2009
|
|
Hiruzpalau segundo lehenago. Teofilo Mariaren hitzak entzun zituenean doi: . Ikusten????, halako sentimendu sakona bereganatu zuen aitak, bere haragian
|
beste
haragi baten berotasuna sentitu balu bezala, hain ziren handiak seme kuttunak erakusten zizkiòn konfiantza eta leialtasuna: sentimendu haren isla zen aitaren irri argitsua, betartea eguzki argiz bete ziona; Damasoren trufazko eta mespretxuzko erantzuna entzun zuenean, ordea. Teofilo Mariari zuzenki zuzendua, baina baita berari ere, zeharka?, barrua irauli zitzaion, inurri gorrimin batek azido formikoa injektatu balio bezala; bat batean hain gaizki sentitu zen, non eguzki eklipse batek istantean giltzapetu baitzion irria itzalen ziegetan; istant hartan, gainera, beste hiru mugimendu egin zituen, mugimendu elektriko batera bil zitezkeenak, hain izan ziren hirurak azkarrak eta hain hirurak bat?, zutitu, besoa luzatu eta behetik gorako zaplada bat eman ez zion, bada, aitak Damasori, hain fortuna gaiztoarekin, non Damasori betaurrekoak gora katapultatuta atera baitzitzaizkion, bere traiektorian mahai gainean zegoèn azpilean erortzen zirela, bi kiloko legatz luzearen gainera, buru parean doi!
|
|
Hiruzpalau segundo lehenago –Teofilo Mariaren hitzak entzun zituenean doi: " Ikusten...?" –, halako sentimendu sakona bereganatu zuen aitak, bere haragian
|
beste
haragi baten berotasuna sentitu balu bezala, hain ziren handiak seme kuttunak erakusten zizkiòn konfiantza eta leialtasuna: sentimendu haren isla zen aitaren irri argitsua, betartea eguzki argiz bete ziona; Damasoren trufazko eta mespretxuzko erantzuna entzun zuenean, ordea –Teofilo Mariari zuzenki zuzendua, baina baita berari ere, zeharka–, barrua irauli zitzaion, inurri gorrimin batek azido formikoa injektatu balio bezala; bat batean hain gaizki sentitu zen, non eguzki eklipse batek istantean giltzapetu baitzion irria itzalen ziegetan; istant hartan, gainera, beste hiru mugimendu egin zituen –mugimendu elektriko batera bil zitezkeenak, hain izan ziren hirurak azkarrak eta hain hirurak bat–, zutitu, besoa luzatu eta behetik gorako zaplada bat eman ez zion, bada, aitak Damasori, hain fortuna gaiztoarekin, non Damasori betaurrekoak gora katapultatuta atera baitzitzaizkion, bere traiektorian mahai gainean zegoèn azpilean erortzen zirela, bi kiloko legatz luzearen gainera, buru parean doi!
|
2019
|
|
Haragiak, inertzia hutsa baldin bada, ezin du hezurmamitu transzendentzia, ezta modu histu batean ere; nagikeria eta asperdura da, baina ernaberritzen denean motzondo bihurtzen da, iturri, lore; bere buruaz harago doa, eta etorkizuneranzko mugimendua eta presentzia trinkotua da aldi berean. Konpentsatua da, horrenbestez, bularra kendu ziotenean emakumeak pairatu zuen bereizte hura; biziaren emarian murgildu da berriz, orotan barrendu, belaunaldien kate amaigabearen begi,
|
beste
haragi batentzat eta batengatik existitzen den haragi. Sabel astunean haurra sentitu edo bular handituen kontra estutzen duenean gauzatzen du amak gizonaren besoetan aurkitu nahi duen eta onartu ahala ukatua zaion fusioa.
|
|
Izan ere, bere esperantza lausoak, pasibotasun zoriontsuaren bere ametsak argiro erakusten diote bere gorputza beste batentzako objektu bat dela; neskak bere immanentzian soilik ezagutu nahi du esperientzia sexuala; eskuari, ahoari,
|
beste
haragi baten kontaktuari ari zaio deika, ez esku, aho, haragi arrotzari; itzalean uzten du ohaidearen irudia, edo lurrun ideal batzuetan lanbrotzen du; dena dela, ezin dio ihes egin haren presentziak sortzen dion obsesioari. Gizonari gaztetan dizkion beldurra eta higuina anbiguoagoak egiten dira lehen baino, eta, beraz, estugarriagoak.
|
2022
|
|
Ez da deskribatzeko modu bat, literala da. Nire ipurdia eta bizkarra
|
beste
haragi baten koltxoiaren kontra daude, eta nire aurreko zerok emakume baten ipurdiaren kontra daude, plastilina (biguna) bezala haren forma hartuta. Urratsik eman ezinda geratu gara, eta pausottikian hasten garenean ere, haragiek bat eginda segitzen dute.
|