Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 113

2002
‎Gero, berea ez zuen norbaiti bururatu zitzaion" ohizko" rekin hastea eta, ikusten dudanez, Atxagak ere segitu zion, antza, berak ere kanpotik ikasia baitzuen hitza. Beraz, alde batean zegoen tradizio osoa, bestean dozena erdi horiek, tartean Euskaltzaindia, eta aldamenean Bernardo, denak" sukaldetxotara" ari ote garen, bere buruarekin hatz egiten. Bazter batean EGA atera nahi zutenak, hurrengo egunean hamar urteko neska mutikoei eskolan" ohizko" edo" ohiko" irakatsi behar zietenak, hamarretako eskolako ikasliburuan" ohiko" ikusten zutelako idatzia eta hamaiketakoan ostera" ohizko", eta argitaldariak, bitartean, gure artean noiz arraio konpontzen ginen zain.
2003
‎Eta hats beretik, bazen oraino beste dozena bat kopla.
‎Eta Hegoaldean Jose Ignazio Arana gipuzkoar jesuitak() San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euscaraz eta gaztelaniaz (1872) argitaratu zuen. 1880ko hamarkadatik mende bukaera arte santuen bizitzekin eta historia erlijiosoekin beste dozena erdi bat obra argitaratu ziren euskaraz. Baina gure esparru kronologikoa gainditzen dutenez ez ditugu aipatuko.
‎Eta Oskarrek labirintoa deitzen zion bost kale baino gehiago zituen herri bakoitzari. Gu geunden lekutik begiratuta, dozena erdi bidegurutze ikusten ziren, eta bidegurutze bakoitza beste dozena erditan banatzen zen, eta haiek beste sei zatitan. Gurutzegrama bat zen hiria.
2004
‎Ahozko literaturak eutsi dituen koplak izan dira kantatu zituenak, XV. mendekoak. Beste dozena erdi ere egin zituen emanaldian eta maisu batek lagundu zituen kantok. Karlos Jimenezek ukitu berezia eman zion emanaldiari.
‎Maleta zabaldu eta diskoak atera nituen. Ingelesek nire koartada prestatzeko emandakoei aitaren bildumako beste dozena bat gehitu nien. Etcharteako sabaian maletan sartu nituenean ederki ohartu nintzen seguruenik ezin izanen nituela entzun bidaia osoan.
‎Oroitu nuen neure lehen gola lehen mailan, baita beste dozena bat ere, gol antologikoen zerrendetan sartzeko modukoak, kazetarien esanetan.
2005
‎Idazlearentzat erelo reak izan zituen: " Beharbada badira beste dozena erdibat autore bere mailan idazten dutenak, baina ez dago gehiago denik".
2006
‎Aldizkari horrek eta Europako beste dozena batek (tartean Espainiako El Viejo Topo eta Frantziako Politis ek) «Eurotopia» izeneko elkarlana hasi dute, eta hor biltzen diren artikuluetako bat da Enzo Manginiren hau, ingelesez titulatu dutena «Bayonets bared for Europe' s military future» (Baionetak prest Europaren etorkizun militarrerako).
‎Bakar bat ere ez zidan onartu. Horren ondoren, beste dozena erdi bat egin nuen. Buruarekin egin zidan ezezko keinua.
‎Eskuratu diguten katalogoa Nilfisk enpresako produktuena da. Badira gutxienez beste dozena bat enpresa halakoxe makinak fabrikatzen dituztenak –bat batean, hain absurdoa iruditu zait...
2007
‎Savoye software libreko komunitatea: GNU proiektuaren parte aktiboa da, ha programatzaile gisa lan egin du Debianentzat, Red Hat eta beste dozena bat proiektu. Duela urtebete, John laguna Gillmore (EFFko burua) luzapen bat idazteko gomendatu zion Firefox nabigatzailea eta Savoye proiektuan sartu zen.
‎Ikuspegi diakronikoa erabilita, 40 urte badira Urretabizkaia eta Lasa beren sorkuntzak kaleratzen hasi zirela; dozena bat urte itxaron behar izan zen, ordea, emakumezko gehiago plazaratzeko: Irastortza, Landa, Borda, Mintegi; eta beste dozena bat, haiei segida emango zietenak ezagutzeko: Iturbe, Meabe, Iturbide, Arkotxa, Arrieta...
2008
‎Beharrezko distantziaz eta abstrakzioaz berriz ere lekuaren magian biltzen saiatu naiz. Turistak turista, bertakoen azoka jarraitzen du izaten Djennek, astelehenero astelehenero eskualdeko eta urrun samarreko milaka lagunen bilgune, mendetan songhai, dogon, banbara, bozo, peul eta beste dozena bat herri eta hizkuntzaren topaleku. Badira ia mila urte ibaian gora dagoen Djenne zaharra utzi eta berrian kokatu zirela, islama hartzeaz bat; eta ordutik, Tinbukturekin batera edo harekin lehian, Alaren mezua banatzeko Afrikako leku garrantzitsuenetakoa da.
‎Beteta dagoelakoan, baita zera ere! Beste dozena bat lagun etorri dira oraindik, ondo estutu ipurdiak, hartu umeak altzoan eta segi aurrera. Atzeko atea zabaldu dute, oiloak ere nonbait joan behar du.
‎Eta halaxe geratu naiz bulegoan, beste dozena bat lagunekin. Pozik daude, Egiptok aurrea hartu du eta atsedenaldiaren ostean Mamadou Niangek berdinketa lortu du.
‎Abuztuaren 17ko zenbakian47, Eskualduna astekariak euskal jaien egitarau zehatza zekarren, tartean Les 4 fils Aymon pastorala Barkoxeko gazteek jokatua, eta bai antolakuntza batzordeko kideen izenak ere: ohorezko presidenteak, Natalia Serbiako erregina eta Anton Abadia; presidentea, Albert Goienetxe; presidente-ordeak, Henry Larralde Diustegi Urruñako auzapez eta kontseilari orokorra eta Gustave Lerenburu Sarako alkatea; eta beste dozena bat kide arruntago edo. Hurrengo astean48, lau orrialdeko gehigarria eduki zuen Eskualdunak, E. Reclus, W.
‎Chiarak, bitartean, joan etorri baterako puskarik ezinbestekoenak bildu zituen (pare bat kutxa, beste dozena bat gazteluan utzita), eta gutun bana idatzi zien bere adiskide Ursulari eta aita Leonardori, hitzik neurtuenekin, berehala egingo zien bisitaren berri emanez, zain egon zitezen.
2009
‎Francesc Miralles komisarioak urte asko eman ditu ikerketak eta interpretazioak egiten, eta, emaitza gisa, Nadia Hernández eta Olga Sauquet alboko komisarioekin batera egindako lanari esker, erakusketa antologiko honek artistaren piezarik heldu eta zuhurrenetako batzuk erakutsiko ditu, bai eta publikoarentzat ezezagunak diren beste dozena bat lan ere, denak ere zenbait bilduma pribatutatik ekarritakoak. Gainera, margolariak berak familiartean egindako filmazioen aukeraketa bat dago, Josep Mir i Estalella semeak erakusketa honetarako lagatakoak.
‎Somaliatik gertuko uretan ontzien bahiketak ugaritu direnez, badirudi nazioartearen erantzuna behar duen arazoa bihurtu dela. Konpondu da Alakrana ontziaren kasua, baina oraindik badira han bahiturik beste dozena bat ontzi, beste hainbat banderadunak.
‎Zortziko txikia pare bat aldiz(. Adiskideari agur?, eta bi alegia espiritual gisako. Ugiñak? eta. Arkaitza?); handia beste dozenatik gora kasutan, bera da ongiena egokitzen zaiona Arrutiri. Uste dut, neurri tradizional hauetan, beharbada doinuak lagunduta?
‎–Onegia aldizkarirako. Bidali halako beste dozena bat eta erakusketa antolatuko dizut zure argazkiekin. Laguna daukat galeria zuzentzen.
‎anaien arteko buruz buruko lau boxeo borrokaldirekin erabakiko zen auzia, hiru roundetara, bakoitza hiru minutukoa edo; lau maila zituen orbetarren eskailerak, beste lau zetatarrenak, eta mailaz maila arituko ziren, zaharrenetik gazteenera, adinaren arabera, baldintza berdinetan: ...ofilo Maria Eduardoren kontra; Damaso Abelardoren kontra; Domingo Bernardoren kontra, eta Gabino Prosperoren kontra; gauzak horrela, bazirudien, beste ikuspuntu batetik, patuak edo halabeharrak hartua zetorrela aurre erabaki hura, baldintzen ahokadura akasgabe batean, ez baitzen nolanahiko kointzidentzia bi anai taldeetan betaurrekodun bakarra izatea, eta bietan bigarrena; zortzi mutilekin batera, beste dozena bat lagun iritsi ziren, tartean arbitroa, mozkote sudurmotz bat, Txato ezizenez deitua, burua soiltzen hasia zuena, hamabost urte zituen arren: boxeoa izugarri gustatzen omen zitzaion eta boxeoaz asko omen zekien, osaba enpresaria omen zuen-eta, boxeoaren negozioan sartuta zegoena eta bere zaletasunarekin iloba kutsatu zuena; Txatok berarekin zekarren kronometroa:
‎Molaren eta Beorlegiren tropak hiriburuan sartu zirenetik, beste dozena erdi bat aldiz jaso zuen Neftalik agindu hura: horregatik eramaten zituen berarekin ilea mozteko aparatuak, makina, guraizeak eta orrazia?
‎EAEn izaniko aldaketa esanguratsu bat: duela gutxira arte euskarazko kate bakarra baino ezin zitekeen ikusi etxe askotan (kate lokalen bat ere bai beste batzuetan); orain, aldiz, ETB3z gain, beste dozena erditik gora euskarazko kate jasotzea ere badago Euskaltelen azpiegitura dela tarteko. Jauzi nabarmena da, bistan denez.
‎Bestalde, arkitekturan dagoen aldea gizarte osoan sakon errotuta dago. Herrialdeko bi etnia garrantzitsuenek( beste dozena erdi badira: ijitoak, turkiarrak, serbiarrak, bosniarrak eta hizkuntza latinoa duten vlach edo aromunioak, besteak beste) bizitza paraleloak daramatzate, eta gutxitan egiten dute topo.
‎Huelvako (Andaluzia, Espainia) espetxean dauzkaten euskal preso politikoek bezala, Villenako presondegian (Alacant, Herrialde Katalanak) dauden gatibuek ere itxialdiari ekin diote berriro," aurrez aurreko bisitak egiteko senideak arakatzeko neurria salatzeko", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Pol Asensio algortarra eta Arkaitz Goikoetxea getxoztarra ere badaude bertan, herritik 758 kilometrotara, beste dozena bat euskal preso politikorekin batera. Baina azken asteburuetan espetxeetan ematen ari den egoeraz salatzeaz gain, 34 gazteren azken atxiloketak gogoan izango dituzte, Etxeratek hileko azken ostiralerako deitutako mobilizazioetan.
‎Gazteek Segi sortu, eta poliziek horren burutzat jotzen zituzten beste dozena bat gazte atxilotu zituzten 2008ko martxoaren 8an.
‎Molaren eta Beorlegiren tropak hiriburuan sartu zirenetik, beste dozena erdi bat aldiz jaso zuen Neftalik agindu hura: horregatik eramaten zituen berarekin ilea mozteko aparatuak –makina, guraizeak eta orrazia... baita Espainiako banderaren koloreak zituèn xingola luze bat ere–, eta horregatik atera zituen haiek poltsikotik.
‎modalitatea... anaien arteko buruz buruko lau boxeo borrokaldirekin erabakiko zen auzia, hiru roundetara, bakoitza hiru minutukoa edo; lau maila zituen orbetarren eskailerak, beste lau zetatarrenak, eta mailaz maila arituko ziren, zaharrenetik gazteenera, adinaren arabera, baldintza berdinetan: ...ofilo Maria Eduardoren kontra; Damaso Abelardoren kontra; Domingo Bernardoren kontra, eta Gabino Prosperoren kontra; gauzak horrela, bazirudien, beste ikuspuntu batetik, patuak edo halabeharrak hartua zetorrela aurre erabaki hura, baldintzen ahokadura akasgabe batean, ez baitzen nolanahiko kointzidentzia bi anai taldeetan betaurrekodun bakarra izatea, eta bietan bigarrena; zortzi mutilekin batera, beste dozena bat lagun iritsi ziren, tartean arbitroa, mozkote sudurmotz bat, Txato ezizenez deitua, burua soiltzen hasia zuena, hamabost urte zituen arren: boxeoa izugarri gustatzen omen zitzaion eta boxeoaz asko omen zekien, osaba enpresaria omen zuen-eta, boxeoaren negozioan sartuta zegoena eta bere zaletasunarekin iloba kutsatu zuena; Txatok berarekin zekarren kronometroa:
‎Madariak iruditu zitzaizkidan bigunenak; puntu puntuan zeuden; tamainako dozena erdi aukeratu nituen. Beste dozena erdi sagar ere prestatu nituen pisatzeko; haiek, kontrara, ikusi nituenik berdeenak eta gogorrenak izan behar zuten; ez ziren jateko, jakina, malabarak egiteko baino. Konforme antzean geratu nintzen otzararatutakoarekin.
‎Bi pausora hurbiltzen utzi nau... Brinko berriz lehen jauzian, eta mantsoxeago, beste dozena erdi metro, eta, braust!, berriro etzana, bixtaxeago oraingoan. Jostalaria dut erabat erbi gaxte hau, edo seko tenteldua!?
2010
‎Frantziak, beste dozena bat estatuk bezalaxe, dagoeneko mekanismo hori ezarri du. Hegazkin txartel nazionaletan euro bateko borondatezko tasa jarri dute, eta nazioarteko hegaldietan bi eurokoa.
‎Chiarak, bitartean, joan etorri baterako puskarik ezinbestekoenak bildu zituen (pare bat kutxa, beste dozena bat gazteluan utzita), eta gutun bana idatzi zien bere adiskide Ursulari eta aita Leonardori, hitzik neurtuenekin, berehala egingo zien bisitaren berri emanez, zain egon zitezen.
‎Oliveirak bere oinei begiratu zien, beste norbaitenak balira bezala zoruan. Eta aldamenean beste dozena bat oin, denak dantzan. Oin haiek guztiek ere euren soinetatik libre ziharduten alaitasun eta graziarik gabe.
‎Macedari 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 2003an. Udaberri beltza operazioan atxilotu zuten, beste dozena bat disidenterekin batera. Eliza katolikoari eskertu nahi diot egindakoa, eta hasitako bidetik jarraitzeko eskatu.
2011
‎2003tik hona 1.500 milioi baino gehiago sartu dituzte, baina 1978an ordainketak eten eta 1980an nazionalizatu zutenetik, guztira 3.000 milioi baino gehiago izan dira, sindikatuen esku dauden datuen arabera. Erretiroa aurreratzeko lehen plana 1979an egin zen eta ordutik hona halako beste dozena bat plan izan dira. Erretiro aurreratuen bidez, 1979tik, BWko lanpostu gehienak desagertu dira.
‎Aldiz, zorionez, informazio gehiago lortuko duzu gaztelaniazko Wikipedian. Ziurrenik 2007an, txerto hau Espainian zabaltzen hasi orduko, Carlos Alvarez Dardet katedratikoak beste dozena erdi pertsonalitaterekin artikulu argigarri hau plazaratu zuelako El Pais egunkarian: Razones para no decidir con prisas.
‎INES. Zailena egin duzu. Orain beste dozena erdi pausotxo.
‎Beraz, UPV/EHUko irakasle euskaldunak, nagusiki, kontratazio berrien bidez sartu ziren, ez hainbeste lehendiko irakasleen euskalduntze alfabetatze bidez. Irakasle erdaldunak euskalduntzeko lehen saiakera UPV/EHUn ez zen heldu 1982/ 83 ikasturtera arte. Hasiera horretan irakasleen euskalduntzea Euskara Kabinete Teknikoaren ardura zen eta aipatutako ikasturtean modu batera edo bestera dozena bat pasatxo irakasleri aukera eskaini zitzaion euskara ikasteko edo hartan sakontzeko.
‎Gerraurretik zetorren euskal idazleen belaunaldia Euzko Gogoa aldizkariaren inguruan bildu zen, zuzendari J. Zaitegi eta idazle izar Orixe zirela. J. Intxaustik aspalditxo erakutsi zuen nola Zaitegik, Ibinagabeitiak eta beste dozena erdi bat jesuitagaik akademiatxo bat, eskolatxo bat, eratu zuten Loiolako santutegian, nobizio zirela, XX. mendeko 20ko hamarkadan, nagusiki latinez eta gaztelaniaz ikasten zuten kultura klasiko greko erromatarra eta eliz gurasoena eta, lanarteetan, euskaraz ematen trebatzeko, eta nola amets hura benetan gauzatu egin zen 50eko hamarkadan Euzko Gogoarekin (Intxausti, 1979 eta 1980).
‎Horien bidez, 70.000 litro edateko ur baino gehiago ematen zaizkie egunero herritarrei. Gainera, erakundeak 40 larrialdietako idazkun baino gehiago eraiki ditu eta beste dozena gehiago daude planifikatuta. Desnutrizio akutuagatik 2.700 haur inguru aztertu dira.
‎Ez zeukan –gehienok daukagun bezala– pisu ziztrin bat. Inguruan bazituen beste dozena bat etxe, zertxobait handiagoak, bi familientzat pentsatuak. Baina nabarmentzen zuena ez zen besteak baino zertxobait txikiagoa izatea, ezberdina zela baizik.
2012
‎2003an suteak erre zizkien etxea eta lanbidea. 2006an hil zen Joseph, beste dozena eta erdi laborarirekin eraikitako Azkorria gazta lantegia irekitzeko bezperan. Kako baserriak segida izan zezan Fred eta Jasmine Larrañaga gazteen eskuetan, diru bilketa zabala egin zen Euskal Herri osoan.
‎Eta zergatik ez da gaztelaniaren balorazioa zein den azaltzen? Alegia, gaztelania jakitea derrigorrezkoa da Osakidetzan lan egiteko; mediku batek ezin dezake Osakidetzan lan egin gazteleraz ez badaki, beste dozena bat hizkuntza eta dozena erdi master izanda ere; euskara jakiteak, aldiz, puntuatzeko bakarrik balio du. Ez du ba legeak esaten hizkuntza ofizial bietan osasun arreta ere jasotzeko eskubidea dugula?
‎Nigandik gertu samar Carlosen nagusia ikusi nuen baita ere, eraikuntza enpresa erraldoi horietako baten burua, prentsako noizbehinkako argazkietatik ezagutzen nuena?, bere emaztearekin. Beste dozena erdi bat pertsonaz, lankide gehiago, suposatu nuen, lagunduta zeuden biak, taldetxo konpaktua osatuz.
2013
‎Uztaro Kooperatiba, Pedro Arteaga kide duen Telleri baserria eta Ostarte elkartea. Hauetaz gain, Gipuzkoa osotik etorritako beste dozena bat ekoizle bildu dira plazan eta goizak aurrera egin ahala" gehiago eta hobeto" saldu ahal izan dutela adierazi digute ekoizleek, batez ere" atertzen zuen uneetan". Gustura mintzo ziren era berean Artelatzeko antolatzaileak goizeko lanak amaitzerakoan:
‎Gaztaia egiteko sasoian, udabarrian, gure lekukoek dozena erdi gaztai egiten ebezan gauean eta beste dozena erdi goizean. Gaztaia egiteko esnea traputik pasetan da, euki leikezan zaborreriak kentzeko.
‎Bospasei kilo kendu ditut M.renaren ondoren. Orain, Coletterekin bat eginez," gustura jasango nuke beste dozena erdi zaputzaldi amodiozko, kilo pare bat galtzen lagunduko balidate".
2014
‎Zer ez ote dut nik entzun urte hauetan guztietan! Halako kontuak, gainera, diskrezio izugarriz esaten zizkizuten, sekretu handi baten kutxa zabaltzen ari denaren arta berezi horrekin, zeremonia horiek guztiak itxurakeria besterik ez izan arren, zuri bezala kontatuko baitzien kontu bera, disimulu eta sino mino berberak erabiliz, beste dozenaren bati, isilpea gordetzeko eskari berberak errepikatuz aldi oro, eta isil mandatuaren entzule bakoitzak gauza bera egingo zuen gero bere inguruan, azkenean, gutxi gorabehera gutarren multzoa osatzen genuen edo gutarrekiko adiskidetasun nahiz famili harremanetan ginen guztiok jakinaren gainean egon arte, nahiz eta, teorian, inork ezer jakin ez. Rafaren nondik norakoaz jakin mina banuen ere, halako marmarrei kasurik ez egitea erabaki nuen aspaldi, fidatzekoak ez izateaz gainera, neuri ere min ematen zidatelako, pentsa eta pentsa edukitzen baininduten alferrikako buru jardun batean, irteerarik gabeko labirinto batean sartu duten sagu baten antzera.
‎Halako kontuak, gainera, diskrezio izugarriz esaten zizkizuten, sekretu handi baten kutxa zabaltzen ari denaren arta berezi horrekin, zeremonia horiek guztiak itxurakeria besterik ez izan arren, zuri bezala kontatuko baitzien kontu bera, disimulu eta sino mino berberak erabiliz, beste dozenaren bati, isilpea gordetzeko eskari berberak errepikatuz aldi oro, eta isil mandatuaren entzule bakoitzak gauza bera egingo zuen gero bere inguruan, azkenean, gutxi gorabehera gutarren multzoa osatzen genuen edo gutarrekiko adiskidetasun nahiz famili harremanetan ginen guztiok jakinaren gainean egon arte, nahiz eta, teorian, inork ezer jakin ez.
Beste dozena bat euskaldun badago han, eta ia denek bizarra daukatela ohartarazi dio Xabik.
‎Charlotte Labrit, Nabarrako erregeren arrebarekin ezkondu zen. " Kardinale" honen aita, Rodrigo kardenala, Aletxandro VIgarrena aita" saindu" bezala oso ezagunak, lau baxtert bazituen ofizialki eta beste dotzena erdi bat eskuin eta ezker.
2015
‎tokiak zinez zirudien baketsua. Erietxeko eraikin nagusitik aldenduta zegoen txalet batean zegoen, haren antzeko egoeran zeuden beste dozena bat lagunekin batera.
‎Janariaren bila joatea erabaki dute, ez daukate beste aukerarik. Domingo Iturbe arpoilaria eta beste dozena bat mutil abiatuko dira Martinekin. Tartean Blas Aroztegi hondarribiar gaztea eta lapurtarren taldeko bi gizon joango dira, Joanes Ibarburu eta Jean Pierre Arzak Ziburuko semeak.
‎Kobazuloetan babestu behar izan ziren zero azpiko berrogei gradu arteko tenperaturatik, eta basoko animaliez elikatu ziren, gatzatutako bakailaoa amaitu zitzaienean. Hartz baten erasoan bi gizon galdu zituzten, eta beste dozena erdi bat gaixotasunen, hotzaren eta gosearen eraginez. Batzuk bozioak erasan zituen, beste batzuk gripeak eta eskorbutoak.
‎Zazpiak Bat dantza taldearen 50 urteurreneko festa ospatu zuen BCCk, eta Bizi Emankorraren oroikurrak banatu zituzten. Frontoiko ezker paretan, AEBetako banderaren eta ikurrinaren artean, galtza beltz, atorra zuri eta txaleko berdea soinean, eta karpeta gorria eskuetan zuela zegoen Angele, Basque Choirreko beste dozena bat lagunekin kantuan. Aurrean zuten apaiza, eta haiei begira lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldietako euskaldunak, frontoia bete haur ile hori eta adineko ile urdin, igandez jantziak denak; gazteak bezperako festaren bestondoa pasatzen ei zeuden, haatik.
‎Data harexetan, hiriko alkateak ekitaldia antolatua zuen, arrunt bestalde, alkate ohien gorazarre. Jela Urmeneta Ajarnautek oroitarazi digu haren neba ere bertaratu zela, beste dozena erdi auzapez izanekin batera; jaka eta gorbataz bezti, 2 Korrikaren pegata paparrean.
‎Enkontru hartan Lezcanok hamar zaldi eta sei gizon galdu zituen eta erretira joateko orduan beste dozena bat zauriturik zegoen.
‎Eta Andoni, bertsolaria. Eta baita ofizio jakinik gabeko beste dozena erdi artista diletante ere. Westernetako bidelapurrak kantinan sartzen diren era lotsagabean egin du barrura Beñat berriztatuak.
‎" Iñigo Miguelen zirujau begiradaren lilurapean gatibatuta nengoenez, hain zen trinko eta tentagarria, musu eman nion birritan pentsatu gabe. Etxe atarian bigarrena, igogailuaren zain geundela hirugarrena eta, gorantz gindoazela, beste dozena erdi bat. Maitasun idilikoaren zain dauden ipuinetako printzesa leloak baino miretsiago biluztu nintzen geroxeago gelan".
‎Eta duela aste batzuk bildu ginen beste dozena batekin eta hiru autoko karabana bat osatu genuen.
‎Egun bakar baten makurrean haatik, ez gehiago. Ilargi urtea gisa hortakoa baita, iguzki urtea baino laburragoa, urte batetik besterat dotzena bat egun lehenago hasten da baruraldia. Jaz, ekainaren 29 an hasi zen, aurten 18 an, helduden urtean untsalaz 7 an hasiko eta ondokoan maiatzaren 27 an.
2016
‎ustezko kolpearen ostean onartutako «larrialdietarako legedia» berrian oinarrituta, uztailean bertan 60 argitalpen baino gehiago itxi zituzten. Joan den astean, berriz, beste dozena bat isilarazi zituen gobernuak dekretuz, tartean hainbat komunikabide kurdu eta Cumhurriyet, oposizioko egunkari nagusia.HDPk emandako datuen arabera, denera 80.000 pertsona atxilotu dituzte uztailaren 15etik: «Presidenteak kolpearen osteko salbuespen egoera baliatu du oposizio oro desagerrarazteko.
‎Ihes egin zuten munstro haiek bi presuna hil eta beste dozena bat zauritu zituztela jakin zutenean, izugarrizko beldurra sartu zitzaien ea noraino iritsiko ote zen zientzialariek asmaturiko bizi berria. Aspaldidanik lan aurrerakoietan ari zirela bazekiten, noizean behin telebistak horren berri emaiten zuelako, bai eta egunkariak ere.
‎bizkarra eguzkitan erreta, azala joaten ari zitzaion. Estanisen autoaren atzetik beste dozena bat kontatu zuen Aitorrek. Gonbidatuak barrura sartu ziren batzuk, lorategian gelditu ziren besteak.
‎Xoterorekin batera laugarren mailako beste dozena bat basurde etorri dira kantxara, eta berehala banatu dira bi taldetan. Buila eta iskanbila giroan, partida jokatzen hasi dira.
‎Gainera, Ninia ez da arazo bakarra. Klase berean beste dozena erdi tunante daude hura bezain baldarrak eta traketsak. Talentua garesti kotizatzen da azken boladan, e, Barrabas?
‎Gai jartzaile lanetan berriz, Ion Beloki andoaindarra aritu zen. Iturriondo jatetxeko jangelan 60 lagun inguru elkartu ziren afaltzen, eta saioa entzutera beste dozena bat bertsozale ere inguratu ziren.Harituz bertsozale taldeak lehen aldiz antolatu duen sariketa honek badu berezitasun bat. Bertsolariek egin beharreko ariketa guztiak neurri txikiko doinuetan egin behar izaten dira eta agurrak taldeka etxetik prestatuta ekarri behar izaten dituzte.
‎Trump-ek abantaila markatzen du, baina ez da hain arteka handia; aldiz Jeb Bushek utzi du nigarra begian, %8 baizik ez baitu erdietsi. Badirudi honek bezala beste dozena erdi bat hautagai errepublikarrek uzten dutela, ondorioz Trumpek arteka emendatzea esperantza du, guziz heldu den martxoaren 1ean, egun horretan primarioak iraganen baitira hamaika estatu desberdinetan.
‎“Diru sarrera horiek herritarren ongizatean inbertituko ditugu”. Zorra ordaintzeko, urtean 45.000 euro bideratzen dituzte, eta beste dozena bat urteko epea dute oraindik. Gainera, gogoratu du Aldundiko Udalkutxara 40.000 euro bueltatu behar izan dituztela, eta udalarentzat “kolpe gogorra” izan dela.
2017
‎Asteroko azokatik zetozen eta salneurrien gainean baino ez zuten hitz egiten. Ardien erditzeei buruzko berriak entzun nituen, Cairne, Deuche eta beste dozena bat ibar txikiri zegozkienak. Askok bapo bazkaldu zuten, whiski usain handia zerien eta ez zidaten kasu handirik egin.
‎Sei eta erdietarako, han geunden, eguzkia orduantxe zeruan, kale batzuk urrunago orube huts batean zain zeuden homeless ekin. CW etxean zazpi bizi gara, eta hiritik etortzen den beste dozena bat boluntarioren artean banatzen dugu janaria. Janari dena oparitua da; lan guztia, ordaingabea; CWn inork ez du soldatarik jasotzen.
‎Paulak antzeko beste dozena bat galdera egingo lizkioke, pertsona batzuek auto suntsipenerako daukaten trebetasuna konprenitzen saiatzeko, kosta egiten baitzaio euren jokaera maltzurra ametitzea:
2018
‎Bere jarduna, ordea, Lasartetik hasi eta Ikaztegieta arteko zentro guztietan egin dezake, publiko zein pribatu. " Hamar bat ikastetxetara joaten naiz astero, eta beste dozena bat ikastetxe hilean edo bi hilean behin bisitatzen ditut, han dauden umeei jarraipena egiteko".
‎Alemaniak, Frantziak eta Quebec estatuak. Beste dozena erdi batetan ez da, ez legeztatua, ez eta ere debekatua: Belgikan, Irlandan, Herri Beheretan, Polonian eta Eslobakian.
‎" Bidaiatzeko erreminta baliagarria iruditu zitzaidan, baita jendea ezagutzeko ere". Bigarren aldian hostal itxurako ostatu batean egon zen beste dozena erdi egun pasatzen. " Neska batek hostal modura jarria zeukan bere etxea, eta gela bat couchsurfing eko erabiltzaileentzat gordea zuen.
‎Konpaktazioa, esaten zuen Txepetxek, konpaktazioa. Eta amore eman behar badugu beste dozena bat sailetan, haien hizkuntza eskakizun guztiak kenduta ere, nik pozik eta zoriontsu egingo nuke sail oso baten euskalduntzearen prezioan. Etorriko dira besteak.
‎Suaren beroak atzera eragin zigun. Beste zuhaitz batek su hartu zuen, eta beste batek, eta beste dozena erdi batek. Izututa geunden.
‎Ez nuen honako honetan hainbeste onddo aurkitu baina tira, aurkitutakoak ederrak ziren, benetan txorten potolo zuri eta trinkoarekin, oraindik gaiztotu eta ukitu gabeak. Beste dozena erdi bat ere baneukan, txikiak guztiak, baina deigarriak benetan: kirtena txapela bera baino handiagoa kasu batzuetan eta bestetan ia parekoa, bolatxo edo arrautza potolo baten antza hartuz.
‎Hemeretziko taldean gutxitze handia, kobertura ahalmena asko murrizten baita. Epe ez luzean, beste dozena erdi baten kaleratzea aurreikusten da, eta orduan tunela bezalako talde lan konplexu bat ezinezko bihur daiteke. Edo azkar amaitu, edo zuloa ametsez beteko da.
‎Programa amaitzeko urrats gehienak emanak zituztenean, zaintzaileen konfiantza eta euren buruarekiko autoestimua berreskuratuta, baimen berezi bat ematen zitzaien. Gaizka eta beste dozena bat lagun eskiatzera joan ziren egun pasa, Pirinioetan elurra erruz egin zuela-eta, hango eski estazio batera. Graduazio ospakizun baten antzeko zerbait zela sentitu zuten denek.
‎Bulegoan sartu, eta esertzeko esaten diote. Hiru polizia ditu aurrean, berari begira, eta inguruan beste dozena erdi bat kide pantailen aurrean.
‎hogeita hamabost zentimetro luze, hogeita bost zabal, eta hamar garai. Urtebete lehenago ekarri zioten Bavariako harrobirik onenetik, Solnhofenetik alegia, gisako beste dozena harrirekin batera. Mahai gainekoa izan ezik, beste harri guztiak lurrean zeuden, hormaren kontra, bata bestearen gainean pilatuta.
‎Handik egun batzuetara, ia iritzia emateko denborarik gabe, beste dozena bat foliorekin etorri zitzaidan. Hor, ekintza, gure garaian gertatzen zen.
‎Ondoren, 1858an, Le Verbe Basque bere lan nagusia eta Apokalipsiaren zubererazko itzulpena prestatu zituen. Hortik aurrera, beste dozena erdi bat titulu ere plazaratu zuen, baina ez ziren izan printze euskaltzalearen enkarguak.
2019
‎Bai, dudarik gabe. Abadeak ere torturatuak liburuan agertzen diren hogei torturatuez gain, nire ustez beste dozena bi eta gehiago egon litezke.
‎569 Lehen Mundu Gerrara arte bizitoki izan zuen Donibane Lohizuneko (Pirinio Behereak) hiletan, J. M. Barandiaran eta beste dozena bat lagun bildu ziren, gehienak EAJ PNVkoak, 1950eko azaroaren 21ean (Barandiaran 2009: 784).
‎Nik beste dozena bat. Non demontre aurki daiteke gozotegi bat?
‎Niretzat oso garrantzitsua da».Une eta leku aproposeanBilbaok ezin hobeto aprobetxatu zuen toki eta une aproposean egotea. Lehenbizi, eguneko ihesaldian sartu zen, beste dozena bat ziklistekin batera. Andrei Zeits taldekidea ere zegoen tartean, eta gernikarrak azaldu zuenez, hura zen taldearen aukeratua.
‎Zapatak janzten amaitzerako, beste dozena bat aldiz esan zuen hitza Gaizkak.
‎Eskailerak igo eta lehena zegoen gelan sartu ziren Asier eta Maider, beren ikasgelan, alegia. Han zeuden Hiruko Erregelerdoak, beste dozena bat ikaslerekin batera, gehienak neskak. Asier sartzen ikusi orduko, beren artean txutxu mutxuka hasi ziren Gaizka, Jon eta Ander.
‎seguru adur zapia ipini diotena! Han egongo da, jantoki tristeren batean, bere antzeko beste dozena batekin ilaran jesarrita. Negarrez?
‎Eguneroko bizimoduko kontuak ibiltzen ditugu ahotan, adarra jo elkarri, barre egin eta gozatu; batez ere, gozatu. Eta, ondoren, beste dozena bat pieza jotzen dituzte, hala nahi dutelako, txistua jotzea maite dutelako, aurreko belaunaldiek utzi ziguten ondarea musikari zein entzule garenon kultur egarria asetzen duten iturrietako bat delako. Mahai horren bueltan ere, inoiz baino euskaldunago sentitzen gara, hala esaten aritu beharrik gabe, sentimendua da.
‎Gurean, San Migel Goiaingeru Aralarkoaz gainera, beste dozena bat mendi kate eta lerrotan badira ermitak, hasi Zangotza aldetik, Erronkari, Ameskoa eta Garde, Lizarra aldean pare bat bai, Larraun eta Iruñea, Artzeniega eta Zumaia... eta oparo zabalduta dagoen izena da, bai auzo eta bai parrokietan.
2020
‎Berarekin hitz egitea da sekula agortzen ez diren matrioxka panpinak irekitzea bezalakoa. Jokoaren sektorearekin lotutako izen edo datu bat hizpidera atera eta hari tiraka beste dozena bat izen eta hamarnaka dokumenturen erreferentziak emango dizkizu, eta ondoren hamaika gehiago eta beste hamaika ondoren, armiarma sare erraldoi bat osatzeko.
‎Gizon zuri bati moztu zion burua, eta oihanak bakarrik eskain ziezaiokeen gordelekua. Horregatik, barreneko herrietara itzuli eta Fanfoa eta beste dozena erdi bat inguru hil zituen, eta ingurumari haietako buruzagi izendatu zuen bere burua.
‎Belauniko agertzen zen bezeroaren senarra argazki haietako batean, bildumako lehenengoa izan behar zuenean, biluzik, eta bera bezala biluzik ere baina zutik zeuden beste dozena erdi gizonez inguratuta. Argazkiak deskribatzen zuen ingurumena ikusita eta plano hura hurbiletik ateratakoa izan behar zuela aintzat hartuta, Jurdan bera ere argazkia ateratzerakoan biluzik egon behar zuela suposa zitekeen.
‎bakarrik sentitzen zara, beti korrontearen kontra... Sentitzea badela beste dozena bat zu bezala… oxigeno gune bat da.
2021
‎Lehengai horri aldiro buelta berri bat emanda ezagutu ahal izan dira Villabonako desafioko bertsolarien biografiak eta bertsoak, eta bide beretik iritsi da gaurdaino euren garaikideak izan ziren beste dozena bat bertsolariren entzutea ere. Batzuetan ezizen soil gisa, garaiko bertsoetako aipamenetatik bakarrik ezagutzen diren Ametza, Otobezino, Martin Amorex, Prantxisko Irabarren, edo Albitxuarraren kasuan bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia