Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 80

2001
‎Kantabriako Gobernuak 143,4 milioi pezeta (860.000 euro pasatxo) inbertituko ditu errepide sare autonomikoaren zati bateko bide markak berriro pintatzeko lanetan. Jarduketa honek 1.500 kilometro bidetan du eragina, eskualdeko bide sarearen %71 Dagoeneko hasi den eta bi hilabetetan egingo den jarduera horren bidez, Errepide, Bide eta Obren Zuzendaritza Nagusiaren talka plana hasi da, Kantabriako errepideen bide sarerako bide segurtasun handia lortzeko, bide marken higadura nabarmena zuzendu baita eraikuntza zaharreneko zatietan. Lanak hiru enpresari esleitu zaizkie kalitate irizpideen arabera bai materialei bai gauzatzeari dagokienez, bai iraupenari dagokienez, eta galtzaden ardatzak eta ertzak berriz pintatuko dira.
2002
‎Oraingoz behintzat egoera okerrera doa eta Batasunako egoitzen itxierak aurrera egin ahala, gehiago okertuko dela dirudi. Eta egoitzen itxieraren zalapartaren erdian, irailaren 12an, Eusko Legebiltzarrean duela bi hilabete egindako erronkaren lehenbiziko emaitzak izango ditugu ikusgai. Hilaren bukaeran, halaber, une larri zenbaitzutan beste egoera larri batzuetan bezala azkarrago hitz egin lukeen Ibarretxe lehendakariaren proposamen berria aurkeztuko da, prentsa notizia zenbaiten arabera, Gernikako Estatutuaren erreforma.
2004
‎Ondorengo horien gain eragina izan dezan, nahitaezkoa da euren adostasuna inskribatzea, bai espedientean jasota dagoelako, bai aldaketa inskribatu eta hurrengo bi hilabeteetan egin delako; adostasun horrek beteko ditu arduradunari egindako aitorpenen erregela formalak.
2005
‎ETAk bi hilabetetan egin duena modu isolatuan aztertzea nahiko hutsala da. Nahiz eta egoera hori gainditzeko lanean ari garen, oraindik konfrontazio fasean gaude.
‎Ziurtagiria egiaztatzeko, ezeztatzeko (balioa baliogabetzeko) edo berritzeko ez da beharrezkoa presentzia fisikoa (web orri beraren bidez egiten da). Ziurtagiriaren baliotasuna (eskuarki bi urterako luzatzen da) ziurtagiriaren propietateen bidez egiaztatzen da nabigatzailean; berritzeko eskaera indarraldia amaitu aurreko bi hilabeteetan egin behar da. Itzuli AEATra Erabiltzailearen ziurtagiriarekin arazorik gabe egin daiteke eragiketa Zerga Agentziaren orrian.
2006
‎Urteko zaintza sariaren erdia xahutu omen zuen aitatxik seme sortu berriaren ospakizunetan. Bi hilabete egin zituen bizirik.
‎Oraino ez nekien –zertaz jakin behar nuen, inork ez baitzidan aditzera eman? – ezusteko bidaia ez zela Enekoten bat bateko apeta. Bi hilabete eginak nituen ohantzean, mundutik aparte, baina bitarte horretan Satan ez zen lo gelditu. Nik aski mindurik utzi nituen bazterrak are minduago ageri ziren orain.
‎Ez zela eskoletara ondo adaptatu, depresioak jota zegoela, Galiziara itzuli nahi zuela eta ea zainduko genuen guk gau hartan; hark ezin zuela, eta ez zuela irakasle bat horrela galdu nahi. Ba bi hilabete egin zituen gure etxean elementuak, bere ikasle batekin endredatu zen arte. Ondo eman zigun alamena bi hilabete haietan, alajaina.
‎Hiru edo lau aldiz gehiago oheratu zen Ivanekin; guztira, bi hilabete egin zuten elkarrekin, gutxi gorabehera. Lankide guztiek errepikatu zioten behin eta berriro, nagusiarekin endredatzea ez zela parte oneko kontua, gizon hura beti zebilela berdin, ez zela lehenengo aldia, ez zegoela jakiterik ea aldi berean beste sail bateko neskaren batekin ote zebilen, damutuko zitzaiola.
‎Besteak beste, Agirre eta Lapaza doktoreek aztertu ninduten eta Agirre doktoreak segituan intuitu zuen zer nuen. Bi hilabete egin nituen bertan diagnosia egiten zuten bitartean, eta egia: Cushingen gaixotasuna omen nuen.
2007
‎bustitako inplante hezur integrazioa besteena baino% 85 handiagoa zen. Inplanteak jarri eta bi hilabetera egindako histologia eta histomorfometria entseguetan, argi eta garbi ikus zitekeen bustitako inplanteak hezurrez guztiz inguratura zeudela, eta besteek, aldiz, inplantearen erdia bakarrik zutela hezurrez estalita.
‎Laster utzi behar izan zion halakoak esateari. Pelikuletakoa ez zen inoiz etengabeko lana izan; batzuetan gau eta egun ibiltzen zen, pelikulen aurrekontua murritza zelako, eta tarteka bi hilabete egiten zituen lanik gabe baina patxada ederrean, bazekielako aurki deituko ziotela. Baina pelikulen arteko denbora tartea handitzen joan zen, harik eta berriro deitu ez zioten arte.
2008
‎Lizunak halakoak! , esan zion Faustik, Reginak jauregian bi hilabete egin zituenean, erdi txantxetan.
‎guztia ametsetan izan zela, eta ametsetan ez zegoela errurik, baina eszena hain iruditzen zitzaion izugarria, bestalde, non, hondarrean, eszenaren gordinak eta izugarrikeriak menderatu baitzuten. Ondorioak, dena dela, ez ziren askoz hobeak izan, frai Millanek bi hilabete egin baitzituen eszena harekin larrituta, atsedenik eta ia lorik egin gabe. Bere begi izutuetan, gainera, atseginak ere bere marka jartzen zuen aldika, iraupen ezin laburragokoa, izugarrikeriaren erdian plazer ezkutu baten haziak bizirik balirau bezala.
‎Buruz burukoan arriskatzea erabaki zuen Sebastian Gonzalezek, eta bi hilabete egin ditu pilotalekuetatik kanpo zuntz hausturaren erruz. Urte ona egin duela iritzi dio, bi txapelketatako finalen atarian gelditu den arren.
‎Hiru urtez ibili dira aztarnak ikertu, agerira atera eta ahal duten guztia berreraikitzen. Udan bi hilabete egiten dituzte. Joan den ekainaren 15ean hasi ziren eta orain arte ibili dira.
‎Garai hartan agertuko zen gerra lehenengo aldiz Argentaren etorkizuna oztopatzeko. 1936ko uztailaren 11n Mondarizko (Galizia) bainuetxera joan zen beste instrumentista batzuekin bertan bi hilabete egiteko asmoarekin. Laster Espainiako Gerra hasi zen eta Salamancara bidali zuten atzealdeko zerbitzu militarra burutzera.
‎Arrazoiak esaten zion –ezin esan ziezaiokeen besterik– guztia ametsetan izan zela, eta ametsetan ez zegoela errurik, baina eszena hain iruditzen zitzaion izugarria, bestalde, non, hondarrean, eszenaren gordinak eta izugarrikeriak menderatu baitzuten. Ondorioak, dena dela, ez ziren askoz hobeak izan, frai Millanek bi hilabete egin baitzituen eszena harekin larrituta, atsedenik eta ia lorik egin gabe. Bere begi izutuetan, gainera, atseginak ere bere marka jartzen zuen aldika, iraupen ezin laburragokoa, izugarrikeriaren erdian plazer ezkutu baten haziak bizirik balirau bezala.
‎Lizunak halakoak! –esan zion Faustik, Reginak jauregian bi hilabete egin zituenean, erdi txantxetan.
2009
‎Legeak dionez, akatsa agertu eta hurrengo bi hilabeteetan egin behar da.
Bi hilabeteren buruan egiten duten bigarren greba orokorra arrakastatzat jo ondoren, sindikatu handiek 30 egun itxarongo dituzte hartu beharreko hurrengo neurriak erabakitzeko.
‎Frantzian, bi hilabeteren buruan egiten duten bigarren greba orokorra arrakastatzat jo ostean, sindikatu handiek 30 egun itxarongo dituzte hartu beharreko hurrengo neurriak erabakitzeko, gaurko bileraren ostean jakitera eman duten adierazpen bateratuaren arabera.
‎Honduraseko Gobernua gero eta gehiago ari da bakartzen Ameriketan, baina bi hilabete egin behar ditu agintean.
‎Domingok lagun onak egin zituen, eta lagunek aholku onak ematen zizkioten, desesperatuta egoten zenean batez ere, sarjentua akabatzeko gogoak itsututa: ez txorakeriarik egin, Domingo, bi hilabete egin dituk, beste bat ere egingo duk, beste bat eta beste bat, urtebetea egingo duk, pasatuko dituk probak, eta orduan, pilotu ikastaroa hasi, konpainiaz aldatu eta sarjentuak bakean utziko hau: arrazoi zuten, zer arraio!; izan ere, noiznahi ikusten zituen pistan zeudèn abioiak, ukitu ere bai tarteka, kapitain batek astean behin erakusten zienean:
‎Ada?; arrazoi zuten, bai, bere lagunek, eta arrazoi zuen Adak, Domingok eutsi egin behar baitzion, eta aurrera segitu, kosta ahala kosta: bi hilabete eginak zituen, eta ez al zen, bada, beste hamar jasateko gai izango, probak iritsi bitartean?; ez baitzuen zalantzarik egiten probak gaindituko zituela?
‎ar dominanteak, hominidoen garaian, eme guztiak menera nahi zituèn irrikarekin lotutako zerbait, bere fisiologia eta bere joera baldintzatzen zituena, lehen istantean eta lehenengo erreakzioan bai behinik behin? ongi disimulatzen ikasi bazuen ere; joera orokor bat zen, beraz. Domingok gogoan behar zituen, halaber, Damasok Madrilen esan zizkiòn hitzak, gai hari buruzkoak, noiz eta, ospitalean bi hilabete egin ondoren, Domingok adierazi baitzion, erdi txantxetan erdi serio, neska eta emakume guztiak gustatzen zitzaizkiola: –Zaude lasai, Domingo, Pio Barojak berak ere poligamotzat jotzen baitu gizona??, unean unean eta tokian tokian partikularizatzen zitzaiona:
‎2009an argindar enpresak hilabetero fakturatzen hasi dira, baina neurketa tresnetan bi hilabetetik egiten den irakurketa oinarritzat hartuz. Gisa honetan, etxebizitza aunitzetan urtarrilean hartutako faktura ez da egiazko kontsumoan oinarritzen, 2008ko urtarrilean egindako banaz bertzeko kontsumoaren estimazio batean baizik.
‎Ortzegunean bi hilabete eginen ditu senideek, lagunek eta bizilagunek Anzaren berririk ez dutela. Apirilaren 18an ikusi zuten azken aldiz.
‎Ostegunean bi hilabete egingo ditu Anzak desagerturik. Denborak aurrera egin ahala, Anza bizirik aurkitzeko esperantza lausotzen ari dela diote haren senitarteko eta lagunek.
‎Instituzioetako eta bestelako gizarte eragileetako ordezkariak eta Leroy Merlin dendako langileak izan ziren dendan sartzen lehenengoak. Azken horiek bi hilabete egin dituzte prestakuntzan eta trebakuntzan sakontzen nahiz dendako areto eta sail desberdinak txukun atontzen. Lan horren guztiaren emaitza Oreka Tx txalapartarien doinuek, Jon Martin eta I, aki Apalategiren bertsoek eta trikiti doinuek lagunduta ikusi zuten atzo goizean.
‎–Azken hamar urteetako gobernurik indartsuena, sendoena eta egonkorrena da?. Hala laburbildu du Eusko Jaurlaritzak legealdiko lehen bi hilabeteetan egindako lana Jose Antonio Pastorrek, Eusko Legebiltzarreko PSE EEren bozeramaileak. Oporretara joan aurretik azkeneko bilera egin zuen atzo talde sozialistak.
‎Gaur bi hilabete egin zituzten presidentetzarako bozak Afganistanen, eta oraindik ez dituzte behin betiko emaitzak eman. Ofizialki bederen.
‎maitasun bat, guztiz platonikoa, Adarekin, eta bestea, platonikotik ere zerbait zuena baina baita haragizkotik ere, emakume guztiekin... halako moduan, non, egon ere, hala egoten baitzen Domingo kaletik pasatzen zirèn emakumeei begira, zuzenean ez bazen zeharka, jarrera hura –bere kode genetikoarekin lotutako zerbait ere bazen, beharbada: ...inanteak, hominidoen garaian, eme guztiak menera nahi zituèn irrikarekin lotutako zerbait, bere fisiologia eta bere joera baldintzatzen zituena, lehen istantean eta lehenengo erreakzioan bai behinik behin– ongi disimulatzen ikasi bazuen ere; joera orokor bat zen, beraz –Domingok gogoan behar zituen, halaber, Damasok Madrilen esan zizkiòn hitzak, gai hari buruzkoak, noiz eta, ospitalean bi hilabete egin ondoren, Domingok adierazi baitzion, erdi txantxetan erdi serio, neska eta emakume guztiak gustatzen zitzaizkiola: " Zaude lasai, Domingo, Pio Barojak berak ere poligamotzat jotzen baitu gizona" –, unean unean eta tokian tokian partikularizatzen zitzaiona:
‎Domingok lagun onak egin zituen, eta lagunek aholku onak ematen zizkioten, desesperatuta egoten zenean batez ere, sarjentua akabatzeko gogoak itsututa: ez txorakeriarik egin, Domingo, bi hilabete egin dituk, beste bat ere egingo duk, beste bat eta beste bat, urtebetea egingo duk, pasatuko dituk probak, eta orduan, pilotu ikastaroa hasi, konpainiaz aldatu eta sarjentuak bakean utziko hau: arrazoi zuten, zer arraio!; izan ere, noiznahi ikusten zituen pistan zeudèn abioiak, ukitu ere bai tarteka, kapitain batek astean behin erakusten zienean:
‎Ada"; arrazoi zuten, bai, bere lagunek, eta arrazoi zuen Adak, Domingok eutsi egin behar baitzion, eta aurrera segitu, kosta ahala kosta: bi hilabete eginak zituen, eta ez al zen, bada, beste hamar jasateko gai izango, probak iritsi bitartean?; ez baitzuen zalantzarik egiten probak gaindituko zituela...
2010
‎Nola eragingo lioke etorkizuneko erretiratuari? Eztabaidatzen diren aukeretako bat, erretiro adina urtero bi hilabete atzeratzea da hau da, 2013an erretiratzen denak 65 urte eta bi hilabeterekin egingo du, eta horrela hurrenez hurren. Hartara, 1959tik aurrera jaio direnak 67 urterekin erretiratuko lirateke.
‎Frantzian egin dituzten azken atxiloketak Patxi Lopezen Gobernuaren lehen urteurrena ospatzeko berririk hoberena direla nabarmendu du gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Bere hitzetan, azken bi hilabeteetan egindako 32 atxiloketak ETAren biktimentzat omenaldirik hoberena dira.
2011
‎Katsikarisen atsekabea eta amorrua partidako azken hutsartean ahotsa galtzeko zorian egon eta baloia aurkariari eman ostean. Ligak bi hilabete egin ditu, eta hutsegiteak garesti bilakatzen ari dira pixkanaka. Bizkaia Kopatik kanpo geratzea kolpe handia litzatekeelako.
‎Jaitsi genuen, basozaina aurrean eseri zen gidariarekin eta ospitalera eraman zuten, hankan igeltsua jartzera. Bi hilabete egin zituen Arakamaren etxean muga berriro pasa aurretik.
2012
‎Ez dira bakarrak. Igorreko (Bizkaia) Negarra enpresako langileek bi hilabete egin dituzte greba mugagabean, enpresaren enplegua erregulatzeko dosierraren kontra: Negarrako zuzendaritzak 48 langile kaleratu nahi ditu.
2013
‎Izekok bi hilabete egin zituen Bedaibarren, uda partean. Biak, izeko Josefina eta Paula?
‎Lau polizien atxiloketak asaldura sortu zuen Espainiako Gobernuan eta iritzi publikoan, eta berehala jarri zituzten indar guztiak poliziak lehenbailehen askatzeko. Ia bi hilabete egin zituzten kartzelan, ordea. Abenduaren 8an, artean, Segundo Marey bahituta zeukaten, eta GALek lau polizien truke askatuko zutela esan zuen?, Paueko Auzitegiko Michel Svahn epaile ultraeskuindarrak lau poliziak askatzeko agindu zuen.
‎Izekok bi hilabete egin zituen Bedaibarren, uda partean. Biak –izeko Josefina eta Paula– elkarrekin joaten ziren mezatara goizeko lehen orduan:
2014
‎Eider Rodriguezen «Erle begiak» narrazioan protagonistak negozio bidaiaegiten du Buenos Airesera. Hasieran musu azkar batez agur esaten dio Anderri, bere bikoteari, bi hilabete egingo ditu kanpoan, eta helmugako aireportutik irteteantaxi bat hartzen du. Narrazioak erakusten digu taxian doazen bi pertsonen artekoelkarrizketa eta ezagutu berriak diren bi horiek nola eraikitzen duten beren artekoharremana.
‎Emakume hura Azkoitira ailegatu zen, bakarrik, zakuan meloi batzuk opari zekartzala... eta zera kontatzen zuen gero: " Bi hilabete egin nituen negarrez eta, azkenean, ni hasi nintzen euskaraz hitz egiten, eta zuek gazteleraz, ezer ez". Herri osoan gazte bakarra omen zegoen erdaraz egiten zuena, Konfitero, eta senargai hartu behar izan omen zuen, norbaitekin hitz egin ahal izateko.
2015
‎Euskararen Legearen erreforma onartu zenetik bi hilabetera eginen duzue ekitaldia. Alde horretatik ere, une esanguratsua...
‎ETAk Zapateroren gobernuari bi aukera proposatu zizkiola bitartekari lanetarako, edo Henri Dunant zentroa, edo Uppsala unibertsitate suediarra; Henri Dunant zentroko buruen eta ETAko ordezkarien arteko lehen enkontrua. Frantziako herri bateko eliza bateko? atarian egin zutela, elkarrekin bazkaldu zutela ostatu batean, sei bat ordu egin zutela hizketan; Genevako elkarrizketak prestatzen ari zirenean, Josu Urrutikoetxea eta Jon Iurrebaso ETAren solaskideek bi hilabete egin zituztela Henri Dunant zentroko langile baten etxean; Genevan eta Oslon, Jesus Egigurenen eta ETAren ordezkarien arteko bilerak egunero hotel ezberdinetan egiten zituztela, ETAkoek ez baitzuten atxilotuko ez zituzten bermerik; eta, anekdota harrigarriena, geroagokoa, ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordio sekretuaren paperak Henri Dunant zentroaren egoitzako kutxa gotorrea...
‎Gotzainak eskatzen duena, nire iritziz, hau da: Joan Díaz jauna dagoen bezala dagoela hor jakin duenez gero, han izatea horixe bera egin dezakeen bat; eta ez dakit nik gure profesioan bikario gisa egotea onar daitekeen; ez dut uste komeni denik ezta horretan bi hilabete egiterik ere; hala gertatuz gero, gotzaina haserrearazteko baizik ez litzateke izango. Ez dakit nola eramango luketen gobernu hori aita horiek (beharbada, zorroztasun handiaz eraman nahiko dute, eta jende horrentzat ez da komeni), eta gainera ez dakit gotzainak gustuko izango dituen fraideak.
‎Ondoren isilune esanguratsu bat egon zen, Juliak BMWa 580 Southerantz zeraman bitartean. Andyk bi hilabete egin zituen kanpoan, bata zein bestea aldatzeko nahikoa, pixka bat bada ere. Andyrentzat, posta bidezko andregai batekin izandako lehenengo zita bezalakoa izaten zen beti.
Bi hilabete egin zituen lanpostuan hasi aitzin, Armadak ez baitzion Iruñeko destinazioa eman supernumerario egoeran, 1954ko urtarrilaren bukaera arte.
‎Laster bi hilabete eginen du apezpikutegian ongi hartuak izan zirela Fedea eta Kulturaren ordezkariak.
2016
‎Guztira, 56 bertsolari arituko dira lehen fasean kantuka, igandean hasita, eta horietatik hemeretzi lehen aldiz arituko dira lurraldeko txapela lortzeko lehian. Bizkaiko eskualde guztietako bertsolariek abestuko dute datozen bi hilabeteetan egingo diren bederatzi saioetan: zortzi saio sei bertsolarikoak, eta bakarra zortzikoa.
‎Orain arte, lehenbizi EBBren aukeraketa egiten zuten, eta bigarrenik, beste prozesu batean, lurraldeetako zuzendaritzak berritzen zituzten. Alabaina, datozen hilabeteetan abiatuko den hauteskunde zikloa kontuan harturik, jeltzaleek erabaki dute prozesu osoa bi hilabetean egitea eta EBBrekin batera, herrialdeetako bost egitura nagusietako kideak ere prozesu horretan aukeratzea.Berriztatze prozesua otsailaren 13an eta 14an egingo da Iruñean, EAJren VII. Batzar Nagusian, aurreko batzar nagusi guztiak Bilbon egin dira?. Han, jeltzaleek EBBko presidentea aukeratuko dute, bai eta herrialdeetako presidenteekin batera EBB osatuko duten zortzi burukideak ere.
2017
‎Aurrera begira garrantzia izan dezaketen gakoei buruz galdetuta, Alberto Matxain iruindarrak argi du. Honek sei urte eta bi hilabete egin zituen espetxean. " Kolektiboaren eztabaida gai zentrala izango da".
‎Anaia zaharrenak, bitartean, munduan barna zebiltzan, gerla kontuetan. Etxe berrian bi hilabete egin gabe jakin zuten Fortunatoren fusilamenduaz.
2018
‎Ondo, antza; horixe esaten dit espetxera joaten naizenean, baina badakizu? Sarri aldatzen dute espetxez; duela bi hilabete egin genion azken bisitaldian Santoñan zegoen, baina orain ez dakit ziur. Eta ama?
‎–Atera zuen koadernoak eta errepasatu azken bi hilabeteetan egin duguna, agindu zuen mundu guztia isildu zenean, leihoari begirik kendu gabe?. Ordu erdi duzue.
‎GuraSOSek duela bi hilabete eginiko agerraldian iragarri zuen, Zubietako erraustegiaren kolapsoa ekar dezaketen hainbat ekimen juridiko aurkeztu zituela Europan. Ekimenok aurkeztu eta aste gutxira, NOAUA! ri berri eman ziotenez," Bruselan erregistroa eman diote gure salaketari". Europako Batzordeko Ingurumen Sailetik, “zure salaketa batzordeko zerbitzuek aztertuko dute”, erantzun zioten GuraSOS taldeari. Egunotan, salaketa aztertzen dabiltzala eta azterketa honen emaitzak ahal bezain laster jakinaraziko zaizkiela adierazi dio Europar Batzordeak, Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiak haien seme alaben osasunean izan dezakeen eraginaz kezkatutako guraso taldeari.
‎Armagabetzea amaitu eta denbora batera Bakegileekin hitz egin genuen, eta irailean hasi nintzen liburuarekin. Bi hilabetean egin dut, martxa azkartuta; izan ere, Durangoko Azokarako nahi zuten lana Aleka bildumaren argitaratzaileek.
‎Ondo, antza; horixe esaten dit espetxera joaten naizenean, baina badakizu... Sarri aldatzen dute espetxez; duela bi hilabete egin genion azken bisitaldian Santoñan zegoen, baina orain ez dakit ziur. Eta ama... gaizki.
2019
‎Metro koadro bateko dozena bat lanek osatzen dute bilduma, formatu ezberdinetako koadro batzuez gain. Ideia eta lehen zirriborroak iaztik zituzten landuak; hala ere, azken bi hilabeteotan egindakoak dira erakutsiko dituzten koadroak.
‎Osatuta al zaude. Bai. Laneko istripu txiki batean txirbila sartu zitzaidan begian, eta bi hilabete egin ditut geldirik. Atseden horrengatik edo beste zerbaitengatik azkenaldian oso indartsu sentitzen ari nintzen, txinparta handiarekin.
2020
‎Lazkaoko Maizpide euskaltegian matrikulatu da eta orduz geroztik, jo ta ke aritzen da euskaraz. Bi hilabete egin ditu, jadanik, eta erraztasun handiz aritzen da hizketan. Erraztasun horri esker adiskide aunitz egin ditu bai euskaltegian eta bai euskaltegitik kanpo ere.
‎Txina paralizatua… hornikuntzarik gabeko enpresak Koronabirusa Txinan hasi zen, azkar hedatu da eta hilgarritasun handia izan du. Horren ondorioz, Asiako erraldoiak ia bi hilabete egin ditu geldirik. Ez da hutsala Txina bezalako herrialde bat gelditzea, “enpresa baten jarduera normalerako beharrezkoak diren ekipo, material eta osagaien ekoizle handia delako”, esan du Pastorrek, gainera, “Europan ordezkorik ez duten osagaiak egiten ditu; beste inork ez ditu ekoizten”.
‎«hilabete bat egitea pentsatu nuen baina aurrerapen handia egin nuenez, abendura arte bertan gelditu nintzen». Gerora, bertze bi hilabete egin zituen barnetegian eta «2019ko urrian hemengo euskaltegian» hastea erabaki zuen: «orain, astean bi egunez Berarako euskaltegira joaten naiz».
‎Egonaldi hark barreneko harra handitu zidan. BAME gaindituta, barne medikuntzako bost urteko espezialitatea egin nuen, eta ikasketak gaitz kutsakorrekin lan egitera bideratzen saiatu nintzen; esaterako, ia bi urte pasatu nituen Donostiako infekziosoen unitatean eta beste bi hilabete egin nituen Kanadan formatzen. Ikasketak bukatuta, Donostia Ospitalean hasi nintzen lanean, tarteka Bilbora joanez.
2021
‎Ederra zen eta palmondo itxura zuen. Ederra zela diot, ez zuelako bi hilabete egin, amonak botatzen zion gatza zela eta, berehalaxe ihartu baitzen. Eta gure haurrek buila egiten zutenean okerrago izaten zen, kortxoak edota harrapatzen zuen guztia botatzen baitzien isil zitezen.
‎Baina ia gutxien espero nuenean eman dut jauzia. Ia gutxien espero nuenean, binakakoan ez bainintzen ibili joko onarekin [azkena izan zen Aitor Arangurenekin, eta bi hilabete egin zituen min hartuta]. Baina buelta eman diot egoerari, eta orain arte gaindiezina zirudien langa gainditu dut.
‎Jakinarazi zuen joan den otsailaren 1ean eman ziotela abian jartzeko akta; hau da, martxan jartzeko behar zuen azken baimena. Plantak, hortaz, ia bi hilabete egin zituen martxan baimen guztiak tramitatuta eduki gabe, pasa den abenduaren 11n inauguratu baitzuten.
‎Bestalde, ez diogu azken aldiko izen emateari eutsi, dirua itzuli zelako. Azkenik, izen ematea azken bi hilabeteetan egin denez, lasterketa egunean parte hartzeak behera egiten badu ez dut uste pandemiagatik izango denik».
‎Talde naturala osatzen dute Xabier Hernandez eta Andrea Cerezo pediatrek eta Ane Moreno haur erizainak. Pediatria saileko angileak dira, eta bi hilabete egin dituzte esperimentuan. Cerezok eta Morenok ez dute inolako arazorik euskaraz ulertzeko eta berba egiteko, eta metodologiarekin hasi baino lehen ere, euskaraz egiten zioten elkarri, “ia beti”.
2022
‎Politikari italiarraren osasun arazoak ere ez dira berriak, eta okerragotu egin dira azken hilabeteetan. Joan den irailean erietxeratu egin behar izan zuen pneumoniak jota, eta bi hilabete egin zituen zaintzapean. Azaroan itzuli zen lanera, baina abenduan bigarrenez eraman behar izan zuten erietxera, oraingoan immunitate sistemako arazoengatik.
‎Elkar babestuz, gauza pila bat egin daitezke herriaren onerako. Hori bai, burokraziak arazo pila bat sortzen ditu, eta, askotan, bi urte behar izaten dira bi hilabetetan egin nahiko zenukeen zerbait egiteko. Frustragarria da hori.
‎Idatzizko eskaera duela bi hilabete egin zuten arren, erantzunik jaso ez dutela azaldu dute. " Hala, ulertzen dugu Gasteizko Udalak bere egin duela txosna batzordeak ezarritako beto politikoa, eta gainera indartu egiten duela".
2023
‎Izan ere, Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaien BEZa kendu edo jaitsi egin zuen urte hasieran, baina neurri hori ez da nabaritu prezioen garestitzean. Abenduan %15, 4tik %15, 2ra egin zuen behera elikagaien garestitzeak, baina hurrengo bi hilabeteetan gora egin du berriro, eta joan den otsailean %15, 8 garestiago izan dira jakiak iazkoarekin alderatuta.
‎Izan ere, Espainiako Gobernuak oinarrizko elikagaien BEZa kendu edo jaitsi zuen urte hasieran, baina neurri hori ez da nabaritu prezioetan. Abenduan %15, 4tik %15, 2ra egin zuen behera elikagaien garestitzeak, baina hurrengo bi hilabeteetan gora egin zuen berriro. Aurtengo otsailean, jakiak iazkoan baino %15, 8 garestiago saldu dira.
‎Helduentzat, aldiz, pilates, total training, cycling, zumba, TRX eta igeriketako teknifikazio saioak eskainiko ditu Kirol Patronatuak. Izen ematea uztailerako, irailerako edo bi hilabetetarako egiteko aukera izango da.
‎Han, guardia zibilak gainean izaten zituzten beti CNTn zebiltzalako, aitzakiarik merkeena ona zen aita kartzelan sartzeko, eta aita etxean egon ezean, ama. Azkenengoz, biek hilabete egin zuten kartzelan. Hango meategietako jabeek, gainera, lan egiteko aukera barik utzi zituzten.
‎Atentatuen jomuga posibleen eremua nabarmen zabaldu zuen ETAk, eta inoiz baino jende gehiagok behar izan zuen bizkartzainen babesa. 2003an, Egunkaria itxi aurreko bi hilabeteotan egin zuen atentatu bakarrean, Joseba Pagazaurtundua hil zuen.
‎Gogoan dut duela bi hilabete egin zidaten lehendabiziko galdera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia