Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 100

2000
‎Galtzerdiak eta galtzontziloak maizago aldatzen zituen. Bi egunetik behin. Zeren, finean, bera ez baitzen Irlanda hartara modelotxoak luzitzera joan, ezpada Eider, bere neska, bere laguna, bere bizitza, bere izateko arrazoia aurkitzeko nahiaz.
2002
‎Ureztatu egunero edo bi egunean behin, zirimiri antzeko batez.
‎Lau egunen buruan, kendu azalean sortutako aparra, garbitu estalkia eta estali berriro. Azken bi eragiketak bi egunean behin egiten dira, apar gehiago sortu arte. Hartzidurak 15 aste irauten du.
2003
‎Laborategiko proba analitikoez gainera, zortzi aitzurrek gainditu behar izan dituzte kontsumitzaileen probak: hauek, bi egunean behin, baldintza berdinetan kendu zuten bizarra.
‎Zenbait lagunen iritziz, Euskal Unibertsitatean jardunaldi batzuk ohitura bihurtu ziren, eta molde klasikoak (klaseen lehentasuna mintegien aurrean, irakasle ikasle bikoiztasuna) errepikatu egiten ziren Larraonan136 Egoera hori konpontzeko proposamen berria eta garrantzitsua aurkeztu zuen Natur Zientziak Saileko Martxel Aizpuruak, zenbait sailetan aplika zitekeena, «eskualde bat aukeratu behar genuen, UEU egingo den herritik hurbil. Herri honen ingurura joango ginake bi egunez behin edo eta beste egunetan ikusitakoaz mintegi batzu ukango genituzke, Teoria Praktika lotu nahiean. Helburu nagusienetako bat lan metodologi bat erakustea da eta une konkretu batetan konkretaraztekoa».
‎«Mediterraneoko ohiturei dagokienez, oso formula sinplea da arraina astean hiru aldiz jatea: haragia, hiruzpalau aldiz pasta edo arroza, bi aldiz lekaleak, jatekoak egunero edo bi egunean behin prestatutako plater batean, zitrikoak ez diren frutak egunean bat edo bi pieza eta fruta zitrikoak egunean bat, gutxienez; esnekiei dagokienez, eguneko 500 mL-ren baliokidea». OMEk oreka bere ahaleginaren oinarria dela onartzen du, eta elikagaien industria bere produktuak egoki orekatzera bultzatzen du.
2004
‎San Jose lorearen ahaidea da (Primulaceae familia) eta izugarri atsegin zaio Artikutzako giroa. Artikutzan bi egunetik behin euria egiten du bertako klima" urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea" baita. 50 eta 900 metro arteko altueran bizi da, baina beti errekasto baten inguruan.
‎Sistema hori iturrira erantsi eta landareak egunero hamabost minutuz edo bi egunean behin ordu erdiz ureztatuko dira: horri esker etxetik irtengo gara barazkien galera nozitzeko kezkarik izateke.
2005
‎Halako akordio inplizitua erdietsi dute ezagutzen ez duten gazte horrekin: hasieran egunero egiten bazuten ere, bi egunez behin baino ez dute orain horma zuritzen. Horma garbitzaile gazteari elkarrizketa antzeko bat iruditzen zaio hori, harreman bat –harreman singlea nahi bada, baina harremana finean–, pintada haiek egiten dituenaren eta ezabatzen dituztenen arteko mezu trukaketa bat.
2006
‎Elikagai ugariko substratua behar du, eta eskertzen ditu ongarritze ekarpenak. Ureztaketak beti ugariak izan behar dira eta, ahal dela, egunero edo bi egunetik behin egin behar dira, gutxienez 3 litro ur kalkulatuz metro bateko altuera duten aleentzat, gutxi gorabehera. Ardatz erdieuskarriak erroiztea Daturen (Brunfelsia) ardatz erdifinkatuak arazorik gabe sustraitzeko urrats nagusietako bat kimu osasuntsu bat aukeratzea da.
2007
‎Zazpi sistemak automatikoki eguneratzen dira bi egunez behin baino azkarrago eta posta elektroniko bidez edo beren web orrietan dautzan formularioen bitartez galderei erantzuten diete.
‎Gainera, talde horretan heriotza bat gertatzen da lanpostuan bi egunetik behin.
‎Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (OSHA, ingelesezko siglak) datu batzuk aurkeztu zituen atzo. Datu horien arabera, 18 eta 24 urte bitarteko gazte europarrek lan istripu larria izaten dute minutu oro, eta heriotza izaten dute lanpostuan bi egunean behin. Era berean, gainerako adin tarteetako langileek baino %50 aukera gehiago dute lan istripua izateko.
‎Zenbat eta bero handiagoa eta ingurunean hezetasun txikiagoa, orduan eta ur gehiago da. Oro har, eskualde lehorretan eta oso beroetan, komenigarria da soropila egunero aspertatzea udan, bi egunetik behin udaberrian eta udazkenean, eta astean bitan neguan; leku hezeetan, berriz, maizago egin behar da. Belarra ez ureztatzea komeni da, sustrai sakonagoak eta defentsa handiagoak izan ditzan.
‎Inkesta hori 45 urtetik gorako 7.352 pertsonari buruz egin zen (%52 emakumeak ziren), eta haien elikadura ohiturei buruzko informazio egokia zegoen. Datuak adinaren, sexuaren, talde etnikoaren eta pertsonak erretzen zuen ala ez kontuan hartuta doituta, azterlanaren estatistikek erakusten dute batez beste bi egunetik behin gutxienez haragi onduaren kontsumoa BGBK %91 gehitzeari lotuta zegoela. Hipotesi horren arabera, haragi onduari gehitutako nitratoek eta nitritoek «biriketan kalteak eragin ditzakeen nitrogeno oxidatiboko espezieak» sortzen dituzte, Columbiako Unibertsitateko Rui Jiang lanaren ikertzaile nagusiak azaltzen duenez, eta horrek enfisema dagoenean gertatzen diren egitura aldaketak eragiten ditu.
‎Lurzoruaren izurri oso arrunta eta ugaria da, gauez aritzen dena eta aipatu loreontzia eguneko ezkutaleku gisa erabil dezakeena. Bi egunean behin, loreontziaren barruko belarra eta intsektuak erretzeko aprobetxatu da. Arratsaldeko lehen orduan egitea komeni da.
‎Gure ospitalea aitzindaria da Espainian, dialisi erregimen bat ezartzen, giltzurrun gutxiegitasuna duten gaixoei arazo matematiko bat konpontzen laguntzen diena: bi egunetik behin dializatzen dira, baina astean zazpi egun dituzte, eta asko kostatzen zaie asteburu bat igarotzea likidorik gabe, eta, gainera, arrisku kardiobaskularra areagotu egin dezake horrek. Orain, pazientea bi egunean behin dializatzen da, eguna edozein dela ere, larunbata edo igandea.
‎bi egunetik behin dializatzen dira, baina astean zazpi egun dituzte, eta asko kostatzen zaie asteburu bat igarotzea likidorik gabe, eta, gainera, arrisku kardiobaskularra areagotu egin dezake horrek. Orain, pazientea bi egunean behin dializatzen da, eguna edozein dela ere, larunbata edo igandea. Zer beste arazo dituzte hemodialisi programan dauden gaixoek?
2008
‎Orain ez dut gaur egungo daturik esango, baina duela lau urteko estatistika batek atentzioa deitu zidan: momentu hartan munduan museo bat inauguratzen ari ziren bi egunetik behin. Euskal Herrian Guggenheimek hamar urte egin ditu, gero Artium egin zen, leku txikiagoak ere badaude, KREA, Huarte...
‎Eusko Jaurlaritzak 2004an egindako pobreziari eta gizarte desberdintasunei buruzko azken inkestak (3) erakusten digu 45.804 etxe ingururi eta 110.000 bat pertsonari, bestela esanda euskal biztanleen %5, 2ri zorrotz eragiten diela pobreziak eta 38.500 etxetan ez dagoela ziurtatuta egunean otordu bat izateko aukera. Gainera, urte hartan 200.000tik gora pertsona egon ziren gutxienez bi egunetik behin janarien proteina ekarpenik jaso gabe. Baina hala ere 29.000 etxetan bakarrik jaso zuten Oinarrizko Errenta.
‎betetzen den maximoa Aztertutako egoitzen ia %40an, egoiliarrek berek garbitzen zituzten gelak. Hala ere, prezioaren barruan zerbitzu hori sartzen zen lekuetan, egunero garbitzen zen denbora %18 zen; bi egunetik behin %10; hiru egunetik behin %14 eta astean behin %18 Zentro horietako gabezia handienetako bat ezgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenik eza izan zen: aldizkariaren txostenean jasotako 86 egoitzetatik %60k ez dute egoiliar horientzako egokitutako gela bakar bat ere.
Bi egunez behin kanpotik bertsolariak joaten zaizkie bisitan. Eta bertsotara.
‎Makinak 300 litro esne gordetzeko aukera du. Azkaratetarren asmoa da esnea bi egunetatik behin berritzea. «Gehienez ere, makinan, 48 orduz egonen da esnea», erran zuen Mikelek.
Bi egunean behin atxilotu bat dagoelako, harro agertu da Zapatero
‎Atzo Gipuzkoan atxilotutako lau lagunekin dagoeneko 365 dira azken bi urteotan atxilotutako ustezko etakideak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren esanetan. Atxilotu bat bi egunean behin, adierazi du. Harro agertu da Zapatero ETAren aurkako borrokak azken urteotan emandako emaitzekin.
2009
‎Ariketa fisiko bizia hiru minutuz behin bi egunean behin egiteak diabetesetik eta gaixotasun kardiobaskularretatik babesten lagunduko luke.
‎Ariketa fisiko gogorraren hiru minutu bi egunean behin izan daiteke diabetesetik eta gaixotasun kardiobaskularretatik babesteko modurik onena. Hori da, behintzat, bizitza sedentarioa zeramaten 16 gizon boluntarioren metabolismoan lortu zen eragina, James Timmons irakasleak eta Edinburgoko (Eskozia) Heriot Watt Unibertsitateko ikertzaileek egindako azterlan baten arabera; orain, “BMC Endocrine Disorders” aldizkarian argitaratu da.
‎Horretarako, botila irekietako soberako likidoa erabil dezakegu, bai ardo beltzekoa, bai ardo zurikoa, bai cavakoa, aho zabaleko poto batean dekantatzen da, oihal mehe batez estaltzen da airea pasa dadin, baina ez zikinkeriak, eta 30 bat eguneko tartean uzten da, argitik kanpo. Bi egunean behin buelta batzuk eman behar zaizkio ozpin guztia oxida dadin. Horrela, “ozpin ama” deritzona lortuko dugu, zapore handiko ozpin indartsu bat, ardo normal pixka bat gehituz jaits dezakeguna.
‎Oxigenazio (hipoxia) falta baten ondoren, jaiotzean entzefalopatia hipoxiko iskemikoa jasan zuten 150 jaioberri aztertu zituzten zientzialariek. Patologia hori neurriz zuten pertsonei bakarrik eman zitzaien eritropoietina dosia bi egunean behin. Haurrek zortzi hilabete bete zituztenean, haien egoera neurologikoa aztertu zen.
‎Ez dira lehenak Batasuneko hogei buruzagitik gora espetxean dira 2007ko urritik eta ez du ematen azkenak izango direnik. Berriro etorriko da Zapatero, harro, batez beste bi egunean behin terrorista bat atxilotzen dutela esatera.
2010
‎Ondorio horretara iristeko, zientzialari taldeak 45 urteko 40.000 emakumeri buruzko saiakuntza egin zuen. Horietako erdiei 600 miligramo bitamina eman zitzaien bi egunean behin, eta gainerakoei plazebo bat. Hala, BGBK izateko arriskua %10 murriztu zela egiaztatu zuten.
‎Kartzelatuak espazio itxietan biltzen diren bakoitzean nagusitzen den usaina hedatu zen segituan, giza usain sarkorra, binaka edo hirunaka eguneko 20 ordu ziega barruan igarotzen dutenen eta bi egunean behin baino dutxatu ezin daitezkeenen usain mina. Ar usain erregosia, guri zegokigunez.
‎Eta bide batez, abuztuan itxitako Egin eta Egin Irratia ko kideei elkartasuna adierazi ahal izango nien. Zeren, ni bizi nintzen Euskal Herrian, zaila izaten zen boterearekiko amorrua apaltzea, bi egunetik behin, gutxienez, gorrotatzeko aitzakia berria asmatzen baitziguten.
2011
‎Zisterna kamioiek biltzen dute esnea etxaldeetatik bertatik, bi egunez behin; kamioi horiek ere ongi garbitzen dituzte, kutsatze arriskuak saihesteko.
‎Digestio osasuna zaintzeko Digestio Ongizatearen Piramideak biltzen dituen gomendioen artean dago barazki freskoen eta azaldun fruten eguneroko kontsumoa, zuntz asko baitute. Osoko zerealak eta lekaleak bi egunetik behin hartzea gomendatzen da. Gainera, elikagaiak ongi hautatzea bezain garrantzitsua da horiek prestatzeko modua (hobe da lurrunetan, labean, plantxan edo wokean prestatzea).
‎Denbora igaro ahala, bere osasuna gainbehera zihoan, eta, azkenean, erietxera eraman behar izan zuten. Bi astez, egunero idatzi zidan eta bi egunetik behin hitz egiten genuen telefonoz. Ezerk ez zuen balio izan, ez nire eskutitzek, ez bidalitako argazkiek ezta gure irriek ere.
‎" Bi egunetan behin arrautza egosia ematen diegu umeei, eta edalontzi bat esne zerealekin egunero. Guzti horrekin zonaldean ematen zen heriotza tasa izugarria txikitzea lortu dugu", azaldu zuen Pascualek.
‎Denei jaten ematen nienean eltzekoa egosia egoten zen eta orduan nik lehenbailehen jaten nuen, arratsaldea oso motza izaten baitzen. Bi egunetik behin astoa hartu eta Beortera joaten nintzen arbi bila; ordu erdiko bidea zegoen eta handik herria ikusten nuen.
2012
‎Bi alkandora garbi uzteko erregutu nion bakarrik, hark erabili eta gero garbituak zituenez, ez nindutela zikinduko uste bainuen. Bi egunez behin aldatzen nituen eta neuk garbitzen.
‎Josebak lan istripua izan zuen. Bi aste darama bi egunean behin osasun zentrora joaten, ezkerreko zangoko tibia aldeko zauri irekia sendatzeko. Zauriak infekzio baten eraginez okerrera egin du, besteak beste, duen zain gutxiegitasunaren ondorioz.
‎Urtean gutxienez astean behin oporrak hartzea. Haragia, oilaskoa edo arraina jan, bi egunean behin. Ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasuna.
2013
‎Jauzi hori, Web 2.0 izenez ezagutzen da. Hainbesterainokoa da edukien hazkundea, ezen Googleko zuzendari exekutibo Eric Schmidten hitzetan, «orain, bi egunean behin informazio gehiago sortzen da sarean, zibilizazioa sortu zenetik 2003 urtera arte pilatutakoa baino». Ukaezina da baita ere hazkunde horretan eragin dutela teknologia berriek egunerokotasunean hartu duen lekuak eta sozializatzeko sareek ekarritako eredu aldaketak.
‎Handik aurrera, sei hilabete bete arte, ohiko erritmoa bat eta hiru posizioren artean dago 24 ordutan. Bi egunean behin bat egitea ere ez da arraroa, Espainiako Pediatria Elkarteak apuntatzen du. Datu horiekin, nola jakin haurtxoa idorreriarik ote dagoen?
‎Eta Hernaniko erredakzioa: bi egunetik behin konjuntibitisa eragiten zuena, sanjoanetako parrandaren erdian egunkari xume hura egitea ahalbidetzen ziguna. Eta noski, kamixeta urdin, handi eta pankarteroa.
2014
Bi egunez behin argindarrik gabe geratzen dira herritarrak.
2015
‎Izan ere, kaletik zetorren katu hura oso gaixo zegoen. Albaitariarengana eramaten genuen bi egunetik behin, eta, egun batean, honela esan zigun:
‎Anwar haurrak eta adiskideek harrika erantzuten zieten. ? Bi egunetik behin, tiroren bat jaurtikitzen ziguten, hiltzen eta zauritzen zuten tiroak; eta ezin izaten ginen jolastera atera?.
‎Iluntzean, behiekin amaitutakoan, aharia baserrira inguratzen hasi zen, seme zaharrenak lagunduta. Ondo trebatzeko asmoz, lauzpabost kilometro egin arazten zizkion, korrika edo pauso bizian, bi egunez behin, gehiegi nekatu edo leher eragin gabe.
2016
‎Kooperatibak 640 ekitaldi antolatu ditu jada, eta 110.350 ikus entzule inguru eduki dituzte. Iaz, 31.000 lagun joan ziren antolatutako 149 ekitalditan; hau da, iaz bi egunetik behin saio bat egin zuten.Euskararen eta kulturaren inguruan kezkak zituzten pertsonek eta eragileek Uztarria kultur koordinakundea sortu zuten 1998an. Handik zortzi urtera, Kultur Mahaia eratzea erabaki zuten; Azpeitiko kultur eragile guztiak daude bertan.
‎«Idiazabalgo gaztaren anaia da». Bi egunetik behin jasotzen dute esnea, eta gatzagia osatzen dute 32 gradutan. «Ohiko metodoa erabiltzen dugu gazta egiteko.
‎Mutilak ez daki zer egin, eta barnetegi batera doa neskaren ate ezkutuak irekitzeko giltza aurkituko duelakoan. Bi egunez behin mezu luzeak idazten dizkio ikasi dituen harribitxiak erakusteko. Urtebeteko ikastaroa bukatzen ari dela neskaren mezu labur bat jasoko du, onena harremana bertan behera uztea izango dela ohartaraziz, egun gutxi barru ezkontzen delako.
‎Uste dinat azkenean Simoneren maitaleak ez zuela hitzaldirik eman, azken orduan pasaportearekin edo arazo batzuk izan omen zitinan, baina beno, kontua dun Antoinette eta enbaxada amerikanoan lan egiten duen gizaseme hau han zeudela, eta hasi omen zitunan hizketan, liburuez eta amerikanoez hasieran, eta cognac bat hartzen bukatu omen zitenan, eta gero David horren arrebaren etxera joan omen zitunan, eta han bizilagun denek entzun omen zitiztenan Antoinetteren intziriak. Eta ordutik, bi egunetik behin edo intzirika aritzen omen dun Antoinette, maitalearen arrebaren etxean.
‎Meldolesi jauna, adibidez, gimnasioko laugarren urtean italiera, latina, historia eta geografia ematen zizkigun irakaslea, bi egunez behin arratsaldez bizikleta hartu eta Barchetto del Ducara joaten zen bertan batzuetan hiru orduz segituan geratzeko, Porta San Benedettotik kanpoan urte haietan sortutako landetxe auzotik joanda, bertan bizi baitzen, harro esaten zigunez oso bista eta orientazio ona zeukan gela altzaridun batean. Gauza berbera egiten zuen Fabiani andreak, matematika irakasle titularrak.
‎Ba.. bi egunetik behin edo, gutxi gorabehera, Sasi.
‎Gazta bi egunetik behin egiten duzue.
‎Abenduaren erdi aldean hasi eta ekainaren amaieran, sanpedrotan, bukatzen dut gazta egiten. Bi egunetik behin egiten dut, artisauak gara eta ordu pila behar dira. Egunean hogeita bost gazta inguru egiten ditut.
‎Gure lana izango da Paralinpiar Jokoetan parte hartuko duten EAEko kirolariak jarraitzea. Egunero Gazteaukeraren blogean idatzi dugu, eta bi egunetik behin bideo bat igo. Horrez gain, Instagrameko kontuan argazkiak jarriko ditugu, eta sare sozialen bitartez blogean idatzitakoa zabalduko dugu.Kazetari lanetan ariko zara, nolabait esateko. Hori da, bai.
2017
‎Oker larria. Harrezkeroztik, Astizek bi egunez behin deitu zion: Facebook a indarrean zegoela iragartzeko, galdetzeko zergatik ez zen Whatsapp taldean sartu, informatzeko topaketaren prestakuntzen martxaz...
2018
‎Aita atezaina zen, apolitikoa, eta alabak hartutako bidea arbuiatzen zuen. Erretiroa hartzekotan zegoela, ezin zuen etsi bi egunetik behin alabaz galdezka ate joka agertzen zitzaion poliziarekin. Halako goiz batez, familiako beste guztiak biltzea erabaki, ondasun guztiak bildu, eta urrutira joan ziren, mendebalderantz, beren sorterri Malatyatik mila kilometrora dagoen hiri batera.
‎2014ko udan, 400 ume akabatu zituen Israelgo armadak Gazan, berrogei kilometroko luzera duen lur zati madarikatu horretan. Mexikoko hirian, bost urtetik beherako ume bat hiltzen dute bi egunetik behin. Sirian ematen den erasoaldi bakoitzean, hildakoen %27a umeek osatzen dute.
‎Hiru hilabete hiru ordu jarraian lo egin gabe igaro ondoren, hasieran bi egunean behin eta gero astero eta gero hamabostero umea pisu kontroletara eraman ostean, umearen gorotz/ gonbito/ muki/ eztul ororen erregistro estua eraman ondotik, ama identitateak beste identitate guztiak zurrupatu zituen, antzinako ni horiek guztiak ahanztura absolutuenera kondenatuta. Idazlea ni?
‎" Bigarren graduko erredura bat jasan nuen. Erredura sendatzen aritu ziren medikuak bi egunez behin, garbiketa saio nahiko bortitzekin". Hilabete pare bat pasa ziren, berriro hanka lurrean jarri zuenerako.Prozesu horretan, beti izan zuen buruan osatzea nola azkartu:
‎Nire ahizpa nagusia ez da bi egunetatik behin etorriko eta erdikoa ez da etorriko.
2019
‎Hilabete bat igaro ondoren hilabete betetako tipula zorroak atera ziren eta kormoakgerminatzen jarri ziren. Tenperaturak bi egunetan behin neurtu ziren.
‎Ez nahastu. Herioa ereiten dute gure hirietan, metodikoki, atentatuak bi egunetatik behin obratuz, eta segur naiz, horretaz harro dabiltzala... ahalketik askatzen sustengatuko zaitugu...
2020
‎Azken batean, 1845eko uztailaren 4tik (AEBen Independentzia eguna) 1847ko iraila arte baino ez zen bizi izan bertan, 26 hilabetez. Gainera, bi egunean behin Concordera joaten zen, filosofo transzendentalisten bileretara, amatxok prestaturiko anoaren bila...; eta txabolan nekazariak hartzen zituen, baso mutilak, filosofoak, bidaiariak, esklabo iheslariak... Hori bai, ez zituen hiru aulki baizik, egundo ez zuen taldea eta jendetza gustuko izan.
‎Plater horiek urte osoan proposa ditzaket, zeinak aldatzen baitira sasoien arabera. Jatetxera datorrenak menu pertsonalizatua ukanen du, egunero edo bi egunetik behin ekoizleek daukatenaren araberako erosketak egiten baititut. Eta, bistan dena, araberako errezetak burutzen ditut; beti aldatzen dira.
‎Dinamika: Egunero, edo bi egunean behin, edo egoki ikusten denean, laukitxo bat aurrera egin behar da. Horietako bakoitzean kultur proposamen bat edo bi dago.
‎Martxoaren 13tik aurrera abian jarritako prozedurarekin jarraituz, tutore bakoitza bere ikasleekin telefonoz hitz egiten ari da bi egunean behin. Era horretan, irakasleak ikasleen segimendua egiten ari dira, etxeko lanen martxa, nola dauden, zeintzuk diren beren zailtasunak...
‎Orbegozoren semeak etxetik irteteko baimena izan arren, ez dira egunero ateratzen. " Ahal dela, bi egunean behin ateratzen gara, ahalegintzen gara egunero ez irteten. Pertsona hauentzako arnasa hartzea da kalera ateratzea; bestela, beren egoerak okerrera egin dezake.
‎Ordainetan, bi egunetik behin zuk ekarriko diozu jateko.
‎Bere pixa eramaten dut hobira bi egunean behin.
2021
‎Sarri ikusten dudan adibide bat: Astigarragatik Donostiako Martutene eta Loiola auzoetarako bidean biribilgune bat dago, eta bi egunetik behin gasolina orbanak egoten dira. Motozaleentzat eta bizikletentzat oso arriskutsua da hori, baina, ez baduzu abisurik pasatzen, horrelaxe uzten dute.
‎Lan istripuen ondorioz, 27 hildako eta larri zauritutako 162 pertsona izan ziren Euskadin, urteko lehen hamar hilabeteetan. Hots langile bat hil da hamaika egunean behin, lanorduetan ala lanerako bidean ala etxerakoan gertatutako ezbeharrengatik eta larriki zauritua, bi egunean behin. Guzira, 30.189 euskal langilek hartu behar ukan zuten geldialdia, lanistripu baten ondotik urteko lehen hamar hilabeteetan.
‎Batetik janaria" botatzeak" dituen ondorioak azaleratu nahi dituzte, bestetik, aterabideak ala gomendio xumeak eman nahi dituzte kontsumitzaile bakoitzak elikagaien xahutze handia murrizten lagun dezan. Europako Batasunean ekoitzitako elikagaien %20 inguru galtzen edo xahutzen dira, bi egunetik behin 33 milioi pertsonak ezin dute kalitatezko janaria eskuratu.
‎Prozesu hori ospitale mailan eta alergologiako adituen zaintzapean egin behar da beti. Tratamendua amaitzean, haurrak egunean baso bat esne (200 ml) edo arrautza bat hartu ahal izango du bi egunean behin.
‎Begirale ikastarorako praktikak egiteko baliatu dute Gorabideko lana Gomezek, Salinerok eta Garciak: «Oso aberasgarria da, eta, bi egunean behin elkartzen garenez, ez dago nekerako betarik. Egunaren arabera, baina ez da gogorra».
‎Bada, estimulazio horri esker obuluen hazte eta heltze egokia ziurtatu ahal izango dugu. Hori kontrolatzeko, hilekoa datorrenetik bosgarren egunetik hasita, ekografiak eta odol analisiak egingo dizkizugu, bi egunetik behin. Ados?
2022
‎Erakunde horren arabera, batez beste, mundu osoko 800.000 pertsonak egiten dute beren buruaz beste urtean. Euskal Herrian, bestalde, bi egunetik behin pertsona batek bere burua hiltzen du. " Datuak dira aipatu ditudan horiek, datu gordinak, baina datu horien atzean pertsonak, familiak eta lagunarteak daude, bizitza osoak.
‎Noizean behin nahi edo nahiez edateko premia handia zuen eta ez zen horretan geldituko zuenik. Bestela ere, aski zuen kopa pare batekin bi egunetan behin.
‎Ezin da oporretara joan urtean astebetez gutxienez. Ezin da jan haragia edo arraina (proteinak) bi egunean behin gutxienez. Ez du gaitasunik ustekabeko gastuei aurre egiteko (650 euro).
‎Ekainaren 6ra arte, indarrean izan dira neurriak: garraiobide publikoa oso mugatuta egon da; PCRa bi egunean behin egitea derrigorrezkoa izan da; bulegoetan etxetik lan egin dute; eskola, gimnasio, taberna, zinema eta abarrak itxita egon dira; eta, jatetxeetan, janaria etxera bidaltzea izan da aukera bakarra.
‎Santosekin egindako bake akordioen ondoren ere, pobreziak, goseak eta bortxakeriak ez dute etenik, bereziki landa eremuan. Bi egunez behin hiltzen dute militante sozial bat: Indepaz erakundeak ekainean emandako datuen arabera, gutxienez 86 lider sozial eta bake akordioa sinatu zuten FARCeko beste 21 gerrillari ohi hil dituzte aurten.
‎Santosekin egindako bake akordioen ondoren ere, pobreziak, goseak eta bortxakeriak ez dute etenik, bereziki landa eremuan. Bi egunez behin hiltzen dute militante sozial bat: Indepaz erakundeak ekainean emandako datuen arabera, gutxienez 86 lider sozial eta bake akordioa sinatu zuten FARCeko beste 21 gerrillari ohi hil dituzte aurten.
‎Estatuan osoan, hamar izaten dira egunean. EAEn bi egunean behin bat gertatzen da. «Zifra horien atzean pertsonak daude».
‎Estatu osoan, hamar izaten dira egunean. EAEn, bi egunean behin bat gertatzen da. «Datu horien atzean pertsonak daude».
‎Korrika egitea, adibidez, gizarte diziplinari dagokion jarduera da, ezbairik gabe. Bi egunetik behin esaten diot hori nire buruari, ohetik ateratzeko borrokan eta kirol oinetakoak lotu ezinik nabilenean. Haatik, Sydneyn, abuzturo, 40.000 oin parek nahi dutelako ekiten diote William Street kaletik beherako bideari Bondi rantz," City of Surf" (Surfaren hiria) lasterketan.
‎Haurrek aita desagertu egiten zela ikusten zuten, baina ez zuten banaketarekin lotzen. Txikiak ziren, eta bi egunetik behin egiten genuen aldaketa. Etxean lau gela zeuden, bakoitzak gurea geneukan.
‎12) egunero (bi astez) gatza eman eta, bi egunez behin (40 — 50 egunez), irauli. gazta sorta es: tabla de quesos; fr:
‎Eta gimnasiora joan naiz bi egunetan behin.
2023
‎1886ko otsailaren hasieran (448) Anberestik idatzitako gutunean Vincentek Theori esaten zion pintura kurtsoa azken astean amaitu zela; irakasleak esaten ziola lan asko egin zuela eta luzera gabe aurrerapenak egingo zituela; bilutsien marrazketa zuzentzen zuen irakasleak (Sibert ek) esan ziola nahi zuen moduan pintatuko zuela, marrazkia seriotan hartzen zuelako; Verlatek esan ziola bazegoela zerbait ona Vincenten lanean; Silbert eta Verlat saiatzen zirela baliozkoak jotzen zituzten ikasleak prestatzen. Esaten zion Theori Parisen han baino lan gehiago egingo zuela; egunean edo bi egunez behin marrazki bat egin zezakeela. Bera beste kideekin alderatuz gero zerbait zurruna eta torpea bazegoela beregan, hamar bat urtez espetxean egon izan balitz bezala; hamar urtez bizimodu zaila eta neketsua izan zuela; kezka eta tristura asko eta lagunik ez; baina hori aldatuko zela bere lana hobetzen zen neurrian; gainera, kanpoko itxura aldatu beharrean zegoela; hortzeria konpondu beharrean zegoela, gutxienez hamar hortz hagin bazituelako galduak edo hondatuak; horrek zaharragoaren itxura ematen ziola.
‎Egunero, edo bi egunean behin,
‎Azken finean, horiek guztiak okerrak dira. Nutrizio desberdintasunek ez lukete garrantzizkoak izan behar, produktu horiek oso kontsumo puntualerako erabili genituzkeelako (ez arratsalde edo bi egunetik behin jateko, urtebetetze baterako baizik). Haurrentzat pentsatutako izozkiak?
‎Azken mendean, txokolatea egiteko prozesua ez da askorik aldatu: bi egunean behin txokolate zatiak maria bainuan berotzen dituzte, eta horiek poliki poliki mugitu, guztiz desegin arte. Bitartean, hurrak kurruskari egon arte txigortu, eta, azkenik, bi osagaiak nahasten dituzte.
‎Astean bitan edo izan zen hasieran. Gero, bi egunetik behin. Azkenean gauero.
‎@gorkalafitte ere ez dago isilik, nola ez! Bi egunetik behin jartzen ditu bere alderdiaren mezuak, masa turismoaren zein klase sozial altuarentzakoaren kontrako artikuluetarako loturak, bere buruaren argazkiak jauregiaren aitzinean. Eñautek ikusiak zituen sarrerako" Autogestio gunearen" pankarta, ate nagusiko balkoiko leihotik kulunkan ari den ikurrina eta pankarta gehiago:
Bi egunez behin hiltzen dute lider sozial bat Kolonbian. Batezbesteko zehatza handiagoa da, eta absurdoagoa:
‎Batezbesteko zehatza handiagoa da, eta absurdoagoa: 1,3 pertsona bi egunean behin. 2016ko irailaren 26an Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak eta Rodrigo Londoño Timochenko FARCeko buruak bakea sinatu zuten, mende erdiko gerra amaituz.
‎ezin du estrategikoagoa izan, Panamarekiko muga osorik hartzen du, baina atzendua daukate erabat; Atlantikora eta Pazifikora, bi ozeanoetara du irteera, baina isolatua dago; kontinentearen lokailua da, baina lokailu etena: ...ntatik Ushuaiara doan Panamerikar bideak hementxe du haustura bakarra, 100 km pasatxokoa, Dariengo oihanean; oparo dauzka urrea, platinoa eta koltana, baina Kolonbiako departamentu pobreena da; munduan euri gehien egiten duen lekua da –Euskal Herri atlantikoan baino zazpi aldiz gehiago–, baina gehienek ez dute kanilako urik; gizakiak hondatu gabeko parajea da, paradisua dela diote, baina bi egunez behin hiltzen dute norbait paradisu honetan; beltzak dira gehien gehienak, baina zuria da aberastasuna.
‎Mendirik altuenak hegoaldean daude, Guratz (955m) eta Korneta (1.054m). Argi eta garbi esan behar da Leitzan bi egunik behin euria egin ohi duela. Berastegirekin batera Euskal Herriko herririk euritsuenetarikoa da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia