|
gerizpean, eta behekoa, ezpain kokotsak? argitan; baina, argiaren eta itzalaren eremuak bereizten zituèn lerroa garbia zen arren, haien artean ez zegoen hausturarik, eta bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa, jarraipen metafisiko bat, beharbada?,
|
bi
eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak, misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldia... bazekien, bai, zergatik egin zion jauzi:
|
|
" Begi berde horiek, sekula ahaztuko ez dituzunak..."; irakurri ez beste, paseoan ikusi zuèn emakumezko gazte sonbreirudunaz oroitu zen; baina ezustekoa –benetakoa–, handik hogei bat minutura izan zuen, plaza hartatik ez oso urruti zegoèn beste plaza batera joan zenean, non urmael bat baitzegoen, zisne eta ahate batzuekin... plazak zituèn bankuetako batean –bankuko izkina batean– emakume gazte hura ikusi ez zuen, bada, begiak urmaelean zituela!; gauza haiek, baina, nobeletan eta pelikuletan bakarrik gertatzen ziren!; Domingok, gainera, saihetsetik ikusten zuen emakumea, primeran ikusten ere, hura bere aldeko izkinan eserita zegoelako; harantzago –banku berean– atso zahar bat zegoen, emakume gaztearekin zerikusirik ez zuena, antza, ez batak eta ez besteak ez baitzioten elkarri hitz egiten ez begiratzen; eguzkiak, bestalde, sonbreiruan jotzen zuen emakumea, halako eran, non, sonbreiruak proiektatzen zuen itzalaren ondorioz, aurpegia bi zatitan banatuta azaltzen baitzitzaion: goikoa –sudur betinguruak– gerizpean, eta behekoa –ezpain kokotsak– argitan; baina, argiaren eta itzalaren eremuak bereizten zituèn lerroa garbia zen arren, haien artean ez zegoen hausturarik, eta bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa –jarraipen metafisiko bat, beharbada–,
|
bi
eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak, misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldia... esan nahi baita istantean ulertu zuela atsoak utzitako lekua berak bete behar zuela, antzeko aukerak behin bizitzan!; hala, neska eserita zegoèn bankua atzetik inguratu eta, haren aurrean paratzen zela, erarik abegikorrenean –betartean irri bat, urduritasunak marraztua– galdetu zion:
|