Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2002
‎" Assicurazioni Generaliko lan ordutegia goizeko zortzietatik arratsaldeko zazpietara, inoiz iluntzeko zortzi edo zortzi eta erdiak arte ere bai txit atsekabegarri gertatuko zitzaion Kafkari, eta halatan bederatzi hilabete besterik ez zuen egin etxe hartan. Assicurazioni Generali utzi eta  handik bi astera ordutegi trinkoarekiko lan bat, alegia eguerdiko ordu bi eta erdietan bukatzen zena, aurkitu zuen Bohemiako Erresumaren Lan Istripuen Aurkako Aseguru Etxean, eta bertan iraun zuen, harik eta 1922an tuberkulosiak jota erretiroa hartu zuen arte".
2003
‎KASen esanetan, hori guztia lortzeko Euskal Unibertsitatea behar zen, Hego Euskal Herriko lau lurraldeak distritu bakarrean bilduz. Ipar Euskal Herrian «unibertsitate esperimental bat kokatua denez, ahaleginak egingo dira bertan iraun dezan». 1977ko abenduan EKIAS taldeak (Euskaditik Kanpoko Ikasle Abertzale Sozialistak) oso bereizketa adierazkorra egin zuen.
‎Ñoñostiar listoa zuan nagusi. Handik ez oso luzera, gainera, Erakundean gora egitea lortuko zian, eta bertan iraungo zian, estratega aparta horrek, atxilotu zuten arte. Berak filtratuko zian, seguru asko, kalashnikovaren argazkia.
‎Bazirudien une hartan bost axola zitzaiola benetan gertatua kontatu edo ez kontatu. Bertan iraun zuen mutu, bere begi lauso hanpatuekin begira begira, lehengo irribarre agorrari heltzen ziola. Irribarre abaildua baitzen hura, mindua, orain Joni zigarroaren kearen atzetik mintzatzen ari zaionaren berdina.
2004
‎Rodinenganako gorroto biziak gaixotu egin zuen azkenean eta 1913an bere ama eta anaiaren eskariz, eroetxera eraman zuten. Bertan iraun zuen, bakarrik, 1943ko urrian hil arte.
‎Paella berean bertan dirau betiere baratxuriak erregosiko ditugu piper berdeak eta, nahi izanez gero, geure gustuko beste barazki batzuk. Puntuan edo daudenean, paellako bazter batean erreserbatuko ditugu atera gabe eta libre geratu zaigun aldean frijituko ditugu, su bizian, oilaskoa eta txerrikia, azala txigor dakien.
‎" Lekunberrin, egoera zailenik zailena dela ere, ez dute handik alde egin nahi izaten, ez zaie otu ere egiten, beharbada, eszenatoki berriak arazoak konpon ditzakeela, edo saihestu bederen; ez, bertan gelditzen dira, edo hobeto esanda, bertan diraute, haien patua lurraren patuari kateaturik. Hori da baserriko identitatea".
2007
‎Ez nuen inor ezagutu, lehen zeudenak joanak ziren, aitatasun berria ospatzera edo hartaz gozatzera, ez dakit; eta etorri berri zirenak ez zitzaizkidan fidagarriak egin, ez baitzuten erretzen. Tabako usainak, hala ere, bertan zirauen, ziraun azala balitz bezala. Ahokadaka hartu nuen usaina; pisua zen, urte askotan pilatutakoa.
‎Candik bertan zirauen, ordea. Jesusek neskaren esku izerdituari lotu zizkion atzamar hautsiak, behera irristatzen ari zitzaion eta.
‎Eguzkiak sortaldean etzana segitzen bazuen ere, egunaren argiak eskua begi gainera eramanarazi zion, zapelatzaren presentzia geldiari hobeto antzemateko. Bertan iraun zuen tarte batean kieto, haizeari errenditurik, txopera aldera desagertu zen arte.
‎Sofa gaineko lo gaiztotik altxatu, eta salako balkoi txikian, arroparen esekitokiak uzten zion tarte eskasean esertzen zen, Cristina eneako ume algaren eta usoen joan etorrien konpainian. Arroparen esekitoki hark luze eman zuen bildu gabe. Igorren galtzontziloek eta galtzerdi zuriek bertan iraun zuten, kartoi bihurtuak, egun batean zuzenean zakarrontzira bota zituen arte?. Askotan pentsatu zuen, semea ia ikusten ez zuen garaian batez ere, esekitoki hartako arropa zela Igorren albiste zekarkion gauza bakarra.
2008
‎Pobleteko Monasterioan (Tarragona) gorde izan da ustez Charles de Evreux Trastamararena den hilotza. Eta dagoeneko bertan dirau. Aldiz, orain jakin da gorpu hori ez dela harena.
‎Mina joana zen, eta osatzeko denbora baino ez zen falta. Zalantzek, baina, bertan zirauten. Buruari buelta asko ematen dizkiozu; pentsatzen duzu behin eskuak irekita ez zarela bueltatuko aurreko mailara.
2009
‎pentsatuz ekin zion berriz lanari Josebak. Catherinek oraindik minutu batzuetan bertan iraun zuen eta gero joan egin zen.
‎Hiriak kontalari onak dira, eta kontaketa horren zati izan nahi dugu. Hiria gure egin dugu eta bertan iraun nahi dugu. Ororen gainetik, Paloma Miranda kontalari sutsua izan zen, eta bere hiria kontatu zuen; orain hiriak oroitaraziko digu haren kontaketa.
2010
‎Etxeparek Larresoroko seminarioan egin zituen ikasketa ertainak, eta mediku ikasketak Bordelen, non doktore tesia aurkeztu baitzuen 1901ean. Gero, 1905an Aldudera doa mediku, eta bertan iraungo du 1930era arte. Kanbon hil zen 1935ean, enbolia batek jota.
2011
‎Disko hau nolabait pasionalagoa da, nola musikari dagokionez, hala hitzen aldetik. Halere, gure amorru eta tristezia puntu horrek bertan dirau; ezin gure estilotik erauzi».Berri Txarrak 1994 urtean sortu zen, Lekunberrin. Eboluzio handia izan du taldeak, eta haren doinuek Euskal Herriko musikazale gazte ugari erakarri dituzte.
‎Konfiskazioaren kasuan, edo enfiteusi kontratua edozein arrazoiren ondorioz hutsaltzen denean, zuzeneko ugazabak ordaindu ditu finkaren balioa gehitu duten hobekuntzak, baldin eta gehikuntza horrek bertan badirau finka itzultzean.
‎Muga nondik nora zihoan markatzeko, mugarriak deituriko harri kozkor batzuk jarri ziren eta bertan diraute gaur egun. Lehenengoa harkaitz baten gainean dago, Txapitelako harria, Endarlatsako zubiaren 300 metrora, Bidasoaren eskuineko aldean. Denetara 272 mugarri daude.
2012
‎Bi egunetik hamar arteko lokalizazio iraunkorra edo hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaio, pertsona juridiko publiko edo pribatuaren egoitzan, lanbide idazgelan zein bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, beraren titularraren borondatearen aurka, eta irekita dagoen orduetatik kanpo, bertan dirauenari.
‎2 Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaio, indarkeria edo larderia erabiliz, pertsona juridiko publiko edo pribatuaren egoitzan, lanbide idazgelan nahiz bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, titularraren borondatearen aurka sartu edo bertan irauten duenari.
‎1933a hil zen, 69 urte zituela. Atsekabea eragin zuen Andoainen bere heriotzak, eta egun batzuen ondoren batzar aretoko, hormaren batean bere erretratua jartzea erabaki zen; bertan dirau egun, Aita Larramendi, Martin Ugalde, Manuel Lekuona, Rikardo Arregi eta beste zenbait seme eta alaba kuttunekin batera. 1934ko urtarrilean, berriz, udaletxean egin zen udal batzarrean, Barriola zinegotziak Olariagari kale izena eskaintzea proposatu zuen, baina ezerezean geratu zen saiakera.Udal agintariekin bateraOlariagaren birbiloba Jose Mari Durrieu eta Maria Susana Arieu argentinarrek Andoaingo hainbat leku bisitatu dituzte egunotan.
2013
‎Jean Etxepare 1905ean kokatu zen Alduden, eta bertan iraun zuen, mediku, hogeita bost urtez. Elosu jaun medikua ordeztera joan zen Aldudera.
‎Gizaki eta musikari gisa hemendik hara dabiltzan bideek mugagabeak dirudite. Estilistikoki eta lirikoki buelta asko eman ditzake bizitza osoan musikari batek, baina bide luze horrek amildegira eraman ez dezan, arimak bertan iraun behar du. Mezuak baino, mezua helaraztearen naturaltasun sakonak behintzat.
‎Ilearekin batera, feminitatea galdu izan balu bezala; ile barik emakumetik gutxiago balu bezala. Hurrengo hilabetetan, bestalde, ingurukoek zuzentzen dizkioten begiradek ez dute batere lagunduko haren buruarekiko lotsaeta gutxiespen sentipena gainditzen; kontrara baizik, behin eta berriro gogoraraziko diote gerrak markatua izan zela eta zauriak oraindik bertan dirauela, bera txano azpian ezkutuan mantentzen alferrik saiatu arren.
2014
‎Leihoak zabaltzeak mesede egiten dio ikaragarriki apartamentuaren egoerari eta oro har itxurari; dudarik ez dago, bazterrak biziberritzen eta distirarazten ditu, esan gabe doan atmosferaren egurasteaz gain, jakina, eta eguraldi ederrak ematen dio behar adina argi bertan iraun nahi lukeen edonori.
‎Komunera joateko pasabidea zeharkatzen ari naizelarik Y ren lagunak ikusten ditut tabernako leiho koadrikulatuaren bestaldean Y rekin hizketan, eta ezin ditut aditu baina esango nuke tabernaz aldatzeko gonbita behar duela izan luzatu berri diotena, gu ez bezala soilik kafe laburra egiteko etorri baitira hona. Berriz ere, ez zaizkit Y ren hitzak heltzen baina bai, aldiz, haren ekintzak, eta lagunak leiho koadrikulatutik desagertu ondotik ere berak bertan dirau zutik, nire zain.
‎Baina Masustegikoak harro daude beren" errepublikaz", bertako auzokoak izateaz. Auzoa orain dela 50 urte euren eskuekin altxatu eta eraiki zuten askok eta askok oraino bertan diraute, eta auzoaren autoeraikuntza hurrengo belaunaldiak gertutik ikusi duen prozesua izanik, ulertzekoa da oraindik ere batzuen eta besteen artean duten harreman estua. Auzoa materialki eraiki ez ezik, Masustegira etorritakoek, auzoa bere osotasunean ere autoeraiki zuten, komunitatea, izaera.
‎Biztanleria nagusia du, adinez, Masustegik. Lehen biztanleek, lanera etorritakoek, edo beraien emazteek, bertan diraute. Momentuz badute, hortaz, zer aldarrikatu.
‎Ikerketa honek bertan dirau.
2015
‎Nik ere aulkitik mugitu gabe bertan iraun nuen, kolpetik mutu. Hautsontzian kontzentratuta.
‎Geratu zirenei, sakramenturako eskubidea kendu zien, eta aitortza edo jaunartzea klandestinoki egitera behartu. 1709an, azkenik, bertan iraun zuten lekaimeak hainbat monastegitan banatu zituen, eta bi urte beranduago Port Royaleko monastegia suntsitu eta bertako hilerrian hobiratuak zeudenen hondarrak, dagoeneko hila zen Mère Angéliquerena tarteko, aterarazi zituen.
bertan diraute zartatuak
‎Honelako multzo industrialetan aurki daitekeen ondare higigarria eta ondare dokumentalabalio handikoak izan daitezke. Aipagarriak dira Echezarretaren kasuan, bertan dirauen Babcock& Wilcox etxeko 1951ko galdara (segur aski mota eta antzinatasun honetako bakarra EAEmailan) eta fabrika horretan jardun zuten 3 paper enpresen dokumentazioa. Ezin ahaztu zentzuhonetan, babesik gabeko egoeran emandako espoliazioagatik galdutako makinaria guztia.
‎Laurak bakarrik geratu direnean, animatuago dirudi Gregoriok. Bertan iraun eta jendea alde egiten hastea bataila bat irabazteko modua dela iruditzen zaio agian. Tropela, hori da behar duen azken gauza.
2016
‎Urtero bezala, aurten ere Saharako errefuxiatuen aldeko elikadura bilketa kanpaina abian da. 40 urte dira Tinduf-eko basamortuan kanpalekuak eraiki eta bertan dirautela oso baldintza gogorretan, Espainia eta Marokoren arteko konponbide politiko baten zain. Trabarik egiten ez duten bitartean, hantxe zokoraturik betirako.
2017
‎tabernak, ordea, ez du zeharkatu betiko eskaintzaren eta betiko jendearen muga. Zertarako egokitu eta moldatu garai berrietara, zertarako amestu bestelako jendea erakartzea, herriko pintxo lehorrenak eskainita ere betikoek bertan iraungo baldin badute.
bertan iraun zuten.
bertan iraun zuten.
bertan iraun zuten.
bertan iraun zuten.
bertan iraun zuten.
‎gaur ere bertan diraute 650 kilometroek.
‎Baina emaztea ez zegoen, ez ohean, ez lo. Luisen emazte gaztea telefonoz hitz egin zuen leku berean zegoen, sofan jesanita, bertan iraun baitzuen senarrarekin hitz egin zuenetik. Gorputzez zen bertan, ez gogoz.
‎Azkeneko osagaia, ugaritasuna adierazteko atzizkia, ez letorke bat esanahiarekin, baina bai tokia edo lekua adieraztekotan, errota bakarreko lekua. Oraindik bertan dirau azken errota izandakoa Arakil ibaitik hurbil. Hala ere, bat+ zu eta batzu gauza bera delakoan nago.
2018
‎Gehiago hurbildu gabe, bertan iraun du Karlosek, izerditan eta arnasa estu. Geldi.
2019
‎Beste aldetik, orain arte Jainkoaren barkamenaz, egindako bekatuen egiazko damuaz, penitentziaz eta horrek guztiak eman lizukeen barne soseguaz mintzatu gara. Hala eta guztiz ere arazoak, bere gordinean, bertan dirau: zer egin zurekin ezkondu nahi, eta maite ez duzun zure senargai eta ongilearekin, alegia.
‎Zuhaitzek beretzat duten balio sinbolikoaren neurgailutzat hartudaiteke. Gizakiak hobira ostean ere bertan irauten duten izakiak dira beretzat. Agur horretan Otañoketxe atariko ombuari jarritako bertsoen oihartzunak topa daitezke.
‎" Etxe gehienak emakumeek dekoratzen dituzte" ideia konbentzionala arbuiatuz, helburua zalantzarik gabe ‘maskulinoa’ zen barrualdea sortzea zen: emakumeak sartzen eta irteten ziren artean, altzariak ziren bertan zirautenak. Atiko proposamenarekin batera argitaratutako testuak ez zuen dudarako tokirik uzten:
‎Erasoari ekin zion Poliziak ostera; ke poteak bota zituzten hasieran, eta handik pixka batera, gomazko pilotak etengabe. Atearen bazterretik zelatan ibili zen ikaslea eta, bertan iraun zuen bitartean, dozena bat molotov zenbatu zituen, airean hegan lehenik, eta kalearen gainean lehertu eta nola su hartzen zuten gero. Alde Zaharrak lainopean zirudien.
2021
‎Sergy gaixoak berriz ez du ezer ulertzen, jakin behar nuen oraindik ere edukiontzia bertan zegoenentz. Bertan badirau, eta horrek askotxo pentsarazten dit. Ez nuen espero, ez, inolako oroigarririk.
‎Konkordatua da beren hartu emanen ituna. Kontradikzioz josita bada ere, akonfesionaltasunarekin adostearren makillaje baten ondoren Konstituzioan sartu zuten, eta bertan dirau. Monarkiarekin batera, Konkordatua da Francoren ondare bikainetakoa, sistemaren zutabe nagusiak biak.
2022
‎Agian gu ere teknologia bezain azkar gabiltza gaur egun, eta agian guk ere, teknologiaren gisara, helburuak sinplifikatu egin ditugu. Halere, aitortu beharra dago bertan dirauten hutsuneez beteriko bideak ez duela askorik balio.
‎Eta jakintza baduk harremanetan sartzeko, naturarekin bat izan eta ezagutuz aldatzeko. Indarra baduk aurrera joateko, eta bertan dirauk. Hik, esan bezala, badakik zer ona den edukitzea premiak betetzeko.
‎Josu izan da agurrean beroena, kameralari bakoitzari bi musu emanda. Hauek segundo bat gehiago ez dute bertan iraun. Eduk penaz ikusi ditu joaten, familiarendako madarikazio isiletan bi kameralarien bisita hainbeste laburrarazirik.
‎inoiz ikusitako gorostirik lodiena, altuena, pago oso heldu baten presentziarekin. Zu eta ni hil ondoren bertan iraungo duen zuhaitza. Eternitatearen ikurra.
‎Ezagutu zuen bezalaxe dago denda, ez dute zaharberritu, ez dute modernizatu. Bere sarrera gaztigatu duen ate gaineko ezkila txikiak ere bertan dirau, baita egurrezko ohol zabaleko zoruak, egurrezko salmahai luzeak eta egurrezko apalategi altuak ere. Neurri guztietako kandelen artean aingerutxoak, ama birjinak eta santuak dituzte salgai.
2023
‎Lerro hau Euskarabidea lantzen ari da, fintasunez, ukimenez eta adimenez, eta ziur naiz bere fruituak emango dituela bertan irauten badu.
‎Eta baita lortu ere, jarraitzaile berriak eskuratzeaz gain, erantzun oso positiboa izan baitute asteroko tira komikoek. Indarrak neurtzea eta atsedenak hartzea beharrezkoa den arren, hasierako ilusio berberak bertan dirau oraindik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia