|
kolesterol txarra (LDL) handitu eta kolesterol ona (HDL) gutxitu egiten dute.Margarinetan, gantz guztien% 0,7 dira trans erakoak, eta gurinetan,% 2, 5.Alde txiki bat badago, hala ere, batzuen eta besteen atean: ...andare olioak hidrogenatzerakoan). Pentsa liteke, ondorioz, gurinen trans gantzak ez direla hain kaltegarriak, baina gauzak ez daude batere argi (zien tzialariek ez dute aho bateko iritzirik, eta ikerketak eginez jarraitzen dute auzia argitze aldera). Egitura molekularrean, esaterako, ez dago alderik trans gantz naturalen eta besteen artean, eta horregatik, zuhur jokatzea komeni da eta, gutxienez,
|
besteak
bezain kaltegarriak direla pentsatu dugu.Trans gantzen auziari arreta handia jarri zaio azkenaldian, eta hori argi erakusten du margarinek izan duten bilakaerak.1996.urtean, honen antzeko azterketa bat argitaratu zuen CONSUMER EROSKI k (orduan ere gurinak eta margarinak alderatu genituen), eta orduko hartan, margarinek zituzten gantz guztien% 8,6 ziren trans gantzak.2001.urtean ere berdin egin ge... bigarren horretan, gantz guztien% 1,5 ziren trans erakoak margarinetan.Azken honetan, berriz,% 0,7 dira.Horrek erakusten du, beraz, margarina ekoizleek jakin izan dutela formulak modernizatzen eta Europatik etorriko diren araudi zorro tzenen barruan sartzeko prestatzen.Itxura denez, elikadura industriak asko murriztu ditu trans gantzak elikagaietan (galarazi egingo dituztela ere esaten du zenbaitek); horrez gain, kontsumitzaileek ere gero eta informazio gehiago daukate, eta gero eta zorrotzago jokatzen dute elikadurarekin, ohartu baitira berebiziko garrantzia duela osasuna zaintzeko.Gurin ekoizleak ere hasi dira bide berriak urratzen, eta gantz gutxiago duten gurinak merkaturatzen.Egun, badira gantza% 50 duten gurinak, eta are% 20 dutenak ere.Gantz kopurua gutxituta, kaloriak ere dezente gutxitzen dituzte, eta berdin gantz saturatuak eta trans erakoak ere.Azken batean, produktu osasungarriagoak eskaintzen dituzte.Produktu onak eta konparatzeko taulaBanan bananProduktu onakGuk aztertu ditugun gurin eta margarina guztiak ongi egindako produktuak izan dira (margarinek, adibidez, etiketan ageri diren bitamina guztiak dauzkate, eta esaten duten baino ugariago, gainera), eta elikagai seguruak dira kontsumitzeko (higiene eta osasun egoera egokia eduki dute guztiek). Kalitate arau ia guztiak ere egoki bete dituzte:
|
|
Ingurune urtarretara ezin konta ahala kutsatzaile iristen dira egunero, bai isurketa handietan (poluzio puntuala), baita etengabeko iragazte eta isurketa txikiago eta zehaztugabeen bidez ere (poluzio lausoa). Azkenengo horiek hain ikusgarriak ez izan arren,
|
besteak
bezain kaltegarriak dira, eta kontrolatzen zailagoak dira. Arriskutsuak izan daitezken osagaien zerrenda etengabe berrikusten da, baita ingurumen inpaktua izan dezaketen gutxieneko dosiak ere.
|