea besterik ezin etorri hortik, eta etorri ere etorri zitzaigun, zu zeu izan behar omen zenuen, ego hutsa, grina hutsa, eta hortik galdu genuen bidea eta betegintzarre espiritualetik urrundu ginen; aitak erakutsia ahantzarazi zenidan; zure aita, Ananda, zure aita, ezta jainkoa balitz ere, ireki begi horiek, begira errealitateari, uste duzu santua izan zela zure aita, ez al dakizu zer nolako esamesak zebiltzan hari buruz auzo guztian eta yogako ikasle ohien artean, zure aita ere desioaren mende erori zen, guztiok bezala, eta okerrago da onartu ...
‎Isilean irten ginen etxetik, isilean egin genuen zentrorainoko bidea eta isilean eman genuen zentroko gelatxo hartan itxaroten egon ginen tartetxo laburra. Komunera zindoazela esan zenidan.
‎Inork espero ote dezake, beraz, ezer onik hizkuntzen arteko harremana gatazka bidean eta" hizkuntza bat ala bestea" ikuspegi baztertzailearekin egituratzetik. Molde horretako ikuspuntuak indar biziz plazaratu ziren Espainian, 2008 urtean," espainiera, hizkuntza komuna" manifestuaren bultzatzaileen eskutik.
‎Oso erraz ulertzekoa da, hain zuzen ere horrexegatik, Euskararen Legeak benetako elebitasun baten aldeko apustua egin eta hartara pixkanaka iristeko neurriak ezartzea. Izan ere, euskararen ezagutza eta erabilera herritar guztien integraziorako bide eta tresna baldin badira, beharrezkoa dirudi elebitasuna euskal gizarte osoaren helburu izatea, euskaraz badakitenena eta euskara erabiltzen dutenena bezala, oraindik euskaraz ez dakitenena eta erabiltzen ez dutenena, guztiena, alegia.
‎Nolanahi dela ere, nahiz eta nazio imajinatu hori berbalizatzeko erabilitako zabalkunde bideak eta estiloak desberdinak izan, elementu identitarioak nazioaren lurralde ikusmoldearekin lotzen dituzten kantak bi kantagintzetan agertzen dira.
‎Ez dakit nondik, pentsamendu xixpa bat igaro zait buruan barrena: ttikitan, eskola bidean eta, honelako erauntsi ostetan, ur putzu potin bat ikusi orduko, kideak hara erakarri eta... plasta!, oinetako batekin lagunak zipriztinez blaitzen nola saiatzen ginen. Noski, gehienetan, geurok ere, bi oinetakoak eta galtza barrenak majo zipriztinduta gelditzen ginen... lehenengoan ez bazen bigarrengoan.
‎–Itsuak dira, hau da, ezin dizkiote Estatuari bideak eta helburuak markatu. Estatuak beren autonomia eta subiranotasuna onartu behar ditu; haiek, ordea, ez dira gobernu arazoetan sartuko.
2010
‎Mendira igotzeko edo basoetan oinez ibiltzeko ere nahiko bide eta leku eder ditu Oñatiko herriak. Baina aipagarriak dira benetan izen batzuk:
‎Baina hemen, ez dute hori ikusten gotzainek, nahiz eta onak izan Europako agintari eta Elizaren ordezkarien arteko harremanak". Honetan amaitu zen gure bidea eta sartu ginen Sinodoko jauregian. Asteburua igaro eta hurrengo astelehenean joan gara berriz ere Sinodo barrura.
‎Ziur nengoen hala ere gizartea abiatu zela bakearen bidetik eta horrek ez zuela atzerabiderik; gizartea ez zela geldituko. Hala uste nuen eta hala esan nuen.
‎emakumeek ardura postuetan duten protagonismo egunetik egunera handiagoa izatea, eta berdintasunaren printzipioa aplikatzea, oraindik bidea egin behar duen protagonismo horrek pentsatu ere ezin ditugun onurak ekarriko dizkigu?; eta PP eta PSOE horrenbeste beldurtzen eta izutzen dituen herritarren parte hartzea. Herritarrek parte hartzeko bideak eta herritarrei iritzia eskatzeko bideak, etorkizunean zalutasun handiz erabili ditugun tresnak izango dira.
‎Argi zegoen, beraz, inork zalantzarik bazuen, erantzuna ezezkoa zela. PPk irekiak zituen negoziazio bideak ETArekin eta Batasunarekin; baina Lehendakariak proposatutako elkarrizketa foroari ezezko biribila eman zion.
‎2010 urte hasieran, liburu hau egitasmo huts zela, artean lerro bakar bat idatzi gabe, Pilar del RÃo bitarteko, José Saramagok liburu honen hitzaurrea idaztea onartu zuen. Herio irten zaio bidera eta berarekin eraman du ezer idatzi aurretik. Pilarrek idatzi du Josék ezin izan zuena.
‎Eta bide horretan ezin da atzera egin. Elkarrekin egin dugu bidea eta elkarrekin aurkituko dugu ETA betiko gure bizitzetatik kanpo uzteko konponbidea. Bakearen bidean, aurrera egiteko funtsezko bost oinarriak ezarri ditugu.
‎Gizarte moduan elkarrekin ibili dugun bidea da. Ongizatearen bidea, Herri gisa zor zaion errespetuaren bidea eta bakearen eta elkarrizketaren bidea.
‎Eta normalizazio politikoaren arazoari irtenbidea aurkitzeko, elkarrizketa bidea eta alderdi politiko guztiekin, inor baztertu gabe, negoziatzea sustatzea proposatzen dugu, Estatuarekin itun demokratikoa lortzeko, bost oinarri izango dituena:
‎Herri koxkor xarmagarriok beren etxe, kale, erreka, zubi, mendi, baso, bide eta alor jakinekin: Goizueta, Aranatz, Zubieta, Lesaka, Artikutza, Oiartzun, Irun, Bera, Sara, Baiona, Hazparne, Ezpeleta, Larraiñe,...
‎Leo zeinuan egokitu zaio koska saltatzea ilargiari. Jator portatuko da, bake bidean eta bake asmoz omen dator eta. Atzo, ilbete betean zen puntuan, eklipsea eskaini zuen ilbetea ilunduz eta gordez, non izango eta Australian eta Asia ekialdeeneko paraje haietan.
‎norberak nahi duena sinets dezala! Hortaz, fededunaren bidea eta zentzu komunaren bidea elkarrengandik erabat aldentzen dira. Aurrerago itzuliko gara erlijio sinesmenak ulertzeko era horretara (ik.
2011
‎Renék, ilunpetan nire eskuekin eta nire ile nahasiekin jolasean, sekula ikusi ez zituen gauzak deskribatzen zizkidala: terrazaren aurreko zumar bidea eta urmaelaren forma: " Biribil biribila, ama, txanpon bat bezain biribila".
‎Arboladiaren muturrean zegoen; Zumardi Handia, hortaz, haren etxera joateko zumar bide handientsu bat bezala zen. Eta erretorea pulpitutik Aita Jainkoaz eta paradisuaz mintzatzen zenean, beti aipatzen zuen Grandvinera ematen duen zumar bidea eta gehitzen zuen hantxe daukala bere egoitza Aita Karillonek. Horregatik erretorearen predikuari sinesgarritasun handiagoa emateko, Grandvinek bizar zuri eder bat hazten utzi zuen.
‎Etxekoandrea Butroiko alaba zen, Lope Gartzia jaunarekin ezkondua. Horregatik, emakume honek bide eta modu guztiak erabilita saiatu zen bere bost semeak, eta eurekin Salazarko ahaideak, Butroikoekin joan zitezen gudura. Aitak ez zuen nahi, bere ustez ez zuen inolako betebeharrik Butroirekiko eta gainera:
‎Beste bat zen arazoa: luzea zela bidea eta hainbeste egun ezkutuan egotea, eta halako egoeran, ez zela erraz eroateko modukoa. Egoera hobean zihoazen lagun asko hiltzen zen gaitzen batek edo hain leku itxiak sortzen zuen itolarriak jota.
‎Ontzia jendez eta zamaz hustu eta gurdiak bete zirenean, baso sarrian barrena abiatu ginen oinez, ilara luze bat osatzen genuela. Astiro egin genuen bidea eta lau egun iraun zuen gure ibiliak. Laugarren gaua sartzen zegoela heldu ginen Nueva Puebla zeritzan hirira.
‎Irakur daitekeenez, Maritxuk deskribatutako bidea eta nik esandakoa ez datoz bat. Biak erabiltzen ziren.
‎Ni handik pasatzekin harria ikusi eta etorriko naiz. Portsikaso ere zerbait gertatzen bada segi bidetik eta Manddorena joan eta berekin eramateko erran. Baina hi lasai, ez da deus gertatoko eta.
‎Gombrichek [7] aro ilun horretaz mintzo dela dio, erromatar inperioa desagertuta, gutxi batzuek baino ez zekitela irakurtzen eta idazten, munduaren harat honatak ez zekizkitela, era guztiko mirariak eta sineskeriak hitzetik hortzera zerabiltzatela eta, batez ere, oso superstiziosoak zirela; garai hartako etxeak txikiak eta ilunak zirela, erromatarrek egindako bideak eta galtzadak galdurik zeudela eta erromatarren hiriak eta kanpamenduak belarrez estalitako hondakinak baino ez zirela.
‎Bestalde, Hondarribiko agintariek mando bide eta behar ziren txalupak prest edukitzeko hitza eman zuten:
‎1937ko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuten; gutxienez 40 hegazkin aritu ziren bata bestearen atzetik bi orduz. Guk mugimendu guztiak ikusten genituen Eibarrerako bidean eta gogoan dut nolako tristura sentitu nuen. Hurrengo egunean, eguerdian, Eibar ere bonbardatu egin zuten eta tren bat hartuta, Portugaleteko kuartel berrira joan ginen 24 orduz atseden hartzera.
‎Hurrengo egunean, Tomas eta biok aizkora bana hartuta Erlaitz aldera atera ginen bidea ikustera. Kanpamendu bat jarri zuten gure bidearen aurrean eta ez zegoen handik pasatzerik. Bidezidor bat ikusi genuen eskuin aldean, zikin samarra, baina mendiaren kontra zegoena, haiek gu ikusi gabe pasatzeko modukoa.
‎Gainera, egunez giroa bazegoen errekara joaten hasi nintzen amuarrainak harrapatzera edo eguzkia hartzera Okillegi eta Berdabio artera. Erreka ez zen txikia, putzu ederrak zituen eta amuarrain hobeak, eta ez zintuen inork ikusten, ez baitzuen biderik eta oteek eta laharrek dena estaltzen zuten. Eguraldi txarra bazegoen, mutilari ardiekin laguntzen nion Artikutza aldera edo ardiak jezten, gazta egiten hasiak baitziren, eta horrela pasatzen genuen denbora.
‎Demagun, esate baterako, bide eta gune nagusietatik bazter antzean egon den Bizkaiko herri bat, Markina Xemein: batetik, bere baitara bildua izan da urte askoan, Juan Antonio Mogelek bertan kokatu zuen Peru Abarka baserritarra bera bezala [16]; haatik, herri horrek, bere baitara bilduta egonagatik, makina bat fruitu zabaldu ditu lau haizetara:
‎Bakarrik edo konpainian parti, bidean aurkitzen diren leku eta jendeak errespetatuz. Utz autobideak, bide eta bidexken hartzeko. Ibilbideak erakuts baina ez bertzeak zure bidetik joatera bortxa.
‎Eta poeta hori da Anna Akhmatova errusiarra, izugarrizko emozioarekin irakurri izan dut azkeneko hilabete hauetan, eta benetan, niretzako birdeskubrimendu bat izan da emakume hau. Berak kontatzen du oso ongi bere poesia, nola bera hasi zen, gaztaroan, bai sortzezko baldintzengatik eta bere inguruneagatik, eta bere heziketagatik, eta bere edertasunagatik eta sozialki zuen arrakastagatik, eta bueno, esparru kultural batzuetan kokatzen zelako, ba izan zela pertsona bat printzesa bat izateko jaioa, eta bizitzak eraman zuela erabat zauritutako bideetatik eta erabat, galerara bultzatu zuen bizitzak. Pertsona bat izaten bukatu zuen, miresgarria dirudi, baina bizi baldintza oso gogor, zail batzuen erdian jatekorik ere ez zuela, bizilekurik ere ez, erregimenak erabat pertsegitzen zuelako...
‎Prozesu guzti hauek, ahal izango liratekeen eta orain ez diren prozesu hauek ba al dute nahi eta nahi ezko lehen edo aurre baldintzarik? Bai, nire iritziz bat badago, eta hori jende guztiak ez, baina jende askok esaten du gero eta gehiago eta da biolentziaren bidea eta taktika, eta biolentziak dakarren inposizioarena, hori disparate bat dela alde guztietatik, bai politikoki, bai psikologikoki, bai kulturalki, eta hori dela desastre bat. Eta biolentziaren mundu hori erreziklatzen ez den bitartean, politikara etortzen ez den bitartean, bueno, abertzaletasun erradikalera, etorri behar den bideetara etorri, baina politikaren bitartez, ideien bitartez eta dialektikaren bitartez hori lortzen ez den bitartean, horrek, faktore horrek, biolentziaren faktore horrek, ba prozesu guztia usteltzen duela eta usteltzen jarraituko duela urtetan eta urtetan.
2012
‎Urteetan elkarrekin lan eginda edo barneraturiko metronomo ezkuturen batek markatzen zien erritmoari jarraituz burutzen zuten lana ikusita, txundigarria zen bi langile haien arteko koordinazioa. Hala jardun zuten loturagune batetik bestera, eta, tarteka, baita trenbide orratzak aldatzeko guneren bateranzko bidean eta hara iritsitakoan ere.
‎–Kotxe bat irauli da bidean eta gizon bat zauriturik Buirera eraman dute.
‎Egunero, eskolara bidean eta eskolatik bueltan, Pietateko ospitale eroriaren aurretik pasatzen naiz. Lehen ez nion erreparatu ere egiten.
‎Aurrerantzean ohiko errenta" feudalak", hau da, jaun laikoak edo eliztarrak indarrez eta legez lortzen zituztenak (jaunen eta jopuen arteko hamarrenak indarrezkoak ziren, legeak babesturik) desagerrarazi egiten dira. Produkzio bideak aske gelditzen dira, batez ere lurraren jabetza librea bihurtuko da, pribatizazio bidez eta arau juridiko berrietan oinarrituz. Lan indarra aurrerantzean aske geldituko da, delako merkatuan, herriko plazako merkatuan alegia eta lan egiteko aukera aurkitzen dutenentzat izango da lana.
‎Romanones Kondea Espainiako presidente izendatu zutenean, 1918an, nazioarteko egoera erabat aldatu zen. Lehen Mundu Gerra amaitzean nazioen arazoak konponbidean jartzeko, herrien" autoerabakikuntzaren" edo autodeterminazioaren aldeko giroa onartzeko bidea eta gogoa hasi zen. Aldi berean, 1918ko urtarrilean, W.
2018
‎Iparralderantz zihoazen batzuk, kalamatxino koipez egindako ukendu aurkitu berri baten harrigarri sonak erakarrita; hegoalderantz bestetzuk, fraide mortuliar santu fama baten mirari, famerial eta azti errezoen itxaropenez; zenbait ekialderantz, oroimena bera baino zaharragoko ekanduak berrituz, zerua urrikalduko zitzaielakoan; hainbat, berriz, mendebaleko plazerenea eta putetxeetara, atsegin ahal zuten etengabeena hartuz leunagoa izango zuketelakoan azkentzea. Hala, bide eta bidezidor, estrata nahiz mandabide oro zeuden jende lerroz beteta, itxaropen zaharrek ezertarako balio ez, eta itxaropen berriren bati eusteko gogoz. Ibilgo ajetu hartan bazen iparretik hegora zihoanik, ukenduen kontra birao eginez; hegotik iparrerako bidea hartutakoak, fraide mortuliar apozorneak madarikatzen zituen; zerurantz tu egiten zuten ekialdetik bueltan zetozenek; larrutarakoan xahu jokatu ezaz erreminduta zetozen mendebaletik, plaasta plaasta, hanka zabalen ibilera pattalean gaitzik azkuratsuenak nabarmen...
‎Penbak goizeko seiak aldean esnatzen ninduen. . Terik, jauna??, eta gosaldu ostean, ni bezalako hiritar batek sekula imajinatuko ez zituen bide eta xendretan barrena eramaten ninduen. Ibilbide haietan barrena, Kha Karpora edo Shey Gonpara Kristalezko Monasterioa zihoazen erromesak ezagutu genituen, eta bide ertzetan nekazari irribarretsu eta hortz gabeek, eskuak begitarte aurrean bildu, eta. Namaste?
2019
‎–Bizkor ibili, eta saia zaitez ilara horietako baten erdian sartzen. Egin zeure bidea eta, galdetzen dizutenean, eman zure izena.
‎Lagunekin hitzordua gogoratu zuen. Afaria, Kaldereriarako bidea eta Sebasek esandakoa. Putetxera joan ninduan gero.
‎Guztiarekin, Vinson jaunaren esanetan, bai globoa bai trena aurrerapenaren sinboloak ziren, askatasunaren sinbolo gorenak; bestela pentsatzen zutenak nostalgikoak ziren, malenkoniatsuak hitz batez adieraztearren, karlistak... Eta hain zuzen ere Saturnoko bidaztiek karlistak topatu zituzten Hendaiarako bidean, karlistek oztopatu zieten Hendaiarako bidea eta, ororen buru, matxinoek galduarazi zieten Hendaiako trena.
‎Gaurko egoera ez da, ordea, orain hogeita hamar urte bezalakoa. Itzulpengintzaren bidea eta literaturarena elkarren ondoan dira emankorren.
‎Sinbologiaz beterik datoz. Mihura, haritzean jaio eta hazia, eguzki biziaren zeinu da, eta suaren, eta oinaztu edo tximistaren seinale, zerutiar indar eta espiritua lurrera bidean eta materiaren gainera datozeneko keinu bitxi. Pliniok dioenez, druiden artean, mihura beneragarria zen, haritz gainean sorturikoa batik bat, jainkoen agerpena zelako; eta haritza, beneragarria, jainkoen sehaska eta jauretxe bihurtzen zelako.
2020
‎gorrotoa. Hala, gaur leiala izan dena bihar salatari bihurtuko da, amorantearen bizitza hondatu zuen militarrak beste amorante batekin galduko du ondra, kontu jakina da lapurra eta polizia zein hurbil egon ohi diren elkarrengandik, bertutearen hauspoa zena indarraren bidetik eta gerlari...
‎Nire haurren aitabitxia da orain. Urteak igaro nituen, hamalauetatik hemezortzietara, Jean Clauderen motorraren gainean, atzealdean, saltoka eta kaskorik gabe, bidean goiti eta beheiti. Basoak ahuntzen moduan miatuz eta dena ehuneko plastikoko kaxak eta kaxak, bala, granada eta arma zatiz beteak, pilatuz.
‎Dena hartzen dut nik gogoan; bideak eta zuhaitzak, zerua eta eguzkia, goizak eta gauak eta harriak eta asunak eta bekorotzak eta gainak, eta haitzak, eta urruneko kea, eta basurdeen xendrak... dena, eta errimatu egiten ditut. Odolean daramat nik poesia.
‎zatoz nire bidera eta adeitsu, irriz
2021
‎Natalia Ginzburg egile ezaguna dugu Euskal Herrian, Pello Lizarraldek Hirira doan bidea eta Arratseko ahotsak euskaratu eta Igela argitaletxeak argitara eman zituenetik, eta are ezagunagoa urte batzuen buruan Fernando Reyk Italiako idazle honen libururik famatuena eta arrakastatsuena dena euskaratu zuenetik, 2021ean Igelak berrargitaratu duena Familiako lexikoa izenburuarekin.
‎Autoan, bueltako bidea etaren inguruko gertaera eta ondorioei buruzko hausnarrean egin nuen. Euskal gatazka deituriko zoramen hartan, lortua nuen ordura arte suaren albotik ibiltzea, tarteka bizarren bat errez, alde batekoei arrazoiren bat emanez, eta beste aldekoei besteren bat.
‎✳ Ni naiz orduan markes horietako bat. Badakizue, klase ertainean sartu ginen behin, irakaskuntzaren bidetik eta! ‣ Dena bestek egitea ez omen da ona osasun mentalarentzat.
2022
‎Txito bat zapaldu duenaren antzera zapaldu du Ivanek azeleragailua, eta bidean hautsa eta legarra harroturik ziztu bizian desagertu da autoa, bolido baten antzera, etxeko bidean eta, geroago, asfaltozko errepidean irrist eginez. Ahaleginak egin ditu Ivanek NÃ diari atzeko ispilutik ez begiratzeko eta, izuaren eta malkoen artean, gelditzen zaion ikusmen apurra bidera biltzeko.
‎Eta bertan nahi zintuzteten izarrek, eta zuen ospea kantatzen zitean. Eta planetek, eta sateliteek eta zulo beltzek eta esne bideak eta lurrekoak ez direnen bilioika mendeek ere bertan nahi zintuzteten. Eta etengabe hazten ari den unibertso mugagabe osoak ere bertan nahi zintuzten eta zuen presentzia ospatzen ari zuan.
‎Nola nahi ez zuen beren aitorleku hondatuaren eraginak beren azken ikustaldia oker zezan, Parkgate ondoko gozotegi batean elkartu ziren. Udaz  keneko eguraldi hotza zegoen, baina, hotz egon arren, parkeko bideetan gora eta behera paseatzen ibili ziren ia hiru orduz. Harremana etetea erabaki zuten:
‎Baso hau traidorea da, ibaia bizi jaisten denean bezalakoa. Otalur hauetan ez dago biderik eta su-ebakia urrun geratzen da. Zaharrek esaten dute ezen, dena zeharka  tzen baduzu, itsasora iristen zarela, baina nik uste dut ezetz.
‎Usaina hartzen baduk, egin zaunka, hik horren berri badakik eta. Eta han joan nintzen Catalina herrenka joan zen bidetik eta han utzi nuen Nora, txakurrarekin eta etxea zabalik.
‎Banentorren harrizko bidean behera eta Catalina ikusi nuen hurbiltzen. Jimenaren etxea saldu diten, esan zidan.
‎...ako eta gainerako guztiek egingo lizkidaketen jestuak egingo ez lizkidakeelako, gizon osasuntsu eta orekatua izango litzatekeelako, inoiz izango ez dena izan dadin ordaintzen dudan psikoanalista, eta berak erabakia du egunen batean gizon bat nitaz maiteminduko dela eta ni hartaz, hori gauza jakina balitz bezala, maitasuna halabeharra balitz bezala, beraz nik nahi ala nahi ez gizon bat aterako zait bidera eta bere zaldiaren gainean hartu eta eraman egingo nau, besoetan hartuko nau eta hankak airean ditudala, lauhazkan abiatuko gara biok batek daki zein batasun eternalerantz, eta, dudarik gabe, bera bezalako gizon bat izango da, osasuntsu eta orekatua, eta zer dela-eta luke horrela izan psikoanalista jauna, ongi dakizu ez nukeela gizon hori nahiko zeren nik eduki ezin dudan gizon horixe baizik ez b...
‎Hiru ekintzak alor bereko egintza artistikoak badira ere, zer nolako bide eta panorama imajinatzeko aukera ugariak leiho bakoitzetik.
‎txertoa bilatzeaz kanpo, botereak –guk emanak zein gure bizkar lortuak– pauta berarekin joka  tzen du interes propioek eta orokorrek talka egiten dutenean: interes propioen bidetik eta ez akordiotik. Eta birusa garaile ateratzen da.
2023
‎Dena, etxe zati hura eta baratze pizar hura izan ezik. Eta entzun egiten zitzaien gauean zuhaitz men egileei, zirtaka eta lurrez besarka jabetzen, bideak eta bidezidorrak jaten, eskutik heldurik sarritzen, estutzen eta lahartzen. Kraskaka entzuten ziren goizaldean haranak eta patarrak, ixten ziren bitartean.
‎Begia ubeldurik eta soinean urratu batzuk zituela iritsi zen Marta mas Clavellera, eta esan zuen," Harrapatu egin naute!". Irri egiten zuen," Bihurgune eder batean ari ginen lasterketa ikusten, bazen legarra bidean eta derrapatu eta bidetik atera da autoetako bat, eta Viladrauko baten eta bion aurka jo du ondoren. Ezponda baten kontra iraitzi gaitu eta ospitale batera joan behar izan dugu ezinbestez, eta txapelketa guztia huts egin dugu hori dela-eta.
‎Historikoki Debagoieneko hiriburutzat hartu izan da Bergara, hainbat bideren lotunean dago-eta: kostaldea eta Gaztelako ordokia lotzen dituzten bideek eta Gipuzkoako barrualdeko bideek bat egiten dute Bergara aldean. Gipuzkoako udalerririk handienetarikoa da, eta Deba ibaiak trabeskatzen du alderik alde.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia