Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎Ohar batzuk kanpoan utzirik, edizio elebiduna prestatu zuen eta 1979an liburu gisa argitaratu zuen. Beranduago edizio desberdinak atera ziren, modu bati edo besteari jarraituz. Hemen ahalik eta edizio osoena egiten saiatu da.
2001
‎Mendebaldeko kulturan egon den fundamentalismo modu agian famatuena, baina ez bakarra, kristautasuna izan da, bizi dugun mundu hau deskribatzen duena: ezerk kontra egin ezin dielarik aro batek besteari jarraitzen diola erakusten digu; edo nolatan gizakiak nahi ez arren hilkorrak diren halabeharrez, eta bizitzaren jabe direla bere buruari bizitza eman ez badiote ere; abisatzen digu munduak ere ezin izan duela bere burua sortu. Munduaren ezintasun honek eta bestelako ahuldadeek mundua hauskor eta kontingente bihurtzen dute kristauaren begietan, eta kontingentzia horren azalpen bat bilatzen du, eta ahuldade eta ezintasunen gainetik munduak dituen existentzia, erregulartasuna eta nolabaiteko indarraren zergatia ere bilatzen ditu.
2002
‎Jarraitze klase baten osagaiak morfema ez askeak lantzean aipatu ditugun azpilexikoak dira, baina hauekin batera definitua dagoen beste jarraitze klase bat ere sar dezakegu. Azpilexikoak minuskulaz azalduko dira eta jarraitze klaseak maiuskulaz.
‎Ezkerretara datorrena jarraitze klasearen izena da, azpilexiko guztiek eramango dutena, eta eskuinetara datorrena, berriz, jarraitze klase hori osatzen duten osagaien zerrenda? azpilexikoak eta beste jarraitze klase batzuk, hainbat kasutan?.
‎Hau da, modu zabalean, goiko grafoaren irakurketa eta, beraz, izen arrunt bizigabeen morfotaktikaren azalpena. Baina beste horrenbeste dugu izen arrunt bizidunekin( beste jarraitze klase bat), etab. Esaterako, oraindik egokitu gabe dauden zenbait maileguk marratxoaren beharra izaten dute irakurgarritasunaren mesedetan. Kasuotarako I_ MAR (stock ean) eta I_ biz_ MAR (surfer ak) jarraitze klaseak daude, baina mugatuta erabiliko dira, ez edozein izen arruntetarako.
2004
‎Xavier Zubiri dugu galdera horiei erantzuteko bide berri emankor bat proposatu zuena, J. L. Arangurenek, I. Ellacuriak eta bestek gero modu batean edo bestean jarraitu dutena. Datozen orrialdeetan Zubiriren pentsamendua laburbiltzen ahaleginduko gara.23
2006
‎Dena dela, badago desberdintasun aipagarri bat bien artean. Aristotelesen ikuspegian gizaki bertutetsua eredu bat da, besteok jarraitu behar dugun eredua, hain zuzen ere. Horregatik, Aristotelesen kezka nagusia da gizaki bertutetsu eredugarria identifikatzea.
2007
‎(Arimak kulturak dira). Begikera historiografiko tradizionalaren kontra, lineal, aitzinaketari eta sasiunibertsal eurozentrikoa, berak proposatzen duen historia irakurtzeko modeloan, historian kultura garai batzuk daude, konstelazio edo galaxiak bata bestetik menpegabeak, elkarrekin lotugabeak, nobletasun eta eder berdinekoak denak, denboran bata besteari jarraitu gabe bata bestea aldikatzen dutela, hala ere euren traiektorian denek ziklo organiko berbera eta bizi periodo berdinak ibiltzen dituztela, bakarrik bakoitzak bere bere estiloarekin, hots, arimaren espresio molde berekiarekin. Spengler ek halako zortzi arima edo kultura garai seinalatzen ditu orain arteko historian:
2009
‎Bere esanetan, egunero mezu bat baino gehiago ematea ez da onuragarria, eta beraz, aurrerantzean EAk bide bat edo bestea jarraituko duen argi geratuko dela ziurtatu du.
‎Gaur egun, gainera, bada aukerarik bi erabilerek etekin egokia eskura dezaten. Britainia Handiko politika, esaterako, besteok jarraitzeko moduko eredu izan daiteke5 Azpimarratzekoa da, bestalde, aipatutako ondarea zaintzeko eta zaharberritzeko Euskal Herriko zenbait erakunde politikok emandako laguntza eskuzabala.
‎Iraganeko loturak hausteko. Hori egin ezean, alde batetik bestera jarraituko duela ohartarazi dio eta norabide falta horretatik duela ihes egin. dituela etengabeko kontraesanak eta dinamika suizidak alboratu.
‎Berak ez zidan begiratzen, nik ez nion begiratzen; haatik, batak bestearen ondoan jarraitu genuen aurrera eta aurrera. Denbora luzez ibili ginen, joan eta joan, elkarri ezer esan gabe, harik eta arrano baten orroa entzun genuen arte.
2010
‎Guztiaz ere, bi ministroen artean zebilen jokoa, eta baten bisitari bestearena jarraitu zitzaion. Apaiz katolikoak esperantzari hiru eguneko epea eman zion, eta laugarrenean etorri zitzaigun etxera, buruan behar zituen, nik uste, arima batzuk irabazteko posibilitateaz gain, AEGren zerbitzuak?, egoerari, porrotari, bestela esanda?
‎zuek sar itzazue palak lurrean barnago eta besteok jarrai ezazue dantzarako jotzen
‎Guztiaz ere, bi ministroen artean zebilen jokoa, eta baten bisitari bestearena jarraitu zitzaion. Apaiz katolikoak esperantzari hiru eguneko epea eman zion, eta laugarrenean etorri zitzaigun etxera —buruan behar zituen, nik uste, arima batzuk irabazteko posibilitateaz gain, AEGren zerbitzuak—, egoerari —porrotari, bestela esanda— aurre egitera.
‎Aste bati bestea jarraitzen zitzaion, ildo beretik, monotoniaz. Astelehenean, Matematikako azterketa egiten genuen" konposizioa" esaten zitzaion La Salleko lexikoan; asteartean, Fisikakoa eta Kimikakoa; asteazkenean, Filosofiakoa; ostegunean, Literaturakoa eta Artearen Historiakoa; ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten, eta gure gelako tarima gainean jartzen ginen ilaran, onenak aurrena eta txarrenak azkena; larunbatean, beranduago joaten ginen kolegiora, meza izaten genuen kaperan eta nik harmonioa jotzen nuen.
‎" Ez dakit hemen Estatu Batuetan jakingo den, baina Euskal Herriko gerra ez zen Gernikako bonbardaketarekin bukatu. Era batera edo bestera jarraitu egin zuen. Edo hori pentsatzen zuten behintzat 60ko urteen bukaeran armak hartzea erabaki zuten gazte askok:
2011
‎KARLOS zutitu egingo da. Besteek jarraitu afaltzen, tarteka begiradaren bat LEOri.
‎Dagoeneko ez dut kantari jarraitzen, amore eman dut. Baina bestetik jarraituko banu, ez litzateke hain harrigarria izango. Jarrai dezaket.
2012
‎–Ezta nik ere! , ihardetsi zuen biziro monsieur Homaisek?, nahiz eta besteei jarraitu beharrean gertatu, jesuitatzat ez pasatzekotan. Eta zuk ez dakizu zer bizimodu daramaten alproja horiek, Quartier Latinean, aktoresekin!
‎Horretarako, ahotsaren eta irudiaren arteko sinkronia zaindu behar du kazetariak. Ahotsa eta irudia bat ez datozenean, hartzailearen arreta galtzen da, giza adimenak kanal bati edo besteari jarraitu behar diolako. Horregatik, irudiek albistearen garapena gidatu behar dute.
2013
‎[Barreak] Bai, batzarrak egiten ditugu. Asko gara eta ez da batek esan eta besteok jarraitu. Adibidez, taldeko batek ezin badu kontzertu bat eman, ez diogu beste trombonista bati deituko.
‎Niri zuriekin jolastea gustatzen zitzaidan, abantaila ematen zidaten, ni nintzen lehenengoa pentsatzen eta nire aurkariari egoera bat aurkezten. Niri pausoak markatzea gustatu izan zait beti eta besteek jarraitu nazatela. Ez naiz pertsona erreaktibo bat, nahiago dut erabakiei aurre hartzeko posizioan egon.
‎Gurekin gelan zegoen zaintzaileak ur baso bat eman zionerako, botaka hasi zen. Hura goitika hastea nahikoa izan zen, handik aurrera bata bestearen atzetik jarraitzeko. Oka hotsa eta negarra nahasten ziren.
‎Esan zitekeen garunak konektatuta zeuzkatela. Bat hasten zen berbetan, eta, edozein momentutan geratuta ere, besteak jarraitzen zion. Berdin edozein ideiarekin.
‎2 Deskribapen plan bati ala besteari jarraitzeak eragiten al du deskribatu nahi den lekuaren elementuak hautatzeko orduan. Talde handian elkartuta, hausnartu zuen artean horren inguruan.
‎Inspirazio gehiegi, beldurra sentitu zuen. Besteekin batera jarraitu zuen lanean.
‎Musika arloan ere, Gerardek modu batean edo bestean jarraitu du beti. Kuxkuxtu txarangako partaidea izan da.
‎Zeuk agindu ezazu beti, ez besteak jarraitu.
2014
‎Hatz nagian bozkatzen dugun taldearen eraztuna ezartzen dugu, eta oso gutxitan gertatzen dira banantzeak. Hatz txikiak ez du funtzio berezirik, baina besteei jarraitzen die, besteek daramate. Iritsi zaio gure herriari eskuak elkartzeko tenorea.
‎«Uztailaren 4ra arteko konpromisoa dut. Ni EITBko langilea naiz, eta batean edo bestean jarraituko dut». Lantaldearekin du kezka orain kazetariak:
‎Hiru bat lagun aritzen ziren gehienetan. Ez beti berberak; guztira lau edo bost izango ziren, batzuek atseden hartzen zutenean besteek jarraitzeko. Halako batean, bakarka geratu zen polizia onarekin.
‎Gran Viako kondeak eta Lacostek nekaezinak ziruditen, eta ganbarako ekinaldiak bata besteari jarraitzen zitzaizkion. Bakarrik geratu zenean, entzuten zituen hotsak eta mintzoak aztertzeari eman zion Saldiasek, zeintzuk zegozkion batari eta zeintzuk besteari asmatzen ahaleginduz.
2015
‎eta besteetan jarraitu:
‎Beraz? Beraz?, galdetu zuen berekiko, eztabaidarekin besteek jarraituko zutelakoan, norbaitek gezia bota, laburregi geratu, eta hura aurrera eramatea besteen gain utziz bezala. Hala, haiek ziotena entzuten jarri zen berriro, badaezpada, maitasunaren gaia argitzen bazuten ere.
‎Upclok beste plataforma bat du, kasu honetan etxeko erabilerarako, Android edo Iphone en oinarritutako mugikorretatik bideoa zabaltzeko aukera ematen duena, eta bere web orritik denbora errealean egiten duena. Gutxi gorabehera, zuzeneko emisioak egiten dituzten eta bata bestearen atzetik jarraitzen duten pertsonen sare gisa funtzionatzen du. LivElens mugikorretik grabazio zerbitzu bat da, denbora errealean hedatzeko, Facebook eta Twitter web orritik, zure kontaktuak ikusteko moduan.
‎Ekimen batetik bestera jarraitu zenuen, hala ere.
2016
‎Une horretan bertan, hura entzutean. Besteak jarraitu zuen:
‎ELENE koreografia bat erakusten ari da besteei. Berak egin eta besteek jarraitu egiten diote.
2017
‎Interesgarria dena soilik eskaini. Egunero blog berriak sortzen dira; zein da bat edo beste jarraitzeko arrazoia?
‎alternatiboak, leku garestiei buruzkoak, oso turistikoak, turistikoak baina desberdinak... Bakoitzak bat edo beste jarraitzen dugu gure interesen arabera, baina azkenean oso antzerako zirkuituak egiten ditugu hotelen prezioak salbu. Badirudi, Argentinara joan eta Iguazura ez bazoaz, alperrik joan zarela.
‎Nencini italiarra ere Itzulia irabazteko faboritoen zerrendan zegoen urte hartan, baina Thonon Les Bainsera bidean Anquetili, Planckaerti eta besteei jarraitu ezinik geratuta jabetu zen ez zuela Tourra irabaziko. Hurrengo etapan, Telegraphe eta Galibier igota, Briançonen bukatu zen etapan, maillot horia berreskuratu zuen behin betiko Anquetilek.
‎Goizean goiz jaiki, eta 07:00etan zuen ordua Ziburun (Lapurdi). Handik aitzina besteei jarraitu zien,, galderarik egin gabe?. Segurtasun neurri batzuk hartuz?, auto aldaketarik eta egin gabe, ordea??, Senperera, Mertxe Colina ABko kidearekin eta.
‎Platonek arima eta hiria osatzen dituzten atal edo taldeen batasun harmonikoa haien osasunarekin edo zorionarekin lotzen duenean, ez dugu pentsatu behar elkartze harmoniko hori demokratikoa denik. Batasuna sortzen da taldeetako batek aginte makila hartzen duenean eta besteek jarraitzen diotenean. Batasuna are eta sendoagoa dugu mendeko forma edo taldeek borondatez egiten dutenean men, baina hori ez da halabeharrezkoa batasuna lortzeko.
2018
‎Bereizketa hau: aukeratu, erabaki, ausartak izan, ekin,.../ obeditu, besteei jarraitu, engainatuak izan,..., garrantzia duela iruditzen zait, antzekoa gertatu zaigulako lehenago eta gehiagotan ere. Adibidez, 1920 hamarkadan bizitakoa:
‎Mundu osoan zehar dabiltza erromesak. Bai erlijio bati edo besteari jarraitzen dioten pelegrinak, bai erlijioaz gaindiko arrazoiak direla-eta hara eta hona dabiltzanak. Hala izan da mendeetan, eta hala da egun ere.
‎Bakoitzak bere zatia abestu eta dantzatuko du zutik, tokatzen zaionean. Bukatzean eseri eta besteek jarraitu.
‎—Ni bai gizajoa! Negu bat besteari jarraitu zitzaion. —Barre egin du Xuanek.— Neguan elurretan ibiliko gara, Claire, Christiani lerak eskatuta.
‎Hilobi bazterrean ez duk zinopa edo apezik, ez baituk inoiz uskurtza edo erlijiorik jarraiki; kartelean besteek jarraitzen hinduten, zeren, hi haizela medio, amets eragilea erretzen edo min ahazkor egiten zaituena, zainetan isuriz, paradisua lurrean bizi zuten.
‎Lauk erantzun didate, bakoitzak irtenbide diferente bat seinalatu dit. Batetik bestera jarraitu dut.
2019
‎Horrek ekarri du beste maila bateko konfiantza sortzea gure artean: baten harrikadari besteok jarraitu diogu".
‎Dagoeneko jendearen begietara pretentziosoegia izatearen beldurrak uxatu ditut, eta argi daukat gehiago idatzi ahala argitaratzen jarraituko dudala. Modu batera edo bestera jarraituko dut.
2020
‎Esanez Clinton matxista zela, arrazista zela, eta latinoei" animalia" deitzen ziela. Hori konbinatuz gero plataforma batetik bestera jarraitzen zaituen eduki multzo batekin osatutako hodeiarekin oso gauza erraza, bide batez esateko, ia denak enpresa berarenak baitira, gure bizi egiturak manipulatzen ari dira". Zu konturatu gabe norbait etengabe belarrira zer pentsatu behar duzun xuxurlatzen ari balitzaizu bezala.
‎Urretxindor baten," txori erresiñularen" kantua entzun zuen orduan. Nota bati bestea jarraitzen zitzaion, eta Birila, haiei adi, zoriontsu, bakea bihotzean, lozorroan gelditu zen. Urretxindorra ez zen isiltzen, eta abadeak gero eta hurbilago sentitzen zuen kantua.
‎KARMELE( besteari jarraituz): ... eta ederra!
‎Ez zaio besteak jarraitzea gustatzen.
2021
‎Iragana eta geroa bata besteari jarraitzen zaizkio.
‎Bera 11 urterekin iritsi zen Andaluziara, eta gogoan du eskolako realzale bakarra zela. Chimeno 2009an hil zen, baina besteek jarraitu zioten haren bideari. «30 urtez bakardadean izan nintzen realzale, hauek aurkitu nituen arte», gehitu du.
‎Artiumeko Z aretoa hibrido bat da, erakusketa aretoaren eta zinemako gelen artean kulunkatzen den espazioa. Beraz, orain arte erakusketa espazio izandako gune horren arauak ez dira ez batean ez bestean jarraitu beharrekoak. Alabaina, ba al dago araurik?
‎Zaila zen egiaztatzea, baina ikusita neukan jaietan zein zen nagusi bati begiratzeko modua. Klaseak ezabatu zituzten gure arbasoek, baina ez espiritu pobreak, eta asko dira gure artean besteengan jarraitzeko, imitatzeko, gurtzeko ereduak bilatzen dituztenak. Distira ergel bat darie haien begiradei, beren ustez gehiago den baten aurrean daudenean.
‎Elkarrengadik oso hurbil zeuden hiru gune hauek, bata besteari jarraituz, eta auzo bakar bat balitz bezala hartu ohi da. Monte Caramelon 520 pertsona bizi ziren, 120 nukleo familiarretan eta 98 etxolatan antolatuta.
2022
‎Hizkuntza integraziorako elementu oso garrantzitsua da, eta gaur egun, teknologiari esker, badaude halako egoerei buelta emateko tresnak". Bi aldeek, euskara dakitenek eta ez dakitenek, oso ondo baloratu dituzte itzulpen automatikoaren bidez egindako bilerak. " Euskaldunek ondo baloratzen dituzte, euskaraz egin ahal izan direlako saioak, eta ez dakitenek ere ondo baloratzen dituzte, besteekin batera jarraitu ahal izan dituztelako azalpenak". Denak ondo sentitzea giltzarria da Arregiren eta Makazagaren ustez, pertsonen arteko distantziak murrizteko eta euskararekiko jarrera baikorra garatzeko bidean.
‎Ez batak ez besteak jarraitu zuen fiskalak, ez idazkariak ezta segurtasunekoak ere, ez zuten lortu X jauna Zuzendari Orokorraren bulegoan sartzea ekiditea. Harenganaino iritsi zirenerako, akusatuak Zuzendari Orokorraren bulegoko atea zabaldua zeukan eta barruan zegoen jada.
‎Manex, ordurako, aita topatzeko itxaropena galtzen hasita zegoen. Hala eta guztiz ere, erdi izerditan baldin bazegoen ere, mutikoak abiadura handian, alde batetik bestera jarraitu zuen aita xerkatzen. Larrainera lasterrean atera, eta ja ere ez!
‎Hanka egin nahi hartan, lasterka hasi zen ukuiluko alde batetik bestera, leihoen argitasunak erakarrita, baina, jakina, leihoek kristala zeukaten eta katu ar hura ezin zen igaro haietan zehar. Hura horrela, eta etsipen hartan, ukuiluko mutur batetik besteraino jarraitu zuen zalapartaka eta purrustadaka, handik alde egin nahian, baina lortu zuen gauza bakarra zera izan zen, hantxe zeuden animalia guztiak beldurtu eta asaldatzea: behiak, txekorrak, bigantxak, txerriak, oilarra, oiloak, etxeko katuak eta abar.
‎Ez dugu gazterik hartzen gehiago. Bagara lauzpabost zahar, besteek jarraituko dute beren bizia egiten. Txoria adar baten gainean bezala da gure geroa, iraganean ere hala izan dira.
2023
‎Hala ere, espezialistek behin eta berriz esaten dute garrantzitsua dela haurtxoak bular beretik nahi duen denbora guztia edatea; pekeak erabakiko du noiz bukatu duen, asetuta dagoenean aldenduko baita. Gosez jarraitzen badu, berriz ere bular bera eskaini behar zaio eta, nahi ez badu, bestearekin jarraitu. Zer gertatzen da bularretik asko eta bigarrenetik oso gutxi jaten badu?
‎Duela gutxi irakurri nuen azterlan zientifiko bat, hain zuzen ere hori adierazten zuena; gizonek argaltzeko dieta bat hasten dutela aipatzen zuen, osasun hobea lortzeko, eta emakumeek, berriz, fisikari jakin bat lortzeko. Eta helburu horrekin dieta bat bestearen atzetik jarraitzeko dinamikan sartzen dira. Kontsultan konturatzen gara emakume gehienek, gure pazienteen %90ek, bizitza osoa eman dutela, amaierarik gabeko gurpil zoroan.
‎Horma horren ezkerrean dagoen lauzpabost metroko diedro/ tximinia bertikala eskalatu (III), eta, gandorraren ahotik mantenduz (II), gailurrera eramango gaituen horma bertikalera iritsiko gara; gainean dagoen harkaitz bloke handi batean soka finko bat jarria du. Sokadun harkaitz blokearen ezkerrera pasatu, eta, pasabide bertikal baten ondoren, iltzeren bat edo beste jarraituz, zertxobait eskuinera doan belarrezko diedrotxo bertikal bat eskalatuko dugu (III). Diedrotxo bertikal hori eskalatuta, gandorraren ahotik jarraituz, ez dugu zailtasun gehiagorik izango Lekandako gailurrera iristeko.
‎Bakarne izan da lehena hitz egiten, gero besteek jarraitu diogu atzetik. Zenbat denbora eman dugu berbetan?
‎Dena dela, tour ibiltariak baino gehiago, hainbat egunetan egiten diren jaialdien eredua izan zen 90eko hamarkada hartan mundu osoan hedatu eta finkatu zena. Big Day Out sortu zen Australian, Fuji Rock Japonian, Wacken heavya Alemanian, Pukkelpop Belgikan, Coachella Kalifornian… Nahi beste jarrai genezake halakoak aipatzen, birus bat nola zabaldu baitzen makrojaialdien modelo hura. Gure gizarte modernoak bere berea duen arrazionalizatzeko joera ekidin ezinaren eragina izango da akaso, edo merkatuaren gaitasun anestesikoa, bestela, baina kontua da Woodstocken mitoaren abaroan pixkanaka eratu zen ereduak ikusteko gutxi zuela orduko jai xarmagarri, transgresore eta kontrolaezinarekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia