Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 63

2001
‎Afaria ia botarazi dion zartada jaso du sabelean. Beste pare bat saihetsetan. Matrailezurrean ere bai, hortz bat bere lekutik mugituz.
2004
‎Elkarrengana hurbildu behar omen ditugu buruz buru diharduten jarrerak. Orain artekoaz gainera, azken adibide modura, hona hemen banakako hizkuntza jokaeraren aldeko argudio pare bat, makro boterearen tesia lehenesten duten beste pare baten aldamenean. Baiki:
2005
‎Taberna erdi huts batean sartu eta lehenengo zerbeza hustu genuen. Gero beste pare bat etorri ziren; biok edaten genuen hitz egiten genuena baino gehiago. Azkenik, laugarrena edo bosgarrena aurrean genuela lasaitu ginen.
‎Ez zuen erantzunik jaso eta beste pare bat urrats egin zituen barnerago; gero berriro gelditu zen, eta ni berarekin.
‎Atzetik etorritako norbaitek ostiko batez kendu zion labana eskutik, eta labanak bizitza propioa balu bezala azkar urrundu zen korridorean zehar labain eginez. Beste pare bat ostiko eman zizkion etorri berriak aurpegian, oso azkar, eta konorterik gabe gelditu zen minutu bat lehenago arte mehatxuka ari zitzaidana. Etorri berriak zoru gainekoari galtzarbetik heldu eta, arrastaka ateraino eraman ondoren, kanpora bota zuen zakar, eskaileretatik behera.
2007
‎Parisko unibertsitateko irakaslearekin, badakizu, ikerketa elkarrekin egiten ari garen hori. Beste pare bat gezur esan eta emazteak halako deiak bulegotik egin zenituela esan zizun, gero fakturak halakoak etortzen direlako, eta musua eman zizun kopetan. Semeak ondoren gainera egin zizun salto, eta borrokan ibili zineten, jolasean.
2008
‎Haiek ikusita are gehiago asaldatu da Migel eta ezker eskuin hasi da bultzaka. Beste pare bat gizonen laguntzarekin lurreratu eta lotu egin dute.
‎Eliza atarian bildu ziren elizkizunera joandakoak. Batekin eta bestearekin pare bat hitz egin ondoren, artean eskuan zuen errosarioarekin irtendako Urkulako Maritxuk besotik heldu zion Alustizako Zuriñe gazteari. Elkarrekin jaitsi ziren eta elkarrekin egingo zuten itzulerako biderik handiena ere.
‎Kontrabandista ederrak eginda gaude, arraioa! Autobusa laster bihurtu da labe, eta ilarako lau aulkiez gain beste pare bat lagun ere badatoz erdian aulkiak paratuta eta ahal duten moduan jarrita. Bizpahiru aldiz geratu behar izan du, ez dakigu beroa den ala zer, baina hau ez dabil ondo.
‎Hiruzpalau edalontzitatik edan dugu denok: tailerreko nagusiak eta laguntzaile biek, Mohamedek, guk biok, eta sartu irtenean etorritako beste pare batek. Ordu asko joan dira, lanean gelditu barik, eguzkiak geroz eta gogorrago jotzen du eta autoko piezak atera eta atera ari da, miresgarria da zer nolako ziurtasunez diharduen.
‎Thomas Mannen eleberria ekarri omen zuen gogora, uharte horretan gertatzen delako, eta bertako protagonista bezalaxe hiltzera Veneziara joandako idazle zenbait aipatu omen zituen, Nadiak orain gogoan ez dituenak, eta heriotza Venezian arinagoa gerta dakigukeela esan omen zuen. Adriatikora zihoazen ontzi erraldoiei begira beste pare bat zertzelada ere aipatu omen zituen heriotzarekin zerikusia zutenak, baina beste hainbat gairekin nahasian kontatu omen zituen pasadizo horiek, Garibaldik etengabe egiten zuen moduan. Veneziako kaioak hiltzera joaten diren leku bat aipatu omen zuen lehenik.
2009
‎Hurrengo egunerako hitzordua egiten ari ziren. Beltzak zioen beste pare bat gizonez arduratu behar zutela. Baina Zabaltzak ezetz:
‎Goiori sei hilabete baino ez zitzaizkion geratzen lana bukatzeko. Gero, beste pare bat hilabete zituen erakusketa prestatzeko. Bere bakarkako lehenengo erakusketa izango zen, eta pozik egongo zen lana behar bezala aurreratua balu.
2010
‎Askoz hobeto izango zen ez su etenik, ez adierazpenik ez beste ezer egin ez balitz. Segi negoziatzen beste pare bat urte, su etenik gabe eta inolako deklaraziorik gabe, ea noraino heltzen ginen. Uste genuen izugarri azkarrak ginela eta, atzera begira jarrita, tentela izan behar da su etena negoziatzeko, Gobernuaren adierazpena negoziatzeko?
2011
‎Asteazken gauean etxe hura nirea ere bazela esan nion bizilagunari, ez dakit nondik atera nuen burugabekeria hori, eta Nadia bertan zegoen edo ez ikusi nahi nuela erantsi nuen. Ahots goraz hitz egiten nuen nonbait, lehen solairuko balkoitik gizonezko bat atera zen gaizki esaka eta beste pare bat argi piztu ziren gaineko solairuetan. Berandu bada ere, ohartu nintzen barregarri gelditzen ari nintzela eta erabaki nuen etxera joatea.
2012
‎Bi metro egiten zituen aurrera autobusak eta seko geratzen zen. Beste pare bat metro aitzina eta berriro geldi. Galgatze bakoitzean, sartu bezain pronto zeure egin zenuen espazio zatia ez galtzeko gogor estutzen zenuen goiko barra.
‎Egia esateko, banuen nik zenbait eskrupulu horrelako okasioetan printzeek izaten duten banatze justiziaz. ...ekaitzak pirata multzo bat eramaten du auskalo noraino, azkenean ontzi mutilak lehorra aurkitzen du masta gailurretik, eta hara joaten dira lapurtu eta ebastera; jende kaltegabea aurkitzen dute, harrera ona izaten dute, izen berria ematen diote herrialdeari, erregearen izenean haren jabe egiten dira ofizialki, pipiak jotako ohol edo harriren bat jarri oroigarri gisa, bertako bizpahiru dozena hil, beste pare bat indarrez eraman erakusgarri gisa, sorterrira itzuli eta barkatu egiten zaie. Honela hasten da aginterri berri bat, jainkozko zuzenbide tituluz lortua.
2014
‎Moto gidaria eserleku gainean makurtu zen, eta berriro aldatu zuen norabidea. Hegazti batzuk ikaratu eta zerura egin zuten, parkeko gizaki apurrok tiroa entzun zen tokira begiratu genuen, eta anaiak beste pare bat tiro bota zizkion gero eta urrutiago zegoen motoari. Luzaroan iraun zuen goma errearen usainak parkean.
‎Ama etorri behar zitzaion bila, eta nik zeinen ondo konpontzen ginen ikusi zezala nahi nuen. Azkenean, dendan gelditu behar izan zuen beste pare bat orduz, eta gu biok etxera igo ginen.
‎Eguna argitzerako entzun ditu Iñakik ehiztariak abiatzen. Joxemanuel etorri da bere kotxean, beste pare bat lagunekin, eta Juamartinen lanroberrean joan dira denak gero, herriko ehiztariek basoan daukaten bordarantz. Kotxeen eta eupaden zaratak isildu direnean, begiak berriro bildu, eta lo hartzen saiatu da Iñaki, baina ezin:
‎Belarrondoko pare batez ezabatu nion irribarrea. Beste pare batek mihia dantzarazi zion. Bi urte lehenago, Miriamekin alde egin eta zabor hura guztia atzean uzteko asmotan nengoenean, putetxeetako jendaila negozioaren etorkizunaz beldurtzen hasi zen.
2015
‎Beste zigarro bat piztu eta atxiki bat eman zion, lasai. Beste pare bat bezero, eta etxerako bidea hartuko zuen. Ez zuen dirutzarik nahi, ez zeukan horren beharrik, eta gorroto zituen diruzaleak.
‎ARGAZKILARIA: (keinu profesionalez) Postura desberdinak saia ditzakegu, ez dakit ba?; bat, hallean; bestea, jangelan, eserita; beste hirugarren bat, sukaldean, lau hankatan; beste hainbat, besaulkian, jolasean; beste pare bat, bainuontzian, apar artean; eta, bukatzeko, bizpahiru ohean. Horixe izaten da ohikoena?
‎Ondoren bere besoekin inguratu nau, eta altxatzeko eskatu. Beste pare bat eskuoihalez tapatu, eta komunean eserarazi nau. Utzi egiten naiz; berak narama.
‎Esajerazioak esajerazio, eutsi egin nahi diot arestian zirriborratu dudan irudiari, baita xehetasun berriak erantsi ere. Izan ere, inoiz aditu izan diet izebei, nola, haietakoren bat gautu eta gero iristen zenean tren geltokira, oihuka adierazten zien ahizpei han zihoala, aldapan abiatu orduko, eta nola Larregitik farola eta guzti jaisten ziren beste pare bat, behekoa bakarrik igo ez zedin.
‎Ia hilabete. Joëlek bitartean beste pare bat hartu zituen sukaldariaren kaxatik.
‎Euskadiko Futbol Selekzioak beste pare bat urtez jarraitu zuen jardunean. Kuba, Mexiko, Txile eta Argentinan jokatu eta irabazi zuen hainbat partida, eta Mexikoko ligako txapeldun ere izan zen.
‎Joxe, esan behar dizut amaitzeko gaur egun gora-beherak dituzun arren, ez larritzeko, gerora begira ikusteko zure burua, beste pare bat urte barru lehengo moduan korrika ikusiko zaitugu eta.
‎Miliak gutxienez beste pare bat belarritako sartzeko moduko zuloa egin zion bere begien oratzaz.
‎Begiratu tristea du. Besotik pare bat hodi ditu sartuak, eta barrena husteko balio duten beste pare bat ere bai gorputzean. Gora begira dago, zeharo etzanda jarri gabe.
‎Uste baino errazago jarri dira gure tankeran, eta hurrengo tabernara sartu bezain pronto Txirritaren bertsoak kantatzeari eman diogu txikiteroen gozamenerako. Beste pare bat taberna bisitatu ditugu eta, konturatzerako, afaltzeko ordua heldu zaigu. Bikiek aitzakia bilatu behar izan dute bertso eskolatik piper egiteko, eta zertara goazen esan gabe, Argoin Txikin afalduko dugula esan eta bidean jarri gara hirurok.
‎Harrezkero Gabonetan eta urtean beste pare bat bider deitzen genion elkarri zertan genbiltzan jakiteko. Ez genion handiagotzen laga nahi izan Oslokoari, egia esan, beldurra ematen baitzidan niri Anja bezalako emakumekote baten alboan aurrera egiteak, baina eten ere ez genuen egin sekula gure haragizko oroitzapena.
‎Uste hori sendotzen du, gainera, beste pare bat faktorek. Baga:
2016
‎Ikusiko duzu: beste pare bat aldiz joko du txirrina, eta ez diodala zabalduko konturatzean, ondoko parkeko banku batean etzango da, edo kalean behera alde egingo du, ibiltzeko kapaz baldin bada. Kalamidadea!».
‎Umetako kontu horrekin hasi eta beste pare bat istoriorekin gogoratu naiz berehala.
‎Epailea nekaturik zegoen. Pare bat aldiz aharrausi egiten sumatu dut eta beste pare bat aldiz ordulariari begira. Kalean arrasten arituko zuen dagoeneko, eta beharbada etxean norbait izango zuen zain.
‎Handik beste pare bat hilabetera, ETAk su etenean zirauela, bake justua erdiesteko ezinbesteko jotzen zuen erabakitzeko eskubideaz idatzi zuen Argia kazetan, baina ez artikulu akademiko bat, baizik eta autodeterminazio erreferendumetan eta erabakitzeko eskubidearen gainean aditu zirenen esku hartzea proposatzeko Euskal Herriaren afera politikoa konponbidean jartze aldera, ETA su etenean zela baliatuz, eta har...
‎–Gu ez garela galdara horiekin lan egin zuten bakarrak. Nik dakidala, gutxienez beste pare bat tailerrek instalatu zituzten Milanoak.
‎Kulunka pare bat egin, eta denbora gelditu egiten da. Beste pare bat kulunka, eta poliki poliki, errukirik gabe, lurrera jausten da. Zaratatsu.
‎Kontua da horietako hiru blog bateko kritikari emandako erantzunak direla, hots, ez kritikak berez, kontzeptua gehiegi luzatzen eta zabaltzen ez badugu behintzat?, bat aurretik egindako, eta kritikak.armiarma.eusen jasotako? kritika baten laburpena, urte amaierako sailkapen orokorrerako edo bilanerako idatzia?, eta beste bat zutabe bat, kritika izateko inolako asmorik gabekoa nire ustez; beste pare bat zalantzagarriak iruditzen zaizkit, baina aurrera, onar dezagun kasu horietan olagarroa lagun egiteko animalia gisa. Hots, jarraituko luke azken urteotako libururik kritikatuena izaten, hamalau sarrerarekin, Meaberen obrak euskal literatur munduan izandako inpaktu sakonaren erakusgarri:
2017
‎Emakumeak Uztarrozerako errepidean ikusia zuen, nonbait, bizkarrean motxila zeramala, bide ertzean ibiltari. ? Beste pare bat aldiz etorri izan da hona azken asteetan, gehitu harakinak?. Txorizoa eta urdaiazpiko merkea baizik ez dit eskatzen.
‎Banituen azaltzeko beste pare bat gauza, baina aspertzeko aukera zegoen. Zutitu, musu arina ezpainetan eman, eta eskutik helduz zutitzera behartu nuen.
‎Zinegotzi gaztea azkarregi hasi zela korrika, zioen iruzkin horietako batek. Bazeuden ideia berbera hitz desberdinekin adierazten zuten beste pare bat.
‎ez zegoen azalpen berezirik behar zuen esaldi edo argazkirik. Biak argazki berean zeuden bakarra Idoiaren facebook ean aurkitu zuten, eta beraietaz aparte beste pare bat parlamentari eta aholkulari bat ere ageri ziren.
‎Sormena eta komertzial lana nahasten zituen, birtualki izanda ere jendearekin egoteko aukera ematen zidan, eta erabaki nuen hor sartu behar nuela buru belarri. Beste pare bat ikastaro egin nituen, eta neure enpresa jarri nuen. Marketin digitalean, sare sozialetan eta marken garapenean espezializatu naiz.
‎aukerak, egoera bakoitzerako beste pare bat testu proposatuz.
2018
‎Ze gauza txarra den imajinazio bizi baten jabe izatea. Tira, ona izan daiteke sexu fantasiak behar bezala elikatzeko, eta bizitzaren beste pare bat arlotan ere bai, akaso. Baina, gehienetan, madarikazio hutsa da.
‎Mareen ordu aldatze apurkakoa kontuan hartuta, beste pare bat egunetan bat egingo nuen galgozalearekin goizeroko ibilaldian, eta ilusio horrekin atera nintzen biharamunean, poltsikoetan txakurrentzako saltxitxa zatiak neramatzala.
‎Tabernara iritsi aurretik galdetu zidan ea zer ari nintzen Madrilen, eta une batez egia aitortzeko gogoa izan nuen: Ocañara joana nintzela neba txikiari bisita egitera, baina, beste pare bat alditan gertatu izan zitzaidan bezala, aurrenekoz kartzela hartan, ordea?, azken orduan baimena baliogabetu zutela eta Madrilen geldialditxo bat egitea bururatu zitzaidala. Baina azkenean pentsatu nuen elkarrekin egongo ginen tarterako ez zuela merezi, eta asteburu pasa joana nintzela komentatu nion, besterik gabe.
‎Ez zuen esaten, ordea, zertan. Asko ginenean, bertan gelditzen ginen beste pare bat orduz edo, berak alde egin eta gero. Esaten zigun:
Beste pare bat aldiz errepikatu zuen nire abizena, erreke marrakak eginez, eta espainiarren kontra hasi zen berriro. Frantses gehienek bezalaxe, uste dut espainiarrak mespretxatu egiten zituela eta britainiarrak miretsi.
2019
‎Itxura batean, ez zirudinan gizon berezia. Deus ere esan gabe, ardoa bi edalontzietara isuri, bat niri luzatu, eta bestetik pare bat trago jo zizkinan, bestela bezala. Hurrena, haren burua aurkeztu zuelarik, nor zen jakin ninan:
2020
‎Berehala utzi zuen ETA. Beste pare bat urte emango zituen Alemanian eta, Amnistiaren Legearekin Donostiara itzuli zelarik, aita hil zen semea etxera sartzen ikustearen emozioagatik.
‎Etxean aurkitu nituen txanpon txiki guztiak bildu nituen, disimuluan. Egun batean bat hartzen nuen, handik astebetera beste bat, bi aste pasata beste pare bat. Gurasoek, igarri baldin bazuten, ez zuten sekula ezer esan.
‎Txanponak poltsatik atera eta mostradorean jarri zituen, eta hain baxu hitz egiten zuten, ezen gauza gutxi entzun ahal izan nien. Pare bat keinu, poltsatik ateratako beste pare bat gauza, beste pare bi agindu eta beste lau pare galderaren ondoren, eskutik helduta atera ginen berriro kanpora, urrezko txanpona udako jantziaren eskuineko patrikan bero. Eskutik oratuta oraindik, kalean behera joan ginen eta izozki bat erosi zidan Maek.
2021
‎Oraindik beste pare bat minutu egin ditu Oihanak komunean. Begiak zabalik, errealitatea atzaparkatzen.
Beste pare bat abesti entzun dizkiot gitarra jotzaileari. Bere adinari erreparatu diot, hogeita hamar urte inguru.
‎Aita nor dudan aurkitu, eta bitartean" eta kito" guztiak, parentesiak bihurtu. Beraz, belarrietan beste pare bat zulo egiteko asmoz herriko tatuaje eta piercing dendara joan naiz. Amak beti galarazi dit halakorik egitea, baita iaz urtebetetze egunerako eskatu nionean ere.
2022
‎Bikoteak ez du ulertzen: semeekiko arazoak, izan ere, Pilotalekuan hasi ziren, piramidea eta beste pare bat monumentu bisitatu ondoren, nahiz eta, printzipioz, bertan azaltzen dena haien interesekoa izan zitekeen, edo hori uste du Aitorrek: berari, behintzat, gaztetxoentzako kontu erakargarria iruditu zaio futbolaren, saskibaloiaren eta esku pilotaren arteko konbinaketa moduko horren azalpena –Franciscok" pelota vasca" esan du:
2023
‎Théodore bakarrik zegoen, bere semearekin, 11 urte bide zituena. Julesek bi haur zeuzkan inguruan, lehena amaren zaia pean, ibiltzen hasi berria, lau bat urteko neskatxa, eta bestea pare bat urte gehiago zeuzkan mutikoa. Eta urte bat lehenago ezkondu zen Camillek haur sortu berria zeukan besoetan.
‎Ez nuen ezer behar, egia esan, baina badaude galleta batzuk, odola loditzen dizun azukre hori, harrapatuta naukatenak. Bide batez, beste pare bat errekadu egingo nituen, barazkiren bat kontzientzia garbitzeko eta fairy poto bat, harraska azpian nituen beste biek norekin jolastu izan zezaten.
‎Beste batean, txikienak hatz punta oraindik bendaz lotua zuela, hantxe zebiltzan bi ahizpak eta beste pare bat neba elkarri matrikulak erakusten. Neskak gonak jasota eta mutilak prakak jaitsita, batzuen txitxarrotxoari iji eta besteen txirlari uju, barrez eta miraz, sarri aritzen ziren bezala elkarren ezkutuko mamiak eta zuloak miatzen eta batzuenak besteenekin konparatzen.
‎Ez zaizkit egun asko geratzen Termalesen, baina ari naiz materiala biltzen, apurka. Hiru elkarrizketa luze egin ditut jadanik aurrez aurre, eta beste pare bat behintzat egiteko esperantza dut. Kalabazak ere jaso ditut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia