Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎Beraz, martxoaren azkena iristean, familiburu bakoitzak euriaren erregeagana joan eta behi bat eskaintzen dio, zeruko ur bedeinkatua larre gorri zimelduetara isur dezan. Euririk egiten ez badu, jendea bildu eta eskatu egiten dio erregeari euria eman diezaiela; eta ortziak lainorik gabe segitzen badu, sabela irekitzen diote, ekaitzak bertan gordetzen dituelakoan" (Urrezko abarra, I bol., 161 orr.).
2001
‎Txurrutadatxo bat zurrupatu eta, hoztu bitartean, karpetan dituen paperak atera ditu hortaz. Erosi berri duen blok koadrikulatu bat eta errenta aitorpena egiteko inprimaki sorta dauzka bertan gordeta. Goialdean hizki larriz GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA – DIPUTACIÓN FORAL DE GIPUZKOA idatzita daukan orri bat ere bai, Tasiok berak atzo etxeko ordenagailuan egindakoa.
2002
‎ezetz, ez zirela zabuan biak bakarrik gehiago ibiliko, Karmelek hamabi urte bete bitartean. Eta kontu hartan txantxarik ez zegoela ikus zezaten, arratsalde hartan bertan gorde zituen aitak sokak eta eserlekua ganbaran.
2003
‎Nabarmena da Museoa ez dela bere historiako unerik gozoenak igarotzen ari, baina, arazoak arazo, zabalik dagoela eta bizirik mantentzen dela ikusteko, bisitan joan gara. Antton Azpitarte, Donostia Kulturako zuzendaria, eta Arantxa Barandiaran, Museoko dokumentazio saileko arduraduna, gidari harturik, bertan gordetzen diren altxor txikiak ezagutzea da gure asmoa.
‎Euskal Herriko lurralde heze eta menditsu honetan, zertan ibili ziren Gipuzkoako biztanleak Gure Aro aurreko azken milurteko erabakigarri horretan? Agian, erantzuna azken urteetan aurkitu diren herri harresituek emango digute, bertan gordetzen dena informazio iturri oparoa bilakatu baita.
‎Izan ere, lehen urteetako adiskide giroa alboratu gabe, lan egiteko modu fin koagoak eta UEUren estiloa dei dezakeguna berak ezarri zituen. Horrez gain, nabarmena da bere lanerako gaitasuna, 1977tik aurrerako agiritegiaren aberastasuna da horren lekuko, UEUren ekintza gehienen testigantza bertan gordeta gelditu baita.
‎Azaldu bitartean, baina, urtero pankarta berria atera zitean, okasiorako propio egina, beti mezu  berarekin –Zorionak Ina–, eta zenbaitetan xelebrekeriaren bat eta guzti –txanpaina freskatzen jarri diagu; marmitakoa punttu punttuan zegok, eta antzekoak–. Haiek argazkian agertzeari utzi ziotenetik, ordea, inork ez zian hartu pankartaren ardura, eta urtetik urtera pankarta bera ateratzen hasi zituan, ziurrenera urte osoan Herriko Tabernan bertan gordea, eta batere mezurik gabe.
2004
‎Gero, etxean jadanik, kristalezko poto bat hartu zuen, barruan zegoen sugandila askatu eta bertan gorde zituen txanponok. Artean hamaika urte zituen Romanek ez zuen berehalakoan ulertu aldaketa hori, batez ere txanponak oso gutxi mugitzen zirelako eta ez zutelako batere ahaleginik egiten potoaren irteera topatzeko, sugandilak egiten zuen bezala.
2005
‎Tresnak–Hobespenak–Aurreratuak–Ziurtagiriak–Ziurtagiriak kudeatu). Ziurtagiri eskaera Ziurtagiria eskatzean, nabigatzaileak gako pare bat sortzen ditu; pribatua nabigatzailean bertan gordetzen da eta publikoa Ziurtapen Agintaritzara bidaltzen da. Horrek eskaera kode bat esleitzen dio Internet bidez bidaltzen den gako horri.
‎Ertzaintzak 29 urteko gazte bat atxilotu zuen herenegun goizean Bilbo Zaharrean, Gorlizko zortzi etxebizitzatan eta taberna batean maiatzean izandako lapurretetan zerikusia duelakoan. Herrizaingo Sailak prentsa oharrez adierazi duenez, atea indarrez ireki ostean atxilotua egun batzuetan uda pasatzeko etxe batean bizi izan zen eta bertan gorde zituen ostutako hainbat gauza. Plentziatik jasotako salaketa batetik lortu omen zuten informazio hori.
‎Isilka sartu, eta egongelan lotan topatu nuen ama, nire zain. Hanka puntetan joan neure gelaraino, armairua zabaldu, aitaren ezkontzako trajetik pistola eta bala atera, hantxe bertan gorde urrezko eskumuturrekoa, dirua zegoen zapata kaxetako bat hartu, ehun mila pezeta apartatu, batean sartu, eta etorri bezain isilka irten nintzen, ama ez esnatzeko.
2006
‎Ibilbidea Beletxe etxe ezagunean amaituko da. Belaontzien belak bertan gordetzen zirelako hartu du izen hau etxeak.
‎Azaldu bitartean, baina, urtero pankarta berria atera zitean, okasiorakopropio egina, beti mezu berarekin. Zorionak Ina?, eta zenbaitetan xelebrekeriarenbat eta guzti txanpaina freskatzen jarri diagu; marmitakoa punttu punttuan zegok, eta antzekoak. Haiek argazkian agertzeari utzi ziotenetik, ordea, inork ez zian hartupankartaren ardura, eta urtetik urtera pankarta bera ateratzen hasi zituan, ziurreneraurte osoan Herriko Tabernan bertan gordea, eta batere mezurik gabe.
‎Baina nork daki! Liburu kaskarrenaren orri artean beti egon litekek bertan gordetako gutun interesgarriren bat, amoranteren baten mezua, balio artistiko politeko grabatutxoren bat. Orain urtebete doi Thomas Mannek Freudi bidalitako bisita txartel bat aurkitu nian auskalo nori erositako liburu batean, zer iruditzen zaik?
2007
‎Olabarrikoa ere burdinola izan zen; horren lekuko bertan gordetzen dituzten ola zaharreko lanabesak. Errotaren alboako burdinolaren hormak ere ari da eraberritzen Fermin Pujana.
‎aldizkariaren orrialdeak iragan aberasgarriaz beteta egoteaz gain, orainaz eta etorkizunaz ere borborka direla.Maiatzek Baionan duen lokala ttipia da. Bertan gordetzen dituzte urte hauetan guztietan argitaratutako aldizkariak eta liburuak. Baina bada hori baino gehiago ere, egurrezko mahai zaharraren inguruan eseri eta Luzien Etxezaharretak abegitsu azaldu duen moduan.
‎Bosch, Philips eta Ufesa laginetako ontziek estalkia daukate, irabiatutakoa bertan gorde ahal izateko.
2008
‎Txerri itxurako eltzeitsuak nola, halako papera du honek. Herritarrek, hilero hilero, beren diruaren zati bat bertan gordetzen dute, beharra etortzean hor izango dutela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Honela, Danimarkan bizi diren 5,5 milioi herritarrek, batez bestekoa eginda, beren diru sarreren %55 ordaintzen diote Estatuari.
‎Aletegi femeninoak eta maskulinoak dauzkagu dogonok. Gizonak, familiako aita eta senarra denak, bertan gordetzen ditu aleak eta familia osoarentzako janariak, eta goizero ematen dizkio emazteari bazkaria egin dezan. Horregatik, aletegiak handiagoa behar du, berak gordetzen du denentzako ondasuna, eta bere ardura da familiari ezer falta ez dakion.
‎Bertako biztanleek mendiko sasitzetan ezkutatu behar izan zuten. Abuztuaren 22an, goizeko hirurak aldera, bizkaitarrez osatutako gudutalde bat Elgoibarren sartu eta bertan gordetzen ziren arma apurrak eraman zituen (Mutiloa, 1978: 96, 97).
‎Iraungitzea: bertan gordetzen diren datuen iraupena segundotan. Hainbat egunetakoa izan ohi da.
‎Berri agentziek ikerketa iturriak aipatuz zabaldu dutenaren arabera, bederatzi metro koadrokoa da Valgañongo zuloa. Tresfuentes elizaren harresi ondoan egina dago, lur azpian, eta bat zegoen bertan gordeta.
‎Ordea, barruan biodegrada daitezkeen gaiak izan behar ditu hori gerta dadin. Liburu bat bertan gordez gero poltsa ez da desegingo, alegia.
‎Mendilerro fisiko hori, benetako muga batez ere azken mendeetan bilakatu dela, Espainia eta Frantziako estatuak erabat finkatu eta sendotzearekin batera. «Hiztunentzat, Pirinioak ez dira langa izan, batasuna eta aterpe lerroa baizik, eta bertan gorde eta babestu dira hiztzunak».
2009
‎Berriemaileen iritzia da, ondo jagon barik egon zela Santa Kurtzeko beheko ermita, eliza ondokoa. Santuak egoten ziren bertan gordeta, baita organo edo piano lako bat ere. Umeak, mutikoak, ermitara sartzen ziren olgatzera edo, baina orduko abadeak errezeloz ikusten zituen sartu irtenok.
Bertan gordetzen diren funtsak 4 ataletan antolaturik daude eta hauetan, altxamenduaren nondik norakoak, altxatutakoen guneko lehenengo mobilizazioaketa alde errepublikanoaren militarizazioa azter ditzakegu:
‎Aldagai batean balio bat gordetzeko,= esleipen eragilea erabili behar da. Ezkerraldean aldagaia eta eskuinean bertan gorde nahi dugun balioa jarriko dugu beti. Esleipen eragileak,=, lehenbizi espresioaren eskuinaldea ebaluatuko du eta ondoren emaitza ezkerraldean jarritako aldagaian gorde.
‎Abokatu bulego baten dokumentazioa, argiketari edo iturgin baten tresnak, arkitektura bulego baten planoak… Profesional liberalek eta langile autonomoek beren lan eremua eta bertan gordetzen den guztia bete behar dute. Baina jarduera guztiek ez dituzte tresna berak behar, ezta bulego guztiek ere egitura bera; beraz, aseguru poliza espezifiko eta pertsonalizatuak daude, profesional bakoitzaren beharren arabera:
‎Eta Pamporen tornilleriara joanik (Iparragirre kalean), propaganda paketetzarra bizkarrean hartu eta Amañaraino garraiatu zuen. Etxe atarira iritsi, ganbarara igo eta bertan gorde zuen paketetzarra. Hurrengo egunean lagun koadrilako batzuekin hitz egin, eta laguntza eskatu zien propagandaren ekintzarako.
‎Baina, jakin, ez dakizu bertan gordea daukazun ere.
‎Oroitzapenen zakua zabaltzen dut. Ikusi, entzun, ikasi, sentitutako hainbat une gogoragarri dauzkat bertan gordeta. Haietako baten hautamena egiten dut, indarra du, apartekoa da!?, eta huraxe baliatzen dut.
2010
‎Eta Teo bat batean jasotako kargamendu harekin hain itota sentitu zen, antza, non lehenbailehen gorde behar zuela erabaki baitzuen toki seguru batean: urte hartan bertan gordeko zuen Regina enean! Teori burutik halakorik pasatu bazitzaion, ongi bete zuen bururatutakoa, 1940ko gabonetan ospatu baikenituen haien ezteiak, ez katedralean baina bai Regina enean, zeremonia intimoago batean?
‎Sorbaldak goratu zituen Amaiak eta leihatitalik begira gelditu zen. Telepatikoki agur esan zien oihanari, Inskripzioen Tenpluari eta bertan gordetzen ziren sekretu guztiei, Emiliano, Mario eta aitonari, Chiapaseko lur baxu guztiei. Itzuliko ote zen inoiz bertara?
‎f. Hozkailua erregulartasunez garbitzen da izozkailuan izotza sor ez dadin? g Bertan gordetzen diren elikagaiak ontzi estalietan babestuta daude, h Prestatutako elikagaiak hozkailuaren goiko apaletan jartzen dira, eta gordinak, behekoetan?
‎Kontsumitzailea haren mende dago elikagai galkor guztiak modu seguruan gordetzeko, irentsi arte. Nahiz eta beti kontuan hartzen ez den, haien erabilera elikagaien segurtasunarekin estu lotuta dago; horregatik da garrantzitsua baldintza ezin hobeetan edukitzea, bertan gordetzen diren produktuak ez hondatzeko. Arazorik ohikoenetako bat usain txarrak dira, egoera txarrean dauden elikagai gehienen ondorio.
‎Bere gelako liburu tartean koaderno txiki bat dago ezkutuan. Bertan gordetzen ditu sentimendurik sakonenak. Izan ere, Ixoneri mutil bat gustatzen zaio, eta badu zer kontatua, ez baitu besterik buruan.
‎Eta Teo bat batean jasotako kargamendu harekin hain itota sentitu zen, antza, non lehenbailehen gorde behar zuela erabaki baitzuen toki seguru batean: urte hartan bertan gordeko zuen Regina enean! Teori burutik halakorik pasatu bazitzaion, ongi bete zuen bururatutakoa, 1940ko gabonetan ospatu baikenituen haien ezteiak, ez katedralean baina bai Regina enean, zeremonia intimoago batean... istripuak gurpil aulkira kondenatu zuenetik, Regina eneko gela zabal bat bermoldatu —aldare bat ipini zuen eta erretaula txiki bat— eta hantxe jarri baitzuen Teofilo Mariak kapera, aitak gobernuaren ekitaldi ofizial batean ezagutu zuèn gotzainari baimena eskatu eta honek baiezkoa eman ondoren.
2011
‎euste sistemak kaltetuta daude, nukleoa urtuta? Eta oraindik ere ia aipatu ez den arazo bat dago.Zein arazo. Aurretik erabilitako erregaiak hor bertan gordeta daude, uraska batzuetan. Horietako batean uraren maila jaitsi dela jakinarazi dute, eta egoera horretan ezin da erradiazioari eutsiko zaionik bermatu.
‎West en aitak bere logelako atera deitu zuen eta inork ez zion erantzun. Hutsik zegoela pentsatu eta bertan gordetzen zuen otzara baten bila sartu zen logelan; perretxikotan joatekoa zen.
‎Bake epaileak jasotzen duenean, hurrengoko 48 orduen barruan, barruti judizialeko dekanoari bidaliko dio, izapidetu eta erabaki dezan. Kopia bat bake epaitegian bertan gordeko da eta beste bat BJKNra bidaliko da epe berdinean. Honen kalterik gabe, herritarrak aurkeztutako erreklamazioa edo iradokizuna zentzuzkoa denean, bake epaileak, bere eskuduntzen barruan, egin beharreko aldaketak egingo ditu bake epaitegiaren funtzionamendua hobetzeko.
‎Jan egongelako sofan etzanda bazegoen ere, bere burua inbutu erraldoi baten maldatik behera irristatzen ari zen itzulinguruka. Hondora malkartu ahala, eskua laxatu, eta bertan gordetzen zuen zilarrezko tutua lurrera erori zitzaion, hain zuzen ere, aluminiozko paperaren aldamenera.
‎Denek bezala, neuk ere pasarte jakin batzuk gorde ditut, eta ez beste batzuk, nire memoriaren albumean. Ez dut bertan gorde Neskaren eta bi mutilen arteko harremanen arrastorik, bidaia hura hobeto kontatzen lagunduko lidakeen haien arteko zirkinik, hitzik, gertakaririk. Egongo ziren beren arteko keinu ezkutuak, imajinatzen dut Neskak izango zuela loturaren bat mutiletako batekin.
‎Zain egon dira han zuloak lurrez estali behar zituztenak. Gero, garraioaz arduratzen zirenak, gurdiak handik urrun eroan, bertan gorde, eta Basora itzuli dira. Zorionekoak gara, baina gure artean ere izan dira galtzaile gutxi batzuk.
‎Bertan gauza aunitz erosten ziren bestalderat pasatzeko. Bertan gorde ere bai, momentu egokian pasatzeko. Kontrabando era guztiek ezagutu dituzte bentta hauek.
‎Baserrian morroi bat zuten, Bibiano Andueza, ilunabarrean jatekoa ekartzen zidana. Zuloa oso lehorra zen eta morroiak kontatu zidan garai batean baserrian egiten zuten babarrunaren erdia bertan gordetzen zutela mikeleteei ez deklaratzeko, Goizuetako batzuek dena lapurtu zieten arte. Hirugarren egunean eguraldi txarra egiten zuela aprobetxatuz baserrira igo nintzen arratsean.
‎Eta Adelak nire gurasoen ezkontzako argazkia eman zidan, ezkontzako argazki bakarra eta ezagutzen ez genuena. Oiartzungo Bibiano Anduezarengandik ere aita bertan gordea egon zeneko hainbat gertakizun jakin nituen.
2012
‎Dokumentuak denbora jakin batez gordetzen dira artxiboetan, eta bertan gordeta eduki beharreko denbora aldatu egiten da dokumentu motaren arabera (adibidez, prezio katalogoak prezioak indarrean dauden bitartean egongo dira artxibo aktiboan; ikastetxeetako ikasleen espedienteak, ikasleak bertan matrikulatuta dauden bitartean; etab.).
‎Une oro egongo da zainduta. Larrialdiekin eta hustearekin lotutako dokumentazio guztia egongo da bertan gordeta.
‎Zerbitzua martxan jartzen dugunean,/ var/ lib/ dhcp3/ dhcpd. leases fitxategia sortuko da, eta bertan gordeko dira zerbitzariak egiten dituen IP helbide lagapen guztiak, zehaztuz zein MAC helbideri (zein bezerori) esleitu dion IP helbide bakoitza, lagapenaren hasiera data eta lagapenaren amaiera data. Fitxategi horren edukia ikusteko, komando hau erabil dezakegu:
‎Ondoren, hamazazpi urterekin gutxi gora behera, Aranzadi elkartean sartu nintzen, Ornitologia sailean hain zuzen, eta hogeita lau urte ingurura arte izan nintzen bertako kide. 60 hamarkadan, gainera, berrogeita bi txoriz osatutako bitrina bat eskaini nion elkarteari gordailu moduan, hau da, bertan gorde ahal izateko, baina nik nahi nuenean jasotzeko eskubidearekin. Obrak egin zituztenean desagertu egin zen eta orduz geroztik ez da inon ageri.
‎Biharamunean bertan, Jaimeren konfiantza guztizko mirabe batek horma berri bat jasoko du jauregiko egongelako horma nagusiaren parean, bien artean tartetxo bat utziz. Jaimek bertan gordeko ditu bai bilduma, bai Orbetarren hainbat ondasun, pitxi eta agiriak ere. Gero, mirabeak horma berria zarpeatuko du tximiniako errauts pixka bat zabalduz bertan, pareta berriari zahar itxura emateko.
2013
‎Garuna da gizakiok dugun organorik garatuena. Berak gobernatzen du gorputza; bertan gordetzen dira gogoa, pentsamendua, sentimenduak, asmoak, nortasuna; azken finean, materia izan ezik, garen guztia. Garuna da energia mentalaren iturria, eta ikaragarrizko eragina dauka errendimenduan.
‎Enresa enpresa publikoa arduratzen da lan horretaz, eta hondakin nuklearrak jasotzeko leku bat eduki ezean litzatekeela lan horretan hasi esan zuen Enresako presidenteak atzo. Orain Garoñako plantan bertan gordetzen dituzte hondakin nuklearrak, eta Espainiak erabakia hartua du hondakin horiek ez bidaltzeko ez Alemaniara, ez Frantziara.
‎Ganbara honen egiturak Santiago Konpostelakoan Mateo maisuak eraikitakoaren antza du. Bertan gordetzen dira Agaten kutxa, Garaipen gurutzea eta beste zenbait luxuzko artelan. San Julian de los Prados edo Santullano prerromaniko estiloko erakinik handiena da.
‎Azterketa batek erakusten duenez, hozkailuan LED argiak jartzeak bertan gordetzen diren fresen bizitza baliagarria luzatzen du
2014
‎Itxura berezia du, gordetzen duena ere halakoxea zela uste baitzuten. Izan ere, Luis XVI.a gillonatinatu berritan, haren odolaz zapi bat busti eta bertan gorde omen zuten. Istorio polita zapuztu egin du, ordea, Bartzelonako Biologia Ebolutiboaren Institutuak Scientific Reports aldizkarian argitaratu berri duen artikulu batek.
‎Inor gutxik pentsatuko zuen, ordea, telebistan etengabe aipatzen zuten Alemaniako kontsula,. Espainiako euskal separatistek? bahituta zuten gizon inportante hura, Montorin bertan gordea zegoela. Harik eta, egun batean, ihes egitea lortu zuen arte.
‎Ezinezko esperantzaren iltze goriari heltzea zen ordea: egunean zehar erabilia zuen, ondo asko zekien berak ere, billeteak bertan gorde eta bertatik ateratzen zituenez gero.
‎Mineral bakoitza bere izenarekin. Denak gogoratzen dituela erakutsi dit Erramunek, zalantzaren bat edo beste tarteko, atzo bertan gorde izan balitu lez.
‎Garrantzitsua da elikagaiak biltzea: erraz erraz sar daitezkeen gunean jar daitezke (kafea, ongailuak edo saltsak); beste talde bat pasta, irina eta arroza dira; beste talde bat, berriz, leku fresko eta lehorrean gorde daitezke; esne esterilizatuzko ontzi itxiak, esne gaina, esne kontzentratua, etab. argirik gabeko leku bat behar dute; olioek ere argia ontzian bertan gorde behar dute, eta patatak eta beste tuberkulu batzuk ongi aireztatutako toki ilun batean gordetzen dira. Hozkailuarekin gertatzen den bezala, aldian behin garbitu behar da, eta hondatu diren elikagaiak aztertu.
2015
‎Billeteen urritasunak bertan gordetako argazki zaharra agerian utzi zuen ordea. Txikitako argazki hura, irribarre egitea goizero eguzkia ateratzea bezain gauza naturala zirudien garai haietakoa.
‎Kafea. Hozkailuan, kafeak zaporea galtzen du eta bertan gordetzen diren beste elikagai batzuen usain batzuk eros ditzake. Gainera, hezetasunarekin kontaktuan egoteak hondatu egiten du.
‎Beste pertsona batzuek gure smartphone a erabiltzeko edo bertan gordetzen ditugun datu sentikorretara edo konprometitzaileetara sartzeko estrategiak
‎Ordenagailuan dauden datuen segurtasun kopiak (edo segurtasun kopiak) eguneroko lana izan behar du teknologia erabiltzaile guztientzat. Inoiz ez dakigu noiz huts egin dezakeen disko gogorrak, eta bertan gordetzen diren datuak galtzea arazo larria izan daiteke. Gauza bera gertatzen da mugikorrekin.
2016
‎baitira bertan gordetako mundu
‎Frijigailuan frijitzeak olioaren tenperatura erregulatzeko aukera ematen du. Baina arazo horietako bat da bertan gordetzen den olioa zahartzeko eta sukaldean prestatzen den elikagaiari gustu txarra emateko arriskua dagoela, eta horregatik oso garrantzitsua dela maiz aldatzea. Frijigailuak ez bezala, zartaginean ez da olio askorik behar, eta, beraz, ez da hain erraza, berriz, berriz erabiltzea.
‎Mahaigaineko bezero bat erabiliz gero, gainera, sistemak disko gogorreko beste edozein karpetatan bezala funtzionatzen du, desberdintasun bakarrarekin: bertan gordetzen den edozein fitxategi automatikoki sinkronizatuko da Dropbox erabiliz, eta kontuarekin konektaturiko gainerako gailuetan eskuragarri egongo da. Irudia:
2017
‎Goizeko zortzietan irten zen abioia. Hamarretan Milanen nintzen, bost minutu beranduago zinta mugikorraren aurrean nengoen maleten zain egun handi hartarako jantzi guztiak bertan gordeak nituelarik. Han egon nintzen adi adi, geldi, karroa parez pare neukala zarata bat entzun nuen arte.
‎KNX proiektu bat diseinatu aurretik, lehendabizi datu base bat sortu behar dugu, eta bertan gordeko dira sortzen ditugun proiektuak.
‎Biltegia. Elikagai ez galkorrak bertan gordetzen dira eta, zenbaitetan, elikagai galkorren bat ere bai. Gune honetan, biltegiburuak zeregin hauek ditu:
‎Mugikorrean espazio gabe gelditzea ohikoa da zenbait pertsonentzat. Mugikorraren erabilera intentsiboari eta bertan gordetzen ditugun hamaika argazki eta aplikazioei esker, biltegiratze memoria betetzen joaten da eta erabilera arazoak sortzen ditu. Esaterako, ezin dira argazki gehiago atera edo aplikazioak eguneratu.
2018
‎Kontsultaren eremuko barru partean egoten da, eta bertan gordetzen da material guztia, nahiz hozkailuan, nahiz apaletan, erabili beharra izan arte.
‎Zanga hilotzez erabat bete eta mastaren inguruan gorpuez osatutako meta sekulakoa jaso genuenean, erronda amaitutzat jo, eta erregeren jauregiko sotoetara eraman nituen soldaduak, bertan gordetako ardo onduez hordi zitezen, eta hala eramangarriagoa gerta zekien higuina. Desesperoz edan zuten, neurririk gabe, ikusitakoaren higuina eta aditutakoaren nazka ahal zuten denborarik laburrenean ahanzteko gogoz.
‎Komunitate bakoitzak ezagutzak balioztatzeko modu jakin batzuk ditu; hortaz, ezagutza sortzen den edozein eremutan, komunikazio sare bat garatzen da, balioztatze sistema bat ere eratzen duena. UEUko zorro baten bila hasi gara, bertan gorde baikenuen “Prozedura feministak: ezagutza, herrigintza, ikerketa” ikastaroan aurkezturiko eskema.
2019
‎Badaukat lagun on bat hirian, ihes egiten lagundu zidana. Haren etxera joan eta bertan gorde zure lagunekin. Kontatu niri esan didazuna.
‎Ana de Castro (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria): Euskal Museoa leku da egitasmo hau antolatzeko, bertan gordetzen baitira euskal klulturaren sustraiak.
2020
‎Itzuli zirenean, ez zuten aurkitu Bertie. Administratzailearen bulegoraino arrastaka joan zen, eta, barrikada bat eraikirik, bertan gorde zen. Han lurrean etzanik eta ginebraz beteriko lo kuluxka goxoan murgildurik zegoen bitartean, mila heriotza gertatu ziren bere inguruan borrokaldi ausart hark eraginda.
‎Kaeweren sailaren barrenean haitz pila bat zegoen, labazkoak, kobazulo antzekoak osatuz. Antzinako erregeen hezurrak han bertan gordetzen ziren. Etxe inguruan Hawaiko bertako eta kanpotik ekarritako lore klase guztiak hazten ziren, ugariak koloreetan.
‎Kartoizko karpetetan gordetzen zituen Antxonek Jurdanek ikertutako kasuen dokumentazio guztia, eta karpeta hauek kartoizko kutxetan gordetzen zituen. Azkenik, agentziako egoitzan hutsik zegoen gela bateko hormetan apalak zintzilikatu eta bertan gordetzen zituen espedientez eta dokumentuez beteriko kutxak, ustez kronologikoki eta alfabetikoki sailkatuta, baina, izatez, berriz sekula bilatu behar izango ez zituelako konfiantzarekin, leku nahikoa ikusten zuen zokoan botatzen zituen kutxak. Ondorioz, Muga Agentziaren ia hamabost urteko ibilbidearen ondoren, gela osoa zorutik sabairaino kartoizko kutxez betetzea lortu zuen Antxonek; eta honek bere kabuz sortutako orden hartan paperen bat, argazkiren bat bilatu beharrekotan, haren oroimenaz fidatu beharra zegoen.
‎Dio, aplikazioa eraginkorra izateko: masiboki erabilia izan behar duela (Singapurren hau izan da arazo nagusia); pribatutasuna zaindu behar duela eta erabilera hautazkoa eta tenporala izan behar duela; eta datuak smartphonean bertan gorde behar direla, ez biltegi zentralizatu batean. Google eta Applek pribatutasuna zaindu eta datuak modu deszentralizatuan gordeko dituztela esan dute.
‎Luisak tranpaduran sartu ditu ahizpak emandako espinakak, babak eta tipulak. Orain arte, bertan gordetzen zuen okela eta inoiz ez zaio ezer alferrik galdu baina, hozkailua ekarri dutenetik, Matildek galarazi egin dio jakihondarrak aire zabalean edukitzea. Saltzaileak behin eta berriz ziurtatu dion arren arrain freskoa hozkailuan egun batzuetan ondo mantentzen dela, ez da fidatzen.
‎Santik egin zuen ezkutalekua. Bertan gordetzen ditu agiriak faltsifikatzeko behar duen guztia: tinta, kola, papera, azazkal berniza, arkatza eta boligrafoak, kalko papera, pintzak eta xukapapera.
‎Han oraindik ere mantentzen ziren garai bateko bazter auzoetako txabolak eta baratzeak. Bere aita halako eremu baten jabe zen, eta bertan gordetzen zituen ehiza txakurrak. Garai hartan ehizaren kontrako jendea egon zitekeenik ere ez zitzaion burutik pasatu Hiberri.
2021
‎Obrak Artium museoaren bildumaren parte izango dira aurrerantzean, eta bilduma partekatuak epigrafean katalogatuko dira. Museoan bertan gordeko dira.
2022
‎Ondoan daukate etxea parte hartzaileek, frantziskanoek utzitako eraikin batean. Bertan gordetzen dituzte ekoizten dituzten produktuak, eta hantxe egiten dituzte kontserbak eta marmeladak.
‎Napoliko Museo Arkeologiko Nazionala (MANN) objektu harrigarriz gaineztatuta dago; hainbeste dira bertako altxorrak, ezinezkoa zait ikusitako guztiaren laburpena lerro hauetan sartzea. Vesuvioren hautsen azpian lurperatutako Ponpeia eta Herkulano hirien zein hainbat villa aberatsen arrastoak bertan gorde direnez, berdin topa daiteke marmolezko eskultura erraldoi bat, zeramikazko eskuko lanpara xume bat edo beirazko iragazki bat; guztiek liluratzen zaituzte, estetikoki ez denean, euren alderdi gizatiarragatik bederen.
‎Kondairen arabera, laminek altxor bat omen zuten bertan gordeta. Arratsalde horretan, hara joaten zen guztietan bezala, Lamiputzuari erabat kontzentratuta begiratu zion Mattinek.
‎Hori guztia larruzko karpeta batean dago, eta hegal batean, izenburuaren parean, hainbat ohar ageri dira, horien artean lehenagoko eleberri batzuen izenburuak; David Golder, Le Vin de solitude [Bakardadearen ardoa], Jézabel, Deux [Bi], Le Biens de ce monde... Beste hegalean," orri solteen erosketa tiketak" 24, zazpi urterako bermea zutenak, dio 1927ko abenduaren 28an erosi zirela, eta horrek adierazten digu bertan gordeak egongo zirela David Golder ezkeroko eskuizkribu guztiak. Karpetatik atera egingo zituen egileak bere lana amaitu zuenean, orain galdua den giltza bat erabiliz, eta kartoizko kaxetan gordeko zituen arreta handiz etiketaturik.
‎Bakailaoa fresko, izoztu, keztatu eta gatzetan zein gatzunetan gaziturik merkaturatzen da gurean eta, askok bezala, dena du jangarri: burua, mihia, kokotxa, masaila, igeri maskuria, gibela (eta olioa, bertan gordetzen baititu erreserbak), arrabak, heste edo tripakiak, azala.
‎Dekolonialitatearen [3] ibilbide emantzipatzaileari euskal feminista moduan ekarpena egiteko dugun arduratik hitz egiten dugu, bidean egin ditugun bilaketek, izan ditugun bizipenek, interpelazioek, harremanek, jasotako formazioak eta eskarmentuak eskainitako autoritatea geure buruari aitortuz. Eta deserosotasunari eta kontraesanari iskin egin gabe, bertan gordetzen direlako korapiloak askatzeko bidezidorrik interesgarrienak. Askotariko begiradak gorpuzten, arrazakeria izendatzen eta gatazka politizatzen irakatsi diguten konpa migratzaile eta arrazializatuak dira gure erreferente nagusiak birkokatze prozesu honetan.
‎ilargia bertan gordetzen delakoan.
2023
‎kodainea pikau, artoak garandu, indabea jo edo txarria hil. Sarritan bertan gordeten ziran soloko tresna batzuk eta gurdia be.
‎Bedarrak eukiteko erabilten zan, eta karrajutik emoten jakon etxe askotan jaten ganaduari. Azpigarria be bertan gordeten zan, behiei oheak eta egiteko.
‎Zeharo harritu zuen portuaren itxura berriak. Kofradia zaharra hondakinez betetako orubea zen, eta haren ondoan eraikitzen ari ziren hormigoizko tramankulu izugarriaren makineria bertan gordeta zegoen. Eraikin hori kofradia berria izango zela suposatu zuen, baina senideren bati galdetu zion ziur egon nahi bazuen.
‎Kasu eman behar diogu, baina, hori baino garrantzitsuagoa denari, edukia (babestu) nahi dugun hizkuntzan izateari, euskararena ez dadin aldarrikapen formal bat izan, funtsik gabea, galeriari begira, (geure buruarekiko?) itxurazalea. Ebookarekin erdaraz mintzatzea gutxienekoa da, bertan gorde ditudan liburuak euskaraz (ere) badira.
Bertan gordetako olerkia irakurri nahi izanez gero, kontrako prozesua egin behar da: irakurketa prozesua.
‎Udalean sortzen den dokumentazioa ez da egun batetik bestera gordetzen agiritegian. Erakundeko sail bakoitzak epe bat zehaztuta du, legez, sortzen edo jasotzen dituen agiriak sailean bertan gordeta izateko. Legeak agintzeaz gain, sailetan lanerako behar izan ditzakete agiri batzuk; bi eta bost urte artean gorde ditzakete agiriak sail bakoitzean.
‎Hainbat traste jaso zituen bere bulegotik eta zorro batean sartu zituen etxera eroateko. Laneko ordenagailu eramangarria ere hartu zuen jakina, bertan gordetzen baitzituen bere dokumentu, txosten, eta ikerketa sekretu den den denak.
‎Eta besarkadan topatzen saiatzen garela besarkadan bertan galtzen dena –eta ez Maudey bakarrik, kapitain zahar hau eta beste guztiok ere halatsu–; bertan dauzkanean, besarkadan dauzkanean hasieraren eta bukaeraren muga finituak. Eta bertan gordetzen dela tabua bera ere: azal eta haragiarekin ebatzi nahi izatea berbekin enuntziatu ezin duguna.
‎Xendrak eta errekak urratu zituen, haren gizonak haietatik uholdean bezala jaits zitezen. Harpeak eta leizeak zulatu zituen, berak eta lapurreten emana bertan gorde zitezen. Eta El Vilar, El Llorà , Masjoan, mas Riera, Can Muntada, Can Carbassa eta l’Obac izeneko etxaldeak kokatu zituen han, Francesc eta haren taldea etxe haietan sar zitezen, bizilagunak sukaldean sartu, kaxak mugitu, arropa nahasi, listoiak erauzi, oheak eta kadirak uzkaili, eta eraztunak, txanponak, kateak, koilarak eta katiluak topa zitzaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia