2009
|
|
Damaso ez ezik,
|
beste
lau anai arrebak ere berari begira zituen Domingok: Domingo, beraz, zerbait eta norbait zelakoan, harro bezain pozik zegoen, irriak ezpainetan alderik alde utzitako oinatzak lekuko; haren harrotasunak eta haren poztasunak bazuten itzal bat, ordea, Teofilo Mariak ez baitzuen ordura artean ezer esan, eta Domingok beldur behar baitzuen anaiak arestian bezala erreakzionatuko ez ote zuen, beste oldarraldi batekin; hala, bada, hiru anai arrebek egindako galderari erantzuteko prest zegoen arren, irria ezpainetatik ezabatu eta Teofilo Mariari begiratu zion Domingok:
|
|
Teofilo Mariarentzat etxeko lanak egiteko ordua izan zitekeen, Damasorentzat bere gogoetetan murgiltzekoa, Gabinorentzat orduak desordu bihurtzekoa uztaiaren edo zibaren jirabira etengabean, Adarentzat sokasaltoan ibiltzekoa eta Maria Bibianarentzat ilunabarra dastatzekoa; une hartan, baina, Domingok bere esateko hura esan ez beste: . Gure etsairik handienak beldurtzeko moduko begirada du??, hoztasun eta iluntasun berak hartuta sentitu ziren bostak, haien mututasunak eta haien keinuek. Teofilo Mariaren buru makurtzeak eta
|
beste
lau anai arreben begi ixte sinkronizatuak, ez baitzuten besterik adierazten, bostak ere gauminaren orratzak markatutako denbora itsu berean sartu balira bezala?
|
|
Damaso ez ezik,
|
beste
lau anai arrebak ere berari begira zituen Domingok: Domingo, beraz, zerbait eta norbait zelakoan, harro bezain pozik zegoen, irriak ezpainetan alderik alde utzitako oinatzak lekuko; haren harrotasunak eta haren poztasunak bazuten itzal bat, ordea, Teofilo Mariak ez baitzuen ordura artean ezer esan, eta Domingok beldur behar baitzuen anaiak arestian bezala erreakzionatuko ez ote zuen, beste oldarraldi batekin; hala, bada, hiru anai arrebek egindako galderari erantzuteko prest zegoen arren, irria ezpainetatik ezabatu eta Teofilo Mariari begiratu zion Domingok:
|
|
Teofilo Mariarentzat etxeko lanak egiteko ordua izan zitekeen, Damasorentzat bere gogoetetan murgiltzekoa, Gabinorentzat orduak desordu bihurtzekoa uztaiaren edo zibaren jirabira etengabean, Adarentzat sokasaltoan ibiltzekoa eta Maria Bibianarentzat ilunabarra dastatzekoa; une hartan, baina, Domingok bere esateko hura esan ez beste: " Gure etsairik handienak beldurtzeko moduko begirada du...", hoztasun eta iluntasun berak hartuta sentitu ziren bostak, haien mututasunak eta haien keinuek –Teofilo Mariaren buru makurtzeak eta
|
beste
lau anai arreben begi ixte sinkronizatuak– ez baitzuten besterik adierazten, bostak ere gauminaren orratzak markatutako denbora itsu berean sartu balira bezala... abailduraren eta ezintasunaren ordu berean, alegia, arratsaldeko seiak ere gauerdiko hamabietako gaumin, non minutuen, orduen eta denbora ororen orratzek bat egiten duten, non hegoa ere ipar bihurtzen den eta zirkuluaren puntu guzt... ez etxeko lanik eta ez gogoetarik, ez ordurik eta ez desordurik, ez sokasaltorik eta ez ilunabarrik, izugarrikeria bera baizik.
|