Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 48

2003
‎Eta gaurko omenaldi hau atsegina bada zuretzat eta zure adiskide guztiontzat, ez ete dau honek, betegarri lez, beste zerbait eskatzen. Hainbeste bidar eskatu izan danez, zure olerki guztiak batu eta argitaratuak izan daitezela lehenbailehen?
2004
‎497 Luis Nuñez: . Zuei (euskaldun zaharrei) beste zerbait eskatuko nizueke, ni euskaldun berria naizelarik. Oso erraz esaten duzue, euskaldun ez direnei buruz:
2005
‎2001ean utzitako botoak kendu egin dizkiote oraingoan, eta bere ohiko mailan gelditu da, 450.000 botoen bueltan. Ibarretxek egin duena izan daiteke balekoa gehienentzat, ordea orain beste zerbait eskatzen zaio. Liderra da primus inter pares baina erregetza galdu du, eta umil du aurrerantzean, hauteskunde gauean baino umilago.
2006
‎Benetan, ez zen horrelakorik espero. Mehatxua izango zela uste genuen, beste zerbait eskatuko zutela trukean. Gizartean zegoen tentsioa kontuan hartuta ere, amaiera hark ezustekoan hartu ginduen.
2007
‎Ezta putetxe bat ere! Ez, neska, ez, diruarekin zerikusirik ez duen beste zerbait eskatuko digu ziurrenik.
‎Gehienak herrian ondo girotu direla esango nuke, nahiz eta baden etxea lotarako bakarrik erabiltzen duenik ere. Naturatik gertu bizitzearen ideiak bultzatuta etortzen dira, baina ez dira konturatzen horrek beste zerbait eskatzen duela. Haurrak badituzu, herrian girotzen saiatu behar duzu eta Asteasura etorri diren gehienek hori egin dutela esango nuke.
2008
‎Consuelo jostunak egingo du lan hori eta honek erabilitako denbora Rosak beste zerbitzu batekin" ordaindu" du. Jostunak, berriz, egindako lanaren ordainetan beharrezkoa duenean beste zerbait eskatuko du, Rosak emandako txekean zehaztutako ordu kopurua baitu berreskuratzeko. Horrela denboraren bankuetako leloa beteko dute:
‎Erabaki guztiek ez dute balio bera, jakina, ondorio berak ere ez dituztelako, baina egoera honi aurre nola egin eztabaida soseguz eman dadin, erabaki pertsonalei buruzko hika mikak albo batera uztea da nire ustez lehen urratsa. Zaila izan arren edo urdailak beste zerbait eskatu arren.
‎Gure bigarren hizkuntza ez da ingelesa, hemengo bigarren hizkuntza euskara batua da. Gela barruan gaiak lantzeko euskara batua darabilte, baina ikasle batek besteari zerbait eskatu behar dionean, ondarrutarrez eskatuko dio. Mintzamenean, Barriola Deklamazio Lehiaketa prestatzen dugunean esate baterako, saiatzen gara bizkaitar literarioko testuak aukeratzen, baina ondarrutarra ez dugu lantzen eta bizkaiera ere gutxi, baina ez dut inolako dudarik hitz egiteko orduan ondarrutarrez moldatzen direla ondoen, horretan dituztela baliabide aberatsenak.
‎Metalak distiratsuegiak agian, talde lanean bikain baina solo ataletan zalantzatsu. Haria egonkorra izan zen, baina beste zerbait eska geniezaieke, instrumentua jotzeaz aparte, sentiberatasuna edo esaldikapenaren nondik norakoak ezkutuan utzi baitzituzten. Dvoraken Otello oberturan maitasunaren suntsitzea deskribatzen da, jeloskortasunak eragindako hondoratzea.
‎...tan eta arrautzetan pasatutako legatz frijitua, jan erraza da eta Tomasek hortzeria hondatu zidanetik ahoan erraz mamurtzen diren jakiak gustatzen zaizkit niri, baina Tomasek esan zidan, hemen nola eskatuko duzu ba arraina, kostatik hain urruti?, baina helburua ez baitzen ondo afaltzea, eta are gutxiago Tomasi ezertan eta ezta ezergatik ere kontra egitea, ba nik esan nion baietz, arrazoi zuela eta beste zerbait eskatuko nuela, eta etxekoandrea nota hartzera etorri zenean, nik esan nion, neuk ere txuleta jango dut senarrarekin batera, horixe esan nion irribarre eginez, eta etxekoandreak nota hartu zuen, eta on egin! esan zigun, ez genuen arazotxorik izan afari guztian ere, alderantziz, alboko mahai batean gizon gorbatadun batzuk zeuden, eta orain bat eta gero bestea, beti neukan baten bat niri begira, eta pentsatzen dut beste mahaietakoek ere begiratuko zigutela afarian zehar, horixe izaten da normalena jatetxeetan, denek dutela denen berri, niri hala iruditzen zait behintzat, paretari bizkarra emanda jartzea gustatzen zait jendearen nondik norakoak ikusteko, baina egun hartako nire helburua ez zen jendearen kuxkuxean ibiltzea, justu kontrakoa gertatzea nahi nuen nik, helburu bakarra nuen-eta, eta hori zen ez ematea bikote aspergarri baten itxurarik, demostratzea asko hitz egiten genuela eta asko genuela esateko elkarri, horregatik berorrek ere aise ulertuko du Tomasen eta bion arteko solasaldiko hariari tira eta tira egitea izan nuela afari garaiko buruhausterik handiena, hartaz eta honetaz jardun genuen denbora osoan, alboko mahaikoetakoek eraman oneko bikotea ginela pentsatu behar baitzuten, eta maitaleak ginela pentsatzen bazuten, hainbat hobe, eta Tomas gero eta aharrausi gehiago egiten hasi zenean goizean goiz ehizan ibili zelako, nik zerbait berria asmatzen nuen ahoa zabaltzen hasten zen aldiko, ogia pasatzeko esaten nion, edo eskua eskuaren gainean jartzen nion, burutik pasatu zitzaidan Apezarengatik galdetzea ere, baina zertarako erbia tentatu?, kontua da egoera neure ildora erakarri nuela denbora osoan, eta, egia esan, uste baino hobeto atera zitzaidan ahalegina, Tomasek oso adeitsu jokatu baitzuen denbora osoan, adeitsu eta apal, hiltegira doan bildots baten antzera, eta esan zidanean beste koñak bat hartu nahi zuela, nik ez nion ezer esan, nola ba?, huraxe izango zuen azkena...
2009
‎Hala ere, uste dut nire kasuan ez dela egoera pertsonalaren araberakoa, baizik eta musika estiloarena. Punkean ez bezala, orain beste zerbait eskatzen zidan gorputzak; eta nahiko natural irten zait.
‎Dieta makrobiotikoa zorrotz betetzen zuenean, berriz, tea baino ez zuen edaten. . Aurreneko proban ohartu nintzen gorputzak beste zerbait eskatzen zuela. Horregatik egin nituen aldaketa txiki horiek bigarren saiorako.
‎Akustika Tour hau ez da txosnetarako eta antzekoetarako modukoa. Beste zerbait eskatzen duelakoan nago.
2010
‎Beraz, hartu, aulkitik zutitu eta hozkailura joan zaitezke, txokolate pixka bat ongi etor dakizuke eta? baina txokolate horrek beste zerbait eskatzen du... Ogi zati bat, agian...
2011
‎Jantokian, gainera, ez dago aukeratzerik, eta haurrek ezin dute beste zerbait eskatu mahaira atera dietena gustatzen ez zaielako edo jan nahi ez dutelako; denbora tarte bat uzten zaie menuan egokitu den platera jan dezaten (eurek bakarrik edo norbaitek lagunduta).
‎Bazitunan hamabost urte ikastolan ari hintzela, eta eguneroko beharrak ematen ez zinan pizgarriaren bila sartu hintzen, noski, zer hartan. Beste zerbait eskatzen zinan barruak, orain ez bezala eskatu ere, eta udako brigada batean eman huen izena. Ezagutu huen jende jatorra, egia dun, baina baita, beren mailara iritsi ezean goitik behera destainaz begiratu ohi dinaten kooperante harroen kasta ere, esperientzia errepikatzeko batere gogo barik laga hindutenak.
‎Venezuelatik itzuli berri da, nahikoa diru eta baserrian geratzeko asmoarekin. Ohi baino lehen erretreta hartuta, ez du azken hatsera heldu nahi gogaitasun, oroimin eta zigarreten kausa hutsez; une honetan, beste zerbait eskatzen dio bizitzari: oroipenak argitzea eta etorkizun moduko bat landatzea, baserriaren aitzakiarekin.
2012
‎Egia da duela urte batzuk esan nuela nekatua nengoela eta ilusioa galdu nuela, baina ilusio gabe lan egitea gaitza da. Bestetik, duela gutxi haurrentzat prestatu dugu Idazlea zeu zara emanaldia, eskoletan haur gutxiren aurrean egiteko, merke, eta konturatu gara beste zerbait eskatzen dela: zerbait masiboa, eta ez halabeharrez eskoletan pentsamendu kritikoa jorratzen duena… horrek ere bultzatzen nau, malaostia hori edukitzeak, proiektuak beste era batean egiteko gogo horrek.
‎Esaldiak duen zentzu bikoa kontuan hartuta, pentsa daiteke, barkamena, gertatu berri denaz baino beste zerbaitegatik eskatzen diola.
2013
‎Normalki zonalde ez hain euskaldunetan beste funtzio bat izan dezake bertsolaritzak. Agian jendeak beste zerbait eskatzen dio bertsolariari: saioa jolastiagoa izaten da, dialektikan oinarrituagoa, edukian oinarrituagoa, formari ez zaio hainbesteko balioa ematen... baina jendea hezi ere egiten da.
2014
‎Urte asko neraman administrazioan lan egiten eta salto bat ematea egoki ikusten nuen. Buruak beste zerbait eskatzen zidan. Denboralditxo batez kanpora ateratzeko gogoa ere banuen.
‎Orroaz ari dira bolantak gero eta gehiago lauetan erdizka entzutean. Beti iruditu zait beste zerbait eskatzen diotela eta bon laborategi edo xantier hau irekirik, uzten dut esperantxa atxikiz musikari batek irakurriko nauela.
‎Festa bat? Tira Ezin duzu beste zerbait eskatu?
2015
‎Bai, baina badakizu hitz eginda ere hura ez dela bukatzen, beti beste zerbait eskatzen dizute, hori oso garbi nuen. Bi talde aritu ziren ni torturatzen, lehenengoarekin egin nezakeen" antzerki" pixka bat, eutsi ahal nion pixka bat gehiago; bigarrenarekin ezinezkoa zen.
‎Irriño berarekin itzuli zitzaion kafearekin eta, segundo batzuetan, Zuazo begira geratu zitzaion, zerbaiten esperoan. Tabernaria ere berari begira, bezeroak beste zerbait eskatuko ziolakoan edo zer edo zer esatera zihoakiolakoan, bekainak jasoz eta irriñoa eszeptiko bilakatuta mostradoreko beste muturrera joan zen arte. Barregarri geratu izanaren sentsazioarekin joan zen Zuazo libre zegoen mahai batera kikara esku batean eta makila bestean.
2016
‎Mundua aldatua zen. Pariseko kultura munduak beste zerbait eskatzen zuen. Sortzaileak gerlatik itzultzen ziren.
‎Egitasmo horrek planteatzen dituen dilemak, aldiz, orotarikoak dira. Arte egikera batzuen barnean ikerkuntza gisa ulertzea eta defendatzea ezinezkoa izango balitz, zein zentzu izan dezake, orduan, artista zenbait jarduera «akademiko» batean parte hartzera deitzeak, lehen pertsonako testigantzaz gaindi beste zerbait eskatzen baldin bazaie. Hemen tupust egingo genuke, aurrez aurre, jakintza transmisio ororen barne izaera afektiboarekin ere (Jan Verwoert, 2011) eta ikerketa artistikoaren protagonistak asaldatzen dituzten beste ezjakintasunekin; batik bat «proiektu»aren eta «flexibilitate»aren ideialak aldarrikatzen diren honetan (Sadr Haghighian, 2011).
‎Partidaren irakurketan ez zuten asmatu, eta hor egon zen Lugotik esku hutsik irteteko gakoa. Nafarrek azken bi partidetan bezala jokatuta irabazi nahi zuten, baina igandeko neurketak beste zerbait eskatzen zuen: baloi gutxiago, eta gihar gehiago.
‎Baina ez gaitezen gaizto jarri, ez zen ordukoan garaituen gaineko inolako mendeku nahirik, aspaldiko kontuak dira matxinadakoak. Publikoa, garaiak ere beste zerbait eskatzen zuelako, ez zen Bergaran bezain aukeratua. Tartean bada antzokietan emandako edozein euskal izpi begiko hezurra baino nahiago duenik:
2017
‎Gazteen pasioa eta beteranoen esperientzia eta pazientzia oso uztartze ona dira, oso lagungarriak. Interesgarria da halako moldaketa egotea taldeetan.Gazteei laguntzeaz gainera, beste zerbait eskatu dizute Santurtzin. Ezer ez zehazki. Aurrerantzean ere ni izan naizena izan nahiko nuke, betiere zerbait edo norbait izan naizen neurrian [barrezka]. Denboraldi honetan oso estropada gutxitan egin duzu arraun, eta baduzu arantza ateratzeko aparteko grinarik. Badut gogoa, bai, arantza ateratzeko.
‎Nire gaixotasunak okerrera egingo du eta badakit gero eta gauza gehiagotarako dudala laguntza, aldiz, nire kaxa egin ditzakedan gauzak egiten jarraitu nahi dut gorputzak uzten didan bitartean. Eta beste zerbait eskatu nahi dizut. Noizean behin bakarrik egoteko aukera izan nahi dut, intimitatea ere behar baitut, Violeta.
‎Emakumearekin liluratuta atera nintzen kafetegitik. Fakultatera joan eta ikasleen proiektu horiek ikusiko nituela agindu nion eta eleberriren batean sartuko nuela ere bai, eta beste zerbait eskatu izan balit ere baietza aise emango niola uste dut. Pare bat ordu eman genituen elkarrekin, bi ordu eman nituen beraz emakume horri begira, baina etxera bidean ohartu nintzen arazoak nituela bere irudiarekin gogoratzeko eta hala gertatuko zitzaidala gogoratzen saiatuko nintzen bakoitzean eta ez aldiko asko aldatuko zelako, xehetasun urri batzuk, soineko bat izango zen edo lurrin bat edo oinetakoen altura edo ezpainen kolorea, baina edonola ere gogoratzen saiatuko nintzen bakoitzeko xehatu egingo zitzaidala haren irudia eta ezabatu.
‎– Baina orain beste zerbait eskatu nahi dizut. Eraman nazazu Euskal Herriko leku ez oso ezagun batera.
2018
‎Kazetariari beste zerbait eskatzen zaio. Informazioa, diote.
‎Hori jakin ezean, nekez asmatuko dugu xede egingarririk, nekez jakingo dugu nola materializatu askapen hipotesirik eta nola insistitu inguruabar aldakorretan. Alde horretatik, Marxek beste zerbait eskatzen dio praxiari: ulermen kritiko teorikoa herriari zuzendu behar zaio, herriak gauzatu behar ditu kritikaren ideiak (Bernstein 1979:
‎Hortxe amaitu zitekeen guztia. Erretiro duin bat izan zitekeen Lebeitiren epilogoa, baina gorputzak beste zerbait eskatzen zion. “60 urtetik gorako beste batzuk hor badabiltza, ni zergatik ez? ”, konbentzitu zuen bere burua.
2019
‎Zigarro bat erre nahi nuen, baina ez zitzaidan bakarra ere gelditzen. Ezin nuen aire garbi hura arnastu, neure birikek beste zerbait eskatzen zidaten. Itxarongela barrura leihotik begiratu eta gurasoak ez zeudela bertan ikusi nuen.
‎‘Bilgor koipezto’ kaporalak," kaporal jauna esadazu eta zure oinetara", aitajaun Pantxok lotua zionean (laugarren biderrez) brageta, txistuz eta zetazko zapiz distiraraziak (horrelaxe agindu baitzuen) botak, beirazko edontzian ardoa zerbitzatua, beste zerbait eskatu zuen: " Ezkon ohera igo nazak".
‎Bere burua engainatzeko modu kaxkar bat dela. Izan ere, bere baitan dinbuluka dabilkion ardailak beste zerbait eskatzen dio. Ehunka hanketako har mutur zorrotz batek hesteak zulatu eta marruskatuko balizkio bezala sentitzen baita.
‎Bai, Atte hil aurretik lanean Tomas gisa jaio zen pertsonaia, baina gerora lanean jarraitu nuenean beste zerbait eskatzen hasi zen. Pertsonaia kanpotik ikusita ebidentea zen oso maskulinoa zela, baina alde femeninoa ere bilatu nahi nion, eta erabateko transformazioa eman zen obraren bukaera aldera.
Beste zerbait eskatzera etorri behar zenuketen.
2020
‎Mukizapi bat? Beste zerbait eskatu, baina mukizapi bat ez, faborez. Ligatzen entrenamendu gutxi izan duzu azkenaldian, baina ez dadila nabaritu.
2022
‎Zorionak hutsik ba diogu, ez dugu zehazten zeren zorionak diren. Beste zerbait eskatzen du lagun, baina lagunduta joanez gero, hitz bete betea da zorionak: gabon zorionak, eguberri zorionak...
‎Lortu ditut garaipen batzuk, baina ihes egin didate beste askok. Taldeak beste zerbait eskatzen dit orain, eta eroso nago. Erromandian irabaztea sekulakoa zatekeen, irabazteko aukera gutxiago izango dudalako aurten, eta nire lehen garaipena izango zelako gorenean eta talde berriarekin.
‎Zinez zaila da, beraz, aurretiazko printzipioei irmo eustea inguruak beste zerbait eskatzen dizunean. Amatzeak, hortaz, pentsamoldearen biguntzea dakar nahitaez.
2023
‎Eta bizilagun bat joango zaio teilatua konpontzeko eskaintzarekin. Eskaintza horren barnean, beste zerbait eskatzen dio, ordea, bizilagunak Nati. Horrela hasiko da bien arteko harremana.
Beste zerbait eskatuko dut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia