Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2001
‎Galdeketako hirugarren puntuan, egindako lanaren balioaz galdetzen nien.Irakasle biak bat etorri dira esperientziaren alderdi onak azpimarratzean. Hona, jarraian, irakasle horiek egindako zenbait iruzkin:
‎Batak, eta biak bat datoz honetan, ez omen ditu beti bestearen esanak ongi aditzen. Niri behintzat, hizkuntzaren aldetik, ez zait horrelakorik gertatzen.
2004
‎2 Ezkontideek defentsa eta ordezkaritza bakarra izan dezakete, biek batera etorriz eskatu banantze edo dibortzio prozeduretan.
2005
‎Hondarribian isun mehatxuz adierazten dute beharra. Hirihonetan, XVII.ean ez bezala30, XVIII.ean, alardea eta prozesioa, biak bat datoz: 1718ko abuztuaren 3ko udalbatza, irailaren 8ko Amabirjinaren Jaiotzarako mangaantolatzeko, eros dadila behar adinako bolbora eta soka, eta hemezortzi eta hirurogeiarteko guztiak joan daitezela egun hartako alarde eta prozesiora beren zizpekin, ohibezala (Portu: 444).
‎hizkuntza, lehenengoarentzat, hots naturalen garapen baten emaitza da; bigarrenarentzat, berriz, komunikazio tresna baten inguruko adostasunaren ondorioa. Dena den, ezberdintasunak ezberdintasun, biak bat datoz puntu garrantzitsu batean, alegia, hizkuntza giza-izakiarekiko bigarren mailako edo ez funtsezko zerbait bezala kontsideratzerakoan edo, bestela esanda, gizakia hizkuntzarik gabe edota hizkuntzaren aurretik jada gizaki osatua dela aditzera ematerakoan. Hau da, hain zuzen, J. G. Herderrek onartzen ez duena eta aipatutako bere idatzian zorrotz kritikatzen duena.
2006
‎Zernahi gisaz, zordunaren interes nagusien gunea eta egoitza bat ez badatoz, konkurtsoa eskatu duen hartzekodunak horietatik bat aukeratu ahal izango du, lurralde eskumenaren ondoreetarako. Pertsona juridikoen kasuan, toki biak bat datozela uste izango da, baina, ondore horietarako, konkurtsoa eskatu baino sei hilabete lehenago egindako egoitza aldaketa eragingabekotzat joko da, eskumena gezurrezko irizpideen bidez zehaztu ez dadin.
‎Besoa sentitu nuen gerrian eta erdi biak batera etorri ziren –klik– zure bat bateko gezurrarekin. Hantxe zeunden, irribarre osoa, keinua begietan, entsaiotik bueltan, neuregana.
2007
‎Koipe gutxiko produktu baten kasuan, azukre eta gatz gutxi izan behar zuela esaten zen. Orain, erregelamenduan hartutako konpromisoaren arabera, hiru osagaietako baten (koipea, gatza edo azukrea) nutrizio alegazioa eskatu ahal izango da, baldin eta beste biak bat badatoz erregelamenduko profilekin, edo argi eta garbi esaten bada «eduki altu»an daudela. Europako Batzordeak sortzen ditu profil horiek, EFSAren informazioaren arabera.
2008
‎Hego Euskal Herriko curriculumak oro har aztertuta, esan daiteke eduki teoriko nahiz praktikoz daudela osatuta. Curriculum biak bat datoz, hala8 Nafarroako Gobernua, 2002: 78
‎Formarik hedatuenak dira hobestekoak aldaeretan, ertz biak bat datozenean, hori da hobestekoa.
‎Lehenak testu osoa dakar, bigarrena, aldiz, moldaera laburtua da, gaztetxoentzat egina. Logikoa denez, itzultzaile biak bat datoz euskarara Ulisesen gaitzizena ematean: Inor ez, ale gia.
‎2004an, elkarrizketa izan zuten filosofo frankfurtiarrak eta artean kardinala zen Ratzinger teologoak (Sekularizazioaren dialektika, Encuentro, 2006). Biak ala biak bat zetozen puntu batean: gizarte post sekularrek ez lukete zokoratu behar tradizio erlijiosoei darien jakinduria morala.
‎Homosexualen arteko ezkontzen inguruan izan da eztabaida. Biak bat datoz ekintza okerra dela esaterakoan, baina Palinen ustez agintari federalek debekatu lukete ezkontza. Hori, AEB osorako erabakia izango litzateke.
‎Peter Robinson lehen ministro unionistak adierazi du «auzi zailenetan lorpen handiak» egin dituztela, eta Martin McGuinness Sinn Feinneko lehen ministrordeak gaineratu du «aurrerapauso garrantzitsuak» eman dituztela. Biak bat datoz eskumenen transferentzia luze gabe egin behar dela. «Ados gaude Polizia eta Justizia eskumenak itzul daitezen, bertako buruzagi politiko guztiak bezala», esan du McGuinnessek.
‎Hori pentsatuko ez banu, ez nioke kargua emango; eta hark nik presidente izateko gaitasuna ez dudala pentsatu izan balu, ez zukeen eskaintza onartuko. Herrialdeko segurtasuna, diplomazia eta botere militarra uztartuta defendatu behar dela esatean biak bat datozela azaldu du Obamak. Dena den, atzerri politikari dagokionez, Alderdi Demokrataren hauteskunde primarioetan Clinton hura baino oldarkorrago mintzatu zen.
‎" Lasai, iritsiko dira", erantzuten genuen senide edota lagunen batek seme alaben inguruan galdetzen zigutenean. " Ez daukagu presarik"," Oraindik gazteak gara" bezalako esaldiak botatzen genituen, eta biok bat gentozen erantzuteko garaian. Zuzenean elkarri galdetu gabe, jakin bagenekien egunen batean iritsiko zela eguna baina denbora behar genuen.
2009
‎Proiektua aztertu eta gero eta lehendakariaren eskakizunak kontuan hartuta, biak bat etorri dira hasierako akordioa azaltzean, nahiz eta, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, ekarpenak egiteko proposatutako epea aurrekontuen beharren arabera moldatuko den estadioa 2018ko munduko txapelketarako prest egoteko.
‎Jainkoaren ez egoteak ere katolikoa izan behar du. Berdin gertatzen zaio Villasanteri (eta xarmanta da biok bat etortzen ikustea Baroja eta Villasante): –Alemania aldetik etorri zitzaigun filosofia mota bat, Hegelena.
‎Lerro gorria izpi kosmikoen fluxuaren gorabeherena da. Biak bat datozela ikusten dugu, zehaztasun handiz. Estatistikak argiak dira, baina ez diezue estatistikei sinetsi behar.
‎Batik bat mendi inguruetan botako du, eta egingo duena elurra azkar urtzen den horietakoa izango da. Biak bat datoz neguan elurra baino izotza nagusi izango dela.
2010
‎Bi proiektuak oso batera doaz eta oso koherenteak dira. Biak bat etorriko dira".
‎Kasu honetan, sorta biak bat datoz bertso kopuruari dagokionez, hamazortzina ahapaldi dituzte-eta. Hala eta guzti ere, badago aldaketatxo bat, originaleko bederatzigarren bertsoa, bosgarren izatera pasa delako Alfontso Irigoienen funtsako bertsioan.
‎Lehendakariak jakinarazi zuen zortzi gogoeta egin zizkiola Aznarri, eta argi ikusi zuela biak bat zetozela indarkeria gaitzesteko unean, baina hortik aurrera desadostasun politiko sakonak zituztela. Eta gaineratu zuen euskal gizarteak irtenbideak eskatzen zituela, ez konfrontazioa.
2011
‎Mezulari/ Mensajero.Suarez eta Eibar, haur literaturaren mundutxo honetan lekua egiten ari diren bi sortzaile. Biak batera datozen honetan, tapa gogorreko narrazio liburu ilustratu bat eskaini digute.Kontaketa errealista aukeratu du Suarezek, protagonistek eurek lehen pertsonan kontatua.Gai bat baino gehiago jorratzen dira bertan, kontaketak duen itxura sinplearen azpian: azal azalean, antagonisten arteko erakarpen istorio bat dago.
2012
‎Hantxe bertan ikasi nuen hizkuntzalaritza. Behartuta nengoen, hizkuntzalaritza eta literatura biak batera zetozelako. Bi arlo ezberdin dira, baina orduan ez ziren bereizten, garai hartan esan nahi dut.
‎Baina kontatzen dutena egia osoa ez izanagatik, biak bat datoz ilustrazioek komunikazioan duten garrantzi handiari dagokionez; baita beharrezkoak ez direnean ere kontatu nahi dena ulertzeko, irudien beharra duen gizartean bizi garelako.
‎Eguerdian omenaldi hunkigarri eta beroa jaso dute, bestalde, Miren Erkizia eta Maria Jesus Ugalde. Ikastolako guraso eta irakasleak omendu dira haien bidez. Biak bat etorri dira 1963an Andoainen hasitako proiektuak egun duen indarra izatea “miraria” dela esaterakoan. “Ikastolaren eraikin berrirako bultzada eskatu genuen, eta gaur bultzada jaso dugu.
‎serial killer monomaniatikoarena eta erakunde armatuarena. Ondorioen mailan biak batera zetozen eta Jana nonbait urtua zen. Gurutzunearen aurkitzeko ordaintzen zidaten Danielek eta Martik.
2013
‎Aurten, txankleta batzuk daude Aste Nagusiko lehen egunetik». Biak bat datoz gogoetarako eguna dela, eta aste osoan gertatutakoaren berri eman behar diogula elkarri. «Aurten, gainera, badugu gogoetagairik; ez bakarrik txupineraren auziarengatik, baizik eta eraso sexistak izan direla eta», esan du Iker Maiak.
‎Bennet anderea Bingley jaunaren jokaera zela-eta asalda ez zedin, ahizpa biak bat etorri ziren amari Netherfieldekoen partieraz aparte ezer gehiago ez esateko; baina are zatikako jakinarazpen horrek ere eman zion andereari zer kezkatu franko, guztiz zoritxarrekoa iruditzen baitzitzaion, eta hala deitoratu zuen hango damak orduantxe joan behar izatea, denak hain lagun mamiak izateko bidean zeudenean. Hala ere, damu hitzetan aldi batez jardun ondoren, Bennet andereak kontsolamendua aurkitu zuen, Bingley jauna laster izango baitzen ostera herrian, eta laster, era berean, Longbournen bazkaltzen.
‎Garaian zerabiltzan asmoek ezin zioten ahaztarazi Elizabeth izan zela lehenbizikoa bere arreta piztu eta merezi onez osten, lehena entzun eta errukitzen, lehena bere miresmena irabazten; eta Elizabethi adio esatean, era guztietako atseginak opa izatean, Lady Catherine De Bourghengan aurkituko zuena gogoraraztean eta andere horri buruzko iritziaz, mundu guztiari buruzko iritziaz? biok bat etorriko zirelako esperantza adieraztean, ofizialaren moldeek halako begiramena erakusten zuten, halako ardura, non Elizabethi hala iruditu zitzaion, Wickham jauna betiko geratuko zitzaiola bihotz bihotzean atxikirik; eta harengandik aldentzean Elizabeth ziur zegoen gizon hori, ezkonduta zein ezkongai, berarentzat pertsona adiskidetsu eta atseginaren eredu izango zela betiko....
‎Emakumeak bezala, bi motibo ematen ditu maitasun mundutarretik aldentzeko. Biak bat datoz batean, ez horregatik, bestean. Bat datoz arrazoi erlijiosoan, arima galtzeko arriskua dakusa gizonezkoak?; elkarrengandik urrutiratzen dira bestean:
‎Gogoratu genuke Frantziako Iraultza gertatu arte hizkuntza nazionalaren definizioa justuki kontrakoa zela, alegia, garbi bereizten zen zein hizkuntzetan zeuden idatzita legeak, edota zein zein erregearen eta gortearen hizkuntza( biak bat etor zitezkeen, edo ez) eta zein zein herritarren hizkuntza arrunta. Gorteko hizkuntza eta hizkuntza arrunta.
2014
‎Petro Poroxenko eta Vladimir Putin, Ukrainako eta Errusiako presidenteak hurrenez hurren, aurrez aurre bildu ziren atzo Milanen. Eta biak bat etorri ziren Minskeko hitzarmena indarrean sartzeko premiari buruz. Baina berotasun handiagoa agertu zuten bi aldeek «zailtasunak» eta «ezkortasuna» aipatzean, bilerak ekarritako aurrerapausoren bat nabarmentzean baino.
‎Gero, bi kazetariek Irkutsken hartu zuten ostatu, eta ikusitakoak eta idatzitakoak txukuntzen aritu ziren. Handik bi kronika oso interesgarri atera ziren Londresera eta Parisera, tatariarren inbasioari buruzkoak, eta, harritzekoa, biak bat zetozen garrantzi gutxiko puntu batzuetan izan ezik.
‎Gehiegizkoa da hau, ezta?». Biak bat etorri ziren hura gehiegizkoa zela; gero komentario arraro batzuk egin zituzten: «Euria eta eguraldi ederra egitea... gizon bat...
‎Partekatu dugun ikus entzunezkoari dagokionez, biok bat etorri gara honako alderdi hauetan:
2015
‎bateko argiak besteko errainua eskatzen zuela, eta abar. Ez zuen laidoztatzeko asmorik Rafaelek hain maisukiro landu zuena( biak bat zetozen hartan). Ez zen zinismoz ari.
‎Bitxia bada ere, halako batean eguzkia eguzkiago iruditu zaie biei BBVAren kristal dorrean ispilatua. Jakin gabe, biak bat datoz gogoeta horretan, baina, isilik daudenez, ezin dute aprobetxatu une batez elkartu dituen pentsamendu iheskor hori. Gero, gidariak erdiko karrilera eraman du autoa abiadura motelduz.
‎Kontrakotasunik izan ez dadin, orduan probintzial zenari eta aurrekoari bidali zion gutuna, adostasuna lortzea nahiko zaila baitzen. Baina garrantzitsuena egina zenez gero, gainerakoa Jaunak egingo zuelako itxaropena nuen; eta hala gertatu zen, Gotzainaren laguntzaz, arazo hau berea balitz bezala hartu baitzuen, biak bat etorri ziren horretan.
‎2 Nire ondoan Jesu Kristo gure Jauna zegoela iruditu zitzaidan, Haren Maiestatea irudikatu ohi zaidan bezala, eta eskuineko aldean Gracián maisua bera zegoen eta ezkerreko aldean ni. Jaunak eskuineko eskuak hartu zizkigun, bat egin zituen eta esan zidan, bizi nintzen bitartean har nezala hura bere ordezkotzat, eta biok bat etor gintezela gauza guztietan, horrela komeni zelako.
‎48 Etxea fundatu zenetik egun batzuetara, aita probintziala eta biok bat etorri ginen, Katalina Tolosak etxe honentzat bidali zuen errentan bazela auziren bat sor zezakeen eta berari egonezinen bat ekar ziezaiokeen oztoporik, eta nahiago izan genuen Jainkoagan fidatzea, zer edo zertan hari nahigabe emateko bidean jartzea baino. Eta honengatik eta beste arrazoi batzuengatik, baliogabetu egin genuen, eskribauaren aurrean, guztia aita probintzialaren baimenaz, eman zigun ogasuna, eta eskritura guztiak itzuli genizkion.
‎15 Gaur Velázquez doktorea, nire aitor entzulea, izan da hemen. Berorrek utzi nahi dituen zilar eta tapizeriaz hitz egin diot, ez nuelako nahi, nik laguntza ez emateagatik, Jainkoaren zerbitzuan oso aurrera egin gabe gera zedin; eta horrela, gauza batzuetan ez naiz fidatzen neure iritziaz, honetan biok bat etorri baginen ere. Berak dio horrek ez duela ez egiten ez desegiten, berori zein gutxi axola duen horrek ikusten eta hortik askaturik egoten saiatzen bada; bidezkoa dela, etxea komeni den eran izatea, seme alabak ezkontza bidean jarri behar dituenez gero.
‎Nik zorion handitzat izan dut, eta horrela, mesedez, eskatzen diet hau iristean, dei diezaiotela eskribau bati eta profesa egina delako fede eman dezala, guztiz balioko izan dadin (hau gabe ezin baita ezer egin), eta bidal diezadatela gero ordain-agiriarekin. Ez dute biek batera etorri behar, gauza bakoitza banan baizik. Konturatuko dira zein premiazkoa den laster bidaltzea.
‎baserria, soroa… Desagertu den mundu baten oroitzapenak ekartzen dizkit. Horregatik, ilusioa eta pena, biak batera etorri zaizkit. Nire ahizparekin harreman estua zuen eta garai hartan familian bizitakoak gogoratzen ari naiz.Oso ederra da murala.
‎Txillardegiren eta Saizarbitoriaren nortasunak dira desberdinak, eta horrek badu eragina, noski, giro frantses hori bereganatu eta ondoren isurtzeko moldean, haien eleberrietako pertsonaietan eta ideietan. Biok bat datozen arren gizakia ezertarako balio ez duen pasioa dela baieztatzeko orduan, alferrikako grina, pasio inutila, Sartrek zioen bezala, nabarmenagoa da kutsu soziologikoa Egunero hasten delako n; Txillardegik introspekziora jotzen du gehiago.
2016
‎Kultur espazio alternatiboen kudeaketaz gogoetatu dute Eibarko Biharrian elkarteko Ibone Arretxek eta Filmadrid jaialdiko Fernando Vilchezek. Biak bat datoz: dirutan ez dira aberastuko, baina sarean lan egiteak eta programazio propioa eskaintzeak bestelako aberastasuna ematen die.
‎Guk ez dugu zigor aurrekaririk herrialdean; lasai gaude», ebatzi du Molinak. Biak bat datoz: atxilotuek ez dute kartzelara sartu; isunik ere ez dute espero.Atxilotzearen unea ez zela ezustekoa izan erantsi du Molinak.
‎Eskoziako herri batean urtero egiten den poeta txarrenen lehiaketako poema bilduma bat ekarri digute, bakoitzak nahi zuen hizkuntzara itzulita, eta Agirrek eta biok frantsesa aukeratu dugu berriro, bera gaztea zela Parisen ogia erosten zuen okindegiko neskarekin maiteminduta ibili zelako eta geroztik hizkuntza horri nik ez dakit zer xarma aurkitzen diolako, eta nik ere behin Lovainan adiskide batzuk bisitatu eta bueltan stopean nentorrela neska paristar bat ezagutu nuelako, nahiz eta istorio hori ez diodan Agirreri kontatu. Eskoziako poeta horien lanak irakurtzea tortura bat izan da, horretan biok bat gentozen. Ezin daiteke edabe gogorragorik asmatu literaturazale mokofin batentzat.
‎Zerbaitetan lagun badezaket, ba aurrera! Kapilaua ere konbentzitu nuen, Judas, eta orain biok batera etortzen gara. Esan bezala, egunero.
‎Ziur nago nahastuta daudela. Gaur, lehen aldiz, biak batera etorri zaizkit. Mahaira eseri aurretik, esan diet euren estrategiek ez dutela bat egiten, batak besteak agintzen didanaren justu kontrakoa eskatzen didala.
‎Zuen laguntza behar dut! Bietako bat etorriko balitz, lemabat behar dut?
Biak batera etorriko zinetela uste nuen.
2017
‎Amerikako sorgin ehizaren ikuspegitik Europakoa berriz azter zedin bultzatzeko, aski iradokitzailea da bien arteko bat etortze tematiko eta ikonografikoa. Argigarrienetako bat norbera gantzutzearen gaia da, giza sakrifizioetan apaiz azteka edo inken jokaeren deskribapenek gogora dakartzatelako demonologia batzuetan akelarrerako sorgin prestaketen azalpenak.
‎Orduan buruak ezkutatu egiten ziren, eta handik gutxira beldurra izaten nuen atzeratu egin ote nintzen eta azkar azkar kontatu eta beste atzamar bat tolesten nuen, eta gero beldurra izaten nuen azkarregi ote nindoan eta polikiago hasten nintzen, eta gero beldurtu eta azkarrago kontatzen nuen berriro. Beraz, behin ere ez ginen kanpaia eta biok bat etortzen, eta bazihoazen hanken oldar askatua, lurra sentituz zoru gastatuan, eta kristal pusketa bat bezalako egunak kolpe arin, zorrotz bat ematen zuen, eta nire erraiak asaldatu egiten ziren, geldi geldirik eserita nengoela. Asaldatu geldi geldirik eserita.
‎Goiz erdian ni bakarrik uzten naute puska batean, eta ama alabak bere zereginetan aritzen dira, bazkaria prestatu, bazkaldu eta abar, ni zuretzako lerro batzuk gehitzen saiatzen naizen bitartean. Gero niri bazkaria ematera datoz; datoz esan dut eta ez da gezurra, biak batera etortzen baitira, eta bien artean laguntzen didate jaten. Oraingo honetan ez da izaten laxokeriarik, limurkeriarik, keinu labainkorrik, eguna aurrera joan ahala bizkorrago daudelako, edo biak bertan izanik bata bestearen zelatan dabiltzalako; horrexegatik uste dut, lehenagoko jarrera, jokaera eta hitz nahasbidezko haiek ni tentatzeko eta, barka, tentetzeko, berariaz eta propio eginak zirela, eta horrexegatik dut susmoa, elkarren aurrean ausartzen ez direnez, nork bere kasa egiten duela ni zoratzeko ahalegina, eta bakoitzak bere buruarekin eta deabruaren laguntzarekin egin duela horretarako asmoa, auskalo zein helburu eta xederekin.
‎Udaberrian sartzea egin dugu eta garizuman segitzen dugu. Nik ez dakit izarrak eta ortzea ote dabiltzan oker ala aspaldiko garaietan eliz egutegia egin zuten aita guren haiek; bata zein bestea delarik ere, sarritan bururatu izan zait eta une honetan uste horrexetan nago, erokeria edo hobeki esanda aldrebeskeria izugarria dela garizuma eta udaberria biak batera etortzea. Izatekotan alderantziz bailuke, alegia, garizuma udazkenean, hostoak ihartzen, ximurtzen, usteltzen eta erortzen direnean, beroak aldegin eta hotza datorrenean, egunak laburtu eta gauak bere nagusigoa luzatzen duenean, txoriek alde egin eta izadi osoak geure baitan biltzera deitzen digunean.
‎Honekin, galdatze prozesuetarako diseinatutako desmoldekaketak sor daitezke: zatiketa gainazal baten alde bietako desmoldekaketak, zatiketa gainazal baten alde bietan bat datozen desmoldekaketak, eta zeharkako ebakidurei materiala automatikoki gehitu.
‎Incroyable! Paper biak bat datoz, aldaketa patriotiko gutxi batzuk gorabehera, jakina. Nolatan da hori?
‎Luzerako ez bazen nahiago zutela eseri gabe itxaron. Biak bat etorri ziren horretan. Ez da ohikoa gure bezeroen artean.
2018
‎Aitarekin izandako mintzaldiaz geroztik, sentimenduen ahotsa entzunik, bakardadetik irteteko, gurasoei laguntzea poztasun bide bihurtzen hasiz, nahiz eta haien izpiritu eta gogoaren eta Elbarenaren artean sekulako ulertuezina zegoen, gurasoekin lanera joaten hasi zen goizean goiz. Urtearo guztiak gogorrak baziren ere bere parajean, lana eta beroa biak batera etortzen zirelako, udaberria egiten zen batez ere astuna. Baina, lan asko egin behar izanagatik, eta penaza baten izan arren eginbeharra, ez zion hartu lanari ikararik; beste guztiek egiten zuten bezalaxe, gogor ekiten zion berak ere bero kiskalgarrian, hautsez josirik, ereiteari.
‎Bukatu ziren zulogileak zuloiletarrenean, baina bosgarren belaunaldira iritsi da familia ezizena, Estherrenera eta Mirenenera, besteak beste. Biak bat datoz gazteen artean familia ezizenen erreferentzia galtzen ari dela esatean. " Nire belaunaldikoek badakite zuloiletarra naizela, aurrekoetakoek ere bai.
2019
‎F. Krutwigek, orobat, eskerrak eman zizkion S. Michelenaren Arantzazu (1949) poema liburuaren ale bat oparitu ziotelako. Biak bat zetozen S. Altubek (J. Urquijo eta R.
‎Berria da laukoa, PSN sartu eta EH Bildu aterako delako. Bi biak batera etorri dira, gainera: sozialistek betoa jarri diete Bildukoei, haiekin berba ere ez dutela egingo ziurtatu baitute orbe eta, batez ere, urbi.
‎Bestalde, Jauregiren lana kristorena izan da. Nire ustez, eta biok bat etorri izan gara beti, pelikula hau ardatz tradizional batekin egingo bagenu ez zuen izango izan duen harrera.
‎" Lasai, iritsiko dira" erantzuten genuen senide edota lagunen batek seme alaben inguruan galdetzen zigutenean. " Ez daukagu presarik"," oraindik gazteak gara" bezalako esaldiak botatzen genituen eta biok bat gentozen erantzuteko garaian. Zuzenean elkarri galdetu gabe, jakin bagenekien egunen batean iritsiko zela eguna baina denbora behar genuen.
‎Bistan da atzizki honen osaketari buruz biak bat datozela. Azkue, Campion, baita Van Eys.
‎Malkorra. Aurreko asentua eta hau, biak batera datoz, eta guzitara" quatro fuegos" hola litzake, nik uste, azalpen zuzena.
2020
‎Laztanak eta aizkorak: bizitzaren joanean bietako bat etorriko zaizu bakea haustera edota bihotza kilikatzera.
‎Mahaira ekarri dioten hirugarren garagardoari hurrupa egin ondoren," Saizarbitoria" eta" E. Rodriguez" idatzi du kaieratxoan, bata bestearen azpian, biok bat baitzetozen hipotesian, nahiz eta idazle donostiarra orokorrean ari zen, euskal literaturaren asmo garaiei buruz alegia, esperimentazioari tarte handiagoa utziko liokeena, eta kontsumoko literaturari espazio gutxiago. Rodriguezek, ordea, ipuingintzaren indarrari egiten zion, zehazkiago, erreferentzia, oso antzeko terminoetan, merkatu gorabeheretatik babestuago legokeen biotopo literario txikian garatzeko aukera handiagoak dituela iradokiz.
‎bere ilobek Frankismoaren garaiko" Emakume ezkondu perfektuaren eskuliburua" ko protagonista bilakatzeko erabakia hartua zuten. Haurdun geratu eta, honetan ere biak bat etorri ziren, euren lanpostuak utzi zituzten seme alabak zaintzeko. Txundituta gelditu zen Fidel hasiera batean erabaki hau kontatu ziotenean, baina ez zien ezer esan.
2021
‎Perpausaz bestekoetan osagarri kuantitatiboek seinalatzen dute iraupenaren neurria (bi urtean, goiz osoan); perpausarekin eginikoetan, berriz, honetan aipatzen den gertakariaren epeak ematen dio perpaus nagusiko gertakariari erreferentzia: Euria ari zuen bitartean aterpean egon gara perpausean, esate baterako, aterpeko epea euri epearena bera dela esaten da; epe biak bat datozela, alegia. Aldiberekotasun zehatzak markatzen du aterpeko epearen neurria.
‎Kokapena seinalatzen duten perpausak azalduko dira aurrena: gertakari biak bat datozenean, ‘aldiberekotasuna’ dugu (Oihala jaitsi denean, txaloka hasi gara); mendekoak lehenagoko une edo eperen bat seinalatzen duenean, ‘aurrekotasuna’ (Oihala jaitsi baino lehen hasi gara txaloka); eta geroagokoa adierazten duenean, ‘ondokotasuna’ (Oihala jaitsi ondoren polikipoliki atera gara aretotik). Iraupeneko gertakarien ‘mugak’ adierazten dituztenak ikusiko ditugu, gero (‘noizdanikoa’, Hura etorri zenetik alaiago bizi gara; ‘noiz artekoa’, Hura etorri arte ez ginen lasai).
‎Ordudanik bi komiki argitaratu dituzte, 2019an ni aren ingurukoa; oraingo honetan, zu-ari egin diote lekua. Bi biak bat datoz perspektiban eta hautu ideologikoan: komikien mezua ez da debaldekoa, feminismoaren ingurumarian jositakoak dira hitzak, zizelkatutakoak ilustrazioak, eta genero berdintasunaren, askatasunaren eta aniztasunaren aldarria dakarte elementu guztiek, gorazarre gordina eta esplizitua, itzulingururik gabe.
‎«Orain, ea segida ematen zaion eta maiztasunez lehiatzeko aukera izan dezakegun». Izan ere, biak bat datoz: «Benetan nahi duzuna da entrenatu duzun hori lehiaketan erakutsi, eta aurkariekin indarrak neurtu, benetan zu non zauden jakiteko».
‎NDFk espero du euroguneko ekonomia %5, 2 eta AEBetakoa %3, 1eko haztea; OCDE, berriz, apur bat ezkorrago ageri da. Dena den, biak bat datoz ondorioztatzean bi eskualde ekonomiko handiok ez dutela 2021ean berreskuratuko iaz galdutako guztia, eta euroaren eremuaren kasuan, nekez lehengoratuko dela 2023 baino lehen.
2022
‎Hiru hitzeko multzo horretan, azkenengo biekin bat datoz erabiltzaile gehie nak: iraunkor eta berrikusgarri adjektiboak.
‎«Modu finean esateko, egoera oso delikatua da», dio, berriz, Xabier Iraola Enbako koordinatzaileak. Biak ala biak bat datoz: ez dira garairik onenak.
‎Ohiturena eufemismo bat da, Juan Maria Altuna Tradisna Nafarroako Garraiolarien Elkarteko presidentearentzat; «inposizio» bat da salgaiak deskargatzearena. Hitz bat edo beste erabili, biak ala biak bat datoz: «aldarrikapen historikotzat» jotzen dute zamalanak garraiolariek ez egitea.
Biak bat datoz oposizio zaila dela, eta Jaurlaritzak eskuduntza osoa hartuta ere hasiera batean behintzat oso zaila litzatekeela sarrera bidea aldatzea. Hasteko, Espainiako Gobernuak egiten duen deialdi bat da, barruti bakar batean.
‎Buruan borrokan dabilzkio amodio desengainuaren hipotesia eta narkotrafikatzaile talde baten kontu garbitzearena. Biak ala biak bat datoz hain makabroki antolaturiko krimen batekin. Haatik, zerbaitek huts egiten du.
‎Garai eta leku honetan ez dago bisexualitatearen gizarte kategoria positiborik, ez eta gizon hauek har dezaketen erdibideko identitate ongi definiturik ere. Aldiz, bisexualitatea lotura heterosexual eta homosexualen arteko txandakatze gisa bizi da, edo lotura mota bat bestearen mende jarrita biak bat etor daitezen lortzen duen antolaera modura. Beste kultura batzuek hobeto definitutako erdibideko posizioak dituzte162 Baina orokorrean, europar/ iparramerikar kultura garaikideari buruz mintzo garela, egia da sexu hobespenak dikotomizatu egiten direla eta bisexualitatea ezegonkorra dela.
‎Mahaira ekarri dioten hirugarren garagardoari hurrupa egin ondoren," Saizarbitoria" eta" E. Rodriguez" idatzi du kaiertxoan, bata bestearen azpian, biok bat baitzetozen hipotesian, nahiz eta idazle donostiarra orokorrean ari zen, euskal literaturaren asmo garaiei buruz alegia, esperimentazioari tarte handiagoa utziko liokeena eta kontsumoko literaturari espazio gutxiago. Rodriguezek, ordea, ipuingintzaren indarrari egiten zion, zehazkiago, erreferentzia, oso antzeko terminoetan, merkatu gorabeheretatik babestuago legokeen biotopo literario txikian garatzeko aukera handiagoak dituela iradokiz.
‎altua –semea eta biloba baino puska bat gehiago–, segaila, oso beltzarana, hamarraldietan jotako eguzkiaren argia azalean itsatsita geratu izan balitzaio bezala; ile mataza ederra zeukan oraindik, urdindua noski. Margak eta biok bat gentozen: gizon ederra behar zuen gaztetan.
2023
‎Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.629 emakumek dute beren erasotzaileetatik babesteko neurri judizialen bat, baina Gasteizko eta Gipuzkoako andreen kasuak «oso desberdinak» direla gogoratu zuen Erkorekak. Hala ere, bi biak bat datoz arlo batean: bi emakumeak «uzkurrak» ziren epaileek ezarritako babes neurriak betetzeari zegokionez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia