Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 883

2000
‎Munducovaztarguichic, burubajasota, esan leije, vizcaijac leez, ainbesteguizaalditan illundubagaric, lausotubagaric, tanaastau bagaricbeti eutsijaz, beti zietz, beti zintzoro, beti bardin, tabeti garbirogordedaveelaJangoicobacarraren,
‎Bigarrena, atxikimendua kontrol sistema da; hau da, unean uneko beharrekzehazten dituzten helburuak lortzeko portaera egokitzen duen mekanismoa da.Beraz, haurrak helduarekiko duen gertutasun beharra ez da beti berdina, barrukonahiz kanpoko faktore batzuen arabera moldatzen baita (haurraren beldurrak, haurrak antzemaniko segurtasun maila, potentzialki arriskutsuak diren egoerak, etab.). Haurrari momentuan duen gertutasuna nahikoa ez bazaio, gertutasunhandiagoa lortzeko helburua duten portaerak aktibatuko ditu, hots, atxikimendu portaerak.
‎Gerrak beti gertatu izan direla dirudi, edozein baldintza sozialetan; baina gerra motak ez dira beti berdinak izan. Herrien suntsiketako gerrak, etnozidioa, genozidioaeta txikizioa sortzen dituztenak?
‎Ez naiz kulturako jendearen jaietarajoateko zalea, baina harakoa hutsegin ezinezko konpromisoa izaten zen, gure herrikoelkarte batek, bertako kultur astean aldez edo moldez lagundu ohi genuen guztioieskerrak emanez, arkume jate batera gonbidatzen baikintuen urtero: aurrena pikatxatortilla eta tripotxak, ondoren arkume errea entsalada ugariarekin eta, menu beti berdina bukatzeko, mamia. Afari apala baina borondate onekoa, eta hiriburuan bizi nintzenez geroztik herrira itzultzeko izaten nuen aitzakia bakarrenetakoa; mahaikideetan, berriz, denetarik:
‎Formatuak ez dira izan behar postulatu normatibo eta zurrunen emaitza. Beti berdinak diren arau kristalizatuak egon ordez, irrati bidezko komunikazioan entzuleriaren eta irratibidearen arteko erlazioko mekanismo konplexuak daude. Harreman horiek interes, nahi, eta ahalbideetan oinarritzen dira, baita bilaketa/ eskaintza eta beharrak/ proposamenak bezalako ardatzetan.
‎Entzulearen interesaren eta giroko gorabeheren arabera, adialdia ez da beti berdina izaten, eta, beraz, ez dugu gogaldi berdina mezu guztien aurrean.
‎Bart gauekoa nekagarria izan zen: mundu guztiaren galderak( beti berdinak izan ohi direnak, gainera), legezko musu biak, Guinnessa edaten onena zarela erakutsi beharra, ea asko ligatu nuen txantxetan esaten zidatenei irribarre etsi batez erantzutea...
‎Bai Casheletik Corkerako bidean (zeinetan egun oso bat eta hiru auto erabili zituen), bai Corketik Killarneyrakoan (bost auto egun osoan zehar). Luze egiten zitzaizkion, beti berdina hartu ohi zutelako hizketagai eta, nola ez, Txema nazkatzen hasia zelako lehenengo eguneko bigarren autoan.
‎Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana: alegia, denborak bere bihotza duen bezala, neure bihotzak ere bere denbora duela, eta ez duela denbora batek bertzearekin zerikusirik, zeren denbora bat baitzen makinarena, monotonoa eta beti berdina, eta bertzea odolarena, zentzuei eta sentimenduei lotua, eta barrendik bizi gaituena. Eta lehenak bere sekeretua gal bazezakeen ere, bertzeak ez, nehoiz ere ez, zeren gizonaren bihotza beti izan ohi baita sekeretu bat, zeinak bere baitan bertze sekeretu bat gordetzen duen, bertze bat eta bertze bat.
‎Eta, nola iturrian garbi eta garden den ura lohitzen eta zikintzen den hainbat lur iraganez gero, eta edaten duguna, azkenean, lohia eta zikina egon daitekeen, hala, etorkiko hitza berdin kutsa daitekek eta berdin kutsatzen duk bitartekoen ahotik eta arartekoen lumatik iragan ondoren, eta desitxura daitekek, ondorez, eta desitxuratzen duk, finean. Naturalezaren liburuarekin, aldiz, ez duk halakorik gertatzen, zeren, etengabe aldatuz doan arren, bere baitan baitirau, eta zeren, aldi oro berritzen ari delarik ere, beti bat baita eta beti berdin. Eta hori hala duk eta hala izanen duk, oinarrian lege eta arau finko eta aldaezin batzuk daudelako, naturaleza eta naturalezaren mugimenduak gidatzen eta gobernatzen dituztenak, halako suertez, non goiti beheiti doan harria goiti beheiti erortzen baita eta ez beheiti goiti igaiten... eta erortzen duk beti ere lege jakin batzuen arabera... eta horregatik guztiagatik duk, hain zuzen ere, fidagarriagoa naturaleza...
‎Baina Pedro argia eta berezia zuan eta ez zegoan bertzeei beha, bere buruari baizik. Eta aitari bere asmoen berri emaiten zioan, pintorea izan nahi zuela eta pintorea izan nahi zuela, eta aitak beti berdin ihardesten zioan, letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako, ikusi bertzerik ez zegoan pintorearen ofizioak jendearen baitan zuen estimu eskasa. Baina Pedrok orduan erraiten zioan:
‎Eta nork iguriki zezakeen ezen Mundu Zaharrean deus berririk edirenen nuela, nola ediren bainuen, zeren, Piarres Oihartzabal kapitainak aitzinatu zidan bezala, arras aldaturik ediren bainuen geure ama, nik hain beti berdin eta hain beti bat ezagutu izan nuena?
‎Jendeak ez zekien kode sekretu bat ote zen, berba horiek mezuren bat ezkututatzen ote zuten edo, beste barik, norbait zorion  tzen ari zen, baina hala izanda ere, nor zoriontzen zuen, zergatik? Urtetan, X ek eskaini izan dituen hitzaldi edo elkarrizketetan, Zakariasi buruzko galdera ezinbestekoa izaten zen; baina X ek beti berdin erantzuten zuen: " Oraindik ezin dut ezer argitu".
‎Esperientziak, eskarmentua emateaz gain, asko laguntzen dizu horrelakoetan. Neurria hartzen diozu urari, ibiltzeari eta abarri, gorputzak beti berdin erantzuten ez badizu ere. Lehenengo gose greba hura negu erdian egin genuen, eta hotzaz askoz gehiago izorratzen zara; ez da jakiten, ea jateak eta ahuleziak edo hotzak izorratzen zaituen gehiago.
‎Gure aita CNTkoa zen, bidenabar esateko. Munduko gerra guztietan eta historian zehar beti berdin gertatzen da: gizonezkoak gerrara eta abenturara joaten dira; eta emakumeek, zahar edo gazte, egin behar izaten dute haurren kargu, etxearen eta erretagoardiaren arduradun.
‎Gaixoz leporaino beteta egoten zen Andazarrate, bakar bat gehiago sartzeko lekurik gabe. Baina ez ginen beti berdinak egoten. Jendea aise aldatzen zen han, batzuk hiltzen zirelako eta haien lekua betetzera beste batzuk ekartzen zituztelako.
2001
‎a) batzuetan motibazioa jarreretan baldintzatzen da eta besteetan alderantziz; b) jarrerak sar daitezke motibazioaren barruan edo aparte kontsidera daitezke; c) batzuetan, jarrerak etamotibazioa parekoak dira, positiboak edo negatiboak, baina besteetan ezdoaz batera, batzuk positiboak eta besteak negatiboak, edo alderantziz; etaabar. 4) 2Hen jabekuntza ez da beti berdin kontsideratzen; adibidez: a) batzuetan, prozesu modura ulertzen da gehiago; besteetan, ordea, portaera modura; b) 2Hen jabekuntzan aldagai ezberdinak bereiztu ohi dira: gaita sun motak (gramatikala, komunikatiboa, pragmatikoa, eta abar), trebezia motak (ulertu, hitz egin, irakurri eta idazteko), konstantziarekin etaikaskuntzarekin zerikusia duten bestelako portaerak, eta abar.... 5) Kontestualizazioaren modu ezberdinak:
‎Isomeria optikoak usainaren gainean izan ahal duen eraginaz gutxi dakigu, eta iritzi kontrajarriak agertzen dira bibliografian. Esate baterako, cc ionona zenbait aldiz aztertu da, baina lortutako iritziak ez dira beti berdinak izan. Ikertzaile talde batek dio(+) eta() isomeroen usainak diferenteak direla; beste batek, berriz, ez direla diferenteak, nahiz enantiomeroen usaina nahaste errazemikoaren usaina baino %10 baxuago izan.
‎" Fresko" gisa aurkezten dena ez zaie beti berdin aplikatzen produktu guztiei.
‎Baina egun batez, Ramuntxo portuan ibilki zela, kortsarioa ikusi zuen; beti berdina, baina apur bat zahartua, bere ontzia bezala. Itsas ertzean zegoen tente, eta haren begitarte maltzurrak erakusten zuen sator lanean ari zela.
‎–Bai –hasi da Patxi azkenean–, baina, komentatu zutenez, afalondoan Tolosako inauterietara jaitsi zirenean neskarekin purrustada eduki omen zian. Beti berdin zebiltzaan. Esan diat, tipoa samarra zuan, adarrak ere jarri omen zizkioan behin baino gehiagotan.
‎Irekitzean irribarrez ari zen Armendariz atzera. Beti berdin zegoen mutil hura. Ez zuela ezer serio hartzen zirudien.
‎Azkenean beti berdin, begiak zabaldu eta hormari begira ikusiko duzu zeure burua. Bizitza loezin luzea delako.
‎Gaur gauean! Beti berdin zabiltza!
Beti berdin esan zuen Jostun sorginak bere kolkorako, saldu orduko galtzen ditut denak. Dagoeneko ospea badet.
‎Jostunak agertu eta desagertu arren, oiha  la beti berdin. Jostunek behin eta berriz ebaki, josi, birjosi, urratu eta adabatu arren, oihalak aldaketarik ez.
2002
‎" Gura izango genduke liburu hori esaten eben izten dogun txartela lakoa izatea, gure bisitea adierazoten dogunean aina, gu ikustera datorrenari doaneango opari". Eta gehigarritxoa beti bardina izaten zan: " Hasi zaitez idatzi hori asmetan".
‎Egin dezagun, ordea, Sokrates, iarraiki zitzaion Parmenides, izakien eideak direlakoa ukhatzea; erran korapiloen arabera, izaki bakhoitzari idea berezi bat ezkeneraukola izendatzen. Orduan, gure gogoeten aria nora burutu iakinen ezkeneuke, idea iraunkor eta bethi berdina gauza bakhoitzari izendatu ezinik; erausia edo elhea bera ere deuseztua ta suntsiarazia genuke, baldintza hekietan ezineko bailizateke. Guzti hau errez hulertuko duzula derizkiot.
‎Iretargi aldakorrak, horrek bai, gauetan ditu bere jardun zorangak. Ez beti bardin, ostera, txandaka baino.
‎Par. Hunela bada, zaharrago ala gazteago dena bera baino zaharrago ala gazteago den baino zaharrago ala gazteago bilhakaturen ezta, adin aldeak bethi berdin iran dirautelakotz: bilhakatuak ditugu, eta bata zaharrago da, gazteago bertzea; baina zaharrago ez eta gazteago ere bilhakatuko eztira.
‎Paperetan erdal grafia Lequeitio agiri da. Orainarte beti bardin. Uriaren lehenengo izena hauxe berau ete zan?
‎3 Aldaketei dagokienez, ideia horrek galdera ugari aintzat hartzera behartzengaitu: Beti berdinak ote dira behartsuak. Beti berdin erantzuten ote zaie, edo batzuetan onartzen dira eta, besteetan, zigortzen edota ezkutatzen. Inoiz gutxitzen den jende multzoa ote da honako hau?
‎Beti berdinak ote dira behartsuak? Beti berdin erantzuten ote zaie, edo batzuetan onartzen dira eta, besteetan, zigortzen edota ezkutatzen. Inoiz gutxitzen den jende multzoa ote da honako hau. Nolakoak diraerrukia eta urkamendia, bateraezinak ala bateragarriak?
‎Nortasunak, gaur arte, norbanakoak eta taldeak egitura egonkor eta iraunkor jakin batekin identifikatzeari egin izan dio erreferentzia, norbanakoak eta komunitateak, ziurtasun erabatekoa? zutelarik beti berdinaren eskeman.
‎Bikoiztasuna baztertzen bada, ona/ txarra ere baztertu beharra dago. Denbora kualitatiboak gidatutako sorkuntza psikosoziala, mito berri baten mozorropean? beti berdinaren, itzulera baino ez da.
‎Pentsatzen dudanean josteta ezdeus, tentel, beti berdin hori dela euren lekuetan jarrarazten dituena inoiz asetu gabe, halako poztasun bat sentitzen dut hura sentitzen ez dudalako. Eta egun horietan, atsegin handiz eskaintzen diet letrei beste batzuek are zeregin alferrekoagoetan ematen duten aisialdia.
‎Ez da historia liburua, bizitza pribatuen kontakizuna baino, baina eredugarri izan da geroko biografilarientzat. Biografien egitura beti berdina da jarraitzaileek hartu duten elementu bat: etorkia, jaiotza, gaztaroa, bizitza publikoa, bizitza pribatua, ingurua, heriotza.
‎Kopen garaia zen, gaien hariak hartu eta utzi genbiltzan. Â Hartan," gizona baino hobeto gelditzen da emakumea, beti gertatzen da gauza bera, beti berdin" bota zidan berak. Baldekada ur hotz hotza jaurti dioten kateme batek bezala erreakzionatu nuen:
‎aurrerantzean deus izan ez dadin beti berdin.
2003
‎Ezinezkoa delako norberak sentitzen eta pentsatzen duena esatea. Oraingo albistegiak beti berdinak dira; halako politikoaren eta halako lehendakariaren hitzez osatuak. Prentsaurrekoek agintzen dute gai zerrenda, eta prentsaurrekoetan kazetaria alderdi bateko edo besteko bozeramailearen bozeramailea besterik ez da.
‎Beraz, nahiz eta orain guri iruditu koloreak beti berdin ikusi izan direla, orain ikusten ditugun bezala, hori ez omen da horrela izan. " Antzinako herriek beste erabilera bat ematen zioten koloreari.
‎Berrogei urte inguruko mutilzahar amerikanu ta euskalduna, sei urte ziran Fernando ta Inasinera etorri zala. Etzuan lanik egiten eta bere bizimodua azkeneko urteetan beti berdina izaten zan. Egunoro frontoira dirua jokatzera.
‎Baina erabiliago, argiago egiten jatan: zati batzuk (Mezearen egunerokoa) beti bardinak ziran eta, ganera, euskereak han ekarren aldamenean latinezko testua, berba ta esaldi ilunak argitzeko lagungarri ezin hobea guretzat. Lau urtetan goizero, egunean, euskeraz irakurtea, badakizu zer dan?
‎Babestu nahi dituen interes orokorrekiko jardunaren eraginkortasuna, neurri handi batean, administrazio autonomikoaren, haren erakunde autonomoen eta udalerrien arteko koordinazio, lankidetza eta lankidetza printzipioen ezarpen egokiaren araberakoa izango da. Elikagaien poliziatik estatalismora Udalaren eskumenen egoera ez da beti berdina izan. Udalaren araudi historikoak osasunarekin eta elikadurarekin lotutako eskumenak ematen zizkien udalei.
‎Pasatu dut Azpil, Bellavista, Antxoa, Errentegi eta Elizalde, egun on esan didate ikastolako neska mutikoek, berdin, beldurra ematen dit hitz honek, berdin, berdin eta beti berdin, zatiketak esplikatu (oso inportantea baita jakitea munduko ondasun guztietatik zer zati egokituko zaien, biharko egunean), ume bedeinkatuak, maite dut haien inozentzia eta maite ditut haien so garbiak... eta ez dakite, ez dakite haziz eta haziz joanen direla, erremediorik gabe, eta hil eginen direla egun batean, hau pentsatzen dudanean mila zatitan apurtzen zait bihotza, nola elkartu umea...
‎–Hori da, zu beti berdin. Zoaz zure andrakilaren ondora.
‎Gabonetan ez bada, ezin jan. Amak gabonetan sobran izandako turroi puskak atera izan ditu mahai gainera, eta aitaren erreakzioa beti berdina izan da: " Turroia?
‎Denak di da pasatu dira bere begien aurretik, gogoan zaitugu!, gogoan zaitugu!, gogoan zaitugu!...?. " Beti berdinak dituk. Amnistiakoak dituk aldiro aldatzen diren bakarrak", pentsatu du Joxek.
‎Ezdau gueure Erri Nobleetan inos oinagas luurric berotu ez Judeguc, ez Moroc, ez Sinistute barricoc, ez Burubagaco Elexadunec, ez Jaquitun Descuidotarrec[?], ta ezda juicijo oneco ascoren eichijan, Jangoico ascodunec bere. Munduco vaztar guichic, buruba jasota, esan leije, Vizcaijac leez, ainbeste guizaalditan illundu bagaric, lausotu bagaric, ta naastu bagaric beti eutsijaz, beti zietz, beti zintzoro, beti bardin, ta beti garbiro gorde daveela Jangoico bacarraren, ta Jesu Cristo gueure Jaunaren pede Santuba (Bartolome de Santa Teresa, Icasiquizunac; hemen 1807ko bertsiotik, in Altzibar, 1992: 289).
‎ADISKIDEA. — Zu beti berdin, Apolodoro, beti zeure buruaz eta besteez gaizki esaka ari zara, eta badirudi besterik gabe den denak, Sokrates salbu, tamalgarritzat jotzen dituzula zugandik hasita. Eta nondik jasoko ote zenuen ‘biguna’ ezizen hori ez dakit nik, solasaldietan beti horrelakoxea baitzara, zeure buruarekin eta besteekin haserretzen zara, Sokratesekin ezik.
‎Noiz ohituko zarete. Beti berdin. Bai, kontuz ibiliko naiz.
‎Baina nola egingo dute ezer, bada, ezgauza baldin badira. Diputazioa dela, Gobernua dela, Udala dela, hura Frantzia eta hau Espainia direla... beti berdin. Orain daudenek ez dute deus egingo eta gero etorriko direnek ere ez.
‎Karta irakurtzen aritu direnekoa profitatu du Damianek, beti berdina jateaz nazkatuta dagoela Luperi esateko. Euskal sukaldaritza oso ona baina oso motza dela aukeran.
‎–Tenple itzeleko gizona zen –esan zuen bisitariak hura ikustean– Orrialde bakarrean idatzia, seguru asko luzeago egiteko zerarik eman ez ziotelako, ezkerreko ertza hor ere lerro parea idazteko aprobetxatu du, letra beti berdin berdin mantenduz. Goiari eusten zion.
2004
‎Orduan, jendearen ustez, txirrindularitza ez zegoen krisian, momenturik onenean baizik. Orain, atzerritar bat ari da irabazten Tourra eta xoxoa iruditzen zaigu; beti berdin irabazten duela esaten dugu. Nola aldatzen diren gauzak segun eta zein ikuspegitik ikusten diren!
‎Gaur egungo antolamendu politiko, ekonomiko eta bankarioa txirotasuna eta esplotazio gordinena betikotzeko eta herrialde aberats eta pobreen arteko aldea gero eta gehiago handitzeko diseinatuta dagoela konturatzeko balio liguke maiatzaren lehenak. Egungo hazkunde kapitalistako paganoak beti berdinak dira: txiroak, langileak.
‎Anitz arpegi dituen denbora aurrera doa, beti berdin ta ezberdin. Denbora, aldia, garaia, astia, gunea, denboraldia...
‎Zu beti berdin, Nobita!
Beti berdin egiten didate, eta baloia neurea da.
‎Bai, eta beti berdinak falta dira.
Beti berdin!
‎Eta beti berdin.
‎Ai ene! Beti berdin berdin!
‎pertsonei egiten badie ere erreferentzia, hedaduraz zazpi probintzietako biztanle guztietara zabal daiteke (are arrazoi handiagoz non sarri ezinezkoa den iraganeko pertsonen hizkuntza zein zen jakitea, eta beraz zentzu gutxi luke irizpide linguistiko zurrun baten arabera mugatzeak ikergaia). Halaber, euskal lurraldetasun erreferentea zazpi probintziak badira ere, ez da ahaztu behar iraganean mugak ez zirela beti berdinak izan eta beraz malgutasunez ulertu behar direla. Gainera, Joseba Agirreazkuenagak (2000:
‎–Hago isilik, Eneko! Hirekin beti berdin: lan bat kendu, eta handiagoa jarri...!
‎Zenbat solasaldi izan ote genituen (Mari Sol bere emaztearen pazient" Txingurri bitxitzat jo izan dut beti Juan San Martin. Beti laguntzeko prest eta beti lanean" zia guztiarekin), beti berdinak baina, aldi berean, beti desberdinak.
2005
‎" Eta zer esan nahi duzu horrekin?" nik. " Beti egiten dituzu jokaldi ezberdinak eta beti berdin jokatzen duzula dirudi", esan zidan berak. Nik ez nuen ezer ezberdinik egiten, dena asmatua zegoen ni iristerako, baina banuen usaia partidatik partidara jokoa aldatzeko.
‎Oso agerikoa den zerbait gogorarazi digu lehenbizi: kostaldeko olatu guztien itxura ez da berdina, haien sorrera eragiten duen itsasertzeko hondoa ere beti berdina ez den neurrian. Mundakako ezker olatu ospetsua, esaterako," naturaren miraritzat" jo du Bustamantek.
‎Beraz inork jakitekotan zuk jakingo duzu: albisteak ez al dira beti berdinak. Kazetariek ez al dute gaitasun edo ausardia gutxi betiko gurpiletik alde egiteko?
‎Eta ni ez nengoen prest inor presionatzeko. Horregatik eta nekatuta eta aspertuta nengoelako beti berdina egiteaz, alde egitea erabaki nuen. Agian borrokan jarraitu izan banu... ez baitzen askatasunaren mugatze nabarmena izan, tontakeria izan zen.
‎Baina beste arrazoi batzuk ziren orain aho zabalik uzten zutenak: hilabete batzuk lehenago, izan ere, amonak hitz egiten zuen bakoitzean, aharrausika hasten zen Tomas, ia ezinbestean, hain iruditzen zitzaizkion haren iritziak beti berdinak eta hain beste mende batekoak, hain aspergarriak eta hain gogaikarriak; orain, aldiz, amonaren arrakastak eta telebista kritikako komentarista espezializatuen komentarioek uzten zuten aho zabal, hala nola. Haize berriak telebistan?,. Sumendi bat Iritzi Miritzin, edo. Altxor bat komunikabideetan?
‎Geologikoki oso gaztea da, ozeanoetako lurrazala ez da 200 Mu ra heltzen. Erakusten dituen egitura eta konposizioa oso homogeneoak dira, lurrazal ozeanikoaren ozeano gandorretako sorrera prozesua beti berdina dela iradokiz. Nahiz eta lurrazal kontinentala baino zabalera handiagoa bete, arazo teknikoak direla medio, guztiz ezezaguna izan zen II. Mundu Gerra bukatu zen arte.
‎B: Lurraren barneko sakonera konkretuan gertatzen den fluxuak lurrazaleko presioa beti berdin mantentzeko gaitasuna du (isostasia), eremu horri konpentsazio sakonera deritzo. Sakonera horren gainetik, materialezko zutabe bertikal bakoitzean pisuak berdina izan behar du area unitatearekiko.
‎Propietate nutritibo guztiak kontserbatzeko modurik egokiena lurrunetan prestatzea da, kirtenetan bilduta, hautsi ez daitezen. Udaberriko hilabeteak egokiak dira barazki honi ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta ez beti berdin jateko, baizik eta jatorrizko plateren horniketa egiteko, hala nola atun fresko marinatuarena edo estropezu ugarirekin nahasteko, hala nola arroza oilaskoarekin eta zainzuriekin, tagliatelleak urdaiazpikoarekin kremarekin eta gari zainekin edo txirlak gisatuekin. Zainzuri berdeak arrautza eta perretxikoekin edo baratxuri eta ganbekin egindako nahaskiak dira.
‎Adelak bazekien ezen, egun osoz lanean hastea erabaki nuenean, ikasteko aukerak eta beste esperientzia batzuk izateko bideak itxi nituela, neure burua bizimodu beti berdin batera kondenatzeko zorian nengoela. Horregatik, Bergarako Unibertsitate Irekian izena eman nuela, ez ordea ingeniaritzan, filologian baizik?
‎Hilabete batzuk aurrera egin, urte batzuk atzera... zer axola denbora zehatza, hau ez baita kronika historikoa, arimaren denborak beste data batzuk baititu, beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak, baina haien tarte berdintasunik eta norabide beti berdinik gabe.
‎2) Eta zergatik galdetu genien: " Ahotsak beti berdinak direlako", diote batzuek. Euskaraz gaizki egiten dela iruditzen zaien galdetuta, ezetz diote, berriz lehengo erantzunari heltzeko, ahotsak gehiegi errepikatzen direla.
‎Multzoenarteko hierarkia, egitura, ordena ia urtero da berdina, gainera. Baina ez kopuru oroko rrak eta ezta ere propo rtzioakdira beti berdin. Ustekabeko harrigarririk ez badago ere bada nabarmentzekoa aurten irakaskuntzako liburuek izan duten gorakada, zenbaki absolututan bezala propo rtzi onalki ere beraiena baita igoera handiena.
‎Humboldten kezka intelektual nagusia, azaldu berri dugun bezala, gizakiaren inguruan kokatzen da beti, baina egia da ere berak ez duela problematika hau beti berdin planteatzen. Aipatu beharrekoa da, zentzu honetan, 1800 urte inguruan bere pentsamenduak krisi esanguratsu bat jasaten duela eta, hemendik aurrera, hizkuntzaren perspektibatik aztertuko duela bere antropologia guztia.
‎Agatak pikua milikatu zuen berekiko. Beti berdin zen Louiserekin, Agatak erran, miretsi edo aipatuak gutxiesteko ohitura zeukalako. Hitz huts geratu zen neska.
‎Bi eta hiru bider kontatu behar izaten ditu. Beti berdin.
‎Banekien aitonari gustatzen zitzaiola. Beti berdin aurkitzen nituen hirurak. Aterantz begira, anis kopa erdi hustuak mahaian, eta bizkarra ondo babestuta.
2006
‎Aldaketa handirik ez da izaten, baina beti berdina ere ez. Ikusi behar da bakoitza nola iritsi den eta zer behar daukan.
‎Ikusi behar da bakoitza nola iritsi den eta zer behar daukan. Ezin da beti indar berdina egin muskulua ez delako beti berdin egoten. Eskua nola sartzen diozun, eskua zenbateraino sar zenezakeen, non egiten duzun mina, non ez, bakoitzaren gustuaren arabera ere badago.
‎Ez, ni Tourrean ibili naiz Armstrongekin, eta Paris Nizan eta Dauphine Liberen ere bai, baina bestela berak beti masajista berdina ibili izan du. Azkeneko urtetan beti berdinarekin ibili da, eta ez lasterketetan bakarrik, baita kontzentrazioetan ere, etxean ere bai askotan.
‎Egia da beraien konfiantzazko gizonak garela, ordu erdi batez edo ordu betez gurekin bakarrik egoten dira, eta izaten da beste leku askotan hitz egiteko aukerarik izaten ez denaz aritzeko aukera, baina hori harremana nolakoa den. Batzuekin harremana ona izaten da, beste batzuekin ez horrelako estua, eta gogoa ere ez da beti berdina izaten, batzuetan hizketan berak hasten dira, bestetan lo igoal hartzen dute. Beraz txirrindulari batzuen psikologoak izan gaitezke baina denena ez.
‎Bai, batik bat zuk ezagutzen duzun jendearekin, ezagutzen duzun muskuluarekin. Zu beti berdinarekin ari baldin bazara, iristen zara bakoitza ezagutzera, zeren eta bakoitzaren gorpuzkera, izaera bezala, mundu bat da. Denak ezberdinak gara.
‎Dagoeneko neurokirurgia robotikoa egina dago, eta uste dut momentua iritsiko dela edozein gauza egiteko makina bat aski izango zaiguna. Gainera makina bat ez da inoiz haserre egoten, ez du erretzen, ez du edaten, ez da disgustura egoten, eta beti berdin egiten du lan. Agian iritsiko gara Matrixera.
‎Artelanei dagokienez, ez zuen eskultura kuttunik. Obra gustukoena zein zuen galdetzen ziotenean, beti berdina erantzuten zuen: «Une honetan lantzen ari naizena».
‎Lotara joaten da, zurrungaka hasi, eta handik gutxira igel bihurtzen da, ametsen anparoan. Nolanahi ere, gauero gauero duen amets beti berdin horretan, Pelloren bi izaerak batzen dira, gizakiarena eta igelarena, eta igel bezala inoiz egingo ez lituzkeen gauzak egitera iristen da, gizalegeak halaxe agintzen duelako. Jakina, horrek arazoak sortzen dizkio igel bihurtutako Pello Telleriari!
‎Bi musika tresna desberdin eta bi estilo diferente. Eta haiekin gu, beti berdinak. Zail egiten da ahozko inprobisazioa eta musika uztartzen, bietako bat zinez inprobisazio delarik.
‎Hodeia dan gauetan zubirantz igaroten ikusi izan dot. Beti bardin, geriza espektral luze bat galdaren sutan arnasestuka. Tren hori ez da egundo geltokian lotzen, ez doa inor; baina, sarri askotan ikusi izan dot neure burua lokomotora horretan, makinistearen lekuan, artez, karran, hondamendirantz doala.
‎Zu beti bardin trenen kontu horregaz, bada, hor kanpoan honezkero ez da trenik.
‎Sintomak ez dira beti berdinak edo antzekoak, blefaritisa sorrarazi duen kausaren arabera aldatzen dira: gaitz hori alergikoa, infekziosoa, seborreikoa, narritadurazkoa edo mistoa izan daiteke.
‎Baina nik hauxe diot: hemen, Euskal Herrian ere, nobelarako, fikziorako aukera itzelak daude. Gure gizartean fikziorako substratu aparta daukagu, erabili beharrekoa zerbait ezberdinikeskainiko badugu Europako literaturen mapa errepikakor beti berdin honetan.
‎Logikoa dirudi ondorioztatzea hormonek arteria hipertentsioaren aurkako babesa dutela, baina estrogenoekin egindako saiakuntzek emaitza etsigarriak eman dituzte. Ikuspegi terapeutikoak, tratamendu farmakologikoak, beti berdina izan behar du bientzat. Ez dago ebidentziarik gizonek eta emakumeek hipertentsioaren aurkako terapiaz bestelako erantzuna ematen dugunik, salbu eta emakumeen pilula antikontzeptiboen eta agente hipotentsoreen arteko interakzioak.
‎Horietatik %25 supersentikorrak izango lirateke, eta konposatu horiek oso mingotstzat hartuko lituzkete. Proportzio hori ez litzateke beti berdina izango; jakina da arraza eta talde etniko desberdinen artean aldakortasun handia dagoela. Gero eta zantzu gehiago dago konposatu horiekiko sentikortasuna arazo genetikoa dela, segur aski TAS2R38 genearekin zerikusia duena.
‎el nómada que maltrata a la urbe, sin acabar del todo con ella, y la urbe, que debilita al nómada, sin absorberlo definitivamente" 486 Orain, ordea, nomadak eta hiritarrak bien artean egiten dutena, gehienez ere kultura bat da, bien arteko borrokarekin; Estatua (eta, beraz, historia) atzerritarrek egiten dute. Are, afrikarrek egiten duten kultura hori beti berdina da hogeita sei mendetan; alegia, natura da. Azken finean, kulturarik ere ez dute egiten hortaz487 Eta orain ulertzen da, natura hutsa baldin badira, Newton-ena bezalakoxe lege bat egokia izatea, izpirituarentzat ez bezala, jende –historibako– horrentzat.
‎Adin batera etorri denetik, Agerrek sari guti baimentzen dio bere buruari. Sari guti, aparte utzita Jainkoari zerbitzu egiteak ematen duen plazer ukaezin baina aldi berean beti berdina. Arnoa –arnoa tentuz, inoiz ez gehiegikeriaz– sari horietariko bat da.
‎Ezin nuen eraman aitaren porrota beste deus erakusten ez zuen txakalen erretolika beti berdin hura. " Gerrek sortzen dituzte nazioak!", apuntatu nuen behin Elsbethek oparitu zidan egunerokoan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
beti 876 (5,77)
bethi 7 (0,05)
Lehen forma
beti 711 (4,68)
Beti 164 (1,08)
bethi 7 (0,05)
BETI 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
beti berdin egin 25 (0,16)
beti berdin gertatu 16 (0,11)
beti berdin bat 15 (0,10)
beti berdin ibili 15 (0,10)
beti berdin egon 14 (0,09)
beti berdin esan 12 (0,08)
beti berdin kartsu 11 (0,07)
beti berdin berdin 10 (0,07)
beti berdin jokatu 10 (0,07)
beti berdin atxiki 9 (0,06)
beti berdin erantzun 9 (0,06)
beti berdin ari 7 (0,05)
beti berdin atera 5 (0,03)
beti berdin erne 5 (0,03)
beti berdin ikusi 5 (0,03)
beti berdin segitu 5 (0,03)
beti berdin ageri 4 (0,03)
beti berdin asto 4 (0,03)
beti berdin eman 4 (0,03)
beti berdin hori 4 (0,03)
beti berdin hura 4 (0,03)
beti berdin kartsuki 4 (0,03)
beti berdin tematsu 4 (0,03)
beti berdin amaitu 3 (0,02)
beti berdin bukatu 3 (0,02)
beti berdin entzun 3 (0,02)
beti berdin errepikatu 3 (0,02)
beti berdin ez 3 (0,02)
beti berdin jantzi 3 (0,02)
beti berdin kontatu 3 (0,02)
beti berdin ukan 3 (0,02)
beti berdin alegera 2 (0,01)
beti berdin antzeko 2 (0,01)
beti berdin aplikatu 2 (0,01)
beti berdin baina 2 (0,01)
beti berdin banatu 2 (0,01)
beti berdin bera 2 (0,01)
beti berdin bizi 2 (0,01)
beti berdin direlako 2 (0,01)
beti berdin eder 2 (0,01)
beti berdin fleitean izan 2 (0,01)
beti berdin galdetu 2 (0,01)
beti berdin hartu 2 (0,01)
beti berdin hasi 2 (0,01)
beti berdin horiek 2 (0,01)
beti berdin idatzi 2 (0,01)
beti berdin ihardetsi 2 (0,01)
beti berdin ilun 2 (0,01)
beti berdin irabazi 2 (0,01)
beti berdin iruditu 2 (0,01)
beti berdin izendatu 2 (0,01)
beti berdin jan 2 (0,01)
beti berdin jarraitu 2 (0,01)
beti berdin joan 2 (0,01)
beti berdin kementsu 2 (0,01)
beti berdin mantendu 2 (0,01)
beti berdin mundu 2 (0,01)
beti berdin nahasi 2 (0,01)
beti berdin pentsatu 2 (0,01)
beti berdin suhar 2 (0,01)
beti berdin uzkur 2 (0,01)
beti berdin abestu 1 (0,01)
beti berdin adi 1 (0,01)
beti berdin ados 1 (0,01)
beti berdin agertu 1 (0,01)
beti berdin agitu 1 (0,01)
beti berdin agurtu 1 (0,01)
beti berdin ahul 1 (0,01)
beti berdin airos 1 (0,01)
beti berdin amaigabe 1 (0,01)
beti berdin Antton 1 (0,01)
beti berdin arrakastatsu 1 (0,01)
beti berdin aspertu 1 (0,01)
beti berdin atzeman 1 (0,01)
beti berdin aurkitu 1 (0,01)
beti berdin ausart 1 (0,01)
beti berdin azkar 1 (0,01)
beti berdin balio 1 (0,01)
beti berdin balios 1 (0,01)
beti berdin bazter 1 (0,01)
beti berdin berde 1 (0,01)
beti berdin bereizi 1 (0,01)
beti berdin bero 1 (0,01)
beti berdin besterik 1 (0,01)
beti berdin IZ 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia