Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Eta, jauregiaren izena zenbatenaz gorago zeramala eta izenaren itzala zenbatenaz urrunago, hainbatenaz hertsiago ezarri zituen aitak jauregiko barren arauak, ordenantzak eta zirimonia suerte haiek guztiak. Eta, are gehiago, zeren, Villagrandeko dukeari jauregirat etortzeko gonbita egin zionean, eta jakin zuenean ezen dukeak gonbita onartu zuela, Donibane Lohizunetik ekarri baitzuen, izendatuki eta espreski, dukea jauregiratu baino bi hilabete eskas lehenago, kontu haietan aditua zen zirimonia maisu bat, jaun Louis Delapierre zeritzana, Borde len jaioa eta euskaraz ez zekiena, baina bai gaztelaniaz, frantsesez bezain ongi, etxeko sehiak eta zerbitzariak ohitura eta usantza haietan aitzinago zitezen eta finago zitezen.
‎Eta aitak sehiak bildu eta zirimonia maisua presentatu zien, gaztelania hutsez, zeren eta Villagrandeko dukearen bisitaren aitzinean nahi baitzuen haiek guztiek gaztelaniaz egin zezaten, ahalik eta gehien, bi hilabete eskas haietan, zekitenak hobeki mintza zitezen eta ez zekitenak gutieneko hitzen erabiltzerat hel zitezen, dukearekin eta dukearen segizioarekin konplituki konplitu ahal izaiteko, haiek jauregirat zitezenerako. Eta gero, hobeki endelega ahal zezaten, euskaraz, erran zien:
2001
‎Medio hauek, Afganistango gertaera latz, triste eta anker hau hasi berri zegoenean, Iparreko Aliantza ez zuten armadatzat jotzen; gaizki armatu, ekipatu, antolatu eta prestatutako gerrilari andana noragabetua zen, baturik ere ez zeuden gaizkile koadrila, ia. Bi hilabete eskas baizik ez dira igaro Aliantzakoak Kabulera sartu diren arte. Errezeloa bazen demasakeriaren bat egingo ote zuten, baina hirurogei egun lehenago gaizkiletzat jotzen zituen egunkariak berak lasaitzen zuen mendebaldeko irakurlea:
‎Nekazaritza Ministerioak onartu du “behi eroen” gaitza transmititzeko ustezko erantzuleak diren haragi irinak Espainian behiak elikatzeko erabiltzen jarraitu dutela, kasu batzuetan, duela bi hilabete eskas arte. Hori da Manuel Lamela ministerioko idazkariordeak astelehenean nekazaritzako erakundeei aurkeztu zien txostenetik atera daitekeen ondorio nagusietako bat.
2003
‎Bi substantzia horiek oilaskoen dietan sartzen dira hazten direnean. Horien bidez, pisu totalaren 2 kg gehitzea lortzen da bi hilabete eskasean, eta, aldi berean, produkzioa hondatu dezaketen patogenoen presentzia kontrolatzea. Horiek erabiltzeak, ordea, antibiotikoen hondakinak ekar ditzake, eta horiek arriskutsuak izan daitezke kontsumitzaileen osasunerako, batez ere mikroorganismo patogenoetan erresistentziak eragiteagatik.
2004
‎Europan, abuztuaren bigarren hamabostaldian entregatzeko Ipar Itsasoko brent petrolio gordinaren upela 39,85 dolarrean kotizatu zen atzo, errekor historikotik (AEBetako dibisaren 40,95 unitatetan) ia dolar batera. Texas motako upel arinak, berriz, 43,50 dolarreko errekorra lortu zuen, bi hilabete eskaseko hirugarren marka historikoa eta azken 21 urteetako baliorik handiena. Errusiako Yukos petrolio enpresaren krisiak 3.400 milioi dolarreko prebentziozko bahitura eragin du, eta, horren ondorioz, agintari judizialek beren ondasun eta instalazioetan esku hartzeko agindu dute, baina ez produkzioan.
2007
‎Ignaziori bezala, soldaduskan sortu zitzaion bizitza bere kabuz irabazten hasteko grina. 1934ko abuztuaren lehenengoan militar bihurtu, eta handik urte bat eta bi hilabete eskasean lizentziatu egin zen, kabu graduazioa eskuratuta. Baina askatasunak ez zion askorik iraun; Gerra Zibila piztu eta berehala, 1936ko abuztuaren 20an mobilizazio deialdia jaso eta berriro espainiar armadan sartu zen.
‎Herder 1803ko abenduan hil da; bi hilabete eskas geroago, 1804ko otsailean Kant. Mugarri bat denboran (Periodo Aleman handiaren lehen erditzat jo liteke). Biak zendu dira Europa osoa gerra napoleondarrek irabiatu izan aurretik.
‎Buruz dakizu, e, Poeta? Ikasleen Egoitzan eman zuen errezitaldi bat duela bi hilabete eskas. Hunkigarria.
2008
‎Psilocybe ireki denetik bi hilabete eskas igaro dira, eta dagoeneko kontzertu interesgarriak eskaini eta programatu dituzte.
‎Hala, ekonomia suspertzeko politikak eraginkortasunik ez duenez eta kapital injekzioek animoak arintzen ez dituztela ziurtasun osoz, EBZak diruaren prezioa merkatzera behartu lezake, hau da, interes tasak jaitsi, eurogunean urtea amaitu baino lehen. Nahikoa litzateke EBZak tasen beherakada bati buruz iradokitzea Euriborrak urte hasierako mailak berreskuratzeko Duela bi hilabete eskas, adituak eta analistak bat zetozen esatean ezen, petrolioa bezalako lehengaien prezioa apalduz gero, Euriborrak urtea% 5,10 edo% 5,20 inguru amai zezakeela. Aditu batzuen iritziz, nahikoa litzateke Jean Claude Trichet EBZko lehendakariak esatea eurogunean tasak jaits zitezkeela, Euriborrak urte hasierako mailak berreskura zitzan,% 5 baino handiagoa ez zenean.
Bi hilabete eskas geratzen dira AEBetako hurrengo presidentea nor izango den jakiteko. Horiek hala, bi aldeak, errepublikano eta demokratak, borrokarako prestatzen hasiak dira.
‎Iñaki Lopez Bergara legutiarra ere egun berean atxilotu zuten eta La Santen dute preso gaur egun. Errenteriako Zigor Garro eta Bartzelonako Marina Bernardo ere batera atxilotu zituzten 2006ko azaroaren 17an lehena Fresnesen dago eta Fleury Merogisen bigarrena. Asier Ezeiza donostiarra orain bi hilabete eskas atxilotu zuten, uztailaren 25ean, Dijonen eta egun Fresnesen dute preso.
‎Aintzat hartu behar da Gobernuko ordezkariek plan «garbia eta azkarra» eskatu zutela, hau da, baldintzarik gabea. Baita bi hilabete eskas barru AEBetan hauteskundeak izango direla ere, eta orain onartzen den plana beste gobernu batek kudeatuko duela.
2009
‎35 urteko emakume baten gorpua atzo aurkitu zuten Rociana del Condadon (Huelva), indarkeria zantzuekin. Duela bi hilabete eskas banantzeko izapideak hasi zituen emazteak eta gizonak heriotz mehatxuak egin zizkion, senitarteko baten aurrean.
‎hildakoak. Bi hilabete eskasean, suak 11 pertsona hil ditu, 80.000 hektarea baino gehiago suntsitu ditu eta 12.000 bizilagun ebakuatzera behartu ditu. Ekonomiari dagokionez, galerak milioi askokoak dira.
‎Hala, duela bi hilabete eskas esandakoaz bestelakoa egin du erakundeak. Orduan, Vikram Pandit presidenteak irmoki defendatu zuen erakundea ez zela zatituko.
‎Hugo Chavez behin baino gehiagotan izan zen iaz. Eta bi hilabete eskaseko epean, esaterako, Cristina Fernandez Argentinako presidentea eta Daniel Ortega Nikaraguakoa izan dira Kremlinen. Bide beretik, Evo Morales Boliviako buruzagia eta Michelle Bachelet Txilekoa otsailean dira heltzekoak.
2010
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat, haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena, edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena?, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin bai, berarekin egiten nuen topo korridoreren batean, sukaldean edo lorategian, eta batean. Egun on, Gabi?
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat —haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena... edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena—, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun... halaxe esaten zidan, bai, euskaraz —lehenengo zailtasunaren aurrean, hala ere, gaztelerara jotzen genuen automatikoki—, bazekielako nik euskara ikasi nahi nuela, eta nik, orduan, ukitu gabe maite nezakeelako sentipena neureganatzen nuen... nire izena haren ahotsean entzuten nuenean puztu eta puztu egiten baitzitzaidan neure birika bakarra, bi biriken tokia hartzerainoko puzte etengabean, musikaren edertasuna eta edertasunaren musika —Mozartena eta Händelena, Chopinena eta Beethovenena— Helenak ahoskatutako bi nota haietan laburbilduko balitz bezala:
2011
‎Etxerat ek alderdi eta koalizio guztiengana jotzeko asmoa duela azaldu du, preso eta iheslari politikoen eskubideen defentsan konpromiso zehatzak erdiesteko. Foru eta udal hauteskundeetarako bi hilabete eskas falta direla, «hitz politen gainetik» ekimen eta neurri zehatzak eskatuko dizkie elkarteak alderdiei. «Preso eta iheslariek pairatzen duten muturreko egoera amaitzeak haien agendan lehentasunezko lekua lukeela uste dugu».Hala, hauteskunde lehian parte hartuko duten alderdiekin interpelazio eta harreman erronda egin ostean lortutako konpromiso eta emaitzen berri emango dutela jakinarazi dute.
‎Gaztela Mantxan, Ezgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak (CERMI) duela bi hilabete eskas= »http ://boletin.cermi.es/noticia.aspx, noticia= 3751&guid= 046d60c2 4f4f4a b421 6dcffda9966″“sail juridikoa arreta, orientazioa eta aholkularitza (juridico@cermiclm.org), Batzordea osatzen duten erakundeen, ezgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskaerak zentralizatuko dituena. CERMIk orientazio juridikoa ematen die ezgaitasuna duten pertsonei, haien familiei eta hala eskatzen duten entitateei.
‎Baserri batera joaten hasi nintzen tarteka laguntzera eta bururatu zitzaidan esatea bi oilasko nahi nituela auzapezarentzat, eta esan zidaten baietz, gizon ona zela, eta pixka bat haztean emango zizkidatela. Horrela, gizendu zirenean, eraman nizkion eta asko poztu zen, baina handik gutxira, bi hilabete eskas, alemanek eraman zuten, eta osasun gutxikoa zenez, handik aste batzuetara kontzentrazio eremu batean hil zelako berria iritsi zitzaigun.
2012
‎Gurasoen haurrenganako erantzukidetasuna bultzatzeko, azaroaz geroztik sinadurak biltzen ari da Kidetza Euskadiko Guraso Bananduen federazioa. Lege proposamen bat eraman nahi du Eusko Legebiltzarrera, eta 30.000 lagunen babesa behar du horretarako; bi hilabete eskasean 18.000 sinadura jaso ditu herri ekimen legegileak. Baina beste horrenbeste bildu nahi ditu Kidetzak; lege ekimenak legebiltzarrean erregistratzeko 30.000 sinadura behar dira, eta 40.000 eskuratzera heldu nahi du federazioak.
Bi hilabete eskas dira Zumaiako Udalak hondakinak modu selektiboan bildu eta birziklatzea %80ra igotzeko konpromisoa hartu zuenetik. Denbora honetan herritarrak informatzen aritu dira alkatea eta zinegotziak:
‎Athleticek Vicente Calderon futbol zelaian jokatuko du gaur. Eta Espainiako Kopako finala ere jokatuko du han bi hilabete eskas barru. Baina gaurkoak ez dauka zerikusirik maiatzean aurkituko duenarekin.
‎Hatz erakuslearekin, berriz, jaian parte hartzeko desafioa botatzen dio ikusleari. Bi hilabete eskas falta dira sanferminak hasteko, eta lelo ingelesa daraman kartela aukeratu dute iruindarrek jaiak iragartzeko. Guztira, 6.422 lagunek parte hartu dute bozketan, eta kartel garaileak 1.910 boto jaso ditu (botoen %29, 7).
‎CIC Nanogunen osatu berri duten Nanoimaging taldeko burua da Pascual. Hain zuzen ere, duela bi hilabete eskas iritsi da Donostiara, Berlingo Unibertsitate Libretik. Han egindakoaren uzta jasotzen ari da oraindik, bertan koordinatu zuen ikerketa taldearen lan baten berri eman baitzuen Science aldizkariak duela bi aste eskas.
2013
‎1936ko urriaren erdirako Gipuzkoako udalerri gehienak tropa nazionalen agintepean zeuden jadanik. Izan ere, Mola Jeneralaren agindupean, Nafarroatik abiatu ziren erasotzaile militarrek bi hilabete eskas behar izan zituzten lurraldea menderatu ahal izateko (Chueca 1997: 22) 53.
‎Tiago hasierako bostekoan kantxaratzen du Popovicek, eta hamar puntu eta bost errebote lortzen ditu batez beste. Prigioni 12 minutu jokatzen ari da partidako, eta Mike Woodson entrenatzailearen konfiantza irabazi du bi hilabete eskasetan. Denetan ondoen Jose Manuel Calderon ari da, Toronton.
‎Umeek sentitzen dutena sentitu nahi dut nik zelai barruan. Lesioaz gain, Frantziako Futbol Federazioaren zigorraren berri izan zenuen duela bi hilabete eskas. Horrek zer edo zer itzali al zuen zure gogoa?
‎Handik bi hilabete eskasera, ordea, Franco hil, heriotza hura hainbat presorekin ospatu, eta, zelan bere sentimendua are urrutirago iristen baitzen, luma hartu eta letra batzuk idazteari ekin zion:
‎– Oso egitasmo berria da, bi hilabete eskas baino ez daramagu lanean. Eraikitzen ari den irratia da, oso proiektu irekia eta erakargarria adierazteko zerbait duen edonorentzat, berak erabakiko baitu zer esan nahi duen eta nola.
‎Orain bi hilabete eskas Pou anaiek erronka berri bati aurre egitea lortu zuten eta “munduko mendi politenetarikoa” iruditzen zaien Patagoniako Cerro Torre igo zuten izotzezko bidetik. Bertatik jaitsi eta munduko beste aldera zuzendu dute begirada, Himalaiara hain zuzen.
‎Handik bi hilabete eskasera, ordea, Franco hil, heriotza hura hainbat presorekin ospatu... eta, zelan bere sentimendua are urrutirago iristen baitzen, luma hartu eta letra batzuk idazteari ekin zion: " Itzalpean nago, bai,/ baina azaroaren hogeiko itzalpe honetan/ eguzkia ari du.
‎—Zer egingo dugu aurten Gipuzkoako txapelketan, don Santiago? Bi hilabete eskas falta dira galdetu zuen prefektuak galeriako barandan bermatu eta patiora begira.
2014
‎Agenda estua dauka aurretik, oraino airean diren kontuak itxi eta erabat lotuta daudenei azken ukitua emateko; galdeketaren legea onetsita, kasurako. Kataluniako herritar ororen etorkizuna erabakitzeko bidean berebiziko garrantzia duten bi hilabete eskas. 60 egun baino ez.
‎349 parlamentaritatik soilik 138 zituen, eta Ezkerreko Alderdiko 21ek emandako babesa. Handik bi hilabete eskasera piztu zen krisia, gobernuak aurrekontuak onartzeko behar bertzeko babesa lortu ez zuelako. Suedian ohikoa izan da oposizioak abstentzioa ematea gutxiengoan dauden gobernuei, baina Aliantzak bere aurrekontuak aurkeztu zituen, eta SD Suediako Demokratak eskuin muturreko alderdiak babesa eman zien.
‎Hala ere, beste ekimen batzuk aurreratu zaizkie garapen kodea irekia dela aprobetxatuz, eta beren proposamenak egin dituzte ordaindu gabe egile eskubideak dituen film bat ikusi nahi dutenek ez dezaten jatorrizko zerbitzaritik deskargatu beharrik izan. Zerbitzu polemikoak Duela bi hilabete eskas, Argentinako informatikari talde batek Popcorn Time, serieen eta filmen«. torrent» fitxategiak bilatzeko eta zuzenean erreproduzitzeko plataforma. Laster, ordea, pirateriaren zerbitzurako tresna izatea leporatu zioten, eta entretenimenduko multinazionalen legezko presioek berehala ixtea eragin zuten.
‎Konbentzitu zuen, eta orai saltsa ederrean sartuak dira biak: matxa jokatu behar buruilaren 13an, eta gogor entrenatu behar bi hilabete eskas hauetan. Horregatik, Santosek zinemarat eraman nahi du Etien, lehenago nehoiz holako aretorik zanpatu gabea baita.
‎Jab ak, cross ak, zango gerrien mugimenduak... Poliki moldatzen da Etien, baina bi hilabete eskas dituzte matxaren prestatzeko. Ikasiko du zerbait film horrekin.
2015
‎bai gero eta baita orain ere. Duela bi hilabete eskas Europako Batasunak egindako ikerketa batek hala erakutsi du: Frantzia, Italia, Belgika, Bulgaria, Estonia, Danimarka, Grezia eta Hungariako egoera aztertu ditu, eta herrialde horietan guztietan komunikabideak oso jende gutxiren eskuetan kontzentratuta daudela erakutsi du, eta pertsona horiek guztiek agintariekin loturaren bat eduki badutela.Espainiak oraintxe onartu berri du Mozal legea delakoa.
‎Orain bi hilabete eskas, Nekane San Miguel, Mari Luz Esteban eta Isabel Otxoak iritzi artikulua plazaratu zuten Berria egunkarian, honako gai honen bueltan: ETBn eguraldiari buruzko informazioa ematen duten emakumeen janzkera.
‎Martuteneko kartzelatik irten eta gero, Arinek eta biok ez genuen denborarik izan Andoaingo erakundea berreraikitzeko. Bi hilabete eskas eman genituen, Javier Larenaren erorikoa bitarteko, etxetik alde egin behar izan genuen arte. Iñigok, bitartean, soldaduskara joan behar izan zuen, eta horri esker libratu zen poliziaren atzaparretatik.
‎EUSKARAREN ALDE. Bi hilabete eskas gelditzen dira abendo hastapenean Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatzeko. Eusko Ikaskuntzak antolaturik, bada ENE Saria, Diasporan euskararen alde egiten den lan ona sariztatzeko sortua.
2016
‎Bilbo ekainean erori zen, eta hiriarekin batera, lehen Jaurlaritzaren lorpen gehienak. Baina gorde diren" euskal" billete batzuk zein higatuta dauden ikusita, bi hilabete eskas horietan behintzat beren funtzioa bete zutela eta zirkulazio bizian egon zirela esan daiteke.
2017
‎Tartean lege gizonak, udal eta polizia langileak, merkatariren bat. Bi hilabete eskasean agertutako bigarren zerrenda beltza omen zen. Aurrekoan seinalatuta ageri ziren guztiak Irundik kanpo zeudela esan zuten egunkariek.
‎Bertsolaritzaren historiaren une giltzarri baten irudia da hori: bi hilabete eskas falta ziren Txirrita, bertsolaritza klasikoaren paradigma, hiltzeko. Haren inguruan elkartu ziren bazterreko bertsolaritza garaiko hainbat lagun eta bertsolaritzak garai berrietan joka zezakeen paperari buruz hainbat kalkulu egindako Jose Ariztimuño, Aitzol.
2018
‎Doneztebarrak ekain hondarreko egunetara begira hasiak dira. Bi hilabete eskas falta diren honetan, San Pedro bestak antolatzeko lehendabiziko bilkura egin zuten apirilaren 12an. Bestak iragartzeko kartel lehiaketa eta txupinazoa botatzeko proposamenak aurkezteko deialdia ere abiatu dituzte.
‎Baina ez da inozoa. Bi hilabete eskaseko lana da orain artekoa. Ikerketa lan baterako, hutsaren hurrengoa.
‎Peter Juanarena zela idatzi zuen Florencek eta ez zuen arrazoirik ikusi bildua izan ez zedin, alta Height —altuera— datuan short —txikia— zela idatzi; armadarako ontzat eman zuen irailaren 12an. Pakea bi hilabete eskas geroago sinatu izanak saihestu zuen yanki soldadu gisa itzultzea Europara.
2019
‎Jose Martinez Salas guardia zibilari 18 hilabeteko gutxieneko kartzela zigorra ezarri zion Iruñeko Lurralde Auzitegiak 1981eko abenduan, bere arduragabekeriak Gladys Del Estalen heriotza eragin zuelako Espainiako Auzitegi Gorenak 1984an berretsi zuen kondena. Ez dakigu kartzelan egonaldirik egin ote zuen, baina ARGIAk jakin duenez, zigortua izan eta bi hilabete eskasera kondekoratu egin zuten.
‎1982ko martxoaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean ageri da bere izena: Guardia Zibilaren Merituaren Gurutze Zuria eman zioten 1982ko otsailaren 15ean, Juan Jose Izarra del Corral Barne idazkariordeak sinaturiko erresoluzio baten bidez. Hau da, zigortua izan eta bi hilabete eskasera.
‎Dena irabazi eta handik bi hilabete eskasera, kluba utziko zenutela iragarri zenuten Batelerak traineruko kideek, lehenik El Diario Vasco ko elkarrizketa batean, eta komunikatu bidez, ondoren.
‎Nazioartera begiratuta, 2010eko hamarkadako hainbat gertakarik ere erakutsi edo berretsi zuten arazoaren izaera globala: Argentinan, 2013an, Ni una menos mugimendua sortu zen, hilketa matxisten aurka; AEBetan, sona handia izan zuen Donald Trump presidente izendatu osteko Emakumeen Martxak; eta, sanferminetako eraso hura gertatu baino bi hilabete eskas lehenago, Brasilen 16 urteko neska batek salatu zuen 30 gizonek bortxatu zutela. Albisteak munduari buelta eman zion berehala.
‎Handik bi hilabete eskasera, Nafarroako Lurralde Auzitegiak behin behineko askatasuna onartu zien bost kondenatuei, ihes egiteko arriskurik ez zegoela argudiatuta. Orduan ere egon ziren protestak, baina ez ziren izan aurrekoetan bezain handiak.
‎Han ingresatuta zegoela, paranoiak etengabean zituen eta brote psikotikoak astero... nire amamaren etxera ezin zen bueltatu! Bi hilabete eskas baino ez zirenean igaro, eraso egin ninduen eta berriro zentro batean sartu zuten, baina kontuan hartuta denok bagenekiela egoera hori iritsiko zela, beharrezkoa al zen egoera horretaraino iristea?... Psikiatrak alta ematen zion bitartean, berak esaten zidan berak niri min egitearen beldur zela, eta nik erantzuten nion lasai egon zedila, banekielako bera ez zela horren guztiorren egilea...
‎Kantu ikasketen harira hiru abesti konposatu, horiek grabatu eta sarean jarri ditu Deñe Garcia Bravok (Urrestilla, 2003). Espero ez zuen oihartzuna lortu du bi hilabete eskaseko epean.
‎– Bi hilabete eskas...
‎Bidean, bost minutu oinez, kapitain medikuak aipatutako beste informazio bat eman zien Calocok, askoz ere inportanteagoa. Sekretua zen oraindik, baina, nonbait, abenduaren 6an emango zieten" paper zuria", handik bi hilabete eskasera, eta etxera itzuli ahal izango ziren.
‎Oso denbora gutxian aurkeztu beharra nuen lana, dirulaguntza jaso ahal izateko. Bi hilabete eskas neuzkan, oso kolpean etorri zitzaidan dena. Ezin nuen hainbeste denbora hartu idazteko, beraz, idazle bat behar nuen.
2020
‎Hala da. Bi hilabete eskas neramatzan han. Oso gustura nengoen, eta futbolari gisa sentipenak berreskuratzen.
‎Koronabirusak kaleak isildu ditu, baina ez jendea. Duela bi hilabete eskas, munduko txoko ugaritan manifestazio masiboek betetzen zituzten karrikak: Hong Kongen, Txilen, Aljerian, Frantzian eta Katalunian, besteak beste.
Bi hilabete eskas iraun du, beraz, urtarrilaren 16an hasitako denboraldiak. Euskal Sagardoa jatorri deiturako Arabako sagardotegiek 95.000 litro sagardo lortu zituzten azken uztan, eta denboraldia erreserbaz beterik zuten unean, Covid eragindako krisia iritsi zen:
‎Goragalea dauka gaur goizean ere, jaiki orduko hasi da goitika. Ematen du ez duela oraindik umea beretu, jaiotzeko bi hilabete eskas falta diren arren. " Lastima nire ilobak ezagutzeko aukerarik ez izatea", esan zion egun batean Martinek, hil hurren sentitu zelarik.
‎Etsi egin zuen azkenean Mikelak. Egia zen bi hilabete eskas zirela Errota zaharrera soldata iristen hasi zenetik, eta nahiko lan bazeukaten etxeko gastuekin. Gainera, Felisa ahul ikusten zen oraindik, hobera egiten ari bazen ere, eta ez zuen inora joateko animorik.
2021
‎Xalbadorren heriotzan argitaratutakoek aparteko bat merezi dute. 1976ko azaroaren 8tik 1977ko urtarrilaren 7ra, bi hilabete eskasean, 66 testu topatu ahal izan dira gertakari horren inguruan. Ez dago ordura arteko bertsolaritzaren historian oihartzun mediatiko handiagoa izan duen gertakaririk.
‎aginduak, oihuak, itsusia nintzela, ez nuela ezertarako balio, ez ateratzeko kalera bera gabe, ez hitz egiteko inorekin… Emakume hari otorduak prestatu behar nizkion, jaten eman, garbitu, arropak atondu, etxea jaso, erosketak egin… dena. Gauez ere ez nuen ganoraz atseden hartzeko aukerarik berak ere ez zuelako lorik egiten… Bi hilabete eskasera antsietateak eta takikardiek jota, indarrik gabe, emakumearen senitartekoek eraman ninduten hospitalera, eta ez itzultzeko esan zidaten. 1.000 euro ordaindu zizkidaten.
‎Jurgi Ekiza Willis Drummond taldeko abeslariarentzat (Baiona, 1980) garai «bereziak» izan dira azken urteko pandemiak utzi dituenak. Konfinamendurako bi hilabete eskas falta zirela hasi zuten taldearen azken diskoaren bira, eta bertan behera utzi behar izan dituzte kontzertu gehienak. Normalean izan ohi duten estilo elektrikoa ere moldatu behar izan dute, publikoak ezin baitu dantzatu orain.
‎Sakon aztertu behar da gertatu dena, ezinezkoa delako talibanek bi hilabete eskasean boterea hartu izana. Horrek azalpen bakarra du:
2022
‎Euskal Herri osoa zeharkatuko duen euskararen aldeko lasterketa hasteko bi hilabete eskas besterik falta ez direnean, ibilbide zehatzaren berri eman du AEK k gaur goizean. 22 Korrika Arabatik abiatuko da, aurreko aldia amaitu zen herrialdetik, eta zehazki, Amurriotik.
‎Oholtxoetan idatzitakoa aintzat hartuta, tenpluek gehienez %3ko interesa kobratu ohi zuten, eta mailegatzaile berriak, aldiz, %22kora ere iritsi ziren. Epeak asko estutu zituzten, gainera; bi hilabete eskasekoak ere geratu dira jasota idazkunetan. Aberatsentzat interes baxuagoak eta epe luzeagoak bost urterainokoak ezarri arren, zorpetutako herritar xeheek esklabotzara jotzea beste erremediorik ez zuten.
‎Bikote gazteak denbora pasatzen zuen alabatxoarekin, jolasak eta haur kantuak egiten. Bere bi hilabete eskasekin haur irribarretsu eta osasuntsua zen Maddi. Amaren aurpegi eta ile beltzarana eta Azenariren begi nabar argiak zeuzkan.
‎Gaixotasun arraroetarako urte historikoa Imagen: Gordon Johnson Oraingoan, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunak garrantzi berezia du duela bi hilabete eskas, NBEk lehen ebazpena eman zuen ‘ Nola heldu gaixotasun arraro bat duten pertsonen eta haien familien erronkei ‘. Ohikoa ez den gaixotasun batekin bizi diren mundu osoko 300 milioi lagunentzako (haien familiak eta zaintzaileak) aldaketak sortzea da helburua. Bereizmena diskriminaziorik ezaren garrantzian oinarritzen da, eta Garapen iraunkorraren helburuak NBEren (GJH), hezkuntzarako eta lan duina izateko aukera, pobrezia murriztea, genero desberdintasunaren aurkako borroka eta gizartean parte hartzeko laguntza osoa eta eraginkorra barne.
‎Ez da gutxiagorako: Europako Banku Zentralak (EBZ) hamar urte baino gehiago zeramatzan interes tasak igotzen, eta bi hilabete eskasean bi aldiz igo du. Eta badirudi 2022a amaitu baino lehen emango diola palankari.’ Oraingoz, interes tasa nagusia% 1,25ekoa da dagoeneko. Baina, ehunekotan neurtutako horiek eragin zuzena al dute gure poltsikoan?
‎Duela bi hilabete eskas jaso zituzten bi koadroak Bilboko Arte Ederren Museoan, ekainaren 17an. Obrak zaharberritzen eta haiei buruz ikertzen aritu dira geroztik, eta horri esker zehaztu ahal izan dituzte koadroen benetako egileak.
‎Duela bi hilabete eskas jaso zituzten bi koadroak museoan, ekainaren 17an. Obrak zaharberritzen eta haiei buruz ikertzen aritu dira geroztik, eta horri esker zehaztu ahal izan dituzte koadroen benetako egileak.
‎Mikel Odriozola Festa zinegotziak azaldu bezala," ikastetxeek, eragileek eta udalak osasun egoerak uzten zuenean danborrada egiteko konpromisoa hartu genuen, eta bi hilabete eskasera, osasun egoerak hobera egin duenean, egingo dugu danborrada".
Bi hilabete eskas falta dira Korrika eskualdera iristeko, eta AEK dagoeneko jo eta su ari da prestaketa lanetan. Datorren asteazkenean, hilak 9, bilduko da lehen aldiz Azpeitiko Korrika batzordea, besteak beste, Korrika pasatuko den egunerako dena prest izateko.
‎Osorik, esan nahi nuke. Bi hilabete eskasetan! Nola ba!
2023
‎Hogeita bost bat urte joan dira ordutik, eta izan dut aukera bertsolaritza beste toki askotatik bizitzeko, eta Iruñeko beste toki askotan. Baina gauzak zer diren, Hegoalde Ikastolako soinketa gelan egon ginen duela bi hilabete eskas, Nafarroa Arenako finaleko eguerdian, bertsolariek atseden har zezaten, ikastolakoek utzitako koltxonetak hartzeko. Biribildu da haria.
‎Lehen kasuak Espainian 2022aren amaieran atzeman ziren eta oso gutxi izan ziren, baina aurtengo udan gaixotasunaren gorakada izan zen, eta azkar hedatu zen penintsula osoan. Bi hilabete eskasean, 200 foku baino gehiago izan ziren. Hurrengo lerroetan, gaixotasun biriko horri buruzko zalantza nagusiei erantzuten diegu, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren laguntzarekin.
‎Azken asteotan, milaka migratzaile iritsi dira Italiaren hegoaldera; hain zuzen, duela bi hilabete eskas, Calabriako kostaldean 90 pertsona baino gehiago hil ziren itota, haien ontzia hondoratuta. Bide horretan, Salvinik ziurtatu zuen Italia «erabat ezgauza» dela migrazioa kudeatzeko.
‎2019ko martxoan, Promozio Mailako binakakoa irabazi zuen Oier Etxebarriarekin; Elordiren aurreneko txapela izan zen profesionaletan. Bi hilabete eskas geroago, buruz buruko txapeldunorde izan zen —Dario Gomezek irabazi zion finalean— Handik gutxira, albiste bikaina jaso zuen: Aspek beste bi urtez luzatu zion kontratua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia