Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Erran dizut ezen osaba eta biok geure elkargo sekeretu hura fundatu eta handik sei zazpi hilabeterat heldu zela jaun Marcel: prezeptore berria heldu zenean, beraz, guztiz nengoen osabarekin liluraturik, baina jaun Marcelek ere berdin liluratuko ninduen handik aitzina.
‎Eta zalantzaren ertzetik hitz egiten zidan gero... Eta doña Lidiak eta biok geure konbertsazioneak izaiten genituen mahai baten inguruan, eta egun batean —ospitalean astebete edo neramala izanen zen—, hala mintzatu zitzaidan: ‘Amak erran dit ezen orain dela urte pare bat koadro bateko iduri batez amorostu zinela eta orduan pentsatzen hasi zela ezen eroturik egon zintezkeela; ordea, ez zara horretan lehena eta nik bederen ez nuke erranen ezen horrengatik ero zaudela, erremediorik gabe’ Ustekabean harrapatu ninduen.
‎Eta hala, bada, Joxe Aberasturik bere asmoak zituen, eta Antoniok eta biok geureak: ordea, nork erranen zuen ezen patuak hirurok ildo berean eta arrasto berean sartuko gintuela?
‎Oroitzen dut, bai, nola hiruzpalau urtez Ezpeldoiko jaunaren etxerat joan izan ginen, uda partean, gure lehengusu eta osaba izeben bisitatzerat, eta oroitzen dut, halaber, ezen Mattinek eta biok geure gorabeherak izaiten genituela geure lehengusuekin, zeinei Markos eta Fabian baitzerizten. Markos Fabian baino bi urte zaharragoa zen, Mattinen adinekoa, eta nik, beraz, Fabianek baino urtebete gutiago nuen.
‎Eta, haiek beren bidetik zihoazela, morroiak eta biok geureari ekin genion, urroztarren bordarantz, non ikusi bainituen behin batean Maddalen eta osaba Joanikot, amoriozko eszena eder hartan.
‎Gure eskolak, Pagabason gertatua, Villagrandeko dukearen ohorez jauregian izan genuen festa, jaun Marcelekin izan genuen tratu atsegina, Italiarat egin genuen bidaia... Ordea, gaur ez natorkik haien oroitarazterat, baina neure deliberamenduaren arrazoinen emaiterat, eta aitortzerat zergatik egin dugun Maddalenek eta biok geure buruaz bertze.
‎Eta gaur, ezin ukatu, Dabid faltan bilatu dut, orduko Rakel izatea desiratu. Gaur, hemen, primeran ibiliko ginen biok geure gisara.
2002
‎Harik eta Leirek esan zidan arte berak ere pailazoa izan nahi zuela: horrela hasi ginen biak geure numerotxoak egiten. Zenbat barre egiten genuen, eta zeinen ongi pasatzen, geure aurpegiak margotzetik mila txorakeria esateraino!
‎Zelaian loreak mozten nituen, belarrak mozten nituen, edo kilkerrak eta matxinsaltoak harrapatzen nituen, gero etxera ekartzeko. Izan ere, bagenuen etxean ganbara polit bat, aitak eta aitaren anaietako batek –osaba Lazarok– berregokitu zutena, ni batxilerra ikasten hasi berria nintzela, Libek eta biok geure estudioetarako erabil genezan... nahiz eta azkenean nik erabili nuen nagusiki, Libek ez zituelako atsegin han egiten nituen esperimentuetako asko eta asko. Noiznahi egiten bainituen, bestalde.
2004
‎Aitak eta biok geure futbol saioa egin ondoren, etxera itzuli, eta ama kexu azaltzen zitzaigun noizbehinka, botinak eta botak noiznahi hausten nituelako:
2006
‎Ez dakit nork hartuko zituen auto beltz handi haiek. Fleury eta biok geure kamioia hartu eta berehala abiatu ginen. Ez genuen bertan luzatu nahi, arriskutsuegia zen.
2007
‎Garbi esnatzeko ahalegin handiak egin behar izan nituen, baina biok geure buruak iglutik kanpo genituenean argi ikusi genuen nola bi osasun langilek Marguerite auto karabanatik ateratzen zuten. Esku ohe baten gainean.
2008
‎Segur aski oihu egin genuen biok geure begiek topo egitean; baina nirea izu garrasi zorrotza izan zen, eta berea, aldiz, ekitera doan zezenaren amorrazio orroa. Aldi berean, berak bere burua aurrerantz bota eta nik alde batera egin nuen jauzi, brankarantz.
‎Negu hotz, gordina zen, izozte luze, gogorrekikoa eta enbata handiekin; eta hasieratik bistakoa izan zen aita gizajoak ez zuela segur aski udaberria ikusiko. Beherantz zihoan egunez egun, eta amak eta biok geure esku geneukan ostatuko gorabehera guztia; eta bagenuen nahiko zeregin apopilo desatsegin hari arreta eskaintzen ibili gabe ere.
‎Ez nuke, baina, lar desbideratu nahi, ezta, beste liburu batzuetan bai baina honetan leku handirik ez duten eztabaidetan sartu. Kontua da Larraitzek eta biok geure familia planifikatzeko aukera eduki dugula eta lan horri lotu gintzaizkiola 2001eko udaberri uda urrun hartan. Eta lehenengo galderari erantzuna eman ostean, bigarrena iritsi zen:
2009
‎Herrenak eta biok geure logelatik aditzen genuen amaren negar itoa.
2010
‎...koofizialak dira, biak ofizialak, berdintasunean. bi hizkuntzen berdintasuna helmuga bat da ordea, inolaz ere ez gaurko errealitatea. horregatik, bi hizkuntzen parekidetzea gauzatuko bada gizartean, bere ondorio guztiak onartu behar ditugu. honek esan nahi du elebitasuna onartu behar dugula gutako bakoitzaren kasuan arlo eta maila guztietarako. bi hizkuntzak, euskara eta gaztelania, partekatzeak, biak geure egitea esan nahi du. gutako bakoitza, elebidun izatea suposatzen du honek. eta ez hori bakarrik, nazioarteko gaurko errealitatea ikusita, gaurkoa den gizarteko izan nahi badugu, nazioarteko hizkuntza indartsuenetako beste bat ere geureganatu genuke. eleaniztasuna izango genuke beraz helburu. gutxienez bertako bi hizkuntzak eta hauek ez ezik, atzerriko besteren bat ezagutzeko borondatea izan... gizarte eleanitza eraikitzea da.
‎Etxean ez genuen, ez, girorik, eta egoerak gero eta gehiago behartu gintuen ama eta biok geure baitan ixtera, moduak eta manerak zaintzen ahalegindu ginen arren; arratsaldean, hala ere, Ama Birjinaren gordelekura joan eta hamabost misterioetako arrosarioa errezatzen genuen, eguraldiak laguntzen bazigun bederen; arrosarioa errezatzeaz gain, Pagoagan bizi izandakoak oroitzen eta berroroitzen genituen; ama, agurmariak errezatzen edo Ama Birjinari buruzko iruzkinak egiten zituen bitartea... –Kanpoko hutsune hori barruan dudan hutsunea ere bada, Ama Birjinak noiznahi beteko didana, ez dakit hemen Regina enean edo Pagoagan, Gabino.
‎esan zuen beste ahots batek; ahotsak, egunez etortzen zirèn etxeko bi neskamerenak ziren. Juani eta Lolitarenak?, baina orduan beste norbaitenak zirela esan balidate, sinesteko moduan nengokeen? hain geunden, izan ere, Helena eta biok geure baitatik eta leku guztietatik kanpo; zerraldo erori ez baginen hantxe, gutxi falta izan zitzaigun!; geldi geunden, beraz, marmolezko estatuak bagina bezala, baina arestian etorritakoen oinotsak urruntzen igarri eta isiltasun itxurako bat berriro ezarri zenean, istantean erreakzionatu genuen, bizi senak aginduta: –Mugi!
‎esan zidan; gero, berriz, ezustekorik ezustekoena ahoskatu zuen, irmo eta tinko, eskuak batera eta bestera zabalduz: . Badakit!?; besteak etxetik alde eginak zirenean edo lotan zeudenean egiten genituen Helenak eta biok geure egitekoak, baina Regina enean guztiak ez zeuden lotan, antza, Ada behintzat ez?; hain eragin azkarra izan zuen nigan haren esaldi laburrak, non ohetik jaiki, haren parean eseri, eta honela esan bainion: –Zer dakizu??;. Helena eta zu??
‎Egunsentiarekin batera, ordea, dena konpondu zen. Agintariek baimena eman, tripulazioak ordu gutxi batzuetan salgai guztiak lehorreratu eta Catherwoodek eta biok geure lehenengo pausoak eman genituen Yucatan penintsulan barrena.
‎Etxean ez genuen, ez, girorik, eta egoerak gero eta gehiago behartu gintuen ama eta biok geure baitan ixtera, moduak eta manerak zaintzen ahalegindu ginen arren; arratsaldean, hala ere, Ama Birjinaren gordelekura joan eta hamabost misterioetako arrosarioa errezatzen genuen, eguraldiak laguntzen bazigun bederen; arrosarioa errezatzeaz gain, Pagoagan bizi izandakoak oroitzen eta berroroitzen genituen; ama, agurmariak errezatzen edo Ama Birjinari buruzko iruzkinak egiten zituen bitartea... " Kanpoko hutsune hori barruan dudan hutsunea ere bada, Ama Birjinak noiznahi beteko didana, ez dakit hemen Regina enean edo Pagoagan, Gabino.
‎" Eta atea giltzaz itxita dago!";" Gozoa jarriko da etxekoandrea, jakiten duenean! Atea botaraziko digu, ez nintzateke harrituko..." esan zuen beste ahots batek; ahotsak, egunez etortzen zirèn etxeko bi neskamerenak ziren —Juani eta Lolitarenak—, baina orduan beste norbaitenak zirela esan balidate, sinesteko moduan nengokeen... hain geunden, izan ere, Helena eta biok geure baitatik eta leku guztietatik kanpo; zerraldo erori ez baginen hantxe, gutxi falta izan zitzaigun!; geldi geunden, beraz, marmolezko estatuak bagina bezala, baina arestian etorritakoen oinotsak urruntzen igarri eta isiltasun itxurako bat berriro ezarri zenean, istantean erreakzionatu genuen, bizi senak aginduta: " Mugi!
‎" Zer?";" Sar naiteke?" esan zuen;" Itxaron" erantzun nion, denbora egiteko eta neure burua lasaitzeko;" Pasa" esan nuen gero; Ada —gripeak jota zegoen, Arte eta Ofizioetako eskolara joan gabe... hobera bidean bazegoen ere, etxean zazpi zortzi egun egin ondoren— gelan sartu, eta ohe ertzean eseri zitzaidan; urduri zirudien, eskuak etengabe igurzten zituen behintzat elkarren aurka;" Hitz egin dezakegu?" esan zidan; gero, berriz, ezustekorik ezustekoena ahoskatu zuen, irmo eta tinko, eskuak batera eta bestera zabalduz: " Badakit!"; besteak etxetik alde eginak zirenean edo lotan zeudenean egiten genituen Helenak eta biok geure egitekoak, baina Regina enean guztiak ez zeuden lotan, antza, Ada behintzat ez...; hain eragin azkarra izan zuen nigan haren esaldi laburrak, non ohetik jaiki, haren parean eseri, eta honela esan bainion: " Zer dakizu?";" Helena eta zu..." esan zidan Adak, burua ezker eskuin mugituz, nik akusaziotzat hartu nuèn keinu ezin adierazgarriagoan, esaldia hantxe eteten zuela; eta ni hantxe, estu eta larri, Adak eten zuèn adierazpena noiz osatuko; ez bainuen dudarik egiten adierazpen hark bigarren parte bat izango zuela; zer esango zuen Adak bigarren parte hartan:
2011
‎Bere anaia Jose Antonio morrosko urduriak be urtetxu batzuk egin ebazan gure artean. Gogotsu gonbidatu ninduan bere ezkontzara, nahiz eta egun batzuk lehenago haizeak berehala eroateko moduko ika mikatxua euki biok geure artean.
2012
‎gauza jakina da emakumeek ez dutela bizarrik, edo bizarra izateko aukera gutxiago dituztela, nahiago bada; gainera, gizonen artean ere badira bizarrik izan ezin dutenak (bizargabeak deiturikoak, hain zuzen ere; herrialde asiarretan, esaterako, zenbat bizardun daude?); eta azkenik, gizon guztiek, ahal izanez gero ere, ez dute bizarra izatearen hautua egiten. Beraz, Cortazarrek eta biok geure bizitzaren une jakin batean bizarra utzi izanak badu garrantzia, kontuan harturik XX. mendeak eman duen idazle handienetakoarekin antzekotasun fisiko hori konpartitzen ez duten pertsonak konpartitzen dutenak baino askoz gehiago direla.
2013
‎Soinu guztiek daukate norberagana bideratutako arrazoiren bat. Beti daude otso begi bi geuri begira, kokotetik.
‎«Darcy jauna bere arreba ikusteko irrikatan dago, eta, egia aitortu behar badizut, guk geuk ere hutsa behar genuke bera bezain gogotsu egoteko. Hala edertasunez nola dotoreziaz edo dohainez, ez dut uste Georgiana Darcyk parekorik izan dezakeenik, benetan; eta Louisa eta biok geure baitan zaintzera ausartu garen esperantza batek handiagotu egin du, beste gauza interesgarriago bat bihurtu arte, Georgianak biongan ernarazitako oniritzia, eta esperantza hori hauxe da, Darcy andereñoa etorkizuneko egunen batean geure ahizpa izatea. Ez dakit inoiz aipatu dizkizudan gai honetaz uste ditudanak, baina ez naiz herritik joango isilpeko horiek zuri adierazi gabe, eta uste dut ez zaizkizula zentzugabeak irudituko.
‎Ziur nagok gogoan tinko geratu zitzaiala egun hotz hartan gertatutakoa. Biok geure etxe handi eta aberatsean geundean; sutondoan gozo gozo. Baina halako batean, gorputza astintzen hasi zitzaidaan zoroki; eta lurrera jausi ninduan.
‎Virgilioren aipamenak pedante itxura eman zidakeen arren, egia da biok ilun antzean genbiltzala, biok gaztaroaren azken txinparta aspaldi oso itzalita, biok geure buruari alegiazko Venezia batetik zer espero genezakeen galdetzaile, elkarrengandik zer espero genezakeen galdetzera ausartu gabe: zela bukaera barregarri bat, zela gaizki ulertzeen katea bat, zela azpialdean" made in China" jarriko zuen bainuontzian jolasteko plastiko urreztatuzko gondolatxo bat.
2014
‎–Jaunak, esan zien bidelagun berriei?, atsegin handiz egingo nuke zuekin bidaiaren zati bat, baina adierazi behar dizuet presa ikaragarria dudala Omskera iristeko, arreba eta biok geure amarekin elkartzekotan baikaude han. Eta nork jakin ez ote garen iritsiko tatariarrek hiria inbaditu ondoren!
2015
‎Arinek eta biok geure gorabeherak kontatu genizkion: azken urteetako borroka, Martuteneko kartzelan emandako denbora, behin behineko askatasuna, Jabier Larena gure arduradunaren erorikoa, eta muga nola zeharkatu genuen.
2016
‎Ondo atera zitzaigun apustua eta, egun, Europa osoko lehenbizikoen artean dago gure enpresa. Harro geunden biok geure lorpenez, eta ibilbide bikain hark gerora ere jarraitzea espero genuen.
‎Tira, Ramon, atsegina izan da zu ikustea eta bai zurekin lan egitea berriz ere. Orain biok ala biok geure zereginetara joan. Nola itzuliko zara Aranbeltzara?
2017
‎Testuinguru horretan, galde dezagun, lehen lehenik, gaztelania eta frantsesa zer diren. Botere eta diskriminazio iturri diren bi hizkuntza dira, biak geure baitakoak.
2018
‎Eta aldi berean, Markelek eta biok egiten genuen edozer zuritzeko prest, guri aurpegia ateratzeko prest beti. Ezin ukatu haren lanari esker lortu genuela Markelek eta biok geure xedeak erdiestea edo, behintzat, erdiesteko bidean jartzea. Dena dela, ez dut uste hain gazte beharrean hastea berarentzat sakrifizioa izan zenik.
‎Ez nuen etsi, ez bainuen uste Errege nire erabakiaren kontra jarriko zenik. Bizpahiru egunetara jauregira deitu gintuen Erregek, deanak eta biok geure jarrera kontrajarriak ager genitzan.
‎Eragozpena ez baita kontatzeko ahalmenarena, istorio bat, urtetan garatu dena, ordu seinalatu batzuetan laburtu beharrarena baizik. Hargatik diotsut hauta ditzagula biok geure bizitzako egun seinalatu batzuk. Beteak iruditzen zaizkigunak, jakina.
2019
‎Ez nuke, baina, lar desbideratu nahi, ezta, beste liburu batzuetan bai baina honetan leku handirik ez duten eztabaidetan sartu nahi. Kontua da Larraitz eta biok geure familia planifikatzeko aukera eduki dugula eta lan horri lotu gintzaizkiola 2001eko udaberri uda urrun hartan. Eta lehenengo galderari erantzuna eman ostean, bigarrena iritsi zen:
‎Kafe edo te tantak isurtzen zitzaizkigun paperetara, eta batzuetan, txurroen edo txibien mantxa koipetsuak. Kosmek eta biok geure zaintza lanetan jarraitu genuen ezer gertatu ez balitz bezala. Ez genuen gehiago elkarrekin bazkaldu eta ez zitzaion inoiz gehiago bururatu gure ohe abentura hura aipatzea.
2020
‎Bost lerro" Le Soir" en eta hamabost" La Lanterne" n. Eta gu biok geure buruengandik libro!"... " Ez duzu aditzen?
‎Hura lotsa. Baina basoko espioitza lanen aitorpenak halako konfiantza ekarri zuen gure artera, lehenagotik lagunak izaki, Miak eta biok geure barren minean halako intimitatea partekatu izan bagenu bezala. Estimu irmoa, lasaia eta beroa, haren" Aski.
2021
Biok geure lan bizitzea Batz Kooperatiban emon dogu. Aldi berean, 36 urte egin genduzan lanean, Batzen.
2022
‎Nola? «Gustura entrenatuta, biok geure lanean zentratuta eta hedabideak albo batera utzita». Hain zuzen, neurketa hura «erabat ahaztuta» zeukatela, burua hurrengo norgehiagokan jarri zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia