|
armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen, sumatu baino gehiago ere bai, beharbada? ...di haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste
|
biak
baino maizago erabiltzen zutena: Putakumea, maiuskulaz?, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen? ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guerrero, y la cabeza como Juan Oropesa, que la tenía siempre tiesa!?
|
|
Pinu batzuen artean zegoèn kanpamentu militarrera iritsi zenean, sentipen bikoitz bat izan zuen Domingok... alde batetik abioiak ikusten baitzituen –dozena erdi bat edo–, eta bestetik soldaduak eta ofizialak; hauek –kanpamentuan sartu ahala ohartu zen– arauez eta aginduez mintzatzen zitzaizkion: ...di haietako batean, kantinatik barrakoira itultzeko bidean zegoela, basoko enbor bat jo zuela, betean jo ere, hortz bat galtzerainoko talkan; horregatik, soldadu guztiek Besatroncos deitzen zioten, edo Diente de Oro, galdutako hortzaren lekuan urrezko bat jarri baitzioten, irri egiten zuenean edo ahoa irekitzen zuenean nabarmentzen zitzaiona; gizonak bazuen, halere, beste izen bat, soldaduek beste
|
biak
baino maizago erabiltzen zutena: Putakumea –maiuskulaz–, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen – ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guerrero, y la cabeza como Juan Oropesa, que la tenía siempre tiesa! –, edo haiei burla egiten – ¡ con maricas así, hasta los moros nos darán al fin por culo! –, biraoka noiznahi, bere burua katoliko apostoliko sutsutzat bazuen ere, ultrakatoliko ultraespainartzat, alegia; sarjentua, beraz, soldaduen gainetik sentitzen zen nor, eta soldaduak izorratzen gozatzen zuen; eta ez zuen, jakina, bere gorputz lerden hura –gihartsua bezain arina– ezkutatzeko; aitzitik:
|