Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 72

2001
‎Ikusten denez, abertzaletasuna, amodioa, leialtausuna, diskurtso epikoen hutsaltasuna, guztiak katartizatzen dira liburuan. Hala ere, bada, gure aburuz, besteen gainetik nabarmentzen den narrazioa: Rossetti-ren obsesioa deritzona, hain justu.
2002
‎Pagadi mixto honetan zehar ahozabalik aurreratzen duzuen bitartean, azkenean besteetatik nabarmentzen den are ikusgarriago bateraino iritsiko zarete, lehen ikusi ditugunak baino altuagoa eta bertikalagoa baita.
‎Abertzaletasuna, amodioa, leialtasuna, diskurtso epikoen hutsaltasuna... guztiak katartizatzen dira liburuan. Hala ere, bada, gure aburuz, besteen gainetik nabarmentzen den narrazioa: Rossetti-ren obsesioa deritzona, hain justu.
2004
‎jokatzen duten historiako aldiak, gertaerak edo pertsonaiak geuk aukeratuak dira, eta horiek onak edo txarrak izan ziren ez digu iraganak esaten baizik geuk erabakitzen dugu gure egungo ideien arabera. Eta, beraz, ideologia, iritzi eta balio pertsonalen arabera iraganeko gertaera batzuk edo besteak nabarmendu daitezke, eta gustuko ez ditugunak ahaztu edo erlatibizatu. Ondorioz argi izan behar da abiapuntuko gure balioak zeintzuk diren eta kontziente izan balio horiek iraganean aurkitzen baditugu ez dela izango berez historiak hori esaten digulako, edo gure jarrerak historiaren ondorio naturala direlako, baizik guk aurretiaz bilatu ditugulako.
‎Hezurren eraketan eta mantentze lanetan elementu garrantzitsua izateaz gain, hortzetako esmaltea gogortu eta erresistenteagoak egiten ditu. Fluorrak haurrari hezurrak eta hortzak garatzeko duen garrantzia dela eta, etorkizuneko amak jakin du edateko ura, tea, arrainak eta itsaskiak eta zenbait barazki, hala nola espinakak eta aza, besteen gainetik nabarmentzen direla mikromineral honetan. Oro har, ura da fluor iturri nagusia dietan.
2005
‎Estiloari bagagozkio, bada besteen aldean nabarmentzen den aldaketa bat, hizkera trinkoagoa egiten da, batez ere kondaira itxurako narrazioetan, esaldiak luzeagoak dira eta hari argumentalak ere luzeagoak dira Laudanoa eta sutautsa narrazioak du hari argumentalik luzeena. Itxura batean egilearen beraren eleberriek larregi eragiten dieten ipuinak dira, garapen eta egituran ere, ipuin hauetako zenbait ia eleberri zatitzat har genitzake.
‎Afrikako herrialde batzuetan, sorgoa erabiltzen da baita ziropetik abiatuta edari gozo bat egiteko ere. bere landaretik ateratzen da, eta Txinan, berriz, edari alkoholdunak prestatzea, besteak beste nabarmentzekoak dira pattarrak.
2006
‎Koioteek binaka ehizatzen ditek, putakumeok. Bata artaldera inguratu eta bestea nabarmentzen hasten duk, artzainari ziria sartzeko. Bitartean, lehenak txikizio ederra egiten dik artaldean.
‎Badira erronka gustatzen zaien pertsonak, harro samarrean ibiltzea, besteetatik nabarmentzea, besteen aurrean eskuzabal agertzea; eta badira pertsona xuhurrak, zekenak, esku laburrekoak, eutsiak... Batzuk eta besteak ez dira bidelagun egokienak, baina benetan pertsona gogaikarriak harro zekenak dira, eskuzabalen itxura egin ondoren miserian ibiltzen direnak.
‎Esan behar da literatur kritikari horiek 51 idazle inguru aipatu dituztela euren azterketetan eta idazle horien 80 nobela batez beste nabarmendu dituztela. Nobela horietarik 12 dira aukeratu ditugun pertsonaia femeninoak (subjektuak) 4; ez dira, beraz, pertsonaia femenino laguntzaileak (Joxepa, Garoa) edota objektu gisakoak (Miren, Leturiaren egunkari ezkutua).
2007
‎Bainugela bat modu deigarrian eta koloretako azulejoekin alikatatu bada, eta osasun elementuetarako kolore zuri klasikoa ez bezalako tonalitateak erabili badira, aukera ona izan daiteke dekorazio hori landa xehetasun batzuekin konbinatzea. Horrela, kontraste interesgarria sortuko da, objektu horiek besteen gainetik nabarmentzeko. Kasu honetan, komuneko gela ezohiko tonalitate berde batean alikatatu da, eta, beraz, egurrezko xaboia, jarraian azalduko dugun moduan, oso nabarmena da.
2008
‎Legazpiko Elbereth eta Valentziako Piel de Serpiente taldeekin. Beste taldeen maila ere oso ona izan zen arren, besteen gainetik nabarmendu du epaimahaiak Alerta.Uribe Kostako lehiaketa horretan ehun maketa baino gehiagok hartu dute parte, eta talde durangarrak eskuratu duena 1.800 euroko saria izan da. Leioako Udalak finalista izan diren taldeen abestiekin diskoa aterako du.
‎Jaitsi zen zalditik, begiratu zizkion hankak, eta ohartu zenean ezen atzeko hanketako bati ferra falta zitzaiola, baita hanka azpian odol arrasto bat zuela ere, oroitu ere, oroitu zuen, beharbada, une hartan, bizpahiru legoa lehenago aurkitutako paraje legartsu batean zaldiak izandako irristada, ia ia zaldizkoa zaldi gainetik bota zuena?, arrebaren komentura joatea erabaki zuen. Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena?
‎Azken kategorian sektorearekin zuzeneko loturarik eduki ez, baina Euskadirekin nolabaiteko lotura duten eta sektorearen alde era batean edo bestean nabarmendu direnei ematen zaie saria. Baskonia saskibaloi taldeak merezimendu osoz jaso zuen hirugarren saria.
‎Esperientzia, motibazioa eta epe luzeko proiektuak baloratu behar dira. Ez da komeni pertsona bat aukeratzea, besteen gainetik nabarmentzen delako; azken erabakia hartu behar da, baldin eta lanpostu hutserako pertsona egokia aurkitzen bada. Gauza bera boluntarioen kasuan, ordainsaririk ez jasotzeak ez baitu murrizten zerbitzua emateko kalitatearen eskakizuna.
‎Jaitsi zen zalditik, begiratu zizkion hankak, eta ohartu zenean ezen atzeko hanketako bati ferra falta zitzaiola, baita hanka azpian odol arrasto bat zuela ere –oroitu ere, oroitu zuen, beharbada, une hartan, bizpahiru legoa lehenago aurkitutako paraje legartsu batean zaldiak izandako irristada, ia ia zaldizkoa zaldi gainetik bota zuena–, arrebaren komentura joatea erabaki zuen. Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena... jakin ez domingotarra halakoa ote zen berez, edo bere ofizioagatik ote zen:
2009
‎Denen artean bat edo beste nabarmentzekotan: Lazkao Txiki(), maitagarria, bizia, eztia, ironia handikoa; Xalbador(), ostera, fina, poetikoa.
‎Espirituz falangista sentitzen zen arren, kalez jantzita zihoan Teo, aitak beti esan baitzion itzaletik bultzatu behar zutela eskuina, nabarmendu gabe (sigla jakin batzuei lotu gabe, alegia); estatu kolpea hiriburuan nagusitu zenetik, baina, guztiz aldatu ziren gauzak zentzu hartan, huraxe baitzen, inoiz izatekotan, garaileen aldeko jarrera nahastezina erakusteko mementoa, baita besteen aurrean nabarmentzekoa ere: berak. Teok?
‎tesiak, sariak eta nolabaiteko sistema literarioaren gain estruktura da gaur egun kritika akademiko horren esparru naturala. Beraz, komunikabideek pil pilean dabilen aktualitatea dute helburu, eguneroko anabasaren artetik izenburu hau edo bestea nabarmentzea, normalean izenburu eta egileen inpaktu sozialak bultzata. Akademiek, berriz, beste sosegu batekin jardun dezakete, baina mundu zurrunbilotik kanpo ibiltzea dute ondorio.
‎Pozik egoteko moduko diagnosia egingo genuke, 25 urte barru esan bagenu aurreko 25 urteetan bezala gizarte mugimendua aritu dela proposamenak egiten herriari bere hizkuntza berreskuratzeko prozesuan protagonista izateko. Ez dugu uste une honetan berrikuntza bat besteren gainetik nabarmentzeko dagoenik.
‎Espirituz falangista sentitzen zen arren, kalez jantzita zihoan Teo, aitak beti esan baitzion itzaletik bultzatu behar zutela eskuina, nabarmendu gabe (sigla jakin batzuei lotu gabe, alegia); estatu kolpea hiriburuan nagusitu zenetik, baina, guztiz aldatu ziren gauzak zentzu hartan, huraxe baitzen, inoiz izatekotan, garaileen aldeko jarrera nahastezina erakusteko mementoa, baita besteen aurrean nabarmentzekoa ere: berak –Teok– aspaldi hartan amesten zuèn uniformea eramatekoa, alegia:
2010
‎Parkeen egoera eta hornidura hiri bakoitzean zer nolakoa den zerrendatzen hasita, esan beharra dago ezein hirik ez duela lortu emaitza oso ona, baina badira besteen gainetik nabarmendu diren hiri batzuk: A Coruña, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Kordoba, Madril, Murtzia, Oviedo, Sevilla, Valentzia eta Valladolid.
‎haien argia ehunka kilometrora iristen da, eta haien mugak gaindi ditzake. Hala ere, batzuk besteen gainetik nabarmentzen dira. Bartzelonako argi emisioa hartzen bada erreferentziatzat, Valentziako metropoli eremuak, bi aldiz biztanle gutxiago izanik, argi gehiago igortzen du; Alacantek, berriz, ia hiru aldiz biztanle gutxiago izanik, antzeko argi poluzioa igortzen du.
‎2003an Eskoriatzan bi ordezkari izatera iritsi ginen, Juan Luis Merino eta biok eta Merinok jarraitzen du gaur. Orain nahiago dut politika beste angelu batetik bizi, nahiz eta herriko kontuak gertutik jarraitu.Udaletxean ibilitako sasoitik, zein lan nabarmenduko zenuke. Proiektu hau edo bestea nabarmendu baino, lehen aipatutako elkarlana izan zen positiboena niretako, guztiok proiektu baten alde jardutea. Baina, esaterako, erretiratuendako ortuak, zuek bultzatutakoa, berritzailea izan zen orduan... Bai, nahiko erantzun polita jaso zuen egitasmo horrek agintaldian, aurrekoan atzera bota baitzuten.
2011
‎Lana aurkitzeko giltzarrietako bat curriculum egokia egitea da; izan ere, hori da enpresa bateko giza baliabideen arduradunak hautagaia aukeratuko duenak langileaz duen lehenengo irudia. Erakargarritasuna lortzea eta besteen aurrean nabarmentzea, antzeko gaitasunak dituzten beste izangai batzuen aurretik jar dezake enplegu eskatzailea. Horretarako, ezinbestekoa da bere prestakuntzari eta esperientziari buruzko datuekin batera ohiko curriculumei balio erantsia ematen dieten helburu profesionalak izatea.
‎Gauzak horrela, pozik etxeratu dira Agorrosinen batutako zale bergararrak. Zaila da jokalari bat edo beste nabarmentzea baina Macho golegilearen lanaz gain, erasoan Ilzarbek eta Crespok lan aparta egin dute. Machoren lehenbizko bi goletan erabakigarria izan da haien ekarpena.
2012
‎Hilabete asko geratzen da sasoia amaitzeko, eta Velak ondo daki zer egin behar duen bitartean: besteengandik nabarmendu. Zaleek buruz baitakite ekuazioa:
‎Mihise horizontalak nabartuz, hauen kontra zartatzen zen ertz zorrotzetan, bernizaren arraildurei jarraiki. Eta urrez islaturiko karratu beltz handi hauetatik guztietatik, pinturaren zati argiagoren bat edo beste nabarmentzen zen, han hemenka, bekoki zuhail bat, zuri begira zeuden bi begi, jantzi gorrien sorbalda hautseztatuaren gainean ileordeak deskiribiltzen, edota galtzari baten apaindura izter mardul baten goian.
‎Espainiaren kasuan, jatorri izendapena duten produktuen zerrenda oso luzea da, baina badira bi besteen gainetik nabarmentzen direnak: oliba olioa eta ardoa, biak ala biak mediterraneoko dietaren osagai beteak, munduko osasungarri eta gomendagarriena eta Espainiako gastronomiaren oinarria.
‎Dioenez, bai erakunde ofizialek bai enpresek “asko handitu dute arlo horretan berrikuntzak garatzen eta bilatzen dituzten ekitaldien kopurua”. Besteengandik nabarmentzen diren ekitaldiak antolatzea instituzioek eta enpresek eskertzen duten bereizketa marka da. “Horregatik, eta oso lanbide dinamikoa eta berritzailea delako, gazteek haren alde egiten dute, eta gero eta gehiago matrikulatzen dira ikasketa horietan”, adierazi du Camilo Unibertsitateko Protokolo Institutuko zuzendari José Celak.
‎Joxe Labaka auto gidariak jaso du 2012ko Azpeitiko Urteko Kirolariaren saria. Urtero legez, Azpeitiko Udalak urtean zehar beren jardunean era batean edo bestean nabarmendu diren kirolarien lana eta emaitzak saritu ditu, eta Euskadiko Rallysprint Txapelketaren azken bi edizioak (2011koa eta 2012koa) irabazi dituen pilotuarentzat izan da sari nagusia. Labakak 34 urte daramatza auto lasterketetan.
2013
‎Julza Zaldua ez da izarrez eta gregarioz osatutako taldea. Jose Martin Garitaonandia entrenatzailearen esanetan," denek dute maila ona, eta ez dago bat bestearen gainetik nabarmentzen den inor". Gaur egun, 13 fitxa dituzte eta hasierako boskoteko titularrak bezain garrantzitsuak dira aulkikoak:
‎Aurretik aipatu den moduan, olatuetatik energia sortzeko, bihurgailu deritzon aparatu batez baliatu beharra dago. Bihurgailu mota ugari daude, baina oraindik ez da horietako bat besteen gainetik nabarmendu. Horiek guztiak, oro har, honako hiru irizpide hauen arabera sailka daitezke:
‎helburuen betetze maila% 75 baino txikiagoa da.HelburuakBetetze maila1 helburua123452 helburua123453 helburua123454 helburua123455 helburua123456 helburua12345Konpetentzien ebaluazioa: 1 Bikaina: besteen gainetik nabarmendu da.2 Gainditu du: batezbestekoaren gainetik dago.3 Lortu du:
‎eminentia, eminentiae (f): besteen gainetik nabarmentzen edo gailentzen dena, goragune. Anatomian, adibidez, erpuruaren erro haragitsuari Eminentia thenaris izena ematen zaio.
2014
‎Zenbait kasutan aipagarria da nahiz eta ama hizkuntza bi hizkuntzez (euskara eta gaztelania) osatua izan, lekukoek eman dituzten erantzunetan euskararen erabilera ez dela ikusten. Ama hizkuntza bikoitza dutenen euskararen erabilera (kale erabileran edota erosotasunean) ez da nahi bezain beste nabarmentzen.
‎Espainian haragi bat besteen gainetik nabarmentzen bada, urdaiazpikoarena da hori.
2015
‎Orain dela urte batzuk, Go Pro legendazkoa argazkilaritzaren eta bideo digitalaren panorama zen, eta, harrezkero, surflari, skater eta arrisku txirrindularitza zaleen etxeko kamera gisa, kamera txiki horiek, kanpokoetan erabilgarriak, oso ezagunak bihurtu dira. Gaur egun, marka handi gehienak bere ekintza kamera garatzen ari dira, funtzio bat edo bestea nabarmentzen duena, baina telefonia mugikorreko moda sinadura berriak ere horien alde egiten dute. Artikulu honek bost ekintza ganbera interesgarri deskribatzen ditu kontzeptu jakin batzuengatik.
‎Pentsa dezagun zintzarrotsetan edota xaribarietan: norbait modu batera edo bestera nabarmentzen baldin bazen, ohiko bizimoduaren estandarretatik atereaz (herriko agure bat andre gazte batekin ezkontzen bazen, edo senarrak emaztea jotzen bazuen.), hantxe zuen zentsura etxe atarian. Pentsa dezagun elizaren erreprimitzeko moduetan ere.
2016
‎LinkEdin da lana bilatzeko Interneteko tresnarik ezagunena, eta, beraz, besteen gainetik nabarmentzen den curriculuma sortzeko erabil daiteke.
2017
‎Ia ia begietara inguratu garenean, hitz ezberdinek pantaila betetzen dute. Hitz hauetatik bat agertzen da erdian besteen artean nabarmenduz.
‎Aurreko ataletan sare sozialak zenbat erabiltzen diren azaldu da, sare sozial batzuk besteen gainetik nabarmenduz eta sare sozial batzuk guztiz baztertuz. Horrela, ikerketa lan honetan erabilera maiztasun handiena duten hiru sare sozialei arreta berezia jarriko zaie, hau da, Whatsapp, Youtube eta Instagrami arreta berezia jarriko zaie.
‎Baina gazteek sendo zapaldu dute beren prestakuntza, hizkuntzak eta teknologia berriak. 50 urtetik gorakoek kualifikazio eta trebetasun batzuk dituzte, 20 eta 30 dauzkatenek ez dituztenak, eta ezaugarri bat besteen gainetik nabarmentzen da: esperientzia!
‎2001 urtean lehenengo bloga sortu zenetik gaur arte aldaketa nabarmenak eman dira euskal blogosferan: proposamen pertsonalak eta kolaboratiboak sortu dira, blogariek plataformak erabiltzen hasi dira, hedabideak besteen artetik nabarmendu dira, puntu eus domeinua sortu da, blogariek tratatzen dituzten gaiak gero eta anitzagoak dira, … Hala ere eraldaketa honek oraindik badu garapenerako espazioa. Blogintzak oraindik badu euskaldunoi zer eskaini, besteak beste, gai berriak jorratzeari eustea eta formatu berriekin probatzea.Euskarazko Blogen komunitatea txikia dela aitortzen dugu bai eta blogariek beraien proposamentzako toki ikusgarria lortzeko zuhur lan egin behar dutela.
besteen aurrean nabarmendu gabe ezin geratu
2018
‎Lotsagorritu egin da eta ez daki non ezkutatu. Publikoan ez du inork ezer esan, ez du inork ezer egin nahi besteen gainetik nabarmenduko duenik, teatroan bezala antzezleak agertokira aterako duen beldurrez, Aingeruren arreta erakarrita.
‎Azken finean, gizartearen bozgorailua dira, aldaketen motorra eta entretenimendua ulertzeko modu berria. Interneten nagusi diren sare sozialak Gero eta sare sozial gehiago daude, nahiz eta horietako batzuk besteen gainetik nabarmentzen diren internauten erabilerari eta eraginari dagokienez. Hauek dira erabiltzaile bakar gehien biltzen dituzten plataformak eta, oraingoz, eremu digitala menderatzen dutenak:
‎Aurten ere, iaz kirol arloan mo­du batera edo bestera nabarmendu ziren herritarrak sarituko ditu Zarauzko Udalak. Horretarako, hautaketa prozesua jarri zuen martxan herritarren proposamenak jasotzeko, eta horietan oinarrituta, atzo bertan erabaki zuten udal ordezkariek nortzuk izango diren aitortza jasoko dutenak.
2019
‎Higiezinen kreditu kontratuak arautzen dituen Legea indarrean sartzeak (2019ko ekainaren 16rako aurreikusita dago) hipoteka maileguen titularrei laguntzen dieten hainbat neurri aplikatzea dakar berekin. Bada bat, ordea, besteen gainetik nabarmentzen dena: hipoteka eratzean sortzen diren formalizazio gastuen banaketa.
‎“Komunitate bakar batek ere ezin du esan guztiz jasangarria denik eta 200 adierazle inguru dituela balio positiboetan”, diote. Hala ere, hiru dira besteen gainetik nabarmentzen direnak: EAE, Nafarroa eta Aragoi.
‎Kontsumitzaileak ontzi horretan «Burger% 70 integrala» irakurtzen badu, erraz interpreta dezake produktuaren% 70 irin integrala dela, inola ere ez. Gainera, informazio hori besteen gainetik nabarmentzen da beste tamaina eta tipografia batean. Ahalegin handirik egin gabe, ontzia erostean ikusten den lehena da.
2020
‎Txantrea auzoan euskarazko eskaintza besteen gainetik nabarmendu da, baina 50etik 12 plaza bete gabe geratu dira; antzerako kopurua eskaini da Arrotxapean, baina hor ere plaza bakan batzuk hutsik daude. Bestetik, Donibanen, 31tik 27 plaza bete dira, eta Arrosadian, berriz, 22tik 30ek eman dute izena; azpimarratzekoa da udalak bi auzo hauetan eskaintza" progresiboki" murrizteko hautua egin duela eta, beraz, iaz bertan matrikulatuta zeuden haurrek soilik izan dute aukera euskaraz jarraitzeko.
‎Kasualitate handia litzateke bat bera balira zure ezkontza eta nirea! Horrela balitz, opari itsusi bat gomendatu nizuke, nire opariak besteengandik nabarmentzeko posibilitate gehiago izateko. Endika Egurrolaren ezkontzara nago gonbidatuta ni.
‎Haiekin, jardunbide onenen zerrenda bat osatu dute. Askotariko neurriak izan dira, eta alde handia dago erakunde batzuek eta besteek nabarmendutako ekintzen artean: batzuek egiturak sortzeari eta erakundea baliabidez hornitzeari eman diote garrantzia; beste batzuek langileak trebatzen egin dute indar handiena; eta, beste batzuek, berriz, sentsibilizazioan eta komunikazioan.
‎Mespretxuz begiratzen zion mutil koskorrak zirela, ezaxolaz. Besteen aurrean nabarmendu nahi izaten zuen beti; berak ez bezala, bazuen ingurukoak erakartzeko gaitasuna. Ez zaio Matilderi kontsolamendu ematera joan.
‎Euskaraz gaztelaniaz bezain ondo dakitela esaten dute hamar parte hartzailek, baina soilik lauk onartu dute elkarrizketa euskaraz egitea, eta haietariko batek zailtasun nabarmenak ditu. Elkarrizketa euskaraz egin dutenen artean, badago bat besteen artean nabarmentzen dena euskararen konpetentzian. Parte hartzaile hori bi eremu soziolinguistikotan bizi izan da:
‎152). Xehetasun txiki baina iradokitzaileen bidez eraikitzen du pertsonaia Saizarbitoriak, eta besteengatik nabarmentzen da ideia ireki eta ekintza irmoengatik. Eleberrian zehar, idazleak espazioa erabiltzen du adierazteko protagonistaren izaera errebeldea, korrontearen kontra doana, eta era berean, sentitu nahi lukeen lasaitasuna, barne bakea.
2021
‎Hemen ere hierarkia bada, eta, horrenbestez, perpauseko osagai horien artean mota desberdinetako loturak eta erlazioak gertatzen dira. Adibidez, esan ohi da aditzaren inguruko horien artean badela bat besteen gainetik nabarmentzen dena, subjektu deitzen dena, hain zuzen. Eta bai izen sintagma bera, bai aditz sintagma bakoitza bere aldetik modu jakin batean egituratua egongo da.
‎41.6b Ordena neutroan, modu neutroan ematen dugu informazioa, osagai bat edo beste nabarmendu gabe.
‎Bertan hazi dira, batzuk hasi ere, Carmen Martin Gaite, Alvaro Pombo, Soledad Puertolas edo Rafael Chirbes" Bere hasierak zalantzagarriak izan ziren", dio editoreak, eta berrikiago Marta Sanz eta Sara Mesa. Baita idazle latinamerikarrak ere, besteen gainetik nabarmenduz Roberto Bolaño txiletarra. " Autoreek eman izan didate satisfazio gehien, horiek dira ediziogintzaren benetako protagonista, eta saiatu izan naiz gertuko harremana edukitzen, ez bakarrik profesionala; lasai asko joan naiteke haiekin koparen bat hartzera".
‎Sartu datu hauek zure curriculumean. Inoiz lanik egin ez baduzu eta zure lehen lanaren bila bazabiltza, esperientzia hau oso baliagarria izan daiteke zure curriculum vitae a besteen gainetik nabarmentzeko. Baina gauza gehiago apuntatzen ditu.
‎Atzo hirugarrena lortu zuen, lasterketako 19 etapan. Modu batera ez bada, bestera nabarmentzen da ehiztari danimarkarra. Lehena, ihesean irabazi zuen; bigarrena, esprintean, eta atzo, bi bideak uztartu zituen:
‎Burua zinez betetzen didan zerbait aurkituz gero, nekez onartuko dut beste inor aitzindari, lehen urratsak ematen ikasteko ez bada. Garai batean ondo ikusita zegoen nor bere dohainez harrotzea, besteen gainetik nabarmentzea; galdutako garaiak, urrezkoak.
‎Aitzitik," krisialdi isila" bizi du eskolak Martha Nussbaum en hitzetan, Agustin Arrietak aipatzen duen moduan; hots, Humanitateen eta sorkuntzari lotutako diziplinen gainbehera bizi du eskolak. Munduko heziketa sistema gehienetan ez dago diziplinen arteko lankidetzarik eta, isolamendu horretan, zientzia nagusitu da besteen artetik; eta zientzia esatean, balio tekniko enpresarialez ari zaigu Nussbaum, nagusi den teknokraziaren tesiaren arabera, Humanitateek eta Arteek ez baitute ezer ekartzen; ekarpenik egitekotan, besteen gainetik nabarmentzeko luxuzko apaingarria baino ez lirateke. Ikuspegi teknologiko, ekonomiko edo enpresarialik ez duten diziplinek ez dute deus balio, balioa izateko epe motz ertainean irabaziak edo mozkinak ekarri behar baitituzte diziplinek.
2022
‎XIX. mendetik aurrerako sortzaile jeinuaren mitotik at dago. Izen bat edo beste nabarmentzen bada, izango da interpretazioagatik, zuzenekoan zein grabazioan egindako halako aportazioagatik, talde bat batzeko izan duen ahalmenagatik, ideiak gara daitezen egindako ahaleginagatik... Baina sorkuntza, egiletza, kolektiboa da.
‎Eta bakar bat ere ez dago erabat ondo. Hori dela eta, bete betean jarrita, besteengandik nabarmendu egiten dira».
‎–Auskalo! Esango duzu kontua talentuan, jenialtasunean, besteengandik nabarmentzean datzala. Inondik inora ere ez, jauna.
2023
‎Urtarrileko aldapa, berriz, Gabonetako gastu handiagatik sortzen da; irailekoa, berriz, oporretako gastuagatik eta lehen deskribatu eta saihestezinak diren gastuei aurre egiteko betebeharragatik, hala nola argi eta gas fakturengatik eta eskola gastuengatik. Gure herrialdean argitaratutako azken barometroetako batean, herritarrei beren kezkei buruz galdetu zitzaien, eta besteen gainetik nabarmendu ziren prezioen igoera eta inflazioa. Ez da harritzekoa, aurtengo apirilean prezioak %4, 1 igo baitziren iazkoaren aldean, martxoan baino zortzi hamarren gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) arabera.
‎Etxebesterekin izan ziren David Nuño alkategaia, eta Pilar Garrido eta Rafa Mayoral Espainiako Kongresuko diputatuak. Batak zein besteek nabarmendu zuten koalizioak sozialistak mugiarazteko duen gaitasuna; izan Irungo Udalean zein Espainiako Gobernuan.
‎Cauteretsen, espero zena gertatu da: besteen gainetik nabarmendu dira Vingegaard eta Pogacar. Van Aertek erritmoa jarri, eta danimarkarrak sua piztu du 4,6 kilometroren faltan.
‎PSNren jarrerak baizik ez dio eman alkatetza lortzeko bidea. Orain bi alkate horiek direnez aktibo nagusiak, bata zein bestea nabarmentzen dira UPNko buruzagitza eskuratzeko hautagai gisa. Ibarrolak ukatu egin du horretarako asmoa duenik.
‎Denak dira onenak, baina nire lehen txirula eta lehen biolina besteen gainetik nabarmentzen dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia