2009
|
|
Baina bigarren arrazoi bat ere bazuen, hagitzez ere garrantzitsuagoa, etxearen eta etxekoen funtzionamenduari begira, Reginak eta berak, baita, haiekin batera, Ernestinak ere, erabakia baitzuten etxeak ohi bezala eutsi behar ziola bere egunerokotasunari, ezer gertatu ez balitz bezala, itsasikararen ondotik:
|
beste
sei seme alaba zituzten, eguzkia baino ederragoak, eta ez zuten bidezkotzat jotzen sei eguzki haiek ilargi beltz baten inguruan orbitan jartzea; hartarako, baina, ilargi beltza ezkutatu behar zuten, ongi ezkutatu ere, bai irudiaren eta bai hitzaren ikuspegitik ere: irudiaren planoan, balizko ikusleen begi bistatik desagerraraziz, hargatik isolatu baitzen, baitzuten?
|
|
–Beldur naiz haurra betiko biziko ez ote den, bihar bertan hiltzen bada ere??; izan ere, bere gorputzaren lotsa izan zen azken aldi hartan, eta iritsi zen unea, iritsi zen aldia, iraganaz ahazteko eta iraganeko lotsa lurperatu izanaz lotsa ez izateko? bizirik zituèn
|
beste
sei seme alaben etorkizunak behartzen eta obligatzen zuen hartara, gainera. Aita. Nazario?
|
|
Baina bigarren arrazoi bat ere bazuen, hagitzez ere garrantzitsuagoa, etxearen eta etxekoen funtzionamenduari begira, Reginak eta berak, baita, haiekin batera, Ernestinak ere, erabakia baitzuten etxeak ohi bezala eutsi behar ziola bere egunerokotasunari, ezer gertatu ez balitz bezala, itsasikararen ondotik:
|
beste
sei seme alaba zituzten, eguzkia baino ederragoak, eta ez zuten bidezkotzat jotzen sei eguzki haiek ilargi beltz baten inguruan orbitan jartzea; hartarako, baina, ilargi beltza ezkutatu behar zuten, ongi ezkutatu ere, bai irudiaren eta bai hitzaren ikuspegitik ere: irudiaren planoan, balizko ikusleen begi bistatik desagerraraziz, hargatik isolatu baitzen –baitzuten– Ernestinarekin gela hartan, don Zoilo medikuaren diagnostiko preziaezin bezain interesatuaz baliaturik, haurrak gaixotasun sendaezin bat baitzuen, itxura batean, hain zen neurrigabea haren hipersentiberatasuna, fotofobia eta akustifobia ikaragarriak eragiten zizkiona, baita haurra baldintza berezietan mantentzera behartzen ere... ilunpean edo erdi ilunpean alde batetik, eta isiltasunean bestetik, etxekoen berbarotik eta zarata guztietatik urrun; hitzaren planoan, hitza bera bahituz eta isilduz, problemari irtenbidea emateko modurik onena problemarik aipatu ere ez egitea balitz bezala.
|
|
Amak ere –Reginak– egiteko haiek guztiak muga bat bezala hartu zituen –berak bakarrik zekien zenbat sufritu zuen afera harekin! –, bere bizitza birkonpontzeko eta bere egunerokotasunari aire berri bat emateko garaiz baitzebilen, ausaz, senarrak inoiz esan eta Reginari buruan iltzatuta geratu zitzaiòn esaldiaren gainetik: " Beldur naiz haurra betiko biziko ez ote den, bihar bertan hiltzen bada ere..."; izan ere, bere gorputzaren lotsa izan zen azken aldi hartan, eta iritsi zen unea, iritsi zen aldia, iraganaz ahazteko eta iraganeko lotsa lurperatu izanaz lotsa ez izateko... bizirik zituèn
|
beste
sei seme alaben etorkizunak behartzen eta obligatzen zuen hartara, gainera. Aita –Nazario– ziur zegoen, exekutibo on bat bezala, hartutako erabakiez; horregatik, egiteko haiek bukatu zituenean, halako lasaitu bat hartu zuen, begitartean ere argi eta garbi igarri zitzaiona; nork zekien, gainera, haurra aingeru bihurtu ez ote zen, ororen buruan, aingeruak hitzezkoa behar bazuen ere, ezinbestean?, horregatik esan baitzuen Nazariok, aita kalonjeak bere egitekoa egin ondoren:
|