Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 46

2002
Besteena nahi duenak merezita galtzen du berea. Txakur batek, ibaitik igerian okela zeraman bitartean, bere irudia ikusi zuen uraren ispiluan, eta beste txakur batek beste harrapakin bat zeramalakoan kendu nahi izan zion.
2004
‎Nolabaiteko boterea genuela zirudienean »700 hautetsi, alkate multzo handia, 14 biltzarkide EAEn...», ateak zabalik genituela uste genuenean, ustez demokrazian ginela, alegia, legez kanpo utzi gaituzte. Izan ere, hau demokrazia da baldin eta besteek nahi duten moduan ari bazara, sistemak nahi duen ereduaren barruan aritzen bazara. Zure dinamika sustatzen ahalegintzen bazara zureak egin du.
‎" Bueno, nik esango dizut: bata nahi duzuela edo bestea nahi duzuela, bihar goiz edo arratsaldean egin genuke. Hori bai:
2006
‎Baina hori antolatzaileen kontua izan behar luke. Hau da, ipuina kontatzeko txoko hau edo beste nahi dugun galdetu ligukete. Kontalariari leku egokia zein den galdetu behar zaio, kontalariak esan dezan.
BESTEEK NAHI DUTENA
2007
‎Demagun iraupenaz beste nahi dugula, demagun euskara dela gure nahia etaeuskaraz bizi den jendarte bat eraiki nahi dugula. Asko ematea da ezta?
2008
‎Horrela bada, 1977ko hasieratik gaur arteko berrikuspenak kontuan hartuz, bizindar erlatiboaren teoriak honako ideietara eramaten gaitu: 1) edo euskara berreskuratzea eta ber normalizatzea ezinezkoa da, estatua lortzen ez den bitartean behintzat, berreskuratze hori, beti ere, besteek nahi dutenen edo uzten dutenen araberakoa izango baita, 2) edo berreskuratzea lortzeko bidea estatua izatea da, edo, agian, estatu federal bateko kide izatea.
2009
‎Behingoagatik neu naiz: Oskar Aristu, ez besteek nahi zuten txotxongilo hura. Gure artekotik ezer ez zait damutzen.
‎Azken hilabeteotan gutxitu egin dira Estatu Batuen eta herrialde inportatzaileen merkataritza defizitak, baina desoreken zuzenketa behin behinekoa dela ziurtatu du NDFk. Halako gomendioak begi txarrez ikusten dituzte herrialde horietan, argudiatzen baitute ez dela beraien errua besteek nahi dituzten produktuak egiten badituzte.
2010
‎Beraz, gauzak asmatzea dagokigu, legeak egin, herrialde askotan gizonek oraindik dituzten botere eta pribilegio handiak murriztu…" Eta gainera, kexatu egiten dira! Zer beste nahi dute?" diote.
‎Baina ez nahi nuelako. Besteek nahi zutelako baizik. Ez nire amaginarrebak, baizik eta beste besteek.
‎Askok eta askok muga gurutzatu eta egun gutxiraberriz ere itzulerako bidea hartu zutelako eta berehala etxeratu. Edozein modutanere, kopuru handiok ikusita eta hainbat pertsona mantentzeko dirutza handia beharzela jakinda, Frantziako Gobernuak 1937ko irailerako errefuxiatuei herriratzekoagindua zuzendu zien, aukeran emanik Hendaiatik Espainia nazionalera bihurtzeaedo, bestera nahi zutenak, Cerberetik Espainia errepublikanora joateko. Aginduhorren pean ziren 1936ko uztailaren 18az geroztik Frantzian sartu ziren errefuxiatuak.
‎Bada, heltzen da adin bat zeinetan ohartzen zaren gaztaroko malgutze guztiek ez dizutela uste zenuen zoriona erakarri. Konturatzen zara besteek nahi duten modukoa izan zarela, beraiek jarritako gidoiaren barruan mugitu zarela, txintxo txintxo. Eta orduan zurruntze fasea dator, ezinbestean.
2011
‎Orain, berriz, lotsa lotsa eginda kontatuko hien etxekoei, zer ibili hintzen, nola, norekin. Errazago da beti gezur erraz bat asmatzea, hori sinesteko prest dagoenak zer beste nahi du, eta Goienetxerekin ez dago bromarik, ongi ikasi nuen hori errumaniar harena gertatu zenean, galdetu hari, bizkarra ederki berotuta alde egin zuen etxera, ni brigadan lanean hasi nintzen aurreneko egunetako bat zen, etxerakoan, ez dakit xuxen nola sortu zen disputa baina patroia haserre zen oso, eta denak isilik, Goienetxerekin ez du inork txintik ateratzen horrela asaldatzen denean, uste... Izugarria zen, errumaniarra, berrogeita hamar urtetik gorako gizon puska, neskatxa bat bezala negarrez ikustea, kamioira igo eta trasteak egunero bezala garajean jasotzera abiatu ginenean, eta koadrilako guztiak isilik, txintik atera gabe.
2012
‎Arindu hori hartzen duzunean zure adimena zorrotzagoa bihurtzen da. Lehen besteek nahi zutena ikusten zenuen. Orain zure begiek ikusten dutena soilik, zuzenki.
‎jendearekin bizi beharrak dakarren, dakarkigun nahigabe nahitaezkoari. Hautazko besteak nahi ditugu, beraz, zerbitzu edo ondareren bat emango diguten besteak, kontsumoko besteak. Eta horien bestelakotasuna ezabatzen dugu gure hautazko harreman horietan.
‎Lacanen arabera, nire desirari bidea emateko, Bestearen desira konplikatu behar dut, hain zuzen ere, inpenetrablea delako, iragazkaitza eta enigmatikoa. Fantasian gauzatzen den desira, horrela, ez da soilik hau edo bestea nahi dudala, Bestearen desirak osatzen duen enigma bera konpontzeko edota desnahaspilatzeko ahalegina baizik. Zentzu honetan Lacanen formulazio zuzena honakoa da:
2013
‎Halako diru kantitate" handiak" kudeatzeko, ordea, negoziazioak" luze" jotzen dutela ohartarazi dute. " Ez dute egun batetik bestera nahi genukeen emaitzarik ematen".
‎Aukera askoko eguna izan daiteke gaur arlo guztietan. Bizia ikusteko zure ikuspuntua eta hori besteei adierazi ahal izateko gaitasunari esker, erraz lortuko duzu besteak nahi duzun hori lortzeko konbentzitzea. SAGITTARIUS:
‎Askotan pentsatu izan diat zertarako bizi naizen, nire eginkizuna besteek nahi dutena egitea bada. Sakon pentsatzen jarrita, Iñigo, beti egin izan diat besteek eskatutakoa.
‎Sedukzioaren jokoa, partaideek nahi dutenean eten dezakete eta, jokoa, elkarrekiko harremana, partaideak nahi duten arte luzatu dezakete.Jokoan desadostasunak eta elkar ez ulertuak egon daitezke, eta horretarako tresna garrantzitsua daukagu: besteari galdetzea.Hau da, zerbait ez badut ulertzen, besteak nahi duena argi ez badut, ezin dugu ezer suposatu, beraz, elkar ulertzeko biderik egokiena galdetzea da.Sedukzioak, begiradak, elkarrekin egoteak, disfrutatzeko aukera paregabeak ematen dizkigu. Baina jakinda, guztia hau gertatzeko ezinbestekoa da gure buruari eta besteari zor diogun errespetua.
‎Bietan badago bizidun bat defentsa biderik ez duena. Bietan badago bizidun bat bestearekin nahi duen guztia egiten duena. Halere, kasu batean ebaluaketa egiten dugu (torturatzailea ankerra, nazkagarria da); bestean, ordea, ez (ez dugu katua krudeltzat hartzen).
‎Batzuetan besteek nahi dutena idatzi behar du.
2014
‎Ez dakit... Besteena nahi dutenak beharbada, diruak, jabetza, interesak ere bai... Beste zerbait ekarriko dieten interesak, lausotzen diren interesak askotan, nahita, nahi gabe.
2015
‎Ez dakit zergatik utzi behar diodan lekurik argiari. Bata bestearen gainean nahi ditut oroitzapenak, pilatuta, hutsarentzako zirrikitu txikienik gabe. Berdin dit ahitzen ari naizen jabetu ala ez.
‎Erraza da hiltzea norberak nahi duenean. Zaila hiltzea besteek nahi dutenean. Baina, zoriontasunak bezala, errazak diren gauzekin ez naiz sekula konformatu.
‎Gustuko zuten elkarrekin egotea. Batzuetan etorkizunaz hitz egiten zuten; horrelakoetan Albertok, umea izatea Ostaizkak beste nahi zuen arren, ez izateko arrazoiak ematen zizkion. Hasieran bere eginbeharra zelako egiten zuela esaten zion bere buruari, baina, luze gabe, bere duda eta beldurrei Ostaizkak nola erantzuten zien entzutea gustuko zuela konturatu zen.
‎Beraz, ez daki ez denbora ez gauzak ordenatzen egiaren arabera joan daitezen. Berak argia falta duelako, ez die ematen besteei nahi badu ere. Eta honetarako letrarik ez dela behar begitandu arren, nire iritzia beti izan da eta izango edozein kristauk saiatu behar duela letra onak dituenarekin harremana izaten, eta zenbat eta jantziagoa izan, hobeki; eta otoitz bidetik doazenek horren premia handiagoa dute, eta zenbat eta espiritualagoak izan, orduan eta premia handiagoa.
‎Igartzen duzu besteengan? Zenbait jolas teknikaren bidez, parte hartzaileek zeintzuk diren euren motibatzaileak jakingo dute, zenbat fasetatik pasatzen diren motibazioaren zurrunbiloan eta nola pasatu batetik bestera nahi dutenean geratu arte.
‎—Hau soberan dagoela erantzun zion pugil euskaldunak kortsea indarrez oherantz botatzen zuen bitartean. Jarraian, bi eskutzar erraldoi pausatu ziren Helenaren bular oparoen gainean, eta orduan sopranoa, begiak itxita eta besteak nahi zuena egin zezan utziz, abandonatu egin zen.
2016
‎Eta besteak nahi du.
2017
‎Lurra landatzeari uzten badiogu besteek nahi dutena jaten bukatuko degu.
2019
‎Sozializazio prozesuan lagungarria dela ere badio Urbek: " Leku horietan ematen diren harremanak bestelakoak dira; bakoitzak bere interesen arabera jokatzen du, eta egoerak bultzatuta, beste une batean elkartuko ez liratekeen bi haur elkartu daitezke, batek besteak nahi duen objektua nahi duelako adibidez. Orduan sortzen dira elkarrizketak, eztabaidak eta kasu askotan, baita liskarrak eta kasketak ere; emozio horiek kudeatzen ikasten du haurrak".
‎Egia esatera, bera behin behineko ohaidea baizik ez izanik, ezerk ez zuen hobiratzean parte hartzera behartzen, baina kontzientzian iruditu zitzaion ez zela kristauaren araberako jokamoldea hildakoari bere azken presentzia ukatzea, bizitzak nolabait elkarrengandik aparte eduki bazituen, heriotzak ez zituen gehiago bereizi, egun batzuetarako jauna eta emaztea baitziren. Alabaina, beste bizi bat, unekoa eta zorrotza, dator atzetik, urrutitik jarraitzen dion soldadu bat, ez dio segizioari jarraitzen, emakumeari baizik, emakumea konturatu da, eta bere buruari galdetzen dio, Zer nahi duzu nigandik, gizon, zer nahi duzu, eta ez du erantzuten, baina berak ez daki besteak nahi duena Henrique zaldunaren tokia dela, ez orain doan tokia, andetan astun inarrosirik, hil jantzi zikin baten azpian, baizik eta bestea, gorputz biziak uztartzen ahal diren beste edozein, egiazko ohe bat, belardi bat, besakada bat ahotz, hondar magal bat. Mogueimek bazekien seguruena zela Ouroana berarekin gustatuko zen edozein jaunek hartua izango zela, baina honek ez zuen larritzen, agian, azken azkenean, ez zuelako uste egunen batean hatz batez ukituko zuenik, ezta patuaren laguntza edukita ere, eta Ouroanak, inork maite ez zuelako, ibaiaz beste aldeko emakumeekin elkartzea beste erremediorik ez bazuen, hala ere Mogueimek ez zuen emakumea egongo zen txabolako atea bultzatuko bere plazera gozatzeko denona behar zuen gorputz batean, denona izango zenez ez baitzuen sekula berea izango.
Besteek nahi dutena baino ez gara?
2020
‎–Profesionaltasuna ipurtzuloan daukazu, ezta? Arduratu zure lana ongi egiteaz eta utzi besteoi nahi duguna egiten. Atera ezazu behingoz neska susmagarria komunetik.
2021
‎Ziburun, aita familiako bat gauaz faltatu da bere etxetik, erakusterat emanik bere buruaz beste nahi zuela egin. Familiak deitu du poliza eta jende andana bat ibili da gisa hortan desagertua zenaren ondotik.
‎Esazu hau, edo hori, edo bestea nahi duzula.
‎Erregeak zer nahi duen, bete egiten da. Erregeak esaten duela" hau nahi dut, bestea nahi dut", zer egiten dute zerbitzariek. Hark esana.
‎biontzako jolasa esan nahi dut. Nork bestearekin nahi duena egin dezan. Bi asto edo bi zaldi edo bi zakur bagina bezala.
‎Gizarte honetan dena azkar, bat batean, nahi dugu. Amak ere une batetik bestera nahi du nik amama maitatzea. Gaur konturatu naiz nik ere maite nahi dudala amama, bera goxo hartu, baina horrek denbora eta arreta behar du.
‎Batzuetan Laura Palmer dela erraten dit, besoetan daukan egur puska semea duela eta antzeko zozokeria franko. Eta besteetan nahi du Marie Cecile deitu diezaiodan. Ez dut deus ulertzen.
Beste nahiak dituzu?
2022
‎Honek ez zuen askorik behar eztena dantzatzeko. Zer beste nahi zuen tabernaz taberna zebilen lagun mordoak?
‎Benetan ama izan nahi nuen ere ez nekien, zegokidana zela baino ez nuen sentitzen. Dena den, zalantza haiek ez zidaten buruhauste gehiegi eman; ohi nuen modura, besteek nahi zutena izan nintzen eta kito.
2023
‎Berriki Jean Louis Harignordoquy Lakak artikulu interesantea proposatu dauku Euskal Telebistaz. Besteak beste nahi zuen jakin zergatik ez zen gehiago usaiako aurkezpenik meza aitzin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia