2015
|
|
7 Santuak imita daitezke bakardadea eta isiltasuna bilatzean eta
|
beste
bertute askotan ere, ez baitizkigute hilko gorputz beltz hauek, hain harmonia handian eraman nahi direnak arimaren harmonia hausteko; deabruak asko laguntzen du moldakaitz bihurtzen, beldur pixka bat ikusten duenean; ez du hark besterik nahi guztiak hilko gaituela eta osasuna kenduko digutela buruan guri sartzea baizik; malkoak isurtzeak berak ere itsutuko garelako beldurra sartzen digu.... Hortik pasatua naiz eta horregatik dakit; eta ez dakit nik zer ikusmen eta osasun hoberik desira dezakegun kausa horregatik galtzea baino.
|
|
Neuri gertatu zitzaidan, eta horregatik ulertzen dut? esan dudan bezala, beste batzuek otoitza edukitzea nahi nuenean, alde batetik gauza handiak esaten ikusten ninduten otoitza edukitzea zein on handia den agertuz, eta
|
bestetik
bertuteetan oso pobre ikusten ninduten, eta nik otoitza edukitzeak tentaldirako bidea ematen zien eta nahasita uzten; eta horretarako bazuten nahiko arrazoirik! neuri esatera etortzeraino, ez baitzekiten nola uztartu zitekeen bata bestearekin; eta hortik zetorren txartzat ez hartzea berez halakoa zena, batzuetan nik egiten nuela ikusteagatik, nitaz nahiko iritzi ona baitzuten.
|
|
Lagun on honekin ibiltzeak lagun txarrak eragin zituen ohiturak baztertzea ekarri zuen eta nire barruan berriro betiko gauzen gogoa ezartzea eta moja izatearen aurka nuen sentimendu bizia pixka bat leuntzea, oso bizia bainuen. Eta norbait, errezatzen zuen bitartean malkotan bustia ikusten banuen, edota
|
beste
bertute batzuk zituela, haren inbidia handia izaten nuen; izan ere, horretan hain zen gogorra nire bihotza, non Nekaldi osoa irakurriko banu ere, ez bainuen malko bat ere isuriko. Honek penaz jartzen ninduen.
|
|
Irakurtzeko eskatzen zidan eta, ni haien zalea izan ez arren, banintzelakoa erakusten nuen. Izan ere, besteei poz emate horretan ezin gehiagokoa nintzen, neure buruari atsekabe eman arren; hainbesteraino, non
|
besteengan
bertutea zena nigan egundoko falta izan baita, askotan zuhurtasunik gabe jokatzen nuelako.
|
|
21 Sinets biezadate, sinets biezaiote Jaunaren maitasunagatik Jaunak hitz egin dezala nahi duen inurritxo honi, beldar hau kentzen ez badute, arbola osoa kaltetzen ez badu ere(
|
beste
bertuteren batzuk geratuko dira, baina pipiak jota), ez da arbola ederra, bera ez da hazten, ezta ez die uzten hazten bere ondoan direnei ere. Izan ere, ematen duen etsenplu onaren fruta ez da batere zindoa; gutxi iraungo du.
|
|
8 Hauek eta
|
beste
bertute batzuk, gizon garbi eta era onekoa baitzen, emakumeekin tratatzearen kontrakoa, izango ziren bitarteko gure Jaunak munduaren ezaguera emateko, handik alde egiten saia zedin; eta honela, zer Ordena hautatu pentsatzen hasi zen; eta batzuen eta besteen artean saiatuz, bere izaerarako guztietan aurkitzen zituen eragozpenak, esan zidanez.
|
|
Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela,
|
besteen
bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen diot ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
|
|
19 Pertsona batzuengan argi eta garbi bekatuak diruditen zenbait gauza ikusten baditut, ezin dut horratik sinetsi haiek Jainkoa iraindu dutenik, eta pixka bat horretan gelditzen banintzen, oso gutxi izan ohi da edo batere ez?, egundo ere ez nuen sinesten, argi ikusi arren; eta Jainkoa zerbitzatzeko nik dudan ardura, guztiek dutela iruditzen zitzaidan. Eta honetan mesede handia egin dit, gauza txarrean ez naizela egundo gelditzen, gero gogora etor dakidanean, eta gogora etortzen bazait, pertsona harengan beti ikusten dut
|
beste
bertute bat; beraz, gauza hauek ez naute nahigabetzen normala den baino gehiago; eta heresiak, askotan nahigabetzen nautenak, eta haietan pentsatzen dudan ia guztian iruditzen zait sufrimendu hau dela soilik sentitzekoa. Eta sentitzen dut batzuek otoitzari ekin eta gero atzera egin dutenean ere; honek nahigabea ematen dit, baina ez handia, horretan ez gelditzen saiatzen naizelako.
|
|
Kontu handia izan bezate honelako gauzak ez komunikatzeko, oso Jainkoarenak badira ere, eta mirarizko mesede ezagunak badira ere?, kanpokoekin, ezta isilik egoteko zuhurtasunik ez duten aitor entzuleekin ere, hau oso garrantzitsua delako, uste duten baino garrantzitsuagoa, eta ez dezatela batzuek besteekin ere erabil. Eta prioreak, zuhurtziaz, joera handiagoa ager dezala apaltasunean, hilduran eta obedientzian nabarmentzen direnak goraipatzen, Jainkoak oso naturaz gaindiko otoitz bide honetatik daramatzanak goraipatzen baino, guztiek
|
beste
bertute haiek badituzte ere. Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar berarekin batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea.
|
|
Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar berarekin batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea. Izan ere, honetara beren indarrez iristerik ez dutenez gero, Jainkoak nahi duenari ematen diolako, ez lukete onik izango
|
beste
bertute hauek izan arte; hauek ere Jainkoak eman arren, hemen ahaleginak gehiago egin dezake eta estimagarriak dira oso erlijiorako. Haren Maiestateak eman diezazkigula.
|
|
30 Beraz, ene alabak, Jaunak egoera honetara ekarri bazaituzte, gutxi falta zaizue Emazteak eskatzen duen adiskidetasun eta bakerako; ez utzi hura eskatzeari etengabeko malkoez eta desirez. Egin zeuen aldetik ahal duzuena eman diezazuen; izan ere, jakin ezazue ez dela hau Emazteak eskatzen duen bake eta adiskidetasuna; hala ere, grazia handia egiten dio Jaunak egoera honetara ekartzen duenari, otoitzari, penitentziari, apaltasunari eta
|
beste
bertute askori oso emana egongo baita. Goretsia izan bedi guztia ematen duen Jauna, amen.
|
|
12 Gerta daiteke lehenengotan, Jaunak mesede hauek egiten dituenean, ez berehala, arima sendotasun honekin geratzea; baina, diot, mesede hauek eginez jarraitzen badu, laster batean izango duela sendotasuna, eta
|
beste
bertute batzuetan ez badu ere, barkatze honetan bai, behintzat. Ezin dut nik sinetsi, errukia bera dagoen ondo ondoraino iristen den arimak, bera zer den eta Jainkoak barkatu dion guztia ezagutzen duen punturaino iristen denak, ez barkatzea erraztasun osoz eta iraindu duenarekin bakeak eginik oso ongi ez geratzea.
|
|
4 Beste hauek apaltasunez ari dira, beren erruagatik izango ote den beldurrez, eta beti aurrerantz joateko arduraz. Besteak malkotan bustiak ikusi orduko eta beraiek ez dutela halakorik, uste dute Jainkoaren zerbitzuan oso atzeraturik daudela, eta, beharbada, askoz ere aurreratuagoak daude; izan ere, negarrak onak izan arren, ez dira denak ziurrak; eta apaltasuna eta hildura eta bihotzaren askatasuna eta
|
beste
bertuteak ziurragoak dira betiere. Ez da zertan beldurrik izan, ezta ez uste izan kontenplatiboak iristen diren perfekziora iritsi gabe geratuko zaretenik.
|