2009
|
|
bospasei urteko mutil batek nekez esplika zezakeen orduan sentitua, baina sentipena, aitak zaldi gainean lehen aldiz jarri ez beste bereganatutakoa, buru bihotzetan grabatuta geratu zitzaion: ...ldiarengandik hain hurbil sentitu zen, non istantean nabaritu baitzuen ezen forma bakar batek hartzen zituela biak, zaldia eta zaldizkoa; Teofilo Mariak nekez jakin zezakeen adin hartan zer zen zentauro bat, baina halako zerbait sentitu zuen, ausaz, zaldia eta zaldizkoa ez zirela jada bata eta bestea, ez zirela, alegia, bakoitza bere aldetik eta bere bidetik?, baizik eta beste bat, beste norbait?,
|
bi
aldeak alde bateko egiten zituena eta bi bideak bide bereko; abioiarekin, baina, guztiz bestela gertatu zitzaion, hasieratik beretik igarri balu bezala ezen motorraren hotsak alde batetik zihoazkiola eta bihotzarenak bestetik, bertigoa labana bat balitz bezala, josi beharreko bi espazioak, abioiari zegokiona bata, eta gorputzari bestea, etengabe bereizten zituena:
|
|
bospasei urteko mutil batek nekez esplika zezakeen orduan sentitua, baina sentipena, aitak zaldi gainean lehen aldiz jarri ez beste bereganatutakoa, buru bihotzetan grabatuta geratu zitzaion: ...urbil sentitu zen, non istantean nabaritu baitzuen ezen forma bakar batek hartzen zituela biak, zaldia eta zaldizkoa; Teofilo Mariak nekez jakin zezakeen adin hartan zer zen zentauro bat, baina halako zerbait sentitu zuen, ausaz, zaldia eta zaldizkoa ez zirela jada bata eta bestea –ez zirela, alegia, bakoitza bere aldetik eta bere bidetik–, baizik eta beste bat –beste norbait–,
|
bi
aldeak alde bateko egiten zituena eta bi bideak bide bereko; abioiarekin, baina, guztiz bestela gertatu zitzaion, hasieratik beretik igarri balu bezala ezen motorraren hotsak alde batetik zihoazkiola eta bihotzarenak bestetik, bertigoa labana bat balitz bezala, josi beharreko bi espazioak –abioiari zegokiona bata, eta gorputzari bestea– etengabe bereizten zituena:... ezin senti zitekeela, beraz, abioi baten gainean giza abioi, zaldi baten gainean giza zaldi senti zitekeen bezala, Teofilo Maria, aita bezalaxe, gizon praktikoa baitzen, azken batean, lurra zuena bizileku eta lurra zerumuga, baita zaldiak airean eramaten zuenean ere, zaldiaren hankak –lurrera lotzen zutenak– bere bereak sentitzen baitzituen orduan ere, zaldi gainean giza zaldi, abioi gainean ez gizon ez abioi...
|
2019
|
|
Armadak ez die familiei telegramaz gaztigatu behar, Bere eginkizunak burutzen ari zela ohorearen zelaian erori zen, hau dotoreagoa da gauzak garbi adieraztea baino, Mairu putakume batek hor goitik harri bat bota eta burua zanpatu zion, armada hauek ez dute oraindik erroldarik, eta jeneralek, gehienez, eta gutxi gorabehera, badakite hasieran ekarri dituztela hamabi mila gizon, eta hemendik aurrera egin behar dutena da egunero zenbaki horri bakar batzuk kentzea, frontean dagoen soldaduak ez du izenik behar, Aizu, piztia hori, atzera egiten baduzu tiro bat sakatuko dizut adar artean, eta soldaduak ez zuen atzera egin, eta harria erori, eta hil egin zuen. Galindo zuen izena, honako hau da, gelditu den moduan erditu zuen amak ere ez luke ezagutuko, burua zanpaturik, alde batetik, eta gainerakoa dena odol idorrez estalirik, eta bere eskuinean Remigio dago, geziz zulatua,
|
bik
alderik alde zeharkatu dute, aldi berean jo puntutzat aukeratu zuten bi mairuek belatzaren begia eta Sansonen besoa zeukaten, baina hauek ere ez dute luze itxaron beharrik izango, egun gutxi barru haiei iritsiko zaie txanda, eta hauek bezala, eguzkitan utziko dituzte, noiz lurperatuko zain, hiri barruan, hiria setiaturik dagoenez ezin baita iritsi hilerrira, non galiziarrek litezkeen profanaziori... Mairuek gauza bakar bat dute bere alde, bere aldekoa dela esaterik badago, familiek egiten dieten azken agurra, emakumeen garrasiak, baina hori, batek daki, beharbada okerragoa izango da soldaduen moralerako, ekarriko duen oinaze eta sufrimenduzko malkoen ikuskizunarengatik, kontsolamendurik gabeko doluarengatik, Nire semea, nire semea, kristauen kanpamentuan, bitartean, dena gizonen artekoa da, zeren han, emakumerik bada, bestelako helburu eta arrazoiengatik baita, datorrenari izterrak zabaltzea, alegia, soldadu hila, soldadu jarria, altuera eta lodierazko ezberdintasuna, behin abitua jantzirik, ez dira sumatzen, salbuespenak salbuespen.
|