Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 225

2000
‎«Amenabar eskubaloi taldea Ohorezko B mailan ari dela, hondartzako futbol txapelketa, eskolarteko lehiaketak, surfa, pilota, eta abar. Duela bi urte arte zuzeneko kirol emanaldiak egiten genituen. Baina kamera bakarra zelaia parean jarrita, ez zen eramangarria, jendeari astuna egiten zitzaion.
2002
‎1996az geroztik kode penalean delitu gisa jasota dago amu pozoituak erabiltzea eta sei hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra ezartzen da.
‎larruazalpetik injektatzen da; toxikotasuna metagarria da, eta, beraz, ezabatzen zailagoa da, eta neurona garapen betean dauden pertsonei (0 eta 24 hilabete bitarteko haurrak) ematen zaie. Tiomersala aspalditik erabiltzen da txertoetan, baina duela bi urte arte ez da izan AEBetako eta Britainia Handiko zenbait mediku eta ikertzailek sindrome autistak edo gaixo horien antzeko portaerak dituzten haurren mundu osoko hazkundearekin zerikusia izan duenik. Autismoak, 1970 urtea baino lehen, kasu bat zuen 2.000 biztanleko, eta, AEBko Hezkuntza Bereziko Departamentuaren eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren azken ikerketen arabera, 666 pertsonatik batean agertu da patologia gisa, eta 333 kasutik batean ere bai, biztanleria arloen arabera.
2003
‎Bermearen iraupenetan alde handiak atzeman ziren: sei hilabetetik (Elem Technics eta AEG) bi urte arte (Casals eta Skil).
2004
‎Zigor kodean, bi urte arteko kartzela zigorra ematen denean eta kondenatuak zenbait baldintza betetzen baditu kartzela zigorrik ez dela beteko esaten da. Barinagarrementeriak uste du gazteen kartzeleratzea saihetsiko dela, baina hori epaitegiak esan du.
2005
‎Kode Penal berriak hartz bat hiltzegatik bi urte arterainoko kartzela zigorra xedatu zuen, 1995ean, delitu ekologikotzat hartuta.
‎Hezitzaileko haurren kopuruari dagokiola, publikoak, batez beste, hiru adin taldeetan hobe daude pribatuak baino: urtebete arteko haurretan (5,5 haur hezitzaile bakoitzeko publikoetan eta 6,2 haur pribatuetan), urtebete eta bi urte artekoetan (8,6 haur hezitzaile bakoitzeko publikoetan eta 9 haur pribatuetan), eta bi eta hiru urte arteko haurretan (9,5 haur hezitzaile bakoitzeko publikoetan eta 11 haur pribatuetan).
‎Urtebetetik bi urte arteko haurrentzat: hezitzaile bakoitzeko 13 haur, gehienez
‎Urtebetetik bi urte arteko haur kopurua hezitzaileko
‎Brasilgo Plangintza Ministerioko Arrantza Ekonomiko Aplikatuaren Institutuak (IPEA) dioenez, nahiz eta egia den soja laboreak 2001az geroztik hazi direla, hedapena larre degradatuen eremuetan egin da, eta ez Amazoniaren suntsipenaren truke. IPEAko teknikarien iritziz, bertako landaretza bota eta berehala ezinezkoa da zerbait landatzea, eta bi urte arte itxaron behar da lurra emankorra izan dadin. “2003an hondatutako eremuen gainetik hegan egin genuen, eta 2004an soja landatuta zegoen.
2006
‎Imanol Urbieta eta Kontxi Aizarnaren artean osatutako Kukuketan. Jolaserako kantak liburu diskoa urtebetetik bi urtera arteko haurrak dituzten gurasoei dago bereziki zuzendua, nahiz eta haur horiekin lan egiten duten hezitzaileentzat ere baliagarriak izan daitezkeen. Hogeita bost kanta eskaintzen ditu denera, bere partitura eta guzti, CDan entzun daitezkeen kantak.
‎Adinen araberako eta hainbat motatako ekimenak dituzte. Esate baterako, haur eskolak eta bi urte arteko haurrentzako ludotekak. Kontuan izan behar da 0 urteko tarte hori ez duela Hezkuntza Sailak beregan hartu, Ongizate Sailak baizik, eta beraz, hezkuntza sisteman ez du tokirik.
‎Urtebete eta bi urte arte
‎Urtebete eta bi urte arte
‎Behin behineko espetxealdia dekretatu denean aurreko artikuluaren 1.3 paragrafoko a) edo c) ataletan edo artikulu horretako 2 paragrafoan ezarritakoaren ondorioz, espetxealdi horrek ezin izango du iraun urtebete baino gehiago, baldin eta delituak hiru urteko edo hortik beherako zigor askatasun gabetzailea badu; ezin izango du bi urte baino gehiago iraun delituari ezarri zaion zigor askatasun gabetzailea hiru urtetik gorakoa bada. Hala eta guztiz ere, inguruabar zehatzak gertatuta, inguruabar horietatik atera badaiteke auzia ezin izango dela epe horietan epaitu, epaileak edo auzitegiak, autoaren bidez eta 505 artikuluko baldintzetan, bi urte arteko luzapen bakarra erabaki ahal izango du, baldin eta delituari hiru urtetik gorako zigor askatasun gabetzailea ezarri bazaio; luzapena sei hil artekoa izango da, betiere zigorrari hiru urteko edo hortik beherako zigor askatasun gabetzailea ezarri bazaio.
‎Duela bi urte arte edo, zama bezala hartuak izan nituen bizitzeko geratzen zitzaizkidan urteak, zama neuretzako eta zama ingurukoentzako. Amets bat bezalakoa irudikatzen nuen orduan heriotza, izateari betiko uzten diogun amets on bat bezalakoa.
2007
‎Modu horretan, PKLren 504 artikuluan ezarritakoaren arabera, espetxealdiak ezinbestekoa den denbora iraungo du, eta luzatzeko aukera ezarri da, baina gainditu ezin diren muga batzuk finkatu dira: ...ada, edo egotziak biktimaren ondasun juridikoen aurka jardun dezan saihestu nahi bada, muga urtebetekoa da, baldin eta delituak hiru urteko edo hortik beherako zigor askatasun gabetzailea badu; bi urtekoa, delituari ezarri zaion zigorra hiru urtetik gorakoa bada eta, salbuespen moduan, inguruabar zehatzak gertatuta, inguruabar horietatik atera badaiteke auzia ezin izango dela epe horietan epaitu?, bi urte arteko luzapen bakarra erabaki ahal izango da, baldin eta delituari hiru urtetik gorako zigorra ezarri bazaio, eta luzapena sei hilabete artekoa izango da, betiere zigorrari hiru urteko edo hortik beherako zigorra ezarri bazaio. Egotziari kondena ezarri bazaio baina epaiaren aurka errekurtsoa jarri badu, behin behineko espetxealdia luzatu ahal izango da epaiak benetan ezarri zigorraren erdiraino.
‎Haurra Espainiara iristen denean, 14 jarraipen egiten dira bost urtean, hiru hilean behin lehenengo bi urteetan eta sei hilean behin hurrengo hiru urteetan. Indiako adopzio prozesua bi urtera arte luza daiteke eta kostua 10.000 euro bitartekoa da, Adopzioaren eta Harreraren Aldeko Elkarteen Koordinakundearen datuen arabera.
‎Testuan ohartarazten zen, halaber, enpresa datuak babesteko zuzentaraua betetzen ez ari zela. Googlek, orain arte, bi urte arteko epean, web orriaren bidez egindako bilaketei buruzko informazioa gordetzen du, baita erabilitako gako hitzak, Interneteko zerbitzariaren helbidea eta, batzuetan, erabiltzaileek erabiltzen dituzten programei buruzko beste datu batzuk ere.
‎Aldiz, hazkunde txikienak Errioxan (%0, 2), Madrilen eta Nafarroan (%3) eta Gaztela Mantxan (%4, 5) izan ziren. Probintziei dagokienez, etxebizitza librearen prezioa %1 jaitsi zen Araban; beste muturrean, berriz, Badajozen %11, 2 igo zen, eta Jaenen %10, 4 Urtetik urterako eta hiruhilekorako aldaketa tasa %6koa eta %1, 7koa izan zen, hurrenez hurren, etxebizitza berrirako( bi urte arteko antzinatasuna); bigarren eskuko etxebizitza (bi urte baino gehiagoko antzinatasuna), berriz, %5, 6 igo zen azken hamabi hilabeteetan, eta %1, 3 azken hiruhilekoan. Bestalde, etxebizitza babestuak (BOE) 1.035,8 euroko batez besteko prezioa izan zuen urteko bigarren hiruhilekoan, metro koadro bakoitzeko; horrek esan nahi du urtetik urtera %4 igo zela eta hiru hilean behin %1, 5.
‎Cooke k uste du iraganean elikagaien neofobiak babes funtzioa izan zuela. «Haitzuloen garaian, haurrei bi urte arte ematen zitzaien bularra, eta gero pixkanaka pixkanaka beren dieta handitzen hasten ziren», azaldu du psikologoak. «Egoera horretan, haurrek kontuz ibili behar zuten jaten zutenarekin; izan ere, ahoan jaki ezezagunak jartzen baziren, pozoitzeko arriskua zegoen».
‎Jaulkipena agortu arte kontrata daiteke, 500 eurotik gora. Interes tasa eta epe jakin baterako (hilabete bat, bi, hiru, sei hilabete… bi urte arte) kontratatzen den dibisetako (dolarra edo libera) epe finkorako ezarpen baten bidez, Bankinter ek ere parte hartzen du merkatu horretan. Gutxieneko zenbatekoa eragiketa egiten den dibisaren araberakoa da, 71,10 dolarrekoa eta 5.000 libera esterlinakoa.
