|
2.2 Estandarren beharra eta egokitasuna arreta soziosanitarioan hizkuntzak bizi duen korapiloa kontuan hartuta, gutxiengo egoeran dauden frankofonoen hizkuntza eskubideak babesten dituen eta arreta soziosanitarioa frantsesez sustatzen duen Societé Santé en français (SSF) erakundeak, arreta pazientearen hizkuntzan emateko estandarrik ez zegoela ikusirik, eta aeBetako CLaS estandarren ereduari jarraituz, zera antzeman zuen: kanada osorako, hots, lege edo administrazio esparru guztietarako estandar batzuen beharra. euren helburua, funtsean, eremu elebidunetan kalitatezko arreta
|
bi
ele ofizialetan bermatua izateko komunikaziorako estandarrak sortzea zen, betiere kanadako egoerari eta legediari egokiturikoak. hartara, health Standards organization (hSo) erakundearekin elkarlanean hasi ziren 2014an, eta estandarren proiektua 2017an abiarazi zuten. Biak ala biak irabazirik gabeko entitateak dira.
|
|
— Bestetik osasun politikaren kudeatzaileak, hau da, administrazioa, dagokien eremuan (izan lurralde, eskualde, probintzia), osasun arreta
|
bi
ele ofizialetan prestutasunez eta egokiro ematen duten zerbitzuerakundeak identifikatzeko irizpideak eskura izan ditzaten.
|
|
Aitor Montes – Arreta soziosanitarioa ele ofizialetan eskaintzeko estandarren aukera Euskal Herrian eskatu, akreditazio ofiziala eskuratze aldera. hizkuntzalariek ondo hauteman dutenez, hizkuntza komunitate bakoitzak zerbait ikas dezake beste batzuen egoerari erreparatuz, baina euskal herriak bere ezaugarri propioak dauzka. hori horrela, gure ingurunearen ezaugarri administratibo zein soziolinguistikoei egokituriko estandar batzuk sortzeko aukera egon daiteke, nazioarteko adituekin batera (kanadarrak eta galestarrak batik bat), kasu honetan aukera hori eskaintzen duen hSorekin. Beste era batera esanda, kanadako estandarrak gurera ekarri eta gure egoerara egokitu daitezke. estandar hauek nazioarteko elkarlana sustatzen lagun dezakete, kasu honetan hainbat ezaugarri partekatzen dituzten eremu elebidunen arteko sinergiak bilatuz, arretaren normalizaziorako tresna gisa. azken batean, kanada, euskal herria eta gales
|
bi
ele ofizial dituzten eremuak dira, non hizkuntzen arteko aldea handia den (elkarren artean ulertezinak izaterainokoan sarri), eta antzerako kultura dutena, azken batean mendebaldeko herrialde aurreratuen artean baitaude horiek guztiak. osakidetzarentzat, beraz, aukera bat eskaintzen dutela esan daiteke: bere giza baliabideak kontuan hartuta (kanadan edo galesen baino askoz profesional elebidun gehiago, alde handiz), hizkuntzaren gaian mundu mailako lidergoa lortzekoa. euskararen, eta hortaz, arretaren normalizazioak, nazioarteko prestigioa ekar baitiezaioke, bere izena eta irudi korporatiboa hobetuz. erreferentea izan daiteke, berrikuntzan zein ezarpenean aitzindari izateagatik nabarmenduko den erakundea. estandarrak helburu hori lortzeko egokiak izan daitezke, ebidentzian oinarrituriko irizpideak izanik, adostasunez onarturikoak, eskumena eta gaitasuna duen erakunde batek egindakoak, eta ororen gainetik hizkuntzaren gaia kalitatearen, segurtasunaren eta ekitatearen arloan kokatzen dutelarik. hau da, arlo klinikoa bete betean inplikatzen dute, hizkuntzaren auzia medikuntzaren paradigmetan eta erakundearen dimentsio formalean txertatuz. horrenbestez, balio gehigarria dutela esan daiteke:
|