Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 136

2023
‎Zerga egitateak beti du izaera juridikoa, ez ekonomikoa. Zerga egitatea arauaren emaitza baino ez da; horrek esan nahi du egitate zehatz bat zerga egitate bihurtzen dela arau juridiko tributarioaren egitezko kasua denean, hots, tipifikatzen denean.
‎Dena den, arreta jarri behar da tributu legeak ematen duen definizioan, eta ez errealitateko egitatean (hots, lege definizioaren euskarri edo oinarri materiala den horretan). Ulerbidez, errenta errealitatea ekonomikoa da, baina PFEZk errentari buruz diharduenean ez du beti errealitate hori aipatzen. Hartara, ikuspegi ekonomikotik errentarik ez dagoenean ere, zerga horren ondorioetarako bada errentarik:
‎Tradizioari ekinez, zerga egitateak beti barneratu behar ditu legezko jokabideak edo egitateak; kontrara, legearen aurkako jokabideak zigortzeko delituak zein zehapenak daude. Aduanetako zergen esparruan, alabaina, hori ez da hain argia.
‎Gehienetan, zerga egitatea osatzen duten osagai guzti guztiak gauzatzen direnean gertatzen da sortzapena. Hala ere, une hori ez da beti erraz zehaztekoa, eta halakoetan, tributu arauak sortzapenaren une zehatz hori finkatu behar du.
‎Denborazko aspektuari helduta, tributuak aldizkakoak edo istantekoak izan daitezke. Istantekoen kasuan, tributua ahitzen da zerga egitatea gauzatzen denean, eta hori beti gertatzen da une jakin batean (eskritura egiten denean, pertsona hiltzen denean.). Aldizkako tributuen zerga egitatea, ostera, denboran zehar luzatzen da, batzuetan, jarraian gauzatu, eta besteetan berriro gauzatzeko joera duelako (ondarearen titulartasuna, errentak lortzea, ur homidura...).
‎Kasu bi biotan, ez dira zergak edo tributuak ordaintzen; ekonomian ikuspegitik, beraz, bi kasuok berdinak dira. Arestian ikusi dugun bezala, ordea, salbuespenak beti izaten dira zerga egitatearen esparruan, zerga egitatea definitzen baitute. Zergapetik kanpokoak, kontrara, ez dira sekula sartu zerga egitatearen esparruan.
‎Zernahi gisaz, zergapetik kanpokoen arauak beti ez du izaera hori izaten. Kasu batzuetan, arau horrek ez du eginkizun argitzailea bakarrik, zerga egitatearen definizioa ere osatzen duelako.
‎Tributuen esparruan, materia edo formazko prestazioak bete behar dituzten subjektuekin batera, beti agertu ohi da erakundea publikoa; erakunde horrek hainbat organoren bitartez dihardu, eta, tributuak eragingarriak izateko, prozedurak bultzatzen ditu.
‎Gainera, zergaduna beti izan behar da de iure zergaduna, eta ez de facto zergaduna. Gainerako subjektuekin gertatu bezala, horrek esan nahi du foru arauak (edo legeak) bakarrik zehaztu ahal duela zergaduna nor den.
‎Horrela, Estatuaren subiranotasun esklusibo hori Estatu antolamendu juridikoari bakarrik dagokio, ez, ordea, Estatu pertsonari. Estatuak, pertsona moduan, beti dihardu Zuzenbidearen menpe. Horregatik, Sozietateen gaineko Zergaren eta zenbait toki tributuren kasuan, antolamendu juridikoak tributuen menpe jarri ditu Estatua, autonomia erkidegoak, toki ogasunak, Espainiako Bankua, organismo autonomoak. nahiz eta kasu horietarik gehienak tribututik salbuetsita egon.
‎Arabako eta Gipuzkoako TFAOen (eta TLOren) 41 artikuluak, eta Bizkaiko TFAOren 40 artikuluak, xedatzen du tributu betebeharpekoekin batera foru arauek beste pertsona batzuk ere tributu zorraren erantzule izenda ditzaketela, zordun nagusi legez. Gainera, foru arauak kontrakorik ezarri ezean, uste da erantzukizuna beti izaten dela subsidiarioa.
‎Erantzule mota horien artean badago ezberdintasunik euren araubide juridikoari begira. Nolanahi den ere, erantzuleak beti erantzun behar du subjektu pasiboarekin batera tributuaren ordainketaz, azken hori tributu betebeharretik askatuz; batzuetan, subjektuak erantzun ez duelako (subsidiaritatea), eta, beste batzuetan, subjektuaren maila juridiko berean jartzen delako (solidaritatea).
‎edota, aurretiazko errekerimendurik gabe ere, aurretik eginiko aurkezpenetako akatsak ongitzen baditu beste aitorpen edo autolikidazio batzuk aurkeztuta (horrelakoak dira aitorpen osagarriak eta ordezkoak, baita autolikidazioak zuzentzeko idazkiak ere). Ezaugarri bereizgarria izango litzateke betebeharpekoak erregularizazioa bere kabuz egiten duela eta beti Tributu administrazioak errekerimendua egin aurretik. Aurrekoaz gain, TFAOek ezarri dutenez, autolikidazioaren bidezko erregularizazioaren kasuan zuzendu nahi den likidazioa edota zergaldia behar bezala zehaztuko da; ekarri ere, aurreko epealdiko ordaindu gabeko zorra geroko epealdi batean sartuz erregularizatuz gero, arau hauste bat gauzatzea ekar dezake, esaterako, Bizkaiko TFAOren 196.5 artikuluak eta Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 195.7 artikuluak jasotako arau haustea.
‎— Faktura, ziurtagiri eta agiri faltsuak edo faltsutuak erabiltzea. Ildo horretatik, faktura, ziurtagiri eta agiri edo euskarri faltsuak edo faltsutuak erabili direla uste izango da baldin eta ez dauden eragiketak osorik edo zati batean jaso badira eta arau haustea gauzatzeko tresna izan badira, beti era aurkitutako tributu zorraren gaineko eragina agiri faltsuengatik %15etik gorakoa bada Bizkaian edo %10etik gorakoa Araban eta Gipuzkoan.
‎Beste kreditu eskubideekin batera gertatuz gero berme errealik gabe, tributu kredituak beti lehenespena dauka, horren prebentziozko idatzoharra egin ez bada ere eta beste kreditu eskubide horien idatzoharra egin bada ere. Azken kasu horretan, Administrazioak bere lehenespena eskatu luke eskubide hobearen hirugarrengotza egikarituz.
‎Konkurtso Legearen esanetan, horien artean daude interesak berandutze interesaketa isunak zehapenak eta errekarguak. Legearen 435 artikuluak ezarritako hurrenkeran ordainduko dira, ordinal bakoitzaren barruan hainbana, eta beti kreditu arruntak ordaindu eta gero.
‎Zehapen prozedura ofizioz hasiko da beti , tributuak aplikatzeko organo eskudunaren erabakia jakinaraziz (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 214 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 216 artikulua). Zehapenen Erregelamenduaren arabera, jakinarazpen horrek honako betekizun hauek izan ditu:
‎Arau haustea likidazio bati lotuta dagoen kasuan, esan dugunez, likidazio proposamena eta zehapen proposamena aldi berean eta batera jakinaraz daitezke, nahiz eta ebazpenak beti modu lokabean eman behar diren.
‎Prozeduran emandako ebazpena beti arrazoitua izan behar da, espedientean dauden alegazio, froga eta agiriak kontuan izanda eta egindako proposamenari begira.
‎Jokabide horiengatiko zehapena 150 euroko diruzko isun finkoa da (300 euro Bizkaian). Arau hauste hau beti gauzatu ahal da tributuen kudeaketak eratorritako edozein betebehar betetzen ez denean. Zernahi gisaz, orokortasun hori ezin daiteke bateratu tipikotasun printzipioarekin, tipo irekia ezarri duelako foru arauak.
‎Zigor arloan gertatu aldera, zehatzeko arlo administratiboan askatasuna kentzeko zigorrak debekatzen direlako eta tributu zehapenek ondare izaera hutsa dutelakopertsona juridikoa subjektu urratzailea beti izan zitekeen. Jakina, osagai subjektiboa (dolua ala errua) dagoen ala ez, pertsona juridikoen ordezkari lanetan diharduten pertsona fisikoen jokabideari begiratuta zehaztu litzateke.
‎Ulerbidez, horrela gertatuko da adostasun aktaren ondoriozko likidazioen kasuan lurralde erkideko eta Gipuzkoako ikuskapen prozeduretan; bertan, zorra likidatzeko organo eskudunak jarduketa berriak agindu ezik edota beste modu batean likidatu ezik, akta sinatu eta hilabetearen buruan jakinarazitzat emango da likidazioa (TLOren 156.4 artikulua eta Gipuzkoako TFAOren 151.3 artikulua). Bizkaian eta Araban, adostasun aktaren ondoriozko likidazioa beti jakinarazi behar da, aurrerago ikusiko dugun moduan. Halaber, Administrazioak ez du behin behineko likidaziorik jakinarazi behar baldin eta itzulketa eskatu bada autolikidazioak aurkeztearen ondorioz, itzulitako kopurua eskatutakoa bera denean.
‎Foru lurraldetako Tributu administrazioek ez dute eskumenik elkarren laguntzaren ondoriozko ekintzak zuzenean gauzatzeko nazioarteko harremanetako izaera juridikoa dutelako (Espainiako Konstituzioaren 149.1.3 artikulua); ekintza horiek, beraz, Tributu administrazioaren Estatuko Agentziaren bidez gauzatu dituzte, hots, Estaturen mende izango dira beti (TLOren 5.3 artikuluaren bigarren lerrokada).
‎Betebeharpekoek Administrazioari eska diezaiokete, tributu bakoitzari buruzko foru arauketak hala aurreikusten duenean (Sozietateen gaineko Zergan alderdi lotuen arteko eragiketetan, kasu), aurretiaz eman dezala tributu zorra eragin duten errenten, produktuen, ondasunen, gastuen eta tributuaren likidaziorako garrantzitsuak diren gainerako elementuen balioespena. Akordio horiek tributua aplikatu baino lehenagokoak izan behar dira beti eta lotesleak dira hiru urteko epean, gehienez, Administrazioarentzat. Akordioen aurkako errekurtsorik ezin da jarri, bai ordea, akordioa aplikatzearen ondoriozko egintzen aurka.
‎Prozedura hauen barruan ematen diren behin behineko likidazioak beti arrazoituak izan behar dira. Behin behinekoak badira ere, likidazioak aldaezinak dira horietan erregularizatu diren elementuei begira; hala ere, Administrazioak beste likidazio batzuk eman ditzake horien ordez preskripzio epean zehar baldin eta aurreko lerrokadan proposamena ez jakinarazteko aipatutako inguruabarren bat gertatu dela frogatuz gero edota bestelako inguruabarrik gertatuz gero baldin eta ez baziren likidazioa emateko garaian aintzat hartu.
‎Bizkaian, autolikidazioak eta behin behineko likidazioak berrikusteko prozedura beti ofizioz hasiko da. Tributu administrazioak prozedura hasiko honako inguruabarren bat gertatuz gero:
‎batetik, autolikidazioa edo aitorpena aurkezteko errekerimenduarekin batera behin behineko likidazioa jakinaraz daiteke baldin eta likidazioa emateko interesdunak ekarritako egitateak, alegazioak eta frogak ala Administrazioaren esku daudenak baino ez badira kontuan hartu, baina betebeharpekoak epe barruan errekerimenduari erantzunez gero behin behineko likidazio hori ezerezean geratuko da; eta bestetik, proposamenik ez da egin baldin eta berori egiteko betebeharpekoak berak aurkeztutako beste aitorpen edo autolikidazio batzuetan sartutako datuak ala hirugarrenek emandako informazio betebeharretik lortu eta Administrazioaren esku dauden datuak soilik erabili badira. Azken aukera hori ez da Bizkaiko eta Gipuzkoako TFAOetan jaso, proposamena beti aurretiaz jakinarazi behar delako eta interesdunari entzunaldirako beta eman behar zaiolako behin behineko likidazioa eman aurretik.
‎a) Preskripzioa ez da etentzat joko. ...ik jarduketei berriz ekiten zaienean interesdunari horren berri jakinarazi eta gero. b) Etetearen aldia edo gehieneko epea gainditu aurretik eta ondoren jarduketei berriz ekin arte, betebeharpekoak egiten dituen ordainketak borondatezkoak direla uste izango da (errekerimendurik gabekoak) eta ez da haiengatik zehapenik ezarriko, bai ordea, bidezko errekarguak eta berandutze interesak (eta Bizkaian, beti TFAOren 203 artikuluan ezarritako zehapena epez kanpo aurkezteagatik).
‎Akten ondoriozko likidazioetan berandutze interesak beti jaso behar dira. Bizkaian, Ikuskapenari buruzko Erregelamenduaren 47 artikuluak xedatutakoaren arabera, adostasun akten ondoriozko likidazio proposamenean berandutze interesak zenbatuko dira akta egin den egunetik hilabeteko epean.
‎Errebokaziorako prozedura ofizioz hasiko da beti (interesdunak idazkia aurkez dezakeen arren prozedura hasteko eskatuz74). Prozedura izapidetzeko
‎Ulerbidez, Herri zorraren inguruko kredituekin gertatzen da hori (interesak eta kapitala). Konstituzioaren 135.3 artikuluak ezarri duenez, Estatuko Herri Zorraren kapitala eta interesak ordaintzeko kredituak sortu badira, beti ulertuko da kreditu horiek aurrekontuen gastu orrian sartzen direla eta horien ordainketa erabateko lehentasuna izango duela; kredituok ezin izango dira zuzendu edo aldatu, jaulkipen legearen baldintzak bete ezean.
‎Erregularizaziorik gabeko prozedura erregularizazioa dakarren prozeduraren antzekoa da, berezitasun batzuekin. Esaterako, prozedura hasteko komunikazioak ebazpen proposamena beti ekarriko du. Prozedura ebazteko epea lau hilabetekoa da, gehienez, berreskuratze erabakiak beste epe bat ezarri ezik.
‎a) Tributuen arloko lege erreserbak behar du tributua ex novo sortzea eta tributuaren oinarrizko osagai eratzaileak zehaztea legez egin behar direla. b) Irizpideak eta printzipioak legean egon behar badira ere, erregelamenduaren arauketa onargarria da baldin eta ezinbestekoa bada arrazoi teknikoengatik edota Konstituzioak ala Legeak berak bilatutako helburuak betetzeko. Horiek horrela, erregelamenduzko arauketa legearen mende, berau garatu eta osatzeko izan behar da beti . c) Tributuen arloko lege erreserbak ez die eragiten modu berean tributuaren oinarrizko osagai guztiei. Modu horretara, zerga egitatea arautzeko legeak bete behar duen zehazte maila handiena da eta ez da hain handia beste osagaiak zehazteko orduan, karga tasa eta zerga oinarria, alegia. d) Legeak berak igorri behar gaitu bigarren mailako araura, eta azken horrek legeak agindutakoa bete behar du edozein kasutan.
‎Kontzeptu hori tributuen arloan modu ordeztailean erabili behar da, itzurpenaren aurkako klausula edota tributu araua aplikatzeko gatazka ez guztiz bat berarekin: a) Tributuen arloan ez da beharrezkoa tributu antolamenduaren aurkako emaitzak edo horrek debekatutako emaitzak ematea; nahikoa da tributu zorra osorik edo zati batean ez ordaintzearekin. b) Ez da arau estaltzailea beti behar. c) Tributu zuzenbidean lege iruzurra emaitza ekonomikoaren bidez antzeman daiteke.
‎Kasu horretan, ondasun horiek dirutan baloratu behar dira, eta Administrazioa eta norbanakoak ados egon behar dira ondasunei emandako balioarekin. Nolanahi den ere, norbanakoak beti du zergak diruz ordaintzeko eskubidea. d) Tributua ez da inoiz ez zilegi baten zehapena. Tributuak eta zehapenak helburu ezberdinak dituzte.
‎SAINZ DE BUJANDAk adierazi zuenez, zerga pertsonaletan, pertsona jakin bat dago zergaren baldintza objektiboen barruan; beste hitz batzuez esateko, zerga hori ezin daiteke pertsonarik gabe eratu. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, esaterako, pertsona bakarraren errenta osoaren gainean ezartzen da beti , baldin eta pertsona hori ohiko egoiliarra bada.
‎Zergekin alderatuta, kontribuzio berezietan beti egon behar da Administrazioaren jarduketen bat. Edozein kasutan ere, tasekin konparatuz gero, berriz, kontribuzio berezietan administrazio jardunak interes orokorra bete nahi du nahiz eta pertsona jakin batzuei onura berezia ekarri, tasen kasuan Administrazioaren jarduketa norbanakoak eskatzen duen bitartean (tasen bidez, beraz, banakako arazoak konpondu nahi dira).
‎Aipamen zehatz horiez landara, Administrazioak zergadun eta subjektu pasiboekin dituen harreman guztiak egoitza fiskalaren arabera jakinarazten dira. Tributuaren aplikazioa administrazio prozeduren multzoaren bidez gauzatzen denez, Tributu administrazioaren eta betebeharpekoen arteko jakinarazpenek garrantzi handia daukate, kontuan hartzen badugu Ogasunak beti diharduela administrazio prozeduren bitartez, eta jakinarazpenak prozedura horretan oinarrizko betekizun direla, norbanakoentzat berme zereginak bete eta babesik eza saihesteko. Horregatik, tributua aplikatzean burutzen diren egintza eta prozedura guztiak eragingarriak dira, horien jakinarazpena behar den moduan egin bada; egoitza fiskalak, bada, izugarrizko garrantzia du tributuaren aplikazioan.
‎Osagai horiek sarrerak egiteko betebehar edo eginbehar desberdinei dagozkie, eta betebeharpeko batetik bestera ere ezberdinak dira. Horietan garrantzitsuena kuota da, beti egon behar delako halakoa. Behin baino gehiagotan azaldu badugu ere, kuota betebehar nagusitik zein konturako ordainketak egitetik sor daiteke.
‎Horiexek dira, hain zuzen, erakunde publikoaren betebeharrak. Horiek horrela, Konstituzioaren 135.3 artikuluak xedatzen duenez, Administrazioen zor publikoaren interesak eta kapitala ordaintzeko kredituak administrazio horien gastuen egoera orrian egongo direla ulertuko da beti , eta horien ordainketak erabateko lehentasuna izango du. Kreditu horiek ezin izango dute zuzenketarik edo aldaketarik jaso, jaulkipen legearen baldintzetara egokitzen badira.
‎Simulazioan beti agertzen da itxurazko errealitatea, alderdien barne borondatearekin bat ez datorrena. Hortaz, bi negozio ditugu:
‎Labur bilduz, simulazioa dagoela antzemateko negozioaren osagai guztiak begi bistan ez daudenean (ezkutatzea) edota osagaietako batzuk falta direla froga daitekeenean. Simulazioa egitateetan gauzatzen da beti eta faltsukeria eta engainua dakar egitateetan; ez ordea, karian edo arrazoietan.
‎Horren ildotik, zeharkako negozio juridikoan, ez da ezer ezkutatzen edo ez da ezelako itxurarik egiten, baina negozioaren kariak negozio beraren helburua gainditzen du, alderdien asmoari begira; hala ere, ez dago desproportzio handiegirik negozioaren kari tipikoaren eta buruturiko negozioaren helburuaren artean. Negozio mota horiek, orokorrean, lege iruzurra gauzatzeko asmoarekin burutzen dira, baina beti ez da horrela gertatzen. Sarritan, lege iruzurra bestelako bideetatik lortzen da, eta zeharkako negozio juridikoak, orobat, beti ez du helburu fiskalik.
‎Negozio mota horiek, orokorrean, lege iruzurra gauzatzeko asmoarekin burutzen dira, baina beti ez da horrela gertatzen. Sarritan, lege iruzurra bestelako bideetatik lortzen da, eta zeharkako negozio juridikoak, orobat, beti ez du helburu fiskalik.
‎Gaur egun, alabaina, Estatuko zerga askotan ahalmen horietako bat edo batzuk laga dira tasak eta kontribuzio bereziak, zergekin batera tributuen kategoria osatzen dutenak, tributu propioak dira beti , eta honela saika ditzakegu: a) Tributu batzuetan Estatuak laga ditu araugintza ahalmen batzuk eta tributuen gaineko kudeaketaeta bilketa ahalmen guztiak:
‎LELTB osoa da kontratu mota horren oinarri eta eredu. Horrela, LELTBren 15.1 artikuluaren arabera, uste izango da lan kontratua iraupen mugagabearekin egiten dela beti . Hori berori ondorioztatzen da, berebat, hurrengo adibideetatik:
‎...egiaztatzeko modukoa izatea, baldintza homogeneoetan egindako erkaketa osagaien bidez, dela alderdiek aldez aurretik zehaztutako ekoizpen maila jakin bati begira (itundutako etekina), dela LELTBren 20.2 artikuluarekin bat etorriz bidezkotzat jo daitekeen etekinaren arabera, lana arretaz egitearen ondorioz (etekin arrunta) —hori zehazteko nahitaez jo behar da, homogeneotasun harremanen arabera beti , langile horren edo beste lankide baten etekinari lotutako parametroetara [1988ko urtarrilaren 25eko (1988/ 10394 EDJ) AGE, 4 Salakoa] —.
‎(d) Langileen lege ordezkaria edo sindikatu eskuordea kaleratzen bada, halakoei dagokie beti aukera. Aukerarik egin ezean, ulertuko da berriro enpresan sartzearen alde egin dela.
‎Batzordeak 2 hilabeterik behin bildu dira, edo kideen herenak edo ordezkatutako langileen herenak halaxe eskatzen duenean beti .
‎Modu metaforikoan hitz eginda," kontratua lo dago". Bada, etetea aldi baterako da beti , eta azkentzeak berarekin dakar lan kontratua amaitzea.
‎(a) Diziplina arrazoietan oinarritutako etetea (ikusi LELTBren 45.1 h artikulua): alokairu eta enplegua etetea dakar beti (gogoratu ezin dela zehapen moduan ezarri alokairuak murriztea).
‎(a) Gomendatzen da txandak antolatzen direnean txanda horiek txandakatzea, langile bat egon ez dadin beti txanda bakar bati atxikita. Halaber, langile bat ere ez da egon behar gaueko txandan bi aste baino gehiago jarraian.
‎Hala eta guztiz ere, ezinbesteko kasuaren ondoriozko aparteko orduak nahitaez egin behar dira beti .
‎Enpresa eta lan harremanak bizirik iraunaraztea izan beha da beti lan zuzen bidearen helburu nagusia (negozio juridikoari eusteko printzipioa). Horretarako, ordea, sarritan, hasierako kontratuan itundutakoa aldatu behar izaten da, kasuan kasuko aldarazpenen bidez (mugigarritasun motak, lan baldintzak funtsean aldaraztea, lan-orduak murriztea, kontratuak etetea.).
‎(c) Ebaluazio printzipioa: saihestu ezin diren arriskuak ebaluatu behar dira, hau da, halako arriskuak aztertu eta modu hierarkikoan antolatu behar dira, probabilitatearen eta larritasunaren arabera, hala enpresaren jarduerari ekitean, nola aldizka, teknikaren bilakaera aintzat hartuta beti .
‎Edonola ere, arriskuak gerogarrenean ere ebaluatu behar dira, eta lan baldintzak aldatzen direnean beti .
‎Planifikazioa prebentzio planean jaso behar da, agirietan alegia. Agiri horiek lan agintaritzaren eskura izango dira beti .
‎LELTBren 21.4 artikuluaren arabera," langileak enpresaburuaren kontura lanbide espezializazioa lortu duenean, egitasmo zehatzak abiatzeko edo lan jakin bat egiteko, enpresaburuaren eta langilearen artean ituna egin ahal izango da, langilea, denbora batez, enpresan gelditzeko. Akordioak ez du izango 2 urtetik gorako iraupena eta idatziz egin da beti . Langileak epea amaitu aurretik uzten badu lana, enpresaburuak eskubidea izango du kalte galeren ondoriozko kalte ordainak jasotzeko".
‎Egia esan, definizio hori oinarri, ez da beti erraza kirolari profesional bat dagoen ala ez erabakitzea kasu zehatz bakoitzean. Horrela, jurisprudentziaren arabera, kirolari profesional dira, analogiaz bada ere, kirol teknikari eta entrenatzaileak [1985eko maiatzaren
‎Kontratuak aldi baterakoak izan behar dira beti : dela denbora jakin baterako, dela kasuan kasuko kirol motan erraz zehazteko edo identifikatzeko moduko kirol jarduerak gauzatzeko, betiere, jarduerok osotasuna badute (berbarako, denboraldi bat edo gehiago).
‎Lanaldiaren iraupena da hitzarmen kolektiboan edo banakako lan kontratuan itundutakoa, baina beti errespetatu behar dira indarreko legeriak ezarritako mugak (ikusi LELTBren 34 artikulua; ikusi 6 gaia). Mugok aplika daitezke urte osoa kontuan hartuz.
‎(f) Kirolariak bere aldetik azkendu duenean kontratua, klubari egotz dakiokeen arrazoian oinarrituta, bidegabeko kaleratzearen ondoreak sortuko dira (ikusi LELTBren 56 artikulua). Lan kontratua suntsiarazteko epaiketara jo behar da beti .
‎Hitzarmen kolektiboak edo banakako lan kontratuak ezarriko dituzte, baina beti errespetatu behar da gutxieneko alokairuei buruzko arautegia.
‎Alderdiek atsedenak zatikatu edo pilatzeko aukera ere izango dute. Nahiz eta atsedenak zatikatu, gutxieneko atsedena 24 ordukoa izango da beti . Salbuespenez, banakako itun edo itun kolektiboaren bidez, 4 asteko aldia kontuan hartu eta aldi horri dagozkion asteko atsedenak pilatu ahal izango dira.
‎Horregatik, ez da onargarria halako sistemak instalatzea langileen atsedenerako edo aisiarako bideratutako tokietan, hala nola, aldageletan, komunetan edo jantokietan, ezta sindikatuen lokaletan eta antzekoetan ere [ikusi apirilaren 10eko 98/ 2000 KAE," Casino de la Toja" kasua; 2000ko irailaren 14ko (2155/ 2000 errek. zk.) Madrilgo ANE, 4 Salakoa]. Gainera, enpresaburuak beti zaindu ditu langileen duintasuna eta intimitatea [ikusi 2004ko apirilaren 30eko (689/ 2004 errek. zk.) Asturiaseko ANE, 4 Salakoa].
‎Aldi baterako laneko enpresaren eta lagatako langilearen arteko harremanak lan izaerakoak dira, harreman horiek lan kontratuak eratortzen baititu. Lan kontratua idatziz egin behar da beti , kontratu modalitate bakoitzari begira ezarri denarekin bat etorriz. Era berean, aldi baterako laneko enpresak kontratuaren edukia komunikatu behar dio enpleguaren bulego publikoari, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan, kontratua egin eta 10 eguneko epean.
‎Era berean, nahiz eta enpresa erabiltzaileak egikaritu enpresaburu orori dagozkion zuzendaritzaeta kontrol ahalmenak, lagatako langileak gauzatutako jardueraren gainean (ikusi 14/ 1994 Legearen 15.1 artikulua), enpresa erabiltzaileak ez du erabateko zuzendaritza ahalmenik; hurrean ere, aldi baterako laneko enpresak du beti langilearen gaineko diziplina ahalmena (ikusi 14/ 1994 Legearen 15.2 artikulua). Horregatik, enpresa erabiltzaile batek uste duenean langileak kontratua ez duela bete, horren berri emango dio aldi baterako laneko enpresari, horrek kasuan kasuko zehapen neurriak har ditzan" (ikusi 14/ 1994 Legearen 15.2 artikulua).
‎4 Familiako zein kide baztertzen dira LELTBren aplikazio esparrutik? Beti –Zergatik?
‎25 Mati senegaldarra da eta hiru urte daramatza nekazaritzako produktuen kontserba fabrika batean lanean. Nahiz eta lan egiteko eta Espainian bizilekua izateko baimenik ez izan, sasoiz jaso izan du beti sektore horretako hitzarmen kolektiboaren arabera dagokion alokairua. Haatik, azken lau hilabeteetan ez du deus ere kobratu, eta, hori gutxi ez balitz, orain dela gutxi enpresak komunikatu dio ezin diola lan gehiagorik eskaini.
‎28 GARBI garbiketa enpresa bat da, horretarako langileak kontratatzen dituena. GARBIK enpresa talde bereko enpresen kontrata gisa dihardu beti . Horrenbestez, kasuan kasuko lantokietara bidaltzen ditu bere langileak.
‎© (15) Egunkari bateko laguntzailea, zerbitzuak ematen dituena ordutegi jakin batean eta egunkariko zuzendariaren jarraibideak aintzat hartuz. Edonola ere, kazetari horrek bere bizilekutik lan egiten du beti , hain hedatuak diren IKTen bide telematikoak baliatuz.
‎Enpresa horiek guztietan bazkide berberek dituzte partaidetzen gehiengoa, eta bazkide horien artean dago Pedro Sarmiento jauna ere, ALLUITZ MOTOR, SLU enpresaren titularra. ALLUITZ MOTOR, SLU enpresako langileek hiru enpresa horietan zerbitzuak eman dituzte beti ALLUITZ MOTOR, SLU enpresak eta hiru enpresa horietariko bakoitzak gauzatu kasuan kasuko kontrata dela eta. Halaber, kontuan hartu behar da KAKUETA, S.L., ILUNTZAR, S.L. eta TONTORRAMENDI, S.L. enpresek hiru merkataritza zentro handiren kontrata gisa dihardutela, ibilgailuen tailer mekanikoaren eta garbiketa, zaintzanahiz alokatze zerbitzuez arduratuz.
‎★ Azkenik, behin kasuan kasuko zehapena ezarrita, zehapen hori, bai eta hori ezartzeko egindako balorazioa ere, beti berrikusi ahal izango dira lan arloko epaitegi eskudunean (LELTBren 58.2 artikuluan).
‎Gehienetan baxurako arrantzari lotua, eta portu bakoitzean parterako alokairuaren sistema aldatu badaiteke ere, egia esan, sistema horretan beti bereizi behar dira" Monte Mayor" eta" Monte Menor" deritzenak. Halatan, Kantauriko portuetako tradizioarekin bat etorriz," Monte Mayor" deritzo harrapatutako arrain kopurua saldu ostean lortutako zenbatekoari, horretatik ontziak izandako gastuak (adib. erregaiak, konponketak) eta armadoreari dagokion partea kendu eta gero.
‎Gogora bedi alderdiek emandako kalifikazioa edo erabilitako kontzeptuak gorabehera, beti nagusitu behar dela nomen iuris delakoaren garrantzirik eza edo alderdiek emandako izenaren garrantzirik eza.
‎Halaber, errege dekretu hori kontuan hartuta beti , kasuan kasuko hitzarmen kolektiboa eta lan kontratua aplikatu behar dira.
‎Probaldia idatziz egin behar da beti (ikusi LELTBren 14.1 artikulua).
‎Bada, inguruabar horiek bestelako lan harremanetan ere antzeman daitezke. Gogora bedi hiruko harremanak beti izango direla, baldin eta inorentasuna merkatuan identifikatzen bada. Era berean, beste bi inguruabarrak abokatu orok betetzen ditu, zerbitzuak emateko dituen baldintzak gorabehera, sektore pribatuan nahiz publikoan.
‎O Bekadunak gauzatutako jarduerak gehienbat prestakuntza izaera izatea: litekeena da bekadunak gauzatutako jarduerak beka emailearentzat ekoizpena sortzea, baina ekoizpen hori prestakuntza interesaren mende izan behar da beti . Gainera, aurreko zantzuari estu lotuta, prestakuntza bat etorri behar da bekadunaren ikasketekin edo titulazioarekin.
‎Azken finean, ezaugarri hori erabakigarria da ikasleari beka berriztatu ahal zaion ala ez balioesteko orduan, lankidetzaeta elkarlan beketan. Izan ere, ikaslearen interes akademikoa nagusitu behar da beti . Bestela esanda, bekaren iraupena edo beka ondorengotza izango da ikasle bakoitzak lortu beharreko prestakuntza osagarriaren araberakoa.
‎Horregatik, negozio juridikoaren benetako izaera juridikoa egiaztatzeko ezinbestekoa da aintzat hartzea lan kontratuaren ezaugarriak (supra 1 gaia, 1.3), bai eta lan autonomoarenak ere. Era berean, ohartarazi behar da lan autonomoa beti bideratzen dela kontratu zibil, merkataritzako kontratu edo kontratu administratiboen arabera.
‎Nolanahi ere, LELTBren 8.2 artikuluak ezarri du lan kontratuak nahitaez idatziz egin behar direla, lege xedapenen batean hala ezarri denean eta ondoko kontratuetan beti :
‎Gainera, hitzarmen kolektiboek gutxieneko eduki gisa jaso dituzte beti :
‎Hitzarmen kolektiboa hedatzeko erabakia alderdiren batek hala eskatuta hartuko da beti , eta ekainaren 20ko 718/ 2005 Errege Dekretuak araututako prozeduraren izapideei jarraituko zaie. Bada, prozedura horrek, gehienez ere, 3 hilabete iraungo du, eta epe horretan esanbidezko ebazpenik ez badago, eskabidea gaitzetsi dela ulertuko da.
‎Itunik izan ezean, enpresak urtean zehar modu irregularrean banatu ahal izango du lanaldiaren %10 Edonola ere, banaketa horrek legeak eguneko eta asteko atsedenaldien inguruan ezarritako gutxienekoak errespetatu behar ditu beti , eta langileak, gutxienez, 5 eguneko aurreabisuarekin jakin behar du zein egun eta ordutan lan egin duen, enpresaburuak lanaldia modu irregularrean banatzeko hartu duen erabakiaren ondorioz.
‎Horregatik, nahiz eta bulegoek betebeharra izan, euren abokatuei askatasun osoa uzteko kasu bakoitza bideratzeko orduan, bulegoaren eta langilearen artean eztabaida sortzen denean horren inguruan, bulegoaren irizpidea nagusiko da beti (esaterako, bulegoak abokatu bati adiskidetzea gauzatzea agintzen badio, horrek agindua bete du, hori beraren irizpideen aurka joan arren ere; eta bulegoak kasu jakin bat era batera kalifikatzeko agintzen badio, beste horrenbeste egin du, nahiz eta abokatu horrek beste iritzi bat izan).
‎Behin isolamendu hori gaindituta, bigarren garaiak nolabaiteko irekitasuna ekarri zuen, ekonomia liberalizatzearen eta lan arloko egitura juridikoak gehiago malgutzearen ondorioz. Gainera, enpresaburuen eta langileen arteko interes kontrajarriak erabat ukatzetik igaro zen kontrajartze hori onartzen zuten zenbait osagai aitortzera (adib. gatazka kolektiboak, greba), nahiz eta, era batera edo bestera, erregimenak diseinatutako sistemaren barruan aritu beti .
‎Gainera, lan zuzenbidetik ihes egiteko beti ez dira bide zilegiak erabiltzen. Sarritan, lege maula egiten da, autonomo faltsu deritzenekin gertatu ohi den bezala.
‎Hala eta guztiz ere, zantzu horien artean, gaur egun, badira ohiko izaera izatetik neutro izatera igaro direnak, dagoeneko ezinbestekoak ez izateagatik edo lan izaerarik gabeko harremanetan ere izateagatik. Nolanahi ere, kasu zehatzaren egitateak sakon aztertu behar dira beti .
‎Printzipio horren ondorio gisa, oro har, garrantzirik gabekotzat jo behar dira, berebat, langileari emandako alta Autonomoen Araubide Berezian edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan. Zinez, egon dauden harremanen izaera hartu behar da kontuan beti , errealitatean dauden egitateak alegia.
‎Hori berori gerta daiteke harreman berberei aplikatu behar zaienean apirilaren 12ko 1/ 1996 Legegintzazko Errege Dekretua, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onesten duena, indarreko lege xedapenak arautuz, argituz eta harmonizatuz. Egilearen eskubide moralari kalterik egin gabe, hori langileari dagokiolako beti , aztertu behar da enpresaburuari lagatako eskubideek, jabetza intelektualari dagokionez, euren baitan hartzen badituzte lanbidearen trafiko ekonomikoaren eta jarduera sektorearen ustiapen eskubide garrantzitsuenak ala, alderantziz, eskubideok trafiko eta jarduera sektore horretan garrantzi ekonomiko urria badute [1997ko martxoaren 31ko (3555/ 1996 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa, 5 Z.O.].
‎Bestela esanda, gainerakoan kontratua baliozkoa izango da, eta organo judizialek zati deuseza ordeztu dute, lan zuzenbidearen iturrien eta ohiko printzipioen arabera aplikagarri diren arauak kontuan hartuz (9.1 artikulua). Bestalde, kontratu deusezaren ondoreak ex nunc izango dira beti . Hori dela eta, langileak galdatu ahal izango ditu, dagoeneko egindako lanaren arabera, baliozko kontratuari dagozkion ordainsariak (9.2 artikulua), bai eta lan bera edo balio berekoari dagozkion ordainsariak ere, sexuan oinarritutako alokairu bereizkeria dagoenean (9.3 artikulua).
‎idatzizko forma galdatu eta forma hori betetzen ez denean (8.2 artikulua) eta kontratatutako edozein langile Gizarte Segurantzan altarik eman gabe dagoenean, legearen arabera probaldirako ezar daitekeen epea bestekoa igaro ondoren (15.4 artikulua). Gainera, aldi baterako kontratuak iraupen mugagabekotzat joko dira beti , lege maularekin egin direnean (15.4 artikulua) eta legearen aurka kateatzen direnean (15.5 artikulua).
‎Alabaina, zuzeneko ezagutza iturri diren lan arauekin eta lan jurisprudentziarekin batera, ezin ahantz daiteke doktrina zientifikoak edo autoreen doktrinak duen garrantzia, zeharkako ezagutza iturri bezala. Zehatzago, doktrina hori aztertzeko gomendatzen da hurrengo urratsak ematea beti :
‎Uzuri, Xabier, Jon Kosme eta Pilarri, nire aldamenean egoteagatik beti
‎Gizakiak bizitzeko beti lan egin badu ere, ezin da lan zuzenbideaz hitz egin, antolamendu juridikoko adar independente gisa behinik behin, ekoizpen sistema kapitalista agertu arte. Jakina, une horretara arte, lana arautu zen, baina garai historiko bakoitzean indarrean zeuden bestelako erakunde juridiko batzuen mende, eta kontuan hartu gabe lana arautu behar dela justiziarako eta gizarte bakerako lanabes gisa.
‎Jurisprudentziak sortu zuen ezaugarri horrek, intuitu personae gisa ezaguna denak, berarekin dakartza ondore batzuk. Lehendabizi, langilea pertsona fisikoa izan behar da beti . Hortaz, lan zuzenbidearen aplikazio esparrutik bazter uzten dira pertsona juridikoek gauzatutako prestazioak.
‎Hartara, definizio horren arabera, taldeaz mintzatu ahal izateko bi osagai izan behar dira: a) taldea eratzen duten enpresen independentzia juridikoa, hala ondare esparruan (enpresa bakoitzak bere ondarearen titulartasunari eusten dio) nola antolaketa esparruan (euren organoen arabera egituratzen dira); eta b) baterako zuzendaritza ekonomikoa, intentsitate aldakorrekoa izan daitekeena, zentralizazio mailaren arabera, baina finantza erabakiak bere baitan hartuta beti (baterako enpresa politika), dela taldeko enpresa batek besteak kontrolatzen dituenean (talde bertikalak edo mendekotasunekoak), dela taldeko enpresen artean erabateko parekidetasuna dagoenean (talde horizontalak edo koordinaziokoak) (7 Z.O.).
‎Horiek beti izango dute izaera osagarria estatutu izaerako hitzarmenei dagokienez, halakoek arautu gabeko gai oso zehatz batean.
‎Printzipio hau aurrekoari lotzen zaio; izan ere, langileentzako lan baldintza mesedegarriagoak ezartzen dituen araua aplikatuko da beti . Hartara, arestian esandakoaren ildotik, beheragoko arauak goragokoaren edukia hobetzen duenean hark lehentasuna izango du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
beti 133 (0,88)
Beti 3 (0,02)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia