Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 218

2000
‎Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietan euskararen erabilera maila guztietan normaltzea da bideratuta dagoen beste proiektu bat.
2001
Beste proiektu bat, oraingo Santurtziko Zentral Termikoari unitate berria gehitzea litzateke, gas natural eta gasolioan oinarritua, 400 Mw koa eta 25.000 milioiko kostukoa izango lukeena. Esandako potentzia, lehendik jadanik duenari, hau da 936 Mw ri, gehituko litzaioke.
‎Ikastaroaren emaitza onei esker, ikastaroarekin jarraitu ahal izan da, eta, orduan, komunitate indigenek beren ordezkariak aukeratuko dituzte berriro, gizonak eta emakumeak, ikastaroan parte hartuko dutenak, eta, ondoren, beren ezagutzak beren komunitateko gainerakoei jakinaraziko dizkiete. Planetako beste leku batean, Ugandako ipar ekialdean, Sorotiko barrutian, hain zuzen, GKE honen beste proiektu bat tiroko idiak berriro sartzen saiatzen da. “Animalia horiek landa lanerako erabiltzen ziren, baina gerrarekin desagertu egin ziren”, esan dute Mugarik Gabeko Albaitaritzatik.
2003
‎Kanpingagsekoekin datorren urterako beste proiektu bat prestatzen ari naiz eta telebistarako telesail bat egiteko asmoa ere badago. Bitartean, datorren film luzerako gidoia idazten dihardut.
‎CEITeko ikertzaileek ikerketaren zati esperimentala egingo dute multinazionalaren instalazioetan. Proiektu hori CEITeko Materialen Sailak egingo du, eta berriki amaitutako beste proiektu baten luzapena da. Horren ondorioz, Javier Aldazabal materialen ingeniariak egindako doktore tesia argitaratu da.
‎Halaber, kontsumitzaileek hartzen dituzten elikagaien ezaugarriak ezagutu nahi dituztela adierazi zuen, “nork egin duen eta elaborazio prozesua zein izan den jakin nahi dute”. Bestalde, AFAMMER beste proiektu bat aztertzen ari da, adinekoak zaintzeko landa eremuko emakumeen boluntarioak prestatzeko.
‎Gainera, proiektuak nekazaritzako jarduerak berrabiarazten eta elikagaien ekoizpena handitzen lagunduko du, afganistanen euskarria hobetuz. Beste proiektu bat Afganistango nekazariak trebatzera bideratuta dago. Nekazariak taldeka aritzen dira hegaztien eta esnearen ekoizpenerako herrixketan.
2004
‎Katalunian estatutu berri bat prestatzen ari dira. Hemen, Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proiektu berriaz gain, PSE EEk aurkez lezake beste proiektu bat?
‎Hala, zentralaren funtzionamendua energia eolikoaren erabileran oinarritzen da, ura bi punturen artean igotzeko 750 metroko altuerako desnibelarekin; ondoren eta goiko biltegitik, energia elektrikoa etengabe elikatzeko aukera emango duen ur jauzi kontrolatua sortzeko. Hala ere, Europako Batzordearen finantziazioa duen zentral berritzaile horren eraikuntza Kanarietako Institutu Teknologikoa (ITC) buru duen asmo handiagoko beste proiektu baten barruan kokatzen da. “Burdina,% 100 energia berriztagarriak” du izena proiektuak, eta, hain zuzen ere, uharteko energia eskaera guztia iturri garbietatik lortzea du helburu, ez bakarrik haizetik eta uretik, baita kutsatzen ez duten beste iturri batzuen garapena ere.
2005
‎IBM enpresak eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (UPM) hitzarmen bat sinatu dute superkonputazio nodo bat eraikitzeko, Espainiako hirugarren ordenagailu ahaltsuena izango dena. Hitzarmen hau Ingurumen eta Teknologia Ikerketa Energetikoen Zentroarekin (CIEMAT) lankidetzan egiten ari diren beste proiektu baten barruan kokatzen da. Helburua Madrilen superkonputazio eta bisualizazio nodo bat sortzea da, CeBS iMa izenekoa (Madrileko Superkonputazio eta Bistaratze Zentroa).
‎Irrati nazional berri bat martxan da, uhinetatik, Internetetik edo satelite bidez emititzeko asmoa rekin. Ipar Euskal Herriko irratiek erre fe rentzia izatenja rraitzen dute; orain arte lau emisora sortu, mantendu eta aurrera egin ostean, orain Lapurditik Internet bidezko beste proiektu bat abian jarriko dute: radiokultu ra. co m, frantsesez eta euskaraz emitituko duen gazte erdaldunentzako egitasmoa, gurera hurbildu daitezen edo.
2006
‎0 eta 5 urte bitarteko zazpiehun haurri ematen diegu jaten egunero Jangela Solidarioari esker. Uren proiektu bat lantzen ari gara euskal gobernuarekin, eta beste proiektu bat bideratuko dugu laster Lleidako lagun batzuekin. Beraz, adar asko dira, baina denaren enborra laborantza eskola da, hortik abiatu zen Etiopiako gure proiektua.
‎Berme sendoagoa eduki zuen, antza, beste proiektu batek: zentral nuklearra izatera iritsi ez zena ziklo konbinatuko zentral bihurtzea, baina hori ere bertan behera gelditu zen.
‎Europar Batasunaren finantzaketari esker gorpuztu den beste proiektu bat Europarako Hiri Garraio Garbia (CUTE, ingelesezko siglez) izenekoa da.
‎Helburua da giza gorputzaren eredu matematiko berriak garatzea autoak diseinatzen laguntzeko, baita segurtasun sistema adimendunak garatu, aplikatu eta ebaluatzeko tresnak ere. Europako Batzordeak autoen bateragarritasuna hobetzeko beste proiektu bat nabarmendu du, hau da, ibilgailu batek beste auto batekin talka eginez gero bidaiariak babesteko duen gaitasuna. Autoaren aurrealdearen gogortasuna neurtzeko probak egiten dituen proiektu horretan, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Automobilaren Ikerketarako Unibertsitate Institutuak parte hartzen du.
‎Bai programa honetan, bai gainerakoetan, banakako eta pertsonalizatutako gizarteratze ibilbideak garatzen dira, parte hartzaile bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta. Programa horietatik haratago, neurri batean minoritarioak, 20 lagunentzako gehieneko edukiera baitute, Emaus Gizarte Fundazioak proiekzio handiagoko beste proiektu bat jarri du abian: Gizarteratze enpresak.
2007
‎Bitartean batzuk eta besteak sesioan dabiltza erlijio irakaskuntza dela eta. Hau da, ikastetxeetan erlijio katolikoa erakutsi behar dela hots egiten ari diren une honetan, beste batzuek ikasleei elkar ulertzea eta onartzea, erlijio ezberdinek berekin dakartzaten aberastasun kulturalak eta kondaira, eta gizarterako tolerantzian eta elkar errespetuan bizitzen erakutsi nahi lukeen beste proiektu bat defendatzen dute. Sekula nire gustuko izan ez diren zezenak ikusten ari ote naizen…!
‎batzuek jokabide federala babesten zuten (gailegistak), eta besteek Konstituzioan diseinatutako estatu integrala (ORGA). Coruñako testua ahaztu egin zen, baina Konstituzioa onetsi aurretik Galiziako parlamentariek Gorteetan egindako beste proiektu batek argia ikusi zuen: hasierako proiektua Konstituzioko manu ezagunetara egokitu zen, baina sozialistak eta muturrekoak aurka agertu zirenez, porrota izan zuen.
Beste proiektu bat intraneta izan da. Guk. Tortolika?
‎Hamar urtean, Macromedia Flash Player multimedia diseinuaren buru bihurtu da, eta Interneten zati handi bat kolonizatu du. ‘Gnash’ hasi zen garai hartan Game SWF, garatutako beste proiektu bat, non Rob Savoye programatzaile gisa lan egiten zuen. Savoye software libreko komunitatea:
‎oharrak, posologia, arreta eta kontraindikazioak, kontrako erreakzioak, propietateak, etab. Baimendutako 10.500 farmako inguru dagoeneko eskura daitezke bertsio elektronikoan 7.500 fitxa tekniko eta prospektu inguru. Informazio oharra Dibulgaziozko beste proiektu bat “Osasun profesionalei zuzendutako Agentziaren hileko informazio oharra” da. Aipatutako aldizkakotasunarekin, AEMPSen erabaki garrantzitsuen berri emango duen dokumentua da, eta onartutako medikamentuei, printzipio aktibo eta generiko berriei edo gerta daitezkeen segurtasun gorabeherei buruzko berriak eskainiko ditu.
‎Arazoari konponbidea eman nahian, Hezkuntza sailarekin eta Asteasu eta Larraulgo Udalekin hitz egitea erabaki genuen. Hezkuntza sailetik, haur hezkuntzako eraikinari hiru gela gehitzea planteatzen dute, baina Udalak beste proiektu bat aurkeztu du. Gaur egungo eraikinaren ondoan beste eraikin bat egitea proposatzen dute.
2008
‎Mutrikun energia sortzeko planta bat jartzea, mareen energia ikertzeko proiektu batetan oinarrituta, izan da goraipatutako beste proiektu bat. Espalazio bidezko Neutroien Iturria jartzeko proiektuari bultzada ematen jarraitzeko deia ere egin du Ibarretxek.
‎Azkueren asmoen berririk izan gabe, eta izatez Artiñanoren proiektu bera ezagutu gabe, Cosme Txurruka gipuzkoarrak, beste proiektu bat aurkeztu zuen urte berean. Euskal Erria aldizkarian argitaratu zen proiektu hori eta Gipuzkoako Diputazioari zuzentzen zitzaion66 Txurrukaren Akademiak xede nagusitzat aurrenik euskal hiztegi osoa biltzea, eta ondoren ortografia finkatzea zuen (justu Azkuek egiten zuen proposamenaren alderantzizko ordenan).
‎Hurrengo urtean eta ostera ere frankisten eskutik, euskal ikerketak suspertzeko beste proiektu bat heldu zen Azkueren eskuetara. Izatez Juan Irigoien izan zen egitasmoaren bultzatzailea, Antonio Tovarri idatzi baitzion auzi horrekin.
‎Euskal irakurlegoa artikulatzeko beste proiektu bat jeltzaleek sustatu zuten. Bereziki Evaristo Bustintza. Kirikiñoren?
‎Erabilera ugariko lokal bat da, eta hemen bertan egingo da, Duranan. Gero, Arroiaben beste proiektu bat gauzatuko da, gasa ekarriko dugu, elektrizitate osoa lurpean sartuko da, zoladura lanak ere egingo dira... Bi proiektu hauek estu loturik egon behar dute, une hauetan laguntza handikoak izan daitezke eta.
‎Azken akabera, berriz, 2040an izango da, arduradunek diotenez, Shanghai Industrial Investment Corporation (SIIC) enpresa txinatarra eta Arup britainiarra, 2008ko Beijing-eko Joko Olinpikoetarako instalazioak eraikitzen ere parte hartu baitute. Antzeko beste proiektu bat eraikitzen hasi dira Abu Dhabin, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan. Munduko petrolio gordinaren eta gasaren erreserba handienetako bat du herrialde horrek, baina baita per capita baliabide natural gehien gastatzen duena ere, WWF erakunde ekologistaren txosten baten arabera.
‎Filmak, telesailak, kirolak, animazioa, zientzia fikzioa, komedia… Eskaintza mugagabea da. Antzeko beste proiektu bat Joost da, Skype ren sortzaileen ekimena. Ez du zuzeneko seinalerik ematen, baizik eta ekoizle profesionalek egindako bideoekin, ordenagailu monitore batean garbi ikusteko adinako kalitatearekin.
‎Horregatik, 2009an sistema probatzea espero dute Imecaleko instalazio esperimentalean. Halaber, enpresa horrek badu beste proiektu bat, Perseo izenekoa, hiri hondakin organikoetatik bioetanola ekoizteko. Eta ez dira bakarrak nekazaritza, elikagai eta landare hondakinetan energia ekologikoaren balizko iturri bat ikusteko.
‎Nik uste dut Europa barruko esparruan modua legokeela Jaizkibelgo kanpo kaia edo horrelako beste proiektu bat gerarazteko; izan ere, zantzuak badaude Europako Batasuneko zuzenbidea hausten duela pentsatzeko. Aurretik antzeko kasuak izan dira, eta horietan espedienteak ireki dira arau hausteak egotzita.
‎Kantuak aukeratzea «nahiko zaila» izan zela onartu du, abesti asko baitzeuden aukera egiteko. Erdi txantxetan esan du beste proiektu bat egin dutela kanpoan gelditu direnekin. «Abesti politak, ezagunak, ilusio berezia egiten zigutenak aukeratu ditugu».
2009
‎San Mames zelai berrian atletismo pista bat egitea astakeria litzatekeela uste du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak. Udalak Hirigintza Proiektua onartu berri duela gogoratu eta, atletismo pista bat egitea beste proiektu bat egitea suposatuko lukeela nabarmendu du. Horrek, bi urte luzatuko luke proiektua.
‎Eta bere bidearen hurrengo geltokia Nikaragua zela. Hara joateko asmoa zuela beste proiektu batekin. Ezin zutela kontaktua galdu esan zion orduan Rikardok, minduta, eta Mariak:
‎IMANOL: Orduan beste proiektu bat aurkeztu behar du Udaletxean?
‎«ZuZeuri antz handia hartzen diot Sustatuk egiten duenari. Badauka zentzurik euskarazkoa bezalako merkatu txiki batean antzeko beste proiektu bat sortzeak?» Etxeberriaren erantzuna118:
‎Eta zergatik ez dauka zentzurik beste proiektu bat sortzeak. Hori erabiltzaileen esku dago.
‎Euskaldunon Egunkariaren sorrera bultzatu zuten gehienek argi dute Eusko Jaurlaritza etengabe oztopoak jartzen ibili zela prozesu guztian zehar. Horrela, Egunkaria Sortzen sustapen taldeak egunkaria egiteko proiektu zehatza kaleratu ahala (1989ko abenduaren 6an Durangon), beste proiektu baten berri eman zuen Jaurlaritzaren Kultura Sailak.
‎Proiektua kaleratu orduko (edo kasik) erreakzioak ere agertu ziren eta Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, beste proiektu baterako azterketa abiatu zuen. Horrela, Egunkaria Sortzen sustapen taldeak euskarazko egunkaria egiteko erabaki sendoaren berri eman zuenetik Jaurlaritza ez zen geldi geratu.
‎Horrela, Egunkaria Sortzen sustapen taldeak euskarazko egunkaria egiteko erabaki sendoaren berri eman zuenetik Jaurlaritza ez zen geldi geratu. Berehala jakin zen beste proiektu bat aztertzeko martxan zeuzkala behar beste baliabide. Jexuxmari Zalakainen aburuz, horrek ondorio argi batera garamatza (Zalakain, 1993:
‎Krisia dela eta, bilatzaileak zerbitzua bertan behera uztea erabaki du, baliabideak konpainiako beste arlo batzuetara bideratzeko, hala nola, bilaketetara eta publizitate iragarkietara. Beste proiektu bat ez zen ondo atera: Orkut gizarte sarea, Google Checkout ordainketa sistema bezala.
‎2002az geroztik ez du bertsio berririk merkaturatu, baina funtzionala da. Freeneten erabiltzaileek ere ez dakite zer duen disko gogorraren zatiak, artxiboak zifratuta daudelako Freenet ordutik aurrera mantentzen den beste proiektu bat da, baina eragin oso txikia du eta horrelako programetan gabezia nabarmenak ditu, hala nola artxiboak aurkitzeko modu eraginkorrik eza, ez baitu bilatzailerik. Zentsura ez ezik, artxibo jakin bat zein ordenagailutan dagoen jakitea ere galarazten du, kargatu ondoren beste pertsona baten beste ordenagailu batera joaten delako.
‎Aurreko astean aipatu bezala, Francesc Grimalt beste proiektu batean murgilduta dago orain. 2006an Anima Negra utzi, eta Sergi Caballerorekin batera beste proiektu batean ari da buru belarri.
‎Aurreko astean aipatu bezala, Francesc Grimalt beste proiektu batean murgilduta dago orain. 2006an Anima Negra utzi, eta Sergi Caballerorekin batera beste proiektu batean ari da buru belarri. Sergi Caballero ezezaguna da ardoaren munduan, ez ordea musikan eta artean.
2010
‎Hegeli buruz prestatzen ari zaren liburu hori aipatu dugu baina, beste proiekturen bat ere izango duzu esku artean, ezta?
‎Bestalde, en izenburupean AZTIk eskuartean duen beste proiektu bat aurkeztu zuten, errezeten industrializazioarena, hain zuzen ere. Errezetak gourmet erako plater prestatu bihurtzea da helburua.
‎Han, itsasontziek Txinarako edo Amerikarako bidea har dezakete. / Jochen Schwarz beste proiektu batean murgilduta dago: izotzaren inguruko iragarpena Ozeano Artikoan.
‎Erlea paperezko aldizkariari laster erantsiko zaion beste proiektu baten berri eman du gaur Bernardo Atxagak: irakurleen saioak deritzana.
‎Baina hurrengo legegintzaldian(), Alderdien Legearen ezartzearenondorioz, Ezker Abertzalea udalbatzatik kanpo geratzen da eta gobernu ekipoberriak eta aldundiak beste proiektu bati ekitea erabakitzen dute, «aukera guztietatik luzeena, garestiena, eta inpaktu gehien duena» ordutik aurrera kontra aritzenden plataformaren esanetan. Esan behar da proiektu horretan bi ekimen nagusiaurreikusten direla:
‎Era berean, atxikitako finantza erakundeen eta eskaintzen dituzten finantza produktuen zerrenda ere jasoko du. Beste proiektu bat da Zaharberritze Bulego Teknikoak sortzea Arkitektoen Elkargo Ofizialetan, Aparejadoreen eta Arkitekto Teknikoen Elkargoetan eta Ikastetxeek eta Udalek beharrezkotzat jotzen dituzten eremu eta auzoetan, eraikinen egoera eta biztanleen bizi kalitatea hobetzeko. Azkenik, eraikinak eta etxebizitzak zaharberritzeko aukera ematen duten teknologia berrietan langile, eragile, teknikari eta enpresen prestakuntza handituko da, baita eraikuntzaren sektoreko langabeen kualifikazioa ere.
‎Udan, abuztu aldera, kontzertuak ematen hasiko gara, eta espero dut kontzertu asko ateratzea. Gerora ez dakit beste proiekturen bat aterako ote den edo zer gertatuko den.Donostiako Jazzaldian ere ibilia zara kantari, ez. Ordezkapen bat egiteko izan zen.
‎Zuk zuzendutako beste proiektu bat Euskal Herria proiektua izan zen11 Mendez mende porrota izan zen bezala, Euskal Herria arrakasta?
2011
‎Voronoffen eta Ivanoven esperimentu hark sortu zuen bai zalaparta. Baina ez horrek bakarrik; artikulu berean, Ivanovek martxan zuen beste proiektu bat gogorarazten zuten, ekainaren 28ko aldizkarian honela aurkeztu zutena: Eboluzioaren aldeko frogak lortzeko esperimentuak egingo dituzte, Kindiako Pasteur Institutuan, Mendebaldeko Afrika Frantsesean, tximuak gizakiekin gurutzatuz.
Beste proiektu batek elkartu zituen bi artista hauek urte batzuk lehenago: Juan Huarte Baumont industria gizon eta mezenas nafarrak eskatuta, Huarte Enpresak iragartzeko hamaika minutu pasatxoko film laburra egin zuten 1963an.
‎Horrelaxe sortuko zen Secretos del corazón ere, eta ondoren Imanol Uriberen produkzio etxeari esker gauzatu ahal izan zen. Uribek berak azaldu didanez, Elizondoko kontrabandista bati buruzko pelikula egin nahi zuen Armendarizek, baina egitasmoa ez zen abiatzen, eta bat batean komentatu zien beste proiektu bat bazuela tiraderan, inork onartzen ez ziona; irakurri eta aurrera egitea erabaki zuten Uribek eta lankideek. Aurreko kapituluan aipatu dugunez, El viaje de Carol errodatu zuen El Salvadorrekoak, Armendarizen lanarekin antzekotasun ugari dituena.
‎Bost urte geroago, 1893ko maiatzaren 29an, Kongresuan epai antolaketaren inguruko beste proiektu bat aurkeztu zen. Bosgarren oinarriak arautzen zuen udaljustizia.
‎Hurrengo urtean (1894), urriaren 19an Kazetan publikatutako beste proiektu batek udal auzitegien sorrera proposatu zuen. Hilabete batzuk aurrerago aurkeztutako beste batek, 1895eko urtarrilaren 21ean, ideia bera jaso zuen.
‎Hogeigarren mendearen hasieran, 1903an, beste proiektu bat aurkeztu zen. Udal auzitegiak epaile batek, bi zinpekok eta fi skal batek osatu behar zituztela zioen.
‎Bere atalen artean, historiako blogosfera nabarmentzen da, non, begiratu batean, blog historiko garrantzitsuenetan zeri buruz hitz egiten den jakiten baita, eta historiako top a, erabiltzaileek gehien baloratutako materiaren on line baliabideekin bozkatutako zerrenda. Historia Gela irakasleek egindako beste proiektu bat da, historiaren irakaskuntza teknologia berriekin uztartzen duena. Bere baliabideen artean, etapa historikoei buruzko sarbide libreko dokumentalak eta irakaskuntza erakargarriago egiten duten animazio eta grafiko interaktiboak nabarmentzen dira.
‎Gainera, hozkailuan biltegiratzean, haragia errazago dekoloratzen da. Beste proiektuetako baten arabera, hirugarren saihetsaren parean dagoen eremu torazikoak lortu du korrelazio koefizienterik onena hegaleko gantza osoarekin alderatuta, eta horrek ekoizpen lerroko kostu analitikoak arintzea eta merkatzea ekarriko du. Azkenik, ikertzaileek azterketa konparatibo batean lortutako emaitzak aztertuko dituzte, ekoizpen ekologiko eta konbentzionaleko sistemak txahal solomoaren osaera lipidikoan duen eragina neurtzeko.
‎Bere arduradunak, Ormat Tecnhologies enpresa, hurrengo urteetan bere gaitasuna handitzeko lanean ari dira. Jeju (Koreako Errepublika) Uharte bolkaniko hori, Bornholm bezala, sare elektriko adimendunen erabilera hobetzeko eta zabaltzeko beste proiektu baten egoitza da. Haren bultzatzaileak Koreako Gobernua eta herrialde honetako eta beste batzuetako sektoreko zenbait enpresa dira, hala nola Estatu Batuak.
Beste proiekturen bat buruan izango duzu honezkero! Baditut pare bat ideia, baina atseden apur bat hartu behar dut. Esperientzia hau positiboa izan da eta seguruenik animatuko naiz beste zerbait egitera baina lasaitzea tokatzen da orain.
‎Zubillaga eta Epele arteko zatiari dagokionez, esleipena egiteke dago. Gauza batzuk egin dira( beste proiektu batekin elkarlotuta zihoalako, hain justu ere, Epeleko araztegiko lanak), baina gauza asko falta dira eta itxita dago, arriskutsua delako. Zati hori egiteko 1,9 milioi behar dira, 2012ko aurrekontuan aurreikusita dago eta Aldundiaren planetan lehentasuna du.
‎Zubillaga eta Epele arteko zatiari dagokionez, esleipena egiteke dago. Gauza batzuk egin dira( beste proiektu batekin elkarlotuta zihoalako), baina gauza asko falta dira eta itxita dago, arriskutsua delako. Zati hori egiteko 1,9 milioi behar dira, 2012ko aurrekontuan aurreikusita dago eta Aldundiaren planetan lehentasuna du.
‎Badaude hiruzpalau proiektu potentzial. Jende ezberdina gaude, kultura arloan proiektu bat dago, etxebizitza arloan beste proiektu baten aukera dago… seguruenez, epe luzera gauzatuko dira, baina, behintzat, lehenengo pausoa eta gizarteratzea egingo dira. Esandako eta amestutako guztitik pausotxo bat ematea eta proiektu zehatzetan gorpuztea gogoeta horiek; hori da asmoa.
‎Lazkanok azaltzen digu beste proiektu garrantzitsu bat: " Urteetan beste proiektu bat: Bilbo Portsmouth ferrya hilean behin ibiltzen zen; bada, han joan eta ikusten genituen animaliak zenbatu eta haien zentsua egiten genuen".
‎" Bestalde, Udala eta Jaurlaritzaren arteko beste proiektu bat aipatu behar dugu; Leioandiko zonaldean martxan diren obrak erritmo ona daramate", aipatu du Arruebarrenak. Ziurtatu duenez, udaletxetik Sarrienako biribilgunera arte doan errepidearen obren lehen fasea amaitzear dago.
2012
‎Eta bigarren fase batean, plaza edo parkea urbanizatuko litzateke, parte hartze bileratan bizilagunen iritziak kontutan izanda eratuko litzatekeena.Iñaki Mugicak azaldu duenez PSE EEk kontra bozkatu behar izan zuen atzo aurkeztutako proposamenei" Batetik oso larria da gure ustez udal gobernu honek azaltzen duen inprobisazioa. Ezin da uztailen urgentziaz gai hau adosteko deitu eta orain beste proiektu bat ekarri, bost hilabete beranduago. Behintzat proiektu berria udaleko teknikariek egin dute gastuak murriztu aldera".
‎Autogobernurako egarria nabarmena zen 1917tik. Giro horretan, 1931n, aditu batzuek beste proiektu bat landu zuten: Anteproyecto de Estatuto.
‎Eustasio Amilibia, garai bateko liberal sutsu donostiarrarekin, Alonso Colmenares Gobernu zentraleko ordezkariak beste proiektu bat hitzartu zuten.87 Aipatzekoa da biak liberal sutsuen taldekoak zirela.
2013
‎Nolakoa izan da hartu emana? Katu hegoduna egin aurretik, beste proiektu batean elkarrekin lan egiteko oraindik bukatu ez dena ezagutu genuen elkar, kasualitate fantastiko batzuk zirela medio, eta haseratik izan dugu sormenerako konexioa. Madrilgo marrazkilari batek egin behar zuen Katu hegoduna lehendabizi, baina gero Josebaren esku utzi zuen editoreak.
‎Erroldatzen direnei harrera gida bat ematen diete, Euskal Herriko oinarrizko informazioa duena, euskararen garrantzia nabarmendu, eta hizkuntza ikasteko moduak azaltzen. Badute beste proiektu bat handiagoa: Auzoko.
‎Badira arkitekturarekin harremanetan landutako bi proiektu mural ere, 2000 urtean Xabier Unzurrunzaga arkitektoarekin lankidetzan Benta Berriko elizako absideko murala margotu zuen bere seme Juan Chillidarekin, 2005ean beste proiektu baterako muralak egin zituen, Igeldo Pabiloia zuen izena, Alicia Chillidaren proiektua zen Luis Enguita arkitektoarekin lankidetzan egina, pabiloiaren orma bakoitzarentzat koadro bat margotu zuen, itsasoari begiratzen zion orma hutsik geratzen zelarik, Gonzako Chillidaren ametsa zen bere estudioa Igeldo Pabiloian jartzea, baina inoiz ez zen proiektu hori gauzatu....
‎71 Udaletxea, Eibarko hainbat eraikin bezala, 1794an desagertu zen, eta 1800ean berri bat eraiki, nahiz eta haren egoera kaskarraren aurrean, 1871rako beste proiektu bat egitea pentsatu zen. 1901ean inauguratu zen udaletxean polizia, eskolak, Marrazki Akademia, eta etxeak ireki ziren ere.
‎alde zaharra eta etxebizitzak, industria gunea eta nekazaritza gunea, zirkulazioa ere kontuan hartu zelarik (ardatz nagusi eta saihesbide batekin) 59 Horrekin batera, espazio urbano berria definitu zuten, Santa Maria elizaren ondoan zegoen Udaletxeko Plaza. Arkuteriaz inguratutako enparantza zen, garaiko beste proiektuekin bat eginez, Espainiako hirigintzan ohikoa zen plaza nagusiaren egitura berreskuratu nahi zuena (Cárdenas, 1940b: 22; Santa María del Villar, 1943:
‎Elikadura: familia ahulen artean produktuak banatzea Caritas Huescak 200 familia zaurgarriri elikatzeko martxan jarritako beste proiektu bat da «Despentsa Solidario San Francisco Javier». Zerbitzu hau posible egiten duten boluntarioek ematen dute.
‎Horrek esan nadi du hiru asteko kontsultatzeko garaia irekiko dela. Lantegiaren etorkizuna eta iraupena argi ez badago ere, atzo enpresaren abokatuak iragarri zuen aukera bat egon daitekeela beste proiektu bat abian jartzeko.
‎Azken honek beste puntu bat gehitu dio testuari, zeinetan Gran Enara izeneko proiektua ere arbuiatzen den. Gran Enara proiektua Araba mailan gasa ustiatzea xede duen beste proiektu bat da, Fracking Ez Araba plataformak salatutakoa.
‎Artean, elkar ezagutu genuen, eta Pablo Sorozabalen eta Aita Donostiaren abestiekin disko bat grabatu genuen, Eugenio Tobalinaren gitarraz lagunduta. Halaber, Ainhoak beste proiektu bat zuen Iñaki Salvadorrekin, Voces de cine izenekoa. Beraz, hirurok ba­tuta Garbizuren kontuari heltzea otu zitzaion, Salvadorren gaurko begiradarekin.
2014
‎Bilbao Arteren bekaAustrian proiektu artistiko bat lantzeko Bilbao Artek ematen duen beka ere jaso berri du Karlos B. Martinezek. Herrialde horretan beste proiektu bat gauzatuko du irailean eta urrian. “Eskultura ere izango den film bat” egin nahi du, “denboragaz eta espazioagaz jolastuta”.
‎Lesseps kaia baino haratagokoa da, beraz, eta Aturri hegi eskuina deitu dute. Maubec karrikaren geroa ez da sartzen proiektu horretan, nahiz horren eraldaketa pentsatua den beste proiektu batean, aparte.
‎Zergatik? Eta, hala balitz, diputazioak baztertutako Zubietako proiektuari helduko zeniokete berriz, ala beste proiektu bat bultzatuko zenukete? 4 Alternatiba egokia iruditzen zaizue Gipuzkoako hondakinak Bizkaiko Zabalgarbi plantara eramatea?
‎Laguntzetako lau industriako enpresek (Lakuntzako hiru), nekazaritza elikagaien sektoreko beste bik eta lehen sektorearekin lotutako beste proiektu batek jaso dituzte. Guztien proiektuak aurten edo heldu den urtean despedituko direla jakinarazi du foru administrazioak.
‎Pozten gara. Baina badago aurrekontuekin lotura zuen beste proiektu bat: Iraurgi ikastetxearena.
2015
‎Bai, hori beste proiektu bat da, arrunt bestalde. Xabier Itzainak bidaietan hotel" tzar" berak dioen gisan eta geltokietan idatzi eta musikatu dituen kantuak eman ditugu, orotarat 15 labur.
‎Parke estaliaren proiektuari jarraipena ematea da hirigintzako beste proiektuetako bat. Udalak bi urtetan herriko parke guztiak homologatu nahi ditu, egungo legediari egokitzeko.
‎Trena kendu zuten berdinek, lotsa gutxirekin, bailara komunikatzeko errepide erraldoi bat egitea proposatu dute Zumarragara!? (hemerotekak begiratzea besterik ez dago, Azpeitiak bazuen beste proiektu bat... Horretan jarriko bagina, ez al dugu hobe Zestoatik Donostiarako bidea hobetzea?).
‎Udalatxeko iturburuetako bat da, eta Arrasateko ur kontsumoaren %10 bertatik hornitzen da. Ingurumen zinegotziak nabarmendu du ur hori bertan izan arren, Meatzerrekako baserriek ez daukatela saneamendurik, eta hori izango dela auzora begirako beste proiektu bat: " Meatzarrekako baserri gehienek, edo ez daukate putzu septikorik, edo duela 30 urtekoak dauzkate".
‎Batzordearen aurrez aurre Imanol Sarasola, Lotsati zenaren anaia eta familiaren izenean meategien ardura zeramana. Imanolek oso garbi omen zeukan arbelak ez zeukala etorkizunik ez bideragarritasunik, eta berak beste proiektu bat zeukan ordurako buruan: garabi lantegi bat, gero Jaso izena hartuko zuena.
‎Aztertzea merezi duen beste proiektu bat Cero responsables (2013) web telesail dokumentala da, hilabetekaria. Valentziako 2006ko uztailaren 3ko metro istripuaren kausak salatzea du helburu; izan ere, 47 zauritu eta 43 hildako izan baziren ere, oraindik ere ez zaio inori ardurarik eskatu.
‎Xorroxin Irratiko Josetxo Apezetxeak azaldu du beren irratiaren egoera ekonomiko larria ikusirik, kezka handiarekin hartzen dutela beste proiektu batean sartzea. Are gehiago, beldur da horrelako proiektu bat sortzeak ez ote dituen murriztuko diru sarrerak:
‎Alderdi ekonomikoaren aldetik ere, premiazkoa da beste proiektu bat egitea. Badakigu Urduña Hiriaren eta zonaldearen garapen ekonomikoari buruzko erabakietan zerikusi handia dutela Hirirako sarbideen kalitateak edota beste herrikoekiko komunikazioak.
‎Beste urtebete jarraituko nuke, arrazoi sinple bategatik. Ea Euskaltel taldearen antzeko beste proiektu bat sortzen den Euskal Herrian. Garbi dago aurten ez dela sortuko, iraila aurrera doalako eta ez delako ezer entzuten, baina hurrengo urtean sortuko balitz zer?
‎' Geu BiOk: erasorik gabeko internet gunea' beste proiektu bat da, gela barruan gazte jendea berdintasunaren eta emakumeen indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko eta gehiago parte hartzeko eta horretan esku hartzen laguntzeko. Horretarako www.bilbao.net/geubiok webgunea eta sare sozialak ditugu, eta horietan, hain zuzen ere, hainbat informazio bildu da, ezkongaien arteko genero indarkeriari buruz eta maitasun erromantikoari buruz, esaterako; testak, komikiak, albisteak, agenda, musika eta bideoak ere badaude, eta baita kontsultorio anonimo bat ere; hor, genero indarkeriaren arloko psikologo espezializatu batek harremanei buruzko zalantzak argituko dizkie bertara jotzen duten guztiei.
‎“Baina egingo dira”, galdetzen du. “Onartutako beste proiektu bat egon zen orain baino lehen, bertan behera geratu zena. Oso mesfidatiak gara, eta ikusi arte itxarongo dugu”.
‎Eta denak, etxera. Baina beste proiektu bat jarri zen martxan, arrisku guztiekin, eta arrisku handiak zituen; jendea arriskatu egin da, dirua jarri du, lan egin du, eta egin zuten kaltea hain handia ez izatea ekarri du horrek. Baina kaltea handia izan zen, handia.
2016
‎" Asmoa da urtero diru kopuru bat jarri eta gai hori bideratzea". Beste proiektu bat herrigunea oinezkoentzat jartzeko egitasmoarekin jarraitzea izango da. Abaltzisketara joateko bidegurutzetik hasi eta plazarako bidean egingo dute aldaketa, aurretik egindakoarekin lotuz.
‎Zumaiako alkate Oier Kortak (EAJ) bere alderdiaren kontrako botoa iragarri zuen gaia lantzen hasi orduko: " Guk, Udal Gobernuak, eraikin horretarako beste proiektu bat dugu. Zumaia pisu handiko herria bihurtu da.
‎MSOk egin beharrekoa ote zen, auskalo bere bizitzako proiektu literario garrantzitsuena izan ote den, berak nahiago du aurrera begiratu. " Badago beste proiektu bat, nire familiaren historiarekin zerikusia duena, ezin dena gehiago atzeratu: deituko da Chimonco zikloa" (erreferentzia egiten dio Obanos herriko Chimonco etxe familiarrari, Los papeles del ilusionista eleberriaren portadan agertzen den berbera).
‎Bizenta Mogeli, emakumezko lehen euskal idazleetakoa izanari, omenalditxoa egin diote egileek jolasaren izenarekin: " Beste proiektu batean geundela, Bizenta Mogelen idatzi batzuk topatu genituen. Berak galdetzen zuen,' zer egiten dut nik beste baten lumak jantzita, idazle bizitza egiten?', kontziente baitzen jarduera hura ez zela emakume bati zegokiona", azaldu digu Naiara Arri proiektuaren arduradunak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia