Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 116

2000
‎bost hildako egon ziren Lahinchen gertatutako tiroketan, denak protestanteak. IRAk segada prestatu zien eta eulitxoak bezala erori ziren bost lealistak. Eta beno, nik tiroketa nola gertatu zen ikusi nuen:
‎Eta nik erraiten nion ezetz, urrun zuela hondar orena, zeren, artean, emazteki ederra baitzen... eta hark ihardesten zidan bere etsipen gozo hartarik ezen hobe zela arbolatik fruitu heldu bat bezala erortzea ezen ez fruitu ustel bat bezala.
2001
‎Hamalaugarren asaltoa Cassius Clayk irabazi zuen, dudarik gabe. Hamabosgarrenera ere irabaztera irten zen, baina Joe Frazier ere bai, eta batbatean Joe Frazierrek, Cassius Clayren kolpe bat gelditzearekin batera, ukabilkada izugarria jo zion, tanke kanoikada lez, eta Louisvilleko beltza hilda bezala erori zen.
‎Ur barera jaurtitako harria bezala erori zen esaldi hura, uhin isilak zabalduz sala guztira.
‎Eta hondartzarantz joan zen bidexkatik oinez. Ariane hondartzan topatuko zuen eta jadanik imajinatzen zuen haren ilea, bizkarraren gainera ilun eta solte euria bezala erortzen, eta haren begirada garbi eta lotsarik gabea.
‎Beheitiko partean arbolak, usu usu, haltzak, urritzak, akaziak... Urrabiarentzat itzal, hostoz beteak zeudenean, eta gorotz, haiek euri tantak bezala erortzen zirenean. Ikuspegi ezin ederragoa, kristal haietatik begiratzearekin gehiena gozatzen zen gizon etorri berriarendako.
2002
‎Eta halako prestakuntzaren erdian sabaitik ezpata distiratsua zaldi zurdaz lotua eskegiteko agindua eman zuen gure gizon zoriontsuaren buru gainean dingilizka. Era honetara, ez zuen begirik ipintzen zerbitzari galant haiengan, ezta artez beteriko zilarrean ere; eskua mahaira luzatu ere ez zuen egiten; koroeak berez bezala erortzen ziren. Azkenik tiranoari arren egin zion alde egiten utz ziezaion, harrez gero ez zuela nahi eta zoriontsu izaterik.
‎Eta azken bat, agerian uzten zuena bulegoan ez bakarrik jaso eta irakurri egiten zituela gutunak, baizik inoiz eran  tzun ere bai: " Nire hiru zuzendari nagusiak gainean banitu ere, beren begiak nire idazlumara jarrita, ezin izango lidakete zuri idaztea galarazi, bada zure eskutitza zerutik bezala erori da arestian nire eskuetara".
2003
‎Avak eskuan zeukan poteko lurrina euri txikia bezala erori zen gizon gihartsuaren masailetara. Basapiztiak kolpe batez itxi zuen komuneko atea.
2004
‎Aurri larria gertatuz gero bakarrik hartuko zituen auziak aurreko legeak. Baina LOEk zabaldu egiten ditu eraikuntzako akatsengatiko erantzukizun material eta subjektiboaren mugak, “akats larri eta aurri eragileak” ez ezik (hala nola aurri teknikoa eta funtzionala), obra txikietako akatsak ere barne hartzen baititu, hala nola, ura, berokuntza, gasa eta abarreko instalazioetako akatsak, baita eraikinen iragazkaiztasun akastuna edo kanaloien bidez ura behar bezala erortzea ere. LOEk identifikatzen du nor diren eraikuntzan parte hartzen duten eragileak, eta adierazten du, horregatik, eraikinean eragindako kalte materialengatik erantzun behar dutela.
‎" Familia" gaizki omen dago, erderaz ere familia dalako. Arri au gaizki erortzen da, nere auzokoaren arria bezela erortzen dalako... Arrazoi eskasa alafede.
2005
‎Aitak gora eta behera jarraitzen zuen, gero eta bortitzago. Ondoren lapurretarena eta drogarena bota nuen, azkar azkar, eta hitz haiek mailu bat bezala erori ziren sukaldeko mahai gainean. Aitak seko gelditu zuen txangoa.
‎Hango kolpe jasa! Txorimalo bat bezala erori nintzen mahai  ilaren artera, erabat zorabiaturik, konortea galtzeko zorian. Pixka bat neure onera etorri nintzenean, ikusi nuen beste haurrak geldi geldi zeudela eserlekuetan, estatuak balira bezala, aurrera begira, aurpegiko giharrik txikiena ere mugitu gabe.
‎Ze erraz galtzen diren eskularru aparatosoak eta bufandak. Prenda isilegiak dira, elurra bezala erortzen direlako lurrera, mara mara edo mallo mallo. Urteroko kontua zen.
2006
‎Dena zen sagardoari esker. Baina Espainiako inperioaren beherakadarekin bat gizarte hori hondarrezko gaztelua bezala erortzen da, akabo ontziolak, ez dago lehengo merkataritza, eta orduan hasten gara euskaldunak baserritartzen.
‎Hondarribia ez zen Nafarroa, Gipuzkoa baizik, baina plaza hori eskuan izatea baitezpadakotzat jotzen zen saihetsa ongi babestua izateko. Horren ondotik, Iruñea sagar ondua bezala erortzeko kontua egina zuen errege ezkontideak.
‎Nahi gabe, Martinak ukalondo batez lurreratu zuen kopa bat. Sagar umotu bat bezala erori zen salmahaitik behera. Une batez, bazirudien biraka ibiliko zela, zelai batean bezala.
‎udare helduak bezala eroriko garela...
2007
‎Elikadura bezala, hartu, gizarte honensabelean berotu, egosi eta horrela gure herri gorputza bizkortu. Bestela, buruarengainean harriak bezala erortzen bazaizkigu, zapalduko gaituzte, ez aberastuko.
2008
‎Asesinato en el Comite Central idatzi zien, noski. " Nobela bonba bat bezala erori zen aitortu zuen Gerardo Iglesiasek, hainbeste non Batzorde Zentralean ahapeka baizik ezin zen hitz egin horri buruz. Eta hitz egiten bazen, belarrira hauxe galdetzeko izaten zen:
‎Kolpeak irribarre batekin hartzen dituzten boxeolariak bezala dira. Badakite muga batetik aurrera ez dituztela sentituko eta, erori beharra iristen bazaie, atseden hartuz bezala eroriko direla zerraldo, esan nuen. Ez nekien sendagilearen ahotik edo adiskide batenetik hitz egin behar nuen.
‎Besoak hilda baleude bezala erortzen utzi.
‎Barraren beste aldean ere ez dago zerbitzaririk. Fluoreszentearen argia harlauza bat bezala erortzen.
‎Ahuldadea nabaritzen diot besoetan. Gorputza pisu mortu bat bezala erortzen zait eskuetara.
‎Andre zaharraren ahots erlatsa gure mahai gainean harri bat bezala erortzen entzutean, asaldatu egin gara.
2009
‎NARRATOR: (OFF) Gherardin en lanak giza hondamendi guztiei dedikatuta daude, haietan euliak bezala erortzen dira-eta gizakiak. Ikuslearen gogoeta heriotzara hurbiltzeko modu partekatua da.
2010
‎Portzierto, hauteskunde kanpainan ez da Estatut a aipatu ere egin, baina hor ibili da denen gainean hegan. Hegan ibili da, eta zigor bezala erori zaie hirukoa osatu zuten alderdiei. Hiruko honek lortu zituenak baino, lortzeko falta zirenak agertu dira kanpainan.
‎–Baina justizia ez da zerutik euria bezala erortzen. Justiziak eta injustiziak gizonok egiten ditugu eta gure esku dago mundu hobe bat lortzea edo ondo zegoen mundura bueltatzeko pausoak ematea.
‎" Ez dut Teresa maite, baina denborarekin dut; ez da hain zentzugabea bere bikote bihurtzea, are gutxiago Virginia ezkonduta dagoela; polita da, nahiz gaitza pasa". Baina telefono deiaren ondoren gezur hura harri koskor bat bezala erori zen lurrera. Teresak Pauera joan zuen, eta ni bakarrik eta libre geldituko nintzen Obaban.
‎Txoria trapu bat bezala erori zen lurrera, eta dianaren ondoan geratu zen hilik. Arestiko unera itzuli nahi izan nuen, tiro egin baino lehenagokora; baina balak ez zuen atzera jo, nire hatzak pistolaren katua sakatzen jarraitu zuen.
2011
‎Andereak begiak itxi zituen, eta betazalen barrualdean ikusi zituen milaka argi hari, lanbroa bezala erortzen, eta ez zituen begiak ireki. Ez zuen logalerik, baina ezerezezko laztan hura espero zuen berriro, luma laztan hura.
‎–Jakinaren gainekoa da, jauna. Arthur erregea borrokara sartzen bazen, elurra bezala erortzen zela beldurra etsaien gainera. Eta, arerioek inguratzen zutenean, zirkulu perfektu bat marrazten zuela erregearen ezpataren botereak.
‎Pilotak irineztatu eta zartaginean jarri ditut, olioa bero, baina sua topera jarri gabe, gainerakoan ez baita barrukoa egiten (sua ahulegi bada, ordea, egosi egiten dira); begira geratu natzaie euria bezala erortzen diren The Shadowsen nota hipnotikoek menperatuta,. Kon Tiki?, eta pentsatuz armairua hustu behar dudala marmelada pote puta horiek berriro nahi gabe ez ikusteko irina hartzera noan hurrengoan.
‎Arbolaren dantzan ezereza.Loreak ezkon jaietan pozez lehertuak.Begira dagoenak badaki maitasuna ez delaeuria bezala erortzen, intzirika.Zuk, begira zauzkadan horrek, zer eskatzen didazu. Besarkada baten erloju galdua. Esan ezin diren hitzen ukendua edo ogena. Nik ez dakit zure irinetan salbatzen, nik ez dut nahi zure borondatean galdu.Zer besterik daukazu niretzat gordean. Beti zain egoteak abaildu egiten du mintzoa, herdoildu egiten du ihintzaren urdintasuna.Bularretan lepo zaude eta maite dut zure maitasuna,...
2012
‎19 urterekin sartu nintzen mugimendu feministan, eta pasada bat zen ikustea urtero nola erailtzen zituzten emakumeak. Euliak bezala erortzen ginen. Komunikabideei ez zitzaien inporta," hori ez da albiste, normala da" esaten ziguten.
‎oso bestelakoak gertatzen zitzaizkidan amildegiaren gailurretik ikusita, ez ninduten asetzen. Onespen zabalena duen ideia da ezen zurrunbilo honek, eta orobat Feroe uhartera arteko beste hiru zurrunbilo txikiagoek, «beste jatorririk ez dutela, itsasgoran eta itsasbeheran, gorakako eta beherakako olatuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kontra jotzen duten kolpea baino, zeren halako moduan geratzen da ura han itxita, non ur jauzi bat bezala erortzen baita; hortaz, zenbat eta goragoa itsasaldia, orduan eta beherago joaten da ura bere erorian. Zurrunbilo edo ur zirimola bat da horren guztiaren emaitza, zeinaren xurgatze indar harrigarria, beste saio batzuei esker, aski ondo ezagutzen baita».
‎Gizon gizagaixoa lehenbizi apoplexiak jota bezala erori zen. Ondoren ulertu zuen bere alaba ez zegoela hilik.
‎Baina apaizak, aldian aldian, eliza barrura begiratzen zuen, non ume guztiak belaunikaturik sorbaldaz elkarri bultzaka ari baitziren, eta zutik ipinitako kartak bezala erortzen ziren.
‎Errukarriak... Bada perfektutasun une bat, promes guztiak beren heldutasunera iritsirik, fruta umotuak bezala erortzen direnekoa; izadian, udaren akaberan gertatzen da hori, baina berehalaxe igarotzen da, udazkeneko euriteak etortzen direnean. Gizakiokin ere berdin gertatzen da.
‎Mosketoiaren danbatekoak inguruko txori guztiak izutu zituen. Tximua harri koskor bat bezala erori zen lurrera.
‎Jakizue, hosto hilak bezala eroriko dela
2013
‎Eraman handiz jasaten dut emaztearen antzezpena eta deskuiduan zintzilikarioa kirtentzen hasi dela ohartzen bada, mirari baten aurrean bezala erortzen da belauniko lurrera eta, itotzeko zorian dagoenak bezala heldulekuari eusten diolarik, hasi ohi da bere mingain egarberarekin nire haragia lirdingatzen. Bere fedeak hunkitzen nau beste behin, bere sinesmenak harritzen nau, eta beste norbait ordezkatzen ari naizen sentipenarekin jarraitzen dut zutik.
‎Adibidez: euria bezala erortzen diren malkoak; oilarra bezain harro dabil; nik zu zaitut maiteago arraintxoek ura baino.
‎Euria bezala erortzen diren malkoak
‎Askatu zuen besoa eta harria bezala erori zen erroitzean. Etxehorik ikusi zuen haren gorputza hondatzen hostailan eta desagertzen.
2014
‎Europako Kultur Hiriburuaren proiektuak astindu gogorra hartu zuen hil horren bigarren egunean, ordura arte zuzendari orokor izandako Itziar Nogerasek dimititzea erabaki zuenean. Domino fitxak bezala erori ziren aste berean Guadalupe Echevarria zuzendari kulturala eta Itziar Elizondo komunikazio arduraduna. Eta bazirudien, edo hala ulertarazi zuten zenbait sektorek, iceberg horren kontra hondoratuko zela proiektu osoa erremediorik gabe.
‎Eta ez etsitzea. Ez dugu presarik eduki behar, sagar heldua bezala eroriko da: beharrezkoa da jarri, pentsatu, eztabaidatu, adostu… Gure lan egiteko gaitasunak markatuko du erritmoa.
‎erako inbutudun landagailuak, non landareak, tente? jartzen diren eta, lur multzoaren pisuarekin, behar bezala erortzen diren.
2015
‎Ondo egokitu zen kontua, sindikalista historiko baten hiletaren ondoren, inauteri larunbatean. Lotsaz bezala erortzen hasia zen elurrak ez zuen galaraziko protestaren arrakasta. Hurbildu zen kazetari andanak ere bazekien hori.
‎Bidaztiaren lepoa moztu zuenean, tximistak itsutu egin ninduen. Bururik gabeko gorputza hariak eten dizkioten txotxongiloa bezala erori zen lurrera.
‎Gogoan, soineko arina gorputz haragitsua tolesten. Gogoan, zure ile askea bizkarrera ura bezala erortzen.
‎Lasai eta geldirik zaudenean, erorketa edo askaketa hau naturalki ematen da. Kontrolatzeari utziz gero, pentsamolde batzuk eta energia kualitate batzuk lurrera erortzen diren hostoak eta elurra bezala erortzen dira; erorketa delikatu bat da. Nor naiz?
‎Ejertzito bateko kide sentitzen du azalean atera zaion pinporta bakoitza, etortzear den borrokarako prestatzen. Ez da konturatu inork zapaldu duenik, baina behatz ttipiko azazkala belztu egin zaio eta domino pieza sorta bat bezala erortzen eta hedatzen joango den ubeldura baten traza dauka. Agian belztu zaio, bizitza osoan behatz horrexen gainean eutsi diolako bere pisu guztiari.
2016
‎Nik ere zer nekien ba! Purrustaka jarraitu zenuen terapeutaren kontuarekin, eta etenik gabe iristen zitzaizkidan telefono lineatik zure hitz jario nahasia, ideien errepika antzua, jardun astuna, harria bezala erortzen zen parrastada, in crescendoko tonuan, altuegia izateraino.
‎◦ objektua aurtiki ezazu. objektuarekin edo objektua bezala eror zaitez, berriz har ezazu, eta airaraz ezazu.
‎◦ Hauta ezazu lekualdatu gabe airean ibilarazteko molde bat, airean lekualdatuz ibilarazteko molde bat, aurtikitzeko eta hura bezala erortzeko molde bat.
‎Euria bezala eroriko da haien gainean!
2017
‎udare helduak bezala eroriko garela...
‎Ama Superiorak esandako harako, eternitate? hitzak sutan jarri ninduen, basa zaldiei lepora botatzen zaien lazoa bezala erori zitzaidan gainera. Itsutuki nahi nuen eskapatu, nire gorputz biluziarekin ukitu itsasoa eta lehorra, bularrez bular, eta guztizko segurantza batekin sentitu gauza maite maite horiek benetako izatea badutela.
‎Kaioak erotu egiten dira haize horrekin eta txilioka irudikatzen nituen hondartza bakartiaren gainean ariketa arriskutsuak egiten. Tarteka hegazkin suizidak bezala erortzen dira zeru goienetik olatuen bitsa ukitzeraino eta igotzen dira berriro harro, lainezaz beterik. Haien erakusketa burugabeak miretsiz, nire ditxosozko analogia horiek errepasatzeak lasaitu egingo ninduela pentsatuz igo nintzen etxera, eta, sartu orduko, bainugelatik zetorren lurrinak harritu ninduen, nire bikotekideak sexua egin aurretik bakarrik erabiltzen baitzuen garbigarri hori.
‎bihurtu zen, neurri batean, diglosiarena. Gainera, estatuaren aldetik inoiz erabili gabeko termino baten onura guztiak zituen aldean;, soldaduak harem batean bezala erori ziren kolonizatuak hitzaren gainean, beren frustrazio guztien ahots bihurtzeraino? 328 Geroztik, ikusi ahal izan dugunez, estrapolazioaren arrakasta ia erabatekoa izan da, nahiz eta diglosiaren bidez aditzera eman nahi izan den errealitatearen irudia aski gandutua egon.
‎Baina konortea galdu gabe zegoen, artean, hamabosgarrena iritsi zitzaionean. Kamera geldoan bezala erori zen lurrera.
‎" Migel orduan", eta kalamuz egindako korda bortitz batekin estekatu zuten mutila, begirada xalokoa. Ama alargunak garrasi egin zuen eta igeltsuzko estatua apurtu bat bezala erori zen lurrera. Kamioaren ihes hodiaren keak aurpegia belztu zion abiatzean.
‎Harria bezala erori zen baieztapena.
‎“Nola frogatzen duzue bisexualak garela? ”. Harri handi bat bezala erori zen Eduarden galdera mahai gainean, azentu katalanak arrasto bat uzten zuela.
‎Azkenekoa harria bezala erori zela ohartzean atzera egiten saiatu zen Pedro de Cadi. Josebari lehorrera ezin ailegaturik zebilen igerilariaren modura agertu zitzaion, arnasestuka, burua uretatik gora mantentzeko beharturik.
‎Zuhaitzetako hostoa bezala erortzen gizonak!
‎Zuhaitzetako hostoa bezala erortzen gizonak! 250
2018
‎Eraso matxista bakoitzak mezu bat uzten digu, zirimiria bezala erortzen zaiguna autodefentsa tailerrez, manifestazioz eta ahalduntzez loditu dugun azalaren gainera. Beldurra da.
‎Dedio, hori horrela baduk erantzun nion pepelerdoak bezala eror gaitizkek, baldin eta poliziak ez baditu aurretik atxilotzen. Ingurune hau txikia duk, oso, bai herriz zein errepidez, eta edonork zeukak edonoren berri amen batean.
‎Prusiako infanteria zetorkigun aurretik, eta Bavariako zalditeria ezkerraldetik. Arma lagunak txindurriak bezala erortzen ziren nire inguruan. Prusiarren erasoari eutsi ezinda, atzerantz egiteko agindu ziguten.
‎Beste apaingarririk ez zuen. Bihotz taupadak bezala erortzen dira Martaren eskuak, qui bat, qui bat, eta kolpe bakoitzarekin nahigabe bat aireratu du malabarista ikusezin batek. Okre koloreko jertsearen azpiko arrainontzia.
‎Sikua, paternalista eta ezaxola da. Audientzia alokatu baten txaloa, zolda sorbaldara bezala erortzen dena.
‎Menditarrak, oharkabe, makilaz jo zuen. Bat batean, zuhaitza, hilik iduri zuena, jauzi zen, izugarri, gainean zuen elurra oihal bat bezala erori da eta artzainak, izuak harriturik, Basajauna ikusi du, orroaz lehoia bezala, begi sutsua eta ile harroa!... Sutondoko kontariak gertakari bitxia egiatasun gogo handiz kontatzen du eta abilki uzten du sinestera hura dela abenturako heroia.
2019
‎Gil Beraz mintzatzeko aitzakia da Haizegua, hein handi batean. Geroago, Baroja o el miedo biografia idatzi zuen, Itzean bonba bat bezala erori zena. Gertatzen diren gauzak dira.
‎Ilargia bezala erori nahi dut zure begietan
‎630 Harrigarria ez da iraganaldia idealizatzea, orainaldiarekiko zabarkeria baizik, gehienei denbora madarikazio bat bezala erortzen baitzaie gainera.
‎Dagoen moduan egina dagoenez, gobada ontziak oihal higuingarri mordo batez betetzen du bere barneko zirrara, berak sentitzen duen sumin irakina, bere izatearen goi partera bideratua, eta euria bezala erortzen da bihotza altxatzen dion, eta ia betiko, oihal higuingarri mordo horretan, eta horrek arazte bat dakarkio[...].
‎" Sagarrak bezala erori,
‎Atzeratzen ari zarete. Mengelek, zaunkaka; hori esan eta badoa berriz ere. Lalek Leoni begiratu, eta inguru guztian elurra bezala erortzen ari den errautsa seinalatu dio.
‎Haren presentzia zen fereka, murmurika eta musuzko harat hunat bat. Haren uretan sartzen nintzen eta erdi itorik, begiak hetsi eta hantxet nunbait, izigarri goiti aurkitzen nintzen xoradurarik handienean, misterioski zintzilikatua, gero harri bat bezala erortzeko ene burua sendituz goxoki pausatzen, idorte batena luma bat bezala.
‎Bainan ez nuen sekula uhainaren erdia kausitzen, haren izaitearen koropiloa hunkitzen. Funtsean, berharbada uhainek ez dute emaztea zaurigarri eta hilkor egiten duen lekuño hura, botoin elektrika hura, nun oro koropilatzen eta gogortzen baititu handik ixtanteko alditxarturik bezala erortzeko!...
2020
‎Kur kur kur irrintzina bezala erortzen. (Mendabiako Katinaren irria) 406
‎Pandemiari aurre egiteko ezarri den distantziamendu sozialaren eraginez, martxoko eta apirileko programazio kulturalak domino fitxak bezala erori dira, eta ez dirudi gauzak ondorengo hilabeteetan ere ohiko martxara erraz itzuliko direnik. Itxita daude liburutegiak, liburu dendak, geratzen diren disko denda apurrak, zine eta kontzertu aretoak, museoak, galeriak, antzokiak, kultur etxeak, dena.
‎Izeba Sally eta Benny jauzi batez zutitu ziren, txuri txuri eta erabat harrituta zeuden. Osaba Silas, berriz, beruna bezala erori zen aulkitik lurrera. Negarrez esaten zuen:
‎Tximista bezala, Paulek arraunaren muturra jarri zion bularraren kontra eta bultza egin zion indarrez. Fardo bat bezala erori zen bere txalupara, baina segituan altxa zen, labana astinduz eta oihuka:
‎Haritz, pago, lizar eta gaztain artean, buztanikara bat dabil airean, eta eskinosoa adar hezean. Lur malkarretan goiti beheiti, ahuntzak haitzetan bezala erori ez erori, sakonune batera jaitsi gara. Uraren marmarra belarrian, Saldiasko errotaraino eraman gaitu erreka gaineko harrizko zubiak.
‎Abuztu hasiera bonba bat bezala erori da Bilbon. Mundu guztiak ihes egin du bidaia agentzietako paradisuetara, hiriko bizimodua zeharo motelduz.
‎Hau da auto zinema hau. Parez pare, oskola zeruko haren batean apurtuta, arrautza zartaginera bezala erortzen da eguzkia palmondoen artera.
‎Urdeak euliak bezala erortzen dira.
2021
‎Fang herriko jendea bizi zen etxea baino handiagoa zuen burua, begiak gurdiaren gurpilak baino handiagoak, eta haren haginek banana bat bailitzan xehatzen zuten gizona, baita bi gizon izanda ere. Larrua gogor gogorra zuen; lantzaz jotzen bazen, burdina jota bezala erortzen zen. Halakoxea zen piztiatzar hura.
‎Zeliakiaren diagnostikoaren ondoren zer egin Irudia: Getty Images Zeliakiaren diagnostikoa ur hotzeko pitxer bat bezala erortzen da maiz etxean. Gauza asko aldatuko dira hemendik aurrera, baina senideek egin behar duten lehenengo gauza “probak egitea, haiek ere zeliakoak diren egiaztatzeko edo baztertzeko” da, dio Coronel doktoreak.
‎Lepoa bihurritu nion krak batekin, kartzelan komun batek erakutsi zidan teknikaz, japoniarra, azaldu zidan, yakuzek erabilitakoa. Zaku bat bezala erori eta belauniko gelditu zen une batean, gero ziplo egin zuen muturrez. Andrea garrasika hasi zen hankei eraginez.
‎Eta orduan lepoa bihurritu nion. Zaku bat bezala erori zen, lurreratzerakoan soinu gor bat eginez. Hankak bihurriturik gelditu zitzaizkion, eta, ez zitzaidanez horrela uztea txukuna iruditu, zuzendu egin nizkion.
‎Peto zahar bat zeraman soinean, belaunetan eta ipurtaldean zulatua, lepoa galdutako alkandora urdin bat, eta besterik ezer ez. Ile luzea poney iletsu baten kopetako kalparra bezala erortzen zitzaion begi grisen gainera.
‎Gertakaria ustekabeko ortots bezala erori zen. Jende askok uste zuen borroka armatuko geldiune batean ginela, zain, nahiz eta herriaren eta poliziaren arteko gatazka azkarrak izan amnistia eta beste zirela.
‎KASek ez du nahi klase apalenetatik, gehiengo handi batean, etorritako gizonak Euskadin hiltzea, arriskua justifikatzen ez duten soldatengatik eta bereak ez diren interesak defendatuz, ez eta ere beste batzuk, militanteak, aurreko urteetan bezala erortzea.
2022
‎udazkeneko hostoak bezala erortzen den arte. Batzuetan,
‎Irratirako egindako elkarrizketa batean," sagar gozoen usaina" zuen gogoan Kherwan izeneko lekukoak: " Zure maiteak, zure lagunak, ikusten dituzu oinez eta orbelak bezala erortzen lurrera. Ezin da deskribatu:
‎Tanta loditan blai eror  tzen. Txanponak eta errezelak bezala erortzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia