|
«Entzun, Maxim Maximitx, erantzun zidan?, zorigaiztoko izaera dut: ez dakit heziketaren ondorioa den ala jainkoak horrela sortu ninduen; bakarrik dakit
|
besteei
zoritxarra ekarriagatik ni haiek bezain zoritxarrekoa naizela; jakina, hori kontsolamendu hutsala da haientzat, baina horrela da. Gazte gaztetatik, gurasoen itzaletik alde egin nuen unetik bertatik, neurrigabeki gozatzen hasi nintzen diruz lor daitezkeen plazer guztiez, eta, jakina, plazer horiek nazka nazka eginda utzi ninduten.
|
|
Bi hilabete eta erdi lehenagoko egun hura zuen gogoan senarrak, Bilbao doktoreak tratamenduaren berri emateko lehenengoz hartu zituen goiz hura. Gizon etsitua iruditu zitzaion orduan,
|
besteren
zoritxarrak sortzen zion ondoeza ezkutatu ezinik bizi zen gizona. Orain, tratuak zer edo zer gozatua baitzuen irudi hura, ezpainetan onginahi irribarrea erakusten zuela ageri zitzaien.
|
|
Erradioterapia sailera lehenengoz joan zirenean, maskara egiten hasi aurretik, Bilbao doktoreak hartu zituen, tratamenduaren berri azaltzeko. Gizon etsitua ematen zuen,
|
besteren
zoritxar beti berdin eta beti berrituak sortzen zion ondoezaren aurrean sor agertzen ez zekien gizona. Hala ere, Ibáñez doktoreak baino hobeto ahoskatzen zuen hitz egitean, eta argi hitz egiten zuen.
|
|
Oso berezkoa da gugan haztea denetan guretarrek irabazteko desioa, eta Raimundo Silvari, kide den nazioaren gorputzean mairuen odol gehiago dagoela ario lusitaniarrena baino susmaturik ere, gustatuko zitzaiokeen On Jõao Peculiarren dialektika txalotzea, historian izenik utzi ez zuen fedegabe baten mintzaldi eredugarriaren aurrean intelektualki apaldu beharrean. ...dulekuan, han dagoen gurutzearen gainean, eta hauxe esaten du, Onez mintzatu gatzaizkizue, zuek onez entzungo zenutelako ustean, baina txarrez entzun badiguzue, garaia da gu ere txarrez mintzatzeko, jakizue beraz zer nolako erdeinua sentitzen dugun etorriko zaizkigun gaitzen eta gertaeren zain egoteko zuen ohitura horren aurrean, argi frogaturik dagoenean norberaren ausardiaren konfiantzan ez, eta
|
besteren
zoritxarrean oinarritzen den esperantza makala eta hauskorra dela, aldez aurretik garaituak izango zaretela etsi bazenute bezala da, eta ezezagunaz zein etorkizunaz mintzatu zaretenez, ikas ezazue ezen, zenbat eta gehiagotan izan ekimen baten emaitza gure aurkakoa, orduan eta gehiagotan saiatu behar dugula emaitza gure aldekoa izan dadin, eta orain arte zuen aurka egin ditugun saio guztiak alferr... Despedidarako hitz iraingarri hauek esanez, Portoko apezpikuak bere zaldiaren uhalak beste aldera zuzendu zituen, nahiz eta hierarkiaren arabera ez zegokion horrelako erabakirik hartzea, bere izpiritu haserrearen bultzada batek mugitu baitzuen, eta talde guztiak atzetik jarraitu zion, orduan ustekabean mairuaren ahotsa altxatu zen, apaiza bere onetatik atera zuen etsipen ozar horren izpirik gabe, orain ozar eta harro hitz egiten zuen, honako hau esan zuen, Errakuntza arriskutsua da zuena, baldin eta gure eramana herabetasunarekin eta hiltzeko beldurrarekin nahasten baduzue, kontura zaitezte zuen aitek eta aitonek ez zutela horrelako errakuntzarik egin, horiek behin eta mila gehiagotan garaitu genituen, armen indarrez, Espainia guztian zehar, zapaltzen ari zareten lur horren azpian dautza gure larderiari kontra egiten ahal zutela uste izan zuten zenbaitzuk, ez ezazue uste, beraz, zuen galerak bukatu direnik, harresi hauen aurka hautsiko dira zuen hezurrak, hemen moztuko ditugu zuen esku irrikatsuak, zoazte, eta hiltzeko prestatu, gu, honezkero badakizue, beti gaude hiltzeko prest.
|