Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2001
‎Kasu honetan gertatu den bezala, produktuak arauzko baldintzak betetzen dituen arren, jokatu egin da, zalantzak daudelako produktuak kontsumitzaileen osasunerako eta segurtasunerako duen arriskuaz. Neurri horiek batez ere produktoreari zuzenduko zaizkio, baina baita banatzaileari eta produktuaren ondoriozko arriskuak saihesteko beharrezkoa den beste edozein pertsonari ere. Aipatutako araudiak, ordea, produktu seguruak bakarrik merkaturatzeko betebehar orokorra ezartzen die ekoizleei, eta kontsumitzaileei izan ditzaketen arriskuen berri emateko behar diren neurriak hartzeko betebeharra.
2002
‎Pertseok sandalia miragarri haiek jantzi bezain azkar arinagoa sentitu zuen gorputza, beste edozein pertsonaren gisa lurraren gainean ibiltzeko arinegia. Eta pauso bat edo bi eman zituenerako, oi mirarien miraria!, aireratu egin zen Zilarbiziren eta Ninfen buruen gainetik, eta nahiko lan izan zuen berriro jaitsi eta lurrean kokatzen.
‎1 Ondasunak saltzaileak berak edo bere kontura luzatu edo garraiatzea. 2 Entrega horien hartzaileak Europar Batasunaren barruko ondasun eskurapenak Zergari lotuta ez dituzten pertsonak izatea, edo subjektu pasibo ez den beste edozein pertsona. Horrek esan nahi du Espainiako Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotuta egongo direla Espainian partikularrei Holandan ezarritako enpresaburuak egindako urrutiko salmentetatik ateratako altzariak, baldin eta garraioa haren kontura egiten bada eta arestian azaldutako gainerako baldintzak betetzen badira.
2003
‎Ikastaroa Lorcako (Murtzia) Itsasoko Unibertsitateak eta Zerga Ikerketen Institutuak antolatu dute. Ruiz Gallud ek azaldu zuenez, dagoeneko eska dakioke EBko beste herrialde bateko zerga administrazioari zordunari buruzko informazioa, zorra ordaintzera behartuta dagoen beste edozein pertsona edo erakunderi buruzkoa edo zordunaren ondasunak dituen hirugarren bati buruzkoa, edo erantzukizun solidario edo subsidiarioagatik ordaintzera behartuta dagoen pertsona edo erakundeari buruzkoa. Zorrak jakinarazi eta kobratzeko edo kautelazko neurriak hartzeko ere eska dakioke beste estatu kide bati.
2004
‎3 Baimena eman aurretik edo jada egin den barnealdia berretsi aurretik, auzitegiak entzungo ditu erabakiak ukitu pertsona, Fiskaltza eta beste edozein pertsona, baldin eta auzitegiak azken horren agerraldia egokitzat jotzen badu edo neurriak ukitu pertsonak hala eskatzen badu. Gainera, kasuan kasuan garrantzitsu izan daitezkeen frogetatik beste edozein gauzatzeari kalterik egin gabe, auzitegiak bere kabuz aztertu du barnealdia jasango duen pertsona, eta berak izendatu duen medikuaren irizpena entzungo du.
‎Azkenik, uste du ez duela ematen erabili eta botatzeko ontzien gainean gordailu bat jartzea neurri egokia denik berrerabilgarrien erabilera sustatzeko. Uste du, alde horretatik, ziurtasunez lortzen dena dela erosleak edo beste edozein pertsona interesatuk hutsak itzultzea ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez baita gutxi, baina, batzuen eta besteen truke ordaindu behar duenez, kontsumitzaileak erosoena iruditzen zaiona aukeratzen du, eta ez nahitaez gutxien kutsatzen duena. Eta ondorioztatzen du Alemaniako araudi polemikoa ezin dela babestu ingurumenaren babesean, Itunaren aplikazioa mugatzeko gai den nahitaezko eskakizun gisa, proportzionaltasun printzipioa ez betetzeagatik.
‎“Lehia murrizten duten jardunbideak” direla eta, zehapen espedientea hasi da, hau da, “azken bezeroari aire txartelak jaulkitzeagatik aldi berean eta modu homogeneoan karguren bat aplikatzea”, Espainiako Kontsumitzaileen Batasunak (UCE) eta Kataluniako Kontsumitzaileen Batasunak (UCC), maiatzaren 20an eta uztailaren 20an, hurrenez hurren, Probidentzian jasotako informazioaren arabera aurkeztutako salaketa banatan oinarrituta. “Jarduerak Iberia, Spanair, Air Europa eta CAAVE enpresen aurka egingo dira, bai eta salatutako gertakariekin zerikusia izan dezaketen beste edozein pertsona edo erakunderen aurka ere”, azaldu zuen LDZk. CAAVko lehendakariorde José Manuel Maciñeirasek ukatu egin zuen txikizkako sektorean hitzarmenik egon dela bezeroei kobratzen dizkieten aireko billeteak jaulkitzeagatiko karguen zenbatekoa finkatzeko.
‎Haserrea nagusitzen da nire barnean, ez bait dakit, zer txarkeria, zer oker egin duten bai nire amak, herriko biztanleek, baserriko familia hark, zaldiak eta baita haiek bezala gerran hiltzen ari diren beste edozein pertsonak?
Beste edozein pertsona arin lotsatuko zen halako apareju baten gainean ibiltzeagatik, baina holakorik ez zuen pentsatu, antza, bizikleta hartan deabru amorratuaren indarra eginez zihoan gizonak. Dena hain arin gertatu zen, Martin ahoa ixteaz ere ahaztu zen.
2005
‎Kasu honetan, web gune horri http://recargas express.com deritzo, eta honakoa iragartzen du: “zure mugikorraren edo beste edozein pertsonaren aurrez ordaintzeko txartela edozein tokitan kargatzeko aukera ematen du. Nahikoa da zure datuak eta kargatu beharreko zenbatekoa tekleatzea”.
‎. Instalazioen garbiketa eta higienea mantentzen laguntzea. . Ez irristatzea txirrista, arrapala eta pistetan, errematxeak dituzten jantziekin edo erloju, eskumuturreko edo beste edozein objekturekin, beste edozein pertsonari edo gainazal labaingarriari kalteak eragin diezazkiokeenean. . Ezin izanen dira toboganetan, pistetan eta arrapaletan atera ahal izateko ezarritako tokitik kanpo zutitu, ibilbidean gelditu edo erakarpenera sartu.
2006
‎1 Irekiera ebazpenaren exequaturrakurtso legerian izanda, Espainian aitor eskuratu ondoren, kaudimengabezia prozedura horretan emandako beste edozein ebazpen, horren oinarria kontuko da inolako prozeduraren beharrik izan gabe, baldin eta 220 artikuluan ezarri betekizunak biltzen baditu. Aurretiaz epatze zedula edo antzeko agiria eman edo jakinaraztea eskatu ahal izango da, orobat, atzerriko kaudimengabezia prozeduran demandatua izan den eta zorduna ez den beste edozein pertsonari begira, pertsona hori ukitzen duten ebazpenen kasuan.
‎Kalifikazio idazkian erantzukizun zibila beste edozein pertsonari egotziz gero, hori ere auzitegira bertaratuko da, eta adieraziko du ea bat datorren kalifikazioaren ondorioetatik berari interesatzen zaizkionekin.
‎Ariketa fisikorik egiten ez dutenek medikuarengana joan behar dute, pixkanaka nola prestatu azaltzeko. Beste edozein pertsonarentzat beti da komenigarria azterketa medikoa egitea eta, batez ere, podologoarengana joatea. Podologoak zer oinetako mota eraman behar den eta txantiloiak erabili behar diren esango du.
2007
‎Denetik dago, esate baterako gehiengo handi bat ama da. Bikote sentimentalak aurkitzeko zailtasunak izaten dituzte normalean, baina batzuek badituzte bikotekideak, eta beste edozein pertsonak bezain bizitza normala daramaten emakumeak dira gehienak. Badirudi prostituta pertsona berezia dela, eta prostitutak ez dira beraien sexuarekin lan egiten duten pertsonak baino.
‎Edozein langilek edo sindikatuk babesa eska dezake jurisdikzio eskudunean, uste badu sindikatu askatasunerako eskubideak urratu zaizkiola enpresaburuaren, ugazaben elkartearen, administrazio publikoen edo beste edozein pertsonaren, erakunderen eta izaera publikoko zein pribatuko edozein korporazioren jokabidearen ondorioz. Babessaren prozedura erabiliko da. hori eskatzeko, gizakiaren oinarrizko eskubideen gaineko jurisdikzio babe
‎...sasontzien zein instalazioen ontzi ustiatzailea, armadorea edo jabea; portuetako interes ekonomikodun elkarteak; karga, zama sartze, zama ateratze, deskarga eta merkatu gaiak ontzitik aldatzeko portuko oinarrizko zerbitzua ematen duten enpresak; portuetako praktikoen korporazioak edo horiek ordezten dituzten erakundeak; bai eta araubide berezi honen aplikazio esparruko langileak enplegatzen dituen beste edozein pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu ere, hala nola, itsasoko kooperatibak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak, eta langile autonomoak euren ardurapean dauden langileei begira.
‎Gizakiok bereizten gaituena, hortaz, ez indar horiek berak diferenteak izatea (gizon emakume guztiak bezala nazio guztiak, indar berdinek osatuak dira), baizik eta da izan besterik, indar horien higidura, norabide, erlazio, jarduera, erritmo diferenteak baino. Nortasun bezala, edozein pertsonak, beste edozein pertsonak daukan dena dauka, baina modu diferentean (berdin, edozein herrik, etab.). Karakterea, bada, ezin atzemango da alderdi edo puntu konkreturen batean, estatikoki?, baizik eta bizitza osoan eta jardun osoan, eta jardunean hain zuzen. Horrek planteatzen duen arazoa ikerketarentzat («ezagutza historikoaren» arazoa), natur ikerketaren zentzu kantiarrean, da, hertsiki ezagutu, ez dugula banakoa berbaitan egiten, baizik eta haren bihurketa fenomenoen forma batzuetara unibertsalak eta matematizagarriak, eta ez bizia ere, baizik eta formalizatua bakarrik, eta osoa, zatien efektuaren moduan soilik.
2008
‎Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, sozietate nagusiaren eskubideei gehitu behar zaizkie berak mendeko sozietateen bidez dituen eskubideak, edota sozietate nagusiaren zein mendekoen kontura diharduten pertsonen bitartez dituenak, baita beste edozein pertsonarekin eginiko hitzarmenaren ondorioz dituenak ere.
‎Artikulu honetan ezarritakoaren ondoreetarako, sozietate nagusiaren eskubideei gehitu behar zaizkie mendeko sozietateen bidez berak dituen eskubideak, edota sozietate nagusiaren zein mendekoen kontura diharduten pertsonen bitartez dituenak, baita beste edozein pertsonarekin eginiko hitzarmenaren ondorioz dituenak ere.
‎Ez da erraza, baina jakin behar dugu kontzertua amaitu ostean, beste edozein pertsona bezalakoak garela... Baina eszenatokian gaudenean, jendeak nahi du modu desberdinean egon gaitezen, magiko edo...
2009
‎Ansoategik adierazi digunez," pediatria zerbitzu hori edozeinendako dago zabalik, bai seguru pribatua duenarendako eta beste edozein pertsonarendako. Ordua Udalaitz osasun zentroan hartu daiteke, 943794422 telefonora deituta.
2010
‎Hiritar eta presidente bezala, nire ustez musulmanek herrialde honetako beste edozein pertsonak bezala, euren erlijioa praktikatzeko eskubidea dute. Eta otoitz egiteko zentro komunitario bat eraikitzea eskubide horren barruan dago, nahiz eta egoitza hori Manhattan hegoaldean egon.
‎1.Estatu alderdiek legegintza, administrazio, gizarte eta hezkuntza neurri egoki guztiak hartuko dituzte, haurrak babesteko kalte edo abusu fisiko nahiz mental, arretarik eza edo zabarkeriazko tratu, tratu txar edo esplotazio mota ororen aurka, sexu abusua barne, haurren zaintza dagoenean gurasoen, lege ordezkari baten edo haur horiek ardurapean dituen beste edozein pertsonaren mende.
‎1.Estatu alderdiek neurri egokiak hartuko dituzte, erdiesteko errefuxiatu estatutua lortu nahi duten haurrek edo nazioarteko nahiz nazioko zuzenbide edo prozedura aplikagarriekin bat etorriz errefuxiatutzat hartutako haurrek izan ditzaten, bakarrik daudenean nahiz euren gurasoek edo beste edozein pertsonak lagundurik, babes eta laguntza humanitario egokiak, baliatzeko konbentzio honetako kasuan kasuko eskubideak, bai eta estatu horiek giza eskubideen eta izaera humanitarioko nazioarteko zein tresnetako alderdi izan, eta tresna horietan adierazitako eskubideak ere.
‎d) Bermatuko du askatasunaz gabetutako pertsona orok baimena izatea, familiarekin, abokatu batekin edo berak aukeratutako beste edozein pertsonarekin komunikatzeko, eta horien bisita izateko, horretarako baldintza bakarrak legeak ezarritakoak izan daitezkeela, eta atzerritar baten kasuan, bere kontsuletxeko agintariekin komunikatzeko, nazioarteko zuzenbide aplikagarriarekin bat etorriz;
‎332 Nahiz eta LPLk berariaz esan ez, prozesu honen azken sententziaren ondoreak arautzen dituenean, enplegatzailea, enpresaburu elkartea, administrazio publikoa edo beste edozein pertsona, entitate edo korporazio publiko nahiz pribatu ditu buruan, LPLren 180.1 artikuluarekin bat. Beraz, Tudela Cambronero, G. rekin,. En torno al proceso de tutela de la libertad sindical y demás derechos fundamentales?, ZZAA, El proceso laboral.
‎64 urtetik gorakoentzat edo lanerako erabateko ezintasunagatik erretiratutako pertsonentzat, telefono linearen alta kuota% 70 eta hileko kuota% 95 murriztuko da. Deien kostua beste edozein pertsonarena bezalakoa da, eta ez dago kontsumo mugarik. Abonamendua eskuratzeko baldintzen artean, hauek dira aipagarrienak:
2011
‎Administratzaileak, administratzaile hori jaraunslea bera izan zein beste edozein pertsona izan, administratzaile izateagatik jarauntsiaren ordezkaritza izango du, jarauntsiari dagozkion akzioak egikaritzeko eta jarauntsiaren aurka jarritako demandei erantzuteko.
‎Epaileak, ofizioz edo Fiskaltzak, tutoretzapekoak nahiz beste edozein pertsona interesdunek hala eskaturik, tutorea kargutik enkaitzeko dekreta dezake; horretarako, aldez aurretik, tutoreari zitazioa egingo dio, eta, hori bertan agertzen bada, berak esan beharrekoa entzungo du. Halaber, adingabeak esan beharrekoa ere entzungo da behar besteko zentzutasuna badu.
‎Adingabeak babesteko zentroak bere gain hartzen du arreta ematen dien haurren garapen integralaren erantzukizuna, eta, segurtasun eta babes giro batean, haien premia biologiko, afektibo eta sozialak behar bezala asetzea bermatzen du. Era berean, ikaskuntza esperientziak sustatu behar ditu adingabeengan, bai eta gizarte baliabideetarako sarbidea ere, haren adineko beste edozein pertsonak dituen baldintza beretan.
‎Zehazki, adiskidetzean gatazkan dauden alderdiek hirugarren pertsona batengana jotzen dute beren liskarrari bukaera emango dion konponbide bat bilatzen lagundu diezaien. Hirugarrena, bake epailea edo beste edozein pertsona izan daiteke, eta ez du inoiz konponbide bat inposatzen. Are gehiago, adiskidetze honetan epaile bat aritzen bada, ez da jardungo jurisdikzioa egikarituz.
‎Era berean, bi falta hauek ez dira bake epaileen eskumena izango, emakumeen aurkako bortxakeriaepaitegiena baino, ZKren 173.2 artikuluak jasotzen dituen inguruabarretako bat gertatzen denean: ...aidetasunagatik, bere zein bere ezkontidearen edo berarekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba arrebak direnean; edota berarekin bizi diren zein bere ezkontidearen edo berarekin bizi denaren guraso ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaiak direnean; edota edozein motatako harremanaren bitartez familia elkarbizitzaren gunean sartuta dagoen beste edozein pertsona denean; edota beren ahuleziagatik zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean dauden pertsonak direnean.
‎Falta hau ez da bake epaileen eskumena izango, emakumeen aurkako bortxakeriaepaitegiena baino, ZKren 173.2 artikuluak jasotzen dituen inguruabarretako bat ematen denean: ...aidetasunagatik, bere zein bere ezkontidearen edo berarekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba arrebak direnean; edota berarekin bizi diren zein bere ezkontidearen edo berarekin bizi denaren guraso ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaiak direnean; edota edozein motatako harremanaren bitartez familia elkarbizitzaren gunean sartuta dagoen beste edozein pertsona denean; edota beren ahuleziagatik zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean dauden pertsonak direnean.
‎Hala, ohar orokorrez gain (hala nola, hegaldia hartzeko garaiz aurkeztea, hura ez betetzeak gurpila galtzea ekar dezakeelarik), objektu debekaturik ez garraiatzea, ekipaje soberakinaz arduratzea edo tresna elektronikorik ez erabiltzea), enpresa batzuek gogor zigortu dezakete ontziko jokabide txarra: Hegazkineko portaerak hegazkina edo beste edozein pertsona arriskuan jartzen badu, tripulazioaren lana oztopatzen badu, edo “tripulazioaren edozein jarraibide ez badu”, edozein kide iraintzen badu, edo “bidaiariren baten zentzuzko” eragozpena sortzen badu, beharrezko neurriak har ditzake jokabide hori “hegazkinera heltzen edo handik jaisten” jarrai ez dezan. Era berean, kontratu batzuen arabera, hegazkin batean egindako legez kanpoko ekintzen bidez epaitu ahal izango dira bidaiariak, eta ontzian izandako jokabide desegoki baten ondorioz sortzen diren gastu guztien ordaina jasotzen dute.
Beste edozein pertsonaren baldintza beretan espazio baterako sarbidea erraztea. Horixe da irisgarritasun unibertsalaren ziurtagiriaren helburua, ezgaitasuna duten edo ez duten pertsona guztiei, gazteei edo helduei, sarbidea, erabilera eta gozamena ahalbidetzen dieten inguruneei, prozesuei, produktuei, tresnei eta gailuei ematen zaien aintzatespena.
‎Ordena honetan ezartzen dira hurrengo lehentasun mailak: Zizurkilen erroldaturik egon arren baldintza hauek betetzen ez dituztenak, Tolosaldea bailaran erroldatuak eta beste edozein pertsona fisiko. Zozketan parte hartu ahal izateko ezarritako baldintzek adin nagusia izatea eskatzen dute, Euskal Herriko udalerriren batean erroldatua egotea, azkeneko bi urtetan etxebizitza baten jabe edo babesturiko etxebizitza baten adjudikaziodun ez izatea, eta unitate eskatzaileak 45.500 euro baino gehiagoko diru sarrerarik ez izatea.
2012
‎...karrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, kondenatuaren nahiz horren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba arreben aurka; edota kondenatuarekin bizi diren nahiz haren ezkontidearen edo harekin bizi denaren guraso ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaien aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori kondenatuaren familia elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan kondenatuaren zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, beti erabakiko da 48 artikuluko 2 paragrafoan ezarritako
‎Epe horren barruan, kereilariaren edo salatuaren aurka, edo egitateekin zerikusia duen beste edozein pertsonaren aurka, aurreko paragrafoan aipaturiko ebazpen judizialetako bat ematen bada, preskripzioa geldiarazi egingo da atzeraeraginezko izaerarekin eta ondore guztietarako, kereila edo salaketa aurkeztu den data kontuan hartuko da.
‎1 Delitua den kaltearekin mehatxatzen bada, mehatxu horiek bideratuta badaude herri bateko biztanleak, talde etnikoa edo kultura, erlijio, gizarte nahiz lanbide taldea edo beste edozein pertsona talde beldurtzera, eta mehatxu horiek beldurra sorrarazteko behar besteko larritasuna badute, orduan, kasuan kasuan, aurreko artikuluan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira.
‎...ren aurka, elkarrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, haren nahiz beraren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba arreben aurka; edota harekin bizi diren nahiz haren ezkontidearen edo berarekin bizi denaren guraso ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaien aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori haren familia elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra, eta bi urtetik bost arte armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea, ezarriko za...
‎– Dagokion ondasunean bere izena, marka edo beste bereizgarriren bat adierazita ekoizle gisa aurkezten den beste edozein pertsona, izena, marka edo bereizgarria ontzian, bilgarrian edo beste edozein babes edo aurkezpen elementutan, edo zerbitzuan, agerrarazita ere.
‎Ez ahaztu oso garrantzitsua dela, jardueraren garapena idaztean, argiak eta zehatzak izatea. Beti ere, beste edozein pertsonak irakurriz gero, egoki bideratzeko moduan adierazia egon luke. Ez ahaztu jarduerak ordenatzea eta denborari dagokionean planifikatzea.
‎Barneratu baten heriotza edo zauri larri oro, zentinela batek, beste barneratu batek edo beste edozein pertsonak eragindakoa, edo horietako batek eragin duelako susmoa badago, bai eta zergatia ezagutzen ez den heriotza oro, berehala ikerketa ofizial baten objektu izango da atxiloketa egin duen potentziaren aldetik.
‎Gerrako preso baten heriotz edo zauri larri oro, zentinela batek, gerrako beste preso batek edo beste edozein pertsonak eragindakoa, edo horietako batek eragin duelako susmoa badago, bai eta zergatia ezagutzen ez den heriotza oro, berehala ikerketa ofizial baten objektu izango da atxiloketa egin duen potentziaren aldetik.
‎i) Dirutan edo jenerotan egindako ordainaren truke, gurasoek, tutoreak, familiak edo beste edozein pertsonak edota pertsona taldeak ezkon hitza eman dezakete emakumearen izenean edo ezkontzeko eman dezake emakumea, horri aurka egiteko bere eskubidea kontuan hartu gabe;
‎Denbora luzez, esperientziak, oroitzapenak pilatzen dira, eta adiskidetasuna hozten da, ezin baita beste inorekin alderatu. Txakurra desagertu ondoren, beste edozein pertsona maiterekin bizi direnen antzekoak dira abaildura sintomak.
‎Spama eta aplikazio maltzurrak WatsApap en beste arazo bat spam a da, edo eskatu ez diren mezuak, kontaktuen chat bidez jasotzen direnak. Plataformak erabiltzaile bati mezu bat beste edozein pertsonari bidal diezaion uzten duelako gertatzen da hori, haren telefono zenbakia ezagutu eta harreman ziurtagiririk gabe. Hau da, SMS mezu laburrekin bezala jardun daiteke.
2013
‎Proiektu honek gizarte sareak erabiltzen ditu trastorno bipolarra duten gaixoak eta horretan aritzen diren profesionalak elkarrengana hurbiltzeko, eta patologia horrekin interesa duen beste edozein pertsonak ere jo dezake bertara.
‎. Hori dela eta, nabarmentzen du kontuan hartuko direla eta beren ekarpenei balioa emango zaiela. Gomendioak beste edozein pertsonarentzat bezalakoak dira: iritzia eskatzea, uste ez bezalakoa izan daitekeelako, autogestioa babestea, informazio egokitua eta ulergarria ematea, adierazteko aukerak ematea, gizarteko kide gisa duten autoestimua indartzea eta aniztasuna eguneroko bizitzan sartzea.
‎Janeek beste edozein pertsonak egin dezakeena egin dezake.
2014
‎TAA India. GKE honek ikasle boluntarioak, langileak edo kolaboratu nahi duen beste edozein pertsona onartzen du. Horixe da baldintza nagusia.
2015
‎Eta nola demontre bururatu zitzaien izen hori? Bada, aita eta ama filologoak ditut; hots, haiek euren burua definitu ohi dutenez, hitzen eta hizkuntzen maitaleak; neuk eta beste edozein pertsona zentzudunek esango geniekeen moduan, friki hutsak.
‎Senitartekoen, lagunen eta kontaktuen zirkuluari abisatu Interneten iruzur baten biktima bada, ezin du atzera egin, baina beste pertsona batzuk engainu berean ez erortzeko. Ez da zalantzan jarri behar iruzurari buruzko informazioa, hurbileko jendeari edo lagunei ez ezik, beste edozein pertsonari ere bai; mezuari oihartzun handiagoa emateko, sare sozialak erabil daitezke. Jarraitu Twitter en Elena Santos, @chicageek.
2016
‎Emakume ugalkor batek minbizia duela jakiten duenean, emozioz beteriko erreakzio ugari plazaratzen ditu, zoritxarreko berria jasoko lukeen beste edozein pertsonak bezala. Bere biziraupenagatik kezkatzen hasten da, eta estutasun, etsipen eta tristura handi batek hartzen du.
‎Banpiro odola dabil orain zure zainetan, baina neurriko kantitatean: argiak minik ez egiteko eta, beste edozein pertsonaren antzera, bizimodu normala egiten jarraitzeko adina bakarrik. Iritsiko da beste gaitasun batzuk zureganatzeko unea eta beste aldeko mundura gurekin etortzekoa.
2017
‎Down España, Down Madrid edo Prodis Fundazioa lanean ari dira Down sindromea edo adimen minusbaliotasuna duten pertsonak erabat integratzeko, beren bizitza osoan sortzen diren premiei erantzuteko. Down en sindromea duten pertsonak zentro bereizietan edo enplegu zentro berezietan egon ez daitezen borrokatzen ari dira erakunde horiek, baizik eta kalean, eskoletan eta enpresetan, beste edozein pertsonarekin batera. Horrek ez du esan nahi minusbaliotasuna alde batera utzi behar denik, baizik eta baliabideak pertsona bakoitzaren beharretara egokitu behar direla.
2018
‎Eskaitzaileak berak ez dauka zertan etorri eskaera orria jasotzera edo/ eta dokumentazioa entregatzera, beste edozein pertsonak jaso eta entregatu dezake dokumentazioa.
2019
‎Argazkilaritza eta mendizaletasuna uztartzen ditu Bustok, baina argazki lehiaketa zegoela jakitea argazkiak egitea probatu zuen. " Kanpotik ikusi nuen, odolaren errituala ikustera joan nintzen eta gero irteera ere turista edo beste edozein pertsona bezala ikusi nuen". Haurrekin zegoenez, ezin izan argargazkiak nahi bezala egin, baina Gorri lana burutzea lortu zuen.
2020
‎Ez pentsa, horrekin bizitzen ikasten da. Ez da beste edozein pertsonak izan ditzakeen arazoen artean larrienetakoa ere. Azken finean batzuk bere edertasunagatik dira maiteak, beste batzuk euren sona edo ospeagatik, eta beste batzuok gure diruak egiten gaitu erakargarri.
‎Hori bai, gaur egungo egoeran, berriro hasten direnean (probintzia bakoitza dagoen fasearen arabera), segurtasunez egin behar da. ...turako plastiko babes baztergarria izan behar da, ibilgailua eta haren elementuak desinfektatzeko neurriak hartu behar dira, etab. Gainera, autoeskola digitalek duten trazabilitate maila handiari esker, irakasle batean edo ikasle batean koronabirus kasu bat detektatzen bada, “segundo gutxiren buruan, klase historia egiaztatzeko eta osasun agintariei edo pertsona horrekin harremanetan egon den beste edozein pertsonari jakinarazteko gaitasuna dugu”, dio.
‎«Printzipioz, ez daude arrisku taldeen barruan. Beste edozein pertsonak bezala bete behar dituzte higiene neurriak eta bakartze soziala: zorrotz».
‎Hiru sindikatuak garraiolarien lana «errazteko» neurriak eskatu ditu. «Egoera prekarioan» lan egitera «behartuta» daudela azpimarratu du, eta beste edozein pertsonak behar dituen «gutxieneko zerbitzuak» —atseden hartzeko eta garbitzeko guneak, jateko tokiak... —, bermatzeko eskatu du, «bizi dugun krisia kontuan izanik».
2021
‎Salbuespen hori izateari uztea nahiko nioke. Agian bai, meritu txiki bat izango du horrenbeste kilometro bizikletaz egiteak, baina beste edozein pertsonak egingo balu bezainbeste. Askok esan didate oso ausarta naizela, baina ez, hori ez da kontua.
2022
‎Oraintxe bertan horixe gertatzen ari da Kanaria Handian: Atzerritartasun eta Mugen Brigadak eta Kanarietako Polizia Nazionalaren buruak modua diseinatuta daukate migratzaileek ez dezaten abokatu bat lortzeko aukerarik izan beste edozein pertsonak, delitu bat egin zein ez, izango lukeen bezala.
‎Osasun, elikadura eta kirol ohiturekin, haurrak autonomoak eta independenteak izan daitezke. . Hau da, faktore horiek betetzen badira, diabetesa ez duen beste edozein pertsonaren bizi kalitateaz gozatu ahal izango dute haurrek. Gaur egun, diabetologia hezkuntzan jartzen dute arreta paziente elkarte guztiek:
‎Ematen du horrelako zerbait bizi izan duzunean egon behar zarela hondoratua, bakarrik hori gertatu zaizula bizitzan, eta Lideri hori gertatu zaio, baina bertze gauza pila bat ere bai. Badauzka lagunak, badauka lana, eta baditu bere gauzak, eta saiatu naiz pertsonaia eraikitzen beste edozein pertsona balitz bezala, bere alde on, txar eta kezka lurtarrekin.
2023
‎(b) 5 egun, ezkontidearen, izatezko bikotearen nahiz bigarren gradurainoko odol bidezko edo ezkontza bidezko ahaideen, horien artean direla izatezko bikotearen odol bidezko senideen, eta langilearekin etxebizitza berean bizi den eta horrek eragingarritasunez zaindu behar duen beste edozein pertsonaren istripu nahiz gaixotasun larriarengatik, ospitaleratzearengatik edo ospitaleratzerik behar ez duen ebakuntza kirurgikoarengatik, etxeko atsedena behar bada. Kasu horretan, langileak ordainsariak jasotzeko eskubidea izango du, nahiz eta absente egon, betiere, aldez aurretik abisua eman eta absentzia justifikatu badu (LELTBren 37.3.b artikulua).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia