2000
|
|
Iragarki batean etxe baten eraikuntzan lanean ari ziren neska gazte batzuk ikusten ziren, aldameneko kaletik pasatzen zen mutil lerden bati sexu irrikaz begira. Beste batean, kale batean exekutibo pila bat ikusten zen, gizonezkoak nahiz emakumezkoak, guztiak dotore jantzita eta karteratxo bana aldean, alde batetik
|
bestera
lasterka eta elkar trebetasun handiz zangotrabatzen, horretan futbolarien neurriko teknika bikaina zutela erakutsiz. Ez nintzen iragarki haiek zer iragartzen zuten jabetu.
|
|
Hi: gogoratzen al haiz...?"; fotoaren ilusioan hiru lau lagun arrimatu ziren, barraren kontra, Xan eta Lazaroren inguruan korro itxi batean; batek errebista hartu, beste bati erakutsi, foto hura zela ta ele sunsun batzuk egin zituzten;" atzean jokatzen zian", esan zuen Lazarok;" beti zirikatzen, kontrarioa aspertzeraino; eta, baloia zuela, zelaiko punta batetik
|
bestera
lasterka zihoala, ez zegoan hura harrapatuko zuenik; hala zihoala baloia galdu ere bai, ordea, sarritan; regateoan baldar hutsa zuan"; zurrut egin eta: " alde, alde!", bere lagunak uxatu zituen; Xan eta biak saihetsez saihets, berriz ere fotoari begira:
|
2002
|
|
Zer uste duk, zoro horrek, jainkosari abere oldartsu bat eskain diezaiokedala, ala? Zer nahi duk, bat batean oldartu, jainkozko irudia lurrera jaurti, eta nik, gaixo honek, ileak haizetara askaturik, batera eta
|
bestera
lasterka ibili behar izatea, lurrean etzandako neure jainkosarentzat sendagile bila?
|
2005
|
|
Nire gordelekutik, guardia zibilak ikusten nituen, beren jeep haietan jendea sartzen; zaurituak ere pilatuta eraman zituzten. Bazterrak miatzen hasiko ote ziren beldur nintzen, eta prest nengoen une batetik
|
bestera
lasterka abiatzeko, han inguruan neukan jendeari ihesbidea erakutsiz. Haatik, egun hartan bazuten nahikoa arrantzarik guardia zibilek; jeepak bete beteta, kabitu ez ziren atxilotuei lurrean etzateko agindu zieten, eta ostikoka ekin.
|
2008
|
|
Bertan pasatutako hiru hilabeteetan hainbeste aldiz ibilitako kaleetan barrena gora eta behera eman nituen hiru ordu, nora ezean, denbora agortuz zihoakidalako presioarekin, ordulariaren tik tak bizkorra desafiatu nahian. Zure etxe ondoko parkean irakurri nuen egunkaria aurrena, inguruan gertatzen zen xehetasun oro grabatu nahiz nenbilen; han zegoen gizon zahar hura, nire aurreko aulki luzean, txoriei ogi apurrak botatzen, edo bi ume haiek lurreko hostoekin jolasean alde batera eta
|
bestera
lasterka.
|
2010
|
|
–Hor sakelako erlojua. Erori egin zaizu?; eta nola hura ez baitzen jakan jartzeko mementorik onena, aldamenean nuen aulki zahar baten gainean jarri nuen; gero, bi sagu ikusi genituen, bata
|
bestearen atzetik
lasterka, jolasean ariko balira bezala;. Ez nuen uste saguek paradisuan sartzeko baimena zutenik?, esan nion Helenari?
|
|
" Hor sakelako erlojua. Erori egin zaizu"; eta nola hura ez baitzen jakan jartzeko mementorik onena, aldamenean nuen aulki zahar baten gainean jarri nuen; gero, bi sagu ikusi genituen, bata
|
bestearen atzetik
lasterka, jolasean ariko balira bezala;" Ez nuen uste saguek paradisuan sartzeko baimena zutenik..." esan nion Helenari...
|
|
Eta ni, ene adiskideak salbatzeko nahian, bulego batetik
|
bestera
lasterka nabil. Baina, nonahi desantolaketa, gaitasun eza eta arduragabekeria baizik ez ditut aurkitzen.
|
2011
|
|
Francoren irudia lurrean zegoen, eta dozena inguru sagu zebiltzan, batera eta bestera, alfonbraren gainean. Kristalezko kaiolan propio egindako tutu batzuetatik, bisitariek ura eta jatekoak ematen zizkieten Francoren irudiaren gainean batetik
|
bestera
lasterka zebiltzan sagu kumeei, aska garden txikiak nahieran betez. Janaria emateko tranpatxoak, Francoren irudiaren aurpegi eta gorputz adar ezberdinen gainean zeuden, halako moldez non bisitariak berak nahi zuen Francoren gorputzaren atalera bidera baitzitzakeen saguak, dispositibo mekanikoen bidez jatena erortzen uzten zuen lekurantz, hain justu.
|
2012
|
|
Honelako gauzak esango nituzkeen: « Irailak, 30 Lehorrera iritsi nintzenean, uretan ito gabe, Jainkoari onik atera nintzelako eskerrak eman ordez, sabelean irentsia nuen ur gazi pila oka egin nuen lehenbizi, eta indar pixka bat hartu ondoren, hondartzan batera eta
|
bestera
lasterka hasi nintzen, eskuak bihurrituz eta buruan eta aurpegian, zapla, astinduak emanez, nire zoritxarraren kontra oihuka eta garrasika, nireak egin zuela eta nireak egin zuela; azkenean, leher eginda eta zorabiaturik, lurrean atseden hartzeko etzan behar izan nuen arte, baina lo hartzen ausartu gabe, piztiaren batek irentsiko ninduen beldurrez».
|
2013
|
|
Nondik nora gabiltzan kontatu diot. Bere adineko emakume gehienak ezkontzaren edo bikote bizimoduaren parentesia itxi eta aztoratuta ikusten ditut, hitzordu batetik
|
bestera
lasterka beren traje, soineko eta zapata estreinatu berriekin. Emaztearen lagun batek esan zidan behin senarraren ondoan hainbeste urte eman eta gero birjintasuna berreskuratu zuen sentipena zuela.
|
2014
|
|
Gogoko zuen esekitokitik makulu luze bat hartzea eta batetik
|
bestera
lasterka ibiltzea makuluarekin mahaiak eta aulkiak jotzen, «borroka, borroka, borroka» esanez. Etxera jendea zetorrenean, andre helduek mihia klaskatzen zioten, eta hori deigarri egiten zitzaion, eta, emakume gazteak musu ematen saiatzen zirenean, amore ematen zuen asperdura arin batez.
|
2015
|
|
Odolaren usainean erotu antzean hasi dira erasotzaileak, otsoak zauritutako ardien atzetik nola. Beste euskaldunak etxaldetik irteten hasi dira, alde batera eta
|
bestera
lasterka, baina bakar batek ere ez du lortu bere burua salbatzea. Tiroz akabatu dituzte guztiak, baita etxalde barruan geratu direnak ere.
|
|
Hemengo bizimoduarekin ez diat zorrorik bilduko. 7ak gabe jaikitzen nauk, lo egitera sartzerako goizaldeko ordu bata biltzen diat, eguna ematen diat kurtsoan edo ikasketetan, edo batetik
|
bestera
lasterka, harako lunch hori jateko, edo berdin afaltzeko. Tira, hemendik goitik gozatuko duk afera, aldi lasaiagoa izanen, omen".
|
|
Eta urdina izanki elkarte horren kolorea. Batzu urratsean,
|
besteak
lasterka, denak elkartasun goresgarri baten lekuko, auzapeza bera ere partaide. Goiz berean, bazen arroltze moleta egileen xapelketa, arrakasta ederra ukan duena.
|
2016
|
|
Angelak bost urte zituen bainu bat hartzen ari zela leherketa ikaragarri bat entzun zuenean: oihuak eta nahas mahasa, jendea batetik
|
bestera
lasterka eta heriotza kontuak guztien ahotan. Ondoren jakin zuen erreberendoaren etxea zartarazi zutela.
|
2017
|
|
Josebari oka egin zaio. Ezagutzen duenetik aritzen da Bego lan asko egiten, batetik
|
bestera
lasterka, busy beti very busy, eta adinarekin etengabe ingelesezko hitzak sartu beharra aje bilakatzen ari zaio.
|
2021
|
|
Donostiako Zuhaizti eskolan Gorputz Hezkuntza egiten ari ziren atzo goizean goiz. Batzuk, alde batetik
|
bestera
lasterkan; besteak, baloiari ostikoka. Denek maskara aurpegian.
|
2023
|
|
Kanariarrek baloiari eusteko duten gaitasunak ere izan du eragina. Jokaldiak mantso mamitu dituzte, eta arabarrak batetik
|
bestera
lasterka aritzera behartu dituzte. Haatik, gola ez dute paseen segida oso luze batean lortu, Alavesen aukera on baten ondoren baizik, 31 minutuan.
|