2009
|
|
Nola ikusten zuen, bada, Nazariok Regina,
|
beste
begirada haren talaiatik. Ez ederrago, bistan da, eta ohi bezain eder ere nekez.
|
|
Nola ikusten zuen, bada, Nazariok Regina,
|
beste
begirada haren talaiatik. Ez ederrago, bistan da, eta ohi bezain eder ere nekez.
|
2010
|
|
Helenaren aurpegia ere, irudi idealizatu bat, abstrakzio bat ia, osotasun baten barruan atzematen nuena? ez baitzen aurpegi bera jada, ene
|
beste
begirada hartan aurpegiaren zatiek hartu baitzuten indarra, xehetasunak muinari nagusitu balitzaizkio bezala: Helenaren begi berdeak, katamotz batenak ere izan zitezkeenak; haren ezpain hezeak, masusta gorrien margoa zutenak, bai, baina masusta beltzen zapore eztia zutenak, ausaz; haren hortzak, marfilezko dorreak miniaturan, Bibliako kanturik ederrenaren berrargitalpenean?; badakit, bai, irudi haiek guztiak nekez etor zekizkidakeela burura txistua jotzen nuen bitartean, baina nizuke, aldi berean, une hartan sentitu nuena beste era batean adierazi, Damaso, egoera berri hartan gorputza bainuen planeta, eta arima satelite, mundua, ene mundua?
|
|
Helenaren aurpegia ere —irudi idealizatu bat, abstrakzio bat ia, osotasun baten barruan atzematen nuena— ez baitzen aurpegi bera jada, ene
|
beste
begirada hartan aurpegiaren zatiek hartu baitzuten indarra, xehetasunak muinari nagusitu balitzaizkio bezala: Helenaren begi berdeak, katamotz batenak ere izan zitezkeenak; haren ezpain hezeak, masusta gorrien margoa zutenak, bai, baina masusta beltzen zapore eztia zutenak, ausaz; haren hortzak, marfilezko dorreak miniaturan, Bibliako kanturik ederrenaren berrargitalpenean...; badakit, bai, irudi haiek guztiak nekez etor zekizkidakeela burura txistua jotzen nuen bitartean, baina nizuke, aldi berean, une hartan sentitu nuena beste era batean adierazi, Damaso, egoera berri hartan gorputza bainuen planeta, eta arima satelite, mundua —ene mundua— bat batean irauli balitz bezala; tentsio hartan, behin baino gehiagotan nabaritu nuen neure burua porrotaren ertzean, txistuari eutsi ezinik... nota batean edo bestean huts ere egin nuen, egia esan, nahiz eta tentsioak berak lagundu zidan azkenean hil edo biziko une haietan biziaren alde egitera eta eutsi beharrekoari erori gabe eustera; minutu bat izan zen, sutsua, intentsua, azken ezin hobea izan zuena, Helenak airean iltzatu baitzituen bi besoak, bi edo hiru segundoko geldialdian, eskuan zeuzkàn sagarrak erakusten zizkidala; eta, hala ere, geldi zirudien arren, Helena ez zegoen geldi, arnasestuka baitzegoen, eta arnasak bularrak igo eta jaistarazten baitzizkion, gorputzaren dantza bukatu ahala bularrek beste dantza bati ekin baliote bezala, dantza biluziago eta basago bati, ene txistu hotsei Helenaren arnasaren musika haragizkoa zerraiela; ahoa zabalik zuen, eta bi atal gorriz osatutako fruitu ezohiko bat zirudien:
|