‎Espetxe zigor, isun edo zehapen berberak ezartzen zaizkie drogen edo alkoholaren eraginpean gidatzeagatik atxilotuei, baldin eta jaurtitako arnasan 0,60 miligramo baino alkohol tasa handiagoa badute litroko, edo 1,2 g odoleko litro bakoitzeko. Gainera, “ageriko ausarkeriaz” eta pertsonen bizitza eta osotasunerako arriskuz gidatzen dutenei sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, eta aldi berean, urtebetetik sei urte arteko gidabaimena kentzea. Horrekin batera, besteen bizitzagatiko mespretxu nabarmenaren astungarria gertatzen bada, bi urtetik bost urtera bitarteko espetxealdi zigorra ezarriko da eta sei urtetik hamar urtera bitarteko baimena kenduko da.
‎1995ean sartu ziren lehen aldiz, eta helburua da falta edo delitu bat egin duten pertsonak berreztea eta gizarteratzea. Bi urte arteko zigorrak ordezten dituzte eta, horregatik, legeak egin den arau haustearekin zerikusia izatea eskatzen du. Maiatzaren 6ko 515/ 2005 Errege Dekretuan eta Zigor Kodearen 49 artikuluan daude araututa.
‎Espainiako Zigor Kodearen 490.3 eta 491 artikuluen arabera, erret familiari irain egiteagatik bi urtera arteko kartzela zigorra ezar dezakete epaileek.
‎– Duela bi urte arte abortua ez zegoen legeztaturik Estatuan. Hobeto esanda, legeak onar zezan paper bat sinatu behar zenuen abortua izan aurretik, esanez ez zenuela zure burua ume bat zaintzeko gai ikusten.
2008
‎Lehenengo estadioa adimen sentsomotorraren estadioa da, eta, jaiotzetik, bi urtera arte joaten da. Estadio hori erreflexuekin hasi eta funtzio sinbolikoak agertzen direnean amaitzen da.
‎Seigarrena eta azkena den azpiestadioan, hemezortzi hilabetetik bi urtera arte, arazo txikietarako irtenbideak aurkitzea lortzen da. Arazoen irtenbideak nola aurkitu pentsatzen hasten dira, eta, horren ondorioz, ekintza eta ondorioak aztertzen dituzte.
‎Bi gantz azido horiek (arakidonikoa eta DHA) funtsezkoak dira haurraren egituraren konfigurazioan eta nerbio sistemaren funtzionamenduan. Pertsona baten garuna eratzeko etapa kritikoenak haurdunaldiaren azken hiruhilekoan gertatzen dira, eta jaio eta bi urtera arte irauten dute. Denbora horretan, oso prozesu zehatzak gertatzen dira nerbio zeluletan, eta kate luzeko gantz azido poliasegabeen ekarpen izugarria behar dute.
‎Izan ere, denboraldi horretan AGPICLren ekarpen egokiak ondorio positiboak izan ditzake haurraren adimenarengan (etorkizun heldua), baita bere bizitzako osasun egoera orokorrean ere, erikortasuna murriztuz. Omega 6/ omega 3 oreka Haurdunaldiaren azken fasean, eta jaio eta bi urtera arte, nerbio zelulek gantz azido poliasegabe ugari behar dituzte. Nekazaritzarako eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 5:1 eta 10:1 arteko omega eta omega erlazio dietetikoa gomendatzen dute, hau da, omega gramo bakoitzeko 5 eta 10 g omega 6 bitartean kontsumitzea komeni da.
‎Sektore pribatuak eta erakundeek konpromisoa hartzea produktu horiek beren barne kontsumoan sar ditzaten. Kontsumo arduratsuko estrategiak proposatzen dira, hala nola kafe makina bat jartzea lanean Guztira, titulua jasotzeko prozesuak bi urte arte iraun dezake. Denbora horretan, bidezko merkataritzako produktuen ehunekoa izatera animatzen dira saltokiak, kontsumo arduratsuko sustapen materialekin estrategiak proposatzen dira eta informazio kanpainak bultzatzen dira.
‎Iraupenaren araberako interes tasa aplikatzen da eskaletan: %6, 75ekoa, bi urtera artekoa; %7, 25ekoa, bi urtetik sei urtera artekoa, eta %7, 75ekoa, sei urtetik hamar urtera bitartekoa. Berrikuntza nagusia da %0, 10 eta %0, 50 bitarteko hobariak aurreikusten dituela nomina, pentsioa, bizi asegurua edo aurreikuspenedo pentsioak euskal erakundearekin kontratatuak dituzten pertsonentzat.
‎Artikulu horrek honela dio: “sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna, baldin eta, irabaziak lortzeko asmoz eta hirugarren baten kalterako, dagozkion jabetza intelektualeko eskubideen lagapen hartzaileek literatura lan, artelan edo lan zientifiko bat osorik edo zati bat erreproduzitzen, plagiatzen, banatzen edo publikoki jakinarazten badute”.... Era berean, Ponferradako (Leon) 3 Instrukzio Epaitegiak Emule24horas kasua artxibatu zuen egun berean, orri horren titularrak ez zirelako Interneten “jabetza intelektualeko eskubideek babestutako materiala eta edukiak” sartzen zituztenak.
‎Zehazki, erakundeak" Zirkulatzailearen Inbertsiorako eta Finantzaketarako Mailegu Pertsonala" du; produktu horren interesa kalkulatzeko, Euriborra ken %0, 20 lehenengo bi urteetan, eta Euriborra gehi %0, 30 gainerako denboran. Kredituaren zenbateko osoa 60.000 euro artekoa izan daiteke eta amortizazio epea zazpi urtekoa, nahiz eta bi urte arteko gabealdira jo daitekeen. Soluzio espezifikoak Espainiako bi banku talde handiek ETEetan espezializatutako finantziazio proposamenak dituzte.
‎Hasteko eta behin, zalantzan jarri da profesional askoren lana. Duela bi urte arte, Eliseo Gilen taldearen zorroztasuna inork ez zuen eztabaidatzen, nahiz eta urte asko eraman Iruña Okako aztarnategian beharrean. Orain baieztatu da indusketak gaizki egin direla, jaso beharrekoak ez omen direlako behar bezala jaso.
2009
‎Kluster bat sortuta dago sektorean, baina bere bidea egiten ari da, denbora behar du. Haren lanaren eragina urtebete, bi urte arte ez da ikusiko.
‎Zigor Kodeak sei hilabetetik bi urte arteko kartzela zigorra eta isuna ezartzen die dirua irabazi asmoz telekomunikazio tresnen identifikazio zenbakia aldatu edo bikoizten dutenei, edo iruzurrezko aldaketaren bat jasan duten tresnak saltzen dituztenei.
‎Sei hilabete horiek igarota, ordea, eta bi urte arteko epean legezko bermea bukatu arte, alegia, aditu baten txostena behar izaten da, espezializatua, objektiboa eta inpartziala, eta hark esan behar du zergatik sortu den matxura; txosten hori oinarri hartuta erabakiko da zer erantzukizun duen aldeetako bakoitzak.
‎Baina apaizgoa utzi eta lasterrera buru belarri sartu zen euskal kazetaritzan. 1971n Zeruko Argia n hasi zen lanean eta 1977tik duela bi urte arte Deia egunkarian idatzi du. Berari zor dizkiogu, besteak beste, Deiadarrak, Gaztetxo, Ezkontza bidean eta Xalbador obrak, azken hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Bidegileak bildumaren baitan.
‎Alde horretatik, erabiltzaileei ohartarazten die aurrezkia eta ez kontsumoa sustatzeko bide gisa baloratzen dutela neurria, eta kontuan hartu behar dutela 2010eko urtarriletik aurrera hipoteka kuotek izango duten igoera handia. “Izan ere, bi urte arte hileko kuotaren erdia ordaintzen ohituta egon ondoren, onartu dute kuota bikoiztu egingo dela eta, gainera, luzamenduaren xede diren zenbatekoen ordainketa bere interesekin gehitu zaiola”, azpimarratu du elkarteak.
‎“Credigazte Autoempleo” proiektua garatzeko proiektua duten 35 urtetik beherakoentzat da. Mailegu honen bidez, eskatzaileek irekitze komisiorik gabeko finantzaketa izan dezakete, bi urte arteko gabealdia eta diruz lagundutako interes mota duena. Gazteek lehen, industria, lanbide eta zerbitzuetako edozein jardueratan parte hartzen duten enpresak sortzeko da, jokoarekin, tabernekin eta antzekoekin zerikusia dutenak izan ezik.
‎Orain arte, langabeek prestazioaren %60 inbertitzeko erabil zezaketen, eta gainerakoa Gizarte Segurantzaren kostuak finantzatzeko. Gobernuak erabaki zuen, halaber, soldatapekoek kooperatibetako eta lan sozietateetako bazkide langile izateko bi urte arteko muga kentzea. Hain zuzen ere, Ministerioaren datuek adierazten dute maiatzera arte ordainketa bakarreko kapitalizazioen kopuru jaitsiera handiena lan sozietateetako bazkideen artean gertatu zela:
‎Hiru hilabete eta bi urte arteko haurrentzako igeriketa ikastaroak
‎Hiru hilabete eta bi urte arteko haurrentzako igeriketa ikastaroak antolatu ditu Udal Kirol Patronatuak. Izena emateko epea martxoaren 30etik apirilaren 6ra irekita egongo da Olaizaga kiroldegian.
‎Hark jaialdia antolatzeari utzi zionean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak hartu zuten antolakuntzaren ardura. Era berean, Azpeitiko kiroldegian egiten zen jaialdia duela bi urte arte, baina 2007az geroztik Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan egiten da. Eta halaxe egingo da aurten ere, heldu den igandean, 17:00etatik aurrera.
‎Gaur egun, bi urte arteko kartzela zigorra ezarrita ere espetxeratu ohi dituzte langile afrikarrak, lanetik bota dituztenak edo lanik lortu ez dutenak, paperik ez izateagatik, eskean dabiltzalako, lapurretan aritu ordez, edo kalean CDak eta bideo zintak edo DVDak saltzen ibili beharra daukatelako.
‎Garbi utzi nahi dute ez daudela egungo Tabakoaren Legearen aurka. . Ni duela bi urte arte erretzailea nintzen, eta ulertzen eta errespetatzen dut leku publiko batean edo jabeak hala erabaki duen jatetxe eta taberna batean ez erretzea?, dio Martinez de Vi, asprek. Haatik, etxe batekin parekatu dituzte elkarte gastronomikoak.
‎Zigor Kodeak sei hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra ematen die, egun, kopia piraten saltzaileei. Horrez gain, isunak ere jartzen dizkiete saltzaileei ezin badute ordaindu, sei hilabetetik gora igotzen diete espetxe zigorra.
‎Jabetza intelektuala babesteko eskubidea aldarrikatu daiteke, baita zuzenbide penalaren bidez ere, beharrezko balitz, kasu larrienetan, zehazten du agiriak. Hala ere, kopia piratak kalean ikusgai edukitzeagatik, edo saltzeagatik, bi urte arterainoko espetxe zigorrak ematea guztiz neurrigabekoa iruditzen zaie Mbolo Moy Doole taldeko kideei eta, hartara, jabetza intelektuala babesteko, beste herritar batzuen eskubideak urratzen direla: Geure eskubideak babesteko, beste neurri batzuk eragin handiagokoak edo zuzenagoak jotzen ditugu.
2010
‎Udako zinema izaten zen duela bi urte arte Okendon, kanpoan ematen ziren filmak, aire zabalean. Iaz ez zuten ematerik izan, batetik Okendo uztailaren amaierarako itxi egin zutelako eta bestetik Okendo Zinema taldeak aurrekonturik ez zuelako.
‎Etxebizitza berriaren( bi urte arteko antzinatasuna) metro karratuaren prezioa 1.846,7 eurotan dago, hau da, 2009ko epe berean baino% 4 merkeago.
‎33 ZKren 80 artikuluarekin bat, bi urte baino gehiagokoa ez den zigor askatasun gabetzailea suspenditu daiteke ebazpen motibatu bidez, subjektuaren zigor arriskugarritasuna eta bere kontra beste zigor prozedura batzuk ote dauden kontuan hartuz. Era berean, urte batekoa baino gehiagokoa ez den kartzela zigorra (salbuespenez, bi urtera artekoa) epaileak isun batekin edo komunitatearen mesederako lanarekin ordezka dezake, egintzaren izaerak, errudunaren ingurumari bereziek, haren jokaerak, eta bereziki, sortutako kaltea konpontzeko egindako ahaleginak, hala gomendatzen badute (ZKren 88 art.).
‎Vargasek jakinarazi zuen Polizia Judizialari jarraibideak eman zaizkiola horrelako gidatze ausartegia jazartzeko. Hain zuzen, Fiskaltzak sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko die “jazarleei”. Bide segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik Espainian espetxea betetzen duten gidarien kopuruari dagokionez, bost aldiz handiagoa da 2009ko urtarrilaz geroztik; izan ere, urte eta erdian, 200 preso izatetik 988 preso izatera igaro dira.
‎Beste delitu mota bat ez jazartzen saiatuz gero, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia bakarrik ezarriko zaio, urtebetetik hiru urtera bitartekoa. Zerbitzu publiko bat taldean eta legez kanpo uztea sustatu, zuzendu edo antolatzen duten langileei zortzi hilabetetik hamabi arteko isuna eta sei hilabetetik bi urte arteko enplegu etenaldia ezarriko zaie. Gertaera horietan parte hartzen badute, sustatu edo zuzendu gabe, zortzi hilabetetik hamabira bitarteko isun zigorra ezarriko zaie.
2011
‎Zazpi akusatu eseriko dira aulkian, eta bi urte arteko espetxe zigorra jasotzeko arriskua daukate
‎Yolanda Fuentes. Eufemianoren arreba?, Jose Luis Merino Batres hematologoa, Vicente Belda eta Jose Ignacio Labarta Kelmeko arduradunak eta Alfredo Cordova medikua. Bi urte arteko espetxe zigorra jasotzeko arriskua daukate, osasun publikoaren aurkako delitua tarteko.Ullrich, Basso, Beloki... 2006ko ekainaren 29an azaleratu ziren Puerto auziarekin zerikusia zeukaten txirrindulari batzuen izenak. Jan Ullrich, Ivan Basso, Joseba Beloki eta Roberto Heras zeuden, besteak beste, zerrenda horretan.
‎Bi gelak zer adin tarteko haurrentzat izango diren zehazteke dute oraindik, eta horren arabera jakingo da zenbat haur sartu diren. Hau da, zero eta urtebeteko haurrentzako egokitzen baldin badira bi gela horiek, hamasei haur sartzeko modua izango litzateke, Urtebete eta bi urte arteko haurrentzako prestatzen baldin badute, aldiz, 26rentzako. Uztail hasieratik Ekainaren 10ean onartu zuen aurreko agintaldiko Udalak osoko bilkuran, eta uztail hasieran ekin zioten lanei.
‎Bi gelak zer adin tarteko haurrentzat izango diren zehazteke dute oraindik, eta horren arabera jakingo da zenbat haur sartu diren. Hau da, zero eta urtebeteko haurrentzako egokitzen baldin badira bi gela horiek, hamasei haur sartzeko modua izango litzateke, Urtebete eta bi urte arteko haurrentzako prestatzen baldin badute, aldiz, 26rentzako.
‎151 Artikulu honek ingurumenari kalte larria eginez, arriskuan dagoen landare espezie edo azpiespezie bat edo beraren propaguluak ebakitzea, moztea, erretzea, errotik ateratzea, biltzea edo trafi kagai hartzea, edo horren habitata modu larrian suntsitzea edo aldatzea zigortzen du. Zehazki, lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo 8 hilabetetik 24 arteko isuna aurreikusten da delitu honentzat.
2012
‎Horrela argitu du alkateak ohar baten bitartez. iru laguntzak orokorrak izan dira, beraz, onuradunek jaso duten diru-laguntzaren zenbatekoa berdina izan da derrigorrezko hezkuntza bereizten den tarte bakoitzean: bi urtera arte, 100 euro; hiru urtetik bostera arte, 20 euro; sei urtetik bederatzira 30 euro, hamar urtetik hamabi urtera 45 euro; eta, hamahiru urtetik hamasei urtera 75 euro.
‎Zuberoa kaletik 07:30ean abiatuko da txirrindulari taldea eta eskualdean zein Tolosaldean zehar ariko dira. Duela bi urtera arte Zarautz eta Gernika artean egiten zuten proba; Bizkaiako Trafiko Lurralde Bulegoko ordezkariek, ordea, zenbait baimen ukatu zizkieten antolatzialeei. Ondorioz, lasterketa Gipuzkoan zehar egitea erabaki zuten.
‎Zuberoa kaletik 07:30ean abiatuko da txirrindulari taldea eta eskualdean zein Tolosaldean zehar ariko dira. Duela bi urtera arte Zarautz eta Gernika artean egiten zuten proba; Bizkaiako Trafiko Lurralde Bulegoko ordezkariek, ordea, zenbait baimen ukatu zizkieten antolatzialeei. Ondorioz, lasterketa Gipuzkoan zehar egitea erabaki zuten.
‎Turkiak 44 kazetari kurdu epaituko ditu, ustez PKK alderdiarekin lotura duen Kurdistango Komunitateen Batasuna (KCK) erakundeko kide izan edo loturarik dutelakoan. Auzipetuentzat zazpi eta hogeita bi urte arteko kartzela zigorrak eskatzen ditu fiskaltzak. Froga moduan, poliziak atxilotuen etxeetan aurkitutako liburuak aurkeztu dituzte, baita Kurdistanen aldeko manifestazioetan parte hartu zutela erakusten duten argazkiak ere, mobilizazio horiek kazetari gisa jarraitu zituzten arren.
‎Ikastetxeetan sartu behar duzu. Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Sailean ez zuen berdintasun teknikari bat bera ere, duela bi urte arte. Ea zenbat jende ariko den lanean hezkuntzan.
‎1 Lekuko batek, hala nahita, egia esaten ez badu bere lekukotza Nazioarteko Zigor Gorteari azaltzean, estatutuetako arauek, eta gorte horretako prozedura eta froga erregelek egia esateko betebeharra ezartzen diotenean, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio. Lekukotza faltsua akusatuaren aurka eginez gero, zigorra bi urtetik lau arteko espetxealdia izango da.
‎3 Norbaitek, hala nahita, frogak suntsitu edo aldarazten baditu, edota froga eginbideetan eskua sartzen badu, Nazioarteko Zigor Gortean, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra eta zazpi hilabetetik 12 arteko isuna ezarriko zaizkio.
‎3 Norbaitek kalumniatu edo iraintzen badu Erregea, beraren edozein aurreko zein ondorengo, Erregina ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea edota Erregeordea zein Erregeordetzaren kide bat, edo Koroaren printze jaraunslea, beraren funtzioan aritzean edo funtzio hori dela eta, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, kalumnia edo irainak larriak badira; eta sei hilabetetik hamabi arteko isun zigorra ezarriko zaio, larriak ez badira.
‎1 Norbaitzuk, agindeia legez eta ohartarazpena eginda jaso dutelarik, agertzen ez badira Gorte Nagusien edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren ikerketa batzordera, orduan, halakoak desobeditze delitupeko erruztatu gisa zigortuko dira. Erruztatu agintari edo funtzionario publikoa bada, horri enplegu edo kargualdi publikoa etengo zaio, sei hilabetetik bi urte arte.
‎1 Epaile edo magistratuak auzi kriminal bat uzten badu beste agintari edo funtzionario administrazioko nahiz militar baten esku, azken horrek legearen aurka auzi kriminal hori erreklamatu diolako, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎Norbaitzuek, organismoak manipulatu, garraiatu edo edukitzean, ezarrita dauden segurtasun arau edo neurriak urratzen badituzte, pertsonen bizitza, osotasun fisikoa edo osasuna, edota ingurumena, arrisku zehatzean jarriz, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa.
‎Norbaitek baso ez diren landaretza aldeei su ematen badie, eta izadiko inguruneari kalte larria egiten badio, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.
‎...ko baimenik izan gabe, osasunerako gai kaltegarriak edo kalte handiak sor ditzaketen produktu kimikoak egiten edo saltzen baditu, horiez hornitzen badu, edo horiekin merkataritzan aritzen bada, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta lanbide edo industriarako desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎Norbaitek, aurreko artikuluan aipatzen diren gai edo produktuak trafikagai hartzeko baimena duela, horiek saltzen baditu edo horiez hornitzen badu kasuan kasuko lege eta erregelamenduetan ezarritako formalitateak bete barik, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎Norbaitzuek, pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jarriz, narriatu edo iraungitako sendagaiak eman edo saltzen badituzte, edo horien osaera, egonkortasun nahiz eragingarritasunari buruzko eskakizun teknikoak betetzen ez dituztenak eman edo saltzen badituzte, edota batzuen ordez beste batzuk ipintzen badituzte, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna, bai eta lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎...e, edo horien osaera, egonkortasun nahiz eragingarritasunari buruzko eskakizun teknikoak betetzen ez dituztenak eman edo saltzen badituzte, edota batzuen ordez beste batzuk ipintzen badituzte, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna, bai eta lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎Norbaitek, ingurumenari kalte larria eginez, ebaki, moztu, erre, errotik atera, bildu edo trafikagai hartzen baditu arriskuan dauden landare espezie edo azpiespezie bat edo beraren propaguluak, edota horren habitata modu larrian suntsitu edo aldatzen badu, orduan, horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.
‎Norbaitek, autoktonoak ez diren landare edo animalien espezieak sartzen edo askatzen baditu, landare edo animalien espezieen babeserako legeak edo izaera orokorreko xedapenak urratuz eta oreka biologikoari kalte eginez, orduan, horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru artekoa.
‎...dapenak urratuz, arriskuan dauden espezieak ehiza edo arrantzaren bidez harrapatzen baditu, espezie horien ugalketa edo migrazioa eragozten edo zailtzen dituzten jarduerak egiten baditu, edo euren habitat delakoa suntsitu edo modu larrian aldatzen badu, edota espezie horiek edo euren hondarrak trafikagai hartzen baditu edo horiekin merkataritzan aritzen bada, orduan, pertsona horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia eta ehiza edo arrantza eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bi urtetik lau urte artekoa.
‎3 Aurreko jokabideek kalte larriak eragiten badizkiote araubide zinegetiko bereziaren menpe dagoen lur baten ondare zinegetikoari, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra eta ehiza edo arrantza eskubideak egikaritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik bost artekoa, ezarriko dira.
‎Norbaitek, legez baimenduta egon barik, arrantza edo ehizarako pozoia, lehergailuak edo animaliak suntsitzeko edo ez hautatzeko besteko eragingarritasuna duten tresna edo arteak erabiltzen baditu, orduan, horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia eta ehiza edo arrantza eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa. Eragindako kaltea garrantzi handikoa denean, aurretik aipatutako espetxealdi zigorra goiko erdian ezarriko da.
‎1 Norbaitek abokatu edo prokuradore gisa prozesu batean esku hartzen badu, eta gisa horretan jasotzen dituen agiriak edo jarduna, bere funtzioaz abusatuz, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta bere lanbide, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa.
‎Egitateak zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz gauzatzen badira, sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko da, bai eta bere lanbiderako desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎1 Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, irabaziak lortzeko asmoz, inoren kaltean, jabetza intelektualeko eskubideen titularren edo lagapen hartzaileen baimenik gabe, oso osoan edo zati batean, literatura, erti edo zientziako lanen bat kopiatu, plagiatu, banatu edo jendaurrean zabaltzen duenari; edota, edozein motatako euskarrian edo jendaurre...
‎2 Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaizkio, baimen hori eduki gabe eta hala nahita, aurreko paragrafoak aipatu lanen aleak edo ekoizpen edo antzezpenak esportatu edo biltzen dituenari. Halaber, zigor bera ezarriko zaie, hala nahita eta aipatu baimenik izan gabe, produktu horiek inportatzen dituztenei, jatorrizko herrian produktuon jatorria zilegia izan zein izan ez; dena den, produktuak Europar Batasuneko estatu batetik inportatzen badira, ez da zigorrik ezarriko, zuzenean eskuratu direnean estatu horretan eskubideen titularra denaren eskutik, edo horren adostasunarekin.
‎...urkakoak diren metodoak agindu, eman, banatu, hornitu, administratu, eskaini edo errazten badizkiete, betiere horien gaitasun fisikoa handitu edo lehiaketen emaitzak aldaraztera bideratuak badira eta euren edukiagatik, behin eta berriro hartzeagatik edo gertatzen diren beste inguruabar batzuengatik, horien bizitza edo osasuna arriskuan jartzen dutenean, orduan, horiei ezarriko zaie sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra, sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik bost artekoa.
‎1 Norbaitek ibilgailu motorduna edo motor bizikleta ausarkeria nabariaz gidatu eta pertsonen bizitza edo osotasuna arrisku zehatzean jartzen badu, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, eta ibilgailu motordunak eta motor bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetua izango da, urtebetekoa baino denbora luzeagotik sei urte arteko aldian.
‎Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna eta gizartearentzako lana, hamar egunetik berrogei artekoa ezarriko zaizkio, zirkulaziorako arrisku larria sorrarazten duenari, bide hauetako bat erabiltzen badu:
‎Norbaitek, beste bati kalte egiteko, agiri pribatuan 390 artikuluko 1 paragrafoaren lehenengo hiru zenbakietan ezartzen diren faltsutzeetatik bat egiten badu, orduan, horri espetxealdi zigorra ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎Ziurtagiri faltsua agintari edo funtzionario publikoak ematen badu, horri enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.
‎Horrezaz gain, titulu horrek babesten duen profesionaltasuna berarentzat hartzen badu jendaurrean, orduan errudun horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio.
‎...Agintari edo funtzionario publikoak, bere eskumena erabiltzean, legearen aurka jarduten duela jakinda, eta legeak ezarritako betekizunak izan barik, kargu publiko zehatz batean aritzeko edozein pertsona proposatu, izendatu edo karguaz jabetzen badu, orduan, agintari edo funtzionario publiko horri hiru hilabetetik zortzi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.
‎Agintari edo funtzionarioak, bere karguaren ondorioz duen betebeharra hautsiz, nahita uzten badio berak dakizkien delituak edo delitu horien ondorioz erantzule direnak pertsegitzeari, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎Agintari edo funtzionario publikoek, era kolektiboan eta legearen aurka modu nabarian ari direla, herri zerbitzu bat uztea sustatu, zuzendu edo antolatzen badute, agintari edo funtzionario publiko horiei zortzi hilabetetik hamabi arteko isun zigorra ezarriko zaie, eta enplegu zein kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaie.
‎1 Agintari edo funtzionario publikoek argi eta garbi uko egiten badiote ebazpen judizialak, goragoko agintaritzaren erabakiak edo aginduak behar bezala betetzeari, betiere beren eskumenaren eremuan eta legeak ezartzen dituen formalitateekin eman direnean, orduan, halakoei hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaie eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei hilabetetik bi urte artekoa.
‎1 Agintari eskudunak eskatu arren, funtzionario publikoak beharrezkoa den laguntza ematen ez badio Justizia Administrazioari edo beste zerbitzu publiko bati, orduan, funtzionario horri hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.
‎Laguntza eskatzen denean beste edozein delitu edo kalte galarazteko, hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarri, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.
‎c) Sei hilabetetatik bi urte arteko isuna, edo lortutako irabaziaren bi halakotik hiru halako artekoa, azken kopuru hau handiagoa denean, gainontzeko kasuetan.
‎...a, berarentzat edo beste inorentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, beste funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, bere karguari dagozkion ahalmenen egikaritzaz baliatuz, edota funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonal edo hierarkikoek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio eta bilatutako edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa. Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.
‎Norbanakoak, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo beste inorentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonalek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, norbanako horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, bai eta bilatu edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna ere. Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.
‎Kode honen 31bis artikuluan ezarritakoaren arabera pertsona juridiko bat kapitulu honetan jasotako delituen erantzule bada, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko isun zigorra ezarriko zaio.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia