Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2008
‎Anaforen erabilerari dagokionez, esan daiteke, batetik, 8 urterekin hasitakoen taldekoek anafora gutxiago erabili dituztela euskarazko IDAZ 1 ariketan; bestetik, 5 urterekin hasitakoen taldekoek besteek baino gehiago erabiltzen dituztela, bestelako, anaforak deitu ditugunak, hots, izen+ erakusle hurrenkerak.
‎inpaktuaren tamaina edo indarra kodearen ondorioa da eta kode bakar bat ez, kode asko ditugu eta gainera elkar joka ari diren kodeak: batzuek besteek baino maila eta balio handiagoa dute gizartean (edo gizarte talde batentzat).
2009
‎Halaber, soldata txikiak izateak jendearen mugikortasuna eragiten du eta hedabide batean trebatu eta maila ona lortu duen kazetariak lan baldintza hobeak eskaintzen dizkion beste hedabide batera alde egiteko arriskua areagotzen du. «Gure soldatak besteenak baino baxuagoak izateak badu eragina gure egituretan ere. Demagun, 22 urte dituzula eta kazetaritzako lizentziatura bukatuta Berrian hasten zarela lanean, trebatzen zara eta 29 urterekin bihurtu zara oso kazetari ona.
2010
‎Max Weberrek, beraz, garrantzi itzela ematen zion halabeharrari (zoriari) pertsona batek unibertsitatean izango zuen ibilbide profesionalean, baina, aldi berean, argi eta garbi adierazten zuen bazirela kategoria sozial batzuk besteak baino zailtasun askoz ere handiagoak zituztenak aurrera egiteko eta unibertsitatean lanpostuak eskuratzeko, adibidez, oraintxe ikusi dugun bezala, juduak.
‎gotikoa, erromanikoa, bizantziarra, hindua, mudejarra, txinatarra eta abar. Mintzaira horiek guztiak aldi berean garatu ziren, eta ezin esan daiteke bat bestea baino gehiago nabarmendu zenik. Arkitektoek saiakuntzak egin zituzten formarik desberdinenekin, garai haren adierazgarritzat forma haietakoren bat jotzea espero baitzuten; alegia, mende hura hobekien definituko zuen estilotzat.
‎Atal honetan, askoz sinesberagoak agertu dira neskak, mutilak baino. Baita hezkuntzaren sare pribatuan matrikulatutakoak, besteak baino. Eta, lehen hezkuntzakoak, bigarrenekoak baino.
2012
‎Lehenengoa burmuin arrazionala da eta guk haren kontzientzia handiagoa dugu, esna dago eta pentsakorragoa da, erabakiak pisatu eta hausnar ditzake. Bigarrena burmuin emozionala da, bestea baino oldarkorragoa eta boteretsuagoa, eta batzuetan ilogikoa. Burmuin mota bakoitzak bere ahalmen propioak ditu, aski independenteak, eta normalean doitasun handiz koordinatuta funtzionatzen dute, sentimenduak funtsezkoak direlako pentsamenduentzat (eta alderantziz).
‎Lan honetako emaitzetatik atera dezakegu gizarte aldagai batzuk besteak baino fidagarriagoak eta baliagarriagoak direla Goizuetako hizkuntza aldakortasuna neurtzeko. Alegia, hizkuntza aldagai gehienetan gizarte aldagai berberen hipotesiak bete izanak gizarte aldagai horien portaeran koherentzia dagoela erakusten digu, zehazki, gizarte aldagai hauetan:
‎Aipatu behar da haurtzaroan zehar depresio mota batzuk besteak baino ohikoagoak izaten direla. Horrela, Del Barrio ren (1998) arabera, haurrengan maizen agertzen diren depresio motak unipolarrak, distimikoak, exogenoak eta estaliak izaten dira, nahiz eta gainerako motak ere ager daitezkeen.
‎Kasu horretan, suspenditzea espero zuen haurra pozik jarriko da, eta hamar batekin gainditzea espero zuena, berriz, triste edo haserre. Gertaera baten aurrean pentsatzeko modu desberdinak ditugula argi dago, eta pentsatzeko modu batzuk besteak baino osasuntsuagoak dira. Depresioa pairatzen duten haurrek beren distortsio kognitiboak detektatzen, zalantzan jartzen eta pentsamendu errealista eta positiboagoekin ordezkatzen ikasi behar izaten dute.
‎Haurrek taldean beste haurrekin lan egitea sustatu. Depresio sintomak dituzten haurrak indarrez ahulago egon daitezke, besteek baino autoestimu baxuagoa izan dezakete, lanerako motibaziorik gabe egon daitezke, etab. Besteekin talde lanean, ikaskideen pentsatzeko eta egiteko moduetatik asko ikas dezakete eta beren buruan hainbeste ez pentsatzen lagun diezaiekete. Ildo horretan, ikasleen arteko interakzioak ikaskuntza prozesuan duen eraginari buruzko material interesgarria dute argitaratua Colomina eta Onrubia k (2001).
‎Izan ere, hizkuntza politikoki zuzenak eskaintzen digun aukera bakarra gezurrezkoa da, alegia, ezgaitasunik izango ez bagenu bezala jokatzea. People First Laguagek «Ni ez naiz ezgaitua, nire hanka bat bestea baino motzagoa da» esateko aukera ematen die ezgaitasun nabarmenegia ez duten guztiei. Baina ezgaitasunari uko egin edo disimulatzen saiatzeak, hori lortzeak, ez du esan nahi ezgaitasuna desagertzen denik, ezgaituok eta gure ingurukoek ondo dakigun bezalaxe.
2013
‎Enuntziatu parentetikoekin aldi berean diskurtso paralelo bat gauzatzea lortzen du Koldo Mitxelenak, bi interpretazio lerrori ateak irekitzeko gai izango den diskurtso paraleloa. Argi dago, ordea, bi diskurtsoak ez daudela maila berean; bat bestea baino (nora) bideratuagoa izango da eta esatariaren argudio haria aurrera eramateko baliatuko du. Enuntziatu parentetikoek irekitzen dutena ironikoagoa, bihurriagoa da, bere argudiatzean aurrera egiteko bitarteko aproposa da.
‎Esan nahi dut ohitu egiten dela filmak bikoiztuta ikustera edo jatorrizko bertsioan ikustera. Ohitura bat, ordea bestea baino hobea da: osasuntsu jatea edo gaizki jatea bezala.
‎Kontua ez da bikoizketa eta azpidazketa aurrez aurre jartzea, bi itzulpen mota baitira: batak ez du bestea baztertzen, eta bat ez da bestea baino hobea.
2014
‎Gizarteek horrelaxe darabiltzate mailakatzeak, modu sistematikoan. Mailakatze horren baitan, talde bat, maila bat, besteak baino askoz gorago hautematen da gizartean. Estatu Batuetan azal beltzekoak azal zurikoak baino adimen gaitasun gutxiagokotzat dituzte.
2015
‎Oro har, jarrera baikorra agertu dute, Xiberoko Botzak eta Xorroxin Irratiak salbu. Bi horiek ere ez daude aurka, eta ez dute erakutsi ez parte hartzeko asmorik, baina besteak baino uzkurrago daude. Besteek parte hartzeko gogoa erakutsi dute, betiere, beren lan zama ez bada anitzez handiagoa eta ekonomikoki gastu berririk ez badu eskatzen.
2016
‎Hark dauka, gainera, langile gehien. Hori dela-eta, Goienak besteek baino baliabide gehiago dauka lan administratiboak egiteko. Diru-laguntza eskaerak egiten trebatua da, eta beste tokiko komunikabideak laguntzen ditu eskaera horiek betetzen.
2017
‎hitzak biltzen ari da, etorriko diren neguko egun hotz eta gris horiek «hornitzeko». Geroago ikusiko denez, haren eginkizuna ez da besteena baino balio gutxiagokoa.
‎Bestalde, neurketa anitz konbinatzeak ikuspegi osoagoa ematen du (Innerscope, 2014). Garunaren jarduera zuzenean aztertzen duten teknikak, hirugarren taldean sailkatutako teknika neurometrikoak, zehatzenak eta fidagarrienak izan arren, besteak baino askoz garestiagoak dira, batez ere, fMRI eta MEG. Hala ere, kontsumitzaileen esperientziak aztertu nahi direnean, adierazle fisiologikoetan oinarritutako teknikak garunaren irudiak lortzen dituzten tekniken alternatiba egokia izan daitezke (Reimann et al., 2012; Venkatraman et al., 2014).
‎ba ote dira liturgian erabiltzeko egokiak diren itzulpen orokorrak? Itzulpenen batzuk besteak baino egokiagoak?
‎Demokraziaren aldekoek, oro har, helburu, balio edo printzipio ezberdinak existitzen direla aldarrikatuko lukete, zeinak pertsonaren eta kulturaren araberakoak diren. Horiek horrela, hiri bateko talde desberdinek aldarri ezberdinak egiten dituztenean edo gizarteari mesede egiten dionaren gainean eztabaidatzen dutenean, demokraziaren aldekoek esango lukete ez dela existitzen besteak baino egiazkoagoa, hobea eta zuzenagoa den tesi edo ikuspegi pribilegiaturik. Esate baterako, kontu hau Garai Klasikoko demokrazia atenastarrean dugu ikusgai19, zeinean asanbladetako eztabaidak berebiziko garrantzia zuen eta kontsentsuetara heltzeko gaitasuna ezinbestekoa zen.
2019
‎Hori horrela, pentsatzekoa da sekuentzia didaktikoaren metodologiak modu positiboan eragin duela ikasleen komunikazio gaitasunean. Edonola ere, azpimarratu nahi genuke aurrerapen aztarnak ikasle batzuengan besteengan baino nabarmenagoak direla, eta aztarna horiek sendotzeko eta finkatzeko, ez dela nahikoa izan sekuentzia didaktiko bakarrarekin. Bestalde, pentsatzekoa da irakaslearen elkarrekintza moduek ere eragina dutela ikasprozesu orotan, eta beraz, ikaskuntzaren ikuspegi integralak alderdi hori ere aintzat hartu behar duela.
‎bi aldaerak daudela dio, esateko testua eta kantatzekoa? baina, gure ustez, ez da frogatzen bata bestea baino lehenago izan ote zen, eta iruditzen zaigu Mal Larak berak ere ez duela espresuki adierazten (1 adibidean bai, adierazten du, baina 2.ean ez).
2021
‎Bestalde, hiztun elebidunok, egoera komunikatiboen arabera, hizkuntza bat ala bestea hautatuko dugu. Hizkuntza batek besteak baino indar handiagoa izango duenez, hiztunen hizkuntza hautuan erabakigarriak izan daitezke komunikazioa gertatuko den egoera soziolinguistikoak hiztunarengan eragiten duen boterea eta hizkuntza bakoitzarekiko interesa eta ematen zaion balioa.
‎Bueno, niretzat, adibidez eee bai gaztelania bai euskera eee garrantzia bera dute ze nire ustez hemen egonda eeee euskeraz hitz egite. bueno euskeraz hitz egi eee ikastera etortzen naiz, eta ez gaztelaniaz, orduan niretzat bai dauka garrantzi bera, bai euskera ta bai gaztelania gero ee bata bestea baino eee gehiago erabiltzea ez du esan nahi garrantzi bera ez da. daukala edo ez. (Ikasle 2, Erd Ele, Gasteiz, G)
2022
‎5 Bi zuzenki ditugu (marra urdinak). Bata bestea baino luzeagoa da. Bi zuzenki hauek konparatzeko, marra gorriak sortu eta tamaina berdineko zatietan banatu ditugu.
‎Beraz, analisi estatistiko osoan, Irulegi Anhauzeko datuak kontuan ez hartzea erabaki da. etatik berriaren ehunekoa biziki apala da eremu guztietan. Luzaide, ordea, besteak baino berritzaileago ageri zaigu, bertan baitu aldaera horrek ehunekorik altuena. etarik nafar lapurterazko tradizio idatzian erabili den ohiko aldaera da.
2023
‎batetik, konpetentzia bakoitza arazoen eta zereginen multzo mugatu batekin erlazionatzea, eta, bestetik, konpetentzia mugiarazten duten baliabide kognitiboak (ezagutza, teknikak, trebetasunak, jarrerak, balioak) sailkatzea. Leby Leboyer (1992) autore frankofonoaren arabera, aldiz, pertsona batzuek besteek baino garatuago dituzten jokabideen zerrenda bat dira konpetentziak, horrela, pertsona horiek egoera zehatz bati erantzuteko eraginkorragoak bihurtzen dira. Denboran zehar konpetentzien sailkapenak modu ezberdinetan egin dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